Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

1/2021 LEGEA, otsailaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2021. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 35
  • Hurrenkera-zk.: 883
  • Xedapen-zk.: 1
  • Xedapen-data: 2021/02/11
  • Argitaratze-data: 2021/02/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Eusko Legebiltzarrak 1/2021 Legea, otsailaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2021. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei

  1. Onartu egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoko 2021. urteko Aurrekontu Orokorrak, betiere lege honek ezartzen duen eran eta moduan.

  2. Eusko Legebiltzarraren Aurrekontua ere lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita Euskadiko Ogasun Nagusiaren A.ntolarauei buruzko Legearen testu bateginean (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zenean), 25.2.a artikuluan.

  3. Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren aurrekontua ere lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita otsailaren 5eko 1/1988 Legearen 24. artikuluan.

  4. Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrekontua ere onartzen da eta lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 13. artikuluan.

  5. Lege hau aplikatzekoa izango zaie lege honen beronen onarpenaz geroztik sortzen diren entitateei eta dagozkien aurrekontuei.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuan jasotako gastuen kopurua 12.442.365.000 eurokoa da ordainketa-kredituetarako. Konpromiso-kredituei dagokienez, berriz, 1.704.236.080 eurokoa; azken kreditu horiek 2021az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa I. eranskinean zehazten da.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuan jasotako diru-sarreren kopurua 12.442.365.000 eurokoa da.

  3. Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 90.etik 93.era bitarteko artikuluek xedatutakoari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoak Euskal Herriko Unibertsitaterako bereizten duen aurrekontu-zuzkidura 335.000.581 eurokoa da, honela banatuta:

    Ekarpen arrunta: 282.060.404 euro gastu arruntetarako eta 1.800.000 euro kapital-eragiketetarako.

    Programa-kontratuak finantzatzeko ekarpen gehigarria: 28.856.105 euro.

    Inbertsiorako urte anitzeko plana finantzatzeko kredituak: 4.023.072 euro.

    Banakako ordainsari-osagarriak finantzatzeko kredituak: 18.261.000 euro.

  1. Organismo autonomoen aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan ordainketa-kredituak eta konpromiso-kredituak onartzen dira ondorengo taulan zehazten diren zenbatekoekin; konpromiso-kredituak 2021az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da:

    (Ikus .PDF)

  2. Aipatutako organismo autonomoen diru-sarrerei dagokienez, berriz, organismo horietako bakoitzerako izendatutako ordainketa-kredituen guztizko zenbateko bera jasotzen da diru-sarreren egoera-orrietan ere. Bereziki, ondoren zehazten diren kopuruak sartu dira, diruzaintzako gerakin berekiei dagozkienak, organismo horietako bakoitzaren diru-sarreren egoera-orrian:

    (Ikus .PDF)

Zuzenbide pribatuko ente publikoen ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, ondorengo taulan zehazten diren zenbatekoak dituzten zuzkidurak onartzen dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira. Gerorako konpromisoen egoera, berriz, ondoren zehazten diren zenbatekoetara iristen da; azken kreditu horiek 2021az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

(Ikus .PDF)

  1. Sozietate publikoen ustiapen-aurrekontuan eta kapital-aurrekontuan, guztira, 724.884.907 euroko eta 185.722.358 euroko zuzkidurak onartzen dira hurrenez hurren, eta gerorako konpromisoen egoerari dagokionez, berriz, 314.828.108 euro; azken kreditu horiek 2021az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen l. eranskinean zehazten da.

  2. Sozietate publiko horientzat aurreikusitako diru-baliabideek sozietate bakoitzerako onartutako zuzkiduren guztizko zenbateko bera izango dute.

  3. Sozietate bakoitzaren ustiapen-aurrekontuan eta kapital-aurrekontuan aurreikusitako zuzkiduren eta diru-baliabideen zenbatekoak II. eranskinean zehazten dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, ondorengo taulan zehazten diren zenbatekoko zuzkidurak onartzen dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira. Gerorako konpromisoen egoera, berriz, ondoren zehazten diren zenbatekoetara iristen da; azken kreditu horiek 2021az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

(Ikus .PDF)

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoen aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan ordainketa-kredituak onartzen dira ondorengo paragrafoetan zehazten diren zenbatekoekin:

    Haurreskolak partzuergoa: 63.720.000 euro.

    Basque Research and Technology Alliance euskal partzuergo zientifiko-teknologikoa: 1.000.000 euro.

  2. Aipatutako partzuergoen aurrekontuen diru-sarreren egoera-orriak partzuergo horietako bakoitzerako izendatutako ordainketa-kredituez guztizko zenbateko bera dira.

Euskal Irrati-Telebista Herri Erakunde Publikoa sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 44. artikuluaren arabera, onartu egiten da Euskal Irrati-Telebista ente publikoaren eta irratiko eta telebistako zerbitzu publikoak kudeatzeko sozietate publikoaren aurrekontu bateratua. Zuzkiduretan, 154.234.905 euro dagozkio ustiapen-aurrekontuari eta 8.450.000 euro, berriz, kapital-aurrekontuari, eta, aurreikusitakoaren arabera, diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira.

  1. 2021eko ekonomia-ekitaldian zehar, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo, hala dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak 400.000.000 euro erabili ahal izango dituzte, gehienez, edozein motatako eragiketetarako bermeak emateko.

  2. 2021eko ekonomia-ekitaldian zehar, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo, hala dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak birfidantzatu ahal izango dituzte elkarren bermerako sozietateek euskal enpresei emandako abalak, eta bermatu Luzaro KFE sozietateak euskal enpresei emandako maileguak, abal eta maileguok laguntza-tresna baitira enpresek berezko funtsak edo finantzaketa lortzeko, betiere entitate horiekin izenpetutako bidezko hitzarmenen esparruan.

    Birfidantzamendu-eragiketa horiek, era berean, finantza-estaldura eman ahal izango diete banakako enpresari eta profesional autonomoentzako eta enpresa txiki eta ertainentzako urte anitzeko zernahi finantza-lerrori, zirkulatzailearen beharrari erantzuteko, epe laburreko zorra berritzeko, epe laburreko zorra epe ertain eta luzerako zor gisa egokitzeko eta, hala dagokionean, inbertsio-planak azeleratzea eragiten duten finantza-arloko jarduketak gauzatzeko, baldin eta plan horiek 2021. urtean zehar gertatzen badira euskal enpresei finantzaketa eskuratzen laguntza emateko programen bidez.

    Zenbaki honetan aipatzen den birfidantzamenduaren gehienezko zuzkidura 600.000.000 eurokoa da.

  3. Orobat, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo, hala dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak bermatu ahal izango dute Europako Inbertsio Bankuak edo Europako Inbertsio Funtsak edo beste finantza-erakunde batzuek Luzaro KFEri edo entitate laguntzaileei emandako finantzaketa, baldin eta azken hartzaileak euskal enpresak badira, betiere entitate horiekin izenpetutako hitzarmenen esparruan.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak formalizatutako zorpetzea, edozein agiri motatan gauzatzen dela ere, muga honekin gehitu ahal izango da: ekitaldiaren amaierako saldoak gainditu ahal izango du ekitaldiaren hasieran dagokion saldoa, baina ez 1.784.314.641 eurotik gora.

  2. Zuzenbide pribatuko entitateen kanpo-zorpetzea ere, edozein agiri-motatan gauzatzen dela ere, gehitu ahal izango da, muga honekin: ekitaldiaren amaierako saldoak gainditu ahal izango du ekitaldiaren hasieran dagokion saldoa, baina ez 125.000.000 eurotik gora.

  3. Zenbateko horiei ez zaizkie egotziko diruzaintzako aldi baterako premiei aurre egiteko kreditu-eragiketak, urtebeterako edo gutxiagorako badira.

  1. Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 24, 25 eta 26. artikuluetan ezarritakoaren aurka jo gabe, 2021eko ekitaldian zabalgarriak izango dira, nahitaez aitortu behar diren obligazioen zenbatekoraino, lege honen III. eranskinean azaltzen diren kredituak, zein sartuta baitaude Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, haren organismo autonomo administratiboen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoen aurrekontuetan.

  2. Zabalgarritzat jotzen diren kredituen eta aipatzen diren gainerako kredituen gehikuntzek honako finantzabideak izango dituzte:

    1. Xede batera atxikitako eskubideen benetako bilketaren araberako gehikuntzak finantzatzeko, hasieran aurreikusitako diru-sarrerez gain jasotako diru-sarreren soberakinak izango dira oinarri.

    2. Lurralde historikoek Estatuari ordaindu behar dioten kupoa neurri berean gutxiagotzea ekartzen duten gehikuntzak finantzatzeko, lurralde historikoek berek finantzatuko dituzte, gutxitu den zenbateko berean, betiere 2021erako ezarritako ekarpen-koefizienteen arabera.

    3. Finantza-modu zehatzik ez dutenak finantzatzeko, Gobernu Kontseiluak erabakiko du nola egin, betiere Ekonomia eta Ogasun Sailak proposatu ondoren.

  3. Horrez gain, Gobernu Kontseiluak diruzaintzako gerakinen kontura zabaldu ahal izango ditu «Zenbait sailen gastuak» sekzioko gastuen egoera-orrian azaltzen diren kreditu zabalgarriak, baita, hala badagokio, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak onartutako finantza-laguntza emateko plan eta programetatik sortutako finantza-premiak ere.

2021eko ekitaldian, Ekonomia eta Ogasun Sailak, beharrezko diren aldaketak eginez, aurreko urteetan sortutako konpromiso-kredituen zenbatekoa egokitu ahal izango du, baldin eta kredituok finantza-eragiketak edo arriskuen estaldura-eragiketak gauzatzearekin zerikusia duten lankidetza-hitzarmen eta kontratuei badagozkie eta eragiketon urteko zenbatekoa interes-tasaren edo antzeko beste adierazleen bilakaeraren araberakoa bada.

  1. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 20. eta 21. artikuluetan xedaturikoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eta organismo autonomo administratiboetako behin-behineko langile, funtzionario eta lan-kontratuko langileen plantillak onartzen dira, taldeka, kidegoka, eskalaka eta kategoriaka sailkatuta, eta hasiera batean aurrekontu hauen «Langileriari buruzko eranskinean» xedaturikoaren araberako aurrekontu-programa eta -sekzioei atxikita.

  2. Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 22. artikuluan xedaturikoaren ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta organismo autonomo administratiboen aurrekontu-plantillak izaera mugatzailea izango du, eta gehienezko muga entitate horietako guztietako funtzionarioen, lan-kontratuko langile finkoen eta behin-behineko langileen kopuru osoa izango da.

  3. Orokorrean, aurrekontu-plantillak langile-zuzkidura berriak sortuz aldatzen badira, behar beste zuzkidura amortizatu egin beharko dira horren ondorioz, urteko kostu gordina handiagoa izan ez dadin.

  4. Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, Gobernu Kontseiluak, Ekonomia eta Ogasun Sailaren proposamenez, langile-zuzkidura berriak sortzeko baimena eman ahal izango du lanpostuen zerrendak honako arrazoi hauengatik aldatzen badira: eskumenen transferentziak benetan gauzatzen direlako, organo eta zerbitzu berriak sortzen direlako, kanporatutako edo azpikontrataturiko zerbitzuen kudeaketa zuzena egiten delako, egiturazko lanpostu edo plazak finkatzen direlako, lege-mailako arauak aldarrikatzen direlako, edo Jaurlaritzak koiunturakoak ez diren planak, programak eta jarduera garrantzitsuak onartzen dituelako. Horretarako, finantzazio egokia beharko da beti, bai eta funtzio publikoaren arloan eskumena duen organoaren aldez aurreko aldeko txostena ere, non adieraziko baita ezinezkoa dela premia berriei aurre egitea lanpostuak berratxikita, langileak berrizendatuta edo giza baliabideak arrazionalizatzeko eta antolatzeko bestelako baliabideak erabilita.

