Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 1988ko Maiatzaren 10eko AGINDUA, Saileko hornidura Kontratazio-Mahaiaren osakera berria ezarriz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 99
  • Hurrenkera-zk.: 1073
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1988/05/10
  • Argitaratze-data: 1988/05/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Ogasun

Testu legala

I ERASKINA1985ko Urriaren 29ko eta 1986ko Irailaren 17ko Aginduek (1986ko Urtarrilaren 23ko eta Urriaren 8ko E.H.A.A., hurrenez-hurren) aldatzen duten 1985eka Ekainaren 13ko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Aginduaren bidez (Ekainaren 14eko E.H.A.A.), Sail honetako hornidura kontratazio-Mahaiaren osakera ezarri eta bertako bokalak izendatzen dira. Apirilaren 12ko 107/1988 Dekretuaren bidez (Maiatzaren 9ko E.H.A.A) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa aldatu asmoz, honen osakera berria ezartzea beharrezkotzat jotzen da. Ondorioz, XEDATZEN DUT: Artikulo bakarra. 1. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko hornidura kontratazio-Mahaiaren osakera honako hau izango da : - Lehendakaria: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hornikuntza-Unitatearen arduraduna. - Bokal bat, espedienteari atxikitzen zaion Unitate Administratiboaren ordezkari gisa. Mahaiako Lehendakariaren ustez Unitate bati baino gehiagori atxikiko balitzaio eta interesaturik balego, bakoitzeko arduradun bat egongo litzateke Mahaiean. - Lege-Aholkulari bat, goi-mailako teknikaria , Zuzenbidean lizentziatua, Sailburuaren Kabinete Teknikoko zuzendaritzari atxikia. - Bokal bat, Herriogasun eta Finantza Saileko eskumendun Organoak izendatua izango dena, Sail horretako Kontuhartzailetza-Zuzendaritzaren ordezkari gisa. - Idazkari bat, goi-mailako teknikaria, Zuzenbidean lizentziatua, Sailburuaren Kabinete Teknikoko Zuzendaritzara atxikia, boza bai baina botorik izango ez duena. 2. Lehendakariaren ez-egote, bakante edo edozein arrazoirengatiko ezintasunik gertatu ezkero, Kontratazio-Mahaiko Lege-Aholkulariak beteko luke honen egitekoa. ALDlBATERAKO ZEDAPENA Agindu hau indarrean jartzean hasita egon arren oraindik onartu gabeko hornidura-kontratazio espedienteei ere ezarriko zaie Agindu honetan xedatutakoa. XEDAPEN DEROGATZAILEA Maila bereko edo apalagoko aginduak, Agindu honetan xedatutakoaren aurkakoak diren neurrian, indargabeturik gelditzen dira. AZKEN XEDAPENA Xedapen honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egun berean hartuko du indarra. Gasteizen, 1988ko Maiatzaren 10ean. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, JOSE RAMON REKALDE DlEZ.