Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Kultura eta Turismo Sailaren 1988.eko urriaren 19ko AGINDUA, Kiroletako Federazio Eskolak Araupetzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 198
  • Hurrenkera-zk.: 2502
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1988/10/19
  • Argitaratze-data: 1988/10/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Uztailaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako uztailaren 12ko 179/ 1988 Dekretuz, 1988/89 ikasturterako unibetsitate-tasak araupetu ziren eta hospital-gaikuntza eskatzen ez duten Mediku-Espezialitateak izan eta beren ikasketarako egitasmo ofizialak kreditu bidez egituratutako ikasteko tasak jartzen ziren bere Eraskineko 3. tarifan. Bere ikasketa egitasmoa kreditu bidez jarritakoa ez duen Estomatologia Eskolako ikasketei dagozkien tasak bazter utzi direnez gero, Tarifen Eraskinean sartzeari ekiten zaio Dekretu honen bidez. Guzti hori dela bide, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailburuaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketakoaren proposamenez eta Jaurlaritzak 1988.eko urriaren 11n egindako bileran aztertu ondoren, zera XEDATZEN DUT: Artikulu bakarra: Estomatologia-Eskolan kurtsatutako ikasketei dagozkien tasak sartuz, uztailaren 12ko 179/ 1988 Dekretuko Eraskineko 3. tarifa osatzea. - 2. Ikasturte osoa 136.580; pezeta. - Urteko Irakasgaia 34.630,- pezeta. AZKEN XEDAPENA Dekretu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldiz karian argitara dadin egun berean hartuko du indarra. Gasteiz, 1988.eko urriak 11. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Herriogasun eta Dirubideetarako Sailburua, ALFONSO BASAGOlTI ZABALA. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, JOSE RAMON RECALDE DIEZ.Soin Kulturaren eta Kirolaren otsailaren 19ko 5/ 1988 Legeak, Euskal Kirol Federazioak eratzeko arauak ezartzen ditu; eskola horiek, bateango manifestazio eta programen betetze eta garapenerako, Lurralde Federazioak dituztelarik beren baitan. Federazioen eraketa prozesua behin bukatu, beraien eratze- -egiturak finkatu eta, halaber, 1988. urterako alorkako talde tekniko arduradunak izendaturik eta, horretarako jarritako aurrekontu-partida kontuan izanik, kirol alorrean dagoen beharrari erantzuten hasteko, Kiroletako Federazio Eskolen funtzionamendua araupetzen da. Kiroletako Federazio Eskolak, etorkizuneko elitearen prestakuntza eta hastapenerako saiobidezko zentrutzat jotzen dira. Batez ere, Euskal Herrian oso sartuak egonik, maila olinpikoa duten modalitate indibidualak lantzeko. Horren ondorioz,XEDATU DUT: 1. Atala: Kultura eta Turismo Saileko Gazteria eta Kiroletarako Sailordetzak (Kiroletarako Zuzendaritzak), Atletismo, Eskubaloi, Arraunketa eta Igeriketa kiroletarako dirulaguntzak emango dizkie Kiroletako Federazio Eskolei. Atletismo, Eskubaloi, Arraunketa eta Igeriketa modalitateetako Euskal Federazioen menpe egonik, dagokion Euskal Federazioaren xede izan dadin modalitatearen hastapenak, praktika eta gainerako gaiak eliteari irakatsiko zaizkioneko kirol-teknikazko zentruak izango dira Kiroletako Federazio Eskolak. 2 Atala: Kiroletako Federazio Eskolen buru Euskal Federazioko Presidenteak izendaturiko arduradun teknikoa egongo da; eta horrek, bertan eman daitezen irakas-eremuak antolatu eta koordinatuko ditu. Delako arduradunak, modalitatearen kirol-praktika eta irakaspena emateko eskatutako titulazioaren jabe izan beharko du eta, kirol horretan espezializaturik, Soin Hezkuntzako tituloa edo maila goreneko federazio-titulazioa eduki beharko du. 3. Atala: Kiroletako Federazio Eskolek, elitearen lehen urratseko gaikuntza dute xede; eskola horien egitekoa hiru pausotan garatzen delarik: 1go. urratsa: Antz ematea Kirol Eskoletako arduradunek, O.H.O.ko 2.zikloko ikasleen artean egingo dute antz emate lana, Lurralde Historiko bakoitzeko Kirol-Eskola alorrean aurrera eramaten diren lehiaketen laginketa edo/eta praktikatuko den kirolari egokitutako frogak eginaz; horrela ahalmen fisikoa eta kirolezkoa ezagutzeko bide emanez. 2gn. Urratsa: Hasiera Hautaketa egin ondoren, Eskola horietako arduradun teknikoek 14etik 16 urtera bitarteko kirolariekin hasiko dute beren lana, oinarrizko kirol prestaketa emanez eta dagokion modalitateko lehia arauak, ihardunbideak eta teknikak irakatsiz. 