Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko legearena: "7/2007 Legea, ekainaren 22koa, Euskadiko Elkarteei buruzkoa".

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 149
  • Hurrenkera-zk.: 4410
  • Xedapen-zk.: 7
  • Xedapen-data: 2007/07/19
  • Argitaratze-data: 2007/08/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Huts material batzuk sumatu direnez Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legeari dagokion testuan (2007ko uztailaren 12ko EHAA, 134. zk.), huts horiek zuzendu egin direla ondorengo testuaren arabera:

1 artikuluko c) idatz-zatiaren euskarazko testuak honako hau esan behar du:

"Xede orokorrak dituzten eta herri-onurakotzat deklaratuak diren elkarteak: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta daude eta, lege honek aurreikusitako eskakizunak betetzen dituztela kontuan izanik, Eusko Jaurlaritzak, dekretuz, herri-onurakotzat aitortzen ditu".

1 artikuluko c) idatz-zatiaren euskarazko testuak honako hau esan behar du:

"Tutoretza edo kuradoretza peko pertsonak, baldin eta haien gaitasuna ordeztu edo osatu behar duten pertsonen adostasuna badute, agiri bidez egiaztatua, baina ezin izango dira elkartearen kide anitzeko gobernu-organoko kide izan, halako organorik bada, ez eta elkartearen ordezkari gisa aritu ere".

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.