Arautegia
Inprimatu8/2024 LEGEA, abenduaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2025. urteko Aurrekontu Orokorrak onesten dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Legea
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 252
- Hurrenkera-zk.: 5980
- Xedapen-zk.: 8
- Xedapen-data: 2024/12/20
- Argitaratze-data: 2024/12/30
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Sailak
Testu legala
Eusko Legebiltzarrak 8/2024 Legea, abenduaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2025. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.
Onetsi egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoko 2025. urteko Aurrekontu Orokorrak, betiere lege honek ezartzen duen eran eta moduan.
Eusko Legebiltzarraren aurrekontua ere lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsi zenean), 25.2.a artikuluan.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren aurrekontua ere lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren otsailaren 5eko 1/1988 Legearen 24. artikuluan.
Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren aurrekontua ere onesten da eta lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren abenduaren 21eko 16/2023 Legearen 4. artikuluan.
Lege hau aplikatzekoa izango zaie lege hau berau onetsiz geroztik sortzen diren entitateei eta haiei dagozkien aurrekontuei.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren aurrekontuan jasotako gastuen kopurua 15.728.196.000 eurokoa da ordainketa-kredituetarako. Konpromiso-kredituei dagokienez, bestalde, 2.279.654.237 eurokoa; azken kreditu horiek 2025az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa I. eranskinean zehazten da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren aurrekontuan jasotako diru-sarreren kopurua 15.728.196.000 eurokoa da. Bereziki, diruzaintzako gerakin berekiei dagozkien 336.128.952 euro sartu dira.
Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 90.etik 93.era bitarteko artikuluek xedatutakoari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoak Euskal Herriko Unibertsitaterako bereizten duen aurrekontu-zuzkidura 401.354.093 eurokoa da, honela banatuta:
Ekarpen arrunta: 315.660.496 euro gastu arruntetarako eta 1.800.000 euro kapital-eragiketetarako.
Programa-kontratuak finantzatzeko ekarpen gehigarria: 40.393.597 euro.
Inbertsiorako urte anitzeko plana finantzatzeko kredituak: 25.000.000 euro.
Banakako ordainsari-osagarriak finantzatzeko kredituak: 18.500.000 euro.
Organismo autonomoen aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan ordainketa-kredituak eta konpromiso-kredituak onartzen dira ondorengo taulan zehazten diren zenbatekoekin; konpromiso-kredituak 2025az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da:
(Ikus .PDF)
Aipatutako organismo autonomoen diru-sarrerei dagokienez, organismo horietako bakoitzerako izendatutako ordainketa-kredituen guztizko zenbateko bera jasotzen da diru-sarreren egoera-orrietan ere.
Zuzenbide pribatuko ente publikoen aurrekontuetan, ondorengo taulan zehazten diren zenbatekoak dituzten zuzkidurak onesten dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira. Gerorako konpromisoen egoera, bestalde, ondoren zehazten diren zenbatekoetara iristen da; konpromiso horiek 2025az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.
(Ikus .PDF)
Sozietate publikoen aurrekontuetan, guztira, 1.346.855.064 euroko zuzkidurak onesten dira, eta gerorako konpromisoen egoerari dagokionez, 813.557.741 euro; konpromiso horiek 2025az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen l. eranskinean zehazten da.
Sozietate publiko horientzat aurreikusitako diru-baliabideek sozietate bakoitzerako onetsitako zuzkiduren guztizko zenbateko bera izango dute.
Sozietate bakoitzaren aurrekontuan aurreikusitako zuzkiduren eta diru-baliabideen zenbatekoak II. eranskinean zehazten dira.
Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen aurrekontuetan, ondorengo taulan zehazten diren zenbatekoko zuzkidurak onesten dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira. Gerorako konpromisoen egoera, bestalde, ondoren zehazten diren zenbatekoetara iristen da; konpromiso horiek 2025az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.
(Ikus .PDF)
Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoen aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan ordainketa-kredituak onartzen dira ondorengo paragrafoetan zehazten diren zenbatekoekin:
Haurreskolak partzuergoa: 79.604.000 euro.
Basque Research and Technology Alliance euskal partzuergo zientifiko-teknologikoa: 2.222.000 euro.
Aipatutako partzuergoen aurrekontuen diru-sarreren egoera-orriak partzuergo horietako bakoitzerako izendatutako ordainketa-kredituez guztizko zenbateko bera dira.
Euskal Irrati-Telebista Herri Erakunde Publikoa sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 44. artikulua betetzeko, onesten da Euskal Irrati-Telebista ente publikoaren eta irratiko eta telebistako zerbitzu publikoak kudeatzeko sozietate publikoaren aurrekontu bateratua. Zuzkidurak 218.633.315 eurokoak izango dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira.
2025eko ekonomia-ekitaldian zehar, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak edo, hala dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak 400.000.000 euro erabili ahal izango dituzte, gehienez, edozein motatako eragiketetarako bermeak emateko.
2025eko ekonomia-ekitaldian zehar, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak edo, hala dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak birfidantzatu ahal izango dituzte elkarren bermerako sozietateek euskal enpresei emandako abalak, eta bermatu Luzaro KFE sozietateak euskal enpresei emandako maileguak, abal eta maileguok laguntza-tresna baitira enpresek berezko funtsak edo finantzaketa lortzeko, betiere entitate horiekin izenpetutako bidezko hitzarmenen esparruan.
Birfidantzamendu-eragiketek, era berean, finantza-estaldura eman ahal izango diote banakako enpresarientzako eta profesional autonomoentzako eta enpresa txiki eta ertainentzako urte anitzeko zernahi finantza-lerrori, zirkulatzailearen beharrari erantzuteko, epe laburreko zorra berritzeko, epe laburreko zorra epe ertain eta luzerako zor gisa egokitzeko eta, hala dagokionean, inbertsio-planak azeleratzea eragiten duten finantza-arloko jarduketak gauzatzeko, baldin eta plan horiek 2025. urtean zehar gertatzen badira euskal enpresei finantzaketa eskuratzen laguntza emateko programen bidez.
Zenbaki honetan aipatzen den birfidantzamenduaren gehienezko zuzkidura 600.000.000 eurokoa da.
Orobat, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak edo, hala dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak bermatu ahal izango dute Europako Inbertsio Bankuak, Europako Inbertsio Funtsak edo beste finantza-erakunde batzuek Luzaro KFEri edo entitate laguntzaileei emandako finantzaketa baldin eta azken hartzaileak euskal enpresak badira, betiere entitate horiekin izenpetutako hitzarmenen esparruan.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak formalizatutako zorpetzea, edozein agiri motatan gauzatzen dela ere, muga honekin gehitu ahal izango da: ekitaldiaren amaierako saldoak gainditu ahal izango du ekitaldiaren hasieran dagokion saldoa, baina ez 490.000.000 eurotik gora.
Zuzenbide pribatuko entitateen kanpo-zorpetzea ere, edozein agiri motatan gauzatzen dela ere, gehitu ahal izango da, muga honekin: ekitaldiaren amaierako saldoak gainditu ahal izango du ekitaldiaren hasieran dagokion saldoa, baina ez 125.000.000 eurotik gora.
Zenbateko horiei ez zaizkie egotziko diruzaintzako aldi baterako premiei aurre egiteko kreditu-eragiketak urtebeterako edo gutxiagorako badira.
Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 24, 25 eta 26. artikuluetan ezarritakoaren aurka jo gabe, 2025eko ekitaldian zabalgarriak izango dira, nahitaez aitortu behar diren obligazioen zenbatekoraino, lege honen III. eranskinean azaltzen diren kredituak, zein sartuta baitaude Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren, haren organismo autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoen aurrekontuetan.
Zabalgarritzat jotzen diren kredituen gehikuntzek eta aipatzen diren gainerako kredituen gehikuntzek honako finantzabideak izango dituzte:
Xede batera atxikitako eskubideen benetako bilketaren araberako gehikuntzak finantzatzeko, hasieran aurreikusitako diru-sarrerez gain jasotako diru-sarreren soberakinak izango dira oinarri.
Lurralde historikoek Estatuari ordaindu behar dioten kupoa neurri berean gutxiagotzea ekartzen duten gehikuntzak finantzatzeko, lurralde historikoek berek finantzatuko dituzte, gutxitu den zenbateko berean, betiere 2025erako ezarritako ekarpen-koefizienteen arabera
Finantza modu zehatzik ez duten gehikuntzak finantzatzeko, Gobernu Kontseiluak erabakiko du, betiere Ogasun eta Finantza Sailak proposatu ondoren, nola egin.
Horrez gain, Gobernu Kontseiluak diruzaintzako gerakinen kontura zabaldu ahal izango ditu «Zenbait sailen gastuak» sekzioko gastuen egoera-orrian azaltzen diren kreditu zabalgarriak eta, hala badagokio, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak onetsitako finantza-laguntza emateko plan eta programetatik sortutako finantza-premiak.
2025eko ekitaldian, Ogasun eta Finantza Sailak aurreko urteetan sortu diren konpromiso-kredituen zenbatekoa egokitu ahal izango du, beharrezko diren aldaketak eginez, baldin eta kredituok finantza-eragiketak edo arriskuen estaldura-eragiketak gauzatzearekin zerikusia duten elkarlanerako hitzarmenei eta kontratuei badagozkie eta eragiketon urteko zenbatekoa interes-tasaren edo antzeko beste adierazleen bilakaeraren araberakoa bada.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 51. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko eta organismo autonomoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako behin-behineko langileen, funtzionarioen eta langile lan-kontratudunen plantillak onesten dira, sailkapen-talde edo -azpitaldearen arabera sailkatuta, eta, hala badagokio, dagokien kidego, eskala, aukera eta espezialitatearen arabera; hasiera batean, aurrekontu hauen «Pertsonalaren eranskina» izenekoan xedatutakoaren araberako aurrekontu-programa eta -sekzioei atxikita egongo dira.
Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 22. artikuluan xedaturikoaren ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren, organismo autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoen aurrekontu-plantillari dagokion muga funtzionarioen, langile lan-kontratudunen eta behin-behineko langileen plaza guztien kopuru osoari dagokiola ulertuko da, entitate horien guztien multzo osoa kontuan hartuta.
Orokorrean, aurrekontu-plantillak langile-zuzkidura berriak sortuz aldatzen badira, behar beste zuzkidura amortizatu egin beharko dira, halako moldez, non zuzkidura berriek ez duten urteko kostu gordina handituko.
Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, Gobernu Kontseiluak langile-zuzkidura berriak sortzeko baimena eman ahal izango du, Ogasun eta Finantza Sailaren proposamenez, lanpostuen zerrendak honako arrazoi hauengatik aldatzen badira: eskumenen transferentziak benetan gauzatzen direlako, ebazpen judizialak betearazten direlako, organo eta zerbitzu berriak sortzen direlako, kanporatutako edo azpikontrataturiko zerbitzuen kudeaketa zuzena egiten delako, egiturazko lanpostu edo plazak finkatzen direlako, lege-mailako arauak promulgatzen direlako, edo Jaurlaritzak koiunturakoak ez diren planak, programak eta jarduera garrantzitsuak onesten dituelako. Horretarako, finantzazio egokia beharko da beti, bai eta funtzio publikoaren arloan eskumena duen organoaren aldez aurreko aldeko txostena ere, non adieraziko baita ezinezkoa dela premia berriei aurre egitea lanpostuak berratxikita, langileak berresleituta edo giza baliabideak arrazionalizatzeko eta antolatzeko bestelako baliabideak erabilita.
Halaber, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko ente publikoko administrazio-kontseiluak lanpostu funtzional berriak onetsi ahal izango ditu ente publikoaren langileen plantilletan, zerbitzuak irekitzearen edo berrantolatzearen ondorioz. Horretarako, finantzazio egokia beharko da beti. Plantilla horiek Gobernu Kontseiluak, Osasun Sailaren proposamenez, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 26. artikuluari jarraituz, erabakitako gehieneko langile kopurura egokitu beharko dira.
Ogasun eta Finantza Sailari baimena ematen zaio langileen gastuen kredituetan beharrezkoak diren aurrekontu-aldaketak egiteko gastuen kredituak artikulu honetan xedaturikoaren arabera onesten diren plantilla-aldaketetara egokitze aldera.
Artikulu honek aipatzen dituen arauekin bat etorriz baimendu beharko da zuzenbide pribatuko ente publikoen, sozietate publikoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen langile-zuzkiduretan 2025eko urtarrilaren 1ean indarrean dauden zuzkiduren gainetik egiten den edozein aldaketa, baldin eta entitate horien aurrekontua lege honen aplikazio-eremuan sartuta badago.
Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginak arautuko du, 2025eko ekitaldian zehar, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, haren organismo autonomoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako aurrekontu orokorretako kreditu-transferentzien araubidea, ondorengo artikuluetan adierazten diren berezitasunen aurka jo gabe.
Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 86.etik 90.era bitarteko artikuluetan xedatutakoa gorabehera, eta finantzen aldetik posible bada, Ogasun eta Finantza Sailak, sail eskatzaileak proposatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuan sartu ahal izango ditu 2024ko ekitaldiko gerakinak, honako kreditu hauei dagozkienak:
Dirulaguntzak etxebizitzak birgaitzeko (1., 2. eta 3. lineak)-4312 programa.
