Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1990eko urriaren 8koa, Kultura eta Turismo Sailburuarena, Suspertzaile Soziokulturalaren titulu eta diplomen baliokidetza ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 210
  • Hurrenkera-zk.: 3045
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1990/10/08
  • Argitaratze-data: 1990/10/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
XEDATU DUT : 1. atala.- 1990.eko urriaren 28ko hauteskundeetan hautesle izan daitezen langileek, egun hortan Langileen Estatutuari buruzko martxoaren 10eko 8/80 Legearen 37.1 atalean ohartemandako asteroko atseden egunaz baliatzerik ez badute, euren hautes betebeharrak bete ahal izateko, ordaindutako baimena hartzeko eskubidea izango dute; horretarako, honela zehaztuko da baimen horren iraupena: a) Langileen ohizko, legezko edo itunepeko lanaldia eta hauteslekuak irekitzeko orduak oso-osoan berdinak direnean, ordaindutako baimena lau ordukoa izango da. b) Langileen lanaldiaren orduak eta hauteslekuak irekitzeko orduak zati batetan berdinak direnean, baterako orduak lau edo gehiago baldin badira, baimena lau ordukoa izango da; baterako orduak lau baino gutxiago baldin badira, lanaldiko ordutegia eta hauteslekuak irekitzeko orduak bat datozen orduetara mugatuko da baimena. c) Aurreko kasueran, enpresan ezarritako ohizko, legezko edo itunepeko lanaldia baino laburragoa egiten duten langileentzat, enpresaren ohizko lanaldiaren eta beraiek egiten dutenaren heinekoa izango da ordaindutako baimena. d) Hauteslekuak irekita egoteko ordutegiarekin, ez osoan, ez zati baten, bat ez datorren ordutegia daukaten langileek ez dute ordaindurako baimenik izateko eskubiderik. 2. atala.- Aurreko atalean ohartemandako kasuetan, lanaren antolaketa oinarri dela, enpresariari dagokio, langileen legezko ordezkarien txostena jaso ondoren, langileek botua ematera joateko duten baimena nola banatu. 3. atala.- Hautesmahaietako kide edo ikuskatzaile direla egiazta dezaten langileek hauteskunde egunean egun osoko ordaindutako baimena izateko eskubidea daukate, baita hauteskunde biharamunean lanaldia bost orduz gutxitzeko eskubidea ere. Eskudun direla egiazta dezatene, hauteskunde egunean ordaindutako baimena izango dute. Hauetako langileren batek gaueko txandan lan egin behar badu hauteskunde aurreko gauean, txanda aldatu egin beharko dio dagokion enpresak, langileak berak horrela eskatuta. 4. atala.- Aipatu den lanaldiaren gutxitzea, LangiIeen Estatutuko 37.3 atalean xedatutakoaz bat etorriz, langileek kontzeptu guztiegatik jasorzen duten lansaria gutxitu gabe egingo da; bozketa ziurragiria aurkeztea nahiko izango da horren zurigarri, edo, hala balitz, dagokion hauresmahaiaren egiaztapena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egun berean hartuko du indarra Agindu honek. Gasteiz, 1990.eko urriak 9. Lan eta Gizarte Segurantza Sailburua, JOSE IGNACIO ARRIETA HERAS.Martxoaren 1eko 47/88 Dekretuak, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Administrazioaren eskutik beronen lurraldean arituko diren Suzpertzaile Soziokulturalen Eskolen onarpena arautu zuen. Baina, Dekretu hau indarrean jarri baino lehen, bazeuden Autonomi Elkartean arlo honetan suzpertzaile soziokulturalari buruzko ikastaroak ematen zituzten erakundeak eta baita iharduera ugari betetzen zuten norbanakoak ere. Egoera hau araupetze berri honen alboan gera ez zedin, 47/88 Dekretuaren Aldi barerako xedapenak Kultura eta Turismo Sailari ahalmena ematen dio, hau indarrean jarri baino lehen eskuratutako titulu eta diplomen baliokidetzarako prozedura eta baldintzak jartzeko. Hori horrela, Autonomi Elkartean Suzprertzaile Soziokulturalaren Eskolen onarpena egin ondoren, honen aurretik egindako ikastarnak eta hauek gainditzeagatik lortutako bai tituluen eta bai diplomen baliokidetzarako arautegia emateari ekingo zaio, adibidez, suzpertze lanetan aritu diren pertsonen tituluak eta diplomak hain zuzen. Hori dela bide,XEDATU DUT: 1. atala.