Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailaren 1986.eko Irailaren 25eko AGINDUA, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzarenak diren Herri-Suztapenezko Etxebizitzak izendatzeari buruzko 1986.eko Abuztuaren 14eko 186/1986 Dekretoa garatzezkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 197
  • Hurrenkera-zk.: 2262
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1986/09/25
  • Argitaratze-data: 1986/10/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

V ATALBURUA Residentzietako huruzagiaz 56. Artikulua.- Bertan bizi diren ikasleen elkarbizitzaren zuzendaritzaren eta eskolaz kanpoko hezkuntza-egitamu orokorraren ardura duen organoa da residentzietako buruzagia, residentzietako batzordeari bere gestioaren berri eman beharko diola. Honako egiteko hauek dagozkio residentzietako buruzagiari: a) Residentzia-bizitzaren zuzendaritza egitea. b) Bertan bizi diren ikasleek gehienbat burutu beharreko jardun-egitamuaren buruketa koordinatzea, ikasketa-buruzagiaren lankidetzaz. c) Jardun-egitamuaren buruketaren zuzendaritza, koordinakuntza, gainbegiraketa eta ebaluaketa eramatea. d) Elkarbizitzaren funtzionamendurako ordutegiak eratzea. e) Residentzietako lagilegoaren lanak koordinatzea. 57. Artikulua.- Araudi organikoak eta barne-errejimenerako araudiak izenda diezazkioten gainontzeko egitekoak ere badagozkio residentzietako buruzagiari. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Integratutako Irakaskuntzetarako Ikastegiaren egituraketa osoa, ikastegiko irakaskuntza mailako organoak araupetuko dituen araudi organikoaren bidez zehaztuko da. Bigarrena.- Agindu hau, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1986.eko Ekainak 20. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, JUAN CHURRUCA ARELLANO.Abuztuaren 14eko 186/1986 Dekretoak, Autonomia-Elkartearen eta honen ordez, Udalen jabegopeko etxebi zitzen hautatze eta izendatze-modua araupetzen du eta bertan, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuari manu hori garatzeko beharrezko arauak emateko baimena ematen zaio. Herri-Suztapenezko etxebizitzak izendatzearen ondorioz orain arte bildu den hazturak, aholkugarri egiten du zenbait alderdi gaurkotzea, batez ere, epeak laburtzeari ea arduralaritza-biderapenak errezagotzeari dagozkienak. Bestalde, eskatzailearen benetako ekonomia-egoera igarri eta aurreko manuan azki oharteman ez diren alderdiak sartzeko xedez, alderdi berri batzu sartzea beharrezkoa egiten da eta azkenik, zenbait agiantzatan, egon dauden egoera batzu aldatzea, bere garaian kontutan hartu ez ziren zenbait gorabehera nagusituz; guzti hori, puntuak emateko erizpide berriak erabiltzearen ondorioz, behar gorrienak izan eta etxebizitza egoki bat lortzeko Agintaritzaren babes haundiagoa behar duten familiak, herri-suztapenezko etxebizitzaren hartzaile gerta daitezen. Azkenik, alogeratzeko xedez herri-suztapenezko etxebizitzak Udalei ematezko Azaroaren 19ko 365/1985 Dekretoan finkatutako arauak oraingo honetan gogoratzea komenigarria da; Horiek, etxebizitzen erabilpenari begira eraentza egokiago bat eramateko eta betetzearen ikuskaketa haundiago bat egiteko bide ematen bait dute. Horren ondorioz, Sail honek honako hau erabaki du: 1. Atala.- 1.- Euskal Herriko Autonomia-Elkarteak, artez edo Itune-bidez, suztatutako etxebizitzen hartzaileen hautaketa eta izendapena, eraikintza-aldiaren bitartean egingo da. 2.- Honako hauetan izendatu ahal izango dira Herri-Suztapenezko etxebizitzak: a) Autonomia-Elkarteak, etxebizitza horiek indarrean dauden legeei jarraituz hartu dituenean. b) Etxebizitzak, Agindu honen 4. atalaren 3. zenbakian ohartemandakoaren arauera Udal bati eskuratu dadizkionean. c) Etxebizitzak, bigarren edo horren ondorengo aldiz bete daitezenean. 