Dirulaguntzak enpresei ingurumena babesteko-4421 programa.
Ikertu, garatu eta berritzeko (I+G+b) laguntzak-5411 programa.
Erein laguntzak-7111 programa.
Leader laguntzak-7111 programa.
Itsaspen laguntzak-7111 programa.
Arrantza- eta akuikultura-sektorerako laguntzak-7112 programa.
Arrantza-eremuak garatzeko laguntzak (PTGE)-7112 programa.
Lehiatu Berria laguntzak-7113 programa.
Aipatutako testu bateginaren 90.1 artikuluan ezarritako denbora-eskakizunaren ondorioetarako, aurreko paragrafoan adierazitakoaren arabera sartutako kredituak gehienez ere beste bi ekitalditan gauzatu beharko dira.
Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 66.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eta 2025. ekitaldirako bakarrik, sekzio bakoitzerako, izaera loteslea izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, haren organismo autonomoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako aurrekontuen I. kapituluko 122, 123, 131, 132, 161 eta 162. kontzeptuen barruan dauden gastuek, kontzeptuaren mailan, eta 16101 azpikontzeptuaren barruan dauden gastuek, azpikontzeptuaren mailan.
Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginean 66.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eta 2025. ekitaldirako bakarrik, izaera mugatzailea eta loteslea edukiko dute kapituluaren mailan sekzio eta programa bakoitzerako, haien sailkapen ekonomikoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, haren organismo autonomoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako aurrekontuetako II. kapituluan funtzionamendu-gastuak, gastuen egoera-orrietan sartuta dauden ordainketa-kredituek, salbu eta aurrekontuaren gastuen xehetasunetan gastu erreserbatu gisa sailkatutakoek. Hori horrela, ez da kreditu-transferentziarik beharko kapituluaz beheragoko mailan.
Aurreko paragrafoan ezarritakoa hori izanik ere, izaera loteslea izango dute kontzeptuaren mailan «Osasun Finantzaketa eta Kontratazioa» 4112 programako 250 kontzeptuan bildutako gastuek.
Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 66.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eta 2025. ekitaldirako bakarrik, izaera mugatzailea eta loteslea izango dute artikuluaren mailan sekzio eta programa bakoitzerako, haien sailkapen ekonomikoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, haren organismo autonomoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako aurrekontuetako IV. eta VII. kapituluetan gastu arruntetarako transferentziak eta dirulaguntzak, eta kapital-eragiketetarako transferentzia eta dirulaguntzak, hurrenez hurren, gastuen egoera-orrietan sartuta dauden ordainketa-kredituek.
Aurreko paragrafoan ezarritakoa hori izanik ere, izaera loteslea izango dute kapitulu, sekzio, zerbitzu eta programaren mailan «Nekazaritza, eta Landaren eta Itsasertzaren Garapena» 7111 programako ordainketa-kredituek.
Era berean, izaera loteslea izango dute kapitulu, sekzio eta programaren mailan «Enplegua» 3211, «Prestakuntza» 3231 eta «Gizarteratzea» 3121 programetako ordainketa-kredituek.
Zuzenbide pribatuko ente publikoen, sozietate publikoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen aurrekontuetan aldaketak sortzen badira eta Jaurlaritzak onetsitako edozein plan, programa eta garrantzizko jarduerak sortutakoak badira, Ogasun eta Finantza Sailak emango du aldaketa horiek egiteko baimena.
Gobernu Kontseiluak, Ogasun eta Finantzetako sailburuak proposatuta, aurreko zenbakian aipatutako sektore publikoko entitateen aurrekontu-aldaketak baimendu ahal izango ditu baldin eta aldaketa horien jatorria beste administrazio edo entitate publiko batzuetatik funtsak jasotzean badago eta funts horien xedea Euskal Autonomia Erkidegoaren exekuzio-eskumenekoak diren arloetako jarduketak modu baldintzatuan finantzatzea bada. Era berean, jarduketa horien ondorioak hurrengo ekitaldietara luzatzen badira, Gobernu Kontseiluak, Ogasun eta Finantzetako sailburuak proposatuta, geroko konpromisoen egoera-orria gehitu ahal izango du, konpromiso berriak onetsiz edo baimendutakoen diru-zenbatekoa handituz.
Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 98. artikuluan xedaturikoaren ondorioetarako, Gobernu Kontseiluari egokituko zaio Finantzen Euskal Institutuaren aurrekontuetan aldaketak baimentzea, bai aldaketa horiek Europako Inbertsio Bankuak, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekonomikoa sustatzeko finantzaketa-lerroak ezartze aldera, emandako finantzaketatik eratorritakoak direnean, bai Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko beste entitate batzuek, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legearen bosgarren xedapen gehigarrian xedatutako finantza-tresnan aplikatze aldera edo jasangarritasun energetikoko ekintzak eta proiektuak sustatzeko neurriak finantzatzen aplikatze aldera, emandako finantzaketatik eratorritakoak direnean.
2025. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko lan-kontratudunak ez diren langileen urteko guztizko lansariek ezin izango dute izan, 2024ko abenduaren 31n indarrean dauden ordainsarien aldean, sektore publikoko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenetan aurreikusitako gehikuntza globala baino handiagorik, homogeneotasunaren arabera kalkulatuta erkaketaren bi aldietarako, ez langileen kopuruari eta antzinatasunari dagokienez, ez lanaldi-araubideari dagokionez.
Lan-kontratudunak ez diren langileak sektore publikoko karrerako eta bitarteko funtzionarioak dira, bai eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua ente publikoko estatutupeko langileak ere.
Justizia Administrazioko langileen lansariez bezainbatean, langile horiei dagokien berariazko araudia aplikatuko da.
1. paragrafoan zehaztutakoa gorabehera, lansari osagarriak berariaz eta salbuespenez egokitu ahal izango dira baldin eta ezinbestekoak badira lanpostuaren edukian izandako eraldaketengatik, programa bakoitzari esleitutako langile kopuruan izandako aldaketengatik edo programa horiei ezarritako helburuen betetze-mailarengatik. Era berean, 1. paragrafoan zehaztutakoa gorabehera, lanpostuak antolatzeko eta sailkatzeko sistemak aplikatu ahal izango dira, eta sistema horiek aplikatzekoak izango zaizkie transferentzien bitartez euskal administrazio publikoetan sartzen diren edo sartuak diren langileei ere; era berean, sektoreetako berezitasun batzuk egokitu ahal izango dira ordainsari-kontzeptuak ordainsarien egitura berriaren arabera periodifikatzeagatik, berregituratzeagatik edo egokitzeagatik.
Aurreko paragrafoetan ezarritakoarekin bat etorriz, lan-araubidekoak ez diren langileek jaso beharreko oinarrizko lansariak izango dira aurrekontu-ekitaldian zehar indarrean daudenak administrazio publikoetako funtzionarioen oinarrizko lansarien araubidea erregulatzen duten arauei jarraituz.
Aparteko ordainsariak, zeinak bi izango diren, bata ekainean eta bestea abenduan, jasoko dira artikulu honen 5. paragrafoak zehaztutako soldataren eta hirurtekoaren kopuruen arabera, eta hileko bati dagokion destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren edo baliokidea den kontzeptuaren arabera, betiere paragrafo hau aplikatu ahal zaien kolektiboen ordainsari-araubideak dioena kontuan hartuta.
Ordainsari osagarriek, 2024ko abenduaren 31n indarrean dauden ordainsarien aldean, ezin izango dute izan sektore publikoaren zerbitzuko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenetan aurreikusitako gehikuntza globala baino handiagorik, hargatik eragotzi gabe programa bakoitzari esleitutako langile kopuruaren aldaketaren ondorioz, programari ezarritako helburuen betetze-mailaren ondorioz eta programa aplikatzearen banakako emaitzen ondorioz egin daitezkeen aldaketak.
Behin 2025eko ekitaldirako administrazio publikoetako funtzionarioen oinarrizko ordainsariak zehaztuta, Gobernu Kontseiluak zehaztuko du Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 122.2.a.1 artikuluan erregulatutako destino-osagarriaren urteko zenbatekoa, bai eta gainerako ordainsari osagarriena ere, aurreko apartatuetan xedatutako irizpideekin bat etorriz.
Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko langile lan-kontratudunen soldata-masak, 2025eko urtarrilaren 1ean, ezin izango du izan, 2024ko ekitaldian ezarritakoaren aldean, sektore publikoko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenetan aurreikusitako gehikuntza globala baino handiagorik, hargatik eragotzi gabe lanpostuaren edukian izandako aldaketetatik, programa bakoitzari esleitutako langile kopuruan izandako aldaketetatik, programari ezarritako helburuen betetze-mailetatik edo lana antolatzeko sistemen edo sailkapenaren aldaketetatik eratorritako gehikuntzak.
Artikulu honen ondorioetarako, lan-kontratudun langileen soldata-masa esaten denean hau adierazi nahi da: kasuan kasuko langileek 2024an zehar irabazitako soldatapeko ordainsariak geroratuak barne eta soldataz kanpokoak. Hala ere, badira zenbait salbuespen:
Gizarte Segurantzako prestazioak eta kalte-ordainak.
Enplegu-emaileak Gizarte Segurantzako sistemari ordaindu beharreko kotizazioak.
Leku-aldatzeei edo kaleratzeei dagozkien kalte-ordainak.
Langileak egindako gastuengatiko kalte-ordainak.
Gizarte-ekintzako gastuak ezin izango dira handitu, oro har, 2024koekin alderatuta.
Aurreko paragrafoan jasotakoa, hortaz, 2025eko soldata-masari dagokion goi-muga da; soldata-masa hori, gero, negoziazio kolektiboaren bidez ezarri eta emango zaie banakakoei.
Soldata-masaren aldaketak homogeneotasunaren arabera kalkulatuko dira erkaketaren bi aldietarako, bai langileen kopuruari eta antzinatasunari dagokienez, bai lanaldi motari, lanari eta gainerako lan-baldintzei dagokienez.
Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko enplegatu publikoei dagozkien akordio, hitzarmen edo itunak etenda geratuko dira beren aplikazioan artikulu honetako xedapenak betetze aldera, baldin eta haien aplikaziotik aurreko paragrafoetan zehaztutakotik gorako lansari-gehikuntzak eratortzen badira 2025eko ekitaldirako, eta, hortaz, artikulu honen aurka doazen klausulak aplikaezin bihurtuko dira.
Etenda geratuko da, halaber, borondatezko erretiroarekiko sariak, primak, kalte-ordainak eta edozein eratako diru-prestazioak, izena edozein dela ere, arautzen dituzten artikuluen eta klausulen aplikazioa.
Etete horrek eragina izango du ondorio-data 2025eko urtarrilaren 1aren eta 2025eko abenduaren 31ren artean daukaten enplegatu publikoen borondatezko erretiroetan.
Lehendakariaren, sailburuen, goi-kargudunen eta berdinduen 2025eko ekitaldirako ordainsariek ezin izango dute izan, 2024ko abenduaren 31n indarrean dauden ordainsarien aldean, sektore publikoaren zerbitzuko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenetan aurreikusitako gehikuntza globala baino handiagorik, antzinatasuna dela-eta egokitu dakiekeenari kalterik egin gabe.
Behin-behineko langileen ordainsariek, 2024ko abenduaren 31n indarrean dauden ordainsarien aldean, ezin izango dute izan, sektore publikoaren zerbitzuko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenetan aurreikusitako gehikuntza globala baino handiagorik, antzinatasuna dela-eta egokitzen zaien gehikuntza eragotzi gabe eta betiere haien ordainsariak erreferentziatuta dauden kategoriari dagokion diru kopuru osoa errespetatuta.
Osagarri pertsonalek, osagarri iragankorrek eta zerbitzuagatiko kalte-ordainek arau berariazkoak izango dituzte. Kalte-ordain horiek ezin izango dute izan, 2024ko abenduaren 31n indarrean daudenen aldean, sektore publikoaren zerbitzuko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenetan aurreikusitako gehikuntza globala baino handiagorik.
Gobernu Kontseiluak, 19.8 artikuluan xedaturiko baldintzetan, zehaztu egingo du Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuaren 115.1.a artikuluan araututako kategoria-maila bakoitzari dagokion destino-osagarriaren urteko zenbatekoa.
Halaber, Gobernu Kontseiluak zehaztuko du Ertzaintzak guztira jaso beharreko ordainsarien multzo osoa, 19. artikuluan ezarritako edukia eta irizpideak aplikatuta.
Gobernu Kontseiluak onetsiko ditu, Ogasun eta Finantza Sailak eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailak aldeko txostena egin ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, organismo autonomoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako funtzionarioei eta estatutupeko langileei, bai eta lan-kontratudunei ere, eragiten dieten lan-baldintzei buruzko akordioak, hitzarmen kolektiboak, soldaten berrikuspenak edo lehendik izenpetuta zeuden hitzarmenei oso-osoan edo zati batean atxikitzeko akordioak edo horietara zabaltzeko akordioak. Zuzenbide pribatuko ente publikoen, sozietate publikoen edo Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen mende dauden langileei eragiten dietenean, aipatutako sailen aldeko txostena beharko dute entitate bakoitzaren gobernu- eta administrazio-organo eskudunek izenpetu aurretik.
