Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

1986.eko abenduaren 15eko Kultura eta Turismo Sailearen AGINDUA, Zuzendaritza Batzordeak hartutako erabakiaren arabera, HABEren Erregistroan inkribaturik dauden Euskaltegietako barne errejimenaren Araudiak erregulatuko dituzten oinarrizko arauak ezartzen dituena. (Hutsen zuzenketa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: HABE
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 3
  • Hurrenkera-zk.: 17
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1986/11/15
  • Argitaratze-data: 1987/01/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Irailaren 17ko 311/1985 Dekretuak (Urriaren 23ko E.H.A.O.-eko 215. alea), laginketa tekniken bidezko artekaritza-funtzioa gauzatzea araupetu zuen Autonomia Elkarteko Adrninistraritza Nagusiaren eta horren Administrazio Erakunde Autonomoen esparruan, arau haren azken Xedapenean ezartzen zelarik Ekonomia eta Herriogasun Sailak, Dekretua garatzeko eta gauzatzeko beharrezkoak izan daitezen xedapenak eta erabakiak emateko, duen ahalmena. Halaber, Dekretuaren 1. artikuluak, laginketa bidezko artekaritza gauzatu baino lehen, Ekonomia eta Herriogasun Sailak manu egokiak ezarrriko zituela finkatu zuen. Artekaritza moeta hau araupetzeko eta garatzeko ateratzen da, hain zuzen ere, Agindu hau, eta hori dela eta XEDATZEN DUT: Lehenengo artikulua.- Berarizko esparruak eta eremuak. 1. Laginketa tekniken bidezko artekaritza-funtzioa gauzatzeak, erabilgarriak izan daitezen xedapenetan jasotako hedaduraz, 311/1985 Dekretuaren 2. artikuluan ezarritako esparru generikoa hartuko du., honen ondoren aipatutako biztanleguneek osatzen dutelarik laginketaren gai diren berarizko eremu: A) Autonomia Elkarteko eta Administrazio Erakunde Autonomoetako Aurrekontu Nagusien gastu-egoerari eragotzi dakizkiekeen obligazioak. Eta bereziki: a) 500.000 peseta baino gastu gutxiagoko espedienteak. b) Autonomia Elkarteko Aurrekontu Nagusien pentzutango dirulaguntzei dagozkien gastuen espedienteak, horietan izendun diru-asignaziorik izan ez dezatenean. c) Obra egiaztagiriekiko obligazioak onartzeari buruzko espedienteak. d) Langilego kontratuei buruzko gastuen espedienteak. B) Autonomia Elkarteko eta Administrazio Erakunde Autonomoetako Aurrekontu Nagusien gastu-egoerari eragotzi dakizkiokeen eskubideak. eta bereziki: a) Tasei, prezioei eta zigorrei buruzko espedienteak (Ikuskaritza aktak orohar), dagozkien zerbitzuak gestionatuak. b) Kudeatze-Zentruak jaulkitako espedienteak, zorren egiaztagiriei buruzkoak alegia. C) Herri diruak inbertitu edo aplikatu direneko ekintzak, agiriak edo ziurtatze espedienteak. Eta bereziki: a) Obrak behin-behingoz eta behin-betikoz jabetzeko ekintzak. b) Ziurtatu beharreko dirulaguntzei dagozkien fondoak erabili direnaren ziurtagiria. 2. Ez da laginketa teknikarik erabiliko izendun diru-asignazioz egindako dirulaguntzei buruz egin dadin artekaritza funtzioan. 2. Artikulua.- Laginketa moeta erabilgarriak. 1. Laginketa moeta erabilgarria zozketa-bidezkoa izango da beti, bakuna edo alorkakoa izan daitekeela hori eta, laginketa sistematikoa edo suzesionala aukera daitekeelarik, Agindu honen edukian eta horren garapenerako eman daitezen manuetan kontutan har daitezen aldien arabera. 2. Ondorio horietarako, Artekaritza Zuzendaritzako Sarrera Erregistroa aldatu eta egokitu egingo da, horrela, laginketa osatzen duten elementuak eta biztanlegoa osatzen duten gainontzeko elementuak ezagugarriak izan daitezen. 3. Era berean jokatuko da Administrazio Erakunde Autonomoen Artekaritzako sarrera Erregistroekin. 3. Artikulua.