Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Hezkuntza Sailaren 1982ko Irailaren 20ko AGINDUA, euskararen gaitasun-agiria arauzkotuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 141
  • Hurrenkera-zk.: 1693
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1982/09/20
  • Argitaratze-data: 1982/11/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Euskal Herriko Autonomi Estatutuak bere 6. artikuluan dioenez, euskarak, Euskal Herriko berezko hizkuntza denez, hizkuntza ofizialaren maila izango du bertako lurraldean, gaztelaniarekin batean. Artikulu berean, orobat, Euskal Herriko egoera soziolinguistikoaren nondik-norakoak gogoan izanik bertako Erakunde amankomunek bi hizkuntzen erabilera garantizatuko dutela aitortzen da, beraien ofizialtasuna arautuz eta beren ezaguera segurtatzeko behar diren neurriak eta baliabideak eratuz. Hizkuntzari berari dagokionez, gainera, Euskaltzaindia Erakunde aholku-emaile ofizialtzat hartzen du Estatutuak. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, hainbat ikasketa, lanbide eta gizarte-zereginetarako euskara-ezaguera eta erabilera neurtu eta segurtatuko duen frogabide amankomun eta zehatz baten beharraz jabeturik, Euskararen GaitasunAgiria sortua du 1982ko Apirilaren 22ko Hezkuntza Sailaren Agindu batez. Gaitasun-agiri honen bidez zera adieraziko da: kasuan kasuko agiridun horrek euskara behar adinbateko trebetasunez erabiltzen dakiela, ahoz eta idatziz. Oraingo Agindu honen bidez, orduko sorrera-azalpen hura osatu eta finkatzeari ekiten zaio. Horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sail honek zera erabaki du: 1. ATALBURUA Euskararen Gaitasun-Agiriaren Ezaugarri Orokorrak 1. Atala.- Euskararen gaitasun-agirirako edukin-programa Gaitasun-agiri hori eskuratu nahi izan dezan edonork trogatu beharko duen hizkuntz trebetasun hori ulermen, mintzamen, irakurmen eta idazmen mailan neurtuko da nagusiki. Maila-neurketa horietarako gutxienezko edukinak Hezkuntza Sailak berak jakinarazitakoak dira. 2. Atala.- Euskararen Gaitasun-Agirirako lorbideak Euskararen Gaitasun-Agiria eskuratzeko honako bide hauetariko batez balia daiteke: 1. Hezkuntza Sailaren deialdi irekizko gaitasun-azterketak. 2. Zenbait ikastetxe eta ikasketa-elkarteren deialdi itxizko gaitasun-azterketak. 3. Autonomi Lurraldeko zenbait Entitate Ofizialek eman dezan gaitasun-agiriaren konbalidazioa edo baliokidetza. 4. Autonomi Lurraldetik kanpora zenbait Entitate Otizialek eman dezan gaitasun-agiriaren konbalidazioa. 5. Orain arteko zenbait gaitasun-agiriren konbalidazioa edo baliokidetza. 6. Unibertsitate mailako zenbait ikasketa-agiriren balio-aitormena. Zerrendapen horrek adierazten duenez, Gaitasunagiria eskuratzeko lehen lau lorbideek euskara-ezaguerazko gaitasun-azterketa bat gainditzea eskatzen dute: - Azterketa hori lehen edo bigarren lorbideez gainditu dutenek, konkretuki, Euskararen Gaitasun-Agiria eskuratuko dute besterik gabe. Agiri hau Hezkuntzarako Sailburuak izenpetuko du. - Hirugarren edo laugarren lorbideez ihardun dutenek, aldiz, kasuan kasuko gaitasun-agiria eskuratuko dute, eta ondoren, automatikoki edo norberaren eskariz (ikus 30.1 eta 31. atalak) Euskararen Gaitasun-Agiriarekiko konbalidazioa edo baliokidetza lortuko dute. Lau lorbide hauetan aipaturiko gaitasun-azterketek 1. ataleko edukin-programa errespetatuko dute beti ere, gutxienezko baldintza moduan bederen. 3. Atala.- Gaitasun-Agiriaren lanbide-aitormena Gaitasun-agiri honek ez du besterik gabe, bere hutsean, Irakasmundu formaleko irakasletzarako titulazio akademikoaren pareko ahalbiderik eskaintzen. Baliozkoa izango da, hori bai, beharrezkoa gerta dadin guztietan euskaraezaguerazko froga-dokumentu lagungarri gisa erabili ahal izateko. 2. ATALBURUA Euskara-ezaguerazko gaitasun-azterketak: Oinarrízko antolamendu-arauak 4. Atala.- Gaitasun-agirirako azterketa-batzorde ofiziala Hezkuntza-Sailak, bere deialdi irekizko gaitasun-azterketetarako eta, partez, zenbait ikasketa-elkarteren gaitasun-azterketetarako, Gaitasun-agirirako azterketa-batzorde ofiziala eratu eta izendatuko du. 7. atalburuan emango da, bereziki, Batzorde honen eginkizunen, osakeraren eta ihardupidearen zenbait argibide. 5. Atala.- Azterketaren zatiak Azterketa orok bi zati izango ditu: idatzizkoa eta ahozkoa. Idatzizko azterketaren bidez zera erakutsi beharko da, euskaraz aski den adinbateko erraztasunez irakurri, idatzi eta ulertzeko gaitastma. Ahozko azterketaren helburua, bestetik, zera izango da: azterketariak oinarrizko kultur maila batean euskaraz beharrezko jariakortasun, argitasun eta zehaztasunez aritzeko duen trebetasuna azaltzea. 6. Atala.- Azterketarako sarbidea Gaitasun-azterketarako subidea kasuan kasuko baldintza agiri eta ongi finkatuez segurtatuko zaio edonori, azterketamota desberdinen eratzaileek nork bere etxerako ezarritako erizpideen arabera. Norretarako izen-ematea, orobat, kasuan kasuko azterketa-mota desberdinaren erakunde edo elkarte eratzaileak garaizjakinaraziko duen ihardupideaz burutu ahal izango da. 7. Atala.