Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

5/2007 LEGEA, ekainaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko maiatzaren 29ko 13/1998 Legea aldatzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 132
  • Hurrenkera-zk.: 3842
  • Xedapen-zk.: 5
  • Xedapen-data: 2007/06/22
  • Argitaratze-data: 2007/07/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ekonomia
Deskribapenak

Testu legala

Eusko Legebiltzarrak ondoko lege hau onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei:

5/2007 Legea, ekainaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko maiatzaren 29ko 13/1998 Legea aldatzekoa.

Administrazio moderno batek, eskura dituen bitarteko teknikoekin, erantzuten jakin beharra dauka iragartzaileek iragarkiak urgentziaz argitaratzeko eskatzen dutenean. Iragarkiaren prezioari ehuneko ehuneko errekargua ezartzeak mugatu egingo du iragarkia behar ez bezala erabiltzea.

Azken xedapenean adierazitako indarrean sartzearen bidez, Administrazio Orokorrak zerbitzu hau adierazitako baldintzetan egiteko beharrezkoak izan litezkeen moldaketa teknikoak zein giza baliabideei dagozkienak burutu ahal izango ditu.

"3.– Urgentziaz argitaratzeko bidalitako iragarkien kasuan 10 egun balioduneko epean argitaratu beharko dira, argitaratzeko baiezpena jasotzen denetik kontatzen hasita. Argitarapen horietan tasa ohiko argitarapenena baino ehuneko ehun handiagoa izango da".

Lege hau 2007ko urriaren 1ean sartuko da indarrean.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Vitoria-Gasteizen, 2007ko ekainaren 27an.

Lehendakaria,

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.