  5. Halaber, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko ente publikoko administrazio-kontseiluak lanpostu funtzional berriak onartu ahal izango ditu langileen plantilletan, zerbitzuak irekitzearen edo berrantolatzearen ondorioz. Horretarako, finantzazio egokia beharko da beti. Gobernu Kontseiluak erabakiko du, Osasun Sailaren proposamenez, plantilla horien gehienezko langile kopurua, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 26. artikuluaren arabera.

  6. Ekonomia eta Ogasun Sailari baimena ematen zaio langileen gastuen kredituetan beharrezkoak diren aurrekontu-aldaketak egiteko, gastuen kredituak artikulu honetan xedaturikoaren arabera onartzen diren plantilla-aldaketetara egokitze aldera.

  7. Artikulu honek aipatzen dituen arauekin bat etorriz baimendu beharko da zuzenbide pribatuko ente publiko, sozietate publiko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergo eta fundazioen langile-zuzkiduretan 2021eko urtarrilaren 1ean indarrean dauden zuzkiduren gainetik egiten den edozein aldaketa, baldin eta entitate horien aurrekontua lege honen aplikazio-eremuan sartuta badago.

2021eko ekitaldian zehar, maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginak arautuko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren, haren organismo autonomo administratiboetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako aurrekontu orokorretako kreditu-transferentzien araubidea, ondorengo artikuluetan adierazten diren berezitasunen aurka jo gabe.

Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 66.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eta 2021. urterako bakarrik, sekzio bakoitzerako, izaera loteslea izango dute kontzeptuaren mailan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, haren organismo autonomo administratiboetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako aurrekontuen I. kapituluko 122, 123, 131, 132, 161 eta 162. kontzeptuen barruan dauden gastuek, eta, azpikontzeptuaren mailan, 16111 azpikontzeptuaren barruan dauden gastuek.

  1. Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginean 66.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eta 2021. urterako bakarrik, izaera mugatzailea eta loteslea edukiko dute kapituluaren mailan sekzio eta programa bakoitzerako, haien sailkapen ekonomikoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, haren organismo autonomo administratiboetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan, II. kapitulua (funtzionamendu-gastuak), sartuta dauden ordainketa-kredituek, aurrekontuaren gastuen xehetasunetan gastu erreserbatu gisa sailkatutakoek izan ezik. Ez dira beharrekoak izango, beraz, kapituluaren mailaren azpitik dauden kreditu-transferentziak.

  2. Aurreko paragrafoan ezarritakoa hori izanik ere, izaera loteslea izango dute kontzeptuaren mailan «Osasun Finantzaketa eta Kontratazioa» 4112 programako 241 kontzeptuan bildutako gastuek.

  1. Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 66.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eta 2021. urterako bakarrik, izaera mugatzailea eta loteslea izango dute artikuluaren mailan sekzio eta programa bakoitzerako, haien sailkapen ekonomikoari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko, haren organismo autonomo administratiboetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan, IV. eta VII. kapituluetan (gastu arruntetarako transferentziak eta dirulaguntzak eta kapital-eragiketetarako transferentziak eta dirulaguntzak hurrenez hurren), sartuta dauden ordainketa-kredituek.

  2. Aurreko paragrafoan ezarritakoa hori izanik ere, izaera loteslea izango dute kapitulu, sekzio, zerbitzu eta programaren mailan «Nekazaritza eta Landaren eta Itsasertzaren Garapena» 7111 programako ordainketa-kredituek.

  3. Era berean, izaera loteslea izango dute kapitulu, sekzio eta programa mailan «Enplegua» 3211, «Prestakuntza» 3231 eta «Gizarteratzea» 3121 programetako ordainketa-kredituek.

  1. Zuzenbide pribatuko ente publikoen, sozietate publikoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen aurrekontuetan aldaketak sortzen badira eta Jaurlaritzak onartutako garrantzizko edozein plan, programa eta jarduerak sortutakoak badira, Ekonomia eta Ogasun Sailak emango du aldaketa horiek egiteko baimena.

  2. Gobernu Kontseiluak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak proposatuta, aurreko apartatuan aipatutako sektore publikoko entitateen aurrekontu-aldaketak baimendu ahal izango ditu, baldin eta aldaketa horien jatorria beste administrazio edo entitate publiko batzuetatik funtsak jasotzean badago eta funts horien xedea Euskal Autonomia Erkidegoaren betearazpen-eskumenekoak diren arloetako jarduketak modu baldintzatuan finantzatzea bada. Era berean, jarduketa horien ondorioak hurrengo ekitaldietara luzatzen badira, Gobernu Kontseiluak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak proposatuta, geroko konpromisoen egoera-orria gehitu ahal izango du konpromiso berriak onartuz edo baimendutakoen diru-zenbatekoa handituz.

  3. Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 98. artikuluan xedaturikoaren ondorioetarako, Gobernu Kontseiluari egokituko zaio Finantzen Euskal Institutuaren aurrekontuetan aldaketak baimentzea bai aldaketa horiek Europako Inbertsio Bankuak, Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekonomikoa sustatzeko finantzaketa-lerroak ezartze aldera, emandako finantzaketatik eratorritakoak direnean bai Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko beste entitate batzuek, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legearen bosgarren xedapen gehigarrian xedatutako finantza-tresnan aplikatze aldera edo jasangarritasun energetikoko ekintzak eta proiektuak sustatzeko neurriak finantzatzen aplikatze aldera, emandako finantzaketatik eratorritakoak direnean.

  1. Sektore publikoko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenak eragotzi gabe, 2021. urtean, lan-kontratudunak ez diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, organismo autonomoetako, zuzenbide pribatuko ente publikoetako eta sektore publikoko partzuergoetako langileen urteko guztizko ordainsariek ezin izango dute % 0,9tik gorako gehikuntza orokorrik izan 2020ko abenduaren 31n indarrean dauden ordainsarien aldean. Ordainsari horiek, betiere, homogeneotasunaren arabera kalkulatuko dira, erkaketaren bi aldietarako, bai langileen kopuruari eta antzinatasunari dagokienez, bai lanaldi-araubideari dagokionez.

  2. Lan-kontratukoak ez diren langileak honako hauek dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, organismo autonomoetako, zuzenbide pribatuko ente publikoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako karrerako eta bitarteko funtzionarioak, bai eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langileak ere.

  3. Justizia Administrazioko langileen lansariez bezainbatean, langile horiei dagokien berariazko araudia aplikatuko da.

    1. paragrafoan zehaztutakoa gorabehera, lansari osagarriak berariaz eta salbuespenez egokitu ahal izango dira, baldin eta ezinbestekoak badira lanpostuaren edukian izandako eraldaketengatik, programa bakoitzari atxikitako langile kopuruan izandako aldaketengatik edo programa horiei ezarritako helburuen betetze-mailarengatik. Era berean, zehaztutakoa gorabehera, lanpostuak antolatzeko eta sailkatzeko sistemak aplikatu ahal izango dira, eta sistema horiek aplikatzekoak izango zaizkie transferentzien bitartez euskal administrazio publikoetan sartzen diren edo sartuak diren langileei ere; era berean, sektoreetako berezitasun batzuk egokitu ahal izango dira, ordainsari-kontzeptuak ordainsarien egitura berriaren arabera periodifikatzeagatik, berregituratzeagatik edo egokitzeagatik.

  1. Aurreko paragrafoetan ezarritakoarekin bat etorriz, lan-araubidekoak ez diren langileek jaso beharreko oinarrizko lansariak izango dira aurrekontu-ekitaldian zehar indarrean daudenak, administrazio publikoetako funtzionarioen oinarrizko lansarien araubidea erregulatzen duten arauei jarraituz.

  2. Aparteko ordainsariak (urtean bi izango dira, bata ekainean eta bestea abenduan) jasoko dira artikulu honen 5. paragrafoak zehaztutako soldataren eta hirurtekoaren kopuruen arabera, eta hileko bati dagokion destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren edo baliokidea den kontzeptuaren arabera, betiere, paragrafo hau aplikatu ahal zaien kolektiboen ordainsari-araubideak dioena kontuan hartuta.

  3. Ordainsari osagarriek ezin izango dute % 0,9tik gorako gehikuntza orokorrik izan 2020ko abenduaren 31n indarrean dauden ordainsarien aldean, hargatik eragotzi gabe programa bakoitzari atxikitako langile kopuruaren aldaketaren ondorioz, programari ezarritako helburuen betetze-mailaren ondorioz eta programa aplikatzearen banakako emaitzen ondorioz egin daitezkeen aldaketak.

  4. Behin 2021eko ekitaldirako administrazio publikoetako funtzionarioen oinarrizko ordainsariak zehaztuta, Gobernu Kontseiluak destino-osagarriaren urteko zenbatekoa zehaztuko du, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 79.1.a artikuluan araututakoaren arabera, bai eta gainerako ordainsari osagarriena ere, aurreko apartatuetan aurreikusitako irizpideekin bat etorriz.

  5. Sektore publikoko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenak eragotzi gabe, 2021eko urtarrilaren 1ean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, organismo autonomoetako, zuzenbide pribatuko ente publikoetako, sozietate publikoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoetako langile lan-kontratudunen soldata-masak, 2021eko urtarrilaren 1ean, ezin izango du % 0,9tik gorako gehikuntzarik izan 2020an ezarritakoaren aldean, hargatik eragotzi gabe lanpostuaren edukian izandako aldaketetatik, programa bakoitzari esleitutako langile kopuruan izandako aldaketetatik, programari ezarritako helburuen betetze-mailetatik edo lana antolatzeko sistemen edo sailkapenaren aldaketetatik eratorritako gehikuntzak.

    Artikulu honen ondorioetarako, lan-kontratudun langileen soldata-masa esaten denean hau adierazi nahi da: kasuan kasuko langileek 2020an zehar irabazitako soldatapeko ordainsariak geroratuak barne eta soldataz kanpokoak. Hala ere, badira zenbait salbuespen:

    1. Gizarte Segurantzako prestazioak eta kalte-ordainak.

    2. Enplegu-emaileak Gizarte Segurantzako sistemari ordaindu beharreko kotizazioak.

    3. Leku-aldatzeei edo kaleratzeei dagozkien kalte-ordainak.

    4. Langileak egindako gastuengatiko kalte-ordainak.

      Gizarte-ekintzako gastuak ezin izango dira handitu, oro har, 2020koekin alderatuta.

  6. Aurreko paragrafoan jasotakoa, hortaz, 2021eko soldata-masari dagokion goi-muga da; soldata-masa hori, gero, negoziazio kolektiboaren bidez ezarri eta emango zaie banakakoei.

  7. Soldata-masaren aldaketak homogeneotasunaren arabera kalkulatuko dira erkaketaren bi aldietarako, bai langileen kopuruari eta antzinatasunari dagokienez bai lanaldi motari, lanari eta gainerako lan-baldintzei dagokienez.

  8. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko, organismo autonomoetako, sektore publikoko partzuergoetako eta zuzenbide pribatuko ente publikoetako enplegatu publikoei eta orobat sektore publikoaren mendeko sozietate publiko eta fundazio publikoetakoei dagozkien akordio, hitzarmen edo itunak etenda geratuko dira beren aplikazioan artikulu honetako aurreikuspenak betetze aldera, baldin eta haien aplikaziotik aurreko paragrafoetan zehaztutakotik gorako lansari-gehikuntzak eratortzen badira 2021eko ekitaldirako, eta, hortaz, artikulu honen aurka doazen klausulak aplikaezin bihurtuko dira.

    Etenda geratuko da, halaber, borondatezko erretiroarekiko sariak, primak, kalte-ordainak eta edozein eratako diru-prestazioak, izena edozein dela ere, arautzen dituzten artikuluen eta klausulen aplikazioa.

    Etete horrek eragina izango du ondorio-data 2021eko urtarrilaren 1aren eta 2021eko abenduaren 31ren artean daukaten enplegatu publikoen borondatezko erretiroetan.

