Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1991.eko ekainaren 13koa, Kultura eta Turismo Sailarena, Euskaltegi Publikoetako irakasle-postuak meritu-lehiaketa bidez nola bete arautzeri duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: HABE
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 124
  • Hurrenkera-zk.: 1983
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1991/06/13
  • Argitaratze-data: 1991/06/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Azaroak 25eko 29/1983 Legeak, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako eta Euskaltegiak arautzeko Erakundea sortzen duenak, helduak alfabetatu eta berreuskalduntzeko prozesuaren benetako araubideak ezartzen ditu, euskararen irakaskuntzaren plangintza globalean oinarrituz. Legeak, proiektuaren helburuak lortzeko duten garrantzi erabakiorragatik bereziki lantzen dituen alderdien artean euskaltegien nolakoa da bat, publikoak eta pribatuak bereiziz. Ordenamendu orokorrak eskatzen duen neurrian, Euskaltegi Publikoei egitura berdina ezartzen zaie, 20. atalak Kultura eta Turismo Sailari ematen diolarik, HABEren Zuzendaritza-Batzordearen proposamenez, Euskaltegi horietan arituko diren irakasleen titulazioak arautzeko gaitasuna eta orohar berorietako ihardun pedagogikoari dagokion guztia. Bidezkoa denez, lortu nahi den uniformetasuna langilegoari ere baldin badagokio, irakasle treberik ezak kolokan jarriko lituzke helburuak, ezingo bait litzateke bermatu egitasmoak gauzatuko direnik. Legeak, ordea, Administrazio Publiko denetan langileen aukera egiterakoan bete beharreko eskakizun guztiak aurrikusteaz aparte, Euskaltegi publikoetan gerta daitezkeen hutsuneak meritu-lehiaketaren bidetik betez irakasleei beste lanpostu batzuetara iristeko eskubidea ere aitortzen die. 29/1983 Legeko 19. atalak, egiten den lanaren parekotasunean oinarritutako higikortasun-printzipioaren arabera, promoziorako bideak zabaltzen ditu eta langileei lekuz aldatzeko mudua ematen die, beren finkotasunaren kalterik gabe, hala nahi izanez gero, lantokiz eta jatorrizko administraziotik beste batera aldatzeko eskubidea izango bait dute. Horrek aurrez lanpostuarekiko lege-lotura berdinak edukitzetik abiatzea esan nahi du, horrela esleitu ahal izango bait dira lanpostu hutsak dagokien zerrendetan bereziki atxekitako langileen artean. Lanpostuen ezinbesteko sailkapenak, uztailaren 5eko 6/1989 Euskal Funtzio Publikoaren Legeko 14. eta hurrengo atalak, eta orohar funtzionariek bete behar dituztelako irizpideari Hezkuntza Sailaren menpeko ez diren ikastegi eta hezkuntz zentruetan ematen zaion salbuespenak, 6/1989 Legeko 19.2 b) atala, eta jeneralean Foru Aldundiek, Udalek edo hauei atxikitako erakundeek sortutako Euskaltegietako irakasleak langile finkoak izateak lanpostu horietako lehiaketa-bidea lan-egoera horretan dauden irakasle eta ikuskatzaileetara mugatzea dakar. Horregatik, HABEren Zuzendari Orokorraren proposamenez eta HABEren Zuzendaritza-Batzordeari entzun ondoren, ERABAKITZEN DUT: Lehenengo- Sailkatu eta Erregistroan inskribaturik dauden Administrazio Publikoetako Euskaltegietako irakasle-postu hutsak eta HABEren ikuskatzaileenak, meritu-lehiaketa bidez beteko dira, horretarako eskubidea kontratu laboral finkoa dezaten edozein euskaltegi publikotako irakasle orok eta HABEko ikuskatzaileek izango dutelarik. Era berean, lehiarako eskubidea izango dute nahita eszedentzian dauden irakasleek eta ikuskatzaileek deialdia kalera dadinean egoera horretan egoteko eperik motzena betea badute, berriro zerbitzu aktibora sartuz. Bigaren- Lehiaketaren funtsa izangaiek ekarri eta egiaztatutako merituen neurketan datza, Agindu honen I eranskinean aurrikusitako baremoaren arabera, irakasleei dagokienean, eta horretarako deialdian erabaki daitezenen arabera, ikuskatzaileenean. Hirugarren- Bai irakasleen eta bai ikuskatzaileen postuak betetzeko meritu-lehiaketa urtero eta urtean behin egingo