Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Herriogasun eta Dirubideetarako Sailburuaren 1987.eko Ekainaren 16ko AGINDUA, Interbentzio-Zuzendariaren aginteak bere zerbitzuko Goi-Mailako Teknikariengan delegatzeko baimenari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 133
  • Hurrenkera-zk.: 1609
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1987/06/16
  • Argitaratze-data: 1987/07/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aipatu Aginduan, 1986ko abenduaren 29ko 252 zenbakiko Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratua, erroreak ohartu ondoren, jarraian idazten dira dagozkien zuzenketak. - Hamahirugarren atalean.- 1. esaten denean: «Idiazabalgo gazta extrakoipetsua da,» Esan behar du: «ldiazabalgo gazta koipetsua da» - Hogeitahalnabigarren atalean.- 3. esaten denean: «Kideen karguak lau urteren buruan berrituak izango dira, baina berrauta daitezke, Kontseiluaren erdia bi urteren buruan berritzen delarik» Esan behar du: «Kideen karguak lau urteren buruan berrituak izango dira, baina berrauta daitezke.» - Berrogeitaseigarren atalean.- 3. esaten denean: «Ekoizpen-aldarrikapenez eta produktu-existentzien higiduraz Arautegi hontan, 28 atalean» Esan behar du: «Ekoizpen-aldarrikapenez eta produktu-existentzien higiduraz Arautegi hontan, 27 atalean» - Berrogeitabederatzigarren atalean, esaten denean: «Nekazaritza eta Arrantzu Sailak B.O.E.-n, edo Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean, ezarritako santzioak argitaratzea erabaki ahalko du, eredutasun ondorioetarako.» Esan behar du: «Nekazaritza, Arrantzu eta Elikadura Ministraritzak edo Nekazaritza eta Arrantzu Sailak, izatekotan, ezarritako santzioak «Boletin Oficial del Estado»-n edo Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki ahalko dute, eredutasun ondorioetarako.» - Berrogeitahamar atalean.- 1. esaten denean: «497/1960 Dekretuak agintzen duenarekin bat eginda.» Esan behar du: «496/1960 Dekretuak agintzen duenarekin bat eginda.»Indarrean dauden legeak eta Herriogasun eta Dirubideetarako Sailaren Araudi Organikoa onartzen duen Apirilaren 7ko 106/1987 Dekretoko Apirilaren 23ko E.H.A.O.-eko 81. alea) 19,3,c artikuluak zehazki, Sailburuaren aurre-baimenaren beharra ezartzen dute Saileko Zuzendariek egin ditzateken aginte-delegazioak indarra izan dezaten. Horiek horrela, Interbentzio-Zuzendariak, ekainaren 22ko 11/1983 Legeko 9. artikuluak dioenaren arabera sortutako Batzordeari egun honetan egindako aginte-delegazioari buruzko proposamena aztertu ondoren, honako hau XEDATZEN DUT: Interbentzio-Zuzendariak dituen aginteen erabilpena, zerbitzu berari atxikitako Goi-Mailako Teknikariengan delegatzeko baimena ematea, Zuzendari beraren eta hemen ematen den Erabakiak dioenaren arabera. Gasteiz, 1987-eko Ekainak 16. Herriogasun eta Dirubideetarako Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE. Interbentzio-Zuzendariaren 1987.eko Ekainaren 16ko ERABAKIA, Euskadiko Autonomia Elkarteko Kontratapen Mahaietarako eta beste Organo batzutarako Interbentzio-Zuzendaritzaren Ordezkariak izendatzeari buruzkoa. Sailak sortarazte eta birregituratzeari buruzko eta jaurlaritzaren egitekoak eta ekintza-arloak zehazteari buruzko Martxoaren 11ko 27/1987 Dekretoaren eraginez Euskadiko Autonomia Elkartearen antolaketa-egituran sortu diren aldeketak, beharrezko bilakatzen du 1986.eko Urtarrilaren 24ko Erabakiz egindako izendapenak gaurkotzea. Bestalde, beharrezko da, Maiatzaren 26ko 205/1987 Dekretoaren indarrez, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailentzako balioa duen Kontratapen Mahai Nagusiaren Delegatutako Kontratapen-Mahai berrirako Interbentzio-Zuzendaritzaren ordezkariak izendatzea. Era berean eta sistema-arrazoiak kontutan hartuz, bereziki egokitzat jotzen da ekintza hau, Euskal Herriko Autonomia Elkartean zerbitzuak egin zituen langilegoaren lanbide eta pasibo mailako eskubideak aplikatu ahal izateko Batzordearen kideak aldatzen dituen otsailaren 11ko 58/1986 Dekretoak ematen dituen delegazio-aginteak gaurkotu ahal izateko; eta, Herriogasun eta Dirubideetarako Sailburu Jn. T. Gorenak horretarako emandako baimenaren eraginez eta emankortasun-arrazoiak kontutan hartuz, Interbentzio-Zuzendaritza honen ordezkotza aipatutako Batzorde horrengan delegatzea, Batzorde honek garatu behar dituen egitekoen berezitasunari begiratuz. Horien azalpena egin deneko egitekoei irtenbidea eman ahal izateko, honako hau XEDATZEN DUT: 1. Lehenengoa.