Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Herriogasun eta Dirubideetarako Sailaren 1987.eko Abenduaren 22ko AGINDUA, Merkataritza-Erakunde Burujabeek, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiek eta Herri-Baltzuek, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailera bidali behar dituzten ekonomia-dirubidezko argipide-txostenak aldatuz.(Hutsen zuzenketa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 13
  • Hurrenkera-zk.: 147
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1987/12/22
  • Argitaratze-data: 1988/01/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Sailak

Testu legala

E.H.A.A.-ren 1987.eko Urtarrilaren 13ko 7. Alean argitaratutako Agindu horren idazkera irartzerakoan eta eraskin zeramatzan ereduak eratzerakoan zenbait huts egin denez ohartuta, eta behar denez jakinarazteko eta doakienek behar bezala erabil dezaten, indargabetu egiten da aurreko argitalpena, eta aginduaren idazkera osoa berriz argitaratzen, zuzendu ondoren. Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Ekainaren 22ko 12/83 Legeak, 67, ataleko 2. txataleko b) idazatian, dioenez, ekonomia-dirubideen aldetikako arta, Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusiaren eta Erakundegoren-mailako Arduralaritzaren ihardunaren artekaritza-zaingoa egiteko moduetariko bat da. Ekonomia eta Herriogasun-Sailaren 1985.eko Urriaren 8ko Aginduz, orain arte erabili den ekonomia-dirubidezko argipide-sistema bat ezarri zen. Sistema horretaz baliatuz izandako hazturak aholkugarri egiten du hori aldatzea eta laburtzea, bai Merkataritza-Erakunde Burujabeek, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-Izaikiek eta Herri-Baltzuek bere argipideak errezago eman ditzaten, eta bai argipide horien egitura eta xehetasunak gaurko beharrei egokitzeko, hori guzti hori zaingo-egitekoak hobeki betetzeko xedez. Esandakoaren ondorioz, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailak beharrezko deritzo 1985.eko Urriaren 8ko Agindua aldatzeari. Hori dela eta, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1 Atala: Agindu honen 4. Atalak aipatzen dituen Merkataritza-Erakunde Burujabeek, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-lzaikiek eta Herri-Baltzuek, Artekaritza-Artezkaritzaren bitartez, atxikitzen diren ereduen arauerako honako argipide hauek bidali behar izango dituzte Herriogasun eta Dirubideetarako Sailera: -Egoeraren Kontu-Garbitasuna (1 Eredua). - Galeren eta Irabazien Zerrenda ( 2. Eredua). - Diru-Baltzen nondikakoen eta zertarakoen zerrenda (3. Eredua). - Dirubide-Zerrendei buruzko Oharrak, I Eraskinean zehazten diren betetze-arauei jarraituz. - Baltzu-domuaren eta Ustiapenaren Diruegitamuak, benetako xehetasunak eta haztapen berria (4. eta 5. Ereduak). - Baltzu-domuaren eta Ustiapenaren Diruegitamuak, benetakoa azken haztapenarekin erkatuz (6. eta 7. Ereduak). Agizko eta Baltzu-domuaren eskuraketak eskatu dai tezenetan, Diruzaingoaren Diruegitamua beteko da (8. , Eredua). 2. Atala: 1. Atalak aipatzen dituen agiri-paper guztiak, jatorrizko agirietan bidali behar izango dira eta Erakunde bakoitzeko Artezkari Nagusiak izenpetuta egongo. 3. Atala: Argipideak hiruhilabetekal bidali behar izango dira eta inoiz ere dirubideen zehaztapen-zerrendei dagokienaren hurrengo hilaren 30 baino beranduago, hots: Honako egun hauetarako argipideak: Epea Abenduaren 31rakoa Urtarrilaren 30erarte Martxoaren 31rakoa Apirilaren 30erarte Ekainaren 30erakoa Uztailaren 30erarte Irailaren 30erakoa Urriaren 30erarte 4. Atala: Agindu honetan sartutako arauei atxikitako Erakundeak, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 14, 19 eta 23. ataletan, hurrenez-hurren, zehazten diren merkataritzazko Erakurlde Burujabeak, Norbanako-alorreko Legepeko Herri-lzaikiak eta Herri-Baltzu guztiak izango dira. LEHENENGO AZKEN ERABAKlA Agindu honetan sartutako arauak, 1987.eko Abenduaren 3lko Dirubideen Zehaztapen-Zerrendei buruzko argipideak aurkezteko izango dira erabilgarri. BIGARREN AZKEN ERABAKIA Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan sartuko da indarrean, eta esku ematen zaio Artekaritza-Artezkaritzari agindua osabideratzeko arauak emateko. Gasteiz, 1987.eko Abenduak 22. Herriogasun eta Dirubideetarako Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE.