Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1991ko azaroaren 27koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuarena, gobernuko eta Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publikoetako eskola kontseiluaren organu unipertsonalak aakeratzeko eta lehengoak kentzeko prozedura aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 246
  • Hurrenkera-zk.: 3722
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1991/11/27
  • Argitaratze-data: 1991/12/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Landareen osasunbiderako ekoizkinen eta materialen Ekoizle eta Banatzaileen lehengo Erregistro Ofizialean inskribaturik dauden pertsona edo enpresentzat, 1990eko martxraren 8ko Aginduz xedatutakoaren araaera, beren inskribapena gaurkoratu ahal izateko, 1991ko martxoaren Aginduzjarri zen 1992ko urtarrilaren lerako epea amaitzear dagoenez eta inskribapen hori lortzeko eragozpenik handiena Iharduketa Gogaitkarri, Osasunkaitz, Kaltegarri eta Arriskugarrien Arautegiaren esanera udal lizentzia lortzea denez, hau XEDATL DUT: 1. atala: Landareen osasunbiderako Ekoizkinen eta Materialen Ekoizle eta Banatzaileen Erregistro Ofizialean inskribaturik dauden pertsona edo enpresek, 1990eko martxoaren 8ko Aginduan adierazitakoaren arabera beren inskribapena gaurkoratu ahal izateko duten epea, 1992ko martxoaren 1a arteraino luzatzen da. 2. atala.- Nahiz eta aurreko atalak hori xedatu, inskribatzera behartuta dauden pertsona edo enpresak izan eta dagokion organo foralaren aurrean dagokien Udalaren aurrean 1992ko martxoko 1ean, Iharduketa Gogaitkarri, Osasunkaitz, Kaltegarri eta Arriskugarrien Arautegian xedatutakoari dagokion iharduketarako lizentzia lortzeko eskabidea egin dutela egiazta dezatenek, zigortze iharduketen xede ez dira izango ekainaren 21ko 1945/83 Errege Dekretuan adierazitakora joaz, administrazio bidean dagokion erabaki írmoa eman ez dadin artean behintzat. Vitoria-Gasteiz, 1991ko azaroak 28. Nekazaritza eta Arrantza Sailburua, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBEEuskal Autonomi Elkartearen mailan erabilitako esperientziak, ikastetxe publikoetako eskola kontseiluak aukeratzeko prozedurari buruzko 1989ko urriaren 4eko Aginduz (23ko EHAA) aldatutako 1986ko apirilaren 22ko Aginduaren II. Atalburua berriro ere arautzea eskaaen du. Hori horrela eta Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publikoetako gobernu organuen osakera eta egitekoak arautzeari buruzko apirilaren 15eko 82/1986 Dekretuko (17ko EHAA) hamahirugarren atalaren erredakzio berriak, duela gutxi azaroaren 26ko 648/1991 Dekretuz (abenduaren 5eko EHAA, 245 zk.) onartutakoak alegia, Eskola Kontseiluetako ordezkarien hautaketaren arauketa ahalbideratzen du, baldin eta gehiengozko sistema zuzenduaz arautzen bada sistema hori.XEDATU DUT:Atal bakarra.- 1989ko urriaren 4eko Aginduz (19ko EHAA) aldatutako 1986ko apirilarpn 22ko Aginduko (23ko EHAA) II. Atalburuak, honako erredakzio hau izango du:II. ATALBURUA.- ESKOLA KONTSEILUA AUKERAKETA PROZEDURAREN GARAPENA Arau Orokorrak 33. atala.- Ikastetxeetako eskola kontseilua bi urtetarako eratuko da, epe horrek diraueno gerta daitezen hutsuneak betetzearen kaltetan gabe. 34. atala.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak adierazitako epearen barruan aukeratuko dira eskola koniseiluko kideak. 