  9. Sektore publikoko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenak eragotzi gabe, lehendakariaren, sailburuen, goi-kargudunen eta berdinduen 2021eko ekitaldirako ordainsariek ezin izango dute % 0,9tik gorako gehikuntzarik izan 2020ko abenduaren 31n indarrean dauden ordainsarien aldean, antzinatasuna dela-eta egokitu dakiekeen gehikuntza eragotzi gabe.

  10. Sektore publikoko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenak eragotzi gabe, behin-behineko langileen lansariek ezin izango dute % 0,9tik gorako gehikuntzarik izan 2020ko abenduaren 31n indarrean dauden ordainsarien aldean, antzinatasuna dela-eta egokitu dakiekeen gehikuntza eragotzi gabe eta betiere haien ordainsariak erreferentziatuta dauden kategoriari dagokion diru kopuru osoa errespetatuta.

  11. Osagarri pertsonalek, osagarri iragankorrek eta zerbitzuagatiko kalte-ordainek arau berariazkoak izango dituzte. Kalte-ordain horiek ez dute % 0,9tik gorako gehikuntzarik eduki ahal izango beren banakako zenbatekoetan, 2020ko abenduaren 31n indarrean daudenen aldean, eragotzi gabe sektore publikoaren zerbitzuko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenak.

  1. Gobernu Kontseiluak, 19.8 artikuluan xedaturiko baldintzetan, kategoria-maila bakoitzari dagokion destino-osagarriaren urteko zenbatekoa zehaztuko du, uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuak onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bateginaren 115.1.a artikuluan araututakoaren arabera.

  2. Halaber, Gobernu Kontseiluak zehaztuko du Ertzaintzak guztira jaso beharreko ordainsarien multzo osoa, 19. artikuluan ezarritako edukia eta irizpideak aplikatuta.

  1. Gobernu Kontseiluak onartuko ditu, Ekonomia eta Ogasun, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailek txostena egin ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, organismo autonomoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako funtzionarioei eta estatutupeko langileei, bai eta lan-kontratuko langileei ere, eragiten dieten lan-baldintzei buruzko akordioak, hitzarmen kolektiboak, soldaten berrikuspenak edo lehendik izenpetuta zeuden hitzarmenei oso-osoan edo zati batean atxikitzeko akordioak edo horietara zabaltzeko akordioak. Zuzenbide pribatuko ente publikoen, sozietate publikoen edo Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen mende dauden langileei eragiten dietenean, berriz, aipatutako sailen aldeko txostena beharko dute entitate bakoitzaren gobernu- eta administrazio-organo eskudunek izenpetu aurretik.

  2. Aurreko paragrafoan zehaztutako ondorioetarako, dagokion akordio-proiektua bidaliko zaie Ekonomia eta Ogasun Sailari eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari, eta, proiektuarekin batera, 2020. urteko guztizko soldata-masaren eta ordainsarien zenbatekotzea, eta 2021. urterako aurreikusitako guztizko soldata-masarena eta lansariena, bai eta proiektu horretan jasotako alderdi ekonomiko guztien balorazioa ere, hori guztia 2021eko ekitaldirako lansariak gehitzeko baldintzak betetzen direla egiaztatze aldera. Aipatutako sail horiek, aipatutako dokumentazioa jaso eta hurrengo egunetik aurrera eta gehienez 15 eguneko epearen barruan, dagokien txostena egingo dute. Txosten horretan, alderdi ekonomikoei dagokienez, gastu publikoaren arloan ondorioak dakartzaten gaiak jasoko dira; hori guztia, hala ere, ez da eragozpen izango urriaren 19ko 2/2017 Legegintzako Dekretuak onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko Legearen testu bateginean ezarritako kontrol ekonomikoa gauzatzeko.

  3. Erabat deusezak izango dira alor honetan txostenaren izapidea egin gabe edo aurkako txosten baten kontra hartzen diren erabakiak, bai eta hurrengo ekitaldietarako soldata-gehikuntzak dakartzaten akordio, hitzarmen edo itunak ere, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren etorkizuneko legeek finkatzen dutenaren kontrakoak badira.

  1. Sektore publikoko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenak eragotzi gabe, Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide pribatuko ente publikoetako, sozietate publikoetako eta sektore publikoko fundazio eta partzuergoetako zuzendaritzako kideen ordainsariek ezin izango dute % 0,9tik gorako gehikuntzarik izan 2020ko abenduaren 31n indarrean dauden ordainsarien aldean, antzinatasuna dela-eta egokitu dakiekeen gehikuntza eta haien ordainsariak erreferentziatuta dauden kategoriaren gehikuntza eragotzi gabe.

  2. Artikulu honetan aipatzen diren zuzendaritza-kideek edozer dela-eta urtean jasoko dituzten gehieneko lansarien zenbatekoak, bermatu gabeko kopuruko pizgarriak barne direla, ezin izango dira Eusko Jaurlaritzako sailburu batek urtean jasotzen dituen lansari osoak baino handiagoak izan.

  3. Goi Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 4.2 artikuluan agintzen dena betetzeko, pizgarriak ebaluatzeko eta emateko irizpideak zehazterakoan, kontuan hartuko da zenbateraino bete diren entitate bakoitzaren urteko aurrekontuak eta ekonomia-urte bakoitzean aurrekontuekin batera doan urteko memorian jasotako helburu kualitatiboak, eta urteko kudeaketa-plana efikaziaz bete den, betiere kargu publikodunen betebeharrei eta eskubideei buruzko azaroaren 15eko 156/2016 Dekretuak zehaztutakoaren arabera. Pizgarriak ezartzeko, entitatea atxikita dagoen saileko titularrak eman beharko du onespena, agindu bidez, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak txostena egin ondoren.

  4. Entitate bakoitzeko gobernu- eta administrazio-organo eskudunek erabaki ahal izango dute zein modu eta alditan ordainduko diren pizgarri horiek.

  1. Indarrean dauden arau espezifikoetan xedatutakoarekin bat etorriz bidezkoak diren kasuetan eta kopuruen arabera ordainduko dira pentsioak eta bestelako eskubide pasiboak.

  2. Eskatutako gabealdiak bete dituzten langileek maiatzaren 13ko 1/1986 Legegintzako Dekretua aplikatzearen ondorioz hartzeko pasiboengatik sortutako pentsioek ezin izango dute % 0,9tik gorako gehikuntzarik izan 2020ko abenduaren 31n indarrean dauden ordainsarien aldean, sektore publikoko langileen gastuei buruz eman daitezkeen oinarrizko xedapenak eragotzi gabe.

2021eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, aldi batez eta partzialki etengo dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak, haren organismo autonomoek, zuzenbide pribatuko ente publikoek, sozietate publikoek, eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoek sindikatuekin sinatutako akordio, hitzarmen edo itun guztiak, lege honetan lansariei buruz ezarritako neurriak behar bezala aplikatzeko behar den eran.

  1. Lege honen IV. eranskinean finkatzen dira hezkuntza-maila bakoitzaren moduluko osagaiak eta dagozkien zenbatekoak.

    IV. eranskinean zehaztutako modulu ekonomikoak gehieneko mugak dira modulua osatzen duten kontzeptu guztietarako.

  1. Hala ere, ordainketa eskuordetua daukaten mailetan, irakasle bakoitzaren benetako antzinatasuna kontuan hartuta ordainduko da inoren kontura diharduten langileen eta kooperatibisten antzinatasuna.

    Ordainketa eskuordetuaren sisteman sartutako talde osoarentzako Gizarte Segurantzarako kotizazioa, era berean, Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean urtero zehazten diren kotizazio-tasen arabera egingo da.

  2. Baldin eta, 2021. urteko ekitaldi ekonomikorako, Hezkuntza Sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako langileen ordainsariak aldatzen badira, IV. eranskinean finkatzen diren modulu ekonomikoak ere automatikoki aldatutzat hartuko dira, honako zenbateko honetan: hezkuntza-itunen langileria-gastuen osagaiei Hezkuntza Sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako langileentzat ezartzen den ordainsari-aldaketaren portzentajea aplikatzearen ondoriozko zenbatekoa. Dena dela, modulu horiek aplikatzean ezin izango dira gainditu itunpeko ikastetxeetako langileentzat sektorean indarrean dauden akordioek ezarritako ordainsariak.

  3. Ezein kasutan ez da onartuko itunpeko ikastetxeetako langileen ordainsarietan aldaketarik egitea, baldin eta ordainsari-aldaketa horien ondorioz gainditzen badira artikulu honetan aipatzen diren modulu ekonomikoetako langileria-gastuen osagaietarako finkatzen diren zenbatekoak.

  1. Next Generation EU ekimenetik eratorritako funtsak banatzearen ondorioz bai transferentzien bidez bai mailegu itzulgarrien bidez 2021eko ekitaldian lor daitezkeen diru-sarrera handiagoek kasuan kasuko ordainketa-kredituak eta, hala badagokio, konpromiso-kredituak sortuko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuko gastuen egoera-orrian.

  2. Diru-sarrera horiek, kasuan kasuko hitzarmenetatik edo onartzen diren beste egintza juridikoetatik eratorriak, atxikita geratuko dira Next Generation EU berreskuratze-planari lotutako jarduketa eta proiektuen finantzaketa espezifikoari, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuko diru-sarreren egoera-orrian txertatuko dira.

  3. Horrela sortutako kredituak Ekonomia eta Ogasun Sailak bideratuko ditu, funtsen lurralde-banaketarako eskumena duten Estatuko edo Europako organoen hasierako erabakiak jasotzen diren unetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokion zenbatekoan, eta ez zaio aplikatuko maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 83. artikuluan xedatutakoa. Era berean, kreditua sortu eta aurrekontuan bideratu ondoren, kreditu hori erabilgarri egongo da gastu-baimenak eta -xedapenak eta horiek sorrarazten dituzten negozio juridikoak izapidetzeko, baina gastu-xedapenen eta haien ondoriozko negozio juridikoen eraginkortasuna eten ahal izango da, kasuan-kasuan ekarpen-konpromiso irmoak egiaztatzen dituzten behin betiko akordioak, hitzarmenak, ebazpenak edo tresna juridikoak izenpetu edo onartu arte.

  1. Ekonomia eta Ogasun Sailak aurrekontu-programa berri bat sortu ahal izango du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2021eko ekitaldirako aurrekontuko 99. sekzioaren barruan («Zenbait sailetako gastuak»). Programa berriaren zuzkidura Estatuko Administrazioaren edo Europar Batasunaren transferentzien edo ekarpenen kontura, zeinak Next Generation EU berreskuratze-planari lotutako funtsetatik eratorritako baitira, finantzatuko da.

  2. Programa berriaren aurrekontu-zuzkiduretan sartuko dira, Ekonomia eta Ogasun Sailak zehaztutako sailkapen organiko eta ekonomikoarekin, Next Generation EU berreskuratze-planari lotutako jarduketak eta proiektuak finantzatzera bideratutako ordainketa-kredituak eta, hala badagokio, kasuan kasuko konpromiso-kredituak.

  1. Next Generation EU berreskuratze-planari lotutako ordainketa-kredituak zabaldu ahal izango dira ekitaldian zehar. Kreditu-zabaltzeak Ekonomia eta Ogasun Sailak erabakitzen duen moduan finantzatuko dira. Horrez gain, Gobernu Kontseiluak ere egin ahal izango du zabaltze hori, kreditu orokorraren edo diruzaintzako gerakinen kontura.

  2. Ekonomia eta Ogasun Sailak baimena eman ahal izango du konpromiso-kredituak sortzeko, bai eta gerorako konpromisoen egoera handitzeko ere, Next Generation EU berreskuratze-planari lotutako jarduketak eta proiektuak finantzatzeko.

  1. Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren V. tituluko II. kapituluan jasotako mugak ez zaizkie aplikatuko Next Generation EU berreskuratze-planari lotutako jarduketak eta proiektuak behar bezala gauzatzeko beharrezkoak diren kreditu-transferentziei.

  2. Halaber, maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 98. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, Ekonomia eta Ogasun Sailak baimenduko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide pribatuko ente publikoen, sozietate publikoen eta sektore publikoko fundazioen aurrekontuetako aldaketak, baldin eta Next Generation EU berreskuratze-planari lotutako jarduketak eta proiektuak finantzatzeko badira.

