Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

15/1998 LEGEA, ekainaren 19koa, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legeari aldaketak egiten dizkiona.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 128
  • Hurrenkera-zk.: 3142
  • Xedapen-zk.: 15
  • Xedapen-data: 1998/06/19
  • Argitaratze-data: 1998/07/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Sailak

Testu legala

Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 atalean xedatzen denez, Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusiak, Administrazio Kontseiluak aldez aurretik baimena eman ondoren, behar adina kontratazio mahai eratuko ditu Ente Publikoko erakundeen tamainaren arabera eta kontratazio organoari kontratuak esleitzen laguntzeko, Herri Administrazioen Kontratuen maiatzaren 18ko 13/1995 Legearen 82. atalean adierazitakoa kontuan izanda.

Horregatik, zuzendaritza nagusi honek, Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 1998ko otsailaren 13ko baimena jaso ondoren, eta legeak ematen dion ahalmena erabiliz, hauxe

Lehendakaria:

  • Titularra: Inés Lumbreras Sarasíbar - Ospitaleko Erizaintzako zuzendaria.

  • Ordezkoa: Pedro Moré de Léniz - Zerbitzu Orokorretako burua.

    Lehen bokala:

  • Titularra: Fernando Salvador Díez.

  • Ordezkoa: Izaskun Oteo Askasibar.

    Bigarren bokala:

  • Titularra: José Antonio García Busquet.

  • Ordezkoa: Izaskun Oteo Askasibar.

    Bokal-idazkaria:

  • Titularra: Roberto Ibarretxe Altube.

    Erabaki honek ez du administrazio-bidea amaitzen; beraz, bere aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahalko diote interesatuek Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean argitaratzen denetik hara, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. eta 114. ataletan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

    Vitoria-Gasteiz, 1998ko ekainaren 3a.

    Osakidetzako zuzendari nagusia,

    LUIS HERNÁNDEZ SÁNCHEZ.

    Eusko Legebiltzarrak ondoko legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei:

Euskal Autonomia Estatutuak 10.3. atalean jasota duen eskumena betez, Eusko Legebiltzarrak 5/1990 Legea onartu zuen ekainaren 15ean, hain zuzen ere Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzkoa, aurretik zegoen legea, azaroaren 25eko 28/1983 Legea, ordezkatzeko.

Zortzi urte igaro dira Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legea indarrean sartu zenetik, eta bitarte horretan Estatuko hainbat lege organiko sartu da indarrean: martxoaren 13ko 8/1991 Lege Organikoa (Hauteskundeen Erregimen Orokorraren Lege Organikoa hausteskundeetako administrazioaren eta jardunbidearen arloan aldatzen duena); martxoaren 30eko 13/1994 Lege Organikoa (hauteskundeetako gastuak murrizteari buruzkoa); martxoaren 23ko 3/1995 Lege Organikoa (hauteskundeetako erroldari buruzkoa); apirilaren 8ko 10/1991 Lege Organikoa eta abenduaren 22ko 14/1995 Lege Organikoa, lurreko uhinen bidezko udal irrati eta telebistetan hausteskundeetako iragarkiak egiteari buruzkoak. Lege horien bidez, azken urteotan oinarrizko agindu berriak sortu dira, eta horien ondorioz, hauteskundeei buruzko euskal legean xedatutako aginpide eta arauketa batzuk tokiz kanpo geratu dira; hori alde batetik, eta bestetik, gai berri batzuk ere arautu dituzte Estatuko lege horiek, hausteskundeei buruzko Autonomia Erkidegoko legerian arautu gabe zeudenak.

Bukatzeko, kontuan izan behar da Konstituzio Auzitegiak otsailaren 14ko 28/1991 epaia eman zuela, eta epai horretan bateraezinak jo zituen eusko legebiltzarkidea eta Europako legebiltzarkidea izatea; kontu hori ez zegoen aurreikusita 5/1990 Legean, lehen aipatutakoan. Gainera, jakin beharrekoa da lege honetan bozketa elektronikoa egiteko aukera ere arautu dela. Esandako guztiagatik, erabat beharrezkoa da ekainaren 15eko 5/1990 Legea, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzkoa, aldatzea.