3.- Hautatze-aldia bukatu ondoren, eskegileen ezarengatik edo horiek beharrezko baldintzak bete ez izateagatik utsik gelditu daitezen etxebizitzak, Agindu honetan bigarren edo horren ondorengo aldietarako finkatutako erizpideei jarraituz izendatuko dira. 2. Atala.- Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuak, dagozkion Herri-Suztapenezko lanak izendatu ondoren edo, hala gertatuz gero, Autonomia-Elkarteak, etxe-bizitzak jaso ditzanetik, honako alderdi hauek zehaztuko dituen erabakia hartuko du: 1.- Dagokion Herri-Suztapenean zudua duten Udala edo Udalak. 2.- Izendatzearen gai diren etxebizitzak, gutxi gora beherako luzezabala eta etxebizitzak daudeneko tokia, eta doakien Udalak batzu izanez gero, etxebizitzak horien artean banatzeko modua eta hala behar izanez gero, izendatu ez izateagatik gelditu litezkeen hutsak betetzeko doakienaren zernolakoa duten Udalaren edo Udalen zehaztapena. 3.- Etxebizitzak hautatzeko jaurpidea eta horiek erosteko ekonomia aldetikako baldintza orokorrak. 4.- Eske-idazkiak aurkezteko epea eta hori zabaltzeko eguna, Agindu honen 11 Atalaren 4. zenbakian ohartemandako agiantza salbu. 5.- Laugarren atalean adierazitako kupoen arauera godetu diren etxebizitzen zenbatekoa, atal horren 3. puntuak aipatzen duen gordeketa salbu, horretaz Udala, aurkeztutako eskabideak ikusi ondoren baliatu ahal izango dela. 6.- Zehaztapidetza hasi denaren erabakia, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko Lurralde-Ordezkaritzari eta bai Udaletxeko iragarki-Oholtzan agerian jartzeko eta Udalak bere lurralde-eremuaren barruan bidezko eritzitako edonolako zabalkunde-neurri hartzeko doakion Udalari ere jakinaraziko zaie. Jakinarazpen hori, nolanahi ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta bai zehaztapidetzak hartzen dituen herri edo herrietan zabalkunderik haundiena duten aldizkarietariko batean ere argitaratu behar izango da. 3. Atala.- Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuak, hala behar izanez gero, arrazoi eta guztizko erabaki bidez onartu dezan ehunekoa, dagokion herri-suztapenaren etxebizitza-zenbateko osotik kanpo geldituko da, Eusko Jaurlaritzaren Abuztuaren 14eko 186/1986 Dekretoaren seigarren atalean ezarritakoaren arauera. 4. Atala.- Izedatzearen gai diren etxebizitzen zenbateko osotik, honako kupo hauek gordeko dira: 1.- Ermaindunentzako etxebizitza-gordeketa bat, ondorengo ehinaren arauera: - Etxebizitza bat, eraikiko direnen kopurua hogeita hamahirutik gora eta hirurogeita seitik behera izan dadinean. - Bi etxebizitza, eraikiko direnen kopurua hirurogeita seitik gora eta ehundik behera izan dadinean. -Hiru etxebizitza, egitasmoak ehun eta berrehun etxebizitzen arteko zenbatekoa har dezanean; egitasmoak berrehun etxebizitzetik gora har dezanean, aipatutako hiru etxebizitzei, berrogei etxebizitza edo zati bakoitzeko bat gehiago erantsiko zaie. 2.- Senar-emazte gai edo senar-emazte berrientzako ehuneko 10erainoko etxebizitza-gordeketa. Eskatzaileek, senar-emazte berriak izanez gero, guztientzako eskakizunak betetzeaz gain, eskontza eskabidea aurkeztu dueneko egunaren aurreko urtearen bitartean egin izana agiri bidez egiaztatu behar izango dute. Senar-emazte gaiak izanez gero, bukatutako etxebizitza eskuratu dezatenetik 6 hilabetetik gora gabeko epean eskontza egiteko hitza eman behar izango dute, hori egingo dutenaren izenpetutako aitorpenaz, eske-idazkiari erantsi behar zaiolarik. Kasu horietan, eman beharreko hitzarmenetan, berarizko deuseztatzezko baldintza gisa, eskontza adierazitako epean ez egitea ezarriko da. Aipatutako ehunekoa erabiltzearen ondorioz hamarrena atera baledi, haundiago den zenbakiari atxikiz zuzenduko da, hamarrena bostetik gorakoa izan dadinean eta txikiago den zenbakiari besteetan. Senar-emazte gaiak izan daitezenean, eskatzailearen nahiz senar-emazte gaiaren irabaziak kontutan hartuko dira. 3.