Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

2/1999 LEGEA, ekainaren 25ekoa, ekonomiaren, aurrekontuen eta finantzazioaren arloan 1999 urterako neurri osagarriak ezartzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 121
  • Hurrenkera-zk.: 2819
  • Xedapen-zk.: 2
  • Xedapen-data: 1999/06/25
  • Argitaratze-data: 1999/06/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko 155/1993 Dekretuaren 24.2.a) artikuluan xedatutakoaren arabera, testuinguruak argi eta garbi aditzera ematen duen oker edo omisio materialik eginez gero, eta —nahiz direlako oker edo omisio horiek xedapenen, egintzen edo iragarpenen esanahia aldatu ez — halakoak zuzentzea komenigarritzat joz gero, dena delako xedapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian sartzeko agindu duen organoak berak zuzenduko ditu hutsok, eta testua edo behar den testu-zatia berriro Aldizkarian sar dadila eskatuko du, beharrezkoak diren zuzenketak eginda.

"Chacolí de Bizkaia-Bizkaiko Txakolina" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileko kideak aukeratzeko hauteskundeak arautu, eta hauteskunde horietako deia egin zen Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1999ko maiatzaren 17ko Aginduaren bidez (100. zk.ko EHAA). Agindu horren II. eranskinean (Kontseilu Arautzailearen osaketa), aipaturiko motako oker bat sumatu da, eta haren zuzenketa egiten da honako honen bidez.

8975. orrialdearen bigarren paragrafoan, ekoizleen eta elaboratzaileen azpierroldei buruzko adierazpenen ostean,

"5.a) artikuluan ezarrita dagoen egunean Kontseilu Arautzaileak kalifikatutako ardo-kopuruak hartuko dira kontutan elaboratzaileen azpierroldak osatzeko. Aipatutako ardo-kopuruak 1994ko uztakoak izango dira" dioen lekuan,

haren ordez, hau esan behar du: "5.a) artikuluan ezarrita dagoen egunean Kontseilu Arautzaileak kalifikatutako ardo-kopuruak hartuko dira kontutan elaboratzaileen azpierroldak osatzeko. Aipatutako ardo-kopuruak 1998ko uztakoak izango dira".

Vitoria-Gasteiz, 1999ko ekainaren 16a.

Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

IÑAKI GERENABARRENA MARTÍNEZ DE LAHIDALGA.

Eusko Legebiltzarrak ondoko legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei:

Hauteskundeetarako deialdia zela eta, Eusko Legebiltzarra desegin egin zenez, ezinezkoa izan zen Euskal Autonomia Erkidegoko 1999rako Aurrekontu Orokorrak Legebiltzarrari epe barruan aurkeztea, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 6.4. artikuluaren eta irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 62. artikuluaren arabera. 1/1997 Legegintza Dekretuak Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen du; eta 1/1994 Legegintza Dekretuak Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen Bateratutako Testua onartzen du. Horrenbestez, horrek eragin du aipatutako irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuko IX. tituluan jasotzen den luzapen-erregimena martxan jartzea.

Hain zuzen ere, ekonomi urtealdi bat hasterako dagozkion aurrekontu orokorrak oraindik onartu gabe baldin badaude, aurreko urtealdiko aurrekontu orokorren indarraldia luzatzeko aukera jasotzen du arau horrek. Hala ere, indarraldia luzatu ahal izateko, oso kontuan eduki behar da, nolanahi ere, luzapen-erregimen orokorra erregulatzen duen araudia.

Irailaren 27ko 1/ 1994 Legegintza Dekretuko IX. tituluaren xedea da aurrekontu orokorren luzapena orokorrean erregulatzea, egoera horietan sortu daitezkeen arazoak saihestuz. Erregulazio horrek nolabaiteko tartea ematen du aurrekontuak gauzatzeko, bai egiturako gastuen estaldurari dagokionez (langileen eta funtzionamenduaren gastuak), eta bai aurreko urtealdietatik eratorritako aurrekontu-konpromisoei dagokienez, eta luzatutako urtealdian amaitu behar izan ez duten programei edo jarduerei dagokienez. Baina, bestalde, erregulazioa behin-behinekoa da eta horrek esan nahi du betearazteko zurruntasun handiagoa dagoela, batez ere gastuen egoerari dagokionez. Horrek praktikan dakarren ondorioetako bat da, besteak beste, honako hauen izozketa: pentsioak, gizarte-larrialdietarako laguntzak emateko aurrekontu dotazioak, aurrekontuen kontura finantzatzen diren erakundeetarako eta entitateetarako aurrekontu-dotazioak, hezkuntzako itunen moduluen osagaiak, eta gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrerak. Beste ondorio bat da ezinezkoa dela garatzea aurreko urtealdiko aurrekontuetan aurreikusi ez diren jarduerak.

