Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

1985.erako Azaroaren 13ko AGINDUA, guztira 4.000 milioi (5.000 milioirainoko gehitu daitekeela) pesetarainoko, Euskadirako eta ehuneko 11,50eko urte-sari batekin kitagarri, diren Herrizor-agiriak ateratzeko egiterapen bideak jarriz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 236
  • Hurrenkera-zk.: 2381
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1985/11/13
  • Argitaratze-data: 1985/11/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Azaroaren 12ko 355/ 1985 Dekretoak, 1985.erako Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuei buruzko Maiatzaren 28ko 4/1985 Legearen, bere bigarren atakelo, bi idaz-zatiko f) hizkiak eta hogeita bederatzigarren atalak Eusko Jaurlaritzari Herrizoragiria ateratzeko emandako baimenaz baliatuz, guztira 4.000 milioi (5.000 milioiraino gehitu daitekeela) pesetarainoko Euskadirako Herrizor-Agiriak ateratzea erabaki du, 3. urtean kitatzeko, Dekreto honek aipatzen dituen diruezarketan zati bateko dirubideak egiteko. Aipatutako Dekretoan agintzen dena betez eta horretan ohartematen dena egiteratzeko, beharrezko diren agintzak eta erabakiak hartzeko Ekonomia eta Herriogasun-Sail honi ematen dion baimenaz baliatuz, honako hau, ERABAKITZENT DUT: Lehenengo Atala.- Herrizor-Agiriaren zenbatekoa Herrizor-Agiria, bakoitza 10.000 pesetakoa eta daramanaren izeneko zor-agirietan egingo da, honako maila hauen arauera sailkaturik: 1 zenbakia, zor-agiri batekoa. 2 zenbakia, 10 zor-agirikoa. 3 zenbakia, 100 zor-agirikoa. 4 zenbakia, 1.000 zor-agirikoa. 2. Atala.- Herrizorra hartzeko modua 2.1. Ekonomia eta Herriogasun-Sailak, Azaroaren hamabiko 355/ 1985 Dekretoaren ondorioz, atera eta ehuneko hamaika kakotxa berrogeita hamarreko urte-sari batekin kitagarri den nornahirentzako Herrizorra eskainiko du. 2.2. Doakienek, Aurrezki-Kutxen, Bankoen nahiz Mailegu-Koperatiben bidez egingo dute hartzea, izenpetutako guztiaren zenbatekoa hartze-unean emanez. 2.3. Hartze horiek egiteko idaz-eskeen diru-zenbatekoa honetan eskaintzen dena baino haundiagoa gertatzen bada, heineango bada, haineango banaketa kegingo da; izeneko miloe bat peseta baino gutxiagoko eskeak baztertuta geldituko dira. Heineango banaketa hau Ekonomia eta Herriogasun-Sailak egingo du, izenpetutako guztien zenbateko osoa ezagutu ondoren. 2.4. Eskatutakoari dagokion dirua sartu dela egiaztatzen duen agiri-ordaina emango zaie hartzaileei, hartzeunean. Izenpetze-zenbatekoari dagokion diruz ordaindu delako agiriak, Agiri-bidezko Lege-egiketegatikako Zergaren ondoriotarako, ez dira agiri-birreskuragarritzat hartuko. 2.5. Bere garaian, hartzaile boakoitzari hartu duen diru-zenbatekoan dagozkion Herrizor-agiriak eskuratuko zaizkio, Lanbide-elkarteko erroldean sartutako bitar tekotza egiten duela; horiek, indarreango Sari-Taulak zehazten duen artekarisaria baino ez dute jasoko. Merkataritza-artekariek eskuhartuta egindako agiriak azkeneko mailako aletan gauzatuko dira. 3. Atala.- Jaulkipenaren Zenbatekoa eta xahupena 3.1. Ateratzen den Herrizor-agirien guztizko zenbatekoa Dirusartze-Egitamuan sartuko da, 9garren Atalburua, «Zorpideen Aldakuntza», 93garren Atala, «Aterako diren zor-agiriak». 3.2. Jaulkipen honetan eskuhar dezaten dirubideartekariek, segurantzatarako erakundeetan eta «Eusko Jaurlaritzaren Diruzaingo-Nagusia»-ren izenean, horietako bakoitzari dagokion zenbatekoa sartuko dute, 1985.eko Abenduaren hamaseigarren eguna baino lehen. 3.3. Jabetza-agiriak, behin-betiko egiriak, artekari-sariak, salmenta-saria agiriak, argitalpena eta, orobat, moeta honetako jesapenak egiteari dagozkion zahupenak, indarreango diruegatamuak emandako diru-izendapenen pentzutan egingo dira. 90garren Saila, «Herrizor-Agiria», 01garren Zerbitzua, «Urte bete baino gehiagorako Herri-Zorra», 2garren Atalburua, 29garren Atala, 291 Atalaren eretzean. 3.4. Ekonomia eta Herriogasun-Sail honek Jaulkipen honetan eskuar dezaten Erakundeekin, elkar hartuko du honen egiteratze-bidea, eta artekari-sariei dagokien zenbatekoa ezarriko du. 3.5. Ekonomia eta Herriogasun-Sail honek Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Jaurlaritzari eta EuskoLegebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari egindako jesapenen berri emango die. 4. Atala.- Dirusaria ordaintzeko modua 4.1. Jaulkipenarekiko dirusarien ordaintze-zerbitzua, honetan laguntzen duten dirubide-artekarien bidez egingo da. 4.2. Agiriak, aurreko zatian aipatutako dirubide-artekariek izatekotan, epe-muga bakoitzaren aurreko hamar egunetan, haiekiko dirusariak eskatuko dizkiote Ekonomia eta Herriogasun-STailari, doakienei ordaintzeko. 4.3. Halaber, agiriak beste eukitzaileengan dagozenean, horien ordainketa, lehen aipatutako diru-artekarien bidez egingo da, eta horien aurrean aurkeztuko dira diruz ordaindu delako agiriak, eskuratze-eskubidea ezateko, honi dagokion zuzenketa-eskeari bide emango diolarik. 4.4. Kasu bietan, epe-mugari dagozkion dirusariak egin direneko bideratze-egiaztapena egingo du ordaintzen duen Erakundeak. 4.5. Ekonomia eta Herriogasun-Sailak ordaintzeko agindu berari eman arte, dirua eskuratzea bertan eska dadineko Dirubide-Erakundeak berak izango ditu diruz ordaindu delakoari dagozkion agiriak, agiridunak, hari dagokioneantxe, epe-mugarekiko zenbatekoaren gaudimena eman ezik. 5. Atala.- Kitapena ordaintzeko modua 5.1. Jaulkipenarekiko kitapenen ordaintze-zerbitzua, horretan laguntzen duten dirubide-artekarien bidez egindo da. 5.2. Kitapena ordaintzeko modua 4. Atalean ezarritakoa izango da, dirusaria dioenean kitapena esan behar duela salbuetsiz. Gasteizen, 1985.eko Azaroak 13. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.