Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Kultura eta Turismo Sailaren 1986.eko Uztailaren 28ko AGINDUA, Kiroletako udal Eskolak Araupetuz. Autonomia elkarteko Osoko Erakundeen eta Lurralde Historikoetako Foru-Erakundeen arteko harremanak araupetzen dituen azaroaren 25eko 27/ 1983 Legearen arabera, Osoko Erakundeei dagokie kirol alorreko Iegegintza, Lurralde Historiknei emanez arau hauen garapena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 153
  • Hurrenkera-zk.: 1803
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1986/07/28
  • Argitaratze-data: 1986/08/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeko Debako Udalak, 1985.eko Abenduaren 4ean egindako bilkuran, «Agirreren Jauregia, Lorategiak, Alhoko Lurrak eta Jauregian dauden ogasun mugikor eta Arte-Lanaku izeneko Egitasmoa onartzea eta jabetu beharreko ogasun eta eskuhideen jabegokentzezko zehaztapidetza hasiaraztea erahaki zuen eta halaber, Eusko Jaurlaritzari ogasun eta eskubide horiek presako bidez jabetu beharrekoak direla aldarrikatzeko eskea egitea, Nahitaezko JabegoKentzearen Legeko berrogeita hamabigarren atalean eta Autonomia-Estatutoko Behin-behineko Erabakietatik Zazpigarrenean agintzen denaz baliatuz. Presako bidez jabetzeko aldarrikapenaren gai diren ogasunak zeintzuk diren jakiteko, behar adinako xehetasunez zehaztuta eta banakatuta gelditu dira zehaztapidetzan, horretarako dagoen zerrendan alegia. Zerrenda hori, bere garaian, agerian egon eta herri-argipideketara atera zen eta egitasmoarekin batera doakienei adierazi zitzaien, jazarpen-idazki bat aurkeztu zelarik. Zehaztapidetzan, Lurralde-Antolaketa eta GarraioSailak Egitasmo hori Udalean indarrean dauden legeei jarraituz egin denari buruz emandako aldezko erizpena dagoenez. Lege-egoerari begira egon dagoen ezbaiarengatik larriagotzen den deusezte-arriskuan bait dago eta legeek horrekiko babesa bermatzen duenez gero, kultura-alorreko zuduzko ogasuna den «Agirre» eraikintzaren gero eta gehiagoko andeapena gelditzeko xedez, dagozkion lanak egiteratzea luzaezinezkotzat jotzen da eta horren ondorioz, kultura alorreko udal-ekintzak egiteari bide emango zaio. Hori dela eta, Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburuaren saloz, eta Jaurlaritzak mila bederazirehun eta larogeita seigarreneko Irailaren hogeita hiruan egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Alal bakarra.- Nahitaezko Jabego-Kentzearen berrogeita hamabigarren atalak dioenaren arauera eta horretarako egindako arduralaritza-zehaztapidetzaren baitango zerrendan zehaztuta eta banatuta egon eta «Agirreren Jauregia, Lorategiak, Alboko Lurrak eta Jauregian dauden Ogasun Mugikor eta Arte-Lanak» izeneko Egitasmoari dagozkion lanak egiteratzeko behar daitezen ogasunez eta eskubideez Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeko Debako Udala jabetzea presakotzat aldarrikatzen da. Gasteizen, 1986.eko Irailak 23. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.1985.eko ekainaren 10eko Aginduak, Kultura eta Turismo Sailari ematen zion Kiroletako Udal Eskolen eremu orokorra sortzeko agintepidea. Horiek hoerela eta ikusirik udalek, normalki Iehiaketa xedea ez duen, kirol praktikarako gero eta eskakizun gehiago dutela, honako hau erabakitzen dut: 1. Artikulua: Agindu honen bidez kiroletako Udal Eskolak ihardunean hasteko arauzko eremu orokorra sortzen da. 2. Artikulua: Autonomia Elkartearen menpe dauden Kiroletako Udal Eskolak, kirol eta fisika ekintzen irakaskuntza, hastapen eta espezializaziorako zentruak dira edo/eta denek kirola praktika ahal izan dezaten ekarpena da. 3. Artikulua: Kiroletako Udal Eskoak hartu astno dituzten helburu desberdinak ikusirik, hondoko sailkapena ezartzen da: a) Irakaskuntza eta hastapenarako Kirol Eskola. a.1) Orotariko Kiroletako Udal Eskola.- eere programak eta planak, nagusiki, O.M.O.ko hasiera eta erdiko zikloan (1.2.3.4. eta 5.kurtsoetan) leudekeen ikasleen irakaskuntzara zuzendurik daude. a.2) Berarizko Kiroletako Udal Eskola.- Bertan garatzen diren programek, orotariko eskolan O.H.O.ko 2.zikloan, 6.7. eta 8. kurtsoetan dauden ikasleek praktikatzen dituzten kirolen berarizkotasuna bultzatzen dute. b) Kirola guztiontzat lemapeko Udal Eskolak.- Adina edo/eta seksua horretarako eragozpena izango ez dela rik, astiorduen erabilera egokia eta kirol mota desberdinen praktikaren bidez norbanakoaren hazkundea eta bizimodua hobetzen lagunduko duen ekintzak eta programak aurrera eramatea da Eskola horien egitekoa. 4. Artikulua: Orotariko eta berarizko Kiroletako Udal Eskolen egitekoa, hezkuntza sistemako maila desberdinetan eskaintzen den kirot-praktika eta heziera fisikoa osatzea da. Halaber, ikasketak behin bukatu ondoren, Iehiaketa xedea duten kirolen kalitatea hobetzera zuzendurik dauden Federakunde eskoletan sartzeko edo akirola guztiontzatu saileko kirol mota desberdinak praktikatzr'ko aukera ematen zaio ikasleari. 5. Artikulua: Udalei dagokie berez edo Federakundeekin batera K.U.E.ren planak eta programak gauzatzea, baita kirol-teknika arduradunen izendapena ere. Arduradun horiek jarritako gaiak irakasteko gauza direla frogatuko duen titulazioaren' jabe izan beharko dute. Lurralde Historikoetako Foru-Erakundeek, beraiek gauzatutako egitamuketaren arabera, bere gain hartuko dute K.U.E.etarako Udalek eraturiko programen kirolteknika egokitasunaren onespena. 6. Artikulua.- Lurralde Historikoctako Foru-Erakundeen eta Udalen artean horri buruz ezarriko den prozedimenduaren bitartez emango zaie hasiera K.U.E.en ihardunei. Aipaturiko hitzarmen honetan bertan ezarriko dira esku hartzen duten Erakunde desberdinen finantzaketa baldintzak. 7. Artikulua.- Azaroaren 25eko 27/1983 Iegearen arabera erabaki honen garapena eta egiteratzea Lurralde Historikoetako Foru-Erakundeen esku geratuko da. Gasteiz, 1986.eko Uztailak 28 Kultura eta Turismo Sailburua, LUIS M. BANDRES UNANUE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.