da, eta urte horretako aurrekontuetan jaso eta HABEren edo beste Euskaltegien deialdiz bete asmo diren lanpostu huts guztiak hartuko ditu bere baitan. Laugarren- Euskaltegi Publikoetako titularrek, meritu-lehiaketaren bidez bete beharreko postuen berri emango diote HABEren Zuzendaritza Orokorrari urtarrilaren barruan. HABEren Zuzendari Orokorraren Erabakiz zertuko da meritu-lehiaketa eta E.H.A.A.n argitaratuko da deialdia eta urtearen lehenengo hiruhilabetekoan burutu beharko da. Bostgarren- HABEren Zuzendari Orokorrari zuzenduko zaizkio lehiaketan parte hartzeko eskariak, eskari-orri formalduz zuzendu ere, Agindu honen II eranskineko ereduaren arabera, eta E.H.A.A.n azal dadin egunetik hamabost laneguneko epean aurkeztu beharko da. Honako agiri hauek erantsiko zaizkio eskariari: a) Dagokion Euskaltegi Publikoko edo Ikuskatzailetzako zerbitzu-orria, lan hura egiteko irakasleak duen lege-lotura azalduko duena eta HABEren Ikuskatzailetzak egiaztatua. b) Ekarritako merituen frogagiriak. c) Teknikari Gaitua izeneko hizkuntz-eskakizuna dueneko agiria. d) Eskatzen diren lanpostuen zerrenda, hobetsienez hobetsien. Eskarian aipatu ez diren edota aipatu arren eskatzaileek moldez kreditatu gabeko merituak ez dira aintzakotzak hartuko. Seigarren.- Eskariak Euskaltegi Publikoetako Erregistroetan edo HABEren Zerbitzu Nagusietakoan aurkeztu beharko dira edo, Prozedura Administratiboaren Legean agindutakoaren arabera, posta zertifikatuz edo lege horretan bertan aurrikusitako beste eraren batean HABEren Zerbitzu Nagusietara bidali. Euskaltegi Publikoetako titularrek HABEren Zuzendaritza Orokorrera bidali beharko dituzte berei eramandakoak eskaera aurkezteko epea bukatu eta bost egunen barruan. Zazpigarren- Era honetan osatuko da Mahai Kalifikatzailea: Lehendakari: - HABEren Ikuskatzailetzako arduraduna edo berak izenda dezana. Bokalak: - HABEren Lurralde ikuskatzaile bat, Erakundearen Zuzendaritzak izendatua. - Lanpostu hutsak betetzeko deialdia egin duten Euskaltegi Publikoetako titularrak edo berauen eskuordeak. - Langileen ordezkari bat, sindukatuen ordezkaritzak izendatua. Idazkaria: - HABEko funtzionari karrerako bat, Erakundearen Zuzendaritzak izendatua. Zortzigarren.- Behin merituen neurketa burutuz gero, Epaimahaiak lanpostuak esleitzeko behin-behineko proposamena HABEren Zuzendari Orokorrari eramango dio eta honek E.H.A.A.n argitaratuko du. Zilegi izango da behin-behineko proposamen horren aurka murtziloak aurkeztea argitara dadinetik hamabost eguneko epean. Behin epe hori bukatuz gero eta aurkeztutakoei buruz xedatu ondoren, behin-betirako proposamena eramango dio Epaimahaiak HABEren Zuzendari Orokorrari eta honek E.H.A.A.n argitaratuko du. Lehiaketaren emaitzen berri Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburuari, Diputatu Foralei eta Euskaltegien titular daitezen Udaletako edo beren baitan euskaltegien titular daitezen Erakundeak dituztenetako Alkateei emango zaie. Bederatzigarren.- Lortutako puntuazioak, eskatuta ko betebeharrak bete izanak eta izangaiek azaldutako hobespenek erabakiko dute lanpostuak esleitzeko lehentasunen segida. Alabaina, duten lanpostua bukatu behar frogatuak ukitutako irakasleek beste izangai guztien gainetikako lehentasuna izango dute, baldin eta lanpostua lortzeko eskakizunak betetzen badituzte. Behar hori Euskaltegiaren titularrak edo hau atxikita dagoen Erakundearen Administrazioko atal eskudunak azalpen-txostenez frogatu beharko du, ukitutako irakasleak identifikatuz. Txosten hori HABEren Zuzendaritza Orokorrera bidali beharko da Agindu honen 4. atalean zerrendatutako beste agiri guztiekin batera. Ez da zilegi izango aipatutako lanpostu hori hurrengo aurrekontuetako lanpostu-zerrendan sartzea. Hala balitz, interesatuak eslei dakion lanpostuan jarraitu edo lehen bukatu beharreko jo zen hartara itzuli aukeratzeko eskubidea izango du. Hamargarren.