Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

2/2007 LEGEA, martxoaren 23koa, Baliabideen banaketarako eta foru-aldundiek Euskal Antonomia Erkidegoaren aurrekontuak finantzatzeko egin beharreko ekarpenak zehazteko 2007-2011 aldian aplikatuko den metodologiari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 70
  • Hurrenkera-zk.: 2123
  • Xedapen-zk.: 2
  • Xedapen-data: 2007/03/23
  • Argitaratze-data: 2007/04/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Zioen azalpena

Azaroaren 25eko 27/1983 Legeko 22. artikuluko zortzigarren puntuak dioenez, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak onartu behar du metodologia, batetik, baliabideak banatzeko metodologia, eta, bestetik, lurralde historiko bakoitzak Autonomia Erkidegoaren aurrekontu-gastuetarako egin beharreko ekarpenak zehaztekoa; metodologia hori, gutxienez, hiru aurrekontu-urtean egongo da indarrean, baldin eta, Kontseiluaren iritziz, salbuespen-egoeraren bat gertatzen ez bada, horrelakoetan, indarraldi hori urtebetera edo bi urtetara mugatzea erabaki daitekeelako. Era berean, Eusko Jaurlaritzak, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak ontzat emandako metodologia hori jasota, dagokion lege-proiektua bidaliko dio Legebiltzarrari, hark onar dezan.

Xedapen hori aplikatuta, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak metodologia hori onartu du 2007, 2008, 2009, 2010 eta 2011 ekitaldiei begira, batetik, ekitaldi horietan baliabideak banatzeko, eta, bestetik, lurralde historiko bakoitzak Autonomia Erkidegoaren aurrekontu-gastuetarako egin beharreko ekarpenak zehazteko.

Baliabideen banaketa bertikalaren ereduari dagokionez onartu den metodologiak aurreko sistemaren ildo nagusiak erabiltzen ditu, oro har. Berrikuntzarik aipagarriena kantitateari dagokio: koefiziente bertikalari izendatutako balioa % 70,04koa izango da orain, eta aurreko bosturtekoan % 70, 44koa izan zen. Murrizketa toki-erakundeen partaidetza handitzera zuzendu da erabat, Ekonomia-itunaren kudeaketatik datozen diru-sarreretan duten partaidetza handituta; horretarako, aholkuen arabera zehaztutako partaidetza-portzentaje minimoa aldatu da.

Horrez gain, aintzat hartu beharreko aurreikuspenak ere hartu dira kontuan, 2007-2011 bosturtean kupoa kalkulatzeko metodologia dela-eta, Estatuko Administrazioarekin sinatutako akordio berrietatik etor daitezkeen egoera berriak ere jasota egon daitezen.

Metodologia berri honek, baina, banaketa horizontala egiteko ereduan dauka aldaketarik nabarmenena. Horrela, itundutako zeharkako zerga nagusi modura foru-aldundien artean egindako diru-bilketan egokitzapena egin da: balio erantsiaren gaineko zerga. Egokitzapen hori bakoitzak duen koefiziente horizontalaren arabera egin da, eta, horrenbestez, bakoitzak bil dezakeen diru-kopurua islatzen duen adierazle ekonomikoa egokitu da.

Azkenik, Egokitzapenerako Funts Orokorra ezarri da, eta, beraz, egokitzapen hau erabiliko da orain arte zegoen Solidaritate Funtsaren ordez; aurrerantzean, baliabideen % 1 ere izan daiteke euskal erakundeen artean banatu beharrekoa. Funts hori eredua erabat doitzeko mekanismoa izango da; era horretara, lurralde historikoetako erakundeen artean Ekonomia-ituna kudeatzetik datozen baliabideen banaketa horizontala egiterakoan sor daitezkeen desorekak zuzentzeko modua egon dadin.

Metodologia hori eranskin modura itsatsi zaio honako lege honi, betiere, azaroaren 25eko 27/1983 Legean xedatutakoari jarraituz.

Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak, 2007ko urtarrilaren 18an egindako bileran,

Honako hauek dira foru aldundiek Ekonomia Itunaren gainean egindako kudeaketatik sortutako diru-sarreretatik azaroaren 25eko 27/1983 Legeko 20. artikuluan aurreikusitako banaketaren gai direnak.

  1. – Zerga itunduak direla-eta, betetzen ari den ekitaldian bildutakoetatik etorritakoak, zerga horiek beste urte batean sortu izan arren.

    Zerga itunduen bilketatik sortutako diru-sarrerak hemendik datoz:

    1. Zuzeneko zerga itunduetatik.

    2. Zeharkako zerga itunduetatik.

    3. Jokoaren gaineko zerga itunduetatik.

    4. Garaiz kanpoko aitorpenagatiko gainordainetatik, exekuzio aldiko gainordainetatik, berandutzeagatiko interesetatik, eta zerga itunduei dagozkien zergapeko egita-teengatik sartutako diru-zehapenetatik.

  2. – Ekitaldi bakoitzean diru-sarrera fiskal itunduak direla-eta, foru aldundien alde sortutako interes likidoak.

