Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1993ko ekainaren 14koa, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburuarena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarira informatika bidez testuak bidaltzeko jokabideak finkatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapena
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 114
  • Hurrenkera-zk.: 1965
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1993/06/14
  • Argitaratze-data: 1993/06/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuko 17. atalean, honako hau ezartzen da: EHAAn argitaratzeko bidali daitezen testuak, mekanografiatuta edo kimika, mekanika edo elektronika prozeduraz inprimatuta bidali behar direla eta, horretaz aparte, bidaltzailea Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko organuren bat izan dadinean, horretarako finkatuta dagoen protokolo informatikoz eta, beste organu, insitutzio eta izaikietakoren bat izan dadinean, diska magnetikoz. Argitaratzeko xedez bidaltzen diren xedapenak, ekintzak eta iragarpenak era ezberdinetakoak eta ugariak direnez eta argitalpen-prozesua erraztu ahal izateko, beharrezkoa da, testuak informatika-bidez bidaltzeari buruzko hainbat jokabide finkatzea. Ondorioz eta aipatu den ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuko azken xedapenetatik bigarrenean ematen zaizkidan ahalmenez baliatuz, hauxe,XEDATU DUT: 1. atala.- Testuak aurkezteko arauak. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, informatika-bidez bidali daitezen xedapen, ekintza eta iragarpenei buruzko testuek, I. Eraskinean aipatzen diren arauak bete beharko dituzte. 2. atala.- Artez bidaltzea. 1.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko organuek, II. Eraskinean ematen den «EHAAra bidaltzearen berriemanketa» izeneko agiria bidali beharko dute argitalpeneskabidearekin batera, behar den bezala beteta. 2.- Dadina dadila, Buletinera informatikaz zerbait bidaltzeko erabili dadin agiri-zenbakian, argitaratu nai deneko xedapenaren, ekintzaren edo iragarpenaren testua jasoko da bakarbakarrik. 3. atala.- Diska magnetiko bidez bidaltzea. 1.- Bidalketak diska magnetikoz (aurrerantzean disketak) baliatuz egin daitezenean, ordenagailu pertsonalean (P.C.) ikusteko moduko formatoan (RFTDCA) edo, hori ezean, «ASCII» erakoan egin beharko da disketen bidalketa. Esandakoaren kaltetan gabe eta «Macintosh» sistema erabili dadinean, 1.44 megabytetan formateatuta egon beharko dute disketek. 2.- Disketak bidali ditzaten organuek, III. Eraskinean ematen den «Disketa EHAAra bidaltzearen berriemanketa» izeneko agiria bidali beharko dute argitalpeneskabidearekinbatera, behar den bezala beteta. 3.- Halaber, identifikazio-etiketa bat erantsiko zaio disketari, organu bildaltzailearen izena eta ezarri zaion erreferentzi-zenbakia jasoko direla bertan. 4.- EHAAko Zerbitzuak aldian-aldian itzuli egingo dizkie disketak organu bidaltzaileei. AZKEN XEDAPENA Agindu hau 1993ko uztailaren 1ean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1993ko ekainak 14. Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburua, JOSEBA M. DE ZUBIA ATXAERANDIO.I. ERASKINA EHAAra INFORMATIKA BIDEZ BIDALI DAITEZEN TESTUAK AURKEZTERAKOAN BETE BEHARREKO ARAUAKI. Formatoa: 1.- Zenbat karakter: 73 2.- Lerroartekoa: 1 3.- Tabulazioak: hasieran 2 eta itzulagindu 1, 73 posizioan. 4.- Lerroak orrialdeko: 65 gehienera.II.- Lehenengo orrialdea: 1.- Bi lerro zuritan (2 itzulagindu). 2.- Mugimendu zenbakia edo, hori ezean, 5 espaziodun lerroa zuritan eta itzulagindu bat amaieran. 3.- Bi lerro zuritan (2 itzulagindu). 4.- EHAAn sartzeko agiria bidaltzen duen Sail eta Organuaren izen osoa letra larriz. 5.- Bi lerro zuritan (2 itzulagingu). 6.- Idazpuruak: Xedapenaren maila (Legea, Dekretua, Agindua, Erabakia), letra larriz oso-osoa, data (iragarpenetan izan ezik), xedapena ematen duen organua, xadapenaren laburpena letra xehez, ezarritako hurrenkerari Zehatz-mehatz jarraitu eta puntua amaieran. Horietaz aparte, idazpuruaren hasieran eta amaieran, @@@ ikur hirukoitza jarri beharko da. Adibidez: @@@AGINDUA, 1992ko otsailaren 28koa, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburuarena, Sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat aukerako izendapenez betetzeko deialdi publikoa egiten duena.@@@III. Testua: 1.- Idazpuruaren ondoren, lerro bat utziko da zuritan (itzulagindu 1). 2.- Xedapen-testuaren hasiera sangratu egingo da 2 tabulazioz. 3.- Lerroaldien artean, lerro bat utziko da zuritan (itzulagindu 1) testu osoan zehar. 4.- Ez dira egin behar honako hauek: - Lerroaldiak zatitu. - Hitza zatitu, hau da, ez gionatu (-) lerrotik lerrora pasatzerakoan. - Azpimarraketak egin. - Indentatu. - Negritak sartu. 5.- Testuaren barruan, zioen adierazpenaren ondoren jarri behar den giltzarri-hitza («Xedatu dut, Erabaki dut...»), zentratu egingo da, letra larriz eta letratik letrara ez da utziko espaziorik. Jarraian, 2 puntu (:). Adibidea:XEDATU DUT: 6.- Atalak dituzten testuetan, «1. atala.-», e.a. sangratu egingo dira 2 tabulazioz, dagokion zenbakia, puntua, espazioa, hitza letra xehez, puntua eta gidoia. Testuaren hasieran espazio bat jarriko da. Adibidea: 1. atala.- Araupeko dirulaguntzak...Atal berean, zenbakidun lerroaldi bat baino gehiago egotea gerta dadinean, honako era honetan egingo da lerroaldi horien aipamena: 1. atala.- 1.- ... Sailari atxikita gelditzen da... 2.- Era berean, ... ere atxikita gelditzen da. 7.- Oro har letra xehez idatzi beharko dira hitzak, jokabide hauetan aipatzen diren hitzen kasuan izan ezik. 8.- Hilen izenak letra xehez idatziko dira beti. 9.- Honako hitz hauek idatziko dira letra larriz: a) «Atalburua, Idazpurua edo Sekzioa» hitzak, zentratuta eta amaierako punturik gabe. Adibidea:III. ATALBURUA b) «Azken Xedapenak, Gehigarrizkoak, Aldibaterakoak, Indargabetzekoak...», erabat ezkerretara, tabulaziorik eta amaierako punturik gabe. Adibidea: AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Sailburuari esku ematen zaio ... 10.- Datari dagozkionetan: a) Testuaren bukaeran jarriko den data, zuritan utziko den lerro batez (itzulagindu 1) bananduko da azken lerroalditik, ezkerraldean emango zaio hasiera eta sangratu egingo da 2 tabulazioz. b) Urtea zenbakiz idatziko da eta puntua jarriko da lerroaldiaren amaieran. 11.- Xedapenak ematen dituzten organuen izenak dataren ondoren jarriko dira eta letra xehez idatziko, hitz bakoitzaren lehenengo letra izan ezik. Erabat ezkerretara, tabulaziorik gabe eta komaz amaitu. Titularraren izena letra larriz idatziko da oso-osoan, karguaren azpian eta puntuz amaitu. Lehendakariaren, Diputatu Nagusiaren, Alkatearen, Errektorearen eta abarren karguak, izenak eta abizenak, honako era honetan idatziko dira: a) zentratuta, izenpetzailea bakarra baldin bada. Adibidez: Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. b) erabat eskubitara eta parangonatuta, izenpe honekin batera beste batzuk egotea gerta dadinean. Adibidea: Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Xedapena izenpetzen duten kargudunen firmak, erabat ezkerretara idatziko dira, tabulaziorik gabe. Bat baino gehiago baldin badira, lerro bat (itzulagindu 1) utziko da zuritan. Adibidez: Industri eta Energi Sailburua, JON IMANOL AZUA MENDIA. Zuzentza Sailburua, JOSE RAMON RECALDE DIEZ. 12.- Argitaratu behar den xedapenaren idazpuruko datak eta testuaren amaierakoak, berdinak izan behar dute. 13.- Siglak, signoak eta laburdurak, nazioarte mailako arauetan finkatzen denaren arabera idatziko dira. 14.-»Zenbakiaren» laburdura, zk. izango da eta zenbakia, espazioa eta zk. idatziko da. Adibidea: 32 zk. 15.- Era berean, orduak eta minutuak, nazioarte mailako arauetan finkatzen denaren arabera emango dira aditzera ahal den neurrian behintzat. Adibidez: 09:30, 11:45, e.a. 16.- Zenbakien ostean jarri ohi den «pezeta» hitzaren laburdura PTA izango da, ez zaio punturik jarriko jarraian eta espazio librea utziko da zenbaki eta PTAren artean. Adibidez: 25.000 PTA 17.- Gidoi (-) bakoitzaren ondoren espazio bat utziko da, gidoiak parentesi arteko azalpen-esaldiaren edo hitz konposatuaren egitekoa bete dezanean izan ezik. 18.- Lurralde Historikoen eta Udalerrien izen ofizialak erabili beharko dira, bai gaztelerazko eta bai euskarazko testuetan ere. 19.- Euskarazko eta gaztelerazko testu originalak, bananduta aurkeztu beharko dira eta sekula ere ez bi zutabeetan. 20.- Xedapenekin, ekintzekin eta iragarpenekin batera ematen diren eraskinak eta zerrendak, euskara eta gaztelera nahastuta dutela aurkeztu ahal izango dira edo bananduta, hau da, orri batetan euskarazko testua eta bestean gaztelerazkoa.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.