- Suztapen osoaren %50erainoko etxebizitza-gordeketa bat, doakion Udalari izendatzeko, Azaroaren 19ko 365/ 1985 Dekretoan ezarritako baldintza, eskakizun eta zertarakoen arauera. Hautatze-aldia bukatu dadinean, Udalak edo doakien taldeek eskatu ez dituzten etxebizitzak, izendagarrien zenbatekoaren barruan sartuko dira. 5. Atala.- Herri-suztapenezko etxebizitzak, honako hauek bildu dezatenek eskatu ahal izango dituzte: 1.- Familia-irabaziak, lanbide arteko gutxienezko lansaria oinarri hartuz bi halako eta erditik beherakoak direla egiaztatzea. Etxebizitzen izendapen-jaurpidea, jabe gisa izatekotan, lanbide arteko gutxienezko lansaria oinarri hartuz zenbateko berdineko edo horretatik gorako familia-irabaziak egiaztatu behar izango dira, zenbateko horiek aurreko idazatian finkatutako mugapena dituztela. 2.- Honako gorabeherako hauetariko bat egiaztaztzea: a) Jabe, maizter edo gozatzaile gisako etxebizitzarik ez izatea. b) Eskatzailearen famiIiakide-kopuruari begira, luzezabal ezegokia duen etxebizitza batetan bizitzea. c) Bertan bizitzeko baldintza txarrak dituen etxebizitza hatean bizi izatea. d) Doakionari atxiki ez dakiokeen epai-jabegokentze edo egozpena-pean etxebizitza izatea, dagokion haztapena edo kalte-ordaina urteko lanbide arteko gutxienezko lansaria oinarri hartuz lau halakotik gorakoa izan ez dadinean. e) Hirigintza-Egitamuketa bat egiteratzeko xedez utzi beharra daraman lur-zatiketarako zehaztapidetza baten peko etxebizitza izatea; beti ere, eskubideen ordainketaren edo hala behar izanez gero, kalte-ordainari dagokion zenbatekoaren balio-neurketa lanbide arteko gutxienezko lansaria oinarri hartuz lau halakotik gorakoa izan ez dadinean. f) Birrantolatze-ekintza baten edo beste presatasun baten ondorioz behin behingo ostatuetan bizitzea. g) Betetzen duen etxebizitzan maizter egotea; beti ere, errenta eskatzailearen familia-irabazien %30ekoa bera edo horretatik gorakoa izan dadinean. 3.- Eskabidea aurkeztu dadin egunaren aurreko bost urtetan doakienetariko edozein udal-mugartetako biztanle izatea. 6. Atala.- Aurreko atalaren lehenengo idazatian ohartemandako ondorioetarako, familia-buruarengadik edo bere senar-emaztearengandik eta bai, familia-buruarekin bizi eta bere pentzutan dauden familiarengandik datozenei eritziko zaie familia-irabazi. Ondorio horietarako, Urtean lanbide arteko gutxienezko lansaria oinarri hartuz 1 halako eta erditik beherako lansariak dituztenei eritziko zaie eskatzailearen pentzutan dauden familiakide eta beraz, lansari-taula egiteko familiaren kide. Eskatzailearen lanbide-alorreko familia-irabaziak eskabidea aurkeztu den egunaren aurreko sei hilabeteei dagozkien lansari-agiriak aurkeztuz egiaztatu behar izango dira edo, horien ezean, Gizarte-Segurantzari aldi horretan egindako ordaiketen egiaztagiria aurkeztuz. Inorekiko menpetasunik gabeko langilea izanez gero, Gizarte-Segurantzari egindako urteko ordainketen egiaztagiriaren bidez zurituko da. Gozamen-sariduntze, lanerako gaitasun eta edo nahitaezko langabeziagatik eskatzaileak inolako lanik egiten ez badu, dagozkien erakunde ofizialek emandako Egiaztagiria aurkeztuz baieztatuko ditu bere irabaziak. Nolanahi ere, Foru-Herriogasuntzaren Norbanakoen Urteko Irabaziegatitako Zergaren Aitorpen-agiria (dagoeneko urtekoa) erantsi beharko zaio eskabideari, hauek egiteko epea aitorpena aurkezteko aldiaren barruan egonez gero, eta aldi horren barruan ez egotekotan, aurreko urteari dagokiona. Agiri hori aurkeztu ez baledi, Aitorpena egin beharrik ez izatearen egiaztagiria, Foru-Herriogasunak emanda. Senar-emazte gaiak izanez gero, lehen adierazitako agiria, eskabidea egin duenarentzat nahiz senar edo emaztegaiarentzat dela ulertuko da. Nolanahi ere, Udalek, eskatzaileek adierazitako irabaziei buruzko bidezko eritzitako froga-bideak eskatu ahal izango dituzte. 