Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1993ko maiatzaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuarena, Lehen Hezkuntzan ebaluaketa araupetzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 101
  • Hurrenkera-zk.: 1762
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1993/05/05
  • Argitaratze-data: 1993/06/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

  1. IRAKASKUNTZA-PROZESUAREN EBALUAKETA 16. atala.- 1.- Ebaluaketaren xedea kontuan hartuta eta horren arabera, irakaskuntza-prozesua ikaslegoaren ezaugarri eta premiei egokitzen ote zaion egiaztatu nahi baitu, irakas-ihardunean beharrezko erreformak egin behar dira. Halaber, ikasleen ebaluaketa egiteaz gain, irakaskuntza-prozesuan parte hartzen duten elementu desberdinen garapena baloratu beharra dago. 2.- irakas-taldeak planifikatu behar du irakaskuntzaprozesuarenebaluaketa; horrela, irakasihardunaren analisi bat egingo dela bermatuko da, bai hezkuntza prozesuan eta baita ikasturte bakoitzaren bukaeran ere. 3.- Pedagogi Koordinaziorako Batzordeak edo, kasuan kasu, zuzendaritza-taldeak, abuztuaren 11ko 236/1992 Dekretuaren Eraskinean jasotako etaparen Orientabide orokorrak gogoan, uneoro zehaztu beharko ditu ebaluatzeko garrantzitsuen iruditzen zaizkion irakaskuntzaikaskuntzaprozesuaren alderdiak, kontuan izan behar duelarik Ikastetxearen beraren funtzionamendua eta bertako Curriculum-proiektua. Hona hemen zehaztu beharreko zenbait alderdi: irakaslegoaren eta ikaslegoaren arteko harremanak edo irakaslegoaren eta familien artekoak, ikastexeak dituen baliabideen antolaketa eta erabilpena, irakas-iharduna burutuko dela erantzule diren organu edo eta kideen arteko koordinazioa, e.a. 4.- Irakasle bakoitzaren esku dago irakasprozesuak eta bere praktika ebaluatzea. Ezarritako estrategia globalak abiapuntu gisa harturik, maisu-maistra bakoitzak (bakarka eta zikloka nahiz mailaka) irakaskuntzaprozesua aztertuko du eta zer aldatu behar den eta nola erabakiko du. 5.- Hala ere, IRAKASKUNTZA-PROZESUAREN ebaluaketa Ikastetxearen antolaketa-dokumenturen batean (Urteko txostenean, esaterako) agertuko dela bermatu behar da, eragina izan behar duelarik Ikastetxearen Curriculumproiektuan eta gelako programazioetan. IV. IKASTETXEAREN CURRICULUMPROIEKTUAREN EBALUAKETA 17. atala.- 1.- irakas-taldeak ebaluatuko du Ikastetxearen Curiculum-proiektua, ahalik eta eraginkorren izateko etengabe doituko dela bermatuko baita horrela. Uneei buruzko aurrikuspenek, mekanismoek eta ebaluaketan parte hartuko duten pertsona edo organuek Curriculum-proiektuan agertu beharko dute. 2.- Irakas-taldearen edo, kasuan-kasu, Pedagogi Koordinaziorako Batzordearen esku dago Ikastetxearen Curriculum-proiektua noizean behin ebaluatzea eta koordinatzea. Horretarako, hain zuzen, analisiproposamen bat egin beharko du Ikastetxeko Organu Kolegiatuen iritziak eta baita tutoreek, ikasleen ebaluaketa bukatu ondoren, dituztenak ere kontuan hartuta. Era berean, ikastetxearekin harremanen bat duten kanpoko hezkuntza-zerbitzuek luzatutako informazio baliagarriak jaso daitezke analisi-proposamen horietan (hala nola, Hezkuntza Ikuskaritza Teknikoak eta Laguntzako Zerbitzuek emandakoak). 3.