Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1989.eko azaroaren 7koa, Osasun eta Kontsumo Sailburuarena, ur murrizketek dirauten artean, jendearentzako irekita dauden tegietarako osasunketa neurri bereziak ezartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasuna eta Kontsumoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 211
  • Hurrenkera-zk.: 3025
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1989/11/07
  • Argitaratze-data: 1989/11/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Osasun eta kontsumoa; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Merkataritza eta turismoa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

II EGITARAUA: LAGUNTZA BEREZIAK IKASLE GURASOEN ELKARTEENTZAKO. Hartzaileak. Unibertsitatekoez besteko ikastetxe publikoetako, itunepeko pribatuetako eta ikastolak eta ikastolak eta Herri-Eskola Biltzeko Legearen I. atalean zerrendaratzen diren itune partikularren menpe dauden ikastolak, Euskal Autonomi Elkarteko hiri edo landalur alde behartuetan kokatuta egonik sozioekonomikoki gutxietsitako jendea izan dadinaren baldintzapean. Helburua. Eskolaz kanpoko ekintzak finantziatzea, hots, kultur bidaiak, helburu pedagokikoak dituzten ibilaldiak, kirol ihardunak, antzerkiak, eskola-mailako egunkariak, musika entzunaldiak, eta horrelakoak, horietaz ikastetxeko ikasle guztiak balia daitezenaren baldintzapean. Diruzenbatekoa. Baloraketa Batzordeak finkatuko du aurkeztutako eskabidearen arabera: 100.000 pezetakoa izango da gehienezko diruzenbatekoa, egitarau honen aurrekontua 36.000.000 pezetakoa dela kontutan izanik. Eskabideak Deialdian ohartemandako modeluaren arabera beteko dira eskabideak: txosten bat aurkeztu beharko da horiekin batera, zeintzuk ekintza burutuko diren zehatz-mehatz adieraziz horretan, laguntza eskuratzea gertatuko balitz. Aukeraketa organua. Baloraketa Batzorde batek aztertuko, sailkatuko eta aukeratuko ditu eskabideak, honako bidez osatuta dagoela: -Hezkuntza Administrazioko Sailburuordea edo beste norbait horren delegazioz. Lehendakaria izango dela. -Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaria, Lehendakariorde 1ez ihardungo duela. - Irakaskuntza Publikoko Ikasle Gurasoen Elkarteetako Federakundeek eta itune partikularpeko Ikastolek, elkar hartuta, edo, hori ezean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak, ikasle-kopurua kontutan hartuz, izendatutako hiru ordezkari. - Lan eta Gizarte Segurantza Saileko GizarteOngizate eta Komunitate-Garapenerako Zuzendaritzaku ordezkari bat, Zuzendariak izandatuko du. - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko bi ordezkari, Hezkuntza Sailburuordeak izendatuko diru. - Ikastetxe pribatuetako titularrrk, eIkar hartuta, edo, hori ezean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak, ikasle-kopurua kontutan harruz, izendatutako bi ordezkari. Aukeraketa egiteko erizpideak. 1. Ekainaren 3ko 571/1988 Errege Drkretuan ematen den definizioaren arabera, zabaldutako ZID delakoak hartzen dituen aldeetan eta Donostiako industria-ingurugunean ikastetxea kokatuta egoteagatik 10 puntu. 2. Langabezian dauden edo pentsioa jasotzen duten familietako ikasle-kopuruagatik, gehienera 10 puntu. 3. Sasaikako edo bizileko finkorik ez duten familietako ikasle-kopuruagatik, gehienera 5 puntu. 4. Ezberdintasuna orekatzeko perspektibaren barruan eskatu eta kultura mailako ihardunen ebaluaketagatik, gehienera 10 puntu. 5.- Laguntzaren onurak jasotzc-n dituzten ikaslekopuruagatik, gehienera 10 puntu. GUZTIRAKO GEHIENEZKOA: 45 puntu. Prozedura. Jaso diren eskabideen baloraketa egingo du Batzordeak aurreko apartaduan aipatzen den baremoa aplikatuz eta bata bestearen ondoren jarriko ditu puntuazioaren arabera, proposamenaren gai izan den dirulaguntzaren zenbatekoa aditzera emango duela, horretarako jarrita dagoen aurrekontu-zatia amaitu arte. Aurkeztu diren eskabideei buruzko eta Baloraketa Batzordeak eskatu ditzan txostenak landuko dituzte Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lurralde Ordezkaritzek. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak emango dio ebazpena deialdiari, Baloraketa Batzordearen proposamenez. Laguntzen baldintzak ez betetzea eta laguntza kentzea. Eman diren laguntzen destinoa zainduko du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak. Laguntza horiek kentzearen zio izango da, eskeidazkiarekin batera aurkeztu zen txostenean zehazten zenaren arabera ez erabiltzea.Euskal Autonomi Elkartean ur murrizketak direla eta, edateko uretan egiten diren mozketek garrantzi handiko arriskua dakartzate elikagaiak egin edo/eta esku artean erabiltzen diren tegi publikoetan. Eta hori, ura elikagaion osagai delako eta ezinezkoa delako manipulatzaileen garbi-ikuzketa egokirik bermatzea. Bestalde, zenbait tegitan bere iharduera dela-eta atzeratu egin daiteke tresna eta ontzien garbiketa, baina beste batzutan, hala nola bat, restaurante eta kafetegietan, eten gabe egin beharrekoa da bertoko zerbitzuak horrela eskatzen duelako eta izaten den ontziteriaren kopuruak eraginda. Hori horrela, ezinbestekoa da, janariak eta/edo edariak esku artean erabili, egin eta/edo ematen dituzten jendearentzako irekita dauden toki guztietan osasun publikoa bermatzeko neurriak hartzea, ur hornidura mozten denetik aurrera. Guzti horren ondorioz, eta Osasun Publikoaren Gaietan Neurri Bereziei buruzko apirilaren l4eko 3/ 86 Lege Organikoan, Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/86 Lege Nagusian, ekainaren 22ko 1945/83 Errege Dekretuan eta Osakidetzari buruzko maiatzaren 19ko 10/83 Legean ezarritakoa kontuan izanik, Osasun eta Kontsumo Saileko Osasun Publikoko Zuzendariaren ziodun proposamenez, hostalaritza alorreko ordezkari diren Elkarteei entzun ondoren, eta legez eman zaizkidan ahalmenen indarrez, honako hauXEDATU DUT: Lehenengo atala.- Uraren horniketa moztu dadin unean bertan hasita, baretan, kafetegietan eta antzerako tegietan behin bakarrik erabiltzeko ontziteria eta kuberteria erabiliko dute soil-soilik. Uraren horniketa moztu dadin unetik aurrera, debekatuta gelditzen da esandako tegietan elikagaiak eskuetan erabiltzea eta egitea. Aurretik ontziratu edo egindako elikagaiak baino ezingo dira saldu. Bigarren atala.- Uraren horniketa moztu dadin unetik aurrera, restauranteek ezingo dute elikairik egin ez eskuetan erabili bertako sukaldean. Aurretik ontziratu eta/edo zilarrezko paperear gordetako elikagaiak bakarrik eman ahal izango dituzte; jakiaren izaerari dagokion moduan kontserbatuak egon beharko direlarik. Hirugarren atala.- Agindu honen eraginpetik kanpo daude, edateko ura hornitzeko euren sistema duten bat, restaurante eta/edo kafetegiak, edo ur mozketarik ez dutenak. Laugarren atala.- Osasun publikoaren alde hartzen diren osasunketa neurri berezi hauek, ur murrizketek dirauten artean eta herritarrentzat arriskuak jarraitzen duen artean bete beharko dira. Era horretan, eta egoera hori desagertu dela modu sineskarrian egiaztatu ondoren, ofizialki iragarriko da Xedapen honetan hartutako aurrezaintza neurrien bukaera; hortarako, Osasun eta Kontsumo Sailburuak emango duen Agindua, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta komunikabiderik garrantzitsuenetan argitaratuz. Bostgarren atala.- Osasunketa neurri hauek ez betetzeak, dagokion espediente zigortzailea irekitzea ekarriko luke, aipatutako osasunketa legerian ezarritako erizpide eta zigorren arabera. Seigarren atala.- Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteiz, 1989.eko azaroak 7. Osasun eta Kontsumo Sailburua, JOSE MANUEL FREIRE CAMPO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.