Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1993ko uztailaren 20koa, Ekonomi eta Ogasun Sailburuarena, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioan eta bere Erakunde Burujabeetan aldezaurreko agizko dirubaltzen jaurbidea ezarri eta arautzen duen otsailaren 2ko 17/1993 Dekretua garatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 183
  • Hurrenkera-zk.: 3062
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1993/07/20
  • Argitaratze-data: 1993/09/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ogasun

Testu legala

Otsailaren 2ko 17/1993 Dekretuaren bidez, aldezaurreko agizko dirubaltzen jaurbidea arautu da Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioan eta bere erakunde burujabeetan. Horrela, administrazioizapideetan bizkortasun eta eginkortasun haundiagoa lortzeari begira, deszentralizazioa diruzaintza arloan zabaldu eta zenbait gastu mota kudeatu eta kontrolatzeko orain arteko jardunbideak aldatzen dira, ordainketak azkarrago egitea eta taiuzko kudeaketa eratzea ahalbideratuz. Dekretu hori garatu eta indarrean jartzeko behar diren xedapenak ezartzeari begira, beharrezkoa da xede horretarako arau egokiak ematea. Horren indarrez, eta dekretu horren azkeneko bigarren xedapenak emandako ahalmenez baliatuz,XEDATU DUT: 1. atala.- Aldezaurreko agizko dirubaltzen jaurbidea ezartzea. Aldezaurreko agizko dirubaltzen jaurbidea ezartzeak Finantza Zuzendaritzaren baimena beharko du. Ondorio horietarako, honela jokatu beharko da: a) Sailetako Zerbitzu Zentralen kasuan, kontu nagusi bat irekiko da sail bakoitzerako, sail horrek, sailburuak jardueraz arduratzeko izendatutako hiru pertsonak zeintzu diren jakinarazi ondoren. b) Erakunde burujabeetako eta sail ezberdinetako tokian-tokiko zerbitzuen kasuan, oraingo gastuen sendetsitako kontuak mantenduko dira, horien erabilera agindu honetan zehaztutakoaren arabera egokituz. 2. atala.- Aldezaurreko agizko dirubaltzen zuzkiketa. 1.- Hasierako dirubaltzen zuzkiketa, doakion aurrekontuez besteko kontabilitate-agiria (CCT) betez burutuko da, eta bertan honakook agertu beharko dira: a) Dirusarrera-kontua: sailaren kontu nagusiari edo doakion tokian-tokiko zerbitzuaren edo erakunde burujabearen sendetsitako kontuari emandako kontabilitatekodea. b) Ordainketen kontua: Diruzaintzak bete beharreko kontabilitatekodea. c) diru-zenbatekoa: otsailaren 2ko 17/1993 Dekretuaren 2. atalean zehaztutakoaren arabera kalkulatutako aldezaurreko agizko dirubaltza. Zenbateko hori abiapuntu gisa hartuko da, jarduerango lehen urtean zehar benetan egiten diren gastuen eta horien itzulpena eskatzen den aldikotasunaren arabera egokituz. Azkeneko zenbatekoa zehaztu eta gero, ekitaldi bakoitzaren hasieran baino ez da aldatzerik izango, aurrekontu berria onartzean sortzen diren aldaketen arabera, ekitaldi osoan aldatu gabe geratuko delarik. d) Laburtutako kontzeptua: «aldezaurreko agizko dirubaltza» izango da beti. e) Euskarri-agiriak: eskatutako zenbatekoa zehazteko egindako kalkuloen zuriztagiria. 2.- Aipatutako aurrekontuez besteko kontabilitateagiriak (CCT) kontabilizatu ondoren, dirubaltzak sailen eta erakunde burujabe eta tokian-tokiko zerbitzuen eskura geratuko dira: kontu nagusietan, lehen kasuan, eta bakoitzari sendetsitako kontuetan, bigarrenean. 3.- Dirubaltza horiek erabili baino lehen, sailetako «kutxako dirubaltza tinko» guztiak, ordura arte burututako gastuak egiaztatuz eta erabili ez den gerakina Diruzaintzari emanez kitatuko dira. tokian-tokiko erakunde eta zerbitzuek, ordura arte aurreratutako eta egiaztatu gabeko kopuruaren arabera egokituko dute eskatutako zenbatekoa. 