- Matrikula eskubideen finkapena Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuari dagokio, deialdi ireki nahiz itxietan azterketarientzako matrikula-eskubideen zenbatekoa eta gainerako gora-beherak urtero finkatzea. 8. Atala.- Azterpidea Aztetpide biz baliatu ahal izango da, funtsean, gaitasun-azterketotan. Lehen bidea Idatzizko azterketak esandako egunean, lekuan eta aldez aurretik jakinarazitako erizpideen arabera burutuko dira. Ahozko azterketak egun berean edo handik berehala ospatuko dira, idatzizko azterketan ongi nahiz gaizki atera. Bigarren bidea Idatzizko azterketak esandako egunean, lekuan, eta aldez aurretik jakinarazitako erizpideen arabera burutuko dira. Ahozko azterketa, idatzizkoa egin eta handik hiru áste barru ospatuko da beranduenik; ahozko azterketa honetara, normalean, idatzizkoa gainditu dutenak bakarrik deituak izango dira. Hezkuntza Sailaren deialdi irekizko azterketak lehen azterpideaz eratuko dira normalean. Posibletzat ematen da halaz ere, hartarako arrazoi pisuzkorik legokeenean,. bigarrenaz baliatzea. 9. Atala.- Azterketarako leku-egunak Gaitasun-azterketarako leku-egunak beharrezko aurretiaz jakinaraziko ditu, azterketa-mota desberdin bakoitzerako, kasuan kasuko Erakunde, Entitate edo Ikasketa-elkarte antolatzaileak. 10. Atala.- Aztertzaileak Kasuan kasuko Erakunde, Entitate edo Ikasketa-elkarte azterketa-eratzaileak beharrezko aurretiaz antolatu eta finkatuko du ahozko eta idatzizko zatietarako aztertzaile-taldea. Aztertzaile-talde honen osakera nahiz ihardupiderako argibide xeheak ondoko puntuetan azalduko dira. Azterketan parte har dezaten guztiek (azterketa-prestatzaileak, begiraleak, zuzentzaileak, nota-jartzaileak...) isilpean gordeko dituzte azterketa horiei dagozkien berne-ihardupideak eta materialak. 11. Atala.- Akta jasotzea Ahozko nahiz idatzizko azterketa bakoitzaren akta jaso beharko da, ohizko ezaugarrien (aurkezturiko ikasle-kopurua, aztertzaile-taldearen osakera, ...) eta bertan gerta daitezkeen gora-behera desberdinen azalpen argia emanaz. 12. Atala.- Azterketa-emaitzen azalpena A) Aztertzaile talde desberdinek neurketa-fitxa bana beteko dute azterketari bakoitzarekin. Neurketa-fitxa honen osakera eta erabideari dagokionez, ikasle bakoitzak azterketan lorturiko kalifikazioa, atalez atal xehetua eta erabatekoa, azalduko da bertan. B) Kalifikazio desberdin horiek elkartuz azken notajarriko da, ondoko sei mailon arabera eraturik: - Bikain. - Nahikoa. - Oso ongi. - Gutxiegi. - Ongi. - Ez agertua. Aztertzaile-taldeentzat, neuspideak ahal den heinean uniformatu eta arautzeko, kalifikazio horien zenbakizko mugarriztapen xeheak bultzatuko dira. C) Gaitasun-agiria lortzeko, bai idatzizko azterketa eta bai ahozkoa gainditu beharko dira. 13. Atala.-Agiria eskurotzea Azterketa gainditu duen edonori nork bere euskara-ezaguerazko gaitasun-agiria eskuratuko dio kasuan kasuko erakunde edo elkarte eratzaileak. Deialdi irekizko nahiz itxizko gaitasun-azterketak gainditu dituen azterketariari Euskararen Gaitasun-agiria emango zaio. Autonomi Lurraldeko zenbait Entitate Ofizialek eraturiko gaitasun-azterketetan, aldiz, kasuan kasuko gaitasun-agiria eskuratuko dio Entitate bakoitzak azterketa gainditu duenari. Euskararen Gaitasun-agiriak azterketa gainditu izanaren lekukotasuna emango du, kasuan kasuko azterketariak lortutako kalifikazio orokorra adieraziz. 14. Atala.-Gaitasun-azterketetarako matrikulazioa. Errepikapena a) Deialdi irekiak nahiz itxiak urtean bi aldiz egingo dira. Deialdi bakoitza azterketa-egun bat baino gehiagotan bana dezake kasuan kasuko Erakunde edo ikasketa-elkarteak, azterketari-kopuru handiaren edo bestelako zenbait eskakizunen arabera. Euskararen Gaitasun Agirirako matrikulak, deialdi ireki nahiz itxietan, urte naturaleko bi azterketaldietarako bakarrik balio izango du. Hala nahi izan dezaten azterketarientzat, bigarren deialdirako (hots, Irail ingurukorako) matrikula-epe berezia irekiko da. Azterketari bakoitza urtean behin bakarrik matrikulatu ahal izango da Euskararen Gaitasun Agirirako azterketa ireki edo itxietara: deialdi irekira matrikulatzen dena ezingo da urte natural horretan inolako deialdi itxitara matrikulatu, eta alderantziz. Ikasketa-elkarte homologatu edo onetsi baten deialdi itxizko azterketetara matrikulatzen den azterketaria ezingo da gainera, urte natural berean, beste inolako deialdi itxitara matrikulatu. b) Deialdi ireki nahiz itxietan, azterketa-zati biak azterketaldi berean gainditu beharko dira. Hau da, lehen deialdian gaindituriko azterketa-zatirik ez da bigarrengorako jasoko. Gaitasun-azterketarako matrikula nahi adinbat aldiz berritu ahal izango du, urterik urte, matrikulaldi batean gaitasun-azterketa eskuratu ez duen azterketariak. 15. Atala.