Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia Garapenerako Sailburuaren 1988.eko Otsailaren 29koa, Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Administrazioaren dokumentuak autentikatzeko agintza orokorra dagokion administrazio-organoa bateratu eta definitzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia-Garapena
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 43
  • Hurrenkera-zk.: 468
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1988/02/29
  • Argitaratze-data: 1988/03/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Administraziozko ihardunak sortzen duen dokumentu-ugaritasunak eta dokumentu horiek sortarazten dituzten organoen mailari eta arrazoitzen dituzten helburuei dagozkien ezberdintasunak zera eskatzen dute: administratuek eta instituzioek ezagutza eta erosotasun hobea izan dezaten eta, orohar, dokumentu horiek autentikatzeko, horretan agintedun administraziozko organoa bateratzea eta definitzea eta, aldi berean, dokumentu konkretu batzuri buruz beste erganuek legez izendatuak izan ditzaten antzeko egitekoak gorde ditzatela. Hori horrela, martxoaren 11ko 27/1987 Dekretuan Sail honi izendatzen zaizkion egitekoen ihardunean, zera XEDATZEN DUT: Lehenengo artikulua.- Zenbait dokumentu konkretu batzuri buruz, legez beste organo batzuri dagozkienak izan daitezen antzeko egitekoen kaltetan izan gabe, Jaurlaritzako Idazkaritza Nagusi Teknikoaren eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritza da, orohar, Administraziotik sor daitezen dokumentuak autentikatzea dagokion Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Administrazioaren organoa. Bigarren artikulua: Agindu honek, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egunaren biharamonean hartuko du indarra. Gasteiz, 1988.eko Otsailak 29. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia Garapenerako Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.