Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailaren 1987.eko Otsailaren 25eko AGINDUA, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren Osasunketa-Maparen lehenengo birrazterketa argitaratuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lana, Osasuna eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 43
  • Hurrenkera-zk.: 435
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1987/02/25
  • Argitaratze-data: 1987/03/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Euskal Herriko Autonomia Estatutoko 18. artikuluak zera ezartzen du, hau da, honi dagokiola Estaduaren legeak garatzea eta horren oinarrizko legeak betetzea eremu-barneko osasunketa-arloari dagozkionetan alegia, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailari atxikita daudela aginte horiek Urtarrilaren 27ko 5/85 Dekretoz. 1983.eko Martxoaren 17ko Erabakiz behin-betiko onarpena eman zitzaion Osasunketa-Maparen bidez ezarri zen Autonomia Elkarteko osasunketa egitamuketaren funtsezko alde bati, mapa hori lau urtetik lau urtera birraztertu beharko dela 1982.eko Abenduaren 23ko Aginduak aurrikusten zuenaren arabera eta, horregatik, Euskal Herriko osasunketaren lurralde-antolaketa hau argitaratzen dela. Ildo honetan, birrazterketaren lehenengo aldia lantzeari eman zaio amaiera, Osasunketari buruzko Lege Nagusiak eta Eusko Legebiltzarrak 1986.eko Martxoaren 26an egindako Ohizko Batzarrean hartutako erabakiak ezartzen dituzten oinarrizko printzipioén arabera. Erabakiaren edukinak dioenaren arabera, bidezko da beraz, Osasunketa-Maparen lehenengo birrazterketa hau argipideketa publikora jartzea. Horiek horrela eta Jaurlaritzari buruzko Ekainaren 30eko 7/81 Legeko 26. artikuluak dioenaren arabera, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Artikulua.- Euskal Herriko lurraldearen osasunketa antolaketaren - Osasunketa Mapa - lehenengo birrazterketa argitaratzen da, Agindu honen eraskin gisa ematen dela. Bigarren Artikulua.- Horrek badaragiela uste izan dezaten Toki eta profesional mailako Korporazioek eta bai horretan interesa dutenek ere, egokitzat jotako murtziloak sartu ahal izango dituzte Agindu hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egunetik hasi eta 20 eguneko epearen barruan eta Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailaren aurrean, honek ebazpena emango diela eta behin-betiko erabakia Aldizkari Ofizial horretan argitaratuko dela. Hirugarren Artikulua.- Aurkez daitezen murtziloei ebazpena eman eta Osasunketa Mapa horrek behin-betiko onarpena jaso ondoren, Agindu honek ezartzen duena bete beharko dute osasunketa-sektore guztiek, óai publiko mailakoek eta bai pribatu mailakoek ere. Laugarren Artikulua.- Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailak, bere aginte-eremu barruan, egon dauden zerbitzuak, beharrezko izan daitezen programak eta osasunketa-antolaketa hau betetzeko beharrezko diren hornidurak eta ekipamenduak egokitu eta birregituratu beharko ditu, Osasunketa Mapa berriari egokitu ahal izateko. AZKEN ERABAKIA Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailburuak, Euskal Herriko Osasunketa Mapa honeri garapenerako eta hori eskualdeka banatzeko beharrezko diren erabakiak emango ditu. Gasteiz, 1987.eko Otsailak 25. Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailburua, JON IMANOL AZUA MENDIA.ERASKINA EUSKAL AUTONOMIA ELKARTEAREN LURRALDEKAKO BANAKETA Lurraldearen banaketa egoki eta objetibo bat eskatzen du osasunketa arloak, plangintza on eta emankor bat egin ahal izateko. Horretarako, beste erizpide batzurekin batera, biztanlegoaren harahonakoa hartu da kontutan, honek jasotzen bait ditu eta honetan aurkitzen bait dira batuta gainontzeko erizpide guztiak. Hau da, E.E.A.-ko biztanlegoaren eguneroko jokaeretan era guztietako zerbitzuen eskaintzaile eta emaile diren zentru gisa diharduten puntuak aztertzea eta onartzea jo da egokitzat, beroietara jotzen bait da hainbat eta hainbat beharren irtenbidea aurkitzeko asmoz. Horrela, gizarte-ekonomia-demografia eta geografia mailako indikatzaile batzuk oinarritzat hartuz eta E.E.A.ko udal guztien eta bakoitzaren zehatz-mehatzko azterketa egin ondoren, erakartasuna duten zentrurik nagusienak zehaztu dira, beroietara jotzen duten udalez sistema bat osatzen bait dute beren inguruan, beharrei erantzuteko garaian. Erakartasuna duten zentru horiek aukeratzerakoan, jakina da, beroietara, garraio publikoaren sare-bidez, joateko erraztasunak funtsezko egitekoa betetzen duela. Era honetan, funtsezko eremu eta osatzebidezko eremu-izena hartu duten zentruak sortu dira. Funtsezko eremua esatean, zera ulertzen da, hau da, eguneroko bizitzan ugarien ematen diren funtsezko eta edozein eratako beharren (sozialak, hezkuntzakoak, merkataritzakoak, osasunketakoak, denborapasakoak etab...) irtenbidea biztanlegoak aurkitzen duen zentrua hain zuzen. Era honetako 82 zentru aurkitu dira E.E.A.-an guztira. Osatzebidezko eremua esatean, zera ulertzen da, hau da, zerbitzua egin behar duenak nolabaiteko espezializazioá behar duela gutxienez, funtsezko eta era guztietako beharrei erantzun ahal izateko alegia. Ondorioz, funtsezko 82 zentruak, osatzebidezko 28 zentrutan biltzen dira. Ez dago esan beharrik, lurraldekako banaketa honen oinarrizko helburua, zerbitzuak, ahal den neurrian behintzat, herritarrari gerturatzea dela, funtsezkotzat jotzen diren zerbitzuez baliatzerakoan sor daitezkeen zailtasunen zio diren eragozpenak alboratuz.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.