4.- Aldezaurreko agizko dirubaltzak ematerakoan, kitatu gabeko bidaiegatikako gastuetarako diruaurrerapenei dagokienez, lehenbailehen kitatuko dira gaurdaino ezarritako jardunbidearen arabera. 3. atala.- Aldezaurreko agizko dirubaltzak itzultzea. 1.- Aldezaurreko agizko dirubaltzen kontra egindako edo egin beharreko ordaindutako eta ordaindu gabeko gastuen bilakaerak horretarako bide ematen duenean, dirubaltzak itzultzeari ekingo zaio. Horri dagokionez, itzultzea eskatzeko garaian dagokion sail, erakunde burujabe edo tokian-tokiko zerbitzuen ardura izango da agiriak eta izapideak Kontuhartze Zuzendaritzarentzat prestatzeko zein aldi beharko den aurrikustea, sailen kontu nagusietan eta sendetsitako kontuetan diruzaintzako muturreko egoerak baztertuz. 2.- Aldezaurreko agizko dirubaltzak itzultzeak, gastuak doakion aurrekontuari atxikitzea dakar baitan, eta doakion aurrekontuzko kontabilitate-agiria (ADO) honela betez burutuko da: a) Kontuhartze-erreferentzia: ez da beteko, kontabilitateko informatika-sistemak emandakoa izango da. b) Aurrekontu-aplikazioa: «Eraskina» jarriko da beti. Eraskinean, doakion aldian doazkion aurrekontuaplikazioetan egindako eta ordaindutako guztizko kopurua banakatuko da, gastuaren izaeraren eta doakion sail, tokian-tokiko zerbitzu edo erakunde burujabeenihardute- eta egitasmo-egituraren arabera. c) Laburtutako kontzeptua: «aldezaurreko agizko dirubaltzak itzultzea» izango da beti. d) diru-zenbatekoa: kitatzen den aldian egindako eta ordaindutako gastuen guztizko kopurua. Bidaiegatikako gastuetarako emandako eta abonaturiko diruaurrerapenak horiek kitatzean joko dira zuriztutakotzat, eta orduan izango da bidezkoa gastua aurrekontuari atxikitzea eta, beraz, zenbateko hori itzultzea. e) Hirugarrenaren kodea: sail, erakunde burujabe edo tokian-tokiko zerbitzu bakoitzari ematen zaiona. Horren banku-datuak sailaren kontu nagusiarenak edo doakion sendetsitako kontuarenak izango dira. f) Finantza-kontua: ez da beteko. g) Atxekipen-datuak: ez da bidezkoa betetzea. h) Mugaeguna: ez da bidezkoa betetzea. i) Endosu-hartzailearen kodea: ez da bidezkoa betetzea. j) Euskarriagiriak: - Finantza-entitatearen egiaztagiria, bertan dirubaltzak itzultzen diren egunean doakion kontuan dagoen saldoa adierazten duen banku-laburpenaren fotokopia agertuz. - Bankuetako liburuaren fotokopia, bertan egun bereko saldoa agertuz. - Bankuaren egiaztagirian edo laburpenean agertzen den saldoaren erkaketa eta Bankuetako Liburuan azaltzen dena, agindu honetako I. eraskinean dagoen ereduaren arabera. - Kontuaren azterketa, agindu honetako II. eraskinean dagoen ereduaren arabera. 3.- Aurrekontuzko kontabilitate-agiriak (ADO) ikuskatu eta kontabilizatu ondoren, dirubaltzak kontabilitateagirianagertzen den zenbatekoan itzuliko dira doazkion sailen kontu nagusietan edo sendetsitako kontuetan. 4. atala.- Sailetako kontu nagusietako eta sendetsitako kontuetako mugimenduei buruzko zehaztapenak. (aldezaurreko agizko dirubaltzak itzultzea). 1.- Sailetako kontu nagusia edo sendetsitako kontua erabiltzeko, kutxa-card txartela emango zaie sail eta erakunde burujabeei. Txartel horrek, eskatutako diruaurrerapenen zenbateko zehatza eta kutxako dirubaltza tinkoaren zuzkiketa eta ondorengo itzulpenak egiteko baino ez du balio izango, doakion sail edo erakunde burujabeak erabili nahi izanez gero. 2.- tokian-tokiko zerbitzuek orain arteko jardunbidearekin jarraituko dute, eta ez zaie aplikatuko aurreko zenbakian zehaztutakoa. 3.