Aurreko paragrafoan zehaztutako ondorioetarako, dagokion akordio-proiektua bidaliko zaie Ogasun eta Finantza Sailari eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailari, eta, proiektuarekin batera, 2024. urteko guztizko soldata-masaren eta ordainsarien kuantifikazio zifratua eta 2025. urterako aurreikusitako guztizko soldata-masaren eta lansarien kuantifikazio zifratua, bai eta proiektuan jasotako alderdi ekonomiko guztien balorazioa ere, hori guztia 2025eko ekitaldirako lansariak gehitzeko baldintzak betetzen direla egiaztatze aldera. Aipatutako sail horiek, aipatutako dokumentazioa jaso eta hurrengo egunetik aurrera eta gehienez 15 eguneko epearen barruan, dagokien txostena egingo dute. Txosten horretan, alderdi ekonomikoei dagokienez, gastu publikoaren arloan ondorioak dakartzaten gaiak jasoko dira; hori guztia, hala ere, ez da eragozpen izango urriaren 19ko 2/2017 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko Legearen testu bateginean ezarritako kontrol ekonomikoa gauzatzeko.
Erabat deusezak izango dira alor honetan txostenaren izapidea egin gabe edo aurkako txosten baten kontra hartzen diren erabakiak, bai eta hurrengo ekitaldietarako soldata-gehikuntzak dakartzaten akordio, hitzarmen edo itunak ere baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren etorkizuneko legeek finkatzen dutenaren kontrakoak badira.
Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide pribatuko ente publikoetako, sozietate publikoetako eta sektore publikoko fundazio eta partzuergoetako zuzendaritza-kideen ordainsariek ezin izango dute izan, 2024ko abenduaren 31n indarrean zeudenen aldean, sektore publikoaren zerbitzuko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenetan aurreikusitako gehikuntza globala baino handiagorik, antzinatasuna dela-eta egokitu dakiekeen gehikuntza eta haien ordainsariak erreferentziatuta dauden kategoriaren gehikuntza eragotzi gabe.
Artikulu honetan aipatzen diren zuzendaritza-kideek kontzeptu guztietan jasoko dituzten lansarien urteko gehieneko zenbatekoak, bermatu gabeko kopuruko pizgarriak barne, ezin izango dira Eusko Jaurlaritzako sailburu batek urtean jasotzen dituen lansari osoak baino handiagoak izan.
Goi Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 4.2 artikuluan agintzen dena betetzeko, pizgarriak ebaluatzeko eta emateko irizpideak zehazterakoan, kontuan hartuko da zenbateraino bete diren entitate bakoitzaren urteko aurrekontuak eta ekonomia-urte bakoitzean aurrekontuekin batera doan urteko memorian jasotako helburu kualitatiboak, eta urteko kudeaketa-plana efikaziaz bete den, betiere kargu publikodunen betebeharrei eta eskubideei buruzko azaroaren 15eko 156/2016 Dekretuak zehaztutakoaren arabera. Pizgarriak ezartzeko, entitatea atxikita dagoen saileko titularrak eman beharko du onespena, agindu bidez, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak txostena egin ondoren.
Entitate bakoitzeko gobernu- eta administrazio-organo eskudunek erabaki ahal izango dute zein modu eta alditan ordainduko diren pizgarri horiek.
Indarrean dauden arau espezifikoetan xedatutakoarekin bat etorriz bidezkoak diren kasuetan eta kopuruen arabera ordainduko dira pentsioak eta bestelako eskubide pasiboak.
Eskatutako gabealdiak bete dituzten langileek, Euskal Herriko Autonomia-Administrazioan bere zerbitzuak egin zituen langilegoaren lanbide eta gozamen-eskubideei buruzko Eraberritutako idazkera onartzekoa, maiatzaren 13ko 1/1986 Legegintzako Dekretua aplikatzearen ondorioz, hartzeko pasiboengatik sortutako pentsioek ezin izango dute izan, 2024ko abenduaren 31n indarrean daudenen aldean, sektore publikoaren zerbitzuko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenetan aurreikusitako gehikuntza globala baino handiagorik.
2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, partzialki etengo dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak, haren organismo autonomoek, zuzenbide pribatuko ente publikoek, sozietate publikoek, eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoek sindikatuekin sinatutako akordio, hitzarmen edo itun guztiak, lege honetan lansariei buruz ezarritako neurriak behar bezala aplikatzeko behar den eran.
Lege honen IV. eranskinean finkatzen dira hezkuntza-maila bakoitzaren moduluko osagaiak eta dagozkien zenbatekoak.
IV. eranskinean zehaztutako modulu ekonomikoak gehieneko muga ekonomikoak dira modulua osatzen duten kontzeptu guztietarako.
Hala ere, ordainketa eskuordetua daukaten mailetan, irakasle bakoitzaren benetako antzinatasuna kontuan hartuta ordainduko da inoren kontura diharduten langileen eta kooperatibisten antzinatasuna.
Era berean, ordainketa eskuordetuaren sisteman sartutako talde osoarentzako Gizarte Segurantzarako kotizazioa Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean urtero zehazten diren kotizazio-tasen arabera egingo da.
Baldin eta, 2025. urteko ekitaldi ekonomikorako, Hezkuntza Sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako langileen ordainsariak aldatzen badira, IV. eranskinean finkatzen diren modulu ekonomikoak ere automatikoki aldatutzat hartuko dira, honako zenbateko honetan: hezkuntza-itunen langileria-gastuen osagaiei Hezkuntza Sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako langileentzat ezartzen den ordainsari-aldaketaren portzentajea aplikatzearen ondoriozko zenbatekoa. Dena dela, modulu horiek aplikatzean ezin izango dira gainditu itunpeko ikastetxeetako langileentzat sektorean indarrean dauden akordioek ezarritako ordainsariak.
Ezein kasutan ez da asumituko itunpeko ikastetxeetako langileen ordainsarietan aldaketarik egitea, baldin eta ordainsari-aldaketa horien ondorioz gainditzen badira artikulu honetan aipatzen diren modulu ekonomikoetako langileria-gastuen osagaietarako finkatzen diren zenbatekoak.
Enpleguaren egonkortasunerako eta irakasleen plantillak berritzeko behar den finantzaketa gehigarriari dagokionez, honela jokatuko da:
Akordioei edo, hala badagokio, hau ezartzen duen erregelamendu-arauari jarraituz, ituna indarrean dagoen bitartean itundutako unitateak murrizteagatik irakaskuntza itunduetan irakasleak kaleratzeagatik ematen diren kalte-ordainen zenbatekoa lege honetan itunpeko ikastetxeen gastu-kontzeptu horretarako baimendutako kredituaren kontura ordaindu ahal izango dio Hezkuntza Sailak ikastetxeari, betiere aurrekontu-bitartekorik badago.
Akordioei edo, hala badagokio, hau ezartzen duen erregelamendu-arauari jarraituz, irakasleen plantillak berritzeko, Hezkuntza Sailak bere gain hartu ahal izango du, lege honetan itunpeko ikastetxeen gastu-kontzeptu horretarako baimendutako kredituaren kargura, itunpeko irakaskuntzetako irakasleen erretiro partziala betetzeko errelebo-kontratuek sortzen duten gizarte-kotizazioetako gainkostua, betiere aurrekontu-baliabiderik badago eta aplikatzekoak diren arauak betetzen badira.
Artikulu hau berdintasunez aplikatuko da ezarritako baldintzak betetzen dituzten ikastetxe guztietan, eta enpresaburuen elkarte bateko kide ez izateak edo enpresaburuen elkarte hori akordioarekin ados ez egoteak ez du ikastetxea baztertzea ekarriko.
Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik eratorritako funtsak banatzearen ondorioz bai transferentzien bidez, bai mailegu itzulgarrien bidez 2025eko ekitaldian lor daitezkeen diru-sarrera handiagoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren aurrekontuko diru-sarreren egoera-orrian txertatuko dira.
Diru-sarrera horiek kasuan kasuko ordainketa-kredituak eta, hala badagokio, konpromiso-kredituak sortuko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren aurrekontuko gastuen egoera-orrian edo organismo autonomoen edo Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoen gastuen egoera-orrietan, eta atxikita geratuko dira Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketa eta proiektuen finantzaketa espezifikoari, bat etorriz finantza-konpromisoak formalizatzeko akordio, hitzarmen, ebazpen edo tresna juridikoetan ezarritakoarekin.
Horrela sortutako kredituak Ogasun eta Finantza Sailak bideratu ahal izango ditu, funtsen lurralde-banaketarako eskumena duten Estatuko edo Europako organoen hasierako erabakiak jasotzen diren unetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokion zenbatekoan, eta ez zaio aplikatuko maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 83. artikuluan xedatutakoa. Era berean, kreditua sortu eta aurrekontuan bideratu ondoren, kreditu hori erabilgarri egongo da gastu-baimenak eta -xedapenak eta horiek sorrarazten dituzten negozio juridikoak izapidetzeko, baina gastu-xedapenen eta haien ondoriozko negozio juridikoen efikazia eten ahal izango da, kasuan-kasuan ekarpen-konpromiso irmoak egiaztatzen dituzten behin betiko akordioak, hitzarmenak, ebazpenak edo tresna juridikoak izenpetu edo onetsi arte.
Aurreko artikuluan ezarritakoaren arabera sortutako kredituak Ogasun eta Finantza Sailak gaituko ditu dagokion aurrekontu-sekzioko, organismo autonomoaren aurrekontuko edo dagokion sektore publikoko partzuergoaren aurrekontuko 1228 programan («Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa»). Programa horren zuzkidura Estatuko Administrazioaren edo Europar Batasunaren transferentzien edo ekarpenen kontura finantzatuko da, zeinak Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako funtsetatik eratorriko diren.
Programa horren aurrekontu-zuzkiduretan sartuko dira, Ogasun eta Finantza Sailak zehaztutako sailkapen organiko eta ekonomikoarekin, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketak eta proiektuak finantzatzera bideratutako ordainketa-kredituak eta, hala badagokio, kasuan kasuko konpromiso-kredituak.
Programa hori funts propioekin hornitu ahal izango da, betiere Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketak eta proiektuak kofinantzatzea edo osatzea helburu badute.
Foru-aldundiei transferituko zaizkie Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik eratorritako funtsak banatzearen ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoak Estatuko Administraziotik lortzen dituen diru-sarrerak, baldin eta diru-sarrera horien legezko erabilera lurralde historikoetako foru-organoek, Autonomia Erkidegoko erakunde erkideen eta lurralde historikoetako foru-organoen arteko eskumen-mugaketaren arabera, exekutatu behar dituzten proiektuok edo ekintza-lerroak finantzatzea bada. Transferentzia hori Gobernu Kontseiluak zehazten duen lurralde-banaketaren arabera egingo da, Ogasun eta Finantza Sailak eta gaiaren arabera eskumena duen sailak proposatuta, aldez aurretik banaketa hori foru-aldundiekin edo, hala badagokio, kasuan kasuko erakundearteko organoen barruan adostu ondoren.
Funts horien transferentzia dagokion ministerio-sailari jakinaraziko zaio, entitate erabakitzailea den aldetik, bai eta Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren agintaritza arduradunari ere.
Funts horien transferentziatik eratorritako erakunde-konpromisoek, bai sarrerakoek bai gastukoek, aurrekontu-izaera izango dute beti, eta 95. sekzioan jasota geratuko dira.
Transferitutako diru-sarrerak Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketen eta proiektuen finantzaketa espezifikoari lotuta geratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko finantza-konpromisoak formalizatzeko akordio, hitzarmen, ebazpen edo tresna juridikoetan xedatutakoaren arabera.
Foru-aldundiek, beren eskumenen esparruan, dagozkien azpiproiektuak exekutatzea egokituko zaien entitateak diren aldetik, beren gain hartuko dituzte Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa erregulatzen duen araudiak entitate betearazleei esleitzen dizkien konpromiso eta betebehar guztiak.
Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako ordainketa-kredituak zabaldu ahal izango dira ekitaldian zehar. Kreditu-zabaltzeak Ogasun eta Finantza Sailak erabakitzen duen moduan finantzatuko dira. Horrez gain, Ogasun eta Finantza Sailak kreditu globalaren edo diruzaintzako gerakinen kontura ere egin ahal izango du zabaltze hori. Zabaltze horiek finantzatzera bideratutako kreditu globalaren gehikuntzak ez dira zenbatuko maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsi zen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 20.2 artikuluan ezarritako mugen barruan.
Ogasun eta Finantza Sailak konpromiso-kredituen egoera-orria gehitu dezake, kreditu berriak onetsiz edo haien zenbatekoa handituz, bai eta gerorako konpromisoen egoera-orria ere, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketak eta proiektuak finantzatzeko, non ez diren aplikatuko maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsi zen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 31.1 eta 97.3 artikuluetan ezarritako mugak.
Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren V. tituluko II. kapituluan jasotako mugak ez zaizkie aplikatuko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketak eta proiektuak behar bezala exekutatzeko beharrezkoak diren kreditu-transferentziei. Ogasun eta Finantza Sailak baimenduko ditu kreditu-transferentzia horiek.