3gn. Urratsa: Hobekuntza Urrats hau 16tik 18 urtera bitarteko ikasleentzat da. Helburua, aurreko urratsean lorturiko baldintza fisikoak eta kirol-mailakoak hobetzea da; eta denboraldi borretan kirolariak lortzen duen garapen fisiko naturala aprobetxatuz, maila goreneko kirol etorkizunari begira kirolaria federakunde egituretan sartzeko prestatzea. 4. Atala: Finka daitezen portzentaien araberako -inoiz ez dira %75a baino goragokoak izangodirulaguntza jaso ahal izateko, Atletismo, Eskubaloi, Arraunketa eta Igeriketa Euskal Federazioek honako datu hauek bidali beharko dituzte Gazteria eta Kiroletarako Sailordetzara (Kiroletarako Zuzendaritzara) onespena jasotzearren: Federazio Eskolen lan-planak eta programak, arduradun teknikoaren eta honekin batera arituko diren taldekideen izenak eta, delako kirola praktikatzeko ikaslegoaren gaitasun fisikoa ezezik jarraipena zein sorospidetza kontrolatuko duten mediku-kabineteko partaideen izenak. Gazteria eta Kiroletarako Sailordetza (Kiroletarako Zuzendaritza), Federazio Eskolen zaingo eta ikuskaketa funtzioa betetzeko eskubidearen jabe gelditzen da; eskola horietan eman dadin irakaspena, kirol eta soin mailako programan aurkeztutakoarekin bat etor dadin. 5. Atala: Ezar daitezen diru aldetiko mugen kaltetan gabe, laguntzen diru-kopuruen zenbatekoak edo/eta eskatutako dirulaguntzen portzentaiak erabakitzerakoan, jarraian aipatzen diren lehentasunak baloratuko dira: a) Aurkeztutako lan-programa, eta programa horretan jarritako helburuak lortzeko eskaintzen diren bermapide teknikoak. b) Programaz arduratzen den talde teknikoaren maila. c) Giza-eskuarte, kirol eta ekonomi mailan, egitura federatiboaren lankidetasuna programa horretan (Federazioak, Klubak, Kirolariak). d) Autonomi Elkarte mailatik goragoko zabalkundea duten kirol motak edo/eta Gazteria eta Kiroletarako Sailordetzaren (Kiroletarako Zuzendaritzaren) helburuei lotzen zaizkienak izango dute lehentasuna. e) Programaren kirol-ekonomi errentagarritasuna. 6. Atala: Kultura eta Turismo Saileko Gazteria eta Kiroletarako Sailordetzak (Kiroletarako Zuzendaritzak), Euskal Federazio Eskolaren aurrekontua onarturik, horren kostuaren %75a subentzionatuko du, diru-zenbatekoak inola ere ez duelarik 5 milioi pezetatik gora joko. 7. Atala: Eskegileek, Kultura eta Turismo Saileko Gazteria eta Kiroletarako Sailordetzan (Kiroletarako Zuzendaritzan), honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute: a) Gazteria eta Kiroletarako Sailordetzan (Kiroletarako Zuzendaritzan) edo Kultura eta Turismo Saileko dagokion Ordezkaritzan jasoko den eskaera-orria. b) Federazio Eskolaren programa eta proiektua honako hauek adieraziz: helburuak, arduradun teknikoa, lan-taldea, kirolarien zerrendaketa, kurtsoaren hasiera eta bukaera data, instalazioei eta tokiei buruzko xehetasunak. c) Federazio Eskolaren aurrekontu zehatza eta Euskal Federazioak ekintza horri emango dion diru-kopurua, baita ekintza horretarako beste Erakunde Publiko edo Pribatuengandik jasotako laguntzen aipamena. 8. Atala: Federazio Eskoletarako laguntzak jasotzeko eskaerak aurkezteko epea, honako Agindu hau argitara dadin egunetik hasita hamabost egunetara amaituko da. Federazio eskatzaileak egindako eskaerak ez dituela proiektua argitzeko behar beste agiri edo dokumentu aurkezten ikusiz gero, Gazteria eta Kiroletarako Sailordetzak (Kiroletarako Zuzendaritzak), gehienez hamar (10) eguneko epea emango dio aurkeztutako eskaera osatu edo zuzentzeko. Epe hori igaro ondoren eta hutsak konpontzeke baleude, eskaera artxibatu egingo da entitate eskatzaileari dokumentazioa itzuliz. 9. Atala: Laguntzaren diru-zenbatekoari buruzko onespen Erabakiekiko gainontzeko baldintzak, hots, laguntza-hartzaileek bete beharreko egiteko eta laguntza xedetarako agiango ez betetzeei dagozkienak hain zuzen ere, kirol jolas ekintzetarako laguntzak luzatzeko eta eskatzeko arauak ezartzen dituen 1988.eko uztailaren 29ko Aginduaren 10., 11., 12. eta 13. ataletan aditzera emandakoak izango dira. Federazio Eskolen finantzaketarako emandako laguntzaren zurigarriak, dirulaguntza eman ondoko ekitaldiaren lehenengo bi hilabeteetan aurkeztu beharko dira. AZKEN XEDAPENA Honako Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta egun berean sartuko da indarrean. Gasteiz, 1988.eko Ureiak 19. Kultura eta Turismo Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.