Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Herriogasun eta Dirubide-Sailburuaren 1988.eko Otsailaren l7ko AGINDUA, Ondare eta Akurapen-Artezkaritzako Zerbitzuen artean egitekoak banatuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 45
  • Hurrenkera-zk.: 486
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1988/02/17
  • Argitaratze-data: 1988/03/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Ondare eta Akurapen-Artezkaritzaren egitura eta agintepideei buruzko Otsailaren l6ko 39/1988 Dekretoaren Azken Erabakian, 1 idazatian, esku ematen zaio Herriogasun eta Dirubide-Sailburuari esandako Dekretoaren edukia garatzeko beharrezko izan daitezen Agindu eta Erabaki guztiak hartzeko. Esandakoan oinarrituz eta Dekreto horren 5. atalean Ondare eta Akurapen-Artezkaritzaren egitura osatzen duten zerbitzuak zehaztuta, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala: Teknika-Idazkaritzak, bere arduradunaren zaingopean, honako agintepide hauek izango ditu: 1.1. Guztizko Arazoak: a) Teknika aldetik antolakidetzea Artezkaritzaren Zerbitzuak, Artezkariak eman ditzan artezpideen arauera. b) Artezkaritzarako Informatika-Egitamua jartzea, garatzea eta iraunaraztea, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapenerako Sailarekin eta He:riogasun eta Dirubide-Saileko Zerbitzu-Artezkaritzarekin elkarlanean. c) Aholkuak ematea Artezkaritzari dagozkion gaietan lege eta teknika-aldetik, alor honetan Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapenerako Sailari dagozkion agintepideen kalzetan gabe. d) Herri eta norbanako-alorreko Erakundeekiko harremanak, auzitatik kanpoko aldezpen eta salerosketen gaietan. e) Artezkariaren egonezean bere egitekoak hartzea Dekretoaren 10. atalak dioenaren arauera, egindakoaren berri emanez geroago zehatz-mehatz. f) Artezkaritzari dagozkion gaiei buruzko arauzko eta araudizko manu-egitasmoak gertatzea eta hauei behin-betiko idazkera ematea. . g) Euskadiko ondarearen ogasunak edo eskubideak gauzatzen dituzten edo haien adierazgarri diren agiri, eskribau-agiri eta balio-agiri guztiak gorde eta zaintzea. h) Artezkaritzaren diruegitamua gertatu, jarraitu eta zaintzea. i) Artezkaritzari dagozkion diruegitamu-biderapen eta eraentzazko agiriak izenpetzea. 1.2. Berarizko Arazoak: a) Ondarezko zehaztapidetzen eraentza egitea; zehaztapidetza horiek Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren jabetzapeko ogasun eta eskubideen ondorengo lege-egoerei buruzkoak alegia: -Arduralaritzaren aldeko bermeak onartzea. - Inoren gauzekiko eskubideak erostea. -Industria eta burulan-sormenaren jabego-eskubideak hartu eta besterentzea. - Gauzazkoez besteko ogasunak diru-truke beretzakotzea eta besterentzea. - Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak herri nahiz norbanako-alorreko Baltzuen akzio, partzuer-zati eta zor-agiriak hartzea eta besterentzea edozein bidez, artez edo bere Erakunde-Izaikien bitartez. b) Erizpen-txostenak egitea Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Herri-Baltzuak sortu baino lehen. c) Lege-aholkuak ematea Herri-Baltzuetako, Erakunde Burujabeetako eta Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikietako Eraentza-Sailei, hauek eskatu edo behar ditzatenean, berezko aholkularirik ez badute. d) Herri-Izaikiak sartzea Merkataritza-Erroldean eta errolderapenak unerakotzea. e) Arduralaritza Nagusiaren eta Euskadiko Autonomia-Elkarteko Erakunde-Arduralaritzaren arteko ondare-aldaketen ondoriozko zehaztapidetzak bideratzea. f) Industria eta Burulan-sormenaren Jabego-Erroldean sartzeko gai izan daitezen Euskadiko Autonomia -Elkarteko Arduralaritzaren eskubideak errolderatzea. g) Orohar, gaien bereziagatik, Artezkariak bere gain utzi diezaizkion guztiak. 