- Curriculum-proiektua ebaluatzerakoan, kontuan hartu behar da praktikara eta ikasleen ikaskuntzaren ebaluaketaren emaitzetara egokitzen ote den. Ikuspegi horretatik begiratuta aurrean aipatu dugun analisiproposamenak une horretan egokienak diren edo eta aztertzeko nahiz hobetzeko alderdi aproposenak aukeratuko ditu. Hona hemen alderdi horien berri: helburuak ikasleen ezaugarrietara egokitzea; hizkuntz trataerari buruz hartutako erabakien egokitasun-maila; edukinak ongi aukeratzea, sekuentziatzea eta denborazkotzea; ezarritako metodologi lerroen egokitasun-maila; hautatutako curriculum-materialen erabilgaritasun-maila; ebaluaketa prozesuen eta irizpideen balioa; hartutako hezkuntzaerrefortzueta curriculum-egokitzapen guztien egokitasunmaila;aniztasunaren taratera burutzeko neurrien zuzentasun-maila; burututako tutoretzaihardunaren irizpideen erabilgarritasun-maila; Ikastetxearen baliabideak erabiltzea; ziklo desberdinetako irakaslegoa antolatzea eta koordinatzea, e.a. 4.- Ikastetxearen curriculum-proiektuaren ebaluaketaren emaitzak gauzatu egin behar dira eta proiektua beteko dela edo aldatuko dela ahalabidetuko duten mekanismoak abiarazi. Hori egin asmoz, Ikastetxeko zuzendariak neurri egokiak hartuko ditu edo, bestela, organu kolegiatuei utziko die bere eskumenen arabera dagozkien erabakiak hartzeko aukera. Bukatzeko, Ikastetxearen oinarrizko dokumenturen batean jaso beharko da guzti horren berri. XEDAPEN GEHIGARRIAK Lehena.- hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen ebaluaketa Agindu honetan jasotakoaren arabera egingo da, oro har. Sail honek araupetuko ditu Curriculumegokitzapenindibidualak egiteko prozedurak. Bigarrena.- Sistema kontrolatzea eta ebaluaketa egitea bere esku dagoela kontuan izanik, eta eskolaeremuak ebaluaketan duen garrantzia gogoan, Hezkuntza Ikuskaritza Teknikoak ikastetxeetan esku hartuko du ebaluaketa-prozesuen garapena hobetzeko. AZKEN XEDAPENAK Lehena.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak emango ditu Agindu hau betetzeko eta garatzeko beharrezko diren arauak eta orientabideak. Bigarrena.- Honako agindua EHAAn argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1993ko maiatzak 5. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, FERNANDO BUESA BLANCO.Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak, Hezkuntzasistemaren Antolamendu Orokorrari buruzkoak, eta abuztuaren 11ko 237/1992 Dekretuak, Euskal Autonomi Elkartean Lehen Hezkuntzarako curriculuma ezartzen duenak, diotenaren arabera, etapa horretako hezkuntzapraktikaarautu behar duten helburu, edukin, pedagogi metodo eta ebaluaketa-irizpideen multzoa da curriculuma. Dekretu horretan bertan adierazten denez, ikastetxeek zehaztu eta osatuko dute curriculuma. Horretarako, etapako curriculum-proiektuak landu beharko dira, bertan azaltzen diren helburuak, edukinak, izaera orokorreko irizpide metodologikoak eta ebaluaketapozesuari buruzko erabakiak, gizarte, ekonomi eta kultur testuinguruari erantzuteaz gain, ikaslegoaren ezaugarri eta premietara egokitu behar direlarik. Halaber, 13. atalean jasota dagoenez, irakaslegoak ebaluatuko ditu ikasleen ikaskuntzak, irakaskuntzaprozesuak eta bere irakas-iharduna. Aldi berean, ondokoak ere ebaluatu beharko ditu: abiarazitako curriculumproiektua,irakas-programazioa eta curriculumaren garapena, Ikastetxearen hezkuntza-premiei eta ikasleen berariazko ezaugarriei egokitzen ote zaizkion kontuan harturik. Azkenik, hezkuntzaren kalitatea hobetzeko aldaketak proposatu beharko ditu edo eta erabaki egokiak hartu. Era berean, etapa honetako ikasleen ikaskuntzaren ebaluaketak indibidualdua, jarraitua, eta globala izan behar du, parte hartuko duelarik ikasle-taldeari zuzenean dagokion irakaslemultzoa. Bukatzeko, aipatu Dekretuan, 15 eta 16. ataletan, curriculum-egokitzapenak egin daitezkeela adierazten da eta horien zentzuaren berri ematen, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila ahalmentzen delarik ikasleen promozioari eta ebaluaketari