Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Kultura eta Turismo Sailaren 1986.eko Otsailaren 6ko AGINDUA, Kirol Federazioen Antolaketari buruzko 1985.eko Maiatzaren 20ko Agintiuko 8. Artikuluko lehenengo puntua aldatuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 37
  • Hurrenkera-zk.: 469
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1986/02/06
  • Argitaratze-data: 1986/02/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1986.eko Urtarrilaren 20ko 11. alean argitaratutako Dekreto horren gaztelerazko idazkeran huts bat egin zenez ohartuta, dagokion zuzenketa egitan da ondoren: Lehenengo atalaren 2. idazatian, zera dioenean: «por un importe total de doscientos noventa y siete millones trescientas sesenta mil trescientas seseta y siete mil cuatrocientas veintisiete (297.360.377) pesetas», zera esan behar du: «por un importe total de doscientos noventa y siete millones trescientas sesenta mil trescientas setenta y siete (297.360.3771 pesetas».Euskal Federazioak erregulatzen dituen Uztailaren 31ko 276/1984 Dekretoak, Federazio bateko Estatutoek ordezkari eta Zuzendaritza karguak aukeratzeko sistema jaso beharko dutela, ezartzen du. Bestalde, 1985.eko Maiatzaren 20ko Agituluko 8. Artikuluko lehenengo puntuak, «Ezohizko Batzar Nagusia, Lehendakaria aukeratzeko, lau urtetik behin bilduko da gutxienez, batzar hori Olinpiada urteko aurrekoan egingo dela» ezartzen du. Ondorioz, Fedarazioek, aipatutako 8. Artikuluko lehenengo puntuak dioena betetzeko, kasu batzutan, urtetik urtera hauteskundeak egin beharrik izan ez dezaten, Sail honek honako hau ERABAKI DU: Artikulo bakarra.- 8. Artikuluko lehenengo puntua, era honetan geldituko da idatzita: Ezohizko Batzar Nagusia, Lehendakaria aukeratzeko eta gai-zerrendan sar daitezen bere agintepeko gainontzeko gaiei buruz erabakiak hartzeko, lau urtetik behin bilduko da gutxienez, batzar hori Olinpiada urteko aurrekoan egingo dela. Preolinpikoen urtearen aurrekoan, Batzar Nagusiko kideak eta Lehendakaria izendatzeko, ohizko hauteskundeetara deia egin beharra duten Federazioek, ez dute izango hauteskunde horiek hurrengo urtean egin beharrik. AZKEN ERABAKIA Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitar dadin egunaren biharamunean, jarriko da indarrean. Gasteiz, 1986.eko Otsailak 6. Kultura eta Turismo Sailburua, LUIS Mª BANDRES UNANUE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.