- Espedienteetan onartutako konfidantza tartea eta onartutako hutsunea. Laginketaren gai den biztanlegune bakoitzarentzat onartutako konfidantza tarteak eta berarizko hutsuen portzentaiak ezar badaitezke ere, inoiz ez da onartuko portzentaiaren + 2 puntu baino gutxiagoko zehaztasunik, konfidantza maila °%95ekoa izango delarik. Onartutako hutsune portzentaia, biztanlegune bakoitzarentzako manuetan finkatuko da. 4. Artikulua.- Gutxienezko espediente kopurua. Hurrengo artikuluan ezarritako epealdian eskuratu eta laginketaren gai den biztanlegunea osatu beharko duen gutxienezko espediente kopurua, ehunekoa izango da. Aipatutako kopurua lortzen ez bada, artekaritza-funtzioa egingo da zehatz-mehatz. 5. Artikulua.- Espedienteak eskuratzeko epealdia. 311/1985 Dekretuaren 3 c) artikulua zehazteko ondorioetarako, 15 egunekoa baino luzeagoa izango ez den epealdia ezartzen da laginketaren gai diren espedienteak eskuratzeko zozketa-bidezko prozedura sistematikoz egindako laginketetan, eta 30 egunekoa, zozketa-bidezko laginketa suzesionala erabil dadinetan. Dena dela ere, arau hau garatzeko eman daitezen manuetan epealdi luzeagoak ezar daitezke, informazio ondorioetarako eta gestio-organuei bidal dakizkien taulak prestatze ondorioetarako. 6. Artikulua.- Manuak. Agindu hau garatzeko beharrezkoak izan daitezen manuak prestatuko ditu Artekaritza Zuzendaritzak. Honako hauek jaso beharko dituzte: a) Ekonomia eta Herriogasun Saileko Artekaritza Zuzendaritzako eta Erakunde Autonomoetako Sarrera Erregistroaren egokitzapena, hau da, laginketaren gai diren biztanleguneetako ekintza, agiri eta espedienteen antolaketa berma dezana, baita horien identifikazioa ere. b) Laginketa moeta erabilgarria biztenlegune bakoitzerako. c) Laginketaren gai den biztanlegune bakoitzerako onartutako konfidantza tartea eta hutsune portzentaia. d) Laginketa aplikatzeko administrazio unitateak ezartzeko aukera. e) Akatsak sailkatzea eta, horien berri eta argipideak gestio Organuei ematea, orokorki zein biztanlegune bakoizka, jasotako emaitza taulekin batera. 7. Artikulua.- Euskal Estatistika Erakundearen egitekoak. E.E.E.-ak prestatuko du arau honetan jasotakoa ihardunean jartzeko beharrezkoak diren estadistika-agiriak. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratutako biharamonean hartuko du indarra Agindu honek. Gasteiz, 1987.eko Otsailak 13. Ekonomia eta Herriogasun Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE.Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 244. alean argitaratu ziren Agindu horren hutsen zuzenketen idazkeran akats bat zegoela oharturik, bidezko diren zuzenketak egiten dira ondoren: 6626 orrialdean, gaztelerazko ataleko bigarren parrafoan, zera dioenean: «A ser oido en asuntos referentes a recibir clase diaria, al estado de las instalaciones docentes y servicios, al funcionamiento correcto del centro, y a no ser discriminado por razón de sexo, color, religión, opinión y demás derechos fundamentales legalmente reconocidos por las leyes», debe decir: «En la Junta de Gobierno de todo euskaltegi existirá la figura del representante del alumnado, a efectos de que las decisiones que afectan a estos sean previamente consultadas o, al menos, oídas por los restantes órganos directivos». zera esan behar du: «A ser oido en asuntos referentes a recibir clase diaria, al estado de las instalaciones docentes y servicios, al funcionamiento correcto del centro, y a no ser discriminado por razón de sexo, color, religión, opinión y demás derechos fundamentales legalmente reconocidos por las leyes»

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.