    Interes horien kopurua aurreikusteko, hurrengo 4. artikuluan aipatutako egokitzapen-indizea aplikatuko zaio aurreko urterako aurreikusitakoari. Kopuru hori haztatu egin behar da, dena delako ekitaldirako Erkidegoko finantza-erakundeek eta Autonomia Erkidegoko Administrazioak itundutako interes-tasa gordinaren aurreikuspenaren eta aurre-aurreko ekitaldirako aurreikus-penaren zatiduraren indizearekin.

  1. – Ekonomia Itunaren kudeaketatik sortu eta banaketa-gai diren diru-sarrerei hau kenduko zaie:

    1. Estatuari kupo likido moduan ordaindu beharreko kopurua, eta, hala dagokionean, kupoa zehazteko metodologian aurreikusitako konpentsazioak direla-eta Estatuaren alderako den zenbatekoa.

    2. Zeinu negatiboarekin, hala dagokionean, indarreko kupoa zehazteko metodologian aurreiku-sitako konpentsazioak direla-eta Euskal Herriaren alderako den zenbatekoa.

    3. 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera Ertzaintzaren plantilla handitu izanak finantzatzeko zenbatekoa, plantilla handitze horiek Kupoa zehazteko metodologian aurreikusitakoak direlarik.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak diren eginkizunek eta zerbitzuek ezohiko finantzaketa jaso dezaten Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak kupotik gutxitzea erabaki dezan zenbatekoa.

  2. – Euskadiko Kupoa zehazteko indarrean dagoen metodologian xedatutakoa ekitaldi bakoitzean behin-behinean aplikatzetik sortutakoak izango dira kopuru horiek.

  3. – Artikulu honetan zehaztutako kenkarien behin betiko likidaziotik sortutako kopuruak, era berean, likidazio hori zein ekitalditan egin den kontuan hartuta, ekitaldi horretan zenbatuko dira.

  1. – Ekonomia Itunaren kudeaketatik sortu eta banaketa-gai diren diru-sarrerei kenkari berezi bat ezarriko zaie, Jaurlaritzak egindako lanengatik, bai ekonomiaren plangintza-, sustapen- eta garapen-politikak egiteagatik eta bai, 27/1983 Legeko 22. artikuluko hirugarren puntua betetze aldera, Autonomia Erkidegoaren politikaren eta ekonomiaren egonkortasuna bermatzeko neurriak hartzeagatik.

  2. – Kopuru hori lortzeko, hurrengo 4. artikuluan aipatutako egokitzapen-indizea aplikatuko zaio aurreko ekitaldirako aurreikuspenari.

  3. – Jaurlaritzaren proposamenez, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak kopuru hori metodologia honetako Hirugarren Xedapen Gehigarrian aipatutako proiektuak finantzatzeko jartzea erabaki lezake.

Aurreko 1 eta 3. artikuluetan aipatutako egokitzapen-indizea zera izango da: dena delako ekitaldirako Autonomia Erkidegoko zerga itunduen bilketaren aurreikuspenaren, zehazki 1.1 artikuluan aipatutakoen bilketaren aurreikuspenaren, eta aurre-aurreko ekitaldirako bilketa-aurreikuspenaren zatidura.

Eredu bertikalean, banatu beharreko baliabideak (RD) hauek dira: artikuluan zehaztutako banaketa-gai diren diru-sarreren eta aurreko 2 eta 3. artikuluetako kenkarien arteko kendura. Hauxe da formula:

hor:

  • R, Ekonomia Itunaren kudeaketatik sortu eta banaketa-gai diren diru-sarrerak dira.

  • D, kupoaren metodologiatik sortutako kenkariak dira (D).

  • P, kenkari berezia da.

2007-2011 bosturtekorako indarrean egongo den banaketa bertikalerako koefizientea % 70,04 izango da. Bertoko I. eranskinean jasotzen da koefizientea zehazteko erabilitako metodologia.

Hori indarrean dagoen aldian zerbitzuak eskualdatzen badira Estatuko Administrazio Nagusiaren eta Autonomia Erkidegoaren artean, zein Autonomia Erkidegoko erakunde erkideen eta foru aldundien artean, hurrengo 9. eta 10. artikuluetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Foru aldundiek Autonomia Erkidegoko erakunde erkideen zama orokorrei eusteko egin beharreko ekarpena kalkulatzeko, 6. artikuluan zehaztutako banaketa bertikalerako koefizientea aplikatuko zaie 5. artikuluan zehaztutako banatu beharreko baliabideei. Hauxe da formula:

Aurreko artikuluan aipatutako ekarpen orokorraz gain, foru aldundiek ekarpen bereziak egingo dizkiete Autonomia Erkidegoko erakunde erkideei kontzeptu hauek direla eta:

  1. 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera Ertzaintzari dagokionez gertatutako handitu izanak, 2.1.c) artikuluan zehaztutako kenkariaren kopuruarekin.

  2. Euskadiren eskumenekoak diren eginkizunen eta zerbitzuen ezohiko finantzaketa baldin eta eskumenean jardutea erakunde erkideei badagokie, 2.1.d) artikuluan zehaztutako kenkariaren kopuruarekin.

  3. Lehen aipatutako 27/1983 Legeko 22. artikuluko hirugarren puntuan jasotako politikak eta funtzioak Jaurlaritzak egin ditzan laguntzeko, 3. artikuluan zehaztutako kenkariaren zenbateko berberarekin.