2. Atala: 1. Ondare-Zerbitzuak, ardunadunaren zaingopean, honako agintepide hauek izango ditu: a) Ondarezko zehaztapidetzen eraentza egitea, zehaztapidetza horiek Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren jabetzapeko ogasun eta eskubideekiko ondorengo lege-ekintzei buruzkoak alegia: - Ogasun mugiezinak hartzea eta inorentzea, diru-truke eta dohain. - Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren jabetzapeko ogasun mugikor eta mugiezinak erabiltzeko eta ustiatzeko uzteak eta uzte hauen luzapenak. - Epailaritza edo arduralaritza-agintariek egindako ogasun-izendapenak. - Ogasun mugiezinen trukeak. - Ogasun mugikorren trukeak, Euskadiko Ondare-Legearen 50.3 atalaren arauera. - Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren aldeko ogasun mugikor eta mugiezinen baliatze-uzteak. b) Ondoren adierazten diren eskubideei dagozkien ondarezko zehaztapidetzen eraentza, Teknika-Idazkaritzak bere gain dituenak salbu: - Ogasun mugiezienen alogera-eskubideak. - Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren jabetzapeko ogasunen jabe izateari dariokeen beste edozein eskubide. Txatal honetan sartzen dira edozein moetako hartze eta inorentzeak, trukeak, uzteak eta Euskadiko Ondarearen aldaketarik ekar dezan beste edozein lege-egoera. c) Herri jaurgopeko ogasunei buruzko ondare-zehaztapidetzen eraentza, hots, zertarakoa eman, zertarakoa kendu, mugaketak egin eta mugarriak jarri, atxikitzea eta atxikipena kendu, dohango erabiltze-uzteak, baimenak, ustiatze-baimenak, eskubide-emateak eta herri-jaurgopeko ogasunekiko bestelako lege-egoerak. d) Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren ogasun eta eskubideen Zerrenda gertatu eta unerakotzea, eta bai horien balio-neurketa egitea, beren itxurazko nahiz legezko egoera onean uztea, eta dagozkien Herri-Erroldeetan sartzea ere. e) Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren jabetzapeko ogasun eta eskubideekiko salerosketei buruzko zehaztapidetzak bideratzea, eta bai haiei buruzko eztabaidak eta auziak ebazkizun jartzea ere. f) Bahitutako ogasun eta eskubideak Itzultzeko eskabideen ondoriozko zehaztapidetzak bideratzea, Urriaren 30eko 2/1984 Legeak eta Ekainaren 18ko 256/85 Dekretoak diotenaren barruan. g) Lege eta teknika-aldetikako erizpen-txostenak egitea, Zerbitzuak bere dituen gaietan. h) Erresumaren eta Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren arteko eta honen eta Kondaira-Lurraldeen arteko zerbitzu-eskuraketei darizkien ondare-zehaztapidetzak bideratzea. i) Zerbitzuak bere dituen gaiei buruzko arauzko edo araudizko manuen zirriborro eta aurregitasmoak gertatzea. 2. Ondare-alorrean, etxebizitza eta lurraren herri-suztapenaren gaietan, Euskadiko Ondare-Legearen Bigarren Erabaki Gehigarriak Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Sailari ematen dizkion agintepideak aurreko 1 Txaletik kanpo geratzen dira. 3. Atala: Akurapen-Zerbitzuak, bere arduradunaren zaingopean, honako agintepide hauek izango ditu: a) Otsailaren lóko 39/1988 Dekretuaren 3.2 atalean adierazi eta Akurapen-Batzorde Nagusiaren agintepide diren akurapenak indarrean dauden legeen arabera bideratzea, Berarizko Arduralaritza-Baldintzen Zerrendak eginez, akurapena egin arte. b) Akurapen horietan finkatutakoaren egiterapenari jarraitzea, zehaztapidetzan sartuz gerta daitezen biderapen eta gorabehera guztiak, hots, lanak has daitezenetik lan horiek behin-betiko eskuratu eta bermea itzuli ondoren akurapenari darizkion arauzko betebeharrak ezabatu artekoan gertatutakoak, beharrezko lege-erizpenak ere emanez. c) Zerbitzuari dagozkion gaietan lege eta teknika -alorreko era guztietako erizpenak ematea. d) Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzan Arduralaritza-Akurapenari buruzko artezpide eta adierazpenak gertatzea. e) Ondare eta Akurapen-Artezkaritzari dagozkion Akurapen-zehaztapidetzei bideak egitearen ondoriozko ekintzeen aurka egin daitezen Zuzenketa-Eskeekiko erizpenak eman eta Erabakitze-saloak egitea. f) Guztizko Arduralaritza-Baldintzen Zerrenden egitasmoak egitea. g) Zerbitzuari dagozkion gaietan arau eta araudien zirriborro eta aurre-egitasmoak egitea. h) Egon dauden edo geroan sortarazi daitezen Akurapen-Mahaietan eskuhartzea. i) Akurapen eta Akuratzaileen Erroldeen eraentza egitea, Urriaren l4eko 223/1986 Dekretuak dioenaren arauera. j) Indarrean dauden legeek akurapen-alorrean eskatutako xehetasun eta argibideak prestatzea, Eusko Legebiltzarri bidaltzeko. 