Hori horrela, kontuan hartuta tartean diren aparteko gorabeherak, eta bai atzeratu ezin diren hainbat jarduera premiaz burutu beharra ere, ezinbestekoa da aurrekontu-jarduerari hainbat neurri osagarri egituratzea, Euskal Autonomia Erkidegoan hurrengo aurrekontu orokorrak onartzen dituen legea aldarrikatzen den arteko denbora-tarterako.

Aipatutako eraginetarako, beraz, lege honen xedea da luzapenak eragindako arazo batzuk konpontzea, konponbidea atzeraezina delako. Arazoak hauek dira: Eusko Legebiltzarrerako eta UPV / EHUrako aurrekontu-dotazioa ezartzea, gizarte-larrialdietarako laguntzak emateko aurrekontu dotazioa gehitzea eta pentsioak, hezkuntza-itunen moduluen osagaiak eta gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrerak eguneratzea. Lege honen xedea da, baita ere, interpretazio zehatzagoa behar duten arazoak konpontzea: laguntzak eta dirulaguntzak zuzenean ematea, eta inbertsio errealetarako gastuak. Halaber, hainbat neurri hartu behar dira aurreko urtealdiko aurrekontuetan, arrazoi nabariak zirela medio, aurreikusi ez ziren jarduerak kontuan hartzeko, uneko gorabeherak eta jarduera horiek burutzeko premiak hala eskatzen dutelako. Nolanahi ere, nahiz eta luzapen-epean egon, beharrezkoa den oreka bilatu behar da aurrekontuaren erabileraren artean, plangintza baten eta koiunturakoak ez diren neurri batzuen zerbitzuan dagoen ekonomi politikarako tresna denez, eta Legebiltzarrari zor zaion errespetuaren artean; hain zuzen ere, Legebiltzarra baita ekonomi urtealdiko gastuei aurre egiteko kredituak baimentzeko eskumena duen erakundea.

Arauaren eduki zehatzari dagokionez, honako alderdi hauek nabarmendu daitezke.

Lehenengo, sektore publikoaren ordainsariei dagokienez, nahiz eta luzapen-erregimenak beharrezkoa den estaldura eskaini ordainsariak eguneratu ahal izateko, egokiagotzat jo da ordainsarien igoeraren gehienezko portzentajea ezartzea, inflazioak izan duen bilakaerara egokituta. Horrekin batera, beharrezkoa den estaldura eskaini da unibertsitatekoak ez diren irakasleen ordainsari osagarriei 1994tik 1998ra bitartean dagokien egokitzapena egiteko. Hartzeko pasiboen erregimenari dagokienez ere antzera jokatu da eta pentsio publikoak igo egin dira.

Bestalde, egoki iritzi zaio, baita ere, itunpeko ikastetxeei eusteko ekonomi moduluen osagaien urteko zenbatekoak eguneratzeari, indarrean dauden eskola-unitateen egokitzapenak estali ahal izateko, 1998-1999 ikasturterako.

Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrerari dagokionez, 1998rako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 21/1997 Legearen indarraldiaren luzapena Gizarte Bazterketaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legera egokitzeko beharrezkoak diren neurriak hartu dira. Eta gizarte-prestazio horren hileroko zenbatekoa ezarri da 1999. urterako. Bestalde, gizarte-larrialdietarako laguntzak emateko aurrekontu dotazioa gehitu egin da.

Dirulaguntzetarako gastuen baimenen luzapen-erregimenari dagokionez, Eusko Legebiltzarrerako eta Euskal Herriko Unibertsitaterako aurrekontu-dotazioak ezarri dira, 1999. urteko jarduera finantzatu ahal izateko. Jaurlaritzaren Kontseiluak eskumena du luzapen-erregimenean laguntzak eta dirulaguntzak zuzenean emateko, arlo honetan indarrean dagoen lege-erregimenarekin bat. Azkenik, beharrezkoa den gaikuntza eman zaio diruz lagundu daitezkeen programak erregulatzen dituzten xedapenak eta hitzarmenak aldatu ahal izateko, baldin eta diruz lagundu daitezkeen programa horiek mailegu-eragiketen finantza-zamak murriztearen bitartez gauzatzen badira, interes-motaren egungo bilakaerara egokitzeko. Gaikuntza horrek ez dakar berarekin gehiago gastatzeko baimenik.

