Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko legearena: «5/2010 Legea, abenduaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2011. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 26
  • Hurrenkera-zk.: 646
  • Xedapen-zk.: 5
  • Xedapen-data: 2010/12/23
  • Argitaratze-data: 2011/02/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Modu horretako hutsak atzeman dira abenduaren 23ko 5/2010 Legean, Euskal Autonomia Erkidegoko 2011. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituenean (2010eko abenduaren 30eko EHAA, 250. zk.). Hona hemen zuzenketak:

Hamargarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan, gaztelerazko testuan, 2010/6482 (32/133) orrialdean, honako hau dioenean:

  1. El Fondo de Garantía y Compensación, con auxilio del Registro de solicitantes de Vivienda Protegida y otros recursos disponibles al efecto en el Departamento de Vivienda, pondrá a disposición del promotor o promotora la relación de adquirientes, arrendatarios o adjudicatarios destinatarios o destinatarias de las viviendas, locales y/o alojamientos protegidos de la promoción.

Honako hau esan behar du:

  1. El Fondo de Garantía y Compensación garantizará a los promotores y promotoras un nivel o importe de ingresos fijos por la venta de viviendas o alojamientos y anejos vinculados, en cada promoción en la que el mismo intervenga, lo que se concretará en el acto de calificación provisional de la promoción.

Azken xedapenetatik laugarrenean, 3. puntuan, 2010/6482 (36/133) orrialdean, honako hau dioenean:

  1. Xedapen gehigarri bat eransten da, eta honakoa dio:

    Xedapen gehigarria

    Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea SA deituko da hemendik aurrera.

Honako hau esan behar du:

  1. Xedapen gehigarri bat eransten da, eta honakoa dio:

    Xedapen gehigarria

    Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea SA deituko da hemendik aurrera.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.