7. Atala.- 1.- Bosgarren atalaren 2. idazatiaren a) hizkiaren ondorioetarako, etxola, aitzulo, etxetxo eta orohar, etxebizitzetarako ez diren etxebizitzek dituztenei erizten bizitzeko balditza txarrak. Bestelakoetan, bizi izateko baldintza txarrak, etxebizitza dagoeneko Udaleko Teknika-Zerbitzuek horretarako emandako egiaztagiriaren bidez egiaztatu behar izango dira. 2.- Bosgarren atalaren 2. idazatiaren b) hizkiaren ondorioetarako, kide bakoitzari hamar metro karratuko baliagarri baino gutxiago dagokionean, etxebizitza eskatzailearen familiakide-kopuruari egokitzen ez zaiola esan nahi du. 3.- 5. atalaren 2. idazatiaren c) hizkiaren ondorioetarako , senideren baten etxean, ostatuetan, ongintzarako tegietan edo etxebizitzaren jabe ez denaren maizter gisa gela batetan bizi edo edozein tituloren bidez etxebizitzarik ez dutenak dira etxerik gabe eritzitakoak. 8. Atala.- 1.- Eske-idazkiak, finkatu dadin epean aurkeztu behar izango dira, eskegileak egoitza dueneko udalaren aurrean. 2.- Eskabideak, udaletan emango diren eta agindu honen I Eraskin gisa doan eredu ofizialetan egingo dira. 3.- Eske-idazkiari, Eskatzailearen norberekiko xehetasunak eta horren, lanbide, ekonomia eta familia-egoera, etxebizitzarik ez izatea edo betetzen duenaren baldintzak eta etxebizitza eskatzen dueneko udal-mugartean bizi izatea eta nolanahi ere, honako agiri paper hauek erantsiko zaizkio: * Erresumako Nortasun-Txartela. * Familia-liburura edo horren behar bezala egiaztatutako aldakia. * Irabazien maila egiaztatzeko agiriak, bosgarren atalean ohartemandakoaren arauera. * Etxebizitzak bertan bizitzeko dituen zernolakoei buruzko egiaztagirira, zazpigarren atalaren 1. idazatian ohartemandakoaren arauera. * Egoitzaren egiazatagiria, Agindu honen 5. atalaren 3. idazatiak dioeneantxe. 4.- Berariz, epez kanpo eta hautatutakoen behin betiko zerrendak argitaratu baino lehen bideratzeko onartuko dira eskabideak; beti ere, eskabidearen zio diren gertakizunak, epea bukatu ondoren gertatu direla egiazta dadinean. 9. Atala.- 1.- Doakien Udalek, eskabideetan adierazitako gorabeheren egiatasunari buruzko egiaztapenak egin ondoren, adierazitako epe eta moduan aurkeztutakoei puntuak emango dizkiete eta Agindu honen 2. Eraskinean agertzen diren puntu-taulari eta zuzentze-biderkariei jarraituz hautatutakoek lortutako puntuen arauerako behin behingo zerenda bat egingo dute. 2.- Hautatutakoen behin behingo zerrenda, eskabideak aurkezteko epea bukatu dadinetik hasi eta hilabeteko gehienezko epearen barruan egingo da, eta hamabost eguneko epearen barruan, Udaletxeko iragarki-oholtzean jarriko da jendeak ikus dezan, agerian jartze hori Kondaira-Lurraldean zabalkunderik haundiena duen aldizkarietariko batean argitaratuko da. Aipatutako agerian jartzeko epeak dirauen artean, kaltedun gertatu direla uste dezatenek eta bai beren eskabidea bideratzeko onartua ez izateagatik, zerrendan agertzen ez direnek jazarpenak egin ahal izango dituzte. 3.- Jazarpenak, eskabidea aurkeztu deneko Udalaren aurrean aurkeztu behar izango dira eta honek, behar bezala erizpena eman ondoren, hautatutakoen behin-behingo zerrendarekin batera, jazarpenak aurkezteko epea bukatu dadinetik hasi eta gehienezko hilabeteko epearen barruan Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko Lurralde-Ordezkariari bidaliko dizkio. 4.