Arautegia
InprimatuMerkataritza eta Turismo-Sailaren 1980garreneko Urriaren 23ko AGINDUA, Sail honetako zehaztapidetzei ekite ko, bideak eragiteko eta hoiekiko erabakiak hartzeko eskubide bereziak zehaztuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Merkataritza eta Turismoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 20
- Hurrenkera-zk.: 250
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1980/10/23
- Argitaratze-data: 1980/11/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa; Lana eta enplegua
Testu legala
1980garreneko Abuztuaren 18ko Dekretoaren azkeneko erabakietatik lehenengoak (1980garreneko Irailaren llko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) Merkataritza eta Turismo-Sailburuari esku ematen dio bertan agintzen dena agipideratzeko eta egiteratzeko beharrezko izan dai tezen arauak emateko eta, horren ondorioz, honeko hau. ERABAKITZEN DUT Lehenengoa: Euskal Herrian Merkataritza eta Turismo-alorreko Zigorbideei ekitea, eta Autonomia-Estatutoak eta horren ondoriozko Eskuraketa-Dekretoek aitortutako aginte-eremuetan hoiek eratzea eta aurrera eramatea honako kargudun hauei dagozkie: a) Merkataritza eta Turismo-Sailburuari. b) Merkataritza-Sailburuordeari. c) Turismo-Sailburuordeari. d) Merkataritza eta Turismoko Arabango, Gipuzgoango eta Bizkaiango Lurralde-Ordezkariei, bere duten aginte-barrutian. Bigarrena. Zehaztapidetzei bideak eragitea, arduralaritza-hauspen ustekoa gertatu deneko Lurraldeko Merkataritza eta Turismo-Ordezkaritzak egingo du. Aginte-barrutiekiko auzirik gertatuz gero, dagokion alorreko Sailburuordeak ebatziko du, bideak eragitea dagokion Lurralde-Ordezkaritzaren izendapena eginaz Hirugarrena. Zigortze-bidea, Ardura aritzabideen Legeko IV Idazpuruko II Atalburuak Autonomia-Estatutoko Aldibaterako Zazpigarren Erabakiak dionarekin lotuta ohartematen duena izango da, honako zehaztasun hauekin: Zehaztapidetza hasi deneko Lurraldeko Merkataritza eta Turismo-Ordezkariak, horretarako Argipidelaria eta Idazkaria izendatuko ditu. Laugarrena: Honako hauek dira zehaztapidetzak erabakitzeko eta hala behar izanaz gero arduralaritza-hauspenegatikako zigorrak ezartzeko eta zuzentze-neurriak hartzeko gai: 1) Merkataritza-gaietan, a) Arin etsitako legehausteetan, eta 50.000 pesetatik gora gabeko diruzko zigorretan, dagokion Lurralde-Ordezkaria. b) Larri etsitakoak izan, eta diruzko zigorra 50.000 peseta baino haundiagoa eta 500.000tik gorakoa ez deneko legehausteetan, Merkataritza-Sailburuordea. 2) Turismo-gaietan, a) Arin etsitako legehausteetan, eta 50.000 pesetatik gora gabeko diruzko zigorretan, dagokion Lurralde-Ordezkaria. b) Larri etsitakoak izan, eta diruzko zigorra 50.000 peseta baino haundiagoa eta 500.000tik gorakoa ez deneko legehausteetan, Turismo-Sailburuordea. 3) Merkataritza eta Turismo-Sailburua, Merkataritza nahiz Turismo-Alorretako legehauspenak oso larritzat etsi daitezenean, edo isuna 500.000 pesetatik gorakoa denean. Bosgarrena: Legehausteen zernolakoa zehaztea, dagokion gaiari buruz orduan indarrean dauden Legeek emandako arauz egingo da. Seigarrena: Esandako Agintari hoiek emandako erabakiei buruz goradeiak egin ahal izango dira, Arduralaritzabide-Legeak dionaren arauera eta Autonomia-Estatutoaren Aldibaterako Zazpigarren Erabakiak agintzen duena kontutan hartuz. Merkataritza eta Turismo-Sailburu Jaunak emandako , erabakiaren aurka Eusko Jaurlaritzaren Batzarraren aurrerako goradeia egin ahal izango da. Goradeiei buruzko erabakiak, eta bai Merkataritza eta Turismo-Sailburu Jaunarenak eta Eusko Jaurlaritzaren Batzarrarenak ere, arduralaritza-bidea bukatu egiten dute Hori, ordea, azkeneko bietan arazoa lehengoratzeko eskea aurrez noraezean egin ondoren hasi daitezkeen ardurala ritza-auzipideen kaltetan gabe. Zazpigarrena: Agindu hau, Euskal Herriko Aginta ritzaren Aldizkarian argitaratu dedineko egunean bertan jarriko da indarrean. BEHIN-BEHINGO ERABAKIA Berariz, eta Saileko Aduralaritza-lana ahalik eta on doen antolatzeko deuseztuta dagoen Eusko Kontseilu Na gusiaren menpeko Merkataritza eta Turismo-Zerbitzuek hasitako eta bideak eragindako zehaztapidetzak Merkataritzako eta Turismoko Sailburuordeek erabakiko dituzte, gaiaren arauz dagokienez, hoien erabakien aurka Merkataritza eta Turismo-Sailburu Jaunaren aurrerako goradeiak egin daitezkeela. Gasteiz, 1980garreneko Urriak hogeita hiru. . Merkataritza eta Turismo-Sailburua, KARLOS BLASCO IMAZ.