Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1993ko maiatzaren 10ekoa, Garraio eta Herrilan Sailburuarena, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren 1993ko apirilaren 17ko 820 Ebazpena aplikatzeko, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren portuetan neurriak ezartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Garraioak eta Herrilanak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 100
  • Hurrenkera-zk.: 1744
  • Xedapen-zk.: 3
  • Xedapen-data: 1993/05/10
  • Argitaratze-data: 1993/05/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Herrizaingoa

Testu legala

Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak joan den apirilaren 17an izandako bilkuran 820 Ebazpena hartu du, zeinak organo beraren 808 Ebazpena berresten baitu eta Jugoslaviako Errepublika Federalaren (Serbia eta Montenegroren), eta Bosnia eta Herzegovinaren arteko egungo auziari amaiera eman asmoz, hainbat neurri ezartzen, bi alde bosnioek ere iadanik onetsi duten bake plana bete ahal izateko. Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren Ebazpenarekin bat eginez, EEEk, Gai Orokorretarako Kontseiluak apirilaren 24ean hartutako Erabakiaren bidez, hainbat neurri hartu ditu, bake plana beteko dela bermatzeko Nazio Batuen aipatu Ebazpenean jasotako planteamenduak biltzen dituztenak eta neurri horiek, Elkarteko legeriak Organo horri garraio arloan emandako aginpideen barruan, EEEko Kontseiluaren kasuan kasuko Arautegian isladatu beharko dira. Nolanahi ere, Elkarteko legeriak ez die portu arloko aginpiderik eman Elkarteko organoei eta, hortaz, elkartekide diren estatuen barneko xedapenak behar dira Nazio Batuen 820 Ebazpenaren 16. idazatia eta EEEk horri buruz hartutako Erabakia bete ahal izateko. Bestetik, Euskadiko Autonomi Estatutuaren 10.32 atalean ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomi Elkarteakaginpide esklusiboa du portuei dagokienean, horrek ezertan galarazi gabe Espainiako Konstituzioaren 149.1.20 atala, eta beraz, hari dagokio Autonomi Elkarteko Administrazioaren portuetan sartzeko baimena ematea untziei. Horiek horrela, Garraio eta Herrilan Sailaren antolaketa eta eginkizunei buruzko apirilaren 23ko 266/1991 Dekretuak, otsailaren 11ko 24/1992 Dekretuak aldatutakoak, eman didan aginpidea erabiliz eta aipatu Ebazpen eta Erabakia ikusirik, horiek bete asmoz,XEDATU DUT:Atal bakarra.- Jugoslaviako Errepublika Federaleko (Serbia eta Montenegroko) Erregistroan izena emandako ezein untzik, ez eta untzien gehiengo interesak edo kontrola Jugoslaviako Errepublika Federaleko pertsonen nahiz enpresen eskutan daudenean edo Errepublika horretatik dihardutenek ezin izango dute Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren portuetan sartu, baldin eta Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren 713 (1991), 757 (1992), 787 (1992) edo 820 (1993) Ebazpenak bortxatu dituztela edo bortxatzen ari direla susmatzen bada. Arestiko idazatian xedaturikoa ez zaie aplikatuko Jugoslaviako Errepublika Federaleko (Bosnia eta Montenegroko) untziei, baldin eta untziaren segurtasuna, gizasemeen bizitza edo kutsaduraren kontrako borroka dela-eta arrazoi aski badago, beti ere, porturatzeko horrek ez badakar arrantza eta/edo merkataritza mailako ekintzarik. AZKEN XEDAPENETAN LEHENA Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan Sailak Agindu hau bete ahal izateko behar diren neurriak hartuko ditu. AZKEN XEDAPENETAN BIGARRENA Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1993ko maiatzak 10. Garraio eta Herrilan Sailburua, JOSU BERGARA ETXEBARRIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.