Inbertsio errealetarako gastuen baimenen luzapen-erregimenari dagokionez, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen Bateratutako Testua onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 128. artikuluko e) idatz-zatiaren edukia zehazten eta mugatzen da. Izan ere, luzapen horretan sartzen dira zenbatekoa, batetik, eta aurreko ekitaldiko urtekako banaketa, bestetik; beti ere, gastuak baimentzea, jardueren ezaugarriak direla eta, urte horretan amaitu behar ez ziren jarduerak finantzatzeko ordainketa-kredituei edo konpromisozko kredituei dagokienean.

Azkenik, koiunturako eta sustapeneko hainbat neurri hartu dira luzatutako aurrekontuaren gastuen egoera osatzeko, aurreko urtealdiko aurrekontuetan aurreikusi ez ziren hainbat jarduera garatu ahal izateko.

Lehenik eta behin, kontuan hartuta "Euskadi XXI" Azpiegituren Erakundearteko Plana aurreko urtealdian amaitu zela, egoki iritzi zaio 1999an mugitzeari eta aparteko fondo bat sortzeari, azpiegiturei buruzko inbertsio-proiektuak finantzatu ahal izateko, Legearen eranskinean adierazten den banaketaren arabera. Horrek ez du alde batera uzten, hala ere, Ekonomiako eta Gizarteko Azpiegituren Erakundearteko Plan berri bat gauzatu ahal izateko aukera.

Bigarrenez, Industriarako eta Ekonomi Sustapenerako Erakundearteko Plana gauzatzen ez den bitartean, Jaurlaritzaren Kontseiluak ekonomi sustapena, lurraldeen arteko oreka eta, bereziki, gune kaltetuenen garapena laguntzeko jarduerak sustatzeko ezar ditzakeen neurriak finantzatzeko beharrezkoa den gastua baimendu da.

Hirugarrenik eta azkenik, lan-antolaketaren modernizazioa bultzatu nahi da, formula malguekin; eta Enplegua eta Prestakuntza Sustatzeko Erakundearteko Plana gauzatzen ez den bitartean, arlo horretako baliabideak eta herri-politikak integratzeko eta koordinatzeko, Jaurlaritzaren Kontseiluak enpleguaren aldeko jarduerak sustatzeko egoki iritzi dituen neurriak finantzatzeko beharrezkoa den gastua baimentzea aurreikusten da, hala nola, errelebu-kontratua, aparteko orduen murrizketa eta ezabapena, edo antzeko beste batzuk.

Araua osatzeko, bertan jasotzen diren neurriak betearazteko beharrezkoa den finantzaketa aurreikusten da. Finantzaketa hori diruzaintzako gaineratikoen kontura egingo da, eta baita luzapen-epean aportazioen erregimenaren aplikaziotik eratorritako diru-sarreren kontura ere. Hori horrela egingo da Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen Bateratutako Testua onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuko 133. artikuluaren arabera; eta Herri Finantzen Euskal Kontseiluak horri buruz 1998ko urriaren 5ean aurtengo urterako hartutako Erabakiaren arabera.

Lege honen xedea hainbat xedapen osagarri ezartzea da Euskal Autonomia Erkidegoko 1998rako aurrekontu orokorren luzapen-erregimenari, 1999. urterako; baita abenduaren 23ko 21/1997 Legeari ere; lege horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen ditu 1998. urterako eta indarraldia luzatu egiten du 1999. urtera.

  1. – Irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren (Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen Bateratutako Testua onartzen baitu) 129. artikuluan ezarritakoaren eraginetarako, abenduaren 23ko 21/1997 Legearen 18. artikuluko 1. eta 9. paragrafoetan eta 19. artikuluan adierazten diren langileentzako ordainsarien igoera-portzentajea gehienez ere %1,8takoa izango da, 1998rako ezarritako ordainsariei dagokienez. Gobernuak aplikatuko ditu igoera horiek.

  2. – Aurreko paragrafoan adierazitako portzentaje berbera aplikatuko du Gobernuak, gehienez ere, 1998rako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 21/1997 Legearen 18. artikuluko 6. paragrafoan adierazten diren langileen soldata-kostuaren igoerarako, 1998rako ezarritakoari dagokionez.