  1. – Metodologia hau indarrean dagoen aldian Estatuko Administrazio Nagusiak beste zerbitzu batzuk eskualdatzen badizkio Euskal Autonomia Erkidegoari, 2. artikuluan zehaztutako kenkariei beste kenkari gehigarri bat egingo zaie, dena delako ekitaldiko aurrekontuetan Estatuari ordaindu beharreko kupoan egin behar den gutxitzearen besteko zenbatekokoa.

    Berdin jokatuko da baldin eta indarrean dagoen kupoaren metodologia aplikatzetik finantzaketa berri bat gertatzen bada, hain zuzen ere gai haietan non exekuzioa Euskadiri dagokion.

  2. – Bosturtekoaren hurrengo aurrekontu-ekitaldietan, halakorik balego, eguneratu egingo da kenkariari eta zerbitzuen eskualdaketa berrien gaineko ekarpen berezi osagarriari dagokien urteko zenbatekoa, Estatuari ordaindu beharreko kupo likidoa eguneratzeko erabilitako eguneratze-indize bera aplikatuz, indarrean dagoen kupoa zehazteko metodologiatik erator dadin moduan.

    Baldin eta eskualdaketa egiten denean bere eragina ez bada dena delako ekitaldiko urtarrilaren batekoa, hurrengo ekitaldietako aurrekontuetan eguneratu egin behar da kenkariaren zenbatekoa, bidezko egokitzapenak egin eta gero urte osoko moduan hartu ahal izateko.

  3. – Urteko zenbatekoa, kenkariari nahiz zerbitzuen eskualdaketa berrien gaineko ekarpen berezi osagarriari dagokiena, betiere Euskadiren exekuzioaren eraginpeko gaien finantzaketari badagokie, indarreko metodologian aurreikusitakotik ekitaldi bakoitzean eratortzen dena izango da.

  1. – Aurrekontu-ekitaldiren batean Autonomia Erkidegoko erakunde erkideetatik foru aldundiei zerbitzuak eskualdatzen bazaizkie, metodologia hau onartu aurretik Estatuko Administraziotik Autonomia Erkidegoari zerbitzuak eskualdatu zaizkiolako, gutxitu egingo da 7. artikuluan araututako ekarpen orokorra, 6. artikuluan koefiziente bertikalerako zehaztutako kalkuluan zerbitzu horiek direla-eta sartutako balioespenari hurrengo 2. paragrafoan zehaztutako egokitzapen-indizea aplikatuta ateratako zenbatekoarekin.

    Eskualdaketa berriaren eraginkortasuna ekitaldi horretako urtarrilaren batean hasten ez bada, zerbitzu horien balioespena hainbana hartuko da foru-organoek eskumenok eskuratu dituzten urte-zatiaren arabera, baina horren eragina eskualdaketa gertatu den ekitaldirako izango da bakarrik.

    Hainbanako murrizketa horrek gastu arrunten benetako aldizkakotasuna hartuko du kontuan, baita inbertsioak benetan zein mailatan gauzatu diren ere.

  2. – Eskualdaketen balioespenerako egokitzapen-indizea zatidura bat izango da, dena delako urtean banatu beharreko baliabideen artean eta 2007. urtean banatu beharreko baliabideen artean zatiketa eginda, bien kalkuluan ere irizpide homogeneoak erabilita.

  3. – Bosturtekoaren hurrengo aurrekontu-ekitaldietan, halakorik balego, aurreko paragrafoan zehaztutako egokitzapen-indizea aplikatuz egokituko da bidezkoa den gutxitzearen urteko zenbatekoa.

  4. – Alderantzizko eragiketa egingo da foru-organoek egiten badiete eskualdaketa Autonomia Erkidegoko erakunde erkideei.

Estatuko Administrazioarekin urte bakoitzeko kupoaren kalkuluan Ertzaintza handitzeko kostuak akordioz sartu eta gero, edozein aldaketa gertatzen bada, 2.1.c) artikuluan aipatutako kenkariaren balioespena egin behar da, baita 8.a) artikuluan aipatutako ekarpen bereziarena ere, Estatuari ordaindu beharreko kupoan kontuan hartu beharreko kopuru berberean.

Euskadiko bere gain hartutako eskumenen ezohiko finantzaketarako zenbatekoa Estatuko Administra-zioarekin akordioz erabaki eta gero, edozein aldaketa gertatzen bada, 2.1.d) artikuluan aipatutako kenkariaren balioespena egin behar da, baita 8.b) artikuluan aipatutako ekarpen bereziarena ere, Estatuari ordaindu beharreko kupoan kontuan hartu beharreko kopuru berberean.

Estatuari ordaindu beharreko kupoaren eta indarreko kupoa zehazteko metodologian aurreikusitako konpentsazioen behin betiko likidazioa egin ondoren, 2.1 artikuluan zehaztutako kenkarien barruan sartuko dira likidazio horren emaitzak, eta 8. artikuluan aipatutako ekarpen bereziak ere aldatu egingo dira, bidezkoa den moduan.

