Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA,1992ko urtarrilaren l3koa,Garraio eta Herrilan Sailburuarena,Bermeo eta Ondarroako-Bizkaia eta Getaria eta Hondarribiako-Gipuzkoa-Portu Batzarren osaketa aldatuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Garraioak eta Herrilanak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 15
  • Hurrenkera-zk.: 191
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1992/01/13
  • Argitaratze-data: 1992/01/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Hau honela: 1991ko ekainaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren A Idizkarianar gitaratuten ekainaren 4eko 359/1991 Dekretuz, Portu Batzarrak sortuziren, Euskal Autonomi Elkartearen esku dagoen portu bakoitzean garatu beharreko ihardunei buruzko aholku, kontsulta eta eztabaidatarako organu bezala, Konstituzioaren 9.2 atalak zerbitzu publikoen alorrerako ezarritako partehartzearen erizpide orokorra gauzatuz. Hau honela: Dekretu horretako Azken Xedapenetatik lehenengoan baimena ematen zitzaion Garraio eta Herrilan Sailburuari Dekretu honen garapeneta aplikaziorako beharrezkoak izan zitezen xedapenak emateko, eta baita Portu Batzarren osaketa aldatzeko ere, egoerak horrela eskatzen zuenean. Kontuanizanik: Bermeo, Ondarroa, Getaria eta Hondarribiako portuetako lau Portu Batzarren bibilkura egin ondoren, hauen osaketa aldatzea erabaki dela, Bermeon, bertako portuan lan egiten duten Konponketa Lantegi Osagarrien Elkartea ere sardadin, arrantz eta kirol flotaren etorkizunerako garrantzi handiko sektorea bait da, eta baita Mundakako Udala ere, Bermeoko Hegoaldeko Kaiaren zati handi bat udalerri horren lurretan sartzen bait da, horrek dakartzan merkataritza eta ekonomia aldeko ondorioez. Halaber, eta Ondarroako Portu Batzarraren osaketa aldatzeari dagokionez, sindikatuen ordezkaritzek sektore ekonomiko guztietan duten gero eta garrantzia handiagoak, portu horretako alturako flotako sindikatu nagusiaren ordezkari bat ere sartu beharra ekarri du. Kontuan izanik: Autonomi Elkarteko ekonomieta merkatalbizitzan duten garrantzia dela eta, Bilboko Merkataritza, Gintza eta Itsasketa-Etxea eta Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Itsasketa Bazkunde Ofiziala ere sartzea erabaki dela orain arte sortu diren lau (4) Portu Batzarretan. Kontuan izanik: Sail haugai dela erabaki hau hartzeko, Portu Batzarrak sortu zituen ekainaren 4eko 359/1991 Dekretuaren Azken Xedapenetatik lehenengoan ezarritakoaren arabera, eta baita ekainaren 30eko 7/1981 Jaurlaritza Legearen 26. atala, Eskualdaketa Batzorde Mistoaren 1982.eko apirilaren 6ko Erabakia onartu zuen urriaren 4eko 183/1982 Dekretuaren bigarren atala, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen zituen eta horien egiteko aketa ihardunarloak finkatzen zituen urriaren 2ko 525/1991 Dekreruaren 16. atala, eta azkenik, hauekin lotuta, Garraio eta Herrilan Sailaren antolaketa eta eginki zueni buruzko apirilaren 23ko 266/1991 Dekretuaren 13. atalaren arabera ere, honako hauXEDATU DUT: Lehenengoa.- Ondarroako Portu Batzarrean (ekainaren 4eko 359/1991 Dekretuaren 5.2.c) atala), Bokal bezala, honako hauek sartzea: - «Ondarroako alturako flotako sindikatu nagusiaren ordezkari bat». - «Bilboko Merkataritza, Gintza eta Itsasketa-Etxeko ordezkari bat». Bigarrena.- Bermeoko Portu Batzarrean (ekainaren 4eko 359/1991 Dekretuaren 5.4.c) atala), Bokal bezala, honako hauek sartzea: - «Mundakako Udalaren ordezkari bat». - «Bermeoko Lantegi Osagarrien Elkarteko ordezkari bat». - «Bilboko Merkataritza, Gintza eta Itsasketa-Etxeko ordezkari bat». Hirugarrena.- Getariako Portu Batzarrean (ekainaren 4eko 359/1991 Dekretuaren 5.2.c) atala), Bokal bezala, honako hau sartzea: - «Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Itsasketa Bazkunde Ofizialeko ordezkari bat». Laugarrena.- Hondarribiako Portu Batzarrean (ekainaren 4eko 359/1991 Dekretuaren 5.1.c) atala), Bokal bezala, honako hau sartzea: - «Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Itsasketa Bazkunde Ofizialeko ordezkari bat». Vitoria-Gasteiz, 1992ko urtarrilak 13. Garraio eta Herrilan Sailburua, JOSU BERGARA ETXEBARRIA.