Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1992ko uztailaren 6koa, Herrizaingo Sailburuarena, jolas eta ustekabezko makinak ustiatzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 160
  • Hurrenkera-zk.: 2231
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1992/07/06
  • Argitaratze-data: 1992/08/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Atal bakarra.- Osakidetzako Zentruetan euren zerbitzuak betetzen dituzten langilei ordaintzeko zuzendutako emankortasunarekiko osagarriak duen helburua hauxe da: zentru bakoitzeko zuzendaritzarekin aurrez hitzartutako sorospen helburuak lor ditzaten sorospen unitateetako kideei ordaintzea, kudeaketa hobetzeko egitarauen barnean sartuta badaude. Xede horretarako, zentruetako zuzendaritzaren artean eta sorospen unitateen artean kudeaketa hobetzeko egitarauak finkatuko dira eta izenburu hauez ezagutuko dira: 1.- Barne Hitzarmenezko Egitaraua edo bertako baliabideez arituko dena: egitarau honen barnean, sorospen unitate bakoitzarekin (zerbitzua/lantaldea edo lagunak) akordioak izenpetuko dira zentruko ihardueretako ohizko ordutegiz kanpo sorospen prozesuak borondatez egiteko. Unitatearen edo zentruaren azpiegitura, baliabideak, antolaketa eta giza baliabideak eta teknikoak erabiliko dituzte, eta erantzunik gabe gelditutako sorospen eskabidea ezabatzeko izango dira prozesu horiek. Aurrez finkatuta utziko dira prozesu bakoitzerako baldintzak eta unitate bakoitza osatzen duten kideek helburu horiek betetzeagatik jasoko duten emankortasunagatiko osagarri zehatza. 2.- Autokudeaketako Egitaraua edo Helburuen araberako Partaidetzazko Kudeaketa: osasun kudeaketa hobea lortzeko egitarauak eta helburuak sartzen dira Egitarau honetan, horien emaitzak sistema bertara itzultzen bait dira. AZKEN XEDAPENA Dekretu honetan xedatutakoa Basurtoko Ospitaleko zerbitzuan ari diren fakultatiko eta fakultatiboak ez diren ososun alorreko langileei ezar dakieke, ezargarri izan dadin ordainketarako araubidearen arabera eta otsailaren 25eko 37/1992 Dekretuko 5. atalean xedatutakoare:t kaltetan izan gabe. INDARGABETZE XEDAPENA Indargabetuta uzten da Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburuaren eta Osasun eta Kontsumo Sailburuaren 1990eko apirilaren 17ko Agindua, hain zuzen, Osakidetzako Ospitaletakc Fakultatiboentzat den Emankortasunarekiko Osagarri aldakorra arautzen duena, baita maila berdin edo apalagoko beste xedapen guztiak ere, nahiz eta orokorrak edo bereziak izan, Dekretu honetan xedatutakoaren aurkakoak baldin abdira. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Nolanahi ere, Dekretu honetan ohartemandako kudeaketa hobetzeko egitarauen garapenerik sortutako emankortasunarekiko osagarria izendatzea Osakidetzak berak egingo du, aurrekontuetako diruizendapenetan aurrez onartutako mugen barruan eta indarrean dagoen arautegiarekin bat etorriz. Bigarrena.- Osasun Sailburuak eta Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburuak emandako Aginduaren bidez zehaztuko da zein eratara arautuko den Dekretu honetan zehaztutako emankortasunarekiko osagarri aldakorra ordaintzeko jardunbidea. Hirugarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko indarrean Dekretu hau. Vitoria-Gasteiz, 1992ko uztailak 21. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburua, JOSEBA M. DE ZUBIA ATXAERANDIO. Osasun Sailburua, JOSE IGNACIO AZKUNA URRETA.Herrizaingo Sailburuaren 1991ko uztailaren 12ko Aginduz, jolas eta ustekabezko makinak ustiatzeari buruzko alde batzuk behin-behingoz arautu ziren, Jokua arautuko zuen Legea onar zedin arte. Lege hori 1991ko azaroaren 8an onartu bazen ere, oraindik ez da arautegien bidez garatu, beraz, 1991ko uztailaren 12ko zipatutako Aginduan jasotako epea luzatzea komenigarri egiten da. Horiek horrela, hoaako hau XEDATU DUT:Atal bakarra.- Herrizaingo Sailaren 1991ko uztailaren 12ko Aginduaren Behin-Behineko Xedapenean jasotako epea 1993ko ekainaren 30erarte luzatzen da, apirilaren 27ko 593/1990 Erret Dekretuari egokitzeko. AZKEN XEDAPENA Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean sartuko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1992ko uztailak 6. Herrizaingo Sailburua, JUAN M. ATUTXA MENDIOLA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.