  3. Ekonomia eta Ogasun Sailak soberazkotzat jo ahal izango ditu hasieran 2021eko ekitaldirako onartutako aurrekontuan sartutako kredituak, baldin eta kreditu horiek bat badatoz geroago Next Generation EU berreskuratze-planari lotutako funtsekin finantzatutako jarduketa eta proiektuekin. Soberazko kreditu horiek aplikatu ahal izango dira beste ordainketa-kreditu batzuen zuzkiduren gabeziei erantzuteko, bereziki osasun- eta hezkuntza-arloko gastuei, eta kreditu zabalgarriak finantzatzeko.

  1. Gobernu Kontseiluak, Ekonomia eta Ogasun Sailak proposatuta, Next Generation EU berreskuratze-planari lotutako jarduketa eta proiektuei buruzko gastuen aurrekontua exekutatzeko aplikatu beharreko irizpideak finkatu ahal izango ditu, ekimen horretan aurreikusitako helburuak lortzen direla bermatzeko.

  2. Jarduketa eta proiektu horiek gauzatzearekin lotutako gastu-baimenek memoria espezifiko bat izan beharko dute, jarduketa edo proiektu bakoitzerako gastu-zenbatespenak kuantifikatu eta justifikatuko dituena, eta Next Generation EU ekimenean aurreikusitako helburuak betetzen zer neurritan laguntzen duten azalduko duena. Era berean, Ekonomia eta Ogasun Sailak hautagarritasun-txostena egin beharko du, nahitaez, dagokion araudi erregulatzailean ezarritakoaren arabera.

  1. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak eta Ekonomia eta Ogasun Sailak proposatuta, Gobernu Kontseiluak espezialitateak ezarri ahal izango ditu, salbuespen gisa, Next Generation EU berreskuratze-planari lotutako jarduketak eta proiektuak izapidetzean. Ondorio horietarako, baldin eta Next Generation EU berreskuratze-planari lotutako funtsetatik eratorritako Estatuko Administrazioaren edo Europar Batasunaren transferentziak eta ekarpenak bideratzeko hitzarmen-proiektuak edo beste tresna juridiko batzuk badira, nahikoa izango da, izapidetzean, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridiko Nagusiaren eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren txostena.

  2. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 33. artikuluari jarraituz, Next Generation EU berreskuratze-planari lotutako jarduketak eta proiektuak sustatzeko izapidetu behar diren administrazio-prozedurei presako izapidetzea aplikatuko zaie eta, beraz, erdira murriztuko dira prozedura arrunterako ezarritako epeak, salbu eta eskabideak eta errekurtsoak aurkezteari dagozkionak.

  3. Next Generation EU berreskuratze-planari lotutako jarduketa eta proiektuen esparruan ematen diren laguntza eta dirulaguntza publikoen kasuan, salbuespen gisa, dirulaguntzaren ordainketa aurreratuak egin ahal izango dira, justifikazioa egin aurretik, baldin eta beharrezkoa bada dirulaguntzari edo laguntzari atxikitako jarduketak gauzatu ahal izateko, eta ez da eskatuko bermea eratzea.

Next Generation EU berreskuratze-planari lotutako jarduketak eta proiektuak gauzatzeko eskumena duten Euskal Autonomia Erkidegoko sailetako eta sektore publikoko entitateetako organoek gastu horien aurrekontu-exekuzioari buruzko informazioa eman beharko dute, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak emandako jarraibideei jarraituz, bai eta jarduketak eta proiektuak behar bezala justifikatu eta ziurtatu ahal izateko beharrezkoa den informazioa ere.

Jaurlaritzak, hiru hilean behin, Next Generation EU berreskuratze-planari lotutako funtsen kargura finantzatutako partidei dagozkien kredituen exekuzio-maila eta berariazko xedea jakinaraziko dizkio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari.

2021eko ekitaldian zehar, foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuan izendatutako kredituei eusteko egin beharreko ekarpenak 9.619.129.924 eurokoak izango dira, martxoaren 23ko 2/2007 Legearen bidez onartutako metodologiarekin bat etorriz.

Aurreko artikuluan zehaztatutako zenbatekoari ondoko ehunekoak ezarriz ateratzen da lurralde historiko bakoitzak egin beharreko ekarpena. Hona ehunekook:

Araba: % 16,22

Bizkaia: % 50,29

Gipuzkoa: % 33,49

Euskadiko Ogasun Nagusiaren tasak ez dira igoko, 2020 ekitaldian indarrean dagoen zenbatekoaren aldean.

Aurreko paragrafoan aurreikusitakotik salbuesten dira lege honetan berariaz eguneratzen diren tasak.

  1. Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren 113.1 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, egitekoa den gastuari dagokion kredituaren izaera edozein izanik ere, 5.000.000 eurotik gorako gastuek Gobernu Kontseiluaren baimena beharko dute, salbu eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoan sartutako entitateetarako transferentziak direnean, edo Euskal Autonomia Erkidegoaren bitarteko propio pertsonifikatutzat hartzen diren entitateekiko enkarguak direnean, edo Aurrekontuetan jasotako dirulaguntza izendunak direnean, kasu horietan ez baita baimen hori beharko.

  2. Organismo autonomoetako aurrekontuen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetako aurrekontuen kontura egiten diren gastuek dagokien sailburuaren aldez aurreko baimena beharko dute 1.000.000 euro baino gehiago direnean, edo, aurreko paragrafoaren kasuan, Gobernu Kontseiluarena.

  1. Kontratazioaren arloan, Gobernu Kontseiluari egokituko zaio aurreko artikuluko 1. paragrafoan adierazitako zenbatekoaren gainetik dagoen aurrekontua duten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, organismo autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoen kontratuak eta esparru-akordioak baimentzea. Kasu horretan, kontratu eta esparru-akordioak baimentzearekin batera, gastua ere baimenduko da, baita pleguetan aurreikusitako aldaketei eta luzapenei dagokiena ere.

  2. Esparru-akordioak baimentzearekin batera, baimenduko dira akordio horietatik eratorri eta aurreko artikuluko 1. paragrafoan azaldutako zenbatekoaren gainetik dauden kontratuak ere.

  1. Jaurlaritzak, maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginak eskatutako informazioaz gainera, eragiketa hauen berri emango dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari hiru hilean behin:

    1. Zuzenbide pribatuko ente publikoen, sozietate publikoen eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen ustiapen-aurrekontuak eta kapital-aurrekontuak zenbateraino bete diren, bai eta entitate haien egoera-balantzea, galeren eta irabazien kontua, eta esku-diru fluxuen egoera.

    2. Aldi horretan emandako bermeen zerrenda, eta bermeen onuradunek bete beharrekoa bete izan ez dutelako aurre egin behar izan dien bermeei buruzko informazioa.

  2. Aurreko zenbakian aipatzen den informazioa hiruhileko natural bakoitzaren muga-egunean itxiko da eta aipatutako muga-egunaren hurrengo bigarren hileko 15a baino lehen igorriko da Legebiltzarrera.

Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari hainbat eragiketaren berri emango dio, eragiketa horiek gertatzen diren hilaren hurrengoan. Hona hemen eragiketok:

  1. Egindako zorpetze-eragiketak.

  2. Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten entitateei emandako urtebeterako edo gutxiagorako kreditu eta aurrerakinak.

  3. Itundutako zergetan foru-aldundi bakoitzak izandako diru-sarrerak, zergaka sailkatuak eta zehaztuak.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA. Etxebizitza- eta lurzoru-arloko finantza-neurriak.

Babes ofizialeko etxebizitzen araubideari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko araudian agindutakoa betetze aldera, deskontuen bidez 2021. urtean zehar egingo dituen finantza-eragiketen zenbatekoak ezin izango du 54.652.000 eurotik gora egin.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Sustapenerako neurriak.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailek eta Administrazio instituzionaleko zuzenbide pribatuko ente publikoek hainbat egitasmo finantzatzeko laguntzak eman ahal izango dituzte, mailegu eta aurrerakin itzulgarri modura, ekonomia bultzatzeko, ikus-entzunezko produkzio-sektoreak sustatzeko, jasangarritasun energetikoaren alorreko ekintzak eta proiektuak sustatzeko, bai eta ikerketa, garapen eta berrikuntza sustatzeko ere.

    Kontuan hartu beharreko arauetan jartzen duen moduan eman beharko dira laguntza horiek. Eta maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginean ezarritakoa gorabehera, hartarako eskumena duen organoak gastu-konpromisoak hartu ahal izango ditu halako laguntzak eman ahal izateko baldin eta konpromiso horiek berekin dakarten finantzaketa-kostua eta aurreikusitakoaren arabera Administrazioak aurre egin beharreko arriskua dagozkien aurrekontu-kredituek babestuta badaude.

  2. Laguntzen finantzaketa-kudeaketa Finantzen Euskal Institutuaren bidez egingo da edo, dagokionean, aplikatu beharreko arauetan zehaztutako kaudimen- eta eraginkortasun-baldintzak betetzen dituzten pertsona juridikoen bidez, eta arau horietan eta entitate horiekiko lankidetza-akordioetan xedatzen den moduan. Entitate horiek, halaber, entitate laguntzaile gisa jardun ahal izango dute, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onetsi zuen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean 52. artikuluan eta hura garatzen duten arauetan ezarritakoaren ondorioetarako.

  3. Xedapen gehigarri honen eraginez aurrekontuetako gastuen eta sarreren egoera-orrietan egin beharreko egokitzapen teknikoak egiteko baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasun Sailari.

    HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Zenbait ondare-sarreraren araubidea.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateek merkataritza-sozietate batzuetako partaidetzak besterendu ondoren horiek eskuratzea eragin zuen xede estrategikoa jada betea dutela irizten delako lortzen dituzten aurreikusi gabeko diru-sarrera eta finantza-baliabideak beste finantza-eragiketa batzuk egiteko aplikatu ahal izango dira, eta eragiketok Finantzen Euskal Institutuaren bidez egin ahal izango dira.

    Ondorio horietarako, baimena ematen zaio Jaurlaritzari, 2021eko ekitaldian eta aurrekontu- eta ondare-araubideari buruzko indarreko lege-xedapenetako baldintzetan, bidezko ondare-eragiketak egitea izan dezan eta eragiketa horietatik lortutako funtsak aurreko paragrafoan azaldutako jardueretara aplikatzea izan dezan.

  2. Xedapen honetan aurreikusitakoa betetzeko garatzen diren jarduerak, dena dela, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren finantza-politikaren zerbitzuan ezar daitezkeen gastu arloko baliabide, tresna eta beste ekimen batzuk arrazionalizatzeko eta optimizatzeko Ekonomia eta Ogasun Sailak ezartzen dituen jarraibideei atxiki beharko zaizkie.

    LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Azpiegituretako proiektuak onura publikoko deklaratzea.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoak irratiaren, telebistaren eta, oro har, gizarte-komunikabideen arloan dituen eskumenez baliatzeko beharrezko diren azpiegitura-proiektuak onartzeak, bai eta babes zibileko eta segurtasun publikoko zerbitzuen arloan dituenez baliatzeko beharrezko direnak onartzeak ere, inbertsioetarako kredituen kontura finantzatutako proiektuak baldin badira, berekin ekarriko dituzte kasuan kasuko onura publikoko deklarazioa eta ondasunen urgentziazko okupazioaren beharra nahiz ondasun horiei dagozkien eskubideak eskuratu beharra, nahitaezko desjabetzeari, aldi baterako okupazioari edo zortasunak ezarri edo aldatzeari ekin ahal izateko.

  2. Onura publikoko deklarazioak erreferentzia egingo die proiektuaren zuinketan eta ondoren onartu daitezkeen aldaketetan bilduta dauden ondasun eta eskubideei ere.

  3. Ondorio horietarako, azpiegituretako proiektuek eta proiektu horien aldaketek azaldu beharko dute azpiegituren definizioa eta zehaztu beharko dituzte azpiegiturak egiteko okupatzea eta eskuratzea beharrezko irizten diren lur-sailak, eraikuntzak eta beste ondasun edo eskubideak.

    BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Sektore publikoko kontratuak aldatzea.

  1. Sektore publikoko kontratuen legeriak xedatutakoaren ondorioetarako, 2021eko aurrekontu-ekitaldi honetan zehar kontratu administratiboetan egindako edozein aldaketa interes publikoko arrazoiengatik egiten dela ulertuko da, baldin eta haren xedea bada aurrekontu-egonkortasunaren helburua lortzea.

  2. Administrazio-klausulen orriek erantsi beharko dituzte sektore publikoko kontratuen legerian, aurrekontu-egonkortasuneko neurriak aplikatzearen ondorioz kontratuak aldatu beharrari begira, ezartzen diren arretak.

    SEIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuan ezarritako prestazioen zenbatekoa.

    2021eko ekitaldian, diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa, edozein modalitatetan, eta orobat guraso bakarreko bizikidetza-unitateentzako hileko subsidio osagarriaren zenbatekoa, 2020ko ekitaldian aplikatutakoa izango da % 1,8ko portzentajean gehituta.

    ZAZPIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria.

  1. 2021eko ekitaldian zehar, etxebizitza-alokairurako edo ohiko bizitokirako gastuak estaltzea xede duen etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren gehieneko zenbatekoa, hilean, 250 eurokoa izango da, errentamendu, azpierrentamendu, baterako errentamendu, ostatu-emate edo logela-alokairuaren modalitateetan, eta ez da gehikuntzarako aukerarik izango inolako gorabehera dela eta.

  2. Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legean etxebizitzarako gastuetarako prestazio osagarrirako aurreikusitako araubidea indarrean egongo da Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen 9. artikuluan aurreikusitako erregelamenduzko xedapenak, modu subsidiarioan prestazio ekonomikoen sistema bat ezartzeari buruzkoak, indarrean sartu arte. Araubide eta prozedura hori ezarriko zaie, aldi baterako, Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legearen laugarren xedapen iragankorrean aurreikusitakoarekin bat etorriz prestazio ekonomiko baten onuradun izan daitezkeen pertsonei.

  3. Aurreko paragrafoan aipatutako erregelamenduzko xedapenak indarrean jartzen direnetik, ez da aitortuko Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen araberako etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarri gehiagorik.

  4. Aurrekoa gorabehera, eutsi egingo zaio etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriak jasotzeko eskubidea aitortzeari, bat etorriz Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearekin, betiere aipaturiko araudi-xedapenak indarrean jarri aurretik emandakoak badira eta harik eta lege horren 43. artikuluan aurreikusitako arrazoiengatik iraungitzen diren arte. Prestazio horien kudeaketa eta ordainketa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari dagokio.

  5. Edozein modutan, 2021eko ekitaldian, etxebizitzarako prestazio ekonomiko horren zenbatekoa 250 eurokoa izango da hilean.

  6. Etxebizitzaren arloan eskumena duen sailak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua organismo autonomoak alokairurako prestazioen bi sistemen arteko eskualdaketa ordenatu bat antolatuko dute, bi sistemen alokairurako prestazioen onuradunen eskubideak bermatuko dituena, berme juridiko osoz eta lotutako prestazioen eskubideak eta betebeharrak bateratuta.

    ZORTZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Funtzionarioen nahitaezko erretiroa.

  1. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 38.1 artikuluko lehenengo lerroaldean ezartzen den nahitaezko lege-adina edozein dela ere, Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartutako funtzionarioen nahitaezko erretirorako adina beti izango da araubide hori erregulatzen duten arauek, adinagatiko koefiziente murriztailerik ez duen kotizaziopeko modalitatean erretiro-pentsiorako irispidea izateko, ezartzen dutena.

  2. Etenda mantendu egiten da 2021eko ekitaldian Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 38.1 artikuluko bigarren paragrafoan zerbitzu aktiboan luzapena eskatzeko aukerari buruz jasotzen den xedapenaren aplikazioa.

    Hala ere, eragindako langileak, 65 urte betetzen dituenean, gizarte-aurreikuspeneko araubide bakoitza arautzen duten arauekin bat etorrita, ez baditu egiaztatzen egoera bakoitzari dagokion erretiro-pentsio osoa sortzeko beharrezko diren zerbitzu- edo kotizazio-urteak, zerbitzu aktiboan irautea eskatu ahal izango dio bere erretiroa erabakitzeko eskumena duen organoari. Interesduna zerbitzu aktiborako gai izan beharko da, eta 70 urte bete arte egon ahal izango du bertan gehienez.

    Inola ere ezin izango zaio zerbitzu aktiboa luzatu gehieneko erretiro-pentsioaren onuradun izateko baldintzak betetzen dituen interesdunari (urtero ezartzen da gehieneko hori aurrekontuen legerian), nahiz eta luzapen horrek eskubidea sortu pentsioa ehuneko osagarrien bitartez handitzeko.

    Nolanahi ere, zerbitzu aktiboan egoteko luzapenak Funtzio Publikoko Zuzendaritzaren nahitaezko eta lotesle izaerako txostena beharko du, baimen berezia eman baino lehen.

    BEDERATZIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Euskal administrazio publikoetako enplegatuen prestakuntzarako kredituen kudeaketa.

    Euskal administrazio publikoetako enplegatuen enplegurako prestakuntzarako IVAP organismo autonomoaren aurrekontuetan agertzen diren kredituak organismo horrek kudeatuko ditu, kasuan kasuko deialdien bidez.

    HAMARGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko administrazio-berrantolaketak.

  1. Edozein plan, programa, jarduketa garrantzitsuk edo lege mailako xedapenek eragindako administrazio-berrantolaketak direnean, Jaurlaritzak erregulatu eta xedatu ahal izango du, aplikatzekoa den lan-arloko legeriaren edo funtzio publikoko legeriari jarraituz, subrogazioei buruz behar den guztia, kontratu-erlazioei dagokienez eta sektore publikoko edozein entitateren sorrera, azkentze edo eraldatzetik ondorioztatzen diren eskubide eta betebeharrei dagokienez, bereziki, bertako langileak sektore publikoko beste entitate bati adskribatzeari dagokionez.

  2. Horretarako, aurrekontuetako eta funtzio publikoko eskumena duten sailek proposatuta, Gobernu Kontseiluak aurrekontu-plantillak aldatzea baimendu ahal izango du, eta langile-zuzkidura berriak sortzea Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateetan, baldin eta behar beste zuzkidura amortizatzen badira sektore publikoko beste entitate batzuetan urteko kostu gordina handiagoa izan ez dadin.

    HAMAIKAGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Ikerketa eta Irakaskuntzaren laguntzarako zerbitzuen lanpostuak betetzeko ohiz kanpoko deialdia.

    2021eko ekitaldian, Hezkuntza Sailak lekualdatze-lehiaketaren ohiz kanpoko deialdi baten bidez bete ahal izango ditu ikerketa eta irakaskuntzaren laguntzarako zerbitzuen lanpostuak. Deialdi hori ebatzi ondoren hautatuko diren funtzionarioek xede diren lanpostuen titulartasuna eta behin betiko destinoa eskuratuko dute, eta ezin izango zaie aplikatu, ondore horietarako, Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legearen 33. artikuluko 3 eta 4. paragrafoetan xedatutakoa. Ondorioz, jatorrizko lanpostua eta behin betiko destinoa gordetzeko aukera galduko dute. Nolanahi ere, irakaskuntza-lanpostuetara itzuli ahal izango dira, euren borondatez, lanpostuak betetzeko ohiko lehiaketen bitartez.

    HAMABIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Arrazoizko alokairuaren araubideko etxebizitza babestuak, eta haiek sustatzeko eta kudeatzeko lankidetza-mekanismoak.

  1. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak, agindu bidez, arrazoizko alokairuaren araubideko babes ofizialeko etxebizitzen araubide espezifikoa arautu ahal izango du etxebizitza-premia duten pertsonentzat, baldin eta pertsona horien urteko diru-sarrerak 15.000 eurotik gorakoak badira, bizikidetza-unitatearen diru-sarrera haztatuei dagokienez, eta gehienez 39.000 eurokoak, baldintza berberetan.

  2. Arrazoizko alokairuko babes ofizialeko etxebizitza mota hau sustatzen duen entitateak berak zuzenean edo hark izendatzen duen kudeatzaileak aukeratu ahal izango ditu maizterrak, erabat betez etxebizitza-premiaren baldintzak eta babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari buruz unean-unean indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen beste baldintza batzuk. Era berean, arrazoizko alokairuko etxebizitzen errentak finkatzeko, babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioak zehazten dituzten arauak bete beharko dira.

  3. Arrazoizko alokairuko babes ofizialeko etxebizitza mota hau sustatzen duten entitateek eskubidea izango dute errentamendua sustatzeko laguntza publikoak eskuratzeko. Ondorio horietarako, xedapen honen lehenengo apartatuan aurreikusitako aginduak finkatuko du zer zehaztu behar duten sustatzaileen eta Administrazioaren arteko lankidetza-hitzarmenek xehatze aldera epe luzerako arrazoizko alokairuko etxebizitzen eskaintza bermatzeko funtsezko gai guztiak, halako moldez, non segurtasun juridiko osoa izango baitute aldeek.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasei eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina, irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua, aldatzea.

  1. Aldatzen da testu bategin horren 103. artikulua, jokoa baimentzeko tasaren kuotari dagokiona, eta honela idatzita geratzen da:

    Tarifa honen arabera eskatuko da tasa (eurotan):

    1. Joko-tresnak homologatzeko proba tekniko bakoitza:

    1. Bingoetako eta kasinoetako joko-tresnak: 369,98.

    2. Joko-makinak edo joko-makinen programak: 48,10.

    3. Bingo-jokorako informatika-sistemak: 369,98.

    4. Joko-makinak elkarrekin konektatzeko sistemak. Makina bakoitzeko: 111,00.

    5. Joko-tresnen edo -sistemen bestelako homologazioak: 333,01.

    1. Modeloen erregistroan inskribatzea:

    1. B motako makinak edo jolaserako makina saridunak: 111,00.

    2. P motako makinak edo apustuetarako makina laguntzaileak: 111,00.

    3. C motako makinak edo ausazko jokoetarako makinak: 147,98.

    4. Bestelako joko-makinak: 74,00.

    5. Unitate zentrala duten joko-sistemak: 522,10.

    6. Joko-makinak elkarrekin konektatzeko sistemak: 522,10.

    1. Joko-enpresen erregistroan inskribatzea:

    1. Enpresa operadoreak, fabrikatzaileak, banatzaileak, merkaturatzaileak, laguntza teknikokoak, interkonexioen inportatzaileak eta inportatzaileak eta areto-enpresak: 185,01.

    2. Bingo-jokoko enpresak, txartelen ustiatzaileak, apustuen ustiatzaileak eta bestelako joko-enpresak: 369,98.

    3. Joko-kasinoak dituzten enpresak: 555,00.

    4. Inskripzioa berritzea, ebazpena sortzen duenean: inskripziorako tarifaren % 50.

    1. Baimenak, hauetarako:

    1. Joko-kasinoak: 1.849,94.

    2. Bingo-aretoak: 924,97.

    3. Joko-aretoak, apustu-lokalak eta Jokoen Katalogoan dauden jokoetarako beste lokal espezifiko batzuk: 443,98.

    4. Zozketak eta tonbolak: 125,43.

    5. C motako makinak edo ausazko jokoetarako makinak ustiatzeko baimenak: 58,53.

    6. Beste joko-makina batzuk ustiatzeko baimenak: 37,00.

    7. Bingo metatu interkonektatua: 74,00.

    8. Joko-lokalak jartzeko eta jarduteko baimena eskualdatzea: 147,98.

    9. Kasinoko berezko jokoetako txapelketak: 170,62.

    10. Zuzendaritzaren jarduna eskatzen duten beste izapide batzuk: 74,00.

    1. Baimenak berritzea edo aldatzea:

    1. Joko-kasinoen baimenak berritzea edo aldatzea: 628,99.

    2. Bingo-aretoen baimenak berritzea edo aldatzea: 295,98.

    3. Apustu-lokalen edo joko-aretoen baimenak berritzea edo aldatzea: 147,98.

    1. Ebazpena eskatzen duten beste baimen batzuk: 74,00.

    2. Joko-makinei dagozkien beste izapide batzuk:

    1. Makinak ustiatzeko baimenak eskualdatzea. Makina bakoitzeko: 12,57.

    2. Establezimendu-aldaketak edo makina-aldaketak. Makina bakoitzeko: 12,57.

    3. Ustiatzeko baimenaren edo kokatze-buletinaren kopia: 37,00.

    1. Arauz exijitutako liburuen zuzemenak egitea eta agiriak konpultsatzea:

    1. Liburuen zuzemenak egitea. 100 orri edo zatiki bakoitzeko: 18,51.

    2. Agiriak konpultsatzea. Lehenengo 10 orriak: 3,70.

      Gainerako orriak, 0,38 euro konpultsatutako orri bakoitzeko.