  1. – Lurralde historiko bakoitzak Autonomia Erkidegoko erakunde erkideei egin beharreko ekarpenei erantzuteko koefizienteak, 2007, 2008, 2009, 2010 eta 2011ko ekitaldietan indarrean egoteko, irizpide hauen arabera aterako dira:

    1. Ekarpenei erantzuteko koefizientearen ehuneko 70a lurralde historiko bakoitzaren errenta erlatiboaren arabera aterako da zuzenean.

    2. Ekarpenei erantzuteko koefizientearen ehuneko 30a lurralde historiko bakoitzaren zerga-ahalegin erlatiboaren alderantzizkoaren arabera aterako da zuzenean, lurralde bakoitzak diru-bilketarako duen gaitasunarekin ahalegin hori haztatuta.

  2. – Irizpide horien adierazpen matematikoa ekuazio-formula honekin azaltzen da:

    (Ikus .PDF)

    hor:

    Ai = Lurralde historiko bakoitzak ekarpenei erantzuteko duen koefizientea da, ekarpen osoaren ehunekoaren arabera.

    Yi = i lurraldearen errenta da.

    Y = Euskal Autonomia Erkidegoaren errenta da.

    Ti = i lurraldearen diru-bilketa da.

    T = Hiru lurraldeen diru-bilketa osoa da.

    Cri = i lurraldeak diru-bilketarako duen gaitasuna da.

  3. – Lurralde historiko bakoitzak ekarpenei erantzuteko koefizienteak ekitaldi bakoitzerako kalkulatu ondoren ez dira aldatuko ekitaldian zehar, eta horiek aplikatuko dira ekitaldiko ekarpenen likidazioa amaitu arte.

  1. – Aurreko artikuluko ekarpen-irizpideak aplikatu ahal izateko, definizio hauetara egokitu behar dira erabiliko diren aldagaiak:

    1. Errentarako, lurralde historiko bakoitzaren barne-produktu gordina hartuko da, merkatu-prezioetan eta Euskal Autonomia Erkidegoaren guztizkoarekin erkatuta; eta Euskal Estatistika Erakundeak argitaratutako azken lau urteetako datuen pisu erlatiboen batez besteko aritmetikoa hartuko da.

    2. Ahalegin fiskala, 27/983 Legearekin bat etorriz, honela definitzen da: zerga-kontzeptu guztiak direla-eta urteko diru-bilketaren zenbatekoaren eta errentaren artean dagoen erlazioa da, udalen zuzeneko ordainarazpeneko zergak diru-bilketaren barne hartuta. Aipatutako zerga-kontzeptuak foru aldundietako eta udaletako aurrekontuetako I eta II. kapituluetan jasotakoak dira.

      Amaitutako azken ekitaldikoak izan behar dute erabilitako diru-bilketako datuek.

      Zerga-ahalegina kalkulatzeko aplikatuko diren errentako datuek eta diru-bilketakoek urte berekoak izan behar dute. Horretarako, lurralde historiko bakoitzaren barne-produktu gordinaren azken datuaren proiekzioa egingo da, merkatu-prezioetan, Euskal Estatistika Erakundeak argitaratu-takoaren arabera, eta kasuan kasuko ekitaldietan Euskal Autonomia Erkidegoan magnitude horrek dirutan izan dituen hazkunde-tasak aplikatuko zaizkio.

      Zerga-ahaleginaren alderantzizkoa nahitaez lotu behar da multiplikazioz lurralde bakoitzaren diru-bilketarako gaitasunarekin.

      Euskal Autonomia Erkidego osoaren diru-bilketarako egituratik abiatuta egingo da diru-bilketarako gaitasunaren kalkulua, II. eranskinean jasotako zerga-kontzeptuei dago-kienez, eta zerga-kontzeptu bakoitzari diru-bilketa osoan duen ehuneko partea egotziko zaio. Diru-bilketako kontzeptu bakoitzari eta lurralde historiko bakoitzari zergak ordaindu beharra sorrarazten duen ekonomia-adierazle egokia lotuko zaio, Euskal Autonomia Erkidego osoarekiko ehunekoetan. Osagai bi horietatik abiatuta eta lehenengoarekin bigarrena haztatuta kalkulatuko da lurralde historiko bakoitzerako adierazle bakoitzaren diru-bilketa teorikoa edo diru-bilketarako batez besteko gaitasuna, guztizkoarekiko ehune-koetan.

      Adierazle bakoitzerako lortutako emaitzen batuketak adieraziko du lurralde historiko bakoitzaren diru-bilketarako gaitasuna.

      1. eranskinean zehazten dira diru-bilketako kontzeptu bakoitzerako erabili beharreko ekonomia-adierazleak. Adierazle horiek aldatu behar diren bakoitzean Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak onartu beharko ditu.

  2. – Adierazleetarako eta kalkuluetarako erabiliko diren datuek Euskal Estatistika Erakundeak argitaratutako azkenak izan beharko dute. Argitaratutako daturik es badago, Euskal Estatistika Erakundeak horretarako egindako zenbatespenak erabiliko dira, edo Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak egokien iritzitako estatistika-iturrietan erabilgarri dauden azken datuak.

