Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

1988.eko azaroaren 14ko AGINDUA, Osakidetzako Lehen Atentzio-Zerbitzuetako Pediatria-Sorospenen apea mugatzen duen adina gehitzea, indarrean jarri dadineko eguna ezarriz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasuna eta Kontsumoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 218
  • Hurrenkera-zk.: 2748
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1988/11/14
  • Argitaratze-data: 1988/11/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Osasunketa-Txartel Indibidualaren erabilkera ezartzen duen eta urriaren 4an argitaratu zen 252/1988 Dekretuz (88-10-7ko EHAA-ko 188. alea), sendagileen adskribapena arautzen da, Osakidetzako pediatria-sorospena eskaintzeko urte-muga ezartzen da eta, Dekretu bereko 4. artikuluan, honako hau ezartzen da, hau da, pediatria/haurtzainei dagokiela 14 urte bete gabe dituzten erabiltzaileei mediku-sorospena eskaintzea. Halaber, Dekretu horretako Aldibaterako Xedapenean, zerbitzuak hartzeko urteak gehitze-neurriaren aplikapena poliki-poliki egingo dela esaten da eta, beharrezko dela, neurri hori gauzatzeko eguna Agindu bidez ezartzea. Noriek horrela, honako hau XEDATZEN DUT: 1. Artikulua.- Urriaren 4ko 252/1988 Dekretuan ezartzen den pediatria-sorospenaren adina gehitzeak, Agindu hau argitara dadin egunetik hasita, ekarriko ditu ondorio guztiak. 2. Artikulua.- Aipatutako Dekretuko Aldibaterako Xedapenak ezartzen duenaren arabera, Osasunketa Txartel Indibiduala banatzeari ekingo dio Osakidetzak 1988.eko abenduaren 31an 10 urte edo gutxiago izan ditzaten zerbitzu erabiltzaileen artean Agindu hau indarrean jarri dadin egunetik hasi eta erabiltzaileek 14 urte bete arte, pediatria-zerbitzuek eskainiko diete erabiltzaile hauei sorospena. 14 urte bete ditzatenean, medikuntza orokorreko zerbitzuek eskainiko diete sorospena. AZKEN XEDAPENA Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik hasita, jarriko da indarrean. Gasteiz, 1988.eko azaroak 14. Osasunketa eta Kontsumo Sailburua, JOSE MANUEL FREIRE CAMPO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.