buruzko arau egokiak emateko. Aipatu Dekretuko 14. atalak dioenez, ebaluaketa jarraitua dela eta, ikasleren batek ez badie programatutako helburuei globalki erantzuten, irakasleek hezkuntzaerrefortzuren bat hartu beharko dute, edo bestela, curriculumegokitzapenenbat egin. Horretaz gain, atal berean, zikloko promozio-prozesua ere araupetzen da. Dekretu horren ondoren, Sailak 1992ko abuztuaren 13ko Agindua eman zuen argitara, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzaren ezarpenari buruzkoa. Irakaslegoak ikasleen ebaluaketa-prozesuan dituen zereginen eta, ebaluaketa dela eta, Ikastexearen Curriculumproiektuan agertu beharreko neurrien berri ematen da bertan. Bestalde, Hezkuntza eta Zientzia Ministeritzaren 1992ko urriaren 30eko Aginduak, oinarrizko legea denez, eta beraz, Euskal Autonomi Elkartean bete beharrekoa, erregimen orokorreko irakaskuntzako ebaluaketatxostenetanagertu behar diren funtsezko elementuak zehazten ditu. Hona hemen: Espediente Akademikoa,Ebaluaketa-aktak, ebaluaketa-txosten Indibidualduak eta Oinarrizko Hezkuntzako Eskolaketaliburua. Curriculum-proiektuen oinarrizko osagaiak ezarri ondoren eta, ebaluaketari buruzko erabakiak direla eta, Ikastetxeek duten autonomia mugatu eta gero, oinarrizko arautegi bat ezarri beharrean gaude, etapa honetako ikaslegoaren ebaluaketa sistematizatzeko, irakaskuntza prozesua bera araupetzeko eta Ikastetxeen, familien eta ziklo desberdinetako irakasleen artean informazioa trukatzeko bidea emango digularik. Hori dela eta, abuztuaren 11ko 237/1992 Dekretuko Lehen Azken Xedapenak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuari ematen dizkion eskuduntzez baliatuz, honakoaXEDATU DUT:I. EZARPENEREMUA 1. atala.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren kudeaketa-eremuan kokatuta dauden ikastetxe guztietan, publiko zein pribatuetan, Hezkuntzasistemaren Antolaketa Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Lehen Hezkuntzari dagozkion irakaskuntza ematen dutenetan, aplikatuko da honako Agindua.II. IKASLEEN IKASKUNTZAREN EBALUAKETAII.1. Ikaslegoaren ebaluaketaren ezaugarriak 2. atala.- 237/1992 Dekretuko 13. atalean ezarritakoaren arabera, Lehen Hezkuntzan, ikasleen ikaskuntzaren ebaluaketak izaera globala, indibidualdua, eta jarraitua izan behar du. Hona hemen aipatutako ezaugarrien azalpena: Indibidualdua: ikasle bakoitzaren garapenaren berri ematen duena eta hezkuntza-prozesuak aurrera egin dezan jarraipideak ezartzen dituena. Jarraitua: eskola-prozesu osoan zehar egindakoa, bertako zati izaki, prozesu horrek dituen fase desberdinak orientatzeko edo eta aldatzeko balio duelarik. Globala: pertsona bere osotasunean hartzen duena, prozesuan parte hartzen duten kide guztien ikuspegiak bertan bateratzen direlarik. Hori horrela, hezkuntza-prozesua dela eta, prestakuntza, orientabide eta autozuzenketa izaera izango du ebaluaketak, hezkuntza-eskuhartzeko prozesu eta emaitza guztiak hobetzen lagunduko duen etengabeko informazioa ematen baitu. 3. atala.- 1.- Etapako irakas-taldeari dagokio Lehen Hezkuntzako curriculuma ezartzen duen abuztuaren 11ko 237/1992 Dekretuan izaera orokorrez xedatutako curriculum-helburu eta edukinak testuinguruari eta haurren ezaugarriei egokitzea. Helburuek eta edukinek etapako curriculum-proiektuaren osagai izan eta ebaluaketaprozesuagidatuko dute. 2.- Hona hemen ikaskuntza-prozesua ebaluatzerakoan kontuan izan beharreko oinarrizko erreferenteak: a) Etaparen helburu orokorrak edo, hala badagokio, zikloenak. b) Arloen helburu orokorrak. c) Arlo bakoitzeko ebaluaketairizpideak. 3.