Lurralde historiko bakoitzak Autonomia Erkidegoko erakunde erkideei egin behar dien ekarpena lortzeko, lurralde historiko bakoitzaren koefiziente horizontala, aurreko 14. eta 15. artikuluen arabera kalkulatutakoa, aplikatu behar zaio aurreko I. kapituluan zehaztutako ekarpen orokorraren eta berezien zenbatekoari.

Balio Erantsiaren gaineko zergagatik, Fabrikazio-zerga berezi bakoitzagatik eta zenbait hidrokar-buroren txikizkako salmentaren gaineko zergagatik benetan biltzen denetik eratorritako diru-sarrerak foru-aldundi bakoitzaren kasura egokitzeko, kenketa bat egin behar da, sortu zireneko urtea kontuan hartu gabe; horretarako, aipatutako zerga-kontzeptu bakoitzarengatik Euskal Autonomia Erkidego osoak lortutako benetako diru-bilketari lurralde historikoaren dena delako ekitaldirako koefiziente horizontala aplikatuta lortutako emaitza hartu, eta zerga-kontzeptu berbera dela-eta lortutako benetako diru-bilketari kendu behar zaio, eta kenduraren arabera egokituko dira.

  1. – Estatuari ordaindu beharreko kupo likidorako lurralde historiko bakoitzaren ekarpena eta indarrean dagoen kupoa zehazteko metodologian aurreikusita dauden konpentsazioetako parte-hartzea finkatzeko, dagokion koefiziente horizontala aplikatuko da lurralde bakoitzaren zenbatekoen gainean.

  2. – Balio erantsiaren gaineko zergaren diru-bilketarako egokitzapena lurralde historikoen artean banatzeko, eta Ekonomia Ituneko 53. eta 54. artikuluetan aurreikusitako fabrikazio-zerga berezien diru-bilketarako egokitzapenak banatzeko, lurralde bakoitzaren koefiziente horizontalen ehunekoaren arabera egingo da.

  3. – Aurreko 1. eta 2. idatz-zatietan erabili beharreko koefiziente horizontalak finantza-emari bakoitza egiten den ekitaldiari dagozkionak izango dira.

Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak Egokitzapenerako Funts Orokorra eratuko du urtero, eta erakunde erkideek eta hiru foru aldundiek egingo dituzte bertarako ekarpenak; xedea bikoitza izango da: batetik, arauen artean edo kudeaketa egiteko moduan dauden ezberdintasunetatik sortutako arrazoiak salbu, eta funtsera egin beharreko ekarpena kendu ondoren, lurralde historiko bakoitzak Euskadiko diru-bilketa osoan izango duen parte-hartze erlatiboa bere koefiziente horizontalaren % 99ra iritsiko dela bermatzea, eta, bestetik, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren iritziz funts horrekin erantzun behar den ohiz kanpoko beste edozein gorabeherari erantzutea.

Funts horren zenbatekoa eta erakundeen arteko banaketa, bai beren behin-behineko zein behin betiko kalkulua egiteko, ondorengo arauen arabera zehaztuko dira:

  1. – Egokitzapenerako Funts Orokorraren zenbatekoa.

    Egokitzapenerako Funts Oroko-rraren Funtsaren zenbatekoa zatiketa honen araberako zatidura izango da:

    • batetik, koefiziente horizontalaren % 99aren eta lurralde historiko bakoitzak Euskadiko diru-bilketa osoan daukan parte-hartze erlatiboaren arteko diferentzia 1.1 artikuluan zehaztutako moduan banaketa-gai den diru-bilketari aplikatuta ateratako zeinu positiboko zenbateko guztien batuketa hartuko da; eta

    • bestetik, erakunde erkideen eta foru-aldundien koefiziente bertikalen batuketa, baldin eta ekarpen-koefizientearen % 99tik gora badago bakoitzaren diru-bilketa erlatiboa.

      Ondorio horietarako, lurralde historiko bakoitzari dagokion koefiziente bertikala zehazteko, bakoitzaren koefiziente horizontala aplikatu behar zaio erakunde erkideen koefiziente bertikalaren osagarriari.

      Egokitzapenerako Funts Orokorra gehienezko zenbatekoak ezin izango du gainditu 5. artikuluan zehaztutako moduan banatu beharreko baliabideen % 1.

  2. – Egokitzapenerako Funts Orokerrarako ekarpena.

    1. Erakunde erkideek Egokitza-penerako Funts Orokorrari egingo dioten ekarpena metodologia honen 6. artikuluan aipatutako banaketa bertikaleko koefizientea funtsaren zenbateko osoari aplikatuta ateratzen dena izango da, baldin eta zenbateko horrekin bera koefiziente bertikalaren % 99aren eta banatzeko baliabide haietan duten benetako parte-hartzearen arteko diferentzia banatzeko baliabideei aplikatuta lortzen den balio absolutuetako zenbatekoa gainditzen ez bada, kasu horretan % 99 joko du eta.

