Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 1987ko Urtarrilaren 13ko AGINDUA, Euskararen Gaitasun Agiriaren programa eta azterketa-eredua finkatuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 38
  • Hurrenkera-zk.: 382
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1987/01/13
  • Argitaratze-data: 1987/02/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Euskararen Gaitasun Agiriari buruzko 1982ko Irailaren 20ko Aginduak azterketaren programa jakin araztearen ardura Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari dagokiola adierazten du bere 1. artikuluan. Horren ondorioz, Sail honek zera xedatzen du Artikulu bakarra.- 1987 urtean egingo diren Euskararen Gaitasun Agiriaren azterketetarako programa eta azterketa-eredua honako liburuok osatzen dituzte: - Euskararen Gaitasun-Agiria: Programa (Glotodidaktika-lanak 7, Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiak argitaratua). (Azken argitalpena). - Euskaltzaindiak Batasunerako Eskaini Dituen Erabakiak (Glotodidaktika-lanak 8, Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiak argitaratua). (Azken argitalpena). - Maileguzko Hitz Berriei buruz Euskaltzaindiaren Erabakiak. (Euskaltzaindia) AZKEN XEDAPENA Honako Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta handik hurrengo egunean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1987ko Urtarrilak 13. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, JUAN CHURRUCA ARELLANO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.