Ogasun eta Finantza Saila

Arautegia

Inprimatu

4/2003 Legea, ekainaren 25ekoa, Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Legea aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 137
  • Hurrenkera-zk.: 4084
  • Xedapen-zk.: 4
  • Xedapen-data: 2003/06/25
  • Argitaratze-data: 2003/07/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak

Testu legala

Eusko Legebiltzarrak ondoko legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

Gizarte Bazterkeriaren Aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legeak honako helburu hau du: pertsona gizartean eta lanean baztertua izateko arriskuari aurrea hartzeko eta, halaber, mendekotasunik gabe bizitzeko behar besteko baliabiderik (norberaren edo gizarteko edo diruzko baliabiderik) ez dutenei gizarteratzen laguntzeko beharrezkoak diren gizarte-mailako baliabideak eta diru-laguntzak arautzea, Euskal Autonomia Erkidegorako. Halaber, beharrezko den erakunde-antolamendua, plana eta programak eratuko ditu bazterkeriari aurrea hartzeko eta pertsona horiek gizarteratzeko ahaleginei eusteko.

Bazterkeriaren aurka jarduteko tresnetako bat gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera da eta honela dago definituta: aldian aldiko diru-laguntza da, bizitzeko oinarrizko gastuei aurre egiteko behar besteko dirurik ez duten pertsonen premiak betetzeko.

Gizarte Eskubideen Agiriaren abenduaren 27ko 10/2000 Legeak oinarrizko errentarekin gauzatzen du eskubide hori. Oinarrizko errentak gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera ordezkatzen du, baina ez ditu aldatzen laguntza horren izaera juridiko eta oinarria. Diru-laguntza hori izan izango dela bermatzen du lege horrek, batetik, eta, bestetik, pertsona guztiek eskubidea dutela halako diru-sarrera batzuk eskuratzeko, aukera izan behar baitute herritar-eskubideak edo oinarrizko gizarte-eskubideak erabiltzeko eta arrazoi ekonomikoek eragindako gizarteko bazterkeria ekiditeko (pobrezia-egoerak desagerraraziz).

Gizarte Eskubideen Agiriak ez zuen aldatu oinarrizko errentaren diru-laguntza eskuratu ahal izateko gutxieneko adinaren baldintza eta Gizarte Bazterkeriaren Aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legeak ezarritakoa da oraindik ere gutxieneko adina.

Lege honetako 18. artikuluan pertsonek laguntza hori eskuratu ahal izateko bete behar dituzten baldintzak arautzen dira, eta horien artean 25 urte baino gehiago izan beharra aipatzen da 1. d) paragrafoan. Hala ere, muga horren ezarpenerako salbuespena izango diren egoerak ere azaltzen dira.

25 urte baino gehiago izan beharrak oinarrizko errentarako eskubidetik kanpo uzten du gazteriaren zati garrantzitsu bat, ikasketak dagoeneko amaituta dauzkaten edo lan-merkatuan sartu nahian dabiltzan eta une horretan beren kabuz duintasunez bizitzeko ekonomi baliabide nahikorik ez duten eta, horrenbestez, gurasoen etxean bizitzera behartuta dauden gazteak, hain zuzen. Horregatik beharrezkotzat jo da oinarrizko errenta eskuratu ahal izateko gutxieneko adina 23 urtera jaistea, muga hori hobeto egokitzen baita gazteriaren eta, oro har, gure gizartearen helburutara.

Euskal Herriko Autonomia Estatutuari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak I. tituluaren barruan ("Euskal Herriari dagozkion eskumenak"), 10. artikuluko 12. eta 39. paragrafoetan Euskal Autonomia Erkidegoari ematen dio eskumen esklusiboa gai hauetarako: gizarte-laguntza eta erkidego-garapena, emakume izaera eta haurrentzako, gazteentzako eta hirugarren adinekoentzako politika.

Ondorioz, lege honen bitartez aldatu egiten da maiatzaren 22ko 12/1998 Legearen 18.1d) artikulua.

Artikulu bakarra

Honela geratu da idatzita Gizarte Bazterkeriaren Aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legearen "Eskubidedunak" izeneko 18. artikuluko 1. d) paragrafoa:

"d) 23 urte baino gehiago izatea.

Salbuespena izango dira 23 urtetik beherakoak, baldintza hauetan: gainerako baldintza guztiak beteta, ekonomikoki beren ardurapean baldin badituzte adin txikikoak nahiz ezintasunen bat duten pertsonak, edo aitarik edo amarik gabeko umezurtzak badira. Halaber, salbuetsitzat joko dira 23 urtetik beherakoak, gainerako baldintza guztiak betetzen badituzte eta beste pertsona batekin ezkontzaz edo ezkontzaren antzeko harremanez loturik badaude sei hilabete lehenagotik gutxienez".

Bera indarrean sartu aurretik hasita dauden oinarrizko errenta aitortzeko, berrikusteko, aldatzeko, indargabetzeko eta amaitzeko prozedurei aplikatuko zaie lege hau.

Lehendabizikoa.¿ Araudi bidezko garapena.

Eusko Jaurlaritzari baimena eman zaio lege hau garatu eta ezartzeko beharrezko xedapenak eman ditzan.

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko uztailaren 4a.

Lehendakaria,

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.