35. atala.- Hezkuntz alorreko sektoreetako ordezkariak egun ezberdinetan egingo diren ekintzetan aukeratuko dira. Hala ere, klaustroko, administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkariak egun berean aukera daitezke. 36. atala.- Eskola kontseiluak aldatzeko hauteskunde-aldia irekitzat jotzeari buruzko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren Agindua Euskal Herríko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta zazpi eguneko gehienezko epearen barruan, hauteskunde batzorde bat osatuko da ikastetxe bakoitzean. Batzorde horretako osakideak: Zuzendaria, lehendakaria izango dela; irakasle bat; guraso edo tutore bat; eta OHOko goimai lako ziklotik gorako ikasle bat; zozketa bidez aukeratuko dira denak. Halaber, ordezko kide bat hautatuko da sektore bakoitzetik. Honako hauek dira batzorde honen egitekoak, eskola kontseilua hautatzeari buruzkoak alegia: a) Hauteskunde prozesuko ekintzak noiz egingo d:ren zehaztea, ahalik jenderik gehien joan dadin saiatuz. b) Hautaketa prozedura arautzen duten arauen berri ematea behar-hainbateko publizitatez. c) Hauteskunde-mahaien osakera sustatzea, horien egitekoak, boto-emanketen lauru izatea, bake-giroa zaintzea, boto-emanketaren zuzentasunaz arduratzea eta boto-zenbaketa egitea. d) Hauteskunde prozesuko ekintzak gawzatzeko agindua ematea, honako epe hauei jarraiki: - Hautagaiak onartzea eta hautesleen zerrendak gertatzea: gutxienez hamar eguneko epea, hautakeskunde mahaia osatzen den egunetik kontatzen hasita. - Hautagaien eta hautesleen zerrenda behin-behinekoz aldarrikatzea: hauteskunde batzordeak, hautagaiak onartzeko eta hautesleen zerrenda gertatzeko, ezarritako epea amaitzen den egunaren biharamunean. Hautagairen bat elkarte, antolakunde edo taldeko kide lez aurkezten bada, derrigorrezkoa izango da egoera horren berri ematea izangaiak aldarrikatzeko unean. - Izangaien eta hauteslcen behin-behineko zerrenden aurkako murtziloak aurkezteko epea: hiru egun gehienez, zerrenda horiek argitaratzen diren egunetik kontatzen hasita. - Aurkeztutako murtziloen ebazpena: hiru egun gehienez, murtziloak aurkezteko epea amaitzen den egunetik kontatzen hasita. - Izangaien eta hautesleen zerrendak behin-betikoz aldarrikatzea: murtziloak ebazten diren egunaren biharamunean. - Hautaketa el:.intzak gauzatzeko epea: gutxienez bost eguneko epea, izangaien eta hautesleen zerrendak behinbetikoz aldarrikatzen diren egunetik kontatzen hasita. - Boto-emanketetan lortutako emaitzak argitaratzea eta hautatuak behin-behinekoz aldarrikatzea: hautaketa-ekintza egiten den egunaren biharamunean. - Hauteskundeetako emaitzen eta hautesleen behinbehineko zerrendaren aurkako murtziloak aurkezteko epea: gehienez hiru egun, horiek argitaratzen diren egunetik kontatzen hasita. - Aurkeztutako murtziloak ebaztea: hiru egun gehienez, murtziloetarako jarritako epea amaitzen den egunetik kontatzen hasita. - Hauteskunde emaitzak eta hautatuen zerrenda behin-betikoz argitaratzea: murtziloak ebazten diren egunaren biharamunean. a), b) eta d) idazatietan xedatutakoaren araberako ebazpenak, ikastetxeko iragarpen-oholtzean jarriko dira. 37. atala.