  3. – Lehenengo paragrafoan ezarritakoak ez ditu kaltetuko unibertsitatekoak ez diren irakasleen ordainsari osagarrien egokitzapenak, 1994. urtetik 1998.era dagozkienak, Jaurlaritzaren Kontseiluak xedatu ditzakeen baldintzetan eta hitzetan.

  4. – Maiatzaren 13ko 1/1986 Legegintza Dekretua aplikatzearen ondorioz eskatutako gabealdiak bete dituzten langileei aitortutako hartzeko pasiboak %1,8tako portzentajean igoko dira eta igoera horrek 1999ko urtarrilaren 1etik aurrera izango du eragina.

Hezkuntza-maila anitzetako itunpeko ikastetxeetako eskola-unitate bakoitzeko ekonomi moduluen osagaien urteko kopuruak 1998ko abenduaren 31n, %1,8tako igoera izango dute 1999rako, irakasleei 1998. urteari dagokion soldata-berdinketa gauzatu ondoren, eta 1998-99 ikasturterako indarrean dauden eskola-unitateen egokitzapenak egin ondoren.

  1. – Pertsona bakar batez osatutako bizikidetzako ekonomi unitate bereizi baterako gizarteratzeko gutxieneko diru-sarreraren hileroko zenbatekoa, Gizarte Bazterketaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legean egituratzen den modura, 46.150 pezetakoa (277,37 euro) izango da, 1999ko urtarrilaren 1etik aurrera.

  2. – Bizikidetzako ekonomi unitate bereizia pertsona bat baino gehiagoz osatuta dagoenean, aurreko kopuruari kopuruaren beraren 0,3 batuko zaio onuradunarekin bizi den lehenengo kidearentzat; 0,2 bigarren, hirugarren eta laugarren kideentzat; eta 0,1 gainerako kideentzat.

  3. – Gizarte-larrialdietarako laguntzak emateko 1999 ekitaldirako izendatu den aurrekontu dotazioa 2.000.000.000 pezetakoa da (12.020.242,09 euro).

  1. – Eusko Legebiltzarrak 2.914 milioi pezetako aurrekontuko dotazioa ezarriko du 1999. urterako (17.513.492,72 euro).

  2. – Euskal Autonomia Erkidegoak Euskal Herriko Unibertsitateari eman beharreko aurrekontuko dotazioa 1999. urterako 24.209.860.000 pezetakoa izango da (145.504.189,05 euro). Kontzeptu hauetan banakatuko da dotazioa:

    • Dirulaguntza arrunta: 22.000.000.000 pezeta (132.222.662,96 euro).

    • Kontratu-programak gauzatzeko kredituetarako: 500.000.000 pezeta (3.005.060,52 euro).

    • Inbertsio eta azpiegituretarako urte anitzeko programen kredituetarako: 1.709.860.000 pezeta (10.276.465,57 euro).

  3. – Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999. urtean zehar dirulaguntzak eman ahal izango ditu azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 49.7. artikuluan jasotzen den hitzetan; legegintza dekretu horrek Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen du.

  4. – Euskal Autonomia Erkidegoko 1998rako Aurrekontu Orokorren 1999rako luzapen-erregimenak indarrean jarraitzen duen bitartean, diruz lagundu daitezkeen programen interes-moten egungo bilakaera egokitu ahal izango da; beti ere, mailegu-eragiketen finantza-zamaren murrizketaren bitartez egiten denean. Eragin horietarako, dagozkion xedapenak eta hitzarmenak aldatu ahal izango dira. Beharrezko arau erregulatzaileak eman ahal izango dira, halaber, aurreko urteko laguntzak egokitu ahal izateko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari lotuta dauden bestelako entitate publikoek izenpetutako hitzarmenetara

Euskal Autonomia Erkidegoko 1998rako Aurrekontu Orokorren 1999rako luzapen-erregimenak indarrean jarraitzen duen bitartean, eta irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren (Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen Bateratutako Testua onartzen baitu) 128 e) artikuluan ezarritakoaren eraginetarako, inbertsio errealetarako gastuen baimenak luzatu egin direla ulertuko da, aurreko urteko kopuru berberetan eta urtekako banaketa berean; beti ere, jardueren ezaugarriak direla eta urte horretan amaitu behar ez ziren ordainketa-kredituei edo konpromisozko kredituei dagokienean.

