Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, honako lege honena: 2/2017 Legea, apirilaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2017. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 93
  • Hurrenkera-zk.: 2453
  • Xedapen-zk.: 2
  • Xedapen-data: 2017/04/11
  • Argitaratze-data: 2017/05/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ogasun; Sailak

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira apirilaren 11ko 2/2107 Legearen testuan. Lege horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko 2017. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dira. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Azken xedapenetatik lehenengoaren 23. atalaren hirugarren paragrafoan, 2017/1927 (119/30) orrialdean, honela dio:

Salbuespen hori ez zaie aplikatuko zazpigarren zerrendan erregistraturiko ontzi bat baino gehiagoren jabeei, ez sei metrotik gorako luzerako ontzienei, ez eta, beren luzera dena dela, pantalanei lotuta dauden bestelako ontzienei ere.

baina honela esan behar du:

Murrizketa hori ez zaie aplikatuko zazpigarren zerrendan erregistraturiko ontzi baten baino gehiagoren jabeei, ez eta sei metrotik gorako luzerako ontzienei ere.

Azken xedapenetatik lehenengoaren 26. atalaren 9.2 puntuan, 2017/1927 (119/31) orrialdean, honela dio:

(...)

« Donostiako portuan: 61,22 euro urtean.»

baina honela esan behar du:

(...)

« Donostiako portuan: 63,68 euro urtean.»

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.