Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1990.eko urriaren 9koa, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuarena, 1990.eko urriaren 28ko hauteskundeetan langileek parte hartu ahal dezaten arauak jartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lana eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 208
  • Hurrenkera-zk.: 2998
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1990/10/09
  • Argitaratze-data: 1990/10/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Herrizaingoa

Testu legala

Eusko Legebiltzarra ezabatzeari buruzko irailaren leko 227/1990 Dekretuz Hauteskundeetarako deia egin eta gero, premiazkoa da Sail honek heharrezko neurriak hartzea, langilegoak deialdi horretan parte hartu ahal dezan. Hartarako, eta Langileen Estatutuaren 37.3 atalak zehazten duena kontutan izanik eta Lan Harremanetarako Euskadiko Batzordeari erizpena eskatu ondoren, bidezkoa da indarrean dagoen legeria gauzatzea, Autonomi Estatutuaren 12.2 atalean xedatutakoaren arabera; ondorioz, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- 1990.eko urriaren 28ko hauteskundeetan hautesle izan daitezen langileek, egun hortan Langileen Estatutuari buruzko martxoaren 10eko 8/80 Legearen 37.1 atalean ohartemandako asteroko atseden egunaz baliatzerik ez badute, euren hautes betebeharrak bete ahal izateko, ordaindutako baimena hartzeko eskubidea izango dute; horretarako, honela zehaztuko da baimen horren iraupena: a) Langileen ohizko, legezko edo itunepeko lanaldia eta hauteslekuak irekitzeko orduak oso-osoan berdinak direnean, ordaindutako baimena lau ordukoa izango da. b) Langileen lanaldiaren orduak eta hauteslekuak irekitzeko orduak zati batetan berdinak direnean, baterako orduak lau edo gehiago baldin badira, baimena lau ordukoa izango da; baterako orduak lau baino gutxiago baldin badira, lanaldiko ordutegia eta hauteslekuak irekitzeko orduak bat datozen orduetara mugatuko da baimena. c) Aurreko kasueran, enpresan ezarritako ohizko, legezko edo itunepeko lanaldia baino laburragoa egiten duten langileentzat, enpresaren ohizko lanaldiaren eta beraiek egiten dutenaren heinekoa izango da ordaindutako baimena. d) Hauteslekuak irekita egoteko ordutegiarekin, ez osoan, ez zati baten, bat ez datorren ordutegia daukaten langileek ez dute ordaindurako baimenik izateko eskubiderik. 2. atala.- Aurreko atalean ohartemandako kasuetan, lanaren antolaketa oinarri dela, enpresariari dagokio, langileen legezko ordezkarien txostena jaso ondoren, langileek botua ematera joateko duten baimena nola banatu. 3. atala.- Hautesmahaietako kide edo ikuskatzaile direla egiazta dezaten langileek hauteskunde egunean egun osoko ordaindutako baimena izateko eskubidea daukate, baita hauteskunde biharamunean lanaldia bost orduz gutxitzeko eskubidea ere. Eskudun direla egiazta dezatene, hauteskunde egunean ordaindutako baimena izango dute. Hauetako langileren batek gaueko txandan lan egin behar badu hauteskunde aurreko gauean, txanda aldatu egin beharko dio dagokion enpresak, langileak berak horrela eskatuta. 4. atala.- Aipatu den lanaldiaren gutxitzea, LangiIeen Estatutuko 37.3 atalean xedatutakoaz bat etorriz, langileek kontzeptu guztiegatik jasorzen duten lansaria gutxitu gabe egingo da; bozketa ziurragiria aurkeztea nahiko izango da horren zurigarri, edo, hala balitz, dagokion hauresmahaiaren egiaztapena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egun berean hartuko du indarra Agindu honek. Gasteiz, 1990.eko urriak 9. Lan eta Gizarte Segurantza Sailburua, JOSE IGNACIO ARRIETA HERAS.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.