    2. Gainerakoa foru-aldundiei egokituko zaie, bakoitzari bere koefiziente horizontalaren arabera.

      Baldin eta aurrekoa aplikatzeagatik funtsaren onuraduna ez den foru aldundi batentzat suerta dadin kontribuzioak gainditzen badu haren benetako diru-bilketa eta koefiziente horizontalaren % 99a Euskadiren diru-bilketa guztiari aplikatzearen emaitzaren arteko diferentziaren zenbatekoa, haren kontribuzioa aipatutako aldearen zenbatekoan finkatuko da. Funtsaren onuraduna ez den foru aldundiak aurreko kasuan ez badago, gainontzeko zenbatekoa bere gain hartuko du foru aldundi guztien kontribuzioa bete arte muga honekin: bere kontribuzioaren zenbateko guztiak ezin du gainditu bere benetako diru-bilketa eta Euskadiren diru-bilketari haren koefiziente horizontala aplikatzearen ondorioaren arteko diferentzia.

  3. – Egokitzapenerako Funts Orokorraren banaketa.

    Baldin eta, bi lurralde historikoren diru-bilketa bakoitzaren koefiziente horizontalaren % 99tik beherakoa delako, Egokitzapenerako Funts Orokorraren zenbateko osoa nahikoa ez bada bermatutako ehunekoa bi lurraldeok lor dezaten, funtsaren banaketa aipatutako lurraldeon ekarpena kenduta, esandako % 99a lortzeko horietako bakoitzak behar duen besteko proportzioan egingo da.

  4. – Aurreko 1. paragrafoan jasotako muga aplikatuta ezin bada lurralde historiko guztietarako koefiziente horizontalaren % 99ko diru-bilketa erlatiboa bermatu, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak, azken emaitzak ikusita eta txostena egin ondoren, ebazten badu ezen, delako lurralde historikoak edo direlako lurralde historikoek Euskadiko diru-bilketa osoan duten parte-hartze erlatiboa bakoitzaren koefiziente horizontalaren % 99tik behera gelditu bada, emaitza hori ez dela izan beste lurralde historikoen aldean beren arauak edo kudeaketa diferenteak izan direlako, egokitu egingo du Egokitzapenerako Funts orokorraren zenbatekoa, artikulu honetako 2. paragrafoan erakunde bakoitzaren ekarpenerako ezarritako mugak errespetatuz.

  1. – Foru-aldundiek erakunde erkideei dena delako aurrekontu-ekitaldian egin beharreko ekarpen orokor eta bereziak kalkulatzeko, 1. artikuluan aipatu eta Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak egindako diru-sarreren aurreikuspena aplikatuko da, baita I. kapituluan zehaztutako gainerako mekanismoak ere, hain zuzen Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek ekitaldi horretako aurrekontuak egin ahal izan ditzaten.

  2. – Foru-aldundiek, 27/1983 Legeko 25. artikuluan zehaztutako epeetan, sei emanaldi berdin egingo dituzte, aurreko paragrafoa aplikatuz ateratako aurreikuspeneko zenbateko osoa bete arte.

Aurreko 9, 10, 11, 12 eta 13. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera ekarpenak aldatzen badira, zati berdinetan banatuko dira 27/1983 Legeko 25. artikuluan aipatu eta oraindik bete gabe dauden epeetan.

Azken emanaldia egiten den unean aurre-likidazioko egokitzapen bat egingo da, 1. artikuluan zehaztu eta Ekonomia Itunaren kudeaketatik sortutako diru-sarreren likidaziorako aurreikuspenak oinarri hartuta, hauek ekitaldi bakoitzeko urriaren hamabosta baino lehenago Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak onartu ondoren.

  1. – Hurrengo ekitaldiko otsailaren lehenengo hamabostaldian egingo du Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak ekarpenen likidazioa.

  2. – Likidazio hori egiteko, 1.1 artikuluan aipatutako zerga itunduen diru-bilketatik dirutan egindako diru-sarrerei buruzko benetako datuak hartuko dira oinarri, foru aldundiek horretarako emandako ziurtagirietan adierazitako datuen arabera.

    Borondatezko aldian ondasunak eta eskubideak emanez zerga-zorra ordaintzea onartzen bada, emanaldi horiekin ekitaldi bakoitzean kitatutako zorraren zenbatekoa egiaztatuko dute foru aldundiek. Zenbateko hori aurreko lerroaldean aipatutako ziurtagirietako datuei gehituko zaie, ekarpenen likidazioa egiteko.

    Ondasunak edo eskubideak eskuratuta premiamendu-bidez zerga-zorrak kitatzen direnean, ondasun-eskubideok besterendu edo behin betiko esleitzen diren ekitaldiko banaketa-gai diren diru-sarrerei gehituko zaie horien balioespena, ekarpenen likidazioa egin ahal izateko. Kasu horietan, gehitu behar den zenbatekoa Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak ondasun-eskubideon gainean onartutako balioespenetik ateratakoa izango da; Kontseiluak egoki irizten dionean, alditan banatu ahal izango du esandako zenbatekoa sartzeko epea, hainbat aurrekontu-ekitalditan zehar.