Halaber, maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 98. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, Ogasun eta Finantza Sailak baimenduko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide pribatuko ente publikoen, sozietate publikoen eta sektore publikoko fundazioen aurrekontuetako aldaketak, baldin eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketak eta proiektuak finantzatzeko badira.
2024ko ekitaldiaren amaieran, «Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa» 1228 programako aurrekontu-kredituetan dauden eta hasierako aurrekontuan kontsignatu ez diren gerakinak 2025eko aurrekontu orokorretan sartuko dira, gastu berberetan aplikatzeko Ogasun eta Finantza Sailak xedatutakoaren arabera. Kreditu horiei ez zaie aplikatuko Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren 90.1 artikuluan ezarritako denbora-eskakizuna. Kreditu-txertaketak diruzaintzako geldikinen kargura finantzatuko dira, Ogasun eta Finantza Sailak erabakitzen duen moduan.
Diru-sarrerarik izanez gero Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako aurrekontu-kredituen kontura 2025eko ekitaldian nahiz aurrekoetan egindako ordainketak itzuli izanagatik, kreditu horiek berriz ere ordainketak egin ziren unean zeuden bezalaxe jarri beharko dira, betiere dagokion araudi erregulatzaileak hori ahalbidetzen badu eta Ogasun eta Finantza Sailak baimena ematen badu.
Ogasun eta Finantza Sailak soberazkotzat jo ahal izango ditu hasieran 2025eko ekitaldirako onetsitako aurrekontuan sartutako kredituak baldin eta kreditu horiek bat badatoz geroago Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako funtsekin finantzatutako jarduketa eta proiektuekin. Ogasun eta Finantza Sailak soberazko kreditu horiek aplikatu ahal izango ditu beste ordainketa-kreditu batzuen zuzkiduren gabeziei erantzuteko, bereziki inbertsio-proiektuak egiteko eta kreditu zabalgarriak finantzatzeko.
Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako funtsekin finantza daitezkeen jarduketak eta proiektuak dagoeneko hasi edo exekutatu badira funts horiek sortu ez dituzten kredituen kargura, Ogasun eta Finantza Sailak kreditu horiek birjarri ahal izango ditu dagokien sekzioan, betiere suspertze eta erresilientzia ekonomiko eta sozialera bideratutako jarduketak eta proiektuak edo inbertsio-proiektuak finantzatzeko.
Gobernu Kontseiluak, Ogasun eta Finantza Sailak proposatuta, eta bat etorriz Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren araudi erregulatzailean ezarritakoarekin, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planetik eratorritako funtsen kudeaketari aplikatu beharreko irizpideak finkatu ahal izango ditu, bai eta plan horri lotutako jarduketa eta proiektuetan egindako gastuen aurrekontu-exekuzioari aplikatu beharrekoak ere, ekimen horretan aurreikusitako helburuak lortzen direla bermatzeko.
Jarduketa eta proiektu horiek exekutatzearekin lotutako gastu-baimenek memoria espezifiko bat izan beharko dute, jarduketa edo proiektu bakoitzerako gastu-zenbatespenak kuantifikatu eta justifikatuko dituena, eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean aurreikusitako helburuak betetzen zer neurritan laguntzen duten azalduko duena.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailak eta Ogasun eta Finantza Sailak proposatuta, Gobernu Kontseiluak espezialitateak ezarri ahal izango ditu Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketak eta proiektuak izapidetzean. Ondorio horietarako, baldin eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako funtsetatik eratorritako Estatuko Administrazioaren edo Europar Batasunaren transferentziak eta ekarpenak bideratzeko hitzarmen-proiektuak edo beste tresna juridiko batzuk badira, nahikoa izango da, izapidetzean, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridiko Nagusiaren eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren txostena.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 33. artikuluari jarraituz, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketak eta proiektuak sustatzeko izapidetu behar diren administrazio-prozedurei presako izapidetzea aplikatuko zaie eta, beraz, erdira murriztuko dira prozedura arrunterako ezarritako epeak, salbu eta eskabideak eta errekurtsoak aurkezteari dagozkionak. Hori guztia, eragotzi gabe Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana exekutatzeko presako neurriak onesten dituen abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuaren 50. artikuluan xedatutakoa.
Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketa eta proiektuen esparruan ematen diren laguntza eta dirulaguntza publikoen kasuan, dirulaguntzaren ordainketa aurreratuak egin ahal izango dira, justifikazioa egin aurretik, baldin eta beharrezkoa bada dirulaguntzari edo laguntzari atxikitako jarduketak gauzatu ahal izateko, eta bermea eratzea ez da galdagarri izango.
Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako jarduketak eta proiektuak exekutatzeko eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko sailetako eta sektore publikoko entitateetako organoek, bat etorriz Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren araudi erregulatzailearekin eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak emandako jarraibideekin, behar den informazioa eman beharko dute mugarri eta helburuak zenbateraino bete diren jakin ahal izateko, alde batetik, eta, bestetik, jarduketa eta proiektuen aurrekontu- eta kontabilitate-exekuzioa behar bezala justifikatu eta ziurtatu ahal izateko.
Jaurlaritzak, hiru hilean behin, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planari lotutako funtsen kargura finantzatutako partidei dagozkien kredituen exekuzio-maila eta berariazko xedea jakinaraziko dizkio Eusko Legebiltzarrari, lege honen 40. artikuluan ezarritakoa betetzeko.
2025eko ekitaldian zehar, foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren aurrekontuan izendatutako kredituei eusteko egin beharreko ekarpenak 13.200.012.352 eurokoak izango dira, urriaren 7ko 4/2021 Legearen bidez onetsitako metodologiarekin bat etorriz.
Aurreko artikuluan zehaztatutako zenbatekoari ondoko ehunekoak ezarriz ateratzen da lurralde historiko bakoitzak egin beharreko ekarpena. Hona ehunekook:
ARABA: % 16,04
BIZKAIA: % 50,37
GIPUZKOA: % 33,59
Oinarriaren ehuneko jakin bat finkatuta ez izateagatik edo oinarria moneta-unitateetan emana ez egoteagatik finkoak diren tasak eta izaera publiko ez-tributarioko ondare-prestazioak (tarifak) ez dira igoko 2024. ekitaldian indarrean dagoen zenbatekoaren aldean.
Aurreko paragrafoan xedatutakotik salbuesten da lege honetan berariaz eguneratzen diren tasak eta tarifak.
Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsi zen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 113.1 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, Gobernu Kontseiluaren baimena beharko dute 5.000.000 eurotik gorako gastuek, egitekoa den gastuari dagokion kredituaren izaera edozein izanik ere, salbu eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan sartutako entitateetarako transferentziak direnean, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren bitarteko propio pertsonifikatutzat hartzen diren entitateekiko enkarguak direnean, edo aurrekontuetan jasotako dirulaguntza izendunak direnean, kasu horietan ez baita baimen hori beharko.
Organismo autonomoetako aurrekontuen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako aurrekontuen kontura egiten diren gastuek atxikita dauden saileko sailburuaren baimena beharko dute 1.000.000 euro baino gehiago direnean, edo, aurreko paragrafoaren kasuan, Gobernu Kontseiluarena.
Kontratazioaren arloan, Gobernu Kontseiluari egokituko zaio aurreko artikuluko 1. paragrafoan adierazitako zenbatekoaren gainetik dagoen aurrekontua duten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren, organismo autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoen kontratuak eta esparru-akordioak baimentzea. Kasu horretan, kontratu eta esparru-akordioak baimentzearekin batera, gastua ere baimenduko da, baita pleguetan aurreikusitako aldaketei eta luzapenei dagokiena ere. Gobernu Kontseiluak kontratu bat egiteko baimena ematen duen kasuetan, baimena eman beharko du, halaber, kontratuan aldaketak egiteko, baldin eta aldaketak baldintza-agirian aurreikusita ez badaude eta, banaka edo batera hartuta, kontratuaren hasierako prezioaren ehuneko hamarra gainditzen badute, BEZik gabe; halaber, kontratua suntsiarazteko ere baimena eman beharko du, hala badagokio.
Esparru-akordioak baimentzeak berekin ekarriko du akordio horietatik eratorri eta aurreko artikuluko 1. paragrafoan azaldutako zenbatekoaren gainetik dauden kontratuak baimentzea ere.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko eta haren sektore publikoa osatzen duten entitateetako kontratazio-organoek izapidetzen dituzten kontratuak suntsiarazteko prozedurak gehienez ere zortzi hilabeteko epean izapidetu, ebatzi eta jakinarazi beharko dira. Era berean, epe hori aplikatuko zaie Euskal Autonomia Erkidegoko toki- eta foru-entitateetako kontratazio-organoek, haien sektore publikoek eta Euskal Herriko Unibertsitateak izapidetzen dituzten kontratuak suntsiarazteko prozedurei.
Jaurlaritzak, maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginak eskatutako informazioaz gainera, eragiketa hauen berri emango dio Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari hiru hilean behin:
Zuzenbide pribatuko ente publikoen, sozietate publikoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen aurrekontuak zenbateraino bete diren, bai eta entitate haien egoera-balantzea, galeren eta irabazien kontua, eta esku-diru fluxuen egoera.
Aldi horretan emandako bermeen zerrenda, eta bermeen onuradunek bete beharrekoa bete izan ez dutelako aurre egin behar izan dien bermeei buruzko informazioa.
Aurreko zenbakian aipatzen den informazioa hiruhileko natural bakoitzaren muga-egunean itxiko da eta aipatutako muga-egunaren hurrengo bigarren hileko 15a baino lehen igorriko da Legebiltzarrera.
Jaurlaritzak honako eragiketa hauen berri emango dio Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari, eragiketa horiek gertatzen diren hilaren hurrengoan:
Egindako zorpetze-eragiketak.
Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten entitateei emandako urtebeterako edo gutxiagorako kreditu eta aurrerakinak.
Itundutako zergetan foru-aldundi bakoitzak izandako diru-sarrerak, zergaka sailkatuak eta zehaztuak.
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA. Etxebizitza- eta lurzoru-arloko finantza-neurriak.
Babes ofizialeko etxebizitzen araubideari eta etxebizitza- eta lurzoru-arloko finantza-neurriei buruz indarrean dagoen araudiaren ondorioetarako, deskontu-lerroen bidez 2025. urtean zehar egingo diren finantza-eragiketen zenbatekoak ezin izango du 10.500.000 eurotik gora egin.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Sustapenerako neurriak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren sailek eta Administrazio instituzionaleko zuzenbide pribatuko ente publikoek zenbait egitasmo finantzatzeko laguntzak eman ahal izango dituzte, mailegu eta aurrerakin itzulgarri modura, ekonomia bultzatzeko, ikus-entzunezko produkzio-sektoreak sustatzeko, jasangarritasun energetikoaren alorreko ekintzak eta proiektuak sustatzeko, bai eta ikerketa, garapen eta berrikuntza sustatzeko ere.
Dagozkion arauetan jartzen duen moduan eman beharko dira laguntza horiek. Hartarako, eta maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsi zen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginean ezarritakoa gorabehera, gastu-konpromisoak hartu ahal izango ditu laguntzak emateko eskumena duen organoak baldin eta konpromiso horiek berekin dakarten finantzaketa-kostua eta aurreikusitakoaren arabera Administrazioak aurre egin beharreko arriskua dagozkien aurrekontu-kredituek babestuta badaude.
Laguntzen finantzaketa-kudeaketa Finantzen Euskal Institutuaren bidez egingo da edo, dagokionean, aplikatu beharreko arauetan zehaztutako kaudimen- eta efikazia-baldintzak betetzen dituzten pertsona juridikoen bidez, eta arau horietan eta entitate horiekiko elkarlanerako akordioetan xedatzen den moduan. Entitate horiek, halaber, entitate laguntzaile gisa jardun ahal izango dute, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 12. artikuluan eta hura garatzen duten arauetan ezarritakoaren ondorioetarako.
Xedapen gehigarri honen eraginez aurrekontuetako gastuen eta sarreren egoera-orrietan egin beharreko egokitzapen teknikoak egiteko baimena ematen zaio Ogasun eta Finantza Sailari.
HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Zenbait ondare-sarreraren araubidea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateek merkataritza-sozietate batzuetako partaidetzak besterendu ondoren horiek eskuratzea eragin zuen xede estrategikoa jada betea dutela irizten delako lortzen dituzten aurreikusi gabeko diru-sarrera eta finantza-baliabideak beste finantza-eragiketa batzuk egiteko aplikatu ahal izango dira, eta eragiketok Finantzen Euskal Institutuaren bidez egin ahal izango dira.
Ondorio horietarako, baimena ematen zaio Jaurlaritzari, 2025eko ekitaldian eta aurrekontu- eta ondare-araubideari buruzko indarreko lege-xedapenetako baldintzetan, bidezko ondare-eragiketak egitea izan dezan eta eragiketa horietatik lortutako funtsak aurreko paragrafoan azaldutako jardueretara aplikatzea izan dezan.
Xedapen honetan aurreikusitakoa exekutatzeko garatzen diren jarduerak, dena dela, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren finantza-politikaren zerbitzuan ezar daitezkeen gastu-arloko baliabide, tresna eta beste ekimen batzuk arrazionalizatzeko eta optimizatzeko Ogasun eta Finantza Sailak ezartzen dituen jarraibideei atxiki beharko zaizkie.
LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Azpiegituretako proiektuak onura publikoko deklaratzea.
Euskal Autonomia Erkidegoak irratiaren, telebistaren eta, oro har, gizarte-komunikabideen arloan dituen eskumenak exekutatzeko beharrezko diren azpiegitura-proiektuak onesteak, bai eta babes zibileko eta segurtasun publikoko zerbitzuen arloan dituenez baliatzeko beharrezko direnak onesteak ere, inbertsioetarako kredituen kontura finantzatutako proiektuak baldin badira, berekin ekarriko dituzte kasuan kasuko onura publikoko deklarazioa eta ondasunen urgentziazko okupazioaren beharra nahiz ondasun horiei dagozkien eskubideen urgentziazko eskuratzearen beharra, nahitaezko desjabetzeari, aldi baterako okupazioari edo zortasunak ezarri edo aldatzeari ekin ahal izateko.
Onura publikoko deklarazioak erreferentzia egingo die proiektuaren zuinketan eta ondoren onetsi daitezkeen aldaketetan bilduta dauden ondasun eta eskubideei ere.
Ondorio horietarako, azpiegituretako proiektuek eta proiektu horien aldaketek azaldu beharko dute azpiegituren definizioa eta zehaztu beharko dituzte azpiegiturak egiteko okupatzea edo eskuratzea beharrezko irizten diren lursailak, eraikuntzak eta beste ondasun edo eskubideak.
BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Sektore publikoko kontratuak aldatzea.
Sektore publikoko kontratuen legeriak xedatutakoaren ondorioetarako, 2025eko aurrekontu-ekitaldi honetan zehar kontratu administratiboetan egin eta aurrekontu-egonkortasunaren helburua lortzeko xedea duen edozein aldaketa interes publikoko arrazoiengatik egiten dela ulertuko da.
Interes publikoko arrazoiengatik kontratu administratiboak aldatu behar badira, Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 203. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa bete beharko da. Administrazio-klausulen agiriek erantsi beharko dituzte sektore publikoko kontratuen legerian aurrekontu-egonkortasuneko neurriak aplikatzearen ondorioz kontratuak aldatu beharrari begira ezartzen diren arretak.
SEIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Gehieneko errenta bermatuaren oinarrizko zenbatekoaren hileko zenbatekoa.
2025eko ekitaldian, Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 33.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, gehieneko errenta bermatuaren oinarrizko zenbatekoaren hileko zenbatekoa 568,85 eurokoa izango da.
ZAZPIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria eta etxebizitzako prestazio ekonomikoa.
2025. urtean, hilean 300 eurokoa izango dira bai Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen II. tituluaren I. kapituluaren 2. atalean aurreikusitako etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren gehieneko zenbatekoa, bai Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 9. artikuluan aurreikusitako etxebizitzako prestazio ekonomikoaren gehieneko zenbatekoa, eta ez da gehikuntzarako aukerarik izango inolako gorabehera dela eta.
ZORTZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Zerbitzu aktiboan jarraitzeko epea luzatzea.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 67.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, erretiro arrunta ofizioz deklaratuko da, funtzionarioa legez ezarritako adinera iristen denean.
Hala ere, 2025eko ekitaldian, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 67.3 artikuluaren bigarren paragrafoan jasotako aurreikuspena betez, funtzionarioek bere esku dute beren erretiroa erabaki behar duen organo eskudunari eskatzea, erregelamenduz ezarriko den epean, zerbitzu aktiboaren luzatzea funtzionarioak hirurogeita hamar urte bete bitartekoa gehienez ere, eta zerbitzurako gai jotzen badute, betiere, noiz eta funtzionario horiek egiaztatzen ez badituzte dagokien pentsioaren ehuneko ehuna sortzeko behar diren zerbitzu- edo kotizazio-urteak.
Zerbitzu aktiboko egonaldia ezin izango da inola ere luzatu interesdunak aurrekontuen legerian urtero ezartzen den gehieneko erretiro-pentsioaren onuradun izateko baldintzak betetzen dituenean, nahiz eta luzapen horrek eskubidea sortu pentsioa ehuneko osagarrien bitartez handitzeko.
Nolanahi ere, zerbitzu aktiboan jarraitzeko salbuespenezko baimenak Funtzio Publikoko Zuzendaritzaren nahitaezko txosten loteslea beharko du baimena eman baino lehen.
BEDERATZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Euskal administrazio publikoetako enplegatuen prestakuntzarako kredituen kudeaketa.
Beste euskal administrazio publiko batzuen prestakuntza-planak finantzatzeko kredituak, IVAP organismo autonomoaren aurrekontuetan agertzen direnak, organismo horrek banatuko ditu norgehiagokako deialdi publikoen bidez, parte hartzen duten administrazioen berdintasun- eta autonomia-printzipioen arabera.
Euskal administrazio publiko batzuek onetsitako eta exekutatutako planak eta programak, prestakuntza-premien diagnostikoen ondoriozkoak, izango dira diruz lagundu daitezkeen kontzeptuak. Nolanahi ere, kontuan hartu beharko dira langile gutxiko entitateen prestakuntza kudeatzeko gaitasunak.
Funtsak partitzeko eta banatzeko irizpideak finantzatuko den prestakuntza-jardueraren kostuetara igorriko dira, eta kredituak ez badira eskatutako zenbateko osora iristen, administrazio bakoitzari dagozkion zenbatekoak hainbanatuko dira kontuan hartuta entitate bakoitzeko langile kopurua mota bereko entitate eskatzaileen langile kopuru osoarekiko.
Behar den efikazia eta segurtasun juridikoa emateko, kredituak partitzeko eta banatzeko eta kreditu horiek legez aurreikusitako xedeetarako erabili direla egiaztatzeko, dirulaguntza publikoei buruzko printzipioei eta arauei jarraituko zaie.
HAMARGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko administrazio-berrantolaketak.
Edozein plan, programa, jarduketa garrantzitsuk edo lege mailako xedapenek eragindako administrazio-berrantolaketak direnean, Jaurlaritzak erregulatu eta xedatu ahal izango du, aplikatzekoa den lan-arloko legeriaren edo funtzio publikoko legeriari jarraituz, subrogazioei buruz behar den guztia, kontratu-erlazioei dagokienez eta sektore publikoko edozein entitateren sorrera, azkentze edo eraldatzetik ondorioztatzen diren eskubide eta betebeharrei dagokienez, bereziki, bertako langileak sektore publikoko beste entitate bati atxikitzeari dagokionez.
Horretarako, aurrekontuetako eta funtzio publikoko eskumena duten sailek proposatuta, Gobernu Kontseiluak aurrekontu-plantillak aldatzea baimendu ahal izango du, eta langile-zuzkidura berriak sortzea Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateetan baldin eta behar beste zuzkidura amortizatzen badira sektore publikoko beste entitate batzuetan urteko kostu gordina handiagoa izan ez dadin.
HAMAIKAGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Ikerketa eta irakaskuntzaren laguntzarako zerbitzuen lanpostuak betetzeko ohiz kanpoko deialdia.
2025eko ekitaldian, Hezkuntza Sailak lekualdatze-lehiaketaren ohiz kanpoko deialdi baten bidez bete ahal izango ditu ikerketa eta irakaskuntzaren laguntzarako zerbitzuen lanpostuak. Deialdi hori ebatzi ondoren hautatuko diren funtzionarioek xede diren lanpostuen titulartasuna eta behin betiko destinoa eskuratuko dute, eta ezin izango zaie aplikatu, ondore horietarako, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legearen 33. artikuluko 3 eta 4. paragrafoetan xedatutakoa. Ondorioz, jatorrizko plaza eta behin betiko destinoa gordetzeko aukera galduko dute. Nolanahi ere, irakaskuntza-lanpostuetara itzuli ahal izango dira, euren borondatez, lanpostuak betetzeko ohiko lehiaketen bitartez.
HAMABIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Bizigune programako etxebizitza lagatzearen kontraprestazioaren gehieneko zenbatekoa.
2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, eragin-data horrekin, 675 eurokoa izango da abenduaren 23ko 466/2013 Dekretuak, «Bizigune» Etxebizitza Hutsen Programa arautzen duenak, 8.2 artikuluan xedatutako etxebizitza-lagapenaren kontraprestazioaren gehieneko zenbatekoa hilean.
Gehieneko zenbateko hori etxebizitza-gaietan eskumena duen saileko titularraren agindu bidez aldatu ahal izango da.
HAMAHIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Next Generation EU ekimenetik eratorritako funtsak kudeatu eta exekutatzeko giza baliabideak arrazionalizatzeko neurriak.
Efikazia- eta efizientzia-arrazoiak direla eta, behin-behineko unitateak eratu ahal izango dira Next Generation EU ekimenetik eratorritako funtsen kargura finantza daitezkeen jarduketak nahiz proiektuak kudeatu eta exekutatzeko, horretarako behar den langile kopurua eta denbora kontuan izanda. Behin-behineko unitate horiek eratuko dira baldin eta ezinezkoa bada langile-premia berriei aurre egitea lanpostuak berratxikita, langileak berresleituta edo giza baliabideak arrazionalizatzeko eta antolatzeko bestelako neurriak erabilita. Unitate horiek eratzeko, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak ezarritako prozedurari jarraituko zaio.
Halaber, Next Generation EU ekimenetik eratorritako funtsen kargura finantza daitezkeen jarduketak eta proiektuak kudeatzea eta exekutatzea dagokien Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateek beren plantillak indartu ahal izango dituzte, programako bitarteko funtzionarioak edo iraupen mugatuko kontratuak dituzten langile lan-kontratudunak izendatuta, bat etorriz enplegu publikoaren eta lan-zuzenbidearen arloko araudian ezarritakoarekin. Izendapen eta kontratu horiek Next Generation EU ekimenetik eratorritako funtsen kargura finantza daitezkeen jarduketak eta proiektuak exekutatzeko behar-beharrezkoa den denborarako izango dira. Jarduketa eta proiektu horiek behar bezala exekutatzeko zereginak behin-behinean betetzeko behar-beharrezkoak diren karrerako funtzionarioen zerbitzu-eginkizunak ere baimendu ahal izango dira.
Orobat, plantilla indartzeko baimena eman ahal izango zaie gainerako unitateei baldin eta haien langile kopurua murriztu egin bada Next Generation EU ekimenetik eratorritako funtsen kargura finantza daitezkeen jarduketak eta proiektuak kudeatu eta exekutatzera bideratu dituztelako.
Neurri horiek guztiek finantzaketa egokia eta nahikoa izan beharko dute, bai eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzaren eta Aurrekontu Zuzendaritzaren nahitaezko txosten loteslea ere.
Next Generation EU ekimenetik eratorritako funtsen kargura finantza daitezkeen jarduketak eta proiektuak amaituta, automatikoki lehengoratuko dira, inolako izapiderik egin beharrik gabe, lanpostu-zerrendetan aldi baterako egindako aldaketak; beraz, sortutako lanpostuak amortizatu egingo dira automatikoki. Bertan behera geratuko dira, orobat, funtzioen aldi baterako esleipenak, aldi baterako lanpostuetarako zerbitzu-eginkizunak, eta aipatutako jarduketak eta proiektuak kudeatu eta exekutatzeko egin diren bitarteko funtzionarioen izendapenak nahiz aldi baterako kontratuak.
Beharrezko neurriak hartu ahal izango dira, dagokion aurrekontu-finantzaketa jaso ostean, prestakuntza emateko enplegatu publikoei Next Generation EU ekimenetik eratorritako funtsen kargura finantza daitezkeen jarduketak eta proiektuak kudeatzeko eta exekutatzeko garrantzi berezia duten arloetan: plangintza estrategikoa, lizitazio publikoa, laguntzak eta dirulaguntzak, finantza- eta aurrekontu-kudeaketa, hitzarmenak, elkarlan publiko-pribatua, edo Administrazio publikoaren eraldaketa digitalarekin lotutako gaiak, besteak beste. Helburuak betetzera eta arazoak konpontzera bideratuko da prestakuntza hori.
Funtzio Publikoko Zuzendaritzak behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak izango ditu bere eginkizunak betetzeko honako esparru hauetan: behin-behineko unitateak sortzea, unitate horietako lanpostuak hornitzea, langile berriak kontratatzea eta izendatzea, eta Next Generation EU ekimenetik eratorritako funtsen kargura finantza daitezkeen jarduketak eta proiektuak kudeatu eta exekutatzearekin lotutako prestakuntza espezifikoa.
HAMALAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko lehen mailako arretaren eremuan betetzeko zailak diren lanpostuak betetzeko deialdia onestea, enplegu publikoan sartzeko kasuan kasuko prozesuen bidez, dagokion enplegu publikoaren eskaintza garatuz.
Osakidetzak, salbuespen gisa eta Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 78.5 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, lehiaketa bidez deituko ditu lehen mailako arretako familia eta komunitateko medikuntzako fakultatibo, mediku, espezialistaren plazak, baldin eta «betetzeko zailak diren plazak» direla identifikatzen bada eta dagokion enplegu publikoaren eskaintzan sartuta badaude.