- Xedea. Agindu honen xedea honako hau izango da: 89-90 ikasturtea baino lehen eskuratutako suzpertzaile Soziokulturalen titulu eta diplomen baliokidetza lortzeko baldintzak eta prozedura jartzea, eta Autonomi Elkartean onartutako suzpertzaile soziokulturalen eskolek ematen duten tituluei baliokidetza ematea. 2. atala - Eskari-egileak. Titulu edo diplomen baliokidetza honako hauek eskura dezakete: a) 89-90 ikasturtea baino lehen suzpertzaile soziokulturalari buruzko ikastaroak ematen zituzten Autonomi Elkarteko Zentruek edo Erankundeek. b) Autonomi Elkartean auzotasuna duten norbanakoek, 89-90 ikasturtea baino lehen titulua edo diploma eskuratu dutunek. 3. atala.- Dokumentazioa. Titulu edo diploma eskuratu ahal izateko, Agindu honen Eranskin-orrian agertzen den ereduaren gisara eskari-orria egin beharko da, eta honako dokumentazio hau erantsi: a) Eskaria Zentru edo Erakunde batek beronen titulu edo diplomaren baliokidetza Iortzeko egiten duenean: - Erakunde-eskatzaiIearen legezko nortasunaren ziurtagiria. - Emandako ikastaroaren programa, edukinaren aipamena bereziki, metodologia eta ikastaro teorikoaren eta praktikoaren iraupena. - Ikastaroaren Zuzendaria edo Koordinatzailea era irakaslegoa. - Ikastaroa gainditu zuten ikasIeen zerrenda era hauen zehaztasun pertsonalak. h) Eskaria norbanakoak egiten duenean: - Autonomi Elkartean auzotasuna duela ziurtatu. - Suzpertzaile Soziokulturalari buruzko ikastaroetara joateagatik duen titulu edo diplomen fotokopia. - Egindako praktiketan betetako lanak eta iraupena (ordutan). Honetarako, praktiketako zentruek edo erakundeek luzatutako ziurtagiriak erantsi beharko dira. - Arlo honetan eginiko ikerketak. 4. atala.- Aurkezteko epea. Aurreko atalean ezarritako eskari-orrien eta dokumentazioaren aurkezteko epea 1990.eko azaroaren 30ean bukatuko da. 5. atala.- Dokumentazioaren hutsak. Kultura eta Turismo Sailaren eritziz, aurkezrutako dokumentazioak hutsak dituenean edo osotu gabe dagoenaren aurkeztu duen erakundeari edo norbanakoari, hamar egunetako epean, hutsa zuzendu edo behar den dokumentazioaz betetzeko eskatutako zaio, oharteraziko zaio eta bete ezik, besterik gabe eskari-orria artxibatuko egingo da. 6. atalu.- Osagarrizko dokumentazioa. Kultura eta Turismo Sailak, bestalde, aurkeztutako dokumentazioaren alderdi batzu edo orokorrean ziurtatzeko zenbait osagarrizko dokumentazio eskatu ahal izango du. 7. atala.- Ebaluaketarako Batzordea. 1. Aurkeztu diren eskariak aztertzeko, bost pertsona dituen Ebaluaketa Batzordea osatuko da, Kultura eta Turismo Sailetik hiru ordezkari, eta onartutako Suzpertzaile Soziokulturalen Eskoletatik, berauek proposatutako beste bi ordezkari izango direlarik. Kultura eta Turismo Sailburuak izendatuko ditu batzordearen kideak. 2. Ebaluaketa Batzordeak, erakunde koiejiatuentzako indarrean dagoen Administrazio Prozedurari buruzko Legeak ezarritakoaren arabera .jokatuko du. 3. Ebaluaketa Batzordeak, suzpertze soziokulturalaren arloan aritu diren pertsonen laguntza eska dezake, hauek hizpidedun baina hautespiderik gabe. 8. atala.- Baliokidetza. 