-Azttrketa-baliogabetzea A) Aztertzerakoan tranpa egiten duen edo egiten saiatzen den edozein azterketari, eta berdin debekuzko lagungarriz baliatzen den edo inor baliarazten duena, azterketatik kanporatua gerta daiteke. Bere ordurainoko kalifikazioak, kasu honetan, baliogabetuak gertatuko dira. Kanporatze- eta baliogabetze-erabakia kasuan kasuko aztertzaile-taldearen buruak hartuko du idatzizko azterketetan, eta ahozkoetan aztertzaile-talde osoak, hala balegokio, kanporakizun den partaidearen esplikazioak entzun ondoren. B) Azterketa amaitu ondoan A) puntuan aipaturiko makurren bat gertatu dela ikusiko balitz, kasuan kasuko erakunde edo elkarte aztertzaileak "gainditugabe"kotzat eman dezake azterketa hori. 16. Atala.-Azalpen-eskabidea Lortutako kalifikazioarekin azterketariren bat ados ez legokeen eta gora jo nahi lukeen kasuetarako, erakunde edo elkarte aztertzaileek nork bere ihardupide arauzkoak ezarriko dituzte eta jakinaraziko. Epaimahaia Gaitasun-agirirako azterketa-batzorde ofiziala den kasuetan, ohi ez bezalako auzigai larriren bat suertatuko balitz Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuak era dezake, bere kabuz edo Batzorde horren berorren bidez, ebazpen-proposamenerako ihardupidea. 3. ATALBURUA Hezkuntza Sailaren deialdi irekizko azterketak 17. Atala.-Noiz-non-nolakoak Hezkuntza Sailak, azterketa-gaiak bere kabuz landuz gaitasun-agiria eskuratu nahi izan dezan edozein herritarren tzat, azterketa irekiak eratuko ditu Euskara Zerbitzuaren bidez, Autonomi Lurraldeko Probintzia desberdinetan. Beharrezko aurretiaz jakinaraziko ditu horretarako, azterketaldi bakoitzean, matrikula-bidea, azterketa-lekua, eguna eta gainerako xehetasunak. Hurrengo ataletan xehetuko diren baldintzapenen arabera, deialdi irekizko azterketa hauetara urtean bi aldiz aurkezteko eskubidea du hamazazpi urtetik gorako edozein herritarrek, urte horretan 17 urte betetzen dituztenak barne. Ahozko eta idatzizko azterketara aurkezten den edonork beharrezko nortasun frogagiria (nortasun-agiri nazionala, pasaportea, ...) eraman beharko du berekin eta, aztertzaile-taldeko inork hala eskatuko balio, bere burua identitikatu egingo du. Egun bakoitzerako azterketari-kopurua mugatua izango da: honi buruzko egutegi-antolamendu xehea aldez aurretik finkatu eta jakinaraziko da. Beharrizanek hala eskatzen dutenean jende-multzo mugatuei ere egin diezaieke azterketa Hezkuntza Sailak (irakaspostu desberdinetarako hizkuntzazko sarbide-probak, bestelako lanpostuetarakoak eta abar.) 18. Atala.-Motrikulak Azterketa horietarako izen-ematea Hezkuntza- Saileko Lurralde-Ordezkaritzetan egingo da, kasuari kasurako iragarriko diren betekizunak behar bezala kunplituz. Azterketa hauetan ez da beraz, parte hartu nahi izan dezatenen aldetik, "numerus clausus" nahiz selektibitaterik ezarriko. Matrikula-ordainketak Lurralde-Ordezkaritza horietan burutuko dira, izen-ematearekin batean. Matrikula horrekin, Hezkuntza-Saileko Euskata-Zerbitzuak era ditzan deialdi irekizko gaitasun-azterketara urte naturalean 2 aldiz aurkeztu ahal izango da. 19. Atala.-Aztertzaileak Hezkuntza-Saileko-Euskara-Zerbitzuak deialdi irekiz eratu-riko azterketaldi hauetarako azterketa-gaien prestakuntza, bertako begiraletza, zuzenketa eta nota-jartzea bezala, Gaitasun-agirirako azterketa-batzorde ofizialaren esku joango da. Euskara-Zerbitzuak finkaturiko erabide nagusien arabera. 20. Atala.-Aztertzaileen kualifilkazioa Gaitasun-agirirako azterketa-batzorde ofizialeko kideak Hezkuntza Sailak izendatuko ditu, eginkizun honetarako arrazoizko zenbait kualifikazio-ezaugarri betetzen dituzten euskara-irakasleen multzotik aukeratuz. 21. Atala.-Idatzizko azterketa 1. Idatzizko azterketarako prestatuko diren azterketa- galdekizunak Hezkuntza-Saileko Euskara-Zerbitzuak berarrdu baino lehen jakinaraztekoa duen gaitasun-agirirako programan oinarrituko dira. ' 2. Euskara-Zerbitzuak garaiz emango ditu pauso zuzenak, azterketaldi bakoitzerako azterketa-galdekizunak, idaztorriak eta gainerako materialak behar adinbateko kopuruau irits daitezen. 22. Atala.-Ahozko azterketa 1. Ahozko azterketarako eratuko diren azterbideak Hezkuntza-Saileko Euskara-Zerbitzuak berandu baino lehen jakinaraztekoa duen gaitasun-agirirako programan oinarrituko dira. 2. Ahozko azterketara aurkezten den orok bi aztertzailez osaturiko aztertalde baten aurrean frogatu beharko du bere ahozko hizkuntz gaitasuna. Epaimahaiak beharrezkotzat joko balu, halaz ere, aztertzaile gehiagoz hornitu ahal izango da aztertaldea. 3. Aztertalde batek ezingo du egun berean, bere batezbestekoan, 20 partaide baino gehiago aztertu eta ebaluatu. Azterketaldian zehar, gainera, arauzko pausaldiak egingo dira. 4. Aztertaldeko buruak ahozko azterketara aurkezturiko guztien banan banako akta jaso beharko du. Azterbidea arauzko ildotik eramateaz arduratuko da, eta zalantzazko kasuetan azken erabakia hartzeko eskubidea izango du. 5. Aztertalde hauez gainera, denbora-galtze arriskurik edo bestelakorik itzurtzeko, Euskara Zerbitzuak azterketa-ihardupide osoa zaindu eta hobetzeko bestelako azterketaHaguntzaileak ere izendatu ahal izango ditu hala legokiokeenean. 