Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1990.eko azaroaren 14ekoa, Osasun eta Kontsumo Sailburuarena, etxean jateko txerrien hilketari buruzko arauak ezartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasuna eta Kontsumoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 233
  • Hurrenkera-zk.: 3468
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1990/11/14
  • Argitaratze-data: 1990/11/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

  1. Erabiltzaileek eskabidea egin behar dute aurrez zerbitzuak jaso ahal izateko, eskatzen den zerbitzuaren zernolakoak eta zehaztasunak eman beharko direla. 7.- Behar bezalako aurretasunez eskatu beharko dira zerbitzuak eta portua ustiatzeak izan ditzan beharrak eta langileak izatea edo ez izatea kontutan hartuz onartuko dira. 8.- Erabiltzaileen instalazioetan izan diren akatsak edo maniobra eskasak direla medio, instalazioetan, horniketaren gai izango diren elementuetan, bakoitzarenak edo beste batzurenak direnetan, horniketa egiterakoan, egin daitezkeen apurketa, matxura eta istripuen erantzukizuna erabiltzaileek berenganatuko dute. 9.- Zerbitzuak egiteko eskubidea beretzat gordetzen du portuko Administrazioak, honen iritzitan beharrezkoak diren segurtasun baldintzak, erabiltzaileen instalazioek bete ez ditzatenean. 10.- Tarifa honetan aipatzen diren zerbitzuak egiterakoan, zerbitzua gelditzea dela eta, sor daitezkeen kalteen erantzukizunik ez du bereganatuko portuko Administrazioak eta ez matxurek, halabeharrezko apurketek edo maniobra eskasek ekar ditzaketen galarenik ere. 11.- Portuko zerbitzugune barruan egin daitezen horniketak bakarrik hartzen dituzte Tarifa hauek. Baldintza hau bete ez dezatenentzat, E-4 tarifa izango da araubide. 12.- Portuko Administrazioak ihardun hauetarako ezarri dezan ohizko lanorduen barruan eta lanegunetan bakarrik aplikatuko da bakarrik Tarifa hau. 13.- Portuko Administrazioaren ardurapekoa ez den arrazoiren bat dela medio eta, langilegoa bere lanpostuetan dagoela, eskatu den operazioa ez burutzea gertatuz gero, horniketa egin izan balitz ordaindu beharko zatekeen zenbatekoaren %50a ordaindu beharko du erabiltzaileak. E-4 Tarifa: Beste zerbitzu batzuk. 1.- Baskulak, lehorreraketarako burdiak eta aparkalekuak erabiltzea hartzen ditu Tarifa honek. Eskegileek aurrekontua aurrez onartu ondoren, burutu dadin edozein zerbitzu egitea ere hartzen du. 2.- Zerbitzuen erabiltzaileek ordaindu beharko dute Tarifa hau. 3.- Honako hau izango da Tarifa hau likidatzeko basea: a) Baskulak: baskula erabili dadineko aldiak. b) Lehorreraketarako gurdiak: lgoera eta beherakada kopurua, lehoarreraketarako gurdian untzia dagoeneko egunak, untziaren tonelaia gordina eta eslora. c-) Aparkamenduak: egonaldi orduak, horretarako diren guneetan, portuen arabera. d) Gainontzeko zerbitzu guztietan, egin den zerbitzuaren unitate-kopurua, kasu bakoitzean. 4.- Zerbitzua eskaintze-moduan jarri dadin egunetik edo hori egiteari ekin dadineko egunetik hasita kobratuko dira Tarifa hauek. Zorpeko zenbatekoak, likidazioa egin dadin unetik hasita izango dira eskagarriak. 5.- Zerbitzua egiterakoan izan diren matxurek, apurketek edo maniobra eskasek ekar ditzaketen kalteen ardurarik, ez du bereganatuko portuko Administrazioak. 6.- Zerbitzua eskaintzearen zernolakoek ekar dezakeen edozein eratako arrisku dela eta, uko egiteko eskubidea beretzat gordetzen du portuko Administrazioak. 7.- Ohizko lanegunetako lanorduei bakarrik izango zaie aplikagarri Tarifa hau, baina ez aparkamenduei. Hortik kanpo eta jaiegunetan, hurrengo arauean zehazten den zenbatekoa, 1,5 koefizientez biderkatzeak eman dezana izango da tarifaren zenbatekoa. 