Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren 1984eko Ekainaren 26ko AGINDUA, EGArekiko baliokidetza zenbait ikasketari aitortuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 115
  • Hurrenkera-zk.: 1417
  • Xedapen-zk.: 219
  • Xedapen-data: 1984/06/26
  • Argitaratze-data: 1984/07/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Hezkuntza Sailaren 1982ko Irailaren 20ko Aginduak Euskararen Gaitasun Agiriaren oinarrizko arautegia finkatu zuen, eta bertan, besteren artean, unibertsitate mailako zenbait ikasketa edo ikasketa-agiriren EGArekiko baliokidetza luzatzeko bideak ireki. Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Irakasle Eskolekin hitz egin ondoren, Sail honek, euskal adarretako irakaslegaiei balio-aitormen hauek luzatzeko aukera ezarri asmoz, horretarako administrazio-ihardupidea sortu zuen, bi Irakasle Eskolek urrats guztiak bete izan dituztelarik. Bestalde, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Irakasle Eskoletan Euskal Filologiako adarrean irakasletzarako frogak gainditu dituztenei ere aitortu nahi die Sail honek beraien ikasketen euskara mailaren EGArekiko parekotasuna. Guzti honen ondorioz, honako hauERABAKITZEN DUT:1. Atala.- 1984eko Urtarrilaren 1etik aurrera, Donostiako OHOrako Irakaslegoaren Elizbarrutiko Unibertsitate Eskolan eta Eskoriatzako OHOrako Irakaslegoaren Unibertsitate Eskolan, OHOko Irakasletzarako ikasketak burutuak dituena EGAduntzat joko da, beti ere euskal adarren batean ikasi badu, eta Eskola horiek ondoko urratsak ematen badituzte: 1. Hezkuntza Sailordetzako Euskara Zerbitzuak prestaturiko argibide-fitxa egoki bete eta Zerbitzu horri igorri, 3. kurtsoa gainditu izanaren berri jakin eta handik hamar egunera beranduenik. 2. Kasuan kasuko Eskolako zuzendariak, ikasle bakoitzaren euskara maila EGAren mailakoa dela, ikasle horrek euskal adarren bat osorik edo nagusiki euskaraz egin duela eta OHOko irakasle-titulurako froga guzti-guztiak gaindituak dituela egiaztatuko du eta Zerbitzu horri bidaliko dio, aurreko pasartean esandako epe berean. Dena den eskola hartan aldez aurretik jakin arazitako berarizko muga-baldintzen araberako euskara maila lortu ez duten OHOko irakaslegaien kasuan, zuzendariak, klaustroaren iritzia entzun ondoren, esandako urrats horiek ez betetzea erabaki dezake. Halako kasuetan, interesatuak ez dira EGAduntzat joko. Bestelakoetan, bi urrats horiek betetakoan, Euskara Zerbirzuak EGA agiripaper bana luzatuko die kasuan kasuko ikasleei.2. Atala.- Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Irakasle Eskolaren batean Euskal Filologiako adarrean bere OHOko irakasle-titulua eskuratzeko froga guztia.k gaindituak dituena EGAduntzat joko da. Estatistika ondorioetarako, ikasle horrek Euskara Zerbitzuak banaturiko argibide-fitxa zuzen bete eta garaiz itzuli beharko du.AZKEN ERABAKIAHonako Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta handik hurrengo egunean jarriko da indarrean.Gasteizen, 1984eko Ekainaren 26an. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, JUAN URRUTIA ELEJALDE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.