- Uztailaren 30eko 92/81 Dekretoko 6. artikuluak dioenaren arabera sortutako Batzorde Nagusian, Interbentzio-Zuzendariaren ordezkari, Angel Cancelo Calvo Jauna izendatzea. Ez egote edo ezintasun kasuetarako, bokal ordezkari, Iñaki Ezkurra Yurrebaso Jauna eta Kristina Dañobeitia Olaeta Andrea izendatzea. Bigarrena.- Apirilaren 11ko 77/83 Dekretoko 6. artikuluak dioenaren arabera sortutako Ondasun eta Zerbitzu Informatikoak Kontratatzeko Mahaian, Interbentzio-Zuzendaritzaren ordezkari, Kristina Dañobeitia Olaeta Andrea izendatzea. Ez egote edo ezintasun kasuetarako, bokal ordezkari, Angel Cancelo Calvo Jauna eta Gillermo Viñegra Garcia Jauna izendatzea. Ekainaren 3ko 134/1986 Dekretoz beronetako kideak izendatzen direneko Ondasunen Homologaziorako eta Erosketa Zentralizatuetarako Mahaian, Interbentzio-Zuzendaritzaren ordezkari, Angel Cancelo Calvo Jauna izendatzea. Ez egote edo ezintasun kasuetarako, bokal ordezkari, Kristina Dañobeitia Olaeta Andrea eta Iñaki Ezkurra Yurrebaso Jauna izendatzea. Laugarrena: Maiatzaren 20ko 78/84 Dekretoko 2. artikuluan bertako kideak aipatzen direneko «Osakidetza» izeneko Erakunde Autonomoko Kontratapen-Mahaian, Interbentzio-Zuzendaritzaren ordezkari, Jesus Marin Astobieta Jauna izendatzea. Ez egote edo ezintasun kasuetarako, bokal ordezkari, Rosa Ballestero Martinez Andrea izendatzea. Bosgarrena: Angel Cancelo Calvo Jauna Interbentzio Zuzendaritzaren ordezkari izendatzea Kontratazioko Batzorde Nagusian, hots, Euskadiko Autonomia Elkartearen Administrazioko langilegoari, ondareari eta ihardunari eragiten dieten arriskuen azterketarako, baloraketarako, kudeaketarako eta bermerako Mahai berezian, Urriaren 22ko 346/1985 Dekretuko 5. artikuluan jasotzen delarik hori. Ez egote edo ezintasun kasuetarako Cristina Dañobeitia Olaeta Andrea ordezko bokal izendatzea. Seigarrena: Cristina Dañobeitia Olaeta Andrea Interbentzio Zuzendaritzaren ordezkari izendatzea, Hezkuntza, Unibertsitate eta ikerketa Saileko Horniduren Kontrataziorako Mahaian, horren osakera 1986.eko Irailaren l7ko Aginduaren artikulu bakarrean zehazten dela. Ez egote edo ezintasun kasuetarako Guillerma Viñegra Garcia eta Iñaki Ezkurra Yurrebaso Jaunak ordezko bokal izendatzea. Zazpigarrena.- Iñaki Ezkurra Yurrebaso Jauna Interbentzio Zuzendaritzako ordezkari sendestea Argipideketa Satzordean, bahitutako Ondasunak eta Eskubideak Itzultzeari buruzko Urriaren 30eko 2/1984 Legeko 11. artikuluan sortutakoan. (1985.eko Azaroaren 19ko E.H.A.O.-eko 236. alean argitaratutako Iragarkia). Ez egote edo ezintasun kasuetarako Joseba A. Alcalde Amutxategi Jauna ordezko bokal izendatzea. Zortzigarrena.-Manuel Urquijo Urrutia Jauna Interbentzioko Kontseilari ordezkari izendatzea Garraiakizunen Kontratazio Zentruko Kontseilu Nagusian, bere osakera 1985.eko Azaroaren 11ko Aginduz aldatuta duela. Ez egote edo ezintasun kasuetarako Jose Miguel Bonilla Regadera Jauna ordezko kontseilari izendatzea. Bederatzigarrena.- Cristina Dañobeitia Olaota Andrea Interbentzio Zuzendaritzako ordezkari izendatzea, Maiatzaren 26ko 205/1987 Dekretuz sortutako Kontratazioko Batzorde Nagusiko Kontratazio Mahai Ordezkoan, eta horrek, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro eta Garraio eta Herri Lanak Sailentzako balio duela. Ez egote edo ezintasun kasuetarako Angel Cancelo Calvo Jauna ordezko bokal izendatzea. Hamagarrena- Zuzendaritza honetara atxikitako Goi-Mailako Teknikariak diren Begoña Marijuan Arcocha eta Cristina Dañobeitia Olaeta Andrengan delegatzea Interbentzio Zuzendaritzaren ordezkotza, Euskal Herriko Autonomia Elkartean zerbitzuak bete zituen langilegoaren lanbide eta pasibo mailako eskubideak erabiltzeko. Delegatze horrek, burutze orduan, honako baldintza hauek bete beharko ditu: a) Horren iraupen-aldirik luzeena 12 hilabetekoa izango da, indarra hartzen duen unetik kontatzen hasita. b) Erabaki honen bidez eskuratutako agintepideak burutzean delegatuek egin ditzaten iharduketetan, zernolako hori aipatu beharko dute espreski. c) Agintari delegatzaileak beretzat eska dezake edonoiz Erabaki honen ondorioz delegatutako agintepidea burutzea, eta hori, delegazioak lehen zegoneantxe irautearen kaltetan gabe. 1986.eko Urtarrilaren 24ko Erabakiz egindako izendapenak, indargabetuta gelditzen dira. 2. Erabaki hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egunetik hasita izango dute indarra izendapen hauek eta egun horretatik izango du balioa Erabaki honek. Gasteiz, 1987.eko Ekainak 16. Interbentzio Zuzendaria, JAVIER LOSA CIGANDA.