Arautegia

Inprimatu

2/2014 LEGEA, urriaren 2koa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legea aldatzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 190
  • Hurrenkera-zk.: 4145
  • Xedapen-zk.: 2
  • Xedapen-data: 2014/10/03
  • Argitaratze-data: 2014/10/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Eusko Legebiltzarrak urriaren 2ko 2/2014 Legea, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legea aldatzekoa onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei:

Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeko bigarren xedapen iragankorreko 1. paragrafoko azken lerrokadan, ondorengo hau jasotzen da: «plan orokor eta arau subsidiario guztiak egokitu egin beharko zaizkie lege honen zehaztapenei, eta egokitzapenok behin betiko onartuko dira gehienez ere zortzi urteko epean».

2/2006 Legea 2006ko uztailaren 20an argitaratu zen EHAOn. Azken xedapenetako bosgarrenean ezarritakoaren arabera, indarrean sartzen da EHAOn argitaratu eta bi hilabetera, alegia, 2006ko irailaren 20an. Hortaz, bigarren xedapen iragankorra betetzeak eskatuko luke EAEko udaletako plan orokorrak eta arau subsidiarioak egokituta egotea legeak ezarritako zehaztapenei 2014ko irailaren 20rako.

Legegilearen desioak onak izan eta udalbatzek ahaleginak egin badituzte ere, egokitzea ez da posible izan aurreikusitako epeen barruan. Orain arte, EAEko 251 udalerrietatik berrogeita hamaseik (56) baino ez dute bere planeamendua egokitu 2/2006 Legeak ezarritakora. Beste hirurogeita bostek (65) beren plan nagusiak eta arau subsidiarioak esandako legera egokitzen dihardute. Ondorioz, esan genezake gure udalerri gehienek ez dutela egokitu beren herrialdeetan aplikagarria den planeamendua, eta zaila izango dela Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeko bigarren xedapen iragankorreko 1. paragrafoan jasotako lege-mandatua betetzea.

Gainera, ez da ahaztu behar, hirigintza-planeamendurako instrumentuak idazteak duen kostu ekonomiko handia, ezta horiek ordaintzeko baliabide-falta ere. Horrez gain, planeamendua berrikusteko prozedurak luzeak izaten dira, eta horiek oztopo larriak dira. Udalerriek oztopo horiei aurre egin behar die, legezko epea betetze aldera.

Planeamenduaren egoera horrek ez du oztopatzen 2/2006 Legean ezarritako hainbat kontu (antolamendu estrukturala eta xehatua; lege horretan ezarritako gutxieneko eta gehieneko mugetatik kanpoko hirigintza-eraikigarritasunak, eta abar). Hala ere, aipatutako baldintzek gomendatzen dute legea aldatzea, halabeharrez eta premiaz, egokitzeko epea luzatzeko. Izan ere, epe hori luzatzen ez bada, legera egokitu gabeko plan orokorrak edo arau subsidiarioak dituzten udalerriak segurtasun juridikorik gabeko egoera batean aurkituko lirateke. Haatik, legea indarrean sartu zenetik zuzenean aplikagarria ez den guztia legetik kanpo geratuko litzateke.

Hori dela eta, 2/2006 Legeko bigarren xedapen iragankorrean aurreikusitako epea luzatzea proposatzen da beste zazpi urtez. Horrela, guztira, hirigintza-instrumentuak lege horretara egokitzeko epea, gehienez ere, hamabost urtekoa izango da.

Lege hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 3a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.