6. Aztertaldekide biak programan azalduko diren ihardupide-arauetara lotuko dira osorik beren galdera eta azalpenetan. 7. Partaide-kopuru handiagatik aztertalde bat baino gehiago eratzen den guztietan, aldi jakinoro elkarren arteko trukea egingo dute aztertalde horietako kideek, erizpide praktikoetan elkar urruntze handiegirik gerta ez dadin. 8. Aurkeztutako norbanako bakoitzaren ondoten, hurrengoa aztertzeari ekin aurretik, puntuazioa ipiniko dute aztertaldekideek neurketa-fitxan. 9. Puntuazio-baturak egiterakoan kide bienak aski desberdinak edo alde ohargarrizkoak gertatuko balira, aztertzaile buruarenak erabakiko du. 10. Ahozko gaitasun-azterketok ez dira publikoak. Hezkuntza-Sailak bere ordezkariak bidaldu ahal izango ditu bertara, beharrezkoa gerta dadinean, baina ordezkari horiek ez dute azterketan eskuhartzeko ahalmenik izango. 23. Atala.-Azterketarako baliabideaá 1. Euskara Zerbitzutik (edo, hala legokiokeenean, Gaiasun-agirirako azterketa-batzorde ofizialetik beretik) azterketara bidalitako azterketa-gaiak izkutuan eta isilpean gordeko dira. 2. Idatzizko azterketara "Isilpekoa" izendapenaz bidalitako azterketagaiak itxita joango dira eta azterketa hasterakoan irekiko. 3. Ahozko azterketara "Isilpekoa" izendapenaz bidalitako azterketa-azalpenak kasuan kasuko aztertzaileari eskuratuko zaizkio. Berak bakarrik izan dezake azalpen horien berri. 4. Ahozko eta idatzizko azterketak egin ondoan, handik jasotako materialak (galdekizunen idatzizko erantzunak, neurketa-fitxak, ...) Euskara- Zerbitzura edo Azterketa-Batzorde Ofizialera itzuli artean izkutuan eta isilpean gordeko dira. 5. Azterketa-gai desberdinak (galdekizunak, textuak, marrazkiak, magnetofoi-zintak, ...) egile-eskubideaz horenitu rik daude. Material horiek fotokopiatu, eskualdatu, barreiatu eta abar egiteko baimena, azterketa horietarako prestakuntzaz diharduten klase-eman kasuan ere, Euskara Zerbitzuarekiko adoatasun bereziaz bakarrik eskuratu ahal izango da. Hezkuntza Sailari dagokio azterketa-gai horien jabetza. 6. Azterketaldi baten ondoan sobran gera daitezkeen azterketa-gaiak bertan ezereztu edo atzera Euskara Zerbitzura itzultzeko obligazioa du aldian aldiko aztertzaile-taldeak. 24. Atala.-Azterketa-emaitzen jakin araztea Azterketa egin eta handik hilabete barru, kasuan kasuko Lurralde Ordezkaritzako Iragarki-taulan, azterketa gainditu duten azterketari guztien izen-zerrendak aurkeztuko dira. Euskara Zerbitzua, gainera, gamditu dutenei beren notaren berri emateaz arduratuko da. 25. Atala.-Azteketa-emaitzen kontrako gora jotzeak Azterketan parte hartu duen edonork, ezarri zaion emaitzarekin ados ez balego, nota hori jakin arazi eta handik hilabetera arteko epealdian eskubidea izango du bere idatzizko azalpena adierazteko. Azterketa egin duen Lurralde bereko Ordezkaritrara jo beharko du horretarako. 26. Atala.-Artxibatze-lana 1. Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuak, azterketaldi bakoitzean, emaitzak jakinarazitako egunetik hasita 8 hilabetez gordeko ditu azterketa-material guztiak (idatzizko erantzunak, zatikako neurketak nahiz osozko ebaluazioak, ...). Azterketa-materialok isilpean gordeko dira eta ezingo da haien kopiarik atera. Hala ere, Euskara Zerbitzuak, edo bere ordez Gaitasun-agirirako aztaketa-batzorde ofizialak, baimen berezla eman diezaieke konfidantzazko norbanako edo taldeei azterketa-material horien hustuketa, hobekuntz azterketa eta analisi estatistikoak burutu eta argitara ditzaten, azterketarien izenak beti ere isilpean gordetzen dituztelarik. 2. Azterketa-emaitzarako erabilitako neurketa-fitxak, dena dela, emaitzak jakin erazitako egunetik hurrengo 20 urtean jasoko dira Euskara Zerbitzuan. Handik aurrera ez du Hezkuntza Sailak, gerta litezkeen agiri galtzeaz eta gaitzulerpenez, inolako erantzukizunik izango. 27. Atala.-Gaitasun-agiriaren emankizuna Gaitasun-azterketa deialdi irekiz gainditu duen azterketariari matrikula egin zuen Lurralde-Ordezkaritzan eskuratuko zaio Euskararen Gaitasun-agiria. 4. ATALBURUA Zenbait ikastetxe eta ikasketa-elkarteren bidezko agirilorbidea Gero adieraziko diren bereizgarrien arabera, ikasketa-elkarteok bi eratakoak izan daitezke: - Ikasketa-Elkarte homologatuak. - Ikasketa-Elkarte onetsiak. Elkarte hauek, bertako gaitasun-azterketa gainditzen duen edozein azterketariri, Hezkuntza Sailak eraturiko Euskararen Gaitasun-agiria eskuratuko diote. Hezkuntza Sailak erabakiko du kasu bakoitzean, Euskara Zerbitzura aurkezturiko homologazio edo onespen-egoerazko eskabideei zer erantzun eman. 28. Atala.-Ikasketa-elkarte homologatuak Ikasketa-elkarte batek, homologatua izateko, oinarrizko hiru baldintzok bete beharko ditu. a) Jadanik homologazio-aitormenik eskuratu izana edo azken urteotan eramandako bideaz hartarako prestasunik agertzea. b) Irakasleen kualifikazioaz, ikasle/irakasle ratioaz, pedagogiazko ezaugarriez eta ikasketa-planaz beharrezko egokitasunak eskaintzea. c) Bertako gaitasun-azterketen gutxienezko maila segurtatzeko kaudimen-neurriak onartzea. 