  3. – Goiko 1.2 artikuluan aipatutako interesak eta 3. artikuluan aipatutako kenkari berezia likidatzeko zenbatekoa zehaztu ahal izateko, aurreikuspenez finkatutako zenbatekoak aztertuko dira, metodologia honetako 1.1 artikuluan aipatzen diren zerga itunduen bidez Autonomia Erkidego osoan benetan bildutako diruetatik sortutako azterketa-indizearen arabera, eta hasiera batean aurreikusitakoekin erkatuko dira. Interesen kasuan, lehengoez gain, haztatu egingo da horrela lortutako emaitza, Autonomia Erkidegoko Administrazioak Erkidegoko finantza-erakundeekin dena delako ekitaldirako itundutako benetako interes-tasa gordinaren artean eta hasiera batean aurreikusitako interes-tasaren artean zatidura eginez.

  4. – Likidazioan zenbatzeko izan eta 2.1 artikuluan aipatutako kenkariak, bestalde, benetan ordaindutako behin-behineko kupotik eta ekitaldian zehar benetan egindako behin-behineko konpentsazioetatik sortutakoak izango dira.

  1. – Foru-aldundiek ekitaldiko aurrekontuak egin ahal izan ditzaten, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak Balio Erantsiaren gaineko Zerga, fabrikazio-zerga bereziak eta zenbait hidrokarburoen txikizkako salmentaren gaineko zerga direla-eta egindako diru-sarreren aurreikuspenari foru aldundi bakoitzaren ekarpen-koefizientea aplikatuz lortuko da zerga horien gaineko diru-bilketaren aurreikuspena.

  2. – Balio Erantsiaren gaineko Zerga, Fabrikazio-zerga bereziak eta zenbait hidrokarburoren txikizkako salmentaren gaineko zerga direla-eta ekitaldian zehar foru aldundiek egokitzapenak gauzatzeko, hau da, egokitzapenon zehaztasuna, forma eta epeak ezartzeko, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak onartutako prozeduraren arabera jokatuko da.

  3. – Hurrengo ekitaldiko urtarrilaren lehenengo hamabostaldian egingo da egokitzapenen likidazioa. Ekitaldi bateko egokitzapenen emaitza ekitaldi horretako benetako diru-sarreretan edo ordainketetan kontabilizatuko dute foru aldundiek.

  1. – Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak aurrekontuen aurreikus-penen arabera zehaztuko du Egokitzapenerako Funts Orokorraren behin-behineko zenbatekoa, eta erakunde bakoitzak berari dagokion behin-behineko zuzkidurak jarriko ditu. Behin-behineko funtsaren bi heren ekainean aplikatuko dira, ekarpenaren ordainketa-egunean bertan.

  2. – Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak ekarpenen likidazioa egitearekin batera Egokitzapenerako Funts Orokorraren behin betiko likidazioa egitea erabakiko du. Horretarako, txostena egin ondoren, ebatzia izan beharko du ezen, delako lurralde historikoak edo direlako lurralde historikoek Euskadiko diru-bilketa osoan duten parte-hartze erlatiboa bakoitzaren koefiziente horizontalaren % 99tik behera gelditu bada, emaitza hori ez dela izan beste lurralde historikoen aldean beren arauak edo kudeaketa diferenteak izan direlako.

  1. – Ondoren zehazten den informazioa eman behar diote Eusko Jaurlaritzari foru-aldundiek:

    • Banaketa-gai diren (R) diru-sarrera kontzeptuen bidez lortutako diru-sarreren ziurtagiria, dagokion hilaren hurrengoaren lehenengo hamabost egunen barruan, eta Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren baitan onartutako ereduekin bat etorriz.

    • Aipatutako (R) banaketa-gai diren diru-sarreren bilakaerari eragin diezaioketen gorabeherei buruzko konparazioko eta azalpeneko analisien gaineko informazioa; hori ere, dagokion hilaren hurrengoaren lehenengo hamabost egunen barruan, eta Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren baitan onartutako ereduekin bat etorriz.

    • Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak zehaztutako eduki eta aldizkakotasunez, zerga-estatistikak.

    • Zerga itunduak direla-eta diru-bilketa gauzatzeko jasotako ondasunen eta eskubideen gaineko informazioa, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren baitan onartutako ereduekin eta epeekin bat etorriz. Informazio hori izango da zerga itunduen diru-bilketa dela-eta lortutako ondasun eta eskubide guztien Erregistro bateratua.

  2. – Era berean, IV. kapitulu honetan aipatutako kalkuluak egiteko beharrezko datu guztien ziurtagiria jarriko dute foru aldundiek Eusko Jaurlaritzaren eskueran.

    Eusko Jaurlaritzak foru aldundien eskueran jarriko du metodologia hau eta hortik sortutako finantza-emariak zuzen aplikatzeko beharrezko informazio guztia.

Lehena.– Baldin eta Ekonomia Itunean edo zerga-sisteman sartutako aldaketen-gatik edo ekonomiak edo salbuespeneko beste gorabeheraren batek eragindakoengatik baliabideen banaketa-ereduan eta ekarpenak zehazteko ereduan ere funtsezko aldakuntzak sartu behar badira, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak aldakuntzak proposatu ahal izango ditu metodologian eta kalkuluetan. Eusko Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarrari bidaliko dio proposatutako aldakuntzak jasoko dituen lege-egitasmoa, onar dezan.

  1. – Azaroaren 25eko 27/1983 Legeko 14.2 eta 27.4 artikuluetan aurreikusitakoa bete ahal izateko, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluari dagokio Euskadiko Ogasun Nagusiko eta lurralde historikoetako ogasunen zorpetze-politika eta, orokorrean, finantza-jarduera koordinatu eta harmonizatzea.

