Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 1987ko Urtarrilaren 23ko AGINDUA, Euskararen Gaitasun Agiriari (EGA) dagozkion ekintzak zenbait puntutan arautuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 38
  • Hurrenkera-zk.: 383
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1987/01/23
  • Argitaratze-data: 1987/02/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Euskararen Gaitasun Agiriari buruzko 1982ko Irailaren 20ko Aginduak azterketaren programa jakin araztearen ardura Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari dagokiola adierazten du bere 1. artikuluan. Horren ondorioz, Sail honek zera xedatzen du Artikulu bakarra.- 1987 urtean egingo diren Euskararen Gaitasun Agiriaren azterketetarako programa eta azterketa-eredua honako liburuok osatzen dituzte: - Euskararen Gaitasun-Agiria: Programa (Glotodidaktika-lanak 7, Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiak argitaratua). (Azken argitalpena). - Euskaltzaindiak Batasunerako Eskaini Dituen Erabakiak (Glotodidaktika-lanak 8, Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiak argitaratua). (Azken argitalpena). - Maileguzko Hitz Berriei buruz Euskaltzaindiaren Erabakiak. (Euskaltzaindia) AZKEN XEDAPENA Honako Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta handik hurrengo egunean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1987ko Urtarrilak 13. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, JUAN CHURRUCA ARELLANO.Batetik Euskararen Gaitasun Agiriaren aurreranzko azterketaldiak ongi ibil daitezen, bestetik zenbait puntu arautu beharra ikusten denez eta, azkenik, EGAren oinarrizko arautegia laster berritzekoa denez, honako hau: XEDATZEN DUT: 1. Artikulua.- 1. Hezkuntza Sailordetzaren 1983ko Abenduaren 6ko (EHAA, 1984eko Urtarrilaren 12a eta 1984eko Otsailaren 14eko (EHAA, Martxoaren 23a) Erabakien bidez zenbait ikasketa-elkarteri egindako onespen-homologazioak luzatzen dira. 2. Hezkuntza Sailordetzak ikasketa-elkarteei emandako onespen-homologazioak baliogabe utz ditzake, baldin elkarte horiek 1982ko irailaren 20ko aginduaren 28. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen ez badituzte. 3. Agindu honek indarrean dirauen artean ez da homologazio berririk eta ez onespenik emango. 3. Artikulua.- HABEren menpeko euskaltegi pilotoak eta udal-euskaltegiak soilik sartuko dira Erakunde Autonomo honen bidez EGA azterketarako egingo diren deialdi itxietan. Bestelako puntuetan 1986an bezalaxe jokatuko da. 3. Artikulua.- 1. EGAren kasuan kasuko Lurralde Arduradunari dagokio zenbat eta zein aztertzailek azterketa bakoitza zuzendu behar duen erabakitzea, bai azterketa irekietan bai itxietan. 2. Halaber, EGAren kasuan kasuka Lurralde Arduradunari dagokio Euskaltegi Homologatuetako neurketa-fitxak ontzat ematea. 1. Artikulua.- I. Hezkuntza Sailordetzak finkatuko ditu bai azterketa-datak eta bai ekintzaz ekintza xeheturiko egutegiak. 2. EGA azterketetan parte hartzen duten ikasketa-elkarte desberdinek, indarrean dagoen araudiaren arabera iragarri beharko dituzte, azterketen datak. 5. Artikulua.- Matrikulaldi bakoitzean matrikulatzeko eskubidea du urte hartan gutxienez hamazazpi urte betetzen duen edozein he- rritarrek, beti ere Euskararen Gaitasun Agiriaren administrazio-ihardupidean xehetzen diren oinarrizko baldintzak errespetatzen direlarik. 6. Artikulua.- 1. Azterketa hauetako deialdiak urtean bi izango dira, deialdi bakoitzari matrikulaldi berezia dagokiolarik. 2. Deialdi bereko azterketak, azterketari-kopuruagatik, txanda batean baino gehiagotan egin daitezke. 3. Azterketarigaiak ezin dira deialdi berean inola ere behin baino gehiagotan aurkeztu. Dena den, egindako matrikula ezabatu eta deialdi berean matrikula berria egin ahal izango dute, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Euskara Zerbitzuak EGArako Administrazio Ihardupidean ezarriko diren baldintzen arabera. 7. Artikulua.- 1. Azterketariei ezin zaie inongo behin-behineko kalifikaziorik jakin arazi. 2. Behinbetiko kalifikazioak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Euskara Zerbitzuak egiaztatuak eta dagokion Lurralde Arduradunak ontzat emanak izango dira. 8. Artikulua.- Behinbetiko kalifikazioen aurkako erreklamazioak aurkezteko, Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzetan edo kasuan kasuko ikasketa-elkarteko iragarki-tauletan emaitzak argitara eman eta 15 egun naturaleko epea izango da. INDARGABETZEKO XEDAPENA Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak euskara-ezaguerazko gaitasun-agiri honetaz emanak dituen arauzko erabakiak baliogabeturik gelditzen dira Agiri honek dioenaren aurka leudekeen guztian. AZKEN XEDAPENA Honako Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean. Gasteizen, 1987ko Urtarrilaren 23an. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, JUAN CHURRUCA ARELLANO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.