1. Kaudimen-neurrien onarpena Ikasketa-elkarte homologatuek Euskararen Gaitasun-agirirako eratutako azterketetan eskatzen den gutxienezko maila ongi errespetatzen dela segurtatzeko honako bide hauek ezartzen dira: - Azterketa ereduen ontzat ematea. - Azterketa Batzorde Ofizialak buruturiko moderazioa. Horrela, Hezkuntza Sailak deialdi irekiz eratutako azterketetan oinarturik, agiri-lorbide guztiak beren gutxienezko mailan bat etortzea segurtatuko da. A) Azterketa ereduen ontzat ematea Homologazioa eskuratu nahi duen edozein Ikasketaelkartek azterketa eredua agertuko dio Euskara Zerbitzuari, aribide konkretuez horniturik. Homologazioa lortu ondoren, orobat, azterketa eredua partez edo osoz aldatzen denean aldatu edo erantsitako atalak Euskara Zerbitzuari aurkeztu beharko zaizkio, aribide konkretuez horniturik. Gaitasun-agirirako azterketa-batzorde ofizialeko Zuzendaritzari aurkeztuko dio Euskara Zerbitzuak azterketa eredu berri edo berritu hori, eta haren onespena eskatuko. Azterketa eredua edo ereduaren atal berriok, erabiliak izateko, Azterketa-Batzordeko Zuzendaritzaren "ontzat emana" eskuratu beharko dute. Zuzendaritzak proposamena hartu eta handik hilabetera erabaki beharko du, beranduenik, aurkeztutako azterketa ereduari edo ereduaren atal berriei bere "ontzat emana" aitortzen dien ala ez. Erabakia berehala jakin araziko zaie interesatuei. "Ontzat emana"-k indarrean iraungo du onarturiko azterketa eredua aldatzen ez den bitartean. Erabakia hartzerakoan, Zuzendaritzak, ondoko puntu hauek hartuko ditu kontuan: a) Azterketa ereduak Euskararen Gaitasun agiri honen helburua eta filosofia orokorra errespetatu beharko du. b) 1. atalean aipatzen diren edukinak eta oinarrizko orientabideak bete beharko ditu. c) 5. atalean aipatzen diren erizpide jeneralak jarraitu beharko ditu, azkenik, mintzamenari dagokion garrantzia aitortuz. B) Azterketa Batzordeak buruturiko moderazioa Ikasketa-elkarte homologatuek, azterketen kalifikazioak argitara eman eta handik hilabetera beranduenez 28.2.b) atalean zerrendaturiko dokumentuok bidaliko dizkiote azterketaldi bakoitzean Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuari. Baldintza hau ez betetzeak, pisuzko arrazoirik azalduko ez balitz, kasuan kasuko azterketaldia baliorik gabe uztea ekarriko du berekin. Azterketa Batzorde Ofizialak dokumentu horiek ikertuko ditu, bere ohizko erizpideekin bat datozen ala ez egiaztatzeko. Horrela ez dela ikusiko balitz, ondoko erabakiotariko bat proposatu ahal izango du Azterketa Batzordearen Zuzendaritzak: a) Kasuan kasuko ikastetxe edo ikasketa-elkarteari maila igo dezan ofizialki eskatzea. b) Kasuan kasuko ikastetxe edo ikasketa-elkartearen hurrengo azterketaldian azterketari-portzentaia bati bertako azterketaz gainera Azterketa Batzordeak prestaturiko azterketa ere egin araztea, bi azterketa-moten arteko konparazioa egin ahal izateko. c) Kasuan kasuko ikastetxe edo ikasketa-elkarteari homologazioa ezabatu eta elkarte onetsien sailera pasatzea. 2. Eginkizunak Ondoko eskakizunak bete beharko ditu, azterketaldi bakoitzean, edozein ikasketa-elkarte homologatuk: a) Gutxienez 15 eguneko aurretiaz Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuari hurrengo azterketaldiaren berri ematea, azterketa non-noiz egin nahi den azalduz eta bertako epai mahaiaren osakera xehetuz. Honekin batera, Euskararen Gaitasun-agirirako azterketari-fitxa ofizialak bete ondoren, azterketarien zerrenda prestatu eta aurkeztea. b) Azterketa-egunaren ondoren baina edozein kasutan ere hilabete baten barru, ondoko dokumentuak aurkeztea Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuan.I. Azterketari-fitxa beteak.II. Lortutako kalifikazioen zerrenda, 12. ataleko azalpideen arabera.III. Neurketa-fitxa guztiak, Epaimahaiburuaren eta Ikasketa Elkarte homologatu horretako zuzendariaren idatzizko onespenaz. IV. Azterketarien protokolo idatzietatik zoriz aukeratutako % 5en -baina inongo kasutan ere ez 10 baino gehiagorenkopia.V. Akta. 3. Bestelako ardurak Ikasketa-elkarte homologatuaren esku geldituko da, bestalde, ondoko puntu hauei egoki lerizkiokeen moduan eratitzutea: a) Bertan matrikulaturiko ikasleentzat deialdiak egin eta azterketaldi bakoitzaren leku-egunak finkatzea. b) Matrikula-kontuak eratu eta burutzea. c) Azterketarako epaimahaia eratzea. Aztertzaileok bertako irakasleak izango dira; beren lan-ihardupidean, Ikasketa-elkarteak homologazioa lortzerakoan aipaturiko osakerabaldintzetara lotuko dira. d) Azterketa-gaien prestakuntza. Langintza honi dagokionez 5. atalean aipaturiko helburu eta ihardupideak bere osotasunean errespetatu beharko dira. e) Azterketaren beraren mamikuntza. Ikasketa-elkarte homologatuak eraturiko epaimahaiak izango du, esan bezala, azterketa osoaren ardura. f) Azterketen zuzenketa eta kalifikarazioa. Epaimahai horren berorren kontu joango da. 1. atalean (eta ondoren letozkiokeen azalpen osagarrietan) esandakoak oinarrizko baldintza gisa hartuko ditu bertako aztertzaile-talde horrek zuzenketa-kalifikazio hauek egiterakoan. g) Errepikapen-sistema. h) Azalpen-eskobideen-antolamendua. Bertako ikasleei, 16. atalean esaten denez, azalpen-eskabide horiek egin ahal izateko arauzko ihardupideak eskaini beharko dizkie, idatziz, Ikasketa-elkarte homologatuak. 