Oro har, «betetzeko zailak diren plaza»tzat hartuko dira hautaketa- eta hornitze-prozesuetan behin eta berriz bete gabe geratu direnak, finkoak nahiz aldi baterakoak izan, aldez aurretik identifikatu ondoren zergatik ez diren bete eta, sarritan, landa-eremuetako osasun-zentroetako edo biztanlegune nagusitik oso urrun dauden kokapenetako plazak izan ohi direnak.
Lege hau indarrean jartzen denetik aurrera, Osakidetzak betetzeko zailak diren lanpostu zehatzen zerrenda identifikatu eta egingo du, eta lehen mailako atentzioaren eremuko destinoa zehaztuko du, «betetzeko zaila» dela definitzea eragin duen arrazoi zehatza adierazita, salbuespenezko deialdia lehiaketa-sistemaren bidez egiteko. Deialdia Osakidetzaren Administrazio Kontseiluak onetsi beharko du, aurreikusitako legezko mugen barruan birjarpen-tasa ez gainditzea bermatzeko.
Prozesua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Osasuneko Mahai Sektorialaren negoziazio-eremuan negoziatuko da.
HAMABOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa zuzentzeko indizearen gehieneko mugak.
2025eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren Erregelamendua onartzen duen azaroaren 21eko 173/2023 Dekretuaren 34.1 artikuluan aurreikusitako indize zuzentzailearen mugak honako zenbateko hauetan finkatzen dira:
Pertsona bakarreko bizikidetza-unitatea: 99,72 euro.
Gainerako bizikidetza-unitateak: 30,45 euro gehituko zaizkio aurreko letran ezarritako mugari bizikidetza-unitateko kide bakoitzeko, titularra kanpoan utzita.
Gehieneko muga horiek aldatu ahal izango dira diru-sarrerak bermatzeko arloan eskumena duen sailburuaren agindu baten bidez.
HAMASEIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Aurrekontuaren egokitzapen teknikoak.
Ogasun eta Finantza Sailari baimena ematen zaio aurrekontuetako gastuen eta sarreren egoera-orrietan, eta dagozkien eranskinetan, beharrezkoak diren egokitzapen teknikoak egiteko. Egokitzapen horiek administrazio-berrantolaketen ondorio izango dira, edo aurreko ekitaldian konprometitutako eta exekutatu gabeko gastuak, sartu ez diren gastuak, aurrekontura egoztearen ondorio, edo diru-sarreren eta gastuen kontabilitate-egozpen egokiaren ondorio. Horretarako, beharrezkoak diren aurrekontu-partidak sortuko dira.
Lege hau indarrean jartzean, Gobernu Kontseiluak baimendutako aldaketak kontabilizatuko dira, aurrekontu-plantillei eta lanpostuei dagokienez, aurrekontu-proiektua Eusko Legebiltzarrean aurkezten denetik lege hau indarrean jarri arte.
HAMAZAZPIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Gazteen mantzipaziorako Emantzipa Programaren laguntzak eskuratzeko eskatzen diren urteko diru-sarrerak.
2025. urteko Emantzipa Programaren deialdirako, laguntza horiek eskuratzeko urtean eskatzen diren diru-sarrerek, Gazteen emantzipaziorako Emantzipa Programaren laguntzak arautzen dituen abenduaren 26ko 191/2023 Dekretuaren 3.3 artikuluan xedatutakoek, 3.000 eurotik gorako eta 30.000 eurotik beherako izan beharko dute.
Eskatzaileak ezkontidearekin edo izatezko bikotekidearekin batera egiten badu zerga-aitorpena, eskatutako urteko diru-sarrerek 3.000 eurotik gorako eta 36.500 eurotik beherako izan beharko dute.
Zenbateko horiek gazteriaren arloko sail eskudunaren titularraren agindu bidez aldatu ahal izango dira.
HEMEZORTZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Azpiegitura-proiektuak herri-onurako deklaratzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko 2025eko aurrekontu orokorretan jasotako inbertsioetarako kredituak exekutatuko direla bermatze aldera, Euskal Autonomia Erkidegoak nekazaritza-, abeltzaintza-, ur-, arrantza-, elikagai- eta ingurumen-ikerketaren arloan dituen eskumenak exekutatzeko beharrezko diren azpiegitura-proiektuak onesteak berarekin ekarriko ditu kasuan kasuko onura publikoko deklarazioa eta ondasunen urgentziazko okupazioaren beharra nahiz ondasun horiei dagozkien eskubideen urgentziazko eskuratzeren beharra, nahitaezko desjabetzeari, aldi baterako okupazioari edo zortasunak ezarri edo aldatzeari ekin ahal izateko.
Onura publikoko deklarazioak erreferentzia egingo die proiektuaren zuinketan eta ondoren onetsi daitezkeen aldaketetan bilduta dauden ondasun eta eskubideei ere.
Ondorio horietarako, azpiegituretako proiektuek eta proiektu horien aldaketek azaldu beharko dute azpiegituren definizioa eta zehaztu beharko dituzte azpiegiturak egiteko okupatzea edo eskuratzea beharrezko irizten diren lursailak, eraikuntzak eta beste ondasun edo eskubideak.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Aldatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina, irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua.
Aldatzen da testu bateginaren IV. tituluko I. kapituluko 69. artikulua, titulu eta egiaztagiri akademiko eta profesionalak emateagatiko tasari buruzkoa, eta honela idatzita geldituko da:
Tarifa honen arabera eskatuko da tasa (eurotan):
(Ikus .PDF)
Aldatzen dira testu bateginaren IV. tituluko III. kapituluko 75. artikulutik 78.ra bitartekoak, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzetako atzerriko titulu eta ikasketak homologatu eta baliozkotzeagatiko tasari dagokiona, eta honela idatzita geldituko dira:
Honako hau da tasa honen zergapeko egitatea: interesdunak eskatuta, atzerriko goi-mailako hezkuntza-sistemen esparruan lortutako titulu bat homologatzeko edo baliokidetzat jotzeko espediente bat hastea, edo unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako atzerriko titulu edo ikasketak homologatzeko edo baliozkotzeko espediente bat hastea.
Eskabidea aurkezten den unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Tasa ordaindu izana frogatu beharko da espedientea izapidetzeko.
Atzerriko tituluak homologatzeko, baliozkotzeko edo baliokidetzat jotzeko eskatzen duten pertsona fisikoak izango dira tasa honen subjektu pasiboak.
Tarifa honen arabera eskatuko da tasa (eurotan):
(Ikus .PDF)
Aurreko idatz-zatietan berariaz aipatu gabeko titulu edo ikasketen kasuan, beren ondorioengatik edo maila akademikoagatik baliokide diren titulu edo ikasketei dagokien zenbatekoa aplikatuko da.
Ez da tasarik eskatuko Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren Espainiako titulua homologatzeko eskabideagatik.
Aldatzen da testu bateginaren IV. tituluko X. kapituluko 95 quaterdecies artikulua, laneko esperientziaren bidez edo prestakuntza-bide ez-formalen bitartez lortutako lanbide-gaitasunak egiaztatzeko ordaindu beharreko tasari buruzkoa, honela idatzita geldituko da:
95 quaterdecies artikulua. Salbuespenak eta hobariak.
Prozeduran onartutako pertsona fisikoek ez dute inolako tasarik ordaindu beharko, baldin eta honako inguruabarren bat egiaztatzen badute:
Langabezian daudela eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko bulegoetan izena emana dutela enplegua eskatzeko.
Izena eman aurreko urte naturalean guztira izan dituzten diru-sarrerak lanbide arteko gutxieneko urteko soldataren parekoak edo txikiagoak direla.
Bizikidetza-unitatearen gutxieneko diru-sarrerak ez direla iristen lanbide arteko gutxieneko soldataren 1,5era.
Indarrean dagoen legediaren arabera zehaztutako kategoria bereziko familia ugariko kide direla.
Diru-sarrerak bermatzeko errenta edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen dutela.
Terrorismoaren biktima direla, legez hala onartuta.
Genero-indarkeriaren biktima direla edo izan direla.
Ehuneko 33ko edo hortik gorako desgaitasunen bat izatea tasa ordaintzeko betebeharra sortzeko unean.
Iraupen luzeko langabetuak direla.
Prozeduran onartutako pertsona fisikoek % 50eko hobaria izango dute ezin metatuzkoa, betiere, baldin eta honako inguruabarren bat egiaztatzen badute:
Indarrean dagoen legediaren arabera zehaztutako kategoria orokorreko familia ugariko kide direla.
Izena eman aurreko urte naturalean guztira izan dituzten diru-sarrerak lanbide arteko gutxieneko urteko soldataren % 150aren parekoak edo txikiagoak direla.
Aldatzen dira testu bateginaren V. tituluko I. kapituluko 96. eta 99. artikuluak, trafikoaren inguruko jarduera eta zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasari buruzkoak, eta honela idatzita geldituko dira:
Tasa honen zergapeko egitatea Trafiko Zuzendaritzak egiten dituen jarduerak edo zerbitzuak dira. Hona hemen jarduerok edo zerbitzuok:
Gidariak prestatzeko zentroak.
Bidezaingoko zerbitzu askotarikoak.
Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):
Gidariak prestatzeko zentroak:
Gidari-eskola pribatuak edo gidariak prestatzeko zentroak irekitzeko baimena: 478,07.
Gidari-eskola pribatuak edo gidariak prestatzeko zentroak irekitzeko baimena aldatzea, ikuskapena eginda edo egin gabe: 27,89.
Bide-prestakuntzako irakaslearen edo gidari-eskola pribatuetako zuzendariaren gaitasun-agiria lortzeko ikastaro eta probetan izena ematea eta azterketa-eskubideak izatea: 47,82.
Gidari-eskola pribatuetako zuzendari eta irakasle izateko gaitasun-agiriak eta Trafiko Zuzendaritzari esleitutako beste titulazio batzuk ematea, bai eta horien kopiak ere: 107,81.
Arauzko agindu baten indarrez prestakuntza-zentro batean egindako ikuskapena: 71,72.
Bidezaingoko zerbitzu askotarikoak:
Espedienteetan edozein eratako oharrak jartzea, xehetasunak ematea, egiaztagiriak egitea, agiriak erkatzea, agirien edukia xehatzea eta edozein motatako plaka edo liburuak zigilatzea: 3,83.
Zirkulaziorako baimen berezia garraio bereziko araubidearen mendeko ibilgailuentzat eta ibilgailu berezientzat: 136,66.
Garraio bereziko araubidearen mendeko ibilgailuentzako eta ibilgailu berezientzako zirkulaziorako baimen berezia aldatzea: 16,41.
Polizia-laguntza garraio bereziko araubidearen mendeko ibilgailuei eta ibilgailu bereziei (euro agente eta ordu bakoitzeko): 33,90.
Kirol-probak, bizikleta-ibilaldiak eta beste ekitaldi batzuk egiteko baimena: 15,47.
Polizia-laguntza kirol-probak, bizikleta-ibilaldiak eta bestelako ekitaldiak kontrolatzeko eta ordenatzeko (euro agente eta ordu bakoitzeko): 33,90.
Trafiko Zuzendaritzaren eskumeneko beste baimen berezi batzuk: 15,47.
Aldatzen da testu bateginaren VII. tituluko II. kapituluko 153. artikuluaren 3.e) eta f) eta 6. puntuak, animaliak eta produktu eratorriak ikuskatu eta kontrolatzeagatik ordaindu beharreko tasaren kuotari buruzkoak, eta honela idatzita geldituko da:
3.e) eta f) artikulua.
Hegaztikia:
1 Gallus generoko hegaztiak eta pintadak: 0,005 euro/aberea.
2 Ahateak eta antzarak: 0,010 euro/aberea.
3 Indioilarrak: 0,026 euro/aberea.
4 Galeperrak eta eperrak: 0,002 euro/aberea.
Abeletxeko untxi-haragia: 0,005 euro/aberea.
6 artikulua.
Ehiza-haragia prozesatzeko geletako kontrol ofizialei dagokien kuota, kanaletatik lortutako atalei etiketa jartzea eta markatzea barne, hau izango da:
Lumadun ehiza xehea: 0,005 euro/aberea.
Iledun ehiza xehea: 0,010 euro/aberea.
Erratiteak: 0,51 euro/aberea.
Basurdeak: 1,54 euro/aberea.
Ehizako hausnarkariak: 0,51 euro/aberea.
VII. tituluan, IX. kapitulua gehitzen da. Bertan, medikuntza nuklearreko, erradioterapiako eta erradiodiagnostikoko laguntza-unitateen kalitatea eta segurtasuna bermatzeko programak baliozkotzeagatiko tasa berri bat arautzen da, eta honela idatzita geldituko da:
178 sexies artikulua. Zergapeko egitatea.
Zergapeko egitatea kalitatea eta segurtasuna bermatzeko programaren ebaluazioa da, eta, hala badagokio, medikuntza nuklearreko, erradiodiagnostikoko eta erradioterapiako laguntza-unitateen kalitatea eta segurtasuna bermatzeko programaren onarpen-ziurtagiria ematea.
178 septies artikulua. Kuota.
Kuotaren zenbatekoa honako hau da:
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
178 octies artikulua. Subjektu pasiboak.
Tasaren subjektu pasiboak dira zergapeko egitatea osatzen duten administrazio-jarduerak egitea eskatzen duten pertsona fisiko edo juridikoak, bai eta Zergei buruzko Lege Orokorraren 33. artikuluan aipatzen diren entitateak ere.