- Ikastetxe bakoitzeko irakas-taldeak curriculumproiektuan ondokoak ezarri beharko ditu: ziklo bakoitzean gaitasunak noraino eskuratu eta garatu diren baloratzeko bidea emango dioten irizpideak eta ebaluaketajarraipideaketa, halaber, proiektuari hobe egokitzen zaizkion ebaluaketa-estrategiak. Hori egitekotan, kontuan hartu beharko du haurraren ikaskuntzaprozesua ulertzen lagunduko dion oinarrizko teknika behaketa zorrotz eta sistematikoa dela eta aintzat hartuko ditu baita ere ikasleen iharduera, erantzun eta ekoizpenetatik lortutako datuak. Horretaz gain, ebaluaketa egiteko, ebaluatu nahi diren helburuei eta ikasle guztiei egokitzen zaizkien modu eta tresna desberdinak erabiltzea bultzatu beharko du. 4.- Ikastetxeko curriculum-proiektuaren norabideak direla eta, tutoreari dagokio ikasleen ikaskuntza ebaluatzea. 5.- Ikaskuntza-prozesuen balorazioa kualitatiboki adieraziko da, haurren aurrerakuntzak eta, kasuankasu, burututako errefortzu-neurriak eta aldaketak jasoko direlarik.II.2. Ebaluaketa adierazteko dokumentuak 4. atala.- 1.- Ebaluaketa-prozesuaren berri ematen duten oharrek 1992ko urriaren 30eko Ministrariaginduak (azaroaren 11ko BOE) araupetzen dituen dokumentuetan azaldu beharko dute, bertan dauden jarraipideei eta Agindu honek ezartzen dituenei jarraitu behar dietelarik. 2.- Ikasleek ikaskuntzan dituzten aurrerapenak honela adieraziko dira: Aurrerapen Egokia (AE), hala badagokio, edo, aurkako kasuan, Hobetu Behar du (HB). 5. atala.- 1.- Eskolatzearen hasieran, haur bakoitzaren ESPEDIENTE PERTSONAL bat irekiko du Ikastetxeak. Espediente horrek bermatuko du Agindu honetan aurrikusitako oinarrizko dokumentu derrigorrezkoak bildu eta artxibatuko direla. Ikastetxeak egokien deritzon itxura aukera dezake, beti ere kontuan izanda bertan haurraren izen-deiturak eta ikastetxearen izen ofiziala adierazi behar direla. 2.- Espediente Pertsonala haur bakoitzaren dokumentu pertsonalek osatuko dute, 1992ko urriaren 30eko Ministrari-aginduak ezarritakoaren arabera, ondokoek nahi eta nahi ez bertan agertu behar dutelarik: Ikaslearen Fitxa Pertsonalak, Eskolaketalaburpenek, ebaluaketa-txosten Indibidualduek eta Ebaluaketaren Azken Txostenak. Era berean, komenigarria da haurren aurreko eskolatzearen berri ematen duten dokumentuak edo eta Ikastetxearen ustez, bere eskumenak kontuan, interesgarri den beste edozein datu ere biltzea. 6. atala.- IKASLEAREN FITXA PERTSONALEAN, I Eraskineko eredua jarraituko duelarik, filiazio eta familiari buruzko datuak jasoko dira eta baita ikasleak eskolatzezuzena izan dezan garrantzitsuak diren datuak ere (beharrezko datu medikoak...). Datu horiek interesatzen zaizkigun haur bakoitzaren dokumentu pertsonalekin osa daitezke. 7. atala.- 1.- Ikaslearen ESPEDIENTE AKADEMIKOAKII Eraskinean agertzen den ereduaren araberakoa izan behar du. Bertan honako datuak agertu behar dute: irakaslearen eta Ikastetxearen datuak, matrikulazenbakia eta data, ebaluaketaren emaitzak, beste ziklo edo etaparen batera igarotzeko erabakiak eta, hala badagokio, hezkuntza-errefortzuak eta curriculumegokitzapenak. 2.- Ikaslea hurrengo kurtsora igarotzen bada, ebaluaketaren emaitzaren berri jasoko da Espediente Akademikoan lehen esan dugun moduan. Programatutako helburuak erdietsi gabe ere ikasleren bat hurrengo kurtsora igarotzen bada, helburu horiek gainditzen diren data adierazi beharko da espedientean. 8. atala.- 1.- Oinarrizko Hezkuntzako ESKOLAKETA-LIBURUA ebaluaketaren emaitzen eta ikasleen aurrerapen akademikoei buruzko erabakien berri ematen duen dokumentu ofiziala da. Bertako edukinak 1992ko urriaren 30eko Ministrari-aginduan ezartzen dira. 2.