29. Atala.-Ikasketa-elkarte onetsiak Ikastetxe edo ikasketa-elkarteei, gaitasun-azterketarako onespena aitortzeko, homologatuei baino neurri apalagoan bada ere gutxienezko baldintza batzuk betetzea eskatuko zaie bertako irakasleen kualifikazio-mailaz, ikasle/irakasle ratioaz, pedagogiazko ezaugarriez eta ikasketa-planaz. Horrekin batean, bestalde, ondoko eskakizunok bete beharko ditu azterketaldi bakoitzean Ikastetxe edo Ikasketaelkarte onetsiak. a) Aldez aurretiko berri-ematea: gutxienez bi hilabeteko aurretiaz Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuari hurrengo azterketaldiaren berri emango dio, azterketaldiaren noiznongoak eta azterketari-kopurua xehetuz. Deialdi itxizko azterketarik eratu ahal izateko; ikasketaelkarteak gutxienezko azterketari-kopuru bat aurkeztu beharko du: berrogei, oinarriz, lehen deialdian. Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuak, bestalde, azterketari-kopurua handiegia dela uste izango balu, azterketa hori azterketaldi bi edo gehiagotan bana-arazteko eskubidea du. Hala egitekotan, dena dela, aldez aurretiko berri-ematea jaso eta handik hamar egunerako epealdian eman beharko lioke ikasketa-elkarteari horren erantzuna. b) Azterketari-fitxen tramitazioa: Euskararen Gaitasunagirirako azterketari-fitxa behar bezala bete eta azterketaeguna baino hamabost egun lehenago Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuan aurkeztea. c) Errepikapen-sistema: Lehen deialdiko azterketan idatzizko eta ahozko zatiak, partez edo osoz, gainditu ez dituen azterketariari aukera emango zaio, 14. atalean adierazten denez, urte berean bigarren deialdiko azterketara aurkezteko. Ikasketa-elkarte onetsiaren esku geldituko da, bestalde, ondoko puntu hauei egoki lerizkiokeen moduan erantzutea: a) Bertan matrikulaturiko ikasleentzat deialdiak egin eta azterketaldi bakoitzaren leku egunak finkatzea. b) Matrikula-kontuak eratu eta burutzea. c) Azterketariek lortutako emaitzak, ikasketa-elkarteko iragarki-taularen bidez jakin araztea. Gainerako eginkizunetarako, azkenik, ondoko era honetara banatuko dira eskubide-obligazioak: a) Azlerketarako Epaimahaia: Ikasketa-elkarte onetsien deialdi itxizko azterketa hauetarako epaimahaia ondoko aztertzaileoz osatuko da: - Erdiak inguru, Gaitasun-agirirako azterketa-batzorde ofizialeko kideak. - Beste erdiak inguru, Ikasketa-elkarte onetsi horretako irakasleak. Banakera ereduzko bat honako hau izan daiteke: - Epaimahaikideen kopurua bikoitia bada, erdi eta erdi. - Epaimahaikideen kopurua bakoitia bada, aldiz, erdia gehi bat Azterketa-Batzorde Ofizialeko kideak izango dira. Edozein kasutan ere, Epaimahaiburua Gaitasun-agirirako azterketa-batzorde ofizialekoa eta bertako zuzendaritzak izendatua izango da: normalean, Lurralde-arduraduna. b) Azterketa-gaien prestakuntza: Gaitasun-agirirako azterketa-batzorde ofizialak egingo du. c) Azterketaren mamikuntza: Gorago aipaturiko epaimahai horren kontu joango da osorik. d) Zuzenketa eta kalifikazioa Kasuan kasuko Epaimahaikideen artean egingo da, Epaimahaiburuak adieraziko dituen ihardupideetan oinartuz. e) Emaitza-bilketa eta notak jakin araztea: Lurralde-arduradunak, 37.2. atalean adierazten den legez, aztertzaile bakoitzak ahozko zein idatzizko azterketetan ipinitako kalifikazioak jasotzen dituzten neurketa-fitxak bilduko ditu eta, bere "ontzat emana" erantsiz, azterketaldi bakoitzeko akta nagusia egingo du. Akta hau Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzura helaraziko du, beranduenik azterketa egin eta handik 25 egunera: egun horretatik aurrera, notak iragarki-taulan jarriko ditu ikasketa-elkarteak. f) Azalpen-eskabideen erantzuna: Epaimahaiaren esku geldituko da, lehen aldi batean, eginkizun hori. Azaro ohargarririk sortuko balitz, halaz ere, Gaitasun-agirirako azterketabatzorde ofizialak helduko lioke, ohizko arautegiaren ildotik, eginbehar horri. g) Artxibatzea: Ikastetxe edo ikasketa-elkarte desberdinek, azterketaldi bakoitzean, emaitzak jakinarazitako egunetik 8 hilabetez gordeko dituzte azterketa-material guztiak. 5. ATALBURUA Konbalidazioak 30. Atala.