1. Baliokidetza honako betekizun hauek aurkeztu ondoren emango da: a) Agindu honen 3. ataleko a. azpiatalaren araupean dauden Zentruek edo Erakundeek luzatutako tituloak edo diplomak direnean, eginiko ikastaroak eduki aldetik, pedagogia aldetik, eta betetako orduak, 1988.eko abuztuaren 30eko Aginduak eskatzen duenarekin, baliokide daitezkela ziurtatu beharko da. b) Norbanakoak direnean. eskaria egiten duenak onartutako suzpertzaile soziokulturalen eskoletan ematen diren ikastaroak gainditu ondoren lortzen den heziketaren pareko maila duela ziurtatu beharko da. 9.atala.- Ebazpen proposamena. 1. Ebaluaketa batzordeak, aurreko atalean jarritakoaren arabera eskariak aztertu ondoren ebazpen proposamena egingo du eta bereizita honako hauek jasoko dira: a) Baliokidetza lortuko duten tituluak edo diplomak, Agindu honen 3.ataleko a.azpiatalaren barne dauden Zentru edo Erakundeek luzatutakoak. b) Onartutako Suzpertzaile Soziokulturalaren eskoletan ematen diren ikastaroak gaindiru onduren lortzen den maila bereko titulua eskuratzen duten norbanakoak. c) Ukatu diren eskabideak eta honen zergatia. 2. Ebaluatze Batzordearen Ebazpen Proposamenak behartze-indarra izango du. 10. atala. - Ebazpena. Kultura eta Turismo Sailburuak, baliokidetza lortu duten pertsonen zerrenda eta eskaria ukatu zaien pertsonen zerrenda eta honen Ebazpena emango du. 11. atala.- Titulua edo diploma. Kultura eta Turismo Sailak, suspertzaile soziokultural titulua emango die konbalidazioa lortu duten pertsona guztiei. AZKEN XEDAPENA Agindu hau indarrean jarriko da E.E.A.A.-n argitaratu eta hurrengo egunean. Gasteiz, 1990.eko urriak 8 Kultura eta Turismo Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU. (ZFNTRUAK EDO ERAKlNDEAK BETE BFHAR DUEN ESKABIDE EREDUA) Jauna/ Andrea,....................N.A.N...zenbakiarekin. eta Auromomi Elkartean kokatuta dagoen ............................................... .......................Erakundeko (zuzendaria, ordezkaria, ordezkoa) naizen honek, Zera ADIERAZTEN DUT Ondoren zerrendan dauden Suzpertze Soziokulturalei buruzko ikastaroak Erakunde honek 89-90 ikasturtea baino lehen eman dituela, eta ikastaro hauek 1988.eko abuztuaren 30eko Aginduak eskatzen duenarekin baliokide daitezkela bai eduki aldetik, ikuspegi pedagogiko aldetik eta bai betetako orduekin. Emandako ikastaroak: Zera ESKATZEN DUT Kultura eta Turismo Sailburuaren 1990.eko Urriaren 8(e)kn Aginduaren arabera, gaian aipatzen diren ikastaroetako gaindiruen tituluak edo diplomak baliokide daitezela eta hau honela izan dadin Agindu honetako 3.ataleko a azpiatalean adierazten den dokumentazioa eransten da. ...................(e)n, eko....................... ren .............. (e)an. Iz.: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailburu Jaun Txit Gorena. (INORBANAKOAK BETETZEKO ESKARI EREDUA) .................................................................Jaunak/Andreak ...................N.A.N....zenbakiduna k eta Euskal Herriko Autonomi Elkartean auzotasuna dudan honek, Zera ADIERAZTEN DUT Onartutako suzpertzaile Soziokulturalen eskoletan errraren diren ikastaroak gainditu ondoren lortzen den maila bereko suzpertzaile-formazioa dudala, 8990 ikasturtea baino lehen lortutako titulu edo diplomak eta ziurtagiriak edierazten duten bezala. Zera ESKATZEN DUT Kultura eta Turismo Sailburuaren 1990.eko Urriaren 8(e)ko Aginduaren arabera, Suzpertzaile Soziokul turalen titulu edo diploma baliokide daitela, era hau hunela izan dadin, Agindu honetako 3.ataleko b) azpiatalean adierazten den dokumentazioa eransten da. ......................(en 1990eko...................-ren......... (e)an. Iz.: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailburu Jaun Txit Gorena

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.