- Ikaslea dagoen Ikastetxeari dagokio Oinarrizko Hezkuntzako ESKOLAKETA-LIBURUA gordetezea. 9. atala.- 1.- ebaluaketa-txosten INDIBIDUALDUAK tutoreek egindako dokumentuak dira. Ikasle bakoitzak ezarritako helburuak noraino lortu dituen adierazten da bertan. Hona hemen xedea: etapan zehar, ikasleen ikaskuntza-prozesua jarraitua izango dela ahalbidetuko duten datu garrantzitsuak ematea. 2.- ebaluaketa-txosten indibidualduak irakastaldeak berak zehaztuko ditu etapako Curriculumproiektua egiterakoan. Hona hemen txosten horietako erdigune izan behar dutenak: a) esperientzia-eremu bakoitzean gainditu diren eta gainditzeke dauden prozedurazko, kontzeptuzko eta jarrerazko edukinak. b) esperientzia-eremu bakoitzean ezarri diren hezkuntzaerrefortzuakedo curriculum-egokitzapenak eta horiekin jarraitzeko aukerak. 3.- Ikasturte bakoitza bukatzen denean, tutoreek txosten indibidualdu bat egingo dute, etapako azken maila bukatutakoan izan ezik, kasu horretan hurrengo atalean ageri den Ebaluaketaren Azken Txostena egin beharko baitute. Aipatutako txosten horiek guztiak ikaslearen espediente pertsonalean sartuko dira. 4.- Ikastureta bukatu aurretik ikasleren bat beste ikastetxe batera aldatuz gero, ez-ohizko Txosten Indibidualdu bat egin beharko da. Kasu horretan, eta urriaren 30eko Ministrari-aginduak dioenaren arabera, honakoak jaso beharko dira: a) Etaparen eta arloen helburu orokorretan agertzen diren gaitasunak noraino lortu diren. b) Arloetako edo jakintzagai desberdinetako edukinak zenbateraino eskuratu diren. c) Ikaskuntzaren kalifikazio partzialak edo eta balorazioak, eskolatze-aldian horrelakorik jaso bada, behinikbehin.behin. d) Aplikatu baldin badira, hezkuntzako neurri osagarriak. 10. atala.- 1.- Ikasleak hezkuntza-premia bereziak izanez gero, burututako ziklo bakoitzeko Curriculumegokitzapenaren kopia erantsi beharko zaio Espediente Pertsonalari eta, hala badagokio, baita eskolatzeproposamena ere. 2.- Egokitutako Curriculumaren erreferentzi gisa ikaslea ari den zikloa hartuz gero, curriculumegokitzapenak ez dira oso esanguratsuak izango. Kasu horretan, hezkuntza-erreforzutzat joko dira eta ebaluaketadokumentuetan «HE» gisa agertuko, hartutako neurriei dagokien lekuan. 3.- Bestelako egoeratan, ostera, curriculumegokitzapenak esanguratsuak izango dira, egokitutako curriculumaren erreferentzi gisa ikaslea ari denez besteko ziklo edo etapa bat izango dutelarik. Curriculumegokitzapen Indibidual horiek Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzak onetsi behar ditu; halaber, bai Espediente Akademikoan eta baita Aktetan ere, beren ebaluaketaren ondoan «CEI» sigla jarriko da hartutako neurriei dagokien lekuan. 11. atala.- 1.- Ziklo bakoitza bukatutakoan, ebaluaketaren emaitzak jasoko dira dagokien aktetan. Aktan azaldu beharreko oinarrizko edukinak III Eraskinean agertzen den ereduaren araberakoak izan behar dute. 2.- Hezkuntza-errefortzu edo eta curriculum egokitzapenen bat beharrezkoa izanez gero, horren berri jasoko da ebaluaketaakatetan. 3.- Aktetan dauden datuak oinarri gisa harturik, Ikasleen Azken Ebaluaketaren Txostena egingo da. Txosten hori egiteko kontuan hartu behar da IV Eraskina. 12. atala.- 1.- Ikastetxearen Idazkariari dagokio, edo, horrelakorik egon ezean, Zuzendaritza-taldeari, espedienteak gordetzea eta artxibatzea. Bertan jasota dauden dokumentuak ikastetxean gordeko dira. Lurralde Ordezkaritzek emango dituzte espedienteak gordetzeko edo lekuz aldatzeko neurri egokiak. 2.- Ikastetxeetan jasotako informazio guztia norbanakoen intimitate-eskubidearen babespean dago; hortaz, ikastetxearen erantzukizunpean dago hori erabiltzea edo zabaltzea hezkuntzaren berezko xede ez diren kasuetarako. 