-Autonomi Lurraldeko zenbait Entitate Ofizialek eman dezan Gaitasun-agiriaren konbalidazioa edo baliokidetza Hezkuntza Sailak, Autonomi Lurraldeko zenbait Entitate Ofizialek ematen duen edo eman dezan gaitasun-agiria Euskararen Gaitasun-agiriarekin konbalidatu edo baliokidatu ahal izango du. Hartarako baldintza orokorrak, bere batezbestekoan, zerak izango dira: - Entitate hori Hezkuntza Sailaren barrutipean aurkitzea eta jadanik balio ofizialeko euskara-ezaguerazko gaitasun-agiriak ematea, edota. - Hezkuntzaz kanpoko beste edozein Sailetako Entitate Ofizialen kasuan, Entitate horrek, bere lan-ihardupidean, euskara-ezaguerazko gaitasun-agiriak eratu eta banatzea. 1. Bilboko Hizkuntz Eskola Ofiziala Bilboko Hizkuntz Eskola Ofizialak, bere Euskara Departamentuaren bidez, bosgarren kurtsoa gainditu dutenei ematen dien gaitasun-agiria baliokidaturik gelditzen da Euskararen Gaitasun-agiriarekin. Hezkuntza Sailak, bere barrutipeko beste edozein ikastetxetan bezala, ohizko ikuskaritza-bideak eratu eta baliatuko ditu bertako gaitasun-agiria 1. atalean eta 2. atalburuan adierazten diren oinarrizko helburu eta lan-ihardupideetara egokitua egoteko. Baliokidetza hau automatiko eta orokorra izango da. 31. Atala.-Autonomi Lurraldetik kanpora zenbait entitate ofizialek eman dezan Gaitasun-agiriaren konbalidazioa Hezkuntza Sailak Autonomi Lurraldetik kanpora zenbait Entitate Ofizialek eman dezan gaitasun-agiria Euskararen Gaitasun-agiriarekin konbalidatu ahal izango du. Konbalidazio hauek norbanakoak eta norberaren eskarizkoak izango dira. Nafarroan (eta, hala legokiokeen neurriari, Ipar Euskal Herrian) Euskaltzaindiak hemendik aurrera eman ditzan gaitasun-agirietarako, prezeski, konbalidazio-bideak ezarriko ditu Hezkuntza Sailak Erakunde horrekin, hartarako hitzarmen espresu baten bidez. 32. Atala.-Orain arte banatutako zenbait Gaitasun-agiriren konbalidazioa Euskararen Gaitasun-agiriarekin konbalidatuak gelditzen dira oraindaino Euskaltzaindia, Labayru eta Bilboko Hizkuntz Eskola Ofizialaren bidez lortutako gaitasun-agiriak. Horretarako, hiru Entitate horien bidez orain arte gaitasun-agiria lortu izan duten guztien zerrendak eskuratuko zaizkio Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuari, hala legokiokeen guztietan beharrezko egiaztapen-lana egin ahal izan dezan. Konbalidazio hau, aurreko pasartean aipaturiko baldintza bete bezain azkar, automatiko eta orokorra izango da. 6. ATALBURUA Unibertsitate mailako zenbait ikasketa-agiriren balioaitormena 33. Atala Unibertsitate mailako hainbat ikastetxetan ikasleek beren ikasketak jadanik partez edo osoz euskaraz egiten dituztela gogoan izanik, eta joera hori urtetik urtera ugarituz doanez, Hezkuntza Sailak balio-aitormena luzatu ahal izango die ikastetxe horietan euskal ikasbideetan barrena arituz titulazio akademikoa eskura dezatenei. Hezkuntza Sailak beharrezko jestioak egingo ditu EHUko Errektoregoarekin eta banan banako ikastetxe unibertsitarioekin, balio-aitormen hori karrera 1982-83 ikasturtean amaitzen dutenekin abiatu ahal izateko. Beharrezko pausoak emango ditu orobat, hala balegokio, Autonomi Lurraldetik kanpoko zenbait Entitatek eman ditzan Agiri Akademikoekin balio-aitormenezko harremanak finkatzeko. 7. ATALBURUA Gaitasun-agirirako azterketa-batzorde ofziala 34. Atala.-Aztertzaileak Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuak deialdi irekiz eraturiko azterketaldi hauetarako azterketa-gaien prestakuntza, bertako begiraletza, zuzenketa eta nota-jartzea Gaitasun- agirirako azterketa-batzorde ofizialaren esku joango da,Euskara Zerbitzuak finkaturiko erabide nagusien arabera. Deialdi ireki hauezaz gainera, 29. ataleari adierazten denez, zerikusi zuzena izango du Ikasketa-elkarte onetsiek eraturiko gaitasun-azterketetan ere. Partaidetza eraginkorra izango du orobat, azkenik, 28.1. atalean azaldutako moderazioaren eraketan nahiz mamikuntzan. 35. Atala.-Isilpean gordetzea Gaitasun-agirirako azterketa-batzorde ofizialeko partaide guztiek isilpean gordeko dituzte azterketa horiei dagozkien barne-ihardupideak. 36. Atala.-Batzordekideen izendapena Gaitasun-agirirako azterketa-batzorde ofizialeko kideak Hezkuntza Sailak izendatuko ditu. Izendapenak bi urteko balioa izango dv, epue hori bete ondoan izendapena berritu egin daitekeelarik. Hezkuntza Sailak, halere, aztertzaileak bere egitekoak behar bezala beteko ez balitu, baliorik gabe utz dezake edozein momentutan izendapen hori. Izendatuen zerrenda, interesatuek horretarako baietza eman ondoan argitara emango da. Izendapena onartzean, ondoan zerrendatzen diren egitekoak beteko dituela hitz ematen dv aztertzaileak. 37. Atala.