8.- Honako honen araberakoa izango da Tarifa honen zenbatekoa: Lehorreraketarako gurdiak: - Igo edo beheratzeagatik: 50eko EGTagatiko: Esloraren (metrotan) produktuaren zenbatekoa pezetatan, 83 PTAz. 51tik 150era arteko EGTagatik: Tonelada kopuruaren produktuaren zenbatekoa pezetatan, 42 PTAz. 150etik gorako EGTagatik: Tonelada kopuruaren produktuaren zenbatekoa pezetatan, 64 PTAz. - Egonaldia, eguneko. 50eko EGTagatik: Esloraren (metrotan) produktuaren zenbatekoa pezetatan, 42 PTAz. 51tik 150era arteko EGTagatik: Tonelada kopuruaren produktuaren zenbatekoa pezetatan, 21 PTAz. 150etik gorako EGTagatik: Tonelada kopuruaren produktuaren zenbatekoa pezetatan, 42 PTAz. Lehorreraketarako ranpak. Erabiltzea, eguneko edo horren frakzioko: 83 PTA. Aparkamendua: Donostiako portua: Donostiako Udalak, Trafikoa eta Aparkamenduak Ordenatzeko (TAO) Sistemaren barruan, bere agintepekoak dituen guneetarako ezarrita dituen xedapen berdinak erabiliko dira. Baskula: 155 PTA, pisaldi bakoitzeko.Etxean jateko txerriak etxean hiltzearen helburua honako hau izan zen, hau da, haragi-eskasia aldietan, haragia eta animalia-grasak jateko aukera izan zezatela hainbat familiek alegia. Hala ere, haragi-elikagaien eskasia hori poliki-poliki desagaertzen ari da Euskal Autonomi Elkarteko Udal guztietan. Bestalde, etxeetan egiten diren hilketa moduen garapenak eta baldintzak, arriskubide larri izan daitezke osasun publikoari dagozkionetan, bai trikinosiak ekar ditzakeen arazoegatik, bai beste era batzutako parasitosiak eman daitezkeelako (Hidatidosia, zirtizerkosia, etabar), eta bai izurritebide izan daitezkeen beste gaisotasun batzugatik ere (salmonelosia, tuberkulosia, etabar). Gaisotasun hauek, animalia horien bidez geureganatu ditzakegu. Zirkunstantzia hauek kontutan hartuz, jendeak kontsumitu ahal izateko merkatura atera daitezen txe rriak behar bezalako baimena duten hiltegietan ezinbestean hil behar direla arautzen duen azaroaren 26ko 3263/76 Errege Dekretuko 10. atalean ezartzen dena betez eta Osakidetzari buruzko maiatzaren 19ko 10/1983 Legeko osasun-artazko ihardunei buruzkoa den 3. ataleko 2. j) apartaduan emandako ahalmenez baliatuz, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Etxean kontxumitzeko txerriak etxean hil daitezenean, ezinbestekoa izango da hil aurretik eta hil ostean ikuskaritza egitea, trikinoskopia analisiak barne hartuta egingo direlarik. Ikuskaritza honen xedea, haragia, erraiak eta jangarri diren gorpuzkiak kontxumorako egokiar direla egiaztatzea da, eta norberen aukeran hartutako albaitari tekniko batek burutu beharko du. 2. atala.- Etxean jateko hil diren txerriek eman ditzaten haragi eta produktuak komerzializatzea erabat debekatuta gelditzen da; baita harategiak, haragi-industriak, jantoki kolektiboak hornitzeko eta, orokorrean, saltzeko erabiltzea ere debekatuta gelditzen da. 3. atala.- Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorrean, Kontxumitzailearen Defentsa eta Nekazal-Elikadura Produzkioari buruz ezarrita dauden legehauste eta Zigorrak arautzen dituen ekainaren 22ko 1945/83 Errege Dekretuan eta indarrean dauden xedampenetan ezartzen diren araberako zigorrak ezarriko zaizkie Agindu honetan ezartzen diren aruak bete es ditzaten partikularrei. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argiratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Agindu hau. Vitoria-Gasteiz, 1990.eko azaroak 14. Osasun eta Kontxumo Sailburua. JOSE MANUEL FREIRE CAMPO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.