4. Atala: Arrisku eta Seguruen Eraentzarako Zerbitzuak, bere arduradunaren zaingopean, honako agintepide hauek izango ditu: a) Otsailaren lóko 39/ 1988 Dekretuaren 3.3 atalaren b) c) eta d) hizkietan Aztezkaritzari aitortzen zaizkion agintepideak egiteratzeko garrantsizkoak izan daitezen azterlan eta egitamuak gertatzea, berak dituen eskuarteez baliatuz edo inori eskatuz. b) Arriskuen eraentzaren eta aseguruen alorrean egin daitezen akurapen guztietan zuzenki doakien zerbitzuekin elkar lanean Teknikazko Oinarri-Arauak gertatzea eta bai Berarizko Arduralaritza-Baldintzen Zerrendak ere. c) Arriskuen Eraentzaren eta Seguruen alorrean Artezkaritzari aitortzen zaizkion agintepideen ondorioz sortarazi daitezen zehaztapidetzen eraentza-aldi guztiak egitea. d) Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritza -Nagusiari eta beren iharduna Herri-alorreko Legeen arauera egin dezaten Agintaritza-Izaikiei dagozkien aseguro-agiriak egitea. e) Zerbitzuari dagozkion gaiei buruzko erizpen-txosten, azterlan edo buzipenak Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusiko eta Erakunde-mailako Arduralaritzako ihardutze-sailei bidaltzea; eta hala gertatuz gero, Herriogasun eta Dirubideetarako-Sailburuaren bidez egingo da. f) Zerbitzuari dagozkion gaiei buruzko arauen ziriborroak eta aurre-egitasmoak gertatzea. g) Erizpen-txostenak egitea lege eta aseguro-dirubide aldetik, zerbitzuak bere dituen gaietan. h) Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak egindako Aseguro-Agirien eraentza egitea eta bai aseguro-agiri horiek babestu eta agian gerta daitezen ezbeharren jarraipena ere, bukatu arte. 5. Atala: Ondare eta Akurapen-Artezkaritzari atxikitako lanariak betetzen duten lantokiari izendatutako egitekoetan arituko dira, Artezkaritzaren barne-antolakuntzaren arauera. 6. Atala: Teknika-Idazkariek, alor guztietan, eta Ondareko, Akurapeneko eta Arriskuen eta Seguruen Eraentzarako Zerbitzuetako arduradunei, dagozkien alorretan, honako egiteko hauek hartuko dituzte beren gain: a) Artezkaritzari atxikitako beste teknikariek egindako erizpen-txoten edo saloekin, Artezkaritzaren beraren berarizko adostasuna adieraztea. Aipatutako agirien egilea Artezkaritzako alor-arduraradunetatik edozein izatekotan, Artezakari-maila berbera edo goragoko edo horien kideko ihardutze-sail edo agintarien erabakiak sotarazi litezkeen saloak izan dadinetan, Ondare eta Akurapen-Artezkaritzak izango du berarizko adostasuna adieraztearen ardura. Baltzuango ihardutze-sailen kide edo horien laguntzaile gisa emandako erizpen, ebazpen edo saloak direla eta, berarizko arauek diotenari jarraituko zaio. b) Artezkaritzari atxikita dauden norbanakoek egindako egiaztagiriak ikuskatzea. 7. Atala: Ondareko, Akurapeneko eta Arrisku eta Aseguroen Eraentzarako Zerbitzuetako arduradunetariko edozein ez egotea edo ezin izatea gertatuz gero, Artezkaritzako Teknika-Idazkaritzako Arduradunak gauzatuko ditu horiei dagozkien egiteko eta agintepideak. Teknika-Idazkaritzako arduraduna ez egotea edo ezin izatea gertatuz gero, Ondare eta Akurapen-Artezkariak hartuko ditu bere gain horri dagozkion egiteko eta agintepideak. Gasteizen, 1988.eko Otsailak 17. Herriogasun eta Dirubideetarako Saila, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.