Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

1982garreneko Apirilaren 22ko Hezkuntza Sailaren AGINDUA, Euskararen Gaitasun Agiria sortuz eta aurtengo gaitasun-azterketak eratuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 54
  • Hurrenkera-zk.: 522
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1982/04/22
  • Argitaratze-data: 1982/05/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Euskal Herriko Autonomi Estatutuak bere 6. artikuluan dioenez, euskarak, Euskal Herriko berezko hizkuntza denez, hizkuntza ofizialaren maila izango du bertako Lurraldean, gaztelaniarekin batean. Artikulu berean, orobat, Euskal Herriko egoera soziolinguistikoaren nondik-norakoak gogoan izanik bertako Erakunde Amankomunek bi hizkuntzen erabilera garantizatuko dutela aitortzen da, beraien ofizialtasuna arautuz eta beren ezaguera segurtatzeko behar diren neurriak eta baliabideak eratuz. Hizkuntzari berari dagokionez, gainera Euskaltzaindia Erakunde aholku-emaile ofizialtzat hartzen du Estatutuak. Horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sail honek zera erabaki du. 1 Atala 1. Hainbat ikasketa, lanbide eta gizarte-zereginetarako euskara-ezaguera eta erabilera neurtu eta segurtatuko duen frogabide amankomun eta zehatz baten beharraz jabeturik, EUSKARAREN GAITASUN-AGIRIA eratzea. 2. Gaitasun agiri honen bidez zera adieraziko da: kasuan kasuko agiridunak euskara behar adinbateko trebetasunez erabiltzen dakiela, ahoz eta idatziz. 2 Alala l. Azterketa-gaiak bere kabuz landuz gaitasun-agiria eskuratu nahi izan dezan edozein herritarrentzat, deialdi ireki bat eratzen du Hezkuntza Sailak, besteak beste, Euskara Zerbitzuaren bidez. Deialdi ireki honetara aurkezteko eskubidea du hamazazpi urtetik gorako edozein herritarrek. 2. Gaitasun-agiri hau eskuratzeko, bi azterketaldi eratzen dira aurtengoz: bata Ekainean eta bestea Irailean, garaiz iragarriko diren egunetan. 3. Azterketa hauek bi zati izango dituzte: idatzizkoa eta ahozkoa. Idatzizko azterketaren bidez zera erakutsi beharko da: euskaraz aski den adinbateko erraztasunez irakurri, idatzi eta ulertzeko gaitasuna. Ahozko azterketaren helburua, bestetik, zera izango da: oinarrizko kultur maila batean euskaraz beharrezko jariakortasun, argitasun eta zehaztasunez aritzeko norbanakoak duen trebetasuna azaltzea. 4. Ahozko azterketak idatzizko azterketaren egun berean edo handik berehala ospatuko dira, idatzizko azterketan ongi nahiz gaizki atera. 5. Gaitasun-agiria eskuratzeko, zati biak gainditu beharko dira azterketaldi berean. 3 Atala: Matrikula l. Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den egunetik hasita, 15 egunekoa izango da matrikulatzeko epea. 2. Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek Hezkuntza Saileko Lurralde Ordezkaritzetan aurkeztu beharko dute eskabidea, eta hango eskabide-orriak beteko dituzte. 3. Azterketotarako eskubideak I.600 ptakoak izango dira. Matrikula honekin, aurtengo Ekaineko eta Iraileko deialdi irekizko azterketotara aurkeueko eskubidea lortzen da. 4 Atala: Programa 1. Aurtengoz, Euskaltzaindiarekin batean hitzarturikoaren arabera, ohizko D eta B mailako azterketak eratuko dira, orain arteko baldintza beretsuetan. 5 Atala: Aztertzaileak 1. Deialdi irekizko azterketaldi hauetarako azterketaren prestakuntza, bertako begiraletza, zuzenketa eta nota-jartzea Azterketa Batzorde Ofizialaren esku joango da. 2. Azterketa Batzorde Ofizialeko kideak Hezkuntza Sailak izendatuko ditu, eginkizun hauetarako arrazoizko kualifikazio-ezaugarri batzuk betetzen dituzten euskarairakasleen multzotik aukeratuz. 6 Atala 1. Gutxienez hilabeteko aurretiaz, Lurralde Ordezkaritzetan argitaratuko da azterketari bakoitzak non eta zein egun eta zein ordutan agertu beharko duen azterketara. Beste komunikabide publikoetan ere argitaratuko dira zehaztasun hauek. 7 Atala 1. 1982-83 ikasturtetik aurreranzko zereginetarako berandu baino lehen argitaratuko du Hezkuntza Sailak, beharrezko xehetasunez, EUSKARAREN GAITASUN-AGIRIA finkatuko duen lege-azalpena. Han argituko dira, beste gehiagoren artean, honako puntuok: - Euskararen gaitasun-agirirako edukin-programa. - Euskararen gaitasun-agirirako lorbide desberdinak. - Gaitasun-azterketetarako oinarrizko antolamenduarauak. - Zenbait ikastetxe eta ikasketa-elkarteren bidezko agirilorbidea. - Baliokidetzak eta konbalidazioak. - Gaitasun Agirirako Azterketa Batzorde Ofiziala. 2. Aurtengoz, VII.l. puntuan aipaturiko lege-azalpen hori indarrean jarri artean, oraindainoko egoera berdinean luzatuko die Hezkuntza Sailak zenbait ikastetxe edo ikasketaelkarteri gaitasun-agirietarako lehendik aitortua zien balioahalmena. Gasteiz, Apirilak 22. Hezkuntza Sailburua, PEDRO MIGUEL ETXENIKE LANDIRIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.