    1. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak joko-prozedurei buruz peritu-txostenak edo txosten teknikoak egitea: 48,10.

  2. 107 bis artikulua gehitzen zaio testu bategin horren V. tituluko III. kapituluari (ikuskizun-tasa), eta honela idatzita geratzen da:

    107 bis artikulua. Salbuespenak.

    Udalak salbuetsita daude tasa ordaintzetik, baldin eta zerga-egitate diren zerbitzuen hartzaileak badira.

    d) letra gehitzen zaio testu bategin horren VI. tituluko II. kapituluaren 116. artikuluari (Industriaren eta industria-segurtasunaren arloko zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko tasa), eta honela idatzita geratzen da:

    1. Substantzia arriskutsuak tarteko direnean sortzen diren istripuen berezko arriskuen ebaluazioa.

    4. apartatua gehitzen zaio testu bategin horren VI. tituluko II. kapituluko 119. artikuluan jasotako tarifari (Industriaren eta industria-segurtasunaren arloko zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko tasa), eta honela geratzen da idatzita:

    1. Arriskuen ebaluazioa.

    1. Arriskuen analisia ebaluatzea:

      1. Kuota finkoa: espedientea hastea 2.800,00.

      2. Kuota aldakorra (hurrengo a eta b letrak aplikatzearen ondoriozko zenbatekoen batura):

      1. Establezimenduaren mugetatik kanpo ondorioak sortzen dituen eta kuantifikatuta dagoen istripu-kasu bakoitzeko: 400,00.

      2. Establezimenduaren mugetatik kanpo ondorioak sortzen dituen eta kuantifikatuta dagoen istripu-kasu bakoitzeko, baldin eta, gainera, arriskuen analisi kuantitatiboaren ebaluazioa beharrezkoa bada: 400,00.

        3. Kanpoko larrialdi-plana egiteko oinarrizko informazioa ebaluatzea: 175,00.

    2. Jada ebaluatutako segurtasun-txostenak berrikustea: aurreko 4.1 zenbakian aurreikusitako tarifa aplikatzearen ondoriozko zenbatekoen % 50.

    VIII. kapitulua (Sendagaien, osasun-produktuen, kosmetikoen eta zaintza pertsonalaren arloko jarduerak emateagatik eta egiteagatik ordaindu beharreko tasa) gehitzen zaio testu bategin horren VII. tituluari, eta honela idatzita geratzen da:

    178 bis artikulua. Zerga-egitatea.

    Tasaren zerga-egitatea da 178 quinquies artikuluan aipatzen diren zerbitzuak edo jarduerak ematea edo egitea; zehazki, legez aitortutako sendagaiei, osasun-produktuei, produktu kosmetikoei eta zaintza pertsonalerako produktuei, farmazia-laborategiei eta banaketa-entitateei dagozkienak.

    178 ter artikulua. Subjektu pasiboa.

    Zerga-egitate diren zerbitzuak jasotzea edo jarduerak egitea eskatzen duten pertsona fisiko edo juridikoak dira tasa honen subjektu pasiboak.

    178 quater artikulua. Sortzapena.

    Zerga-egitate den zerbitzua edo jarduera ematen edo egiten den unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra, eta subjektu pasiboak dagokion eskaera egiten duen unean exijituko da tasaren ordainketa. Eskabidea ez da izapidetuko dagokion tasa ordaindu dela egiaztatu arte.

    Aurrekoa gorabehera, Administrazioaren zerbitzua edo jarduketa ofizioz ematen bada, jarduketa horien hasiera jakinarazten denean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra, eta tasaren zenbatekoa beti ordaindu beharko da zerbitzua eman edo jarduera gauzatu aurretik.

    178 quinquies artikulua. Kuota.

    Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):

    1. Farmazia-industria.

    1. Zuzen fabrikatzeko arauak (ZFA) ikuskatzea eta egiaztatzea, erabilitako egun bakoitzeko: 440,01.

    2. Zuzen fabrikatzeko arauei buruzko egiaztagiria (ZFA) emateagatik: 219,99.

    3. Laginak hartzea: 300,00.

    4. Beste ikuskapen batzuk: 88,02.

    5. Baimena eman ondorengo sendagaien inguruko behaketa-azterlanak baimentzeko ebaluazioa: 440,01.

    1. Laborategiak, sendagaiak kontrolatu eta/edo garatzeko zentroak.

    1. Laborategiko praktika onak (LPO) ikuskatzea eta egiaztatzea, erabilitako egun bakoitzeko: 440,01.

    2. Laborategiko praktika onei buruzko egiaztagiria (LPO) emateagatik: 219,99.

    3. Beste ikuskapen batzuk: 88,02.

    4. Giza erabilerarako sendagaiak merkaturatzeko baimenaren titularren farmakozaintzako sistema ikuskatzea eta farmakozaintzako jarduerak egiteko azpikontratatzen diren enpresak ikuskatzea, erabilitako egun bakoitzeko: 440,01.

    5. Saiakuntza klinikoak: praktika kliniko onak ikuskatzea eta egiaztatzea, erabilitako egun bakoitzeko: 440,01.

    1. Kosmetikoak.

    1. Zuzen fabrikatzeko arauak (ZFA) ikuskatzea eta egiaztatzea, erabilitako egun bakoitzeko: 440,01.

    2. Zuzen fabrikatzeko arauei buruzko egiaztagiria (ZFA) emateagatik: 219,99.

    3. Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua: 75,00.

  1. Aldatzen da testu bategin horren 196. artikuluko 6.2.1 apartatua (T-5 tasa. Seigarren eta zazpigarren zerrendetako ontziak), eta honela idatzita geratzen da:

    2.1. Aurreko 6.1 apartatuan ezarritako tasa bider koefiziente hau egitearen ondoriozko emaitza izango da kuota:

    Uraren eta energia elektrikoaren hargunea: 0,007.

  2. Aldatzen da testu bategin horren 197 bis artikuluko 2. apartatua (T-7 tasa. Aparkatzea), eta honela idatzita geratzen da:

    1. Tasaren subjektu pasibo zergadun solidarioak dira aparkaleku-zerbitzuaren onuraduna edo baimenaren titularra eta ibilgailuaren jabea.

  3. Aldatzen da testu bategin horren 197 bis artikuluko 4. apartatua (T-7 tasa. Aparkatzea), eta honela idatzita geratzen da:

    1. Tasa honen zerga-oinarria portuko aparkalekuan emandako denbora da.

      Baimena duten pertsonen kasuan, tasa honen zerga-oinarria aparkaleku-zerbitzua erabiltzeko baimena bera izango da.

  4. Aldatzen da testu bategin horren 197 bis artikuluko 5.1.3 apartatua (T-7. Aparkatzea), eta honela idatzita geratzen da:

    1.3. Portuko amarratzaileek lehentasunez erabiltzeko aparkalekuak dituzten kirol-portuetan, honako diru kopuru hauek kobratuko dira aparkatzeko zerbitzua erabiltzeko baimenagatik:

    Donostia, Getaria, Bermeo eta Mutrikuko portuetan: 66,27 euro urteko.

    Hondarribiko eta Orioko portuetan: 93,01 euro urteko.

    Iragaitzaz edo bidez dabiltzan amarratzaileen ibilgailuetarako: 5,21 euro/eguna.

  5. Aldatzen da testu bategin horren 197 quinquies artikuluko 5.1.1 apartatua (Okupazio pribatiboaren eta portuko jabari publikoa erabiltzearen tasa), eta honela idatzita geratzen da:

    1.1. Oro har, hauek dira tasaren kuotak:

    1. Eraiki gabeko azalera: 12,88 euro/m2/urtea.

    2. Eraikitako azalera: 25,71 euro/m2/urtea.

    3. Aisia-nabigazioko erabilera duten portu-eremuetan eraikitako azalera: 7,09 euro/m2/hila.

    1. eta b) kasuetan, % 25eko murrizketa-koefizientea ezartzen da portu hauetan:

      Armintza.

      Deba.

      Ea.

      Elantxobe.

      Lekeitio.

      Mundaka.

      Mutriku.

      Orio.

      Plentzia.

      Zumaia.

    1. kasuan, % 65eko murrizketa-koefizientea ezartzen da portu hauetan:

      Armintza.

      Deba.

      Ea.

      Elantxobe.

      Mundaka.

      Mutriku.

      Ondarroa.

      Orio.

      Plentzia.

  6. Aldatzen da testu bategin horren 197 quinquies artikuluko 6. apartatua (Okupazio pribatiboaren eta portuko jabari publikoa erabiltzearen tasa), eta honela idatzita geratzen da:

    1. Toki-korporazioek ez dituzte ordaindu beharko emakiden eta baimenen tasak, baldin eta baimen eta emakida horiek zuzenean edo hirugarrenen aldetik irabazteko asmoz ustiatzen ez badira.

      Arrantzaleen kofradiak eta ekoizleen antolakundeak ordaintzetik salbuetsita egongo dira portuko jabari publikoa okupatzeko emakidetan, baldin eta haien xedea bada eraikin hauetako bat eraikitzea eta ustiatzea: sareak manipulatzeko eraikinak; tinak edo kaxak garbitzeko instalazioak; izotz-fabrikak; arrainak jaso, erakutsi, maneiatu edo saltzeko lonjak; arraina izozteko eta biltegiratzeko plantak, eta lanabesak biltegiratu eta konpontzeko sotoak. Emakida eskualdatzen bada edo eraikina eta instalazioak amortizatzeko aurreikusitako denbora amaitzen bada, ez da salbuespen hori aplikatuko.

    9. apartatua gehitzen zaio testu bategin horren 197 quinquies artikuluari (Okupazio pribatiboaren eta portuko jabari publikoa erabiltzearen tasa), eta honela idatzita geratzen da:

    1. Portuko jabari publikoa okupatzeko edo erabiltzeko gaikuntza-titulua eman zaion merkataritza- edo industria-jarduera egun osotan eteten edo geldiarazten bada, exijitu beharreko tasaren kuotaren zehaztapena proportzionala izango da eten edo geldiarazi ez den jarduera-aldiarekiko, administrazio publikoek onartutako xedapen orokor eta nahitaez bete beharrekoen arabera.

  1. Aldatzen da testu bategin horren bigarren xedapen gehigarrian (Euskadiko Kirol Portuak zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren izaera publiko ez-tributarioko ondare-prestazioak tarifak) A) letraren 6.2.1 apartatua (Seigarren eta zazpigarren zerrendetako ontziengatiko tarifa), eta honela idatzita geratzen da:

    2.1. Aurreko 6.1 apartatuan ezarritako tarifa bider koefiziente hau egitearen ondoriozko emaitza izango da kuota:

    Uraren eta energia elektrikoaren hargunea: 0,007.