13. atala.- Ikasturtea bukatu aurretik ikaslea beste ikastetxeren batera joanez gero, Ikastetxe berriko Idazkariak jatorrizko Ikastetxeari eskatu beharko dizkio Oinarrizko Hezkuntzako ESKOLAKETA-LIBURUA eta EbaluaketatxostenIndibidualdua. Ikasturtea bukatu bada, ordea, bederatzigarren ataleko 4. puntuan aipatutako ez-ohizko Txosten Indibidualdua eskatu beharko dio. Jatorrizko ikastetxeak hiru urtez gorde beharko ditu dokumentu horien kopiak.III.3. Ebaluaketa prozesuaren garapena 14. atala.- 1.- Lehen Hezkuntzako ziklo bakoitzaren hasieran, ikaslegoaren hasierako ebaluaketa egingo dute tutoreek, aurreko eskolatzeari buruz beharrezko datuak biltzeko asmoz. Informazio hori osatu egin daiteke guraso nahiz legezko arduradunek emandako informazioaren bidez edo eta tutoreek, behaketa medio, eskolatzearen hasieran jasotako datuen bidez eta aurreko ebaluaketa-txosten Indibidualduak aztertu ondoren. Hasierako ebaluaketa hori baliagarria izango zaio tutoreari ikasleen irakaskuntza-ikaskuntza planifikatzeko. 15. atala.- 1.- hezkuntza-prozesuak iraun bitartean, ebaluaketa kualitatiboa egin beharko da etengabe. Ebaluaketa hori baliagarria da zenbait alderdi zehazteko, hala nola, egoerak, hobekuntzak eta eragozpenak eta baita horien iturburuak eta gainditzeko proposamenak ere. Horretaz gain, ebaluaketaren oinarri gisa, ikasgelako kideen ikuspegi desberdinak kontuan hartu eta erkatutako behaketak eta datu garrantzitsuak jaso behar dira. 2.- EBALUAKETA JARRAITUAren helburua hezkuntza eskuhartzea mugatzea da, ikaskuntzaprozesua bultzatzen baita horrela. Beraz, ikasleak proposatutako helburuak lortzen ez dituen bakoitzean, helburu horiek erdiesten lagunduko dioten hezkuntza-errefortzuak burutu beharko dira. Hori nahikoa ez bada, curriculumegokitzapen indibidual bat landu beharko da. 3.- Agindu honetako 9. atalean adierazitako EbaluaketatxostenIndibidualduek oinarri gisa hartuko dute egindako ebaluaketa jarraitu hori, ikasle bakoitzaren ikaskuntza-prozesuan gailentzen diren alderdiak jasoko dituztelarik. 4.- Ziklo bakoitzaren bukaeran, tutoreek, gainontzeko irakasle espezialeisten txostenak gogoan eta, hala badagokio, laguntzako irakasleek egindakoak kontuan hartuta, ikasle bakoitzak zikloko eta etapako helburuak erdiesteko orduan egin dituzten aurrerapenak neurtuko ditu globalki, kontuan izango dituelarik arlo bakoitzeko helburuak eta ebaluaketa-irizpideak. Balorazio hori zikloko azken Ebaluaketaren aktan, ikaslearen Espediente Akademikoan eta Oinarrizko Eskolaketaliburuan jasoko da. 16. atala.- 1.- Etapa bukatutakoan AZKEN EBALUAKETA egingo da. Horretarako, ebaluaketa jarraituari esker lortutako datuak kontuan izateaz gain, erreferentzi gisa hartu beharko dira Ikastetxearen Curriculumproiektuanagertzen diren helburu orokorrak eta ebaluaketairizpideak. 2.- Ebaluaketaren Azken Txostenean, helburu orokorretan islatzen diren gaitasun desberdinen eskuratzemailari buruzko behaketa esanguratsuenak jasoko dira. 17. atala.- 1.- Ikasleak ez baditu aurrikusitako helburuak gainditzen, tutoreak, gainontzeko irakasle espezialisten eta, hala badagokio, laguntzako irakasleen txostenak kontuan hartuta, ikaslea hurrengo kurtsora edo eta Bigarren etapara igaroko denentz erabaki beharko du. 2.- Baldin eta aurreko zatian aipatutako erabakiaren ondorioz ikaslea hurrengo ziklo nahiz etapara igaro gabe gera badaiteke, erabaki aurretik ikaslearen guraso edo legezko arduradunekin hitzegin behar du tutoreak. Azkenean hartutako erabakia nolanahikoa izanik ere, ikasleak programaturiko helburuak lortzeko behar diren hezkuntza neurri osagarriei buruzko jarraipideak adierazi behar dira. Agindu honetako 9. atalean aipatutako Ebaluaketa-txostenean adierazi beharko da hartutako neurriak zertan diren. 