Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Kultura eta Turismo Sailaren 1986eko Ekainaren 20ko AGINDUA, Kiroletako Federakunde Eskolak Araupetuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 126
  • Hurrenkera-zk.: 1514
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1986/06/20
  • Argitaratze-data: 1986/06/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Uztailaren 31eko 276/1984 Dekretuak Kiroletako Euskal Erakundeen eraketa araupetzen zuen, horiek, bateango manifestazio eta programen betetze eta garapenerako Lurralde Federakundeak zituzten bere baitan. Federakundeen eraketa prozesua behin bukatu ondoren eta beraien eratze-egiturak finkaturik, halaber 1986.urteraku alor bakoitzeko teknika-arduradun taldeak izendaturik eta horretarako izendaturiko diruatala kontutan izanik eta kirol alorrean dagoen beharrari hasiera emateko, Kiroletako Federakunde Eskolan funtzionamendua araupetzen da. Honako araudi hau, beste batzuren artean Euskal Federakundeen urteroko progamatetarako diru laguntzak araupetzen dituen Martxoaren 18ko aginduan jasotako arauketaren osagarri da. Kultura eta Turismo Sailak laguntzetarako duen aurrekotuaren zati bat, elitzeko kirola laguntzera zuzendurik dago, honek, onarturiko aurrekontu osoaren %30etik %20era hartzen du. Kiroletako Federakunde Eskolak etorkizuneko elitearen prestakuntza eta hasiera saiobidezko zentru bezala ikusten dira. gehienbat· Euskal Herrian guztiz sarturiko eta olinpiko eta norbanako xede duten modaliteetan Honen ondorioz ERABAKITZEN DUT: 1. Artikulua.- Kultura eta Turismo Saileko Kiroletako Zuzendaritzak Atletismo, Eskubaloi eta Arraunketa Kiroletan diruz lagunduko ditu Kiroletako Federakunde Eskolak. Kiroletako Federakunde Eskolak Atletismo, Eskubaloi eta Arraunketa Eskal Federakundeen menpe egonik Euskal Federakundearen xede den modalitatean eliteraren kirol parktika, ex¡zagutza eta irakaspenda emango dute. 2.- Artikulua.- Kiroletako Federakunde eskolen buru bezala Euskal Fedeakundearen Lehndakariak izendaturiko teknika arduraduan egongo da eta honek, bertan emango diren irakaspen alor desberdinak antolatuko ditu. Arduradun honek modalitatearen kirol praktika eta irakaspena emateko eskatutako titulazioaran jabe izan beharko du eta kirol horretan espezializaturikI.N.E.F.-eko titulua edo maila goreneko federakunde titulazioa eduki beharko du. 3 Artikulua.- Kiroletako Federakunde Eskolek,lehn urratsean elitearen gaikuntza dute xede, bere egitekoa hiru pausotan garaturik: 1go.urratsa: Antz ematea Kirol Eskoletako arduradunek, O.H.O.ko 2zikloko ikasleen artean egingo dute antz emate lana.Lurralde Historiko bakoitzeko Kirol-Eskola alorrean aurrera eramaten diren lehiaketan usiketa eginaz edo/eta praktidatuko den kirolari egokitutako frogak eginaz, honel kirol eta fisiko ahalmena jakiteko bide emanez. 2go.urratsa: Hasiera Hautaketa egin ondoren, Eskola horietako kirol teknika arduradunek 14tik 16 urtera bitarteko kirolariekin hasiko dute bere lana, oinarrizko kirol prestaketa emanez eta lehia arrauetan eta ihardunbide eta teknika alderdietan modalitatearen irakaspena osatuz 3.urratsa: Hobekuntza Urrats honen garapena 16tik 18 urtera bitarteko ikasleei zuzentzen zaie. Helburua, aurreko ruuatsean lorturiko kirol-fisika baldintzak hobetzea izanik etadenboraldi honetan kirolariak lortzen duen garapen fisiko naturala aprobetxatuz kirolaria fedrakunde egituretan sartzeko prestatzea da, maila gorenenko kirol etorkizunari begira. 4 Artikulua.- Diru laguntzak jaso ahal izateko, finkatzen diren prozentaien arabera %75eraino, Arraunketa, eskubaloi eta Atletismoko Euskal Federakundeek, Kiroletako Zuzendaritzari, honek onar ditzan, Federakude Eskolen programa eta lan-egitamuarekin batera, teknika arduradunaren eta berari atxikitako lan taldeko partaideen izenak bidaliko dizkiote. Halaber, kirol partktidarako ikaslegoaren gaitasun fisikoa eta jarraipena eta sorozpidetza zaintzen duten sendagile-urgazlaritzako partaideen izenak. Kiroletako Zuzendaritza Federakunde Eskolen zaingo eta ikuskaketa funtzioa betetzeko eskubidearen jabe gelditzen da, bertan ematen den irakaspena, programan kirol-fisikari buruz aurkeztutakoarekin bat etor dadin. 