- Idatziz ebatzi ez daitezen murtziloak, ebazpenerako jarritako epea igaro ondoren, ukatutakotzatjoko dira. Murtziloak ukatzearen aurka gorajotze errekurtsoa sar daiteke Lurralde Ordezkariaren aurrean, hamabost eguneko epearen barruan. 38. atala.- Dagokion sektoreko kideetatik edozeini (irakasleak; gurasoak edo tutoreak, ikasleak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak) eman dakioke botoa, baldin eta izangai lez aldarrikatua izan bada. 39. atala.- Administrazio eta zerbitzuetako langileei buruz Agindu honetáko 61. atalean ohartemandakoa salbuetsiz, eskola komunitateko sektoreetako ordezkariak hautatzeko orduan, sektore bakoitzak, bere bototxartelean, kasuan-kasuko sektoreari dagozkion ordezkari-kopuru guztiaren bi herenaren hainbat izen idatziko ditu. Bi heren hori zatikizko zenbakia balitz, horren azpiko hurrengo zenbaki osoa hartuko da kontutan.Atal honetan ezarritako izangai-izenak baino gehiago jaso ditzaten eta behin baino gehiagotan errepikatutako hautagaien izenak izan ditzaten botoak, baliogabetzatjoko dira. 40. atala.- Ikastetxe berean organu kolegiatuetan ordezkatzeko eskubidea izan dezaten sektoreetako partaide izan dadina, bera partaide deneko sektoreetatík bateko izangaia bakarrik izan daiteke. 41. atala.- Organu kolegiatu bateko berezko kide izan behar duena ezingo da ordezkari lez aukeratu. 42. atala.- Botoa zuzena, isilpekoa eta ordezkaezina izango da. IRAKASLEEN ORDEZKARIAK HAUTATZEA 43. atala.- Ezohizko bilkura baterako deia egingo dio, zuzendariak,klaustroari, hauteskunde batzordeak ezarritako egunerako; egun horretan egingo da hautaketa-ekintzak. 44. atala.- Ezohizko bilkura horretan hautakeskunde mahai bat eratuko da. Ikastetxeko zuzendaria izango da mahaiburu eta zozketaz hautatutako bi irakasle kideak; azken horietatik gazteenak egingo ditu idazkari-lanak. 45. atala.- Eskola kontseiluan sektore horrek dituen kideak eta ezarritako ordezkarien kopurua berdinak badira, beste izapiderik gabe sartuko dira organu honetan. 46. atala.-Apirilaren 15eko 82/1986 Dekretuko 37. atalean xedatutakoari jarraituko zaio Hezkuntza Bereziko ikastetxeetan. GURASOEN ETA TUTOREEN ORDEZKARIAK HAUTATZEA 47. atala.- Batzordeak ezarritako egunerako, zuzendariak, deia egingo die guraso eta tutoreei, hautaketaekintzara joan daitezen. 48. atala.- Ikastetxean matrikulatutako ikasleen guraso edo tutore legalak hartuko dira hautesle lez, eta bai hautagai lez aldarrikatuak izan direnak ere. Hautagai eta hautatua izateko eskubidea amak zein aitak izango dute, biek batera ere erabil dezaketela eskubide hori eta, ondorioz, ez dago zertan baztertu beharrik batak bestearen eskubideaz baliatzeko duen eskubidea. Hala ere, «patria potestas» gurasoetatik bakar baten eskuetan dagoenean, «patria potestas» bereganatuta duena bakarrik izan daiteke hautesle eta hautagai. 49. atala.- Guraso edo tutoreen ordezkariak hautatzeko orduan. hautesleak direla egiaztatzeko, nahiko izango da nortasun agiri txartel of ziala erakustea. Hala ere, botatzeko eskubideaz baliatzeko sektorek honek dituen eragozpen bereziak kontutan hartuz, eta ahalikjenderik gehien partehar dezan, postaz ere bidai ahal izango dute euren botoa, honako izapide hauei jarraiki: - Guraso edo tutore legalek, hauteskunde batzordea kokatuta dagoeneko egoitzan jaso beharko ditu hautagaien behin-betiko zerrenda, botoaren txartela eta hautaketa-kartazala; batzorde hori arduratuko da