  1. – 1999. urtean, Ekonomiako eta Gizarteko Azpiegituren Erakundearteko Plan berria gauzatzen ez den bitartean, Gobernuak "Euskadi XXI" Azpiegituren Erakundearteko Plana mugituko du eta inbertsio bereziak egin ahal izango ditu, hurrengo paragrafoetan adierazten den modura.

    Horretarako, aparteko fondoa eratuko da hainbat azpiegiturako inbertsio-proiektuak finantzatzeko: garraioa, gizartea, telekomunikazioak, ingurugiroa eta hiri-berrikuntza. Finantzaketa horiek hitzarmen bidez gauzatu ahal izango dira beste herri-administrazio batzuekin. Hala ere, horrek ez du kaltetuko luzapen-erregimenean aipatutako planeko konpromisozko aurrekontuetatik eratortzen diren jarduerekin segi ahal izatea.

    Aparteko fondoaren hasierako dotazioa 10.000 milioi pezatakoa izango da (60.101.210,44 euro). Lege honen eranskinean azaltzen da dotazio horren banakapen desagregatua.

  2. – Industriarako eta Ekonomi Sustapenerako erakundearteko Plana gauzatzen ez den bitartean, 3.000 milioi pezetako (18.030.363,13 euro) kreditua emango da, Jaurlaritzaren Kontseiluak ekonomi sustapena, lurraldeen arteko oreka eta gune kaltetuenen garapena laguntzeko jarduerak sustatzeko ezar ditzakeen neurriak finantzatzeko.

  3. – Enplegua eta Prestakuntza Sustatzeko Erakundearteko Plana gauzatzen ez den bitartean, 2.500 milioi pezetako (15.025.302,61 euro) kreditua emango da, Jaurlaritzaren Kontseiluak enpleguaren aldeko jarduerak sustatzeko ezar ditzakeen neurriak finantzatzeko; bereziki, langileak errelebatzeko edo ordezkatzeko diren kontratazioak, eta baita aparteko orduak murrizteko eta ezabatzeko direnak ere.

Lege honetan jasotako neurrien finantzaketa irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuko 133. artikuluaren arabera egingo da. Legegintza dekretu horrek Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen Bateratutako Testua onartzen du. Eta, hala egokituz gero, diruzaintzako gaineratikoarekin egingo da.

  1. – Jaurlaritzaren Kontseiluak lege honetako 7. artikulutik eratorritako programetan aurretik kontsignatutako kredituak aldatu eta urteka banatu ahal izango ditu, gastuaren premiak hala eskatzen duenean eta baimendutako kreditu osoa gainditzen ez duenean; horretarako, baimendu ahal izango ditu dagozkion konpromisozko kredituak.

  2. – Xedapen honen babesean gauzatutako eragiketak Legebiltzarrari azaldu beharko zaizkio.

Jaurlaritzak baimena du lege honetan aurreikusten den guztia garatzeko eta betearazteko behar diren xedapenak emateko.

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Beraz, lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Vitoria-Gasteizen, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko ekainaren 25ean.

Lehendakaria,

(Milioika pezetatan)

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATEAK ETA IKERKETA

  • Ikastetxeetako Obrak 500

  • Lanbide Heziketari buruzko Euskal Plana 500 1.000

    HERRIZAINGOA

  • Makineria eta komunikazio instalazioak 640

  • Informazioa prozesatzeko ekipoak 360 1.000

    OSASUNA

  • Osakidetzako ospitaleetako obrak eta hornikuntzak 1.000

    KULTURA

    • EITB

    EUSKALTEL, S.A.ren kapital-gehikuntza 223

    Iurretako zentro emisorearen handitzea 100

    Miramongo ekoizpen zentroaren handitzea 160

    Irrati-telebistaren digitalizazioa 215

    Unitate mugikorrak 427

    Informatika 75

    ETBren korrespontsaliak 80

    • SHEE/IVEF 40

    • KULTURA ONDAREA 110

  • Hizkuntza Politikako garapen informatikoak 150 1.600

    LURRALDE ANTOLAMENDUA, ETXEBIZITZA ETA INGURUGIROA

  • Etxebizitzen eraikuntza 1.500

  • Lurzoruaren eskurapena 500

  • IHOBE, S.A.ren kapital-gehikuntza 500 2.500

    GARRAIOAK ETA HERRILANAK

  • Bilbaoko Hiri Metroaren II. linea 2.200

    NEKAZARITZA ETA ARRANTZA

    n Nekazaritzako elikagaien transformazioan

    egindako inbertsioak 700

    GUZTIRA 10.000