Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Kultura eta Turismo Sailaren 1986.eko maiatzaren 15eko AGINDUA, Euskaltegi Publiko eta Pribatuetako irakaslegoaei eskatutako gutxieneko euskarazko titulazioa arautuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 99
  • Hurrenkera-zk.: 1175
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1986/05/15
  • Argitaratze-data: 1986/05/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Atal bakarra.- 1982ko irailaren 20ko Aginduaren 8. atalean finkatzen diren azterpideei hirugarren hau gehitzen zaie: idatzizko azterketa ahozko azterketa egin ondoren, Hezkuntza Sailordeczak finka dezan epearen barruan, egingo da. Idatzizko azterketa honetara ahozkoa gainditu dutenak bakarrik izango dira deituak. Hala ere, idatzizko azterketara deitua izatea ez da ahozkoa gainditu izanaren froga. AZKEN ERABAKIA Honako Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean. Gasteizen, 1986ko Apirilaren 10ean Hezkuntza, Unibertsitate eta lkerketako Sailburua, JUAN CHURRUCA ARELLANO.Azaroaren 25eko 29/1983 Legeak bere Zioen Adierazpenean dio: «Egitasmo honek ondorio onik izan dezan, araupetutako irakaskuntzan zalantzan jarri ezinezkotzat jotzen diren egoera eta zernolako guztiak sortaraztea eta indarrean jartzea segurtatu dezan egitarau bat gauzatzea da oinarrin. Hauen artean lehentasunezkoa da irakasleon prestaketa mailari dagokion oro. Aipatu Legearen hogeigarren artikuluaren arabera, Sail honen eskumenekoa da Euskaltegi Publiko nahiz Pribatuetako irakasleei eska dakizkien tituluen arautzea. Euskaltegi Publiko eta Pribatu Homologatuen iharduna eta ezagutza arautzen dueneko lege-garapenean xedatu izan dira euskaltegietako azpiegituraren eta irakasleek bete beharreko gutxienekoak. Beharrezkotzat jotzen da orain helduen berreuskalduntzerako Erakundeen bidezko plangintzan Euskaltegi Pribatu Libreei dagokienetan, berme jakin batzu lortzea, HABE Erakundearen azkeneko bost urteetako eskarmentua aintzakotzat hartuz. Kultura Sailaren 1984.eko ekainaren 8ko Aginduan, 29/1983 Legearen hogeigarren artikulua garatuz, esaten da HABEk Euskaltegietako ikasleak Euskararen Gaitasun Agiria lortzera bideratuko dituela, bere irakasmaila desberdinak gainditu ondoren. Xedapen horretan bertan arautzen da Euskaltegi Publiko eta Pribatu Homologatuetako iraskaslegoak titulu jakin batzuren jabe izan behar duela, justu g ABEren bidez lorturiko diru publikoz hornitzen diren euskaltegiotan irakasten den euskarak beharrezko gutxieneko maila izan dezan. Guzti hau dela eta, HABEren Batzorde Akademikoaren aurretiazko onarpena izan eta HABEren Zuzendaritza-Batzordearen proposamenez, XEDATZEN DUT: Lekenengo artikulua.- HABEren Erregistroan inskribiturik dauden euskaltegi guztietako, bai publiko eta bai pribatuetako irakaslegoak, EGA edo balio bereko tituluren baten jabe izan beharko du, 1984.eko ekainaren 8ko Aginduak eskatzen dituen gainerantzeko agiriez gain. Bigarren artikulua.- Aurreko artikuluan araututakoa indarrean jarriko da 1987/88 ikasturtearen haseran, hurrengo artikuluan aurrikusitako ondorioetarako. Hirugarren artikulua.- Agindu honetan EGAren edo balio berekoa den titulu baten beharraz araututakoa ez betetzeak, Euskaltegien Erregistroan ezabatzea ekarriko dio euskaltegiari, Ikuskatzailetza Sailaren txostena eta HABEren Zuzendari Orokorraren Ebazpena jasorik, ondorioz, subentzioak ezabatu edo bertan behera utziko direlarik. Gasteiz, 1986.eko maiatzaren 15ean. Kultura eta Turismo Saila, LUIS M. BANDRES UNANUE.