Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1992ko urriaren 6koa, Osasun Sailburuare na, HIESari Aurrehartzeko eta hori Kontrolatzeko Egitasmoaren Aholku-batzordeen osakera eta egitekoak zehazten dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 201
  • Hurrenkera-zk.: 2809
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1992/10/06
  • Argitaratze-data: 1992/10/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Autonomi Elkartearen 1992rako Aurrekontu Nagusiak onartzen dituen 1/1992 Legearen aurrikuspenen arabera, Osasun Sailaren ihardute-egitura ezartzen duen 217/1992 Dekretuak egitura horren barruan sartzen du HIESari Aurrehartzeko eta hori Kontrolatzeko Egistasmoa, eta ahalmena ematen dio Sailburuari Egitasmoaren Zuzendaritza-batzordearekin batera lanean jardungo duten Aholku-batzordeen osakera eta egitekoak zehazteko. Horiek horrela,XEDATU DUT: 1. atala.- Hona hemen HIESari Aurrehartzeko eta hori Kontrolatzeko Egitasmoaren garapenean laguntzeko Aholku-batzordeak: 1.- Laguntza klinikorako Aholku-batzordea. 2.- Aurrehartze eta Gizarte-arazoetarako Aholkubatzordea. 2. atala.- Laguntza klinikorako Aholku-batzordeak lehendakari bat, idazkari bat eta gehienez ere hamalau bokal izango ditu. ' Kide horiek denak Osasun Sailburuaren proposamenez izendatuko dira. Dena den, Euskadiko Medikuen Elkargoek, Euskadiko OLT-DUEDen Elkargoek eta Odontologoen Elkargoek bokal bana proposatuko dute. 3. atala: 1. Hona Laguntza klinikorako Aholku-batzordeak garatuko dituen egitekoak: a) GIBak eragindako zoltasunaren eta horri loturikoen arazo klinikoak eta laguntza-mailakoak aztertzea eta ebaluatzea. b) GIBa duten gaisoen zaintzarako diagnostiko eta terapeutika protokoloak gauzatzea. c) Osasun-eremuan GlBaren zabalkundeari aurrehartzeko aholkuak gauzatzea. d) Gaisoentzako hezkuntza eta aholku ekintzak sustatzea. e) Osasun-eremuan GIBari buruzko ikerketarako bideak proposatzea eta ebaluatzea. f) Osasun-langileentzako prestakuntza-programak garatzea. g) Eta orokorrean, osasun-eremuan GIBaren zoltasunari loturiko gai guztiak aztertzea eta garatzea. 2. Aldin-aldian, eta gutxienez urtean behin, ondorioak eta gomendioak jasoko dituen dokumentu bat egingo du, gero Egitasmoaren Zuzendaritza-batzordeari bidaltzeko. 4. atala.- Aurrehartze eta Gizarte-arazoetarako Aholku-batzordeak lehendakari bat, idazkari bat eta gehienez ere 14 bokal izango ditu. Kide horiek denak Osasun Sailburuak izendatuko ditu; dena den, Euskadiko Farmazilarien Elkargoek, Giza Eskubideen aldeko Euskal Herriko Elkarteak, HlESaren aurkako Herritarren batzordeek, Drogomen petasunen Idazkaritza Nagusiak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bokal bana proposatuko dute. 5. atala: 1. Hona Aurrehartze eta Gizarte-arazoetarako Aholku-batzordearen egitekoak: a) GIBaren zabalkundeari aurrehartzeko ekintzak proposatzea eta ebaluatzea. b) HIESari aurrehartzeko gomendio bereziei dagokienez, osasun sustapenerako eta hezkuntzarako programetan sartu beharrekoak gauzatzea. c) GIBaz zoldutakoek bereizkeriarik ez izateko eta beren eskubideak bermatzeko gomendioak gauzatzea. d) HIESari aurrehartzeko eta horren gizarte-maila ko eremuetan ikerketa-bideak proposatzea eta ebaluatzea. e) HIESari loturiko arazoetan, zuzenean zahiz zeharka, zerikusirik duten taldeentzako eta profesiona lentzako prestakuntza-programak garatzea. f) HIESaren eragina aztertzea bai epidemiologia mailan bai gizarte-ekonomiakoan. g) Eta orokorrean, aurrehartze, gizarte, lege, etika eta HlESarekin zerikusirik duten bestelako alderdi guztiak. 2. Aldian-aldian, eta gutxienez urtean behin, ondorioak eta gomendioak jasoko dituen dokumentu bat egingo du, gero Egitasmoaren Zuzendaritza-batzordeari bidaltzeko. 6. atala.- 1. Bi Aholku-batzordeok lehendakarien deiaz bilduko dira, seihilabetean behin gutxienez. 2. Bileretara Egitasmoaren koordinatzailea eta aztertzekoak diren gaien arabera berariaz deitu daitezkeen gainerako pertsonak bertaratuko dira. 7. atala.- Aholku-batzordeetako kideek ez dute ordainsaririk jasoko beren eginkizunak betetzeagatik, egoki lekizkiekeen egun-sari eta kalte-ordainen kaltetan gabe. AZKEN XEDAPENA. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1992ko urriak 6. Osasun Sailburua, JOSE IGNACIO AZKUNA URRETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.