5. Artikulua: Ezarriko diren diru aldetiko mugak kontutan harturik, laguntzen diru-kopuruen zenbatekoak edo/eta eskatutako diru laguntzen porzentaiak erabakitzerakoan, jarraian aipatzen diren Iehentasunak baloratuko dira: a) Aurkeztutako lart-egitamua, programa honek ematen dituen teknika bermapideekin batera, bertan proposaturiko helburuak lortzeko. b) Programaz arduratzen den teknika-taIdearen maila. c) Giza-eskuarte, kirol eta ekonomi mailan, egitamu honetan federakunde egituraren lankidetasuna (Federakundeak, Klubak, Kirolariak). d) Autonomia Elkarte mailatik goragoko zabalkundea duten kiroI motak edo/eta kiroletako Zuzendaritzaren helburuei lotzen zaizkienak izango dute Iehentasuna. e) Egitamuaren kirol-ekonomi errentagarritasuna. 6. Artikulua- Kultura eta Turismo Saileko Kiroletako Zuzendaritzak, Euskal Federakunde· Eskolaren aurrekontua onarturik, honen kostuaren %75a diruz lagunduko du, eta diru-zenbatekoak ez du inola ere 5 milioi hezetatik gora joko. 7. Artikulua- Eske-egileek, Kultura eta Turismo Saileko Kiroletako Zuzendaritzan, honako agirisorta aurkeztu beharko dute: a) Kiroletako Zuzendaritzan jasoko den laguntzetarako eskabide orria. b) Federakunde Eskolaren programa eta egitamua, helburuak, teknika arduraduna, lan-taldea, kirolarien zerrendaketa, emango den kurtsnaren hasicra eta bukaera data, ospatuko den instalakuntzen eta lekuen berri emanez. c) Federakunde Eskolaren aurrekontu zehatza eta Euskal Federakundeak ekintza horri emango dion diru-izendapena, baita ekintza horretarako beste Erakunde Publiko edo Pribatuengandik jasotako laguntzen aipamena. 8. Artikulua Federakunde Eskolen laguntzetarako eskabideen aurkezte-epea, honako Agindu hau argitaratu eta bi hilabetetera amaituko da. Kiroletako Zuzendaritzak, Federakunde eskatzaileak egindako eskaerak, aurkeztutakn egitasmoaren arabera ez dituela beharrezko agiriak ikusiko balu, gehienez 10 egunekato epea emango zaio aurkeztutako eskaera osatzeko. Denboraldi hau igaro ondoren, hutsuneak betetzeke egongo balira, eskakizuna artxibatu egingo da, agirisorta Erakunde eskatzaileari itzuliz. ; 9. Artikulua Laguntzaren diru-zenbatekoari buruzko onespen erabakiekiko gainontzeko baldintzak, hots, laguntza-hartzaileek bete beharreko egiteko eta laguntza xedetarako agiango ez betetzeei dagozkienak hain zuzen ere, kirol-jolas ekintzetarako laguntzak luzatzeko eta eskatzeko araudia jarriz 1986.eko Martxoaren 18ko Aginduan 8. 9. eta 10.Artikuluetan aditzera emandakoak ber-berak izango dira. Federakunde Eskolen finantzaketarako emandako laguntzaren ziurtagiriak, ekintza aurrera eramaten den urtea bukatu eta hurrengo urteko lehenengo bi hilabeteetan aukeztu beharko dira. 10. Artikulua Honako Aginduak ezartzen dituen modu eta neurrietan, diru laguntzak eman ahal izateko. Euskadiko Autonomia Elkarteko aurtengurako aurrekontuctan diruizendapen nahiko dela bermatzen da. ALDIBATERAKO ERABAKIAK Halakotzat hartuko dira, Munduko Txapelketetan edo Kiroletako Zuzendaritzarentzat garrantzi haundiko ekintzetan federakundeen partaidetza ziurtatzera zuzenduriko programaketak kirul ekintza hauek Federakunde Eskoletan dauden ikasleentzat egokiak izan beharko dute. Beti ere, aipaturiko ekintza horiek elite hastapenerako zentru batek dituen kirol heziketarako helburuak betetzen dituelarik. AZKEN ERABAKIA Honako Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta egun berean sartuko da indarrean. Gasteiz, 1986.eko Ekainaren 20a. Kultura eta Turismo Sailburua, LUIS Mª. BANDRES UNANUE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.