- Hirugarrenentzako ordainketak, otsailaren 2ko 17/1993 Dekretuaren 7. atalaren 2. lerroaldian zehaztutakoarekinbat etorriz, banku-eskualdaketaren bidez egingo dira eta atal horren 1. lerroaldian zehaztutakoaren arabera izendatutako hiru pertsonetariko bien izenpe mankomunatua beharko dute. Eskualdaketak loteka burutuko dira egin nahi diren ordainketa guztiak bateratuz. 4.- Aurreko lerroaldietan adierazitakoa oinarritzat harturik, Bankuetako Liburuan agertu behar duten mugimenduak eta, beraz, sailetako kontu nagusien edo sendetsitako kontuen bidez egin ahal izango diren eragiketak, honako kontzeptu hauek sorturikoak besterik ez dira izango: a) Dirusarrerak: 1) Aldezaurreko agizko dirubaltzen eta aldizkako itzulpenen hasierako zuzkiketa Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusiaren aldetik. 2) Bidaiegatikako gastuetarako diru-aurrerapen gisa emandako dirua edo dibisen itzulketa osoa edo partziala. 3) Interesen seihileko kontu-garbiketa Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusietarako ezarritako baldintza berdinetan. 4) Salbuespenez, hirugarrenen banku-datuetako hutsek sortutako ordainketen itzulketengatik finantzaentitateak egiten dituen ordainketak agertuko dira. b) Ordainketak: 1) Hirugarrenei ordaintzeko finantza-entitateei igorritako eskualdaketen guztizko zenbatekoa, Finantza Zuzendaritzak erabakitzen duen moduan. 2) Erabilitako eskudirua (kutxazainaren bidez, sail eta erakunde burujabeen kasuan, eta txeke bidez, tokian-tokiko zerbitzuen kasuan). Zenbateko horiek honako hauetarako erabil daitezke: - Bidaiegatikako gastuetarako eguneroko diruaurrerapenak emateko. Horretarako, kutxa-card edo txekea erabili beharko da, egun horretan banatu beharreko diru-zenbateko zehatza ateraz. - Kutxako dirubaltza tinkoaren hasierako zuzkiketa eta ondorengo itzulpenak. 3) Bidaiegatikako gastuetarako diruaurrerapenak emateko finantza-entitateari eskatutako dibisen zenbatekoa (pezetatako kontrabalioa). 4) Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusiei aldian kobratutako interesengatik egin beharreko seihileko eskualdaketaren zenbatekoa. 5. atala.- Erroldaketa eta Artxibaketak Sailetako Kontu Nagusiak eta Sendetsitako Kontuen kudeatzeko ardura duten organoek, otsailaren 2ko 17/1993 Dekretuaren 6. atalean ezarritakoaren arabera, honako erroldaketa eta artxibaketak egin behar izango dituzte: 1) Ordainagirien erroldaketa: hartzen diren ordainagiri guztiak jaso beharko ditu, bai eta bidaiegatikako gastuetarako kontu-garbiketak eta kutxako dirubaltza tinkoaren itzulpenak ere, eta behar bezala ordenatuko ditu sarrera-egunaren arabera, faktura bakoitzari hurrenkera-zenbaki bat emanez, zein den eta jarraian aipatzen diren gainontzeko artxibaketekin zer harreman duen ezagutu ahal izateko. 2) Hirugarrenen artxibaketa: hirugarrengoen datu guztiak jasoko ditu Administrazioaren Errolda Nagusiko «hirugarrenen alta»rako erabilitako formato berdinaren arabera. 3) Gastuen erroldaketa: aurrekontuaplikazio bakoitzerako egindako eta ordaindutako gastuak adierazi beharko ditu, lehen aipatutako aldezaurreko agizko dirubaltzak itzultzeko aurrekontuzko kontabilitateagiriaren (ADO) «Eraskina» betetzeko oinarria izango baita, honako xehetasun hauekin: - Erroldaketa-eguna: zein egunetan sartu zen sail, tokian-tokiko zerbitzu edo erakunde burujabean, eta, beraz, erroldan. - Hurrenkera-zenbakia: ordainagiria, bidaiegatikako gastuetarako kontu-garbiketa eta kutxako dirubaltza tinkoen itzulpenen erroldaketan emandakoa. - Zehaztapena: ordainagiri-zenbakia, bidezkoa bada eta, orokorrean, gastuaren zergatia. - Hirrugarrenaren I.F.Z. - Zenbatekoa: eragiketarena. - Ordainketa-eguna: zein egunetan igorri ziren eskualdaketak finantzaentitatera. - Bildutako guztizkoa: zenbatekoen guztizkoa, burututako azken eragiketa barne. 