-Azterketa batzorde ofizialaren eraketa Azterketa Batzorde Ofiziala honako kideok osatuko dute, Hezkuntza Sailaren izendapenez: 1. Batzorde-burua - Batzordearen egiteko guztiak behar bezala eta garaiz burutuak izan daitezen arduratuko da Batzorde-burua. - Azterketaldi diferenteetako azterketa-gaiak finkaturiko ereduaren arabera eginak daudela segurtatuko du, bakoitzari bere oneritzia emanik, eta azterketa-eguna baino hamabost egun lehenago Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuan aurkeztuko ditu, behar adina kopia egin daitezen. - Batzordekideen artean azterketaren baten kalifikazioaz edo beste zenbait arazoz bateragabetasunik sor dadinean, baliozko erabakia hartzeko eskubidea izango du. 2. Lurralde-arduradunak Lurralde bakoitzean arduradun bana izendatuko da. Honako hauek izango dira Lurralde-arduradun bakoitzaren egitekoak: - Bakoitza bere lurraldean egingo diren azterketaldien arduraduna izango da. - Hiru arduradunok Batzorde-buruarekin batera azterketaldi guztietarako azterketa-gaiak prestatuko dituzte, eta azterketa-eguneraino isilpean gordeko. - Euskara Zerbitzuko kideekin batera azterketaldi bakoitzerako deiaz, lekuaz eta beharreko materialaren prestatzeaz arduratuko da. Orobat, aztertzaile guztiei dagokien azterketaldirako deia hilabeteko aurretiaz bidaliko die. - Bere lurraldean ospa daitezen deialdi ireki nahiz itxizko azterketa guztietako begiraletzaz arduratuko da. - Aztertzaile bakoitzak ahozko zein idatzizko azterketetan ipinitako kalifikazioak jasotzen dituzten neurketa-fitxak bilduko ditu eta, bere "ontzat emana" erantsiz, azterketaldi bakoitzeko akta nagusia egingo du. Akta hau Batzordeburuari helaraziko dio, beranduenik azterketa egin eta handik 25 egunera. - Ohizko deialdietatik kanpora epe horiek, Batzordeburuaren esanera, labur daitezke edota luzatu. 9. Aztetzaileak Behar adina aztertzaile izendatuko ditu Hezkuntza Sailak. Honako zeregin hauek izango dituzte aztertzaileok: - Deialdi irekizko azterketen begiraletza. - Ahozko zein idatzizko probak aztertzea eta bakoitzari erabakitako baremoen arabera dagokion kalifikazioa ematea: idatzizkoari dagokionez atalez-atal xehetua eta ahozkoari dagokionez erabatekoa. - Azterketari baten ahozko azterketa bi aztertzailek edo gehiagok epaituko dutenez, guztiek emandako kalifikazioen batezbestekoa egingo da. Hori egin ondoan, ordea, azterketariak azterketa gainditu duen ala ez erabat garbitu gabe geratuko balitz -aztertzaile taldearen erdiak baietz eta beste erdiak ezetz diotelako, adibidez- eta zalantzazko beste edozein kasutan, Lurralde arduradunak aurretik izendatutako aztertaldeko buruak (hots, neurketa-fitxa bete behar duenak) izango du azken erabakia hartzeko ahalmena. Ahozko neurketa-fitxa azterketa-egunean berean beteko da, azterketari bakoitza aztertu bezain azkar. - Aztertzaile bakoitzak azterketarien zerrendak eta bakoitzari dagozkion kalifikazioak jasotzen dituen neurketa-fitxa beteko du azterketaldi bakoitzean eta, izenpeturik, dagokion arduradunari helaraziko. Fitxa hori azterketa egin eta beranduenez handik hiru aste barru bidaliko du. Aktarekin batera, zuzendutako azterketak ere arduradunaren eskuetara helaraziko ditu, honek Euskara Zerbitzuan zortzi hilabetez gorde ditzan. - Deialdi itxizko epaimahaietan, Lurralde-arduradunak horrela erabakiko balu, parte hartzea. - Hilabete lehenago adieraziko dizkio lurralde-arduradunak aztertzaileari azterketaldi bakoitzeko non-noizkoak. Aztertzaileak atrazoizko ezin joana izango balu, beranduenik azterketa-eguna baino hamabost egun lehenago adieraziko dio Lurralde-arduradunari. 4. Zuzendaritza Batzorde-buruak eta Lurralde-arduradunek Batzordearen zuzendaritza osatuko dute eta beraiekin batera erabakiko dira Hezkuntza-Sailak aldian-aldian sor daitezkeen arazo arruntak. Zuzendaritza honek, bere etengabeko ihardupide zuzenerako, idazkari bat izango du. Idazkari hori Lurraldearduradunetariko bat izango da. Urtero bigarren deialdiko azterketaldiak amaitu eta gero azterketen ebaluazio kritikoa jasotzen duen txosten bat idatziko du Zuzendaritzak, batzordekideen iritziak entzun ondoan; bertan agertuko ditu besteren artean, azterketen hobekuntzarako izan ditzaketen proposamenak. Batzordearen Zuzendaritzari dagokio ikastetxe eta ikasketa-elkarte homologatuetako azterketen gutxienezko maila segurtatzeko 4. atalburuan aipatzen diren azterketa ereduen ontzat ematea eta azterketen moderazioa burutzea. Honako Agindu honetan xehetu gabe leudekeen zenbait jokamolde zehatz arautzeko, azkenik, Barne-araudi bat eratuko du Zuzendaritzak Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuarekin batean. 38. Atala Agindu honetako euskal eta erdal idazkien artean interpretazio-auzirik sortuko balitz, jatorrizkoa euskaraz idatzitakoa dela kontuan izanik hura hartuko da korapiloa askatzeko gidari. ERABAKI DEROGATZAILEA 1982ko Apirilaren 22ko Agindua baliogabeturik gelditzen da oraingo Agindu honek dioenaren kontra legokeen guztian. 1982ko Apirilaren 22ko Agindua baliogabeturik gelditzen da oraingo Agindu honek dioenaren kontra legokeen guztian. Orobat Hezkuntza Sailak euskara-ezaguerazko gaitasun-agiri desberdinen balio-aitormenaz orain arte emanak dituen erabakiak. AZKEN ERABAKIA Honako Agindua, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta handik hurreneko egunean jarriko da indarrean. Gasteiz, Irailak 20. Hezkuntzarako Sailburua, PEDRO MIGUEL ETXENIKE LANDIRIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (12)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.