- Eskabideak aurkezteko epea bukatu dadinetik hasi eta hiru hilabeteko epearen barruan, Udalak, aurreko idazatietan ohartemandakoa bete ez ba du, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko Lurralde-Ordezkaritzak epe horiek Iuzatu ahal izango ditu edo agintepidea beretzat gorde ahal izango du. 10. Atala.- 1.- Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko Lurralde-Ordezkariak, egindako jazarpenei buruzko erabakia hartu ondoren eta Udalek bidalitako hautatutakoen zerrenda edo zerrendak kontutan hartuz, puntu-kopururik haundiena duten eskegilei etxebizitza izendatuko die, izendatzearen gai diren etxebizitzen luzezabalari begira, hautatutakoen familia osatzen duten kopuruari egokitasunik haundiena kontutan hartuz. 2.- Puntu-kopuru berbera izanez gero, bere pentzutan familiakide gehiago duten eskegileek lehentasuna izango dute eta berriz ere berdinketa gertatzekotan, lehentasuna, familia-irabazi gutxiago egiazta dezaten eskegileek. Horien ondoren gerta litezkeen berdinketak zozketaz erabakiko dira. 11. Atala.- 1.- Hautatze-bidea aurreko ataletan finkatutako moduan bukatu ondoren, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko Lurralde-Ordezkariak hautatutakoen zerrenda egingo du eta bertan honako xehetasun hauek adieraziko dira. a) Izena, Erresumako Nortasun Txartela eta hartzaileen eguneko egoitza. b) Familia osatzen dutenak. c) Izendatu zaion etxebizitza, bere luzezabal baliagarria adieraziz. d) Lortutako puntuak. 2.- Aldi batera, Itxogite-zerrenda bat egingo da, hautaturik gertatu ez daitezenek osatuta, zerrenda hori, eskatzaileek duten puntu-kopuruari eta ez beste ezertxori begira egingo da. 3.- Itxogite zerrendak, izendapena egin dadinetik hasi eta urtebeterako indarra izango du, eta etxebizitzari uko egin edo hartzailekotasuna galtzeagatik etxebizitza horien izendapenerako eta bai gerorako suztapen edo dagokion udal mugartean utzik gelditu dadin edozein herri-suztapenezko etxebizitzaren izendapenerako ere indarra izango du. 4.- Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko erabakiz, itxogite-zerrendan sartuta dauden hautatutakoak, lortutako puntuen hurrenkerari jarraituz etxebizitzen hartzaile gertatu ahal izango dira, udal horretan suztapen berri baten izendapena egin eta ondoren adierazten diren egoerak bildu daitezenean: a) Itxoegite-zerrendan dauden hautatutakoen zenbatekoa, izendatzearen gai diren etxebizitzen zenbateko berbera edo hori baino haundiagoa izatea. b) Izendapena egin zenetik, sei hilabete baino gehiago ez igarotzea. 12. Atala.- Doakienei, hautatutakoen behin betiko zerrendaren eta bai itxoegite-zerrendaren berri ere emango zaie. 13. Atala.- Zerrendetariko edozeinetan ager daitezenek eta bai horietan agertzen ez daitzenek ere, hartzaileen behin betiko zerrendaren eta itxogite-zerrendaren aurka gora jotzeko eskea egin ahal izango dute, adierazi dadinetik hasi eta 15 eguneko epearen barruan eta Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuaren aurrean. 14. Atala.- 1.- Hartzaileen zerrenda, arduralaritza-bidean behin-betikoa izan dadinean, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko Lurralde-Ordezkaritzak, bere Idazkariaren bidez doakion bakoitzari izendapenaren berri emango dio. 2.- Aurreko atalean aipatzen den jakinarazpena, beste batzuen artean honako xehetasun hauek adieraziko dira: a) Izendatu zaien etxebizitza dagoeneko tokia. b) Etxebizitzaren luzezabal baliagarria. c) Saltze-prezioa edo errentarena. Jakinarazpen horretan, doakionak gehienez 15 eguneko epean Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko Lurralde-Ordezkaritzari etxebizitza onartu edo berari uko egiten dion adierazteko. Hartzaileak etxebizitza onartu edo berari uko egiteko adierazpenari erantzunik ematen ez ba dio, itxogite-zerrendan lehenengoa dagoenari etxebizitza hori izendatu zaiola jakinaraziko zaio. 15. Atala.