178 nonies artikulua. Sortzapena.
Administrazio-jarduketa hasten duen eskaera aurkezten denean sortzen da tasa, eta ez da egingo edo izapidetuko dagokion ordainketa egin gabe.
178 decies artikulua. Likidazioa.
Tarifak subjektu pasiboek autolikidatuko dituzte kasuan kasuko administrazio-jarduketak hasteko eskaera egiten duten unean.
Euskadiko Kirol Portuak zuzenbide pribatuko ente publikoaren izaera publiko ez-tributarioko ondare-prestazioen zenbait tarifa aldatzen dira, eta honela idatzita geldituko dira:
Aldatzen dira testu bateginaren bigarren xedapen gehigarriko 6. puntuko 6.1.1 paragrafoko a), b), c), d) eta e) puntuak, seigarren eta zazpigarren zerrendetako ontziengatiko A) tarifari buruzkoak, eta honela idatzita geldituko dira:
Hauek dira tarifaren kuotaren zenbatekoak:
Ontziek portuko zerbitzuguneko urak erabiltzeagatik eta itsasotik portura iristea eta atrakalekura edo ainguralekura iristea ahalbidetzen duten obrez eta instalazioez baliatzeagatik, eta horietan egoteagatik:
1. Aisialdiko azpiegitura nautikoetan atrakatzeagatik ordaindu beharreko T-5 tarifaren zenbatekoa honako hau izango da:
1. taldea:
Administrazioaren ilabe edo ainguratze-seinalerik gabe edo ainguran jartzeko tresneriarik gabe:
Tarifa orokorra: 0,0452 euro/m2-ko eta eguneko.
Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,0617 euro/m2-ko eta eguneko.
Administrazioaren ilabe edo ainguratze-seinale edo ainguran jartzeko tresneria eta guzti:
Tarifa orokorra: 0,1084 euro/m2-ko eta eguneko.
Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,1480 euro/m2-ko eta eguneko.
Kaietan atrakatuta:
Tarifa orokorra: 0,1084 euro/m2-ko eta eguneko.
Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,1480 euro/m2-ko eta eguneko.
Pantalanetan atrakatuta:
Urtebete osoa edo urtebete baino gehiago kontratatzea:
Tarifa orokorra: 0,1355 euro/m2-ko eta eguneko.
Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,1813 euro/m2-ko eta eguneko.
Urtebete baino gutxiagorako kontratua:
Tarifa orokorra: 0,1987 euro/m2-ko eta eguneko.
Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,2162 euro/m2-ko eta eguneko.
2. taldea:
Administrazioaren ilabe edo ainguratze-seinalerik gabe edo ainguran jartzeko tresneriarik gabe:
Tarifa orokorra: 0,0577 euro/m2-ko eta eguneko.
Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,0788 euro/m2-ko eta eguneko.
Administrazioaren ilabe edo ainguratze-seinale edo ainguran jartzeko tresneria eta guzti:
Tarifa orokorra: 0,1480 euro/m2-ko eta eguneko.
Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,2020 euro/m2-ko eta eguneko.
Kaietan atrakatuta:
Tarifa orokorra: 0,1480 euro/m2-ko eta eguneko.
Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,1894 euro/m2-ko eta eguneko.
Pantalanetan atrakatuta:
Urtebete osoa edo urtebete baino gehiago kontratatzea:
Tarifa orokorra: 0,1697 euro/m2-ko eta eguneko.
Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,2317 euro/m2-ko eta eguneko.
Urtebete baino gutxiagorako kontratua:
Goi-denboraldia (30 egun baino gehiago maiatzetik irailera):
Tarifa orokorra: 0,2901 euro/m2-ko eta eguneko.
Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,3714 euro/m2-ko eta eguneko.
Behe-denboraldia (30 egun baino gehiago urritik apirilera):
Tarifa orokorra: 0,2162 euro/m2-ko eta eguneko.
Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,2768 euro/m2-ko eta eguneko.
3. taldea:
Administrazioaren ilabe edo ainguratze-seinalerik gabe edo ainguran jartzeko tresneriarik gabe:
Tarifa orokorra: 0,0607 euro/m2-ko eta eguneko.
Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,0829 euro/m2-ko eta eguneko.
Administrazioaren ilabe edo ainguratze-seinale edo ainguran jartzeko tresneria eta guzti:
Tarifa orokorra: 0,1480 euro/m2-ko eta eguneko.
Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,2020 euro/m2-ko eta eguneko.
Kaietan atrakatuta:
Tarifa orokorra: 0,1480 euro/m2-ko eta eguneko.
Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,1894 euro/m2-ko eta eguneko.
Pantalanetan atrakatuta:
Urtebete osoa edo urtebete baino gehiago kontratatzea:
Tarifa orokorra: 0,1813 euro/m2-ko eta eguneko.
Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,2368 euro/m2-ko eta eguneko.
Urtebete baino gutxiagorako kontratua:
Goi-denboraldia (30 egun baino gehiago maiatzetik irailera):
Tarifa orokorra: 0,2901 euro/m2-ko eta eguneko.
Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,3714 euro/m2-ko eta eguneko.
Behe-denboraldia (30 egun baino gehiago urritik apirilera):
Tarifa orokorra: 0,2162 euro/m2-ko eta eguneko.
Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,2768 euro/m2-ko eta eguneko.
4. taldea:
Administrazioaren ilabe edo ainguratze-seinalerik gabe edo ainguran jartzeko tresneriarik gabe:
Tarifa orokorra: 0,0789 euro/m2-ko eta eguneko.
Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,1078 euro/m2-ko eta eguneko.
Administrazioaren ilabe edo ainguratze-seinale edo ainguran jartzeko tresneria eta guzti:
Tarifa orokorra: 0,1894 euro/m2-ko eta eguneko.
Tarifa berezia (udan 24 ordutik beherako txandetan zerbitzu gehigarriak dituzten portuetan aplikatuko da): 0,2586 euro/m2-ko eta eguneko.
Kaietan atrakatuta: 0,1894 euro/m2-ko eta eguneko.
Pantalanetan atrakatuta:
Urtebete osoa edo urtebete baino gehiago kontratatzea: 0,2368 euro/m2-ko eta eguneko.
Urtebete baino gutxiagorako kontratua:
Goi-denboraldia (30 egun baino gehiago maiatzetik irailera): 0,3714 euro/m2-ko eta eguneko.
Behe-denboraldia (30 egun baino gehiago urritik apirilera): 0,2768 euro/m2-ko eta eguneko.
Iragaitzazko itsasontzietarako atrakalekuak:
Gehienez 8 metroko luzera duten ontziak:
Ekainetik irailera: 15,01 euro eguneko.
Apiriletik maiatzera: 15,01 euro eguneko.
Urritik martxora: 15,01 euro eguneko.
8 eta 10 metro arteko luzera duten ontziak:
Ekainetik irailera: 24,67 euro eguneko.
Apiriletik maiatzera: 19,68 euro eguneko.
Urritik martxora: 15,52 euro eguneko.
10 eta 12 metro arteko luzera duten ontziak:
Ekainetik irailera: 34,72 euro eguneko.
Apiriletik maiatzera: 27,70 euro eguneko.
Urritik martxora: 21,83 euro eguneko.
12 eta 14 metro arteko luzera duten ontziak:
Ekainetik irailera: 45,28 euro eguneko.
Apiriletik maiatzera: 36,13 euro eguneko.
Urritik martxora: 28,47 euro eguneko.
14 metro baino gehiagoko luzera duten ontziak:
Ekainetik irailera: 64,99 euro eguneko.
Apiriletik maiatzera: 51,86 euro eguneko.
Urritik martxora: 40,88 euro eguneko.
Finger gabeko pantalanean atrakatuta:
Ekainetik irailera: 0,8258 euro/m2-ko eta eguneko.
Apiriletik maiatzera: 0,6166 euro/m2-ko eta eguneko.
Urritik martxora: 0,4069 euro/m2-ko eta eguneko.
Aldatzen da testu bategin horren bigarren xedapen gehigarriaren 6. puntuaren 6.1.6 apartatua, seigarren eta zazpigarren zerrendetako ontzien gaineko A) tarifari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
1.6. Erretiroa duten ontzien jabeek ez dute tarifa hau ordaindu beharrik izango ontziengatik. Salbuespen hori aplikatzeari begira, erretirodunak direla egiaztatzeko, kasuan kasuko erakunde ofizialaren egiaztapena aurkeztu beharko dute, eta urtero dituzten diru-sarrerak lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoak direla erakutsi; horretarako, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren azken agiriaren kopia erakutsi beharko dute. Era berean, aurkeztu beharko dute atrakatzea eskatu duten ontzian nabigatzeko legez eskatzen den titulua.
Salbuespen hori ez da aplikatuko seigarren edo zazpigarren zerrendetan erregistraturiko ontzi bat baino gehiagoren jabe direnekin, ez sei metrotik gorako luzerako ontziekin edo motorraren indarra 50 HPkoa baino handiagoa duten ontziekin.
Aldatzen da testu bategin horren bigarren xedapen gehigarriaren D) letraren 5.2 paragrafoa, Euskadiko Kirol Portuak zuzenbide pribatuko ente publikoaren portuko jabari publikoaren okupazio pribatiboagatiko eta erabiltzeagatiko tarifari buruzkoa, eta honako apartatu hau gehitzen da:
2.4. Baimena energia elektrikoaren eta uraren hartunea barne hartuta ematen denean, 14,20 euroko kuota gehigarria aplikatuko da eguneko.
Aldatzen dira testu bategin horren bigarren xedapen gehigarriaren E) letraren 4. puntuaren 1., 2., 3., 5., 6. eta 14. puntuak, Euskadiko Kirol Portuak zuzenbide pribatuko ente publikoaren ontziei zerbitzua emateagatiko tarifari buruzkoak, eta honela idatzita geratzen dira:
Travel lift (portiko-garabia) bidez ontziak altxatu eta uretaratzea, guztizko luzeraren metro bakoitzeko:
Paragrafo hauek ezabatzen dira:
Maniobra 60 egunetik 120 egunera arteko negualdirako egiten bada, tarifaren kuotaren zenbatekoak % 20ko hobaria izango du.
Maniobra 121 egunetik 240 egunera arteko negualdirako egiten bada, tarifaren kuotaren zenbatekoak % 30eko hobaria izango du.
Beso-garabia erabiltzea:
Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko porturen batean amarratzeko baimena duten ontziak altxatu eta uretaratzea:
6 metro baino luzera txikiagoko ontziak: 65,90 euro.
6 metrotik gorako luzera duten ontziak: 69,10 euro.
Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko porturen batean amarratzeko baimenik ez duten ontziak altxatu eta uretaratzea:
6 metro baino luzera txikiagoko ontziak: 85,67 euro.
6 metrotik gorako luzera duten ontziak: 89,83 euro.
Altxatzeko eta uretaratzeko maniobra lehorrean bermatu gabe egiten bada eta 30 minutu baino gutxiago irauten badu, tarifaren kuotaren zenbatekoak % 50eko hobaria izango du.
Ontzitegi-eremuko egonaldia.
Lehenengo 15 egunak: 0,2044 euro m2-ko eta eguneko.
egunetik aurrera: 0,3408 euro m2-ko eta eguneko.
Txosten tekniko bidez justifikatutako matxuren kasuan, % 40ko hobaria aplikatuko da egun bakoitzeko, 16. egunetik aurrera.
Ontzitegi-eremuan negualdirako egonaldiak eginez gero (irailaren 1etik apirilaren 30era): 0,2044 euro m2-ko eta eguneko.
Azalera metro koadrotan kalkulatzeko, ontziaren guztizko luzera gehieneko zabaleraz biderkatuko da.
Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko porturen batean amarratzeko baimena duten ontzien kasuan, altxatze-eguna eta hurrengoa ez dira zenbatuko ontzitegi-eremuan egoteagatiko kuota kalkulatzean.
Portuko jabariaren erabilera atoietarako, ontziarekin edo gabe (ontzitegi-eremutik kanpo):
Egun bakoitzeko edo zatiki bakoitzeko: 10,00 euro.
Makina hidrogarbitzaile eramangarria erabiltzea:
Modu proportzionalean, erabilitako denboraren arabera, 16,54 euro orduko.
Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko porturen batean amarratzeko baimenik ez duten ontzien kasuan, 19,28 euro ordu edo frakzio bakoitzeko.
Lehorreratzeko karroak erabiltzea:
1. Bermeoko kirol-portuan lehorreratzeko karroak erabiltzea:
Altxatzeagatik, uretaratzeagatik eta egonaldiagatik, lehenengo 24 orduetako (bi marea) egonaldiagatik:
50 EGTraino: 368,50 euro.
50 EGT-tik gora: 425,48 euro.
Gainera, lehenengo 24 orduetatik aurrera, lehen 15 egunetara arte, guztizko luzerako metro lineal bakoitzeko eta egonaldi-egun bakoitzeko: 0,76 euro
Hamaseigarren egunetik aurrera, guztizko luzerako metro lineal bakoitzeko eta egonaldiko egun bakoitzeko: 2,29 euro.
Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko porturen batean amarratzeko baimenik ez duten ontzien kasuan, honela kalkulatuko da kuota:
Altxatzeagatik, uretaratzeagatik eta egonaldiagatik, lehenengo 24 orduetako (bi marea) egonaldiagatik:
50 EGTraino: 423,78 euro.
50 EGT-tik gora: 489,30 euro.
Gainera, lehenengo 24 orduetatik aurrera, lehen 15 egunetara arte, guztizko luzerako metro lineal bakoitzeko eta egonaldi-egun bakoitzeko: 0,87 euro.
Hamaseigarren egunetik aurrera, guztizko luzerako metro lineal bakoitzeko eta egonaldiko egun bakoitzeko: 2,29 euro.
Seigarren eta zazpigarren zerrendetako ontziak direnean, zenbateko hauek ordainduko dira egunean, guztizko luzeraren metro bakoitzeko, egonaldi-egunen arabera:
0 egunetik 7. egunera arte: 0,76 euro.
egunetik 10. egunera arte: 1,14 euro.
egunetik 20. egunera: 2,29 euro.
Txosten tekniko bidez justifikatutako matxuren kasuan, % 40ko hobaria aplikatuko da egun bakoitzeko, 16. egunetik aurrera.
2. Plentziako eta Armintzako kirol-portuetako lehorreratzeko karroak erabiltzea:
Altxatze eta uretaratzeagatik: 12,22 euro guztizko luzerako metro lineal bakoitzeko.
Eguneko kuotak, guztizko luzerako metro lineal bakoitzeko eta egonaldi-egun bakoitzeko:
0 egunetik 7. egunera arte: 0,76 euro.
egunetik 10. egunera arte: 1,14 euro.
egunetik 20. egunera: 2,29 euro.
Txosten tekniko bidez justifikatutako matxuren kasuan, % 40ko hobaria aplikatuko da egun bakoitzeko, 16. egunetik aurrera.
Testu bateginaren bigarren xedapen gehigarrian F) apartatua gehitzen da, Euskadiko Kirol Portuak zuzenbide pribatuko ente publikoaren bidaiariagatiko tarifari buruzkoa, eta honela idatzita geratzen da:
Bidaiariagatiko tarifa.
Tarifa honen zergapeko egitatea bidaiariek instalazio hauek erabili ahal izatea: atrakalekua, lehorreko sarbideak, zirkulazio-bideak eta portuko beste instalazio finko batzuk.
Subjektu zergadun pasiboak honako hauek dira, modu solidarioan: ontziaren armadorea den enpresa eta ontzi-konpainia.
Ontzia kontsignatuta badago, zergaduna ordeztuko duen subjektu pasiboa izango da ontziaren kontsignatarioa den enpresa.
Agindu honetan izendatutako ordezko subjektu pasiboak solidarioki behartuta geratuko dira zerga-obligaziotik ondorioztatzen diren prestazio materialak eta formalak betetzera; nolanahi ere, Portuko Administrazioak, lehenengo, emakidaren edo baimenaren titularrarengana jotzea izango du. Ordezko subjektu pasiboak bere obligazioak bete ezean bereziki tarifa ez ordaintzea, Portuko Administrazioak zergapeko diren subjektu pasiboei exijitu ahal izango die horiek betetzeko.
Bidaiariak ontziratzen, lehorreratzen edo portuan joan-etorrian ibiltzen direnean sorraraziko da tarifa. Likidazioa hilabeteak amaitu ondoren egingo da.
Tarifa honen zerga-oinarria ondorengoak dira: bidaiari kopurua, bidai-txartelaren mota eta trafiko eta operazio motak.
Hauek dira tarifaren kuotak:
Bidaiari bakoitzeko (eurotan):
(Ikus .PDF)
Badiako edo tokiko trafikoan, ontziratzean bakarrik ordainduko da kuota.
Lagun bakarrarentzako edo birentzako geletako bidaiariei I. multzoko kuota ezarriko zaie; II. multzokoa hiru edo gehiagorentzako geletan edo aretoko besaulkietan doazenei, eta III. multzokoa ontzigaineko bidaiariei.
Turismoko bidaiari gisa doazenei aurreko taularen kuota ezarriko zaie, baina % 30 murriztuta.
Bidaiari kopurua, bidaiari mota edo trafiko mota modu zehaztugabean emanez gero, edo ezkutatuz gero, aurreko taulako kuotaren bikoitza ezarriko zaio gaizki aitorturiko edo aitortu gabe utzitako partidari.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. 20/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa, aldatzea.
Aldatzen da lege horren azken xedapenetako lehenengoaren 2. apartatua, indarraldi mugagabea duten oinarri erregulatzaileak egokitzeari dagokiona, eta honela idatzita geldituko da:
Indarraldi mugagabea duten laguntzen eta dirulaguntzen oinarri erregulatzaileak lege honen xedapenetara egokitu beharko dira, legea indarrean jartzen denetik hogeita lau hilabete igaro baino lehen. Epe hori bukatutakoan egokitu gabe badaude, indargabetutzat joko dira.
AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA. 15/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Enpleguarena, aldatzea.
Aldatzen da lege horren bosgarren xedapen gehigarriaren 6. apartatua, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua administrazio-erakunde autonomoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa zuzenbide pribatuko erakunde publiko bihurtzeari buruzkoa, eta honela idatzita geldituko da:
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua administrazio-erakunde autonomoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa zuzenbide pribatuko erakunde publiko bihurtuko da bere estatutuak indarrean jartzen diren egunean.
AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA. Legegintzarako eskuordetza.
Baimena ematen zaio Jaurlaritzari egin eta onetsi dezan, lege hau indarrean jartzen denetik sei hilabete igaro baino lehen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina, lege hori indarrean jarri ondorengo beste lege batzuek irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuan sartutako aldaketekin.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 52.4 artikuluaren arabera, baimen horrek barne hartzen du batu behar diren lege-testuak erregularizatu, argitu eta harmonizatzeko baimena, bai eta behar diren terminologia-egokitzapenak egitekoa ere.
AZKEN XEDAPENETAKO BOSGARRENA. Garapena eta aplikatzea.
Baimena ematen zaio Jaurlaritzari lege hau garatzeko eta exekutatzeko behar diren xedapenak, Ogasun eta Finantzetako sailburuak proposatuta, emateko.
Baimena ematen zaio Gobernu Kontseiluari Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko langileen ordainsari-araubidea eta -baldintzak egokitzeko, Ogasun eta Finantza Sailak eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailak proposatuta, 2025eko ekitaldian sektore publikoko langileen gastuei dagokienez ematen diren oinarrizko xedapenen arabera.
Organismo autonomoen, zuzenbide pribatuko ente publikoen, sozietate publikoen eremuan, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoen eremuan ere, bakoitzaren gobernu-organoaren eginkizuna izango da lege honen 19. artikuluan eta hurrengoetan eta lege hau garatzeko egiten den araudian jasotzen diren neurriak aplikatzea.
AZKEN XEDAPENETAKO SEIGARRENA. Indarrean jartzea.
Lege hau 2025eko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean. Hala ere, azken xedapenetako lehenengoan animaliak eta produktu eratorriak ikuskatu eta kontrolatzeagatik ordaindu beharreko tasari buruz xedatutako aldaketak 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak, eta azken xedapenetako bigarrenean xedatutako aldaketak 2023ko abenduaren 30etik aurrera izango ditu ondorioak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren eta haren organismo autonomoen aurrekontuko gastuen egoera-orriaren konpromiso-kredituak, eta zuzenbide pribatuko ente publikoen, sozietate publikoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen gerorako konpromisoak, 2025. urteari dagozkionak.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
1. I. kapituluko kredituetatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrean, bere organismo autonomoetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetan diharduten langileei ordaintzeko direnak, horrela bete egingo baita Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legean ezarritako ordainsari-araubidea.
Benetan egindako zerbitzalditik eta Administrazio publikoan egindako zerbitzuak aitortzeari buruzko abenduaren 26ko 70/1978 Legean xedatutakotik eratorritako hirurtekoak ordaintzeko kredituak.
Dauden lanpostu hutsak direla eta urritu diren langile-zuzkiduren kredituak, baldin eta ezargarria den legediaren arabera betetzen badira lanpostu huts horiek.
Klase pasiboetako kredituak, betiere kredituok sortu ziren urtean zeuden betebehar espezifikoen aitortze-mailaren arabera eta indarrean dagoen araubideak ezarritakoari jarraikiz.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak jaulkitako mota guztietako zor publikoaren obligazioak betetzeko kredituak. Hona hemen obligazioen jatorria: batetik, kapitalaren korrituak eta amortizazioa, eta, bestetik, zor publikoa jaulki, bihurtu, trukatu edo amortizatzeko eragiketek dakartzaten gastuak, langileria-gastuak izan ezik.
Hezkuntza-arloan itundutako konpromisoak bermatzeko kredituak, bai eta konpromisoak finantzatzeko kredituak ere.
Lanbide Heziketako Euskal Plana garatzeko kredituak.
Indarrean dagoen legediaren arabera, beste toki batean bizitzeagatik langileak sortzen duen kalte-ordaina ordaintzeko kredituak, baldin eta kalte-ordain horiek jasotzeko eskubidea aitortu bada lanpostu horretarako.
Osasun Saileko aurrekontuan ospitalez kanpoko farmazia-laguntza, protesiak eta elbarrientzako ibilgailuak ordaintzeko izendatuta dauden kredituak.
Indarrean dagoen legediaren arabera, terrorismoaren biktimei dirulaguntzak eta laguntzak ordaintzeko kredituak.
Mehatxatutako pertsonak eta ondasunak zaintzeko eta horien segurtasuna bermatzeko zerbitzu osagarriak garatzeko kredituak.
Indarrean dagoen legediaren arabera, genero- indarkeriaren biktimentzako dirulaguntzak eta laguntzak ordaintzeko kredituak.
Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legeak ezarritako diru-sarrerak bermatzeko errenta eta Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak ezarritako etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria ordaintzeko kredituak.
Ardurapean seme-alabak dituzten familiei laguntzeko dirulaguntzak eta familia eta lana bateratzen laguntzeko dirulaguntzak, Familiei Laguntzeko abenduaren 12ko 13/2008 Legeak ezartzen dituenak, ordaintzeko bideratzen diren kredituak.
Enpresek enplegua sustatzeko eta sortzeko neurriengatik eta langileen prestakuntzagatik Gizarte Segurantzaren kuotetan aplikatzen dituzten hobarietarako kredituak, bai eta Lehen Aukera programa finantzatzera bideratutakoak ere.
Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa ezartzeko kredituak.
Abokatu eta prokuradoreek atxilotuari legelari-laguntza emateko ofiziozko txandari dagozkion kredituak, eta etxeko indarkeriako txandari dagozkionak.
Zenbait biztanle-talde agindutako mediku-tratamenduetara atxikitzeko bideratutako laguntzak ordaintzeko kredituak.
Etxebizitza izateko eskubide subjektiboa betetzeko prestazio ekonomikoak, zeinak Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legeak ezarrita dauden, ordaintzeko kredituak.
Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren prestazio ekonomikoak ordaintzeko kredituak.
Gastuen egoera-orriaren azalpen xehekatuan zabalgarri-izaerarekin zehaztu eta jarraian zerrendatzen diren kredituak.
(Ikus .PDF)
Lege honen 25. artikuluak ezartzen duenaren arabera, itunpeko ikastetxeen ikasgela bakoitzeko ekonomia-moduluen osagaien urteko zenbatekoak eranskin honetan ezarritakoaren arabera zehaztuko dira hezkuntza-maila guztietarako.
Lege honetan modulatuta ez dauden Lanbide Heziketako C, B eta A graduetarako aplikatuko den graduaren zenbatekoa IV. eranskinean argitaratutako erreferentziako D graduko lehen mailarekiko proportzionala izango da, ordu kopuruaren arabera.
Lege honetan modulatu gabeko Lanbide Heziketako D graduen kasuan (1., 2. eta 3. mailak), aplikatuko den graduaren zenbatekoa dagokion lanbide-arloan maila berean kostu handiena duen zikloari dagokiona izango da.
Lege honetan modulatu gabe dauden Lanbide Heziketako E graduen kasuan, aplikatuko den graduaren zenbatekoa sarbide-ziklo garestienari dagokiona izango da.
Lege honetan modulatuta ez dauden lau ikasturteko ibilbide integratuen kasuan (oinarrizko maila+erdi maila), ikastaroa osatzen duten heziketa-zikloei dagokien zenbatekoa izango da ikastaro bakoitzaren zenbatekoa.
Lege honetan modulatuta ez dagoen beste hezkuntza-ibilbideren bat ezartzen bada, Hezkuntza Administrazioak analogiaz aplikatuko dio lege honen IV. eranskinean agertu eta Hezkuntza Administrazioaren ustez ondorio horietarako asimilatzekoa den pareko zikloaren modulua.
(Ikus .PDF)
Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 20a.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
EAEKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN, ORGANISMO AUTONOMOEN ETA PARTZUERGO PUBLIKOEN LABURPENAK
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Aldatzen du: 20/2023 LEGEA, abenduaren 21ekoa, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa.
- Aldatzen du: 15/2023 LEGEA, abenduaren 21ekoa, Enpleguarena.
- Aldatzen du: 1/2007 LEGEGINTZAKO DEKRETUA, irailaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei Buruzko Legearen testu bategina onartzeko dena.