Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1993ko uztailaren 16koa, Herrizaingo Sailburuarena, Ageriko Ikuskizun eta Jolasbidezko Ekintzetarako tegi eta etxeak zabaldu eta ixteko orduak finkatzen dituen 1988ko otsailaren 11ko Agindua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 149
  • Hurrenkera-zk.: 2631
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1993/07/16
  • Argitaratze-data: 1993/08/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Segurtasuna eta justizia; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herrizaingoa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Ageriko Ikuskizun eta Jolasbidezko Ekintzetarako zenbait tegi eta etxe irekitzeko orduek sortu dituzten arazoak ikusita eta egiten duten zaratak sortzen dituen behin eta berrizko eragozpenak ikusita, beharrezkotzat jo da Ageriko Ikuskizun eta Jolasbidezko Ekintzetarako tegi eta etxeak zabaldu eta ixteko orduak finkatzen dituen Herrizaingo Sailburuaren 1988ko otsailaren 11ko Aginduaren 5. atala berridaztea. Hori dela eta, eta Autonomi Estatutuaren 10.38 atalean ezarritako eskuduntza esklusiboaz baliatuz eta ekainaren 18ko 372/1991 Dekretuan izendatzen zaizkidan eskuduntzetan oinarrituta, honako hauXEDATU DUT:Atal bakarra.- Honen bidez aldatzen den Aginduan aipatzen diren tegi eta etxeak ezingo dira zabaldu goizekoseiak baino lehen, 3. ataleko 4, 5, 6, 7 eta 8 zenbakietako etxe edo tegiak ixteko gehienezko orduen, ordu horietan itxi ez arren, eta horiek irekitzeko orduen artean gutxienez sei ordu igaro behar izango direlarik. INDARGABETZE XEDAPENA Indargabe gelditzen da Ageriko Ikuskizun eta Jolasbidezko Ekintzetarako tegi eta etxeak zabaldu eta ixteko orduak finkatzen dituen 1988ko otsailaren 11ko Aginduaren bosgarren atala, eta baita Agindu honetan xedatutakoarekin bat ez datozen maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak ere. AZKEN XEDAPENA Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean hartuko du indarra. Vitoria-Gasteiz, 1993ko uztailak 16. Herrizaingo Sailburua, JUAN MARIA ATUTXA MENDIOLA.