  2. Aldatzen da testu bategin horren bigarren xedapen gehigarrian (Euskadiko Kirol Portuak zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren izaera publiko ez-tributarioko ondare-prestazioak tarifak) B) letraren 2. apartatua (Aparkatzeagatiko tarifa), eta honela idatzita gelditzen da:

    1. Tarifa modu solidarioan ordaindu beharko dute ibilgailuaren jabeak eta aparkaleku-zerbitzua erabiltzeko baimenaren onuradunak edo titularrak.

  3. Aldatzen da testu bategin horren bigarren xedapen gehigarrian (Euskadiko Kirol Portuak zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren izaera publiko ez-tributarioko ondare-prestazioak tarifak) B) letraren 4. apartatua (Aparkatzeagatiko tarifa), eta honela idatzita gelditzen da:

    1. Tarifaren kuoten zenbatekoa kalkulatzeko, portuko aparkalekuan emandako denbora hartuko da kontuan.

      Baimena duten pertsonen kasuan, tarifaren kuoten zenbatekoa kalkulatuko da aparkaleku-zerbitzua erabiltzeko baimenaren beraren arabera.

  4. Aldatzen da testu bategin horren bigarren xedapen gehigarrian (Euskadiko Kirol Portuak zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren izaera publiko ez-tributarioko ondare-prestazioak tarifak) B) letraren 5.1.3 apartatua (Aparkatzeagatiko tarifa), eta honela idatzita gelditzen da:

    1.3. Portuko amarratzaileek lehentasunez erabiltzeko aparkalekuak dituzten kirol-portuetan, honako diru kopuru hauek ordainduko dira aparkatzeko zerbitzua erabiltzeko baimenagatik:

    Donostia, Getaria, Bermeo eta Mutrikuko portuetan: 66,27 euro/urtea.

    Hondarribiko eta Orioko portuetan: 93,01 euro/urtea.

    Iragaitzaz edo bidez dabiltzan amarratzaileen ibilgailuetarako: 5,21 euro/eguna.

  5. D letra gehitzen zaio testu bategin horren bigarren xedapen gehigarriari (Euskadiko Kirol Portuak zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren izaera publiko ez-tributarioko ondare-prestazioak tarifak), eta honela idatzita gelditzen da:

    1. Portuko jabari publikoaren okupazio pribatibo eta erabileragatiko tarifa.

      1. Tarifa honen xedea dira portuko jabari publikoaren okupazioa eta erabilera, tartean direla lurgaina eta lurpea ere.

      2. Hauek ordaindu beharko dute tarifa:

        1. Emakida edo baimena izanez gero: emakidaduna edo baimenaren titularra, hurrenez hurren.

        2. Titulurik gabeko okupazioa izanez gero: okupatzailea.

      3. Tarifaren sortzapena honela gertatuko da:

        1. D letra honen 2.a apartatuan aipatzen den kasuan, emakidaren edo baimenaren tituluak ematen direnetik, eta urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean emakidak edo baimenak urtez urte izango dituen indarraldietan.

        2. D letra honen 2.b apartatuan aipatzen den kasuan, okupazioa gertatzen den unean.

          Sortzapenaren unean egingo da likidazioa. Emakidak eta baimenak urtebeterako edo gehiagorako ematen direnean, aurretik egingo da tarifaren likidazioa, urte bakoitzeko urtarrilean.

      4. Tarifaren kuoten zenbatekoa kalkulatzeko, portuko jabari publikoan okupatu den azalera (metro karratuetan neurtuta) eta okupazioaren iraupena hartuko dira kontuan.

      5. Hauek dira tarifaren kuotak:

      1. Emakidak.

        1. Oro har, hauek dira tarifaren kuotak:

        1. Eraiki gabeko azalera: 12,88 euro/m2/urtea.

        2. Eraikitako azalera: 25,71 euro/m2/urtea.

        3. Aisia-nabigazioko erabilera duten portu-eremuetan eraikitako azalera: 7,09 euro/m2/hila.

        1. eta b) kasuetan, % 25eko murrizketa-koefizientea ezartzen da portu hauetan:

          Armintza.

          Deba.

          Ea.

          Elantxobe.

          Lekeitio.

          Mundaka.

          Mutriku.

          Orio.

          Plentzia.

          Zumaia.

        1. kasuan, % 65eko murrizketa-koefizientea ezartzen da portu hauetan:

          Armintza.

          Deba.

          Ea.

          Elantxobe.

          Mundaka.

          Mutriku.

          Ondarroa.

          Orio.

          Plentzia.

          2. Emakida bidez esleitzen diren instalazioak lurpean egon eta, gainera, lur gainean ibiltzea eragozten ez dutenean, eraiki gabeko azalera okupatzeko kuotak aplikatuko dira % 50eko murrizketarekin. Lurpeko kanalizazioetan, metro lineal bakoitzeko 1 m2 gutxienez zenbatuko da.

          3. Okupazioaren xedea bada portuko eginkizunekin zuzeneko loturarik ez duten merkataritzako edo industriako jarduerak garatzea, 5.1.1 apartatuan ezarritako kuotak aplikatuko dira % 50eko gehikuntzarekin.

          Hala ere, gehikuntza hori % 20koa izango da Hondarribiko portuan nautika- eta kirol-erabilera duten eremuetan merkataritza-erabilerako eraikitako azalerak direnean.

          4. Emakidaren helburu den lokala ekipatuta dagoenean eta bertan gauzatuko den merkataritza- edo industria-jarduera gauzatzeko behar diren tresnak eta makinak barne hartzen dituenean, 5.1.1 apartatuan ezarritako kuota aplikatuko da % 125eko gehikuntzarekin.

          5. Okupazio horretan bertan 5.1.2 eta 5.1.3 apartatuetan aipatzen diren egoerak gertatzen badira, apartatu bakoitzari dagokion kuotaren batezbesteko aritmetikoa egingo da.

          6. Emakidaren xedea ur-eremu jakin bat okupatzea denean, kuotak eraiki gabeko azalerari dagozkionak izango dira.

          7. Emakidaren xedea badira sareak maneiatzeko eraikinak, edo tinak edo kaxak garbitzeko instalazioak, izotz-fabrikak, arrainak jaso, erakutsi, maneiatu edo saltzeko lonjak, edota izozteko plantak, eraikitako azaleraren okupazioari dagozkion kuotak aplikatuko dira % 50eko murrizketarekin.

          8. Emakidaren lehenbiziko urtean, exijitzen den tarifaren zenbatekoa urte horretan indarrean egon den aldiarekiko proportzionala izango da, eta aurreko apartatuen arabera lortutako zenbatekoari dagokion hainbanaketa aplikatuko zaio. Era berean, emakidak indarrean irauten duen azken urtean ere aplikatuko da hainbanaketaren irizpide hori.

      2. Baimenak:

        Baimena denean, kopuru hauek aplikatuko dira:

        1. Merkataritza- edo industria-jarduera baterako denean:

        1. Portuko jarduerekin zerikusia badu: 0,240926 euro/m2/eguna.

        2. Portuko jarduerekin zerikusirik ez badu: 0,472920 euro/m2/eguna.

          2. Merkataritza- edo industria-jarduera baterako ez denean: 0,240928 euro/m2/eguna.

          3. Zehaztuko diren biltegiratzeguneetan dauden espazioak okupatu edo erabiltzeko baimena denean, tarifaren zenbatekoak kuota orokorraren % 50eko murrizketa izango du.

      3. Emakida edo baimenei dagozkien tarifen zenbatekoak urtero berrikusiko dira, dagokion legeak onartutako portuko tarifak eguneratzen diren heinean.

        Lehenago esleitutako emakidak eta baimenak, baldin haien tituluan prezioak berrikusteko klausula badago, aurreko paragrafoan ezarritakoaren arabera berrikusiko dira, klausula horrek lege hau aipatzen badu edo kontsumoko prezioaren indizea ez beste adierazle bat aipatzen badu. Kontsumoko prezioen indizea aipatzen badu, indize horrek izandako gorabeheren arabera berrikusiko dira.

      4. Emakidak edo baimenak esleitzeko lehiaketetarako deialdiak egiten badira, baldintza-agirietan, ebazteko irizpideen artean, jaso ahal izango da lizitatzaileek zenbateko gehigarriak eskaintzea, tarifa honetarako ezarritakoez gain. Eskaintzen diren zenbateko gehigarriak, tributu-izaerarik ez dutenez, ez daude aurreko 5.3 apartatuan aurreikusitako eguneratze-erregimenaren mende.

      5. Baimenaren xedea kirol- eta jolas-ekitaldiak egitea denean, hau izango da tarifaren zenbatekoa: ekitaldiak egiten diren egunean izandako benetako okupazio-orduei eta artikulu honen aurreko apartatuen arabera ateratako emaitzari proportzioan dagokiena. Ondorio horietarako, lurralde-ordezkaritzako langileek bidalitako aktak benetan egin den okupazioaren hasiera-ordua eta amaiera-ordua zehaztuko ditu.

      6. Toki-korporazioek ez dituzte ordaindu beharko emakiden eta baimenen tasak, baldin eta baimen eta emakida horiek zuzenean edo hirugarrenen aldetik irabazteko asmoz ustiatzen ez badira.

        Arrantzaleen kofradiak eta ekoizleen antolakundeak ordaintzetik salbuetsita egongo dira portuko jabari publikoa okupatzeko emakidetan, baldin eta haien xedea bada eraikin hauetako bat eraikitzea eta ustiatzea: sareak manipulatzeko eraikinak; tinak edo kaxak garbitzeko instalazioak; izotz-fabrikak; arrainak jaso, erakutsi, maneiatu edo saltzeko lonjak; arraina izozteko eta biltegiratzeko plantak, eta lanabesak biltegiratu eta konpontzeko sotoak. Emakida eskualdatzen bada edo eraikina eta instalazioak amortizatzeko aurreikusitako denbora amaitzen bada, ez da salbuespen hori aplikatuko.

      7. Onura publikokotzat deklaratutako irabazi-asmorik gabeko entitateek ez dituzte tasak ordaindu beharko baldin eta portuko jabari publikoaren okupazioak eta erabilerak onura ekonomikorik ez badakar.

      8. Portuko jabari publikoa titulurik gabe okupatzen edo erabiltzen den kasuetan, aplikatu beharreko kuota baimenei dagokiena % 100 gehituta izango da.

      9. Portuko jabari publikoa okupatzeko edo erabiltzeko gaikuntza-titulua eman zaion merkataritza- edo industria-jarduera egun osotan eteten edo geldiarazten bada, exijitu beharreko tasaren kuotaren zehaztapena proportzionala izango da eten edo geldiarazi ez den jarduera-aldiarekiko, administrazio publikoek onartutako xedapen orokor eta nahitaez bete beharrekoen arabera.

    AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. 13/2019 Legea, abenduaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2020. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena aldatzea.

  1. Aldatzen da 2020. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legearen azken xedapenetako bigarrenaren 5. paragrafoa (Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legea aldatzea, uraren kanona arautzeari dagokionez), eta honela idatzita geldituko da:

    1. Aldatzen da lege horren 47. artikulua, eta honela idatzita geldituko da:

    1. Kanona ordaindu beharretik salbuetsita daude ur kontinentalen hartze edo sarrerak erabilera edo kontsumo hauetarako:

      1. Kontsumitu gabe, energia edo indar eragilea lortzeko baliatzea.

      2. Ingurunera itzultzen den hartutako ur-bolumena, ur-hartze gunetik gertu, errespetatu beharreko emari ekologikoaren zati legez, eta erregelamendu bidez ezarritakoarekin bat.

      3. Urtean 200 metro kubiko baino gutxiagoko ur-hartzeak edo ur-sarrerak.

    2. Zerga-oinarrian % 90eko hobaria izango du nekazaritzan eta abeltzaintzan erabiliko den ur-hartzeak edo ur-sarrerak, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-sektoreko organo eskudunak Euskadiko Nekazaritza- lanetan Egoki Jarduteko Kodea betetzen dela egiaztatzen badu edota ustiapen-koadernoa, ingurumen-arloko kontratua edo antzeko egiaztagiriak baditu.

      Hobari hori aplikatzeko, ur-azaleratzearen edo -aprobetxamenduaren Administrazioaren baimena edo emakida eduki beharko da, uraren erabilera abeltzaintzarako eta ureztatzeetarako dela jasoko duena.