    Era berean, azaroaren 25eko 27/1983 Legeko Bigarren Xedapen Gehigarriko 3.2 paragrafoan aurreikusitakoak betetze aldera, toki-erakundeek itundu nahi dituzten urtebetetik gorako kreditu-eragiketak lurralde historikoenekin eta Autonomia Erkidegoaren zorpetze-politikarekin koordinatu eta harmonizatuko dira, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren baitan.

  2. – Jarraipenerako eta kontrolerako mekanismoak arautuko dira, aurrekontu-politikari eta finantza-politikari buruz agindutako jarraibideak noraino bete diren balioesteko.

  1. – Xedapen gehigarri honen babespean onartutako plan eta proiektuen finantzaketa banaketa bertikaleko ereduaren kenkari berezi moduan hartzen bada, metodologia honetako 3 eta 8. artikuluetan ezarritakoaren arabera jokatuko da, eta Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak zehaztutakoak izango dira hasierako eta amaierako zenbatekoak.

    Horretarako, geroko lankidetza-proiektuak onartu ahal izateko, hiru erakunde-mailen borondatezko atxikimenduaren irizpidea ezarriko da. Nolanahi ere, errespetatu egin beharko dira metodologia hau indarrean sartzean Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak onartutako zenbatekoak.

  1. – Era berean, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak gomendioa egiten die lurralde historikoetako foru-organoei ondorengo adierazpenaren emaitzaren % 54,70 gutxienez erabil dezaten beren menpeko toki-erakundeentzat, finantzaketa orokorraren bidez eta inbertsio-plan berezien bidez, zerga itunduekin egindako diru-bilketan parte izan dezaten:

    RDi – DFi

    hor:

    RDi lurralde historikoaren baliabide erabilgarriak dira, honela zehaztuta:

    RDi = (Ri – Di – Pi – AGi – Ti ± FGi)

    Ri Ekonomia Itunaren kudeaketatik sortu eta banaketa-gai diren diru-sarrerak dira: Zerga itunduak direla-eta egindako diru-bilketa, eta zerga itunduak direla-eta sortutako interes likidoak.

    Di kupoaren metodologiatik sortutako egokitzapenak dira: Estatuari ordaintzeko kupo likidoa, kupoaren metodologiaren konpentsazioak, Ertzaintza handitzea eta Euskadiri eskumen berriak eskualdatzea.

    AGi erakunde erkideentzako ekarpen orokorra da.

    Pi kenkari bereziak dira.

    Ti erakunde erkideek foru-organoei egin eta metodologia honetako 10. artikuluan aipatutako eskualdaketa berrien balioespena da.

    FGi Egokitzapenerako Funts Orokor garbia da.

    DFi ondorengo kenkarien batuketa da:

    • Gizarte Segurantzako erakunde kudeatzaileei lotutako eskualdaketak finantzatzeko kenkaria, eskumen hori baliatzea foru-erakundeei dagokienean.

    • joan zen 1997-2001 bosturtekoan foru-organoei eskualdatutako eskumenak finantzatzeko kenkaria.

    • BEZarekin ordezkatu diren probintziako diru-sarreren konpentsazioko kenkaria.

      Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak ezarriko du 2007 ekitaldirako kenkari horien zenbateko guztia eta ekitaldi bakoitzerako eguneratuko dira indize hau aplikatuta:

      Eguneratzeko indizea = RDti

      RDoi

      Hor, RDti t ekitaldian i lurraldeko baliabide erabilgarriak dira, eta RDoi 2007 oinarriko urtean, baldintza homogeneotan.

      Horko i azpi-indizeak adierazten du kontzeptu bakoitzaren zenbatekoa lurralde historiko bakoitzari benetan dagokiona izango dela.

  2. Aurreko metodologiaren arabera ekitaldi bakoitzerako ateratako zenbatekoak, lurralde historiko bakoitzeko toki-erakundeen eskura jarrita daudela, ekitaldiaren amaieran likidatu egin behar dira, metodologia honetako 24 eta 26. artikuluetan aurreikusitako likidazioa egin eta gero.

    Likidazio hori egiteko, honela likidatuko dira ekitaldirako hasieran kalkulatutako DFi kenkariak: ekitaldi horretan lurraldeko baliabide erabilgarri likidatuen eta hasierako baliabide erabilgarrien arteko zatiduratik ateratako indizea aplikatuta.

2007 urtean eta Estatuarekiko finantza-akordioak aintzat hartuta, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak erabakiko du 2.1.d) eta 8.b) artikuluetan aurreikusitakoa 2005eko urriaren 6ko Ekonomia Ituneko Batzorde Mistoaren Lehenengo Akordioari aplikatzeari buruz.

Salbuespenez, metodologia honen indarraldia amaitu eta gero, hurrengo ekitaldietarako baliabideen banaketarako eta ekarpenak zehazteko beste lege arautzaile berririk oraindik aldarrikatu ez bada, metodologia hau berau aplikatuko da oso-osorik 2012ko eta hurrengo ekitaldietan.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko martxoaren 29a.

Lehendakaria,