3.- Ikasleren bat Lehen zikloan beste urtebete geratzeko erabakia zikloa bukatutakoan har daiteke soilik eta behin besterik ez Etapan zehar, horrela adierazita baitago irailaren 6ko 1344/1991 Errege Dekretuko II atalean.II.4. Familiei informazioa ematea 18. atala.- 1.- Tutoreak gurasoei edo eta legezko arduradunei ikasleen irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari buruzko informazioa eman behar die noizean behin eta horiek ematen dioten informazioa ebaluaketan sartu. Tutoreak Ikastetxearen Curriculum-proiektuan ezarritako helburuak lortzeko orduan ikusitako aurrerapen edo eragozpenen berri eman behar die guraso nahiz arduradunei. 2.- Ikastetxearen Curriculum-proiektuan familiei noizean behin seme-alaben aurrerapenen berri emateko beharrezko aurrikuspenak sartu behar dira, hala agintzen baitu bi erakundeen arteko koordinazioa eta komunikazioa bultzatzeko printzipioak. 3.- Gutxienez hiruhilero nolabaiteko txostenen bat egin beharko da, ahozkoa nahiz idatzizkoa. Txosten horrek probetxugarri eta orientabide-iturri izan behar du, haurren aurrerapenez edo eta hartutako errefortzu nahiz egokitzapen neurriez arituko delarik batik bat. Horretaz gain, familientzako iharduera-gomendioak ere azal ditzake. Etapako irakas-taldeak erabakiko du txostenaren itxura eta bertan sartuko diren edukinak. Beti ere kontuan hartu beharko da curriculum-proiektuaren esparrua eta ez da eragozpenik izango nahi duten guraso edo eta legezko arduradunek kurtso bukaerako Txosten indibidularen edo Etapako Azken Txostenaren kopia bat izateko. 4.- Dena den, ikasle bat hurrengo kurtsora igaro ez eta beste urtebete zikloan geratzeko erabakia hartu aurretik, tutoreak ikaslearen gurasoek edo legezko arduradunek esandakoa entzungo du, eragozpenen berri eta horiek konpontzeko hartuko dituen neurrien berri emango dielarik.III. IRAKASKUNTZA-PROZESUAREN EBALUAKETA 19. atala.- 1.- Ebaluaketaren xedea kontuan hartuta eta horren arabera, irakaskuntza-prozesua ikaslegoaren ezaugarri eta premiei egokitzen ote zaion egiaztatu nahi baitu, irakas-ihardunean beharrezko erreformak egin behar dira. Halaber, ikasleen ebaluaketa egiteaz gain, irakaskuntza-prozesuan parte hartzen duten elementu desberdinen garapena baloratu beharra dago. 2.- irakas-taldeak planifikatu behar du irakaskuntzaprozesuarenebaluaketa; horrela, irakasihardunaren analisi bat egingo dela bermatuko da, bai hezkuntza prozesuan eta baita ikasturte bakoitzaren bukaeran ere. 3.- Pedagogi Koordinaziorako Batzordeak edo, kasuan kasu, zuzendaritza-taldeak, abuztuaren 11ko 237/1992 Dekretuaren Eraskinean jasotako etaparen Orientabide orokorrak gogoan, uneoro zehaztu beharko ditu ebaluatzeko garrantzitsuen iruditzen zaizkion irakaskuntzaikaskuntzaprozesuaren alderdiak, kontuan izan behar duelarik Ikastetxearen beraren funtzionamendua eta bertako Curriculum-proiektua. Hona hemen zehaztu beharreko zenbait alderdi: irakaslegoaren eta ikaslegoaren arteko harremanak edo irakaslegoaren eta familien artekoak, ikastexeak dituen baliabideen antolaketa eta erabilpena, irakas-iharduna burutuko dela erantzule diren organu edo eta kideen arteko koordinazioa, e.a. 4.- Irakasle bakoitzaren esku dago irakasprozesuak eta bere praktika ebaluatzea. Ezarritako estrategia globalak abiapuntu gisa harturik, maisu-maistra bakoitzak (bakarka eta zikloka nahiz mailaka) irakaskuntzaprozesua aztertuko du eta zer aldatu behar den eta nola erabakiko du. 5.