Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

1988ko abuztuaren 30eko AGINDUA, Suspertzaile soziokulturalen gaikuntzarako gutxienezko egitarauak ezartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 166
  • Hurrenkera-zk.: 2029
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1988/08/30
  • Argitaratze-data: 1988/09/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Martxoaren 1eko 47/88 Dekretuaren Azken Xedapenetako Lehenengoak, Dekretu hori garatzeko eta gauzatzeko beharrezko izan daitezen arauak emateko ahalmena ematen dio Kultura eta Turismo Sailburuari. Aipatu Dekretuaren 7-1. atalak xedatzen duenez, Kultura eta Turismo Sailak jarriko ditu onartutako Susperketa soziokulturaleko Eskolek ikasturte bakoitzean eman beharko dituzten gaikuntzarako gutxienezko egitarauak; bestalde, 6-2. atalak ezartzen duenez, eskatutako titulazioa eta eman daitezen gaietako irakasle espezialisten klaustroa osatuko duen gutxienezko irakasle-kopurua, Kultura eta Turismo Sailak erabakiko ditu. Horren ondorioz, Kultura eta Turismo Sailak ondoko arauok eman ditu: 1. Atala.- Martxoaren 1eko 47/88 Dekretuaren 7. atalean aditzera ematen diren Suspertzaile Soziokulturalak gaitzeko ikastaroek, ondoko urratsok izango dituzte: a)- Oinarrizko gaikuntzarako urratsa. b)- Espezializaziorako urrats teoriko-praktikoa. c)- Urrats praktikoa. Horrezaz gain, ikasle bakoitzak ikerlan bat eta azken txostena edo tesina egin beharko ditu. 2. Atala.- Oinarrizko gaikuntzarako urratsak 450 ordu izan beharko ditu gutxienez; urrats horretan, Agindu honen Eraskinean aditzera ematen diren gaiak irakatsiko dira. 3. Atala.- Espezializaziorako urrats teoriko-praktikoa gainditutzat joko da, gutxienez 31 kreditu lortutakoan. Kreditu baten jabe egiteko gutxienez 10 irakastordu egin beharko dira. Lortu beharreko 31 kredituetatik, gutxienez 10 ihardute-sektoreen arloko monografikoren batekoak izan beharko dute derrigorrez, eta beste 10, baliabide eta tekniken alorrekoak. Gainerako kredituak aukerakoak izango dira, aipaturiko bi alorretako edozeinetan emandako monografikoen artean hautatu ahal izango dituelarik ikasleak. Monografiko horiei dagozkien gaiak, Agindu honi atxikiriko Eraskinean daude azalduta. Hala ere, Eskolek egitarauak hobeto egoki ditzaten eta gaiak garatzerakoan bikoiztasunik gerta ez dadin, oinarrizko gaikuntzarako urratsean eta espezializaziorako urrats teoriko-praktikoan sarturiko gaien artean, %10eko gorabehera onartuko da, gehienez, guztira eskatutako ordu-kopuruan. 4. Atala.- Urrats praktikoak 240 ordu izan beharko ditu gutxienez modalitate ez-trinkoan, eta urrats hori ikastaroaren urrats teorikoarekin batera egin ahal izango da. Salbuespenez, urrats praktikoa modalitate trinkoan egiteko aukera izango da, oinarrizko gaikuntzarako urratsa eta espezializaziokoa bukatu ondoren. Aipatu urratsa burutzeko, ikasleak ihardute-proiektu jakin bat gauzatuko du; Eskolako irakaslegoak, tutoritza-sistemaren bidez, aholku eta ikuskatze-lanak beteko ditu. Urratsa bukatu ondoren, ikasleak sintesia eta balorazio pertsonala gauzatuko du, tutoreak ebaluatuko diolarik lan hori. 5. Atala.- Ikerketa-lana eta tesina edo azken txostena egiteko ikasleak eskolako irakaslegoaren aholkuak izango ditu; eta irakaslego horrek, tutoritza-sistemaren bidez, aipatu ikerlanak ikuskatuko ditu. Irakaslegoak, halaber, ikasleak aurkez ditzan proiektuak aldez aurretik onetsi, jarraipena egin, babere eskaini eta ikerlan eta memoria edo tesina ebaluatu beharko ditu. 6. Atala.- Matrikulaturiko ikasle bakoitzaren gaitze-prozesua, espediente pertsonal batean jasoko dute eskolek; espediente horretan, urrats guztietan eta ebaluaketa partzialetan egindako jarraipena adieraziko da. Ondoren, kurtso bakoitzari dagozkion aktak egingo dituzte; delako aktetan, kurtsoko urratsen ebaluaketen emaitzak (aplika daitezen ebaluazio-erizpideen arabera, zeinak kurtsoko txostenean azalduko bait dira) eta ikasle bakoitzaren egokitasunari buruzko azken balorazioa geratuko da jasota, ikaslea gai den edo ez adieraziz. 7. Atala.- Talde nahiz norbanako mailan ikasleak bere gaikuntzan aktiboki partehar dezan, egokitzat jo daitezen mekanismoak ezarriko dituzte eskolek. Kurtsoko ikasle-kopurua mugatua izango da, ezin izango da inola ere kurtso bakoitzean 25 ikasle baino gehiago izan. 8. Atala.