- Hartzaileek izendapena onartu ondoren, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailak edo hala behar izanez gero, suztapenaren jabe den Herri-Erakundeak, bakoitzaren alde arduralaritza-agiri bat egingo du eta bertan hartzaile dela erasota utziko da, eta 30 eguneko epearen barruan, horretarako edierazi dadin banku-kontuan dogozkien zenbatekoak sar ditzaten, salerosketa-jaurpidepean egonez gero eta dagokion suztapenaren jabe den erakundeak horretarako eska diezaien bermea sar dezaten,alogera-jaurpidepean egonez gero. 16. Atala.- Lanak behin behingoz hartu ondoren eta beti ere etxebizitzak betetzeko biderik egon dadinean, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko Lurralde-Ordezkaritzak edo hala behar izanez gero, etxebizitzen jabe den Herri-Erakundeak, izendapena legezkotuko dute, dagozkien salerosketa edo alogera-ituneak emanez. Salerosketa-ituneak artez eta herri-agiri bidez egin ahal izango dira. Ituneen eraginkortasuna, giltzat jaso daitezenetik hasi eta hilabeteko epearen barruan izendatutako etxebizitzak betetzearen berarizko indargabetzezko baldintzapean geldituko dira. Epe horrek dirauen artean eta, etxebizitzak benetan bete ez daitezen bitartean, Autonomia-Elkarteko Arduralaritza, agintaritzaren babespeko etxebizitzei buruzko Legeetan ohartematen diren neurriez eta bai legeek berariz aitortzen dizkioten ahalmenez ere baliatu ahal izango da. 2.- Etxebizitzak saltzeko gerorako utzitako prezioa, bahitura bat eginez edo finkatutako egunean gerorako utzitako zenbatekoetariko bat ordaindu ez izateagatikako indargabetzezko baldintzaren bidez bermatuko da, suztapenaren jabe den herri-erakundearen aukeran. Hala ere, aurrekoen ordez, dagokion erakundeak gerorako utzitako prezioa Maileguetarako Erakunde Ofizial batek ordaintzea onartu ahal izango du, eroslea ordainketa bermatzeko moduan gelditzen dela. 3.- Gerorako utzitako zenbatekoak, Agindu honen 3. eraskinean agertzen diren kitatze-taulen arauera ordainduko dira. 18. Atala.-Giltzak jaso daitezenetik hasi eta 15 eguneko gehienezko epean etxebizitzan bizi ez izan edo dagozkien zenbatekoak eskuratu ez izateagatik, aurreko atalak aipatzen duen indargabetzezko baldintza ez betetzekotan, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko Lurralde-Ordezkaritzek, itxogite-zerrendan sartuta egon eta beharrezko eskakizunak bete dituenari etxebizitza izendatzen hasi baino lehen doakienei hizpidea emango zaie. 19. Atala.- Aurreko atalek aipatzen dituzten indargabetzezko baldintzak bete ez daitezen bitartean etxebizitza ezin izango da Jabego-Erroldean sartu. Hala ere, doakionak, hartzaile-tituloa eta sartutako dirua edo egindako bermearen egiaztagiria aurkeztuz, behin behingoz sartu ahal izango du eta sartze hori, dagokion suztapenaren jabe den erakundeak horretarako emandako egiaztagiriaren bidez indargabetzezko baldintza bete dela egiazta dezanean behin betiko bihurtuko da. 20. Atala.- Herri-suztapenezko etxebizitzen jabeek, « bizirik daudenen artean» eta salerosketa-itunea egin dadinetik hasi eta hamar urteko epea igaro ondoren baino ezin izango dute bigarren aldiz edo bata bestearen ondoren eskuz aldatu etxebizitza horiek. Horietan, herri-erakunde suztatzaileak haztatzeko eta atzera egiteko eskubideez baliatu ahal izango dira, Herrilege-Bildumaren 1597 atalaren eta ondorengoen arauera; ondorio horietarako, eskubidedunekin egin ditzaten salerozketa-ituneetan eskubide horietaz baliatzerik ba dagoela adieraziko da. Prezioa, nolanahi ere, agintaritza babespeko etxebizitzetarako legeetan alor horri buruz ezartzen dutenaren arabera zehaztuko da. 21. Atala.