botoemaileen zerrendan horiek inskribatzeaz, birritan botatu ez dadin. - Hautesleak, boto-txartela bete ondoren, hautaketa-kartazalean sartuko du; kartazal hori, NANren fotokopiarekin batera, hauteskunde batzordeari zuzendutako beste kartazal batetan sartuko du, botoaren isilpekotasuna ahalik ondoren bermatzeko. Azkeneko hau ziurtatutako postaz bidaliko du, eta solaparen lotunean eskuz izenpetuko da, NANean agertzen denaren moduko izenpeaz alegia. - Botoa emateko jarritako ordua igaro aurretik, posta bidez jasotako botoak hauteskunde batzordeari bidaliko dizkio dagokion hauteskunde mahaiari. Horren ondorenjasotako botoak ez dira kontutan hartuko. 50. atala.- Hautaketa ekintza egin dadin egunean eratuko da hauteskunde mahaia; partaide lez, mahaiburua izango den ikastetxeko zuzendaria eta zozketaz aukeratutako bi guraso edo tutore egongo dira, azken horietako batek idazkari-lanak egingo dituela. 51. atala.- Ordezko bokalak ere hautatuko dira; ez batzuk ez besteak ez badira agertzen, zuzendariak eta zozketaz aukeratutako bi irakaslek osatuko dute mabaia; irakasleok, ezingo dira izan irakasleen ordezkariak hautatzeko den hauteskunde mahaiko osakideak. 52. atala.- Gurasoek eta tutoreek ihardnn dezakete interbentore lez, gutxienez hamar hautesleren abala edo ikasleen guraso-elkarte batek proposatuak izan beharko dutela. 53. atala.- Edozein modutan ere, eskatutako gutxienezko partaidetza, hautesle zentsuaren ehuneko hamarrekoa izango da. IKASLEEN ORDEZKARIAK HAUTATZEA 54. atala.- Ikastetxeko ikasle guztiak izan daitezke hautesleak bai eta hautatuak ere. OHOko ikastetxeetan, goimailako zikloko ikasleak bakarrik izan daitezke hautesleak zein hautatuak, Helduen Etengabeko Hezkuntzako ikastetxeetarako apirilaren 15eko 82/1986 Dekretuko 40. atalean xedatutakoa salbuetsiz. 55. atala.- Hauteskunde batzordeak ezarritako egunerako deia egingo die, zuzendariak, ikasleei, hautaketa-ekintzan partehar dezaten. 36. atala.- Hautaketa-ekintzaren egunean hauteskunde mahat eratuko da. Mahaiburu izango den ikastetxeko zuzendariak, eta zozketaz aukeratutako bi ikaslek osatuko dute mahaia; ikasleetatik batek idazkarilanak egingo ditu. 57. atala.- Ordezko bokalak ere hautatuko dira; ez batzuk ez besteak ez badira agertzen, zuzendariak eta zozketaz aukeratutako bi irakaslek osatuko dute mahaia; irakasleok, ezingo dira izan irakasleen ordezkariak hautatzeko den hauteskunde mahaiko osakide. 58. atala.- Ikasleek ihardun dezakete interbentore lez, gutxienez hamar hautesleren abala edo ikasleen guraso-elkarte batek proposatuak izan beharko dutela. 59. atala.- Apirilaren 15eko 82/1986 Dekretuko 43. atalean xedatutakoa aplikatuz ikasleek eskola kontseiluan izan dezaten ordezkaritza gehitu dadinean, gehiketa hori, adinez nagusiak diren ikasleen unitateetako ordezkarientzat erreserbatuko da. Erreserbako plazak ez balira beteko ikasle horiekin, guraso eta tutoreei dagozkien ordezkaritzari gehituko zaizkie horiek, 68. atalean ohartemandako prozeduraren arabera beteko liratekeela kasu honetan. ADMINISTRAZIO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN ORDEZKARIAK HAUTATZEA 60. atala.- Honako hauek hartuko dira administrazio eta zerbitzuetako langile lez; ikastetxeari bai laboralki edo administratiboki lotuta egon eta irakaskuntzakoak ez diren egitekoak betetzen dituzten langileak, Hezkuntza Bereziko ikastetxeentzat apirilaren 15eko 82/1986 Dekretuko 37. atalean xedatzen denaren kaltetan gabe. 61. atala.