    11. apartatua gehitzen zaio Euskal Autonomia Erkidegoko 2020. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legearen azken xedapenetako bigarrenari (Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legea aldatzea, uraren kanona arautzeari dagokionez), eta honela idatzita geratzen da:

    1. Kentzen dira lege horren 48. artikuluko 3., 4. eta 5. apartatuak (Zergaren subjektuak).

  1. Aldatzen da Euskal Autonomia Erkidegoko 2020. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 3/2019 Legearen azken xedapenetako seigarrena (Indarrean jartzea), eta honela idatzita geratzen da:

    Lege hau 2020ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean. Nolanahi ere, azken xedapenetako bigarrenean aurreikusitako aldaketa 2022ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

    AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA. Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina aldatzea.

  1. Aldatzen da testu bategin horren 31. artikuluko 2. apartatua, eta honela idatzita geratzen da:

    1. Eskubide publiko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrarenak, haren organismo autonomoenak eta zuzenbide pribatuko ente publikoenak, erlazio eta egoera juridiko jakin batzuen ondorioz; hau da, erlazio eta egoera horietan entitate horiek ahal publiko batzuen titularrak direnean. Eskubide publikoak honelakoak izan daitezke:

      1. Zuzenbide publikoko diru-sarrerak.

      2. Beste eskubide batzuk.

  2. Aldatzen da testu bategin horren 32. artikuluaren l) letra, eta honela idatzita geldituko da:

    1. Autonomia Erkidegoko Administrazioak, haren organismo autonomoek edo zuzenbide pribatuko ente publikoek jaso beharreko zenbatekoak, beste pertsona publiko edo pribatu batzuei sustapen- edo interes publikoko helburuekin entitate horiek emandako mailegu eta bermeei buruzko kontratuen ondorioz.

  3. Aldatzen da testu bategin horren 32. artikuluko m) letra, eta honela idatzita geratzen da:

    1. Autonomia Erkidegoak emandako dirulaguntzen zenbatekoak, baldin eta dirulaguntza horiek emateko baldintzak edo xedea ez betetzeagatik Autonomia Erkidegoko Administrazioari, haren organismo autonomoei edo Administrazio instituzionala osatzen duten zuzenbide pribatuko ente publikoei itzuli behar bazaizkie.

    7. apartatua gehitzen zaio testu bategin horren 40. artikuluari, eta honela idatzita geratzen da:

    1. Diruzaintzaren arloan eskumena duen saileko titularrak aukera izango du eskubide publikoetatik eratorritako zor guztiak ez likidatzeko edo, hala badagokio, baliogabetzeko eta kontabilitatean baja emateko, zor horien zenbatekoak txikiagoak badira zor horiek ordainarazteak eta biltzeak dakarten kostua estaltzeko nahikotzat jotzen den zenbatekoa baino.

  1. Aldatzen da testu bategin horren 48. artikuluko 5. apartatua, eta honela idatzita geratzen da:

    1. Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren bitartez finantzatutako entitateek, haien izaera edo forma juridikoa edozein dela ere, titulu honetan jasotako publikotasun-, konkurrentzia- eta objektibotasun-printzipioetara egokituko dute beren dirulaguntzen jarduera, betiere haiek sortzeko legeak edo estatutu-arauek sustapenerako administrazio-ahala esleitzen badiete.

      Zehazki, lege honen 7.4 artikuluaren a), b) eta c) letretan adierazitako zuzenbide pribatuko ente publikoek eta entitateek, haien izaera juridikoarekin bateragarriak diren heinean, artikulu hauetan xedatutakoa aplikatu beharko dute: 49. artikuluaren 3., 10., 11. eta 12. paragrafoak, 50. artikuluaren 1., 2. eta 3. paragrafoak, 51. artikuluaren 1. paragrafoa eta 53. artikuluaren 1. eta 2. paragrafoak. Laguntzak arautzen dituzten oinarriak onartzeko eta laguntza horiek emateko organo eskuduna izango da entitatearen estatutu sozialen arabera edo hura sortzeko arauaren arabera eskumena duena, eta oinarri horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez zabalduko direla bermatuko da.

    9. apartatua gehitzen zaio testu bategin horren 51. artikuluari, eta honela idatzita geldituko da:

    1. Laguntzak edo dirulaguntzak emateko prozedura edozein dela ere, horretarako ezarritako gehieneko epea ebazpenik jakinarazi gabe igarotzeak interesdunak legitimatzen ditu dirulaguntza emateko eskaera administrazio-isiltasunez ezetsi dela ulertzeko.

    AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA. Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina, maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua, aldatzea.

  1. Aldatzen da testu bategin horren 30. artikuluko 1. apartatua, eta honela idatzita gelditzen da:

    1. Konpromiso-kredituen egoera-orria osatzen dute uneko ekitaldian baimentzen diren eta ekitaldi batean baino gehiagotan konprometitu edo sor daitezkeen urte anitzeko gastu guztiek.

  2. Aldatzen da testu bategin horren 55. artikulua, eta honela idatzita gelditzen da:

    Gerorako konpromisoen egoera-orrian, unean uneko ekitaldian hasten diren eta ekitaldi batean baino gehiagotan sortzea aurreikusi diren aldizkakoak ez diren inbertsioak, dirulaguntzak eta gastuak jasoko dira. Inbertsio, dirulaguntza eta gastu horiei dagozkien zuzkidurak lege honetako V. tituluaren zortzigarren kapituluan ezarritakoaren arabera aldatuko dira.

    AZKEN XEDAPENETAKO BOSGARRENA. Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legea aldatzea.

    Aldatzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 39.2.b artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

    1. Euskal Estatistika Batzordeko bokalak.

    AZKEN XEDAPENETAKO SEIGARRENA. Garapena eta gauzatzea.

  1. Baimena ematen zaio Jaurlaritzari lege hau garatzeko behar diren xedapenak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak proposatuta, emateko.

  2. Baimena ematen zaio Gobernu Kontseiluari Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko langileen ordainsari-araubidea eta -baldintzak egokitzeko, Ekonomia eta Ogasun Sailak eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak proposatuta, 2021eko ekitaldian sektore publikoko langileen gastuei dagokienez eman daitezkeen oinarrizko xedapenen arabera.

  3. Organismo autonomoen, zuzenbide pribatuko ente publikoen, sozietate publikoen eremuan, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoen eremuan ere, bakoitzaren gobernu-organoaren eginkizuna izango da lege honen 19. artikuluan eta hurrengoetan eta lege hau garatzeko egiten den araudian jasotzen diren neurriak aplikatzea.

    AZKEN XEDAPENETAKO ZAZPIGARRENA. Indarrean jartzea.

    Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean. Nolanahi ere, azken xedapenetako bigarrenean aurreikusitako aldaketa 2021eko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta egun horretatik aurrera izango ditu ondorioak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren organismo autonomoen aurrekontuko gastuen egoera-orriaren konpromiso-kredituak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko zuzenbide pribatuko ente publikoen, sozietate publikoen eta sektore publikoko fundazioen gerorako konpromisoak, 2021. urteari dagozkionak.

(IKUS .PDF)

  1. I. kapituluko kredituetatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan, bere organismo autonomo administratiboetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko partzuergoetan diharduten langileei ordaintzeko direnak, horrela bete egingo baitira Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean ezarritako lansarien arauak.

  2. Benetan egindako zerbitzalditik eta Herri Administrazioan egindako zerbitzuak aitortzeari buruzko abenduaren 26ko 70/1978 Legean xedatutakotik eratorritako hirurtekoak ordaintzeko kredituak.

  3. Dauden lanpostu hutsak direla-eta urritu diren langile-zuzkiduren kredituak, baldin eta ezargarria den legediaren arabera betetzen badira lanpostu huts horiek.

  4. Klase pasiboetako kredituak, betiere kredituok sortu ziren urtean zeuden betebehar espezifikoen aitortze-mailaren arabera eta indarrean dagoen araubideak ezarritakoari jarraiki.

  5. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak jaulkitako mota guztietako zor publikoaren beharkizunak betetzeko kredituak. Hona hemen beharkizunen jatorria: batetik, kapitalaren korrituak eta amortizazioa, eta, bestetik, zor publikoa jaulki, bihurtu, trukatu edo amortizatzeko eragiketek dakartzaten gastuak, langileria-gastuak izan ezik.

  6. Hezkuntza-arloan itundutako konpromisoak bermatzeko kredituak, bai eta konpromisoak finantzatzeko kredituak ere.

  7. Lanbide Heziketako Euskal Plana garatzeko kredituak.

  8. Indarrean dagoen legediaren arabera, beste toki batean bizitzeagatik langileak sortzen duen kalte-ordaina ordaintzeko kredituak, baldin eta kalte-ordain horiek jasotzeko eskubidea aitortu bada lanpostu horretarako.

  9. Osasun Saileko aurrekontuan ospitalez kanpoko farmazia-laguntza, protesiak eta elbarrientzako ibilgailuak ordaintzeko izendatuta dauden kredituak.

  10. Indarrean dagoen legediaren arabera terrorismoaren biktimei dirulaguntzak eta laguntzak ordaintzeko kredituak.

  11. Mehatxatutako pertsonak eta ondasunak zaintzeko eta horien segurtasuna bermatzeko zerbitzu osagarriak garatzeko kredituak.

  12. Indarrean dagoen legediaren arabera genero-indarkeriaren biktimentzako dirulaguntzak eta laguntzak ordaintzeko kredituak.

  13. Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak ezarritako diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria ordaintzeko kredituak.

  14. Ardurapean seme-alabak dituzten familiei laguntzeko dirulaguntzak eta familia eta lana bateratzen laguntzeko dirulaguntzak, Familiei Laguntzako abenduaren 12ko 13/2008 Legeak ezartzen dituenak, ordaintzeko bideratzen diren kredituak.

  15. Enpresek enplegua sustatzeko eta sortzeko neurriengatik eta langileen prestakuntzagatik Gizarte Segurantzaren kuotetan aplikatzen dituzten hobarietarako kredituak, bai eta Lehen Aukera programa finantzatzera bideratutakoak ere.

  16. Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa ezartzeko kredituak.

  17. Abokatu eta prokuradoreek atxilotuari legelari-laguntza emateko ofiziozko txandari dagozkion kredituak, eta etxeko indarkeriako txandari dagozkionak.

  18. Zenbait biztanle-talde agindutako mediku-tratamenduetara atxikitzeko bideratutako laguntzak ordaintzeko kredituak.

  19. Etxebizitza izateko eskubide subjektiboa betetzeko prestazio ekonomikoak, zeinak Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legeak ezarrita dauden, ordaintzeko kredituak.

  20. Gastuen egoera-orriaren azalpen xehekatuan zabalgarri-izaerarekin zehazten diren kredituak eta jarraian zehazten direnak.

    (IKUS .PDF)

  1. Lege honen 25. artikuluak ezartzen duenaren arabera, itunpeko ikastetxeen ikasgela bakoitzeko ekonomia-moduluen osagaien urteko zenbatekoak eranskin honetan ezarritakoaren arabera geratuko dira hezkuntza-maila guztietarako, modulu betea daukaten gela itunduei dagokienez.

  2. Modulu partzialak honako irizpide honen arabera eguneratuko dira: erreferentziako modulu betearen gainean ikasgela bakoitzarengatik, eta moduluari jarraiki, aplikatu beharreko finantzaketa-ehunekoari eutsi egingo zaio lege honen bidez onartzen diren modulu beteak ezarri ondoren.

  3. HLO heziketa-zikloren bat ezartzen baldin bada eta ziklo horren modulua lege honetan onartuta ez balego, Hezkuntza Administrazioak lege honen IV. eranskinean agertzen den pareko ziklo baten modulua aplikatuko dio, betiere honekin lotuta eta Administrazioaren ustez bidezkoa dena.

    (IKUS .PDF)

    Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

    Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 11.

    Lehendakaria,

    IÑIGO URKULLU RENTERIA.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.