Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailaren 1982garreneko Jorrailaren 19ko AGINDUA, Medikutza-Osasunketako Iragarpideen Batzordea sortaraziz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasunketa eta Gizarte-Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 58
  • Hurrenkera-zk.: 551
  • Xedapen-zk.: 87
  • Xedapen-data: 1982/04/19
  • Argitaratze-data: 1982/05/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Medikutza-Osasunketako Iragarpideekiko arta du Autonomia-Elkarteak bere mugarterako beretzakotutako agintepideetako bat, eta bai ekintzapide hoiekin zerikusia duten zerbitzuak eratzeko gaitasuna ere. Horregatik, medikutzako eta medikukatzern inguruko edonolako Iragarpideekiko arta eta zaingoa izan dezan Medikutza-Osasunketako Iragarpideen Batzorde bat sortaraztea behatrezkoa gertatzen da. Hori dela eta, eta Ekainaren 30eko 7/81 JaurlaritzaLegearen 26garren Atalak dionaren arauera, Sail honek honako hau erabaki du: Lehenengo Atala.- Medikutza-Osasunketako Iragarpideen Batzordea sortarazten da, Herri-Osasun eta GizarteOngundearen Sailordetzarekiko artezko menpetasunez. 2garren Atala.- Honako hauek izango dira Batzorde horretako kideak: a) Lehendakari, Herri-Osasun eta Gizarte-Ongundearen Sailburuordea. b) Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Mediku-Elkarte Ofizialen izeneko bat. c) Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko SendagaigileElkarte Ofizialen izeneko bat. d) Saileko Herriosasun-Zerbitzuetako mediku bat. e) Saiieko Herriosasun-Zerbitzuetako Sendagaigile bat, Idazkaritza egiten duela. 3garren Atala.- Medikutza-Osasunketako Iragarpideen Batzordeak, gero aipatuko diren lege-nortasundun gizabanako edo taldeek artez nahiz zeharka egin ditzaten iragarketazabalkundearen aldezaurreko zaingoa egingo du AutonomiaElkartearen Lurraldetan: 1. Eritetxe, Eritegi eta Osasunketa-Soroztegiak. 2. Gaixoentzako eta osasun urrikoentzako egoitzak. 3. Erresumarenaz besteko eritasun-aseguroak. 4. Gaitz-igarketetarako enpresak (arakaketak, odolikerketak, ernaldi etabar). 5. Gorpuntzarentzako edo adimenarentzako ezein sendabide eskaini dezaten enpresak. 6. Ederdura, sauna eta igortzeketategiak. 7 Ile-sendabidetegiak. 8. Medikutzako edo medikutza-inguruko teknikabideak erakusteko edo zabaltzeko erakundeak. 9. Funtsean nahiz behin-behingoz medikutza edo medikutza-inguruko edonolako ekintzapidetan aritu dedin ezein baltzu edo norbanako. 10. Indarrean dauden legeen arauera "iragarkizun" izendatutako sendakuntza-gaiak. 4garren Atala.- Egunkari, aldizkari, irrati eta telebista-etxe, filme-banatzaile, iragarpide-arartekari eta gainontzeko gizarte-adierazpideek ezingo dute, ez artez ez arartekarien bidez, aurreko Ataletan aipatutako baltzu edo norbanakoegandik hartu eta Medikutza-Osasunketako Iragarpideen Ba tzordearen bakoitzari dagokion baimenik gabeko iragarketaagindurik onartu. 5garren Atala.- Iragarleek edo hala egokituz gero zabalkunde-arartekariek beharrezkoa den baimena eskatu beharko dute, bakoitzean egoki eritzitako idazkun, irudi, eredu eta gainontzeko xehapenak bidaliz. 6garren Atala.- 3garren Atalean esandako norbanako edo baltzuek aintzin-baimenik gabeko ezein zabalkunde egingo balute, jokabide hotregatikako erantzukizuna iragarpena egiten duen baltzu edo norbanakoak eta iragarkiaren zabalkundea egiten duen adierazpide-enpresak izango lukete. 7garren Atala.- Ekainaren 11ko 61/1964 Legez ontzat emandako Zabalkunde-Araudiaren 63garren Atalak eta hori aldatzen edo osatzen duten gainontzeko manuek agintien dutenaren kaltetan gabe, 3garren Atalean aipatzen diren iragarpenen zabalkundea horretarako baimenik gabe egiteak honako ondorio hauek ekar ditzake: a) Doakionarentzako ohatpena. b) Zabalkunde-Araudiaren 69garren Atalak dionaren arauera esandako zabalkunde hori geldiaraztea. 8garren Atala.-1. 3garren Ataleko lehenengotik 9garrenerainokoetan ohartemandakoetarako emandako baimenek bi urterako balio izango dute, eta aldi hori igarao ondoren haien berriztapena eskatu beharko da. 2. 3garren Ataleko 10garrenean ohartemandakoetarako emandako baimenek bi urterako balioa izango dute, eta epe hori bukatu ondoren berritu egin beharko dira. Berarizko zernolakoek aholkugarri egin dezatenean, 1 eta 2 zatietan esaten diren baimenak baliogabetu egin ahal izango dira. 9garren Atala.- Medikutza-Osasunketako Iragarpideen Batzordearen erabakien aurka Sailburuaren aurrerako goradeia sartu ahal izango da. 10garren Atala.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunaren biharamonean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1982garreneko Jorrailak 19. Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburua, XABIER AGIRRE BILBAO.