Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren 1985eko Otsailaren 4eko AGINDUA, Euskararen Gaitasun Agiriaren EGA 1985eko ekintzak zenbait puntutan araupetuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 42
  • Hurrenkera-zk.: 424
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1985/02/04
  • Argitaratze-data: 1985/02/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Batetik Euskararen Gaitasun Agiriaren 1985eko azterketaldiak ongi ibil daitezen, bestetik zenbait puntu araupetu beharra ikusten denez eta azkenik, EGAren oinarrizko arautegia laster berritzeko denez, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.- 1984erako bakarrik onetsi nahiz homologatutako ikastetxeek bere hartan gordeko dituzte, 1985 urtean zehar, beren aitormen horiek. 2. Atala: 1982ko Irailaren 20ko Aginduaren (Azaroaren 6ko EHAAn) 27. Atalaren azken pasartea suspenditurik geratzen da. Homologazio-onespen eskabideak egin ordez agindu honetako l. atala izango da, eginkizun horiei dagokienez, gidari. 3. Atala: HABEri dagokionez, lege-azalpen osatuagoa argitara artean, HABEren menpeko euskaltegi pilotoak eta udal euskaltegiak soilik sartuko dira HABEren bidezko deialdi itxietan. 4. Atala: Kasuan kasuko entitateek iragarri behar dizkiete aurten ere azterketarigaiei, orainarteko lege-azalpenetan agindu bezala, azterketaldien datak. Euskara Zerbitzuak finkatuko ditu bai fetxa horiek eta bai ekintzaz ekintza xeheturiko egutegiak, kasuan kasuko entitatea entzun ondoren. 5. Atala: Matrikula-aukerak. Azterketa hauetako deialdiak urtean bi izango dira, deialdi bakoitzari matrikulaldi berezia dagokiolarik. Matrikulaldi bakoitzean matrikulatzeko eskubidea du urte hartan gutxienez hamazazpi urte betetzen duen edozein herritarrek, beti ere bestelako lege-azalpenetan eta Euskararen Gaitasun Agiriaren administrazio-ihardupidean xehetuko diren oinarrizko baldintzak errespetatzen direlarik. Matrikula bakoitzak deialdi bakar baterako balio du. Azterketarigaiak ezin dira deialdi berean inola ere behin baino gehiagotan aurkeztu, nahiz eta deialdia, azterketari-kopuruagatik, txanda batean baino gehiago tan egin. Dena den, egindako matrikula bat ezabatu eta deialdi berean berria egin ahal izango da, Euskara Zerbitzuak EGArako administrazio-ihardupidean fin katzen dituen baldintzen arabera. 6. Atala: Azterketariari ezin zaio inongo behin behineko kalifikaziorik jakin arazi. Behin betiko kalifikazioak, berriz, honako hauek dira: legez kinkatutako arduradunak ontzat emanak eta Euskara Zerbitzuak egiaztatuak. 7. Atala: Azalpen-eskabideak egiteko epea kasuan kasuko ikasketa-elkartearen iragarki-tauletan azterketaren behin-betiko kalifikazioak jarri eta handik 15 egun naturaletara murrizten da. 8. Atala: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak euskara-ezaguerazko gaitasun-agiri honetaz emanak dituen lege-azalpenak baliogabeturik gelditzen dira Agiri honek dioenaren aurka leudekeen guztian. AZKEN ERABAKIA Honako Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta handik hurrengo egunean jarriko da indarrean. Gasteizen, 1985eko Otsailaren 4ean. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketarako-Sailburua, JUAN CHURRUCA ARELLANO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.