- 1.- Agindu honetan ohartemandakoaren arauera, lehen aldiz betetzeko eman eta hartzaielak horrela nahi izan duelako edo hartzaile-tasuna galdu duelako utzik gelditu daitezen herri-suztapenezko etxebizitzak, aurretikako hautatze-bidearen ondorioz gertatu zen, itxoegite-zerrendan lehenengo tokietan ager daitezenei izendatuko zaie, zerrenda hori indarrean dagoen artean. 2.- Bere garaian, beste arauei jarraituz egin ziren herri-suztapenezko etxebizitzen eta bai lehenengo izendapenerako agindu honen barruan sartuta egon eta bertan finkatutako baldintza ez gertatzeagatik, atal honen lehenengo idazatian ohartemandakoa erabilgarri ez duten etxebizitzen bigarren aldiz edo horren ondorengo izendapenak ere, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko Lurralde-Ordezkariak egingo ditu, artez, eta honek, beharra dela zio, bere eritziz etxebizitzak izendatzeko zuduz euki dezaketen Udalari edo Udalei, eskatutako betekizunak biltzeagatik, utsik gelditu den etxebizitzetara jo dezaketen norbanako edo norbanakoen arrazio eta guztizko saloa eskatuko die. 3.- Hautatutakoak eskatutako betekizunak biltzen dituela egiaztatu eta dagokion izendapena onartu ondoren, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko Lurralde-Ordezkaritzak beharrezko diren ituneak egingo ditu. 4.- Atal honetan ohartemandakoa salbu, bigarren aldiz edo horren ondorengo izendapenetarako, Agindu honetan guztizko izaeraz herri-suztapeneko etxebizitzak lehenengo aldiz betetzeko finkatutako ohartemateak izango dira erabilgarri. 5.- Nolanahi ere, Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuak, biltzen diren gorabeherak eta bigarren aldiz edo horren ondorengo izendapenetarako utzik dauden etxebizitzen zenbetekoa kontutan hartuz, agindu honen bigarren atalean agindutakoaren arauera izendapen-zehaztapidetza berri bati hasiera eman ahal izango dio. 22. Atala.- Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburuaren arrazoi eta guztizko erabakiaren bidez, berarizko beharrak betetzeko xedez, gaur egun eraikita dauden edo geroan eraikiko diren etxebizitzak, berarizkotasuna dela zio bidezkotzat jotako alderdietan, agindu honetan ezarriko arauak ez dira erabilgarri izango. ALDIBATERAKO ERABAKIA Agindu hau indarrean sartu baino lehen hasitako herri-suztapenezko etxebizitzak izendatzeko zehaztapi detzenak izan eta zain dauden biderapenak, hasi zirenetik bertatik indarrean zeuden legeetan agindutakoaren arauera egiteratuko dira. GEHIGARRIZKO ERABAKIA Udalekin edo Bereoneratzeko Hirigintza-Elkarteekingo Elkar Lanerako Itune bidez suztatutako etxebizitzak izendatzeko modua, udala edo elkarteak berak finkatutakoa izango da. Hala ere, aurrekoan aipatutakoaren ordez eta izendatze-modu hori araupetu ez dadin bitartean, Agindu honetan ezarritakoa izango da erabilgarri. INDARGABETZEZKO ERABAKIA Herri-suztapenezko etxebizitzak izendatzeari buruzko Apirilaren 13ko 77/1982 Dekretoa garatzen duen Lurrade-Antolaketa eta Herrilan-Sailaren Maiatzaren 5eko 6/ 1982 Agindua indargabetuta gelditzen da. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Agindu honetan ezarritakoaren aurka egon daitezen maila bereko edo apalagoko manuak ez dira Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko eremuan erabilgarri izango. Bigarrena.- Agindu honetan araupetzen ez diren gaietan, agintaritzaren babespeko etxebizitzen alorrean indarrean dauden legeetan ezarritako arauak izango dira erabilgarri. Hirugarrena.- Agindu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan hartuko du indarra. Gasteiz, 1986.eko Irailak 25. Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailburua, JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA. ERASKINA FORMULARIO TAULA