- Lanposturen bat esleituko zaien irakasleak helburuko Administrazioan dagozkiekeen eskubide eta beharrei lotuta geratuko dira, nolanahi ere lehendik aitortutako aintzinatasuna izango dutelarik. Dena den, helburuko Administrazioarekin lanharreman berriak hastearekin batera, bertan behera geldituko da jatorrizko Administrazioarekin dezatena. Hamaikagarren.- Meritu-lehiaketa bidez lortutako lanpostuari jareitea ez da zilegi izango, irakasleak lantoki berrian hurrengo ikasturtearen hasiera-egunean sartu beharko duelarik. Une horretatik aurrera eta ondorio guztietarako beren lana egingo duten Administrazioaren edo Euskaltegiaren titularrarren langile izango dira. Hamabigarren.- Agindu honek arautzen duen lehiaketaren bidez lanpostua eskura dezaten irakasleek ezingo dute hurrengo bi urteetan egingo direnetan eskuhartu. Horrelako mugarik ez da izango bertako 9. ataleko 2. parrafoan azaldutakoa gerta dadinean. Horrelakorik gertatzera, dagokion Administrazioak epe egokian irakasle ukituari gaztigatuko dio, honek hurrengo deialdiko lehiaketan parte hartu ahal izan dezan. Hamahirugarren.- Aukeratzeko frogaldiak, Agindu honek araututako meritu-lehiaketaren bitartez betetzeko eskaini eta hutsik gera daitezen lanpostuak esleitzeko bakarrik egingo dira. Lehiaketa bukatutakoan hutsik geratutako lanpostuak hurrengo ihardunaldiko deialdian sartuko dira, Administrazioak edo Euskaltegiaren titularrak buka ditzanak salbu. XEDAPEN IRAGANKORRA Euskal Autonomi Elkarteko Foru eta Udal-Administrazioetako langileek hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendariak 1991ko maiatzaren 6ko dataz lehen aldiz eginiko deialdian aurrikusi frogak burutu gabe daudenez, Agindu hau indarrean .jarri ondoren 1991rako egingo den deialdian ez da eskatuko bosgarren artikuluaren c) puntuan zehaztu agiria. INDARGABETZEKO XEDAPENA Indar gabe geratzen dira Agindu honetan erabakitakoaren aurka dauden maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak eta bereziki Kultura eta Turismo Sailaren 1985eko uztailaren 12ko Agindua, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzeko Erakundea sortu eta Euskaltegiak Arautzeko azaroaren 2.5eko 29/1983 Legearen 19. atala garatzen duena. AZKEN XEDAPENA Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin biharamunean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1991.eko ekainak 13. Kultura eta Turismo Sailburuak. JOSEBA ARREGI ARANBURU.I. ERANSKlNA MERITU-BAREMOA I.- Zerbitzuak Puntuak 1.1 Euskaltegi publikoetan edo HABEren Glotodidaktika Taldean zerbitzu aktiboan emandako urteko ............................................. 2 1.2 Euskaltegi publikoko Idazkari bezala emandako urteko ....................................... 0,5 1.3 Euskaltegi publikoko Zuzendari bezala emandako urteko ............................................. 1 1.4 HABEko Ikuskatzaile bezala emandako urteko .................................................................. 3 1.5 HABEren Zuzendari Orokorrak edo bertako Batzorde Akademikoak onartutako proiekturen bateko partaidetzan emandako, urteko, gehienez ........................................ 3 2.- Argitalpenak Alfabetatze, Euskalduntze edo Glotodidaktika arloko argitalpenengatik, gehienez ................................................... 10 3.- Ikasketak 3.1 Euskal Filologiako edo Pedagogiako Doktoradutzagatik .................................................. 8 3.2 Euskal Filologiako edo Pedagogiako Lizentziaturagatik ............................................ 5 3.3 Beste Lizentziatura edo Goi Mailako Titulazioagatik .................................................. 2 3.4 Euskal Filologian espezialdutako Irakasle-Diplomagatik .......................................... 2 3.5 Euskaltzaindiaren B tituluagatik ................ 1 4.- Beste zenbait meritu Aurreko zerrendetan aipatu ez diren beste meritu edo burututako zerbitzuengatik, gehienez .......................................... 10II. ERANSKINA / ANEXO II TABLA