4) Bankuetako liburua: saileko kontu nagusian edo sendetsitako kontuan izandako mugimenduak jaso beharko ditu aurreko atalean aipatutako eragiketen arabera, honako xehetasun hauekin: - Zein egunetan burutzen den banku-eragiketa, hau da: a) Ordainketak izanez gero, zein egunetan agintzen zaion finantza-entitateari eragiketa egiteko edo dirubaltzak kutxazain edo txeke bidez lortzeko. b) Dirusarrerak izanez gero, finantza-entitateak zein egunetan abonatzen dituen aldezaurreko agizko dirubaltzen hasierako zuzkiketa, dirubaltzen aldizkako itzulpenak, kitatutako interesak, eta okerrengatiko ordainketen itzulketak, bai eta zein egunetan sartzen diren diruaurrerapenen itzulketatik etorritako zenbatekoak. - Eskualdaketa-zenbakia, hirugarrenentzako lotekako ordainketak baldin badira, aurreko atalean zehaztutakoaren arabera, edo aurrerapen-zenbakia bidaiegatikako gastuetarako diru-aurrerapenak badira. - Zehaztapena: zergatik ordaintzen edo jasotzen den. - Zenbatekoa: ordainketa edo dirusarrerarena. 5) Bidaiegatikako gastuetarako diruaurrerapenen artxibaketa: beti ere, emandako eta kitatu gabeko bidaiegatikako gastuetarako aurrerapenak zehaztu beharko ditu, hau da, ordainagirien artxibaketan eta, beraz, gastuen erroldaketan gastu gisa sartu beharrekoak, honako xehetasun hauekin: - aurrerapen-zenbakia: noiz eman zen jasoalako hurrenkeran. - Emakida-eguna: zein egunetan eman zen diruaurrerapena. Aurrerapena eman ahal izateko, hartzekodunak jasoagiri bat izenpetu beharko du. - Hartzekodunaren izena eta bi abizen. - Kontu-garbiketaren eguna: zein egunetan kitatzen den aurrerapena eta, beraz, zein egunetan sartzen den kontu-garbiketa ordainagirien artxibaketan eta gastuen erroldaketan. - Hurrenkera-zenbakia: ordainagiria, bidaiegatikako gastuetarako kontu-garbiketa eta kutxako dirubaltza tinkoen itzulpenen erroldaketan emandako hurrenkeraren araberakoa. - Uneoro emandako eta kitatu gabeko aurrerapenen bildutako guztizkoa. 6) Zerbitzuegatikako kalteordainen artxibaketa: zerbitzuegatikako kalteordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuaren azkeneko bigarren xedapena betetzeari begira, Kontuhartze Zuzendaritzak zehaztutako erabakiak eta, nolanahi ere, honakook ere jasoko ditu: zein egunetan kitatzen diren gastuak, zein izen eta lanpostu edo kargu duen interesatuak, gastuaren zenbatekoa eta zergatia. 7) Eskualdaketa-zerrenda: egun berean egiten diren ordainketa guztiak jasoko ditu, aurreko atalean zehaztutakoaren arabera, honako xehetasun hauekin: - Eskualdaketa-zenbakia: egiten den eskualdaketa bakoitzaren hurrenkeraren araberakoa. - Hurrenkera-zenbakia: ordainagiria, bidaiegatikako gastuetarako kontu-garbiketa eta kutxako dirubaltza tinkoen itzulpenen erroldaketan emandako hurrenkeraren araberakoa. - Ordainketa jasotzen duen hirugarrenaren I.F.Z. - Hirugarrenaren izena eta bi abizen edo baltzuizena. - Finantza-entitatea, bulegoa eta hirugarrenaren kontuzenbakia. - Zehaztapena: ordainagiri-zenbakia, bidezkoa bada eta, orokorrean, gastuaren zergatia. - Ordaindu beharreko zenbatekoa. XEDAPEN GEHIGARRIA Otsailaren 2ko 17/1993 Dekretuaren erabilpenesparruan sartutako ordainketak, atxekinpenpekoak baldin badira edo, indarreango araubide fiskalarekin bat etorriz, BEZ kengarria badaramate, dekretu hori indarrean sartu aurretik zegoen jardunbidearen arabera izapidatuko dira. AZKEN XEDAPENA Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1993.eko uztailak 20. Ekonomi eta Ogasun Sailburua. JOSE LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUÑA. SEGURANTZA SAILA