- Hala ere, IRAKASKUNTZA-PROZESUAREN ebaluaketa Ikastetxearen antolaketa-dokumenturen batean (Urteko txostenean, esaterako) agertuko dela bermatu behar da, eragina izan behar duelarik Ikastetxearen Curriculumproiektuan eta gelako programazioetan. IV. IKASTETXEAREN CURRICULUMPROIEKTUAREN EBALUAKETA 20. atala.- 1.- irakas-taldeak ebaluatuko du Ikastetxearen Curiculum-proiektua, ahalik eta eraginkorren izateko etengabe doituko dela bermatuko baita horrela . Uneei buruzko aurrikuspenek, mekanismoek eta ebaluaketan parte hartuko duten pertsona edo organuek Curriculum-proiektuan agertu beharko dute. 2.- Irakas-taldearen edo, kasuan-kasu, Pedagogi Koordinaziorako Batzordearen esku dago Ikastetxearen Curriculum-proiektua noizean behin ebaluatzea eta koordinatzea. Horretarako, hain zuzen, analisiproposamen bat egin beharko du Ikastetxeko Organu Kolegiatuen iritziak eta baita tutoreek, ikasleen ebaluaketa bukatu ondoren, dituztenak ere kontuan hartuta. Era berean, ikastetxearekin harremanen bat duten kanpoko hezkuntza-zerbitzuek luzatutako informazio baliagarriak jaso daitezke analisi-proposamen horietan (hala nola, Hezkuntza Ikuskaritza Teknikoak eta Laguntzako Zerbitzuek emandakoak). 3.- Curriculum-proiektua ebaluatzerakoan, kontuan hartu behar da praktikara eta ikasleen ikaskuntzaren ebaluaketaren emaitzetara egokitzen ote den. Ikuspegi horretatik begiratuta aurrean aipatu dugun analisiproposamenak une horretan egokienak diren edo eta aztertzeko nahiz hobetzeko alderdi aproposenak aukeratuko ditu. Hona hemen alderdi horien berri: helburuak ikasleen ezaugarrietara egokitzea; hizkuntz trataerari buruz hartutako erabakien egokitasun-maila; edukinak ongi aukeratzea, sekuentziatzea eta denborazkotzea; ezarritako metodologi lerroen egokitasun-maila; hautatutako curriculum-materialen erabilgaritasun-maila; ebaluaketa prozesuen eta irizpideen balioa; hartutako hezkuntzaerrefortzueta curriculum-egokitzapen guztien egokitasunmaila;aniztasunaren taratera burutzeko neurrien zuzentasun-maila; burututako tutoretzaihardunaren irizpideen erabilgarritasun-maila; Ikastetxearen baliabideak erabiltzea; ziklo desberdinetako irakaslegoa antolatzea eta koordinatzea, e.a. 4.- Ikastetxearen curriculum-proiektuaren ebaluaketaren emaitzak gauzatu egin behar dira eta proiektua beteko dela edo aldatuko dela ahalabidetuko duten mekanismoak abiarazi. Hori egin asmoz, Ikastetxeko zuzendariak neurri egokiak hartuko ditu edo, bestela, organu kolegiatuei utziko die bere eskumenen arabera dagozkien erabakiak hartzeko aukera. Bukatzeko, Ikastetxearen oinarrizko dokumenturen batean jaso beharko da guzti horren berri. XEDAPEN GEHIGARRIAK Lehena.- hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen ebaluaketa Agindu honetan jasotakoaren arabera egingo da, oro har. Sail honek araupetuko ditu Curriculumegokitzapenindibidualak egiteko prozedurak. Bigarrena.- Sistema kontrolatzea eta ebaluaketa egitea bere esku dagoela kontuan izanik, eta eskolaeremuak ebaluaketan duen garrantzia gogoan, Hezkuntza Ikuskaritza Teknikoak ikastetxeetan esku hartuko du ebaluaketa-prozesuen garapena hobetzeko. AZKEN XEDAPENAK Lehena.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak emango ditu Agindu hau betetzeko eta garatzeko beharrezko diren arauak eta orientabideak. Bigarrena.- Honako agindua EHAAn argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1993ko maiatzak 5. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, FERNANDO BUESA BLANCO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.