- 1. Eskolek, eman ditzaten gaietako, gutxienez, 10 irakasle espezialistez osaturiko klaustroa izan beharko dute. Organigraman, gutxienez, hiru departamentu edo alor bereiziko dira, hain zuzen ere, lehenengo atalean adierazitako hiru urratsei dagozkienak. Departamentu bakoitzaren buru gisa, alor edo departamentuko koordinatzaile bat izango da. 2. Aurreko idazatalean adierazitako irakaslegoak, astiaren hezkuntza-alorrean edo susperketa soziokulturalean onartutako titulu edo diplomaren baten jabe izan beharko du, edo aipatu alorretan gutxienez 4 urteko esperientzia izan. Gainera, aipatu irakaslegoaren %50ak unibertsitateko titulatua izan beharko du eta horietatik %25ak unibertsitate-titulua Gizarte-Zientzietan edo Hezkuntz Zientzietan. 9. Atala.- Asti Libreko Pedagogiatik hartuta irakaskintza-ihardupen egokia egiaztatzeko, martxoaren 1eko 47/88 Dekretuaren bigarren atalak ezartzen duenez, onarpen-eskaera aurkeztu zeneko organoak txosten bat egingo du haur eta gazteen Asti Libreko Eskola gisa izandako eskarmentuari buruz, delako eskolaren kalitate, egokitasun eta egokitzapen maila zehazteko; horretarako, entitate eskatzaileari interesgarritzat jo dadin informazio edo dokumentazioa eskatu ahal izango zaio. Aipatu txostenaren emaitzak ikusi ondoren, dagokion erizpena emango da, entitate eskatzailea Susperketa Soziokulturaleko eskola aitortu behar denentz adieraziz. 10. Atala.- Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailak eta onespena eman dezan Foru Diputazioaren Kultura Departamentuak, eskolen ebaluazio-erizpideen aplikazio zehatza aldatzea proposatu, iradoki edo aldaketa hori egitera behartu ahal izango dituzte Eskolak; bi erakundeok, halaber, egokitzat jo ditzaten aldizkako ikuskaketak egiteko ahalmena izan, eta kurtsoaren garapenari buruzko txosten partzialak eskatu ahal izango dizkiete eskolei. Aipatu txostenak, kurtsoaren lehen eta bigarren herenean eskatu ahal izango dira, eskolak kurtso hasieran aurkeztutako proiektuarekin ondorengo garapena bat datorren edo ez egiaztatzeko. 11. Atala.- Onespena jasoa izanik eta horretarako eskaeran aurkeztutako edukinean gerora aldaketaren bat egin nahi izanez gero, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Komunitate-Ekintzarako Zuzendaritzari edo onespena eman dezan Foru Diputazioaren Kultura Departamentuari jakiriarazi beharko zaio, hasierako baldintzak ez direla aldatzen egiaztatu ahal izan dezaten. Delako baldintzak aldatzekotan, aipatu organismoek espresuki onetsi beharko dute aldaketa. 12. Atala.- Behar bezala onartutako Eskolek eman ditzaten Susperketa Soziokulturaleko ikastaroek ezingo dute inola ere, bestelako curriculum akademikoan sarturik egon. Uneoro, Susperketa Soziokulturaleko ikastaroen espezifikotasuna gorde beharko da, bai edukinetan bai irakasteko orduan. Gasteiz, 1988ko abuztuak 30. Kultura eta Turismo Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU.ERASKINA. 1. Oinarrizko gaikuntzarako urratsa. Landu beharreko alorrak 1.1. Susperketa soziokulturalaren oinarri teorikoak eta funtsak: Antropologia, Pedagogia, Soziologia, Sikologia. 1.2. Susperketa soziokulturalaren eremuak eta modalitateak. . 1.3. Suspertzaile soziokulturalaren egitekoa eta profila; tipologiak. 1.4. Errealitatea aztertzeko metodoak eta ikerketa sozialerako teknikak. 1.5. Teknikak eta komunikabideak, adierazpide eta ihardute soziala. 1.6. Euskadiko hezkuntza, kultura eta giza-errealitatearen azterketa. Kultur eta Gizarte-Zerbitzuen politika Euskal Herriko Autonomi Elkartean. 1.7. Elkargintzaren eta horren barruan dauden erakundeen analisia. 1.8. Susperketa Soziokulturala eta ekonomia sozialeko ekimenak bultzatzea. 1.9. Egitarau eta Zerbitzu soziokulturalak antolatzea eta planifikatzea. 1.10. Egitarau eta zerbitzu soziokulturalen kudeaketa, administrazioa eta ebaluaketa. 2. Espezializaziorako urrats teoriko-praktikoa. 2.1. Ihardute-sektoreen alorra. 2.1.1. Haurrak. 2.1.2. Gazteria. 2.1.3. Helduak. 2.1.4. Hirugarren Adina. 2.1.5. Komunitatea. 2.1.6. Marginazioa. 2.2. Teknika eta baliabideen alorra. 2.2.1. Komunikazioa. 2.2.2. Susperketa. 2.2.3. Adierazpidea. 2.2.4. Informazioa. 2.2.5. Ingurugiro-hezkuntza. 2.2.6. Osasunaren aldeko hezkuntza. 2.2.7. Turismoa. 2.2.8. Marketing soziala. 2.2.9. Kudeaketa eta administrazioa. 2.2.10. Kultur ondarea eta gaurko kultura. 2.2.11. Bestelakoak...

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.