- Sektore honetako kideek euren ordezkariak hautatuko dituzte hauteskunde batzordeak ezarritako egunerako zuzendariak deia egindako ekintza batetan. Ikastetxeko zuzendaria izango da hautaketa-ekintzako buru; boto-manketa, zuzena, isilpekoa eta ordezkaezina izango da, eta botorik gehien lor ditzana aukeratuko da. 62. atala.- Sektore honek eskola kontseiluan dituen kide kopurua eta dagozkion ordezkarien kopurua berdinak badira edo gutxiago, organu horretan sartuko dira besterik gabe. HAUTESKUNDE PROZESUAREN AZKEN FASEA 63. atala.- Boto-kontaketa egingo du, mahaiak, hautaketa-ekintza bakoizean, boto-emanketa amaitu ondoren. Kontaketa hori jendaurrean egingo da eta, burutu ondoren, mahaiko kide guztiek izenpetuko duten akta egingo da, hauteskunde batzordeari bidaliko zaiola. Agindu honetako 68. atalak dioenerako, egon daitezkeen hutsak bete ahal izateko, botoak lortu dituzten guztien izenak adieraziko dira aktan eta bakoitzak zenbat boto lortu dituen ere bai. Lortutako emaitzekin batera, aurkeztu diren era guztietako murtziloen berri emango da aktan. Murtzilorik aurkezten bada, murtzilo-egileak ere izenpetuko du akta. 64. atala.- Boto-berdinketa gertatuz gero, zozketaz ebatziko da hautaketa. IKASTETXEKO ESKOLA KONTSEILUA ERATZEA 65. atala.- Zazpi eguneko gehienezko epearen barruan, hautatuen behin-betiko zerrenda argitaratzen den egunetik kontatzen hasita, eskola kontseilua osatuko du zuzendarak; kidetzat, duten karguaren arabera berezko kideak direnak eta hautatuak izan diren ordezkariakjoko dira. 66. atala.- Eskola kontseilua osatu ondoren, sektore bakoitzak hautatutako ordezkariek euren artean hautatuko dituzte batzorde iraunkorreko eta ekonomi batzordeko kideak. 67. atala.- Euren kideei egotzi dakizkiekeen arrazoíen ondorioz ez balu ordezkarik hautatuko sektoreetariko batek, ikastetxearen eskola kontseiluaren eraketak ez du eragozpenikjasango horregatik.Atal honetan aipatzen diren ondorioetarako, eta sortze berriak diren ikastetxeei dagokienez, eskola kontseiluaren eraketarako ihardutze-ohartarauak emango ditu Hezkuntza Sailordetzak. 68. atala.- Agintealdia amaitu baino lehen eskola kontseiluak, hautatutako kideen arrean, izan ditzan bajak, hautatu gabekoen artean botorik gehien lortu dituztenek beteko dituzte. Ordezkorik ez balego, betetzeke geldituko iitzateke plaza. Eskola kontseilurako hautatuak izanarren, gero kontseiluko berezko kide izatea dakarkion beste kargu unipertsonal baterako bautatuak izan diren irakaleek utzitako hutsuneak, aurreko parrafoan aipatutako eran beteko dira. Hala ere, eskola komunitateko sektore bateko ordezkarietatik %50a baino gehiago betetzeke baldin badaude, hauteskunde prozesu berri batez beteko dira hutsuneok; horretarako arau orokorrak, Agindu honetan ezarritakoak izango direla. 69. atala.- Eskola kontseiluan gerta dadin edozein aldaketaren berri emango dio, ikastetxeko zuzendariak, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzari. AZKEN XEDAPElVA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean Agindu hau. Vitoria-Gasteiz, 1991ko azaroak 27. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, FERNANDO BUESA BLANCO.