Edozein gizarte demokratikok herritarrek hauteskundeetan parte hartzeko aukera bermatu behar du, hauteskunde horietan aukeratzen baitira haien ordezkariak boto-emate unibertsal, aske, berdin, zuzen eta isilpekoaren bidez, hori izanik edozein gizarte demokratiko bereizten duen ezaugarrietako bat. Botoa emateko eskubidea erabatekoa izateko, ohiko formulekin batera bide berriak ireki behar dira, hautesleek dagokien hauteskunde-mahaian beren kabuz eta modu errazean botoa emateko eskubidea izan dezaten, ordezkari politikoak aukeratu ahal izateko.

  1. mendearen atarian egonda, Europako hauteskundeei buruzko zuzenbidean araututako bozketa-modurik aurreratuenak aztertu eta ikertu ondoren, Autonomia Erkidegoko hauteskunde-sisteman ere bozketa elektronikoa indarrean jartzea da erronka.

    Lege honetan hauteskunde-sistemarako bozketa elektronikoa arautzea aurrerapen teknologikoari zor zitzaion berrikuntza da, eta sistema horren bidez, botoa emateko paperak euskarri magnetikoa izango du. Teknologia berriei esker, herritarrek res publica deitutakoan parte hartzeko beste modu bat dute, eta aukera horietaz baliatu beharra dago. Aukera horretaz baliatzea teknologiaren aurrerapenari esker lortu da. Teknologia berriek lekua izan behar dute ekintza publikoen barruan, baina ez soilik kontrolatzeko teknologia gisa, baita askatasunari bidea erraztuko dioten teknologia moduan ere.

    Boto elektronikoaren bidez, ohiko botoarekin gertatzen den bezalaxe, askatasun publikoak gauzatzea erraztu egin da, eta hori gaur egun arte erabilitako bideekin alderatuta ikusten da. Gainera, herritarren heziketari ere mesede egiten dio, teknologia modu horietatik gertuago egongo baitira, eta kontuan izan behar da bizitzako hainbat arlotan gero eta gehiago erabiltzen direla. Herritarren bizitza arruntean eragiten dute teknologia berriek eta, beraz, denek teknika horien berri izatea utziezineko baldintza da gizarteak eta ekonomiak aurrera egiteko. Teknologia berriak gehien eta modu hedatuenean erabiltzen dituzten gizarteak izango dira aurreratuenak; hau da, herritar gehienek eta arlo gehienetan erabiltzeko aukera eskaintzen duten gizarteek.

    Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan boto elektronikoaz baliatzeko aukera izatea Euskal Autonomia Erkidegotik teknologia berrien erronkari emandako lehen erantzuna da, teknologia horiek prozesu demokratikoan aurrera egiteko nolako eragina izan dezaketen kontuan izanda. Bizitza politikoa modernizatzeko bidean emandako lehenengo pausoa da; izan ere, hauteskundeetan aurretik zeuden jardunbideak hobetu eta herritarrak teknologia berrien nondik norakora hurbilduko ditu. Eta gogoan izan behar da teknologia horiek demokrazian parte hartzeko moduetan aukera eta bide garrantzitsuak zabaltzen ari direla.

    Boto elektronikoaren bidez ere, hauteskundeen argitasuna eta objektibotasuna eta botoaren benetakotasuna areagotu egiten dira, herritarrak botoa bere kabuz eman beharko duelako, botoa emateko beste moduetan dauden baldintzapen batzuk gaindituz, orain arte ez baitzen beharrezkoa botoa emateko orria isilpean eta bakoitzak bere aldetik aukeratzea. Era berean, boto elektronikoaren bidez erabat bermatzen da botoa emateko eskubidea isilpekoa eta askea izatea, eta euskal hauteskunde-sisteman kontu berria bada ere hori, Europa mendebaldeko demokrazia batzuetan sistema hori erabili eta emaitzak aztertzeko aukera egon da.

    Beste alde batetik, boto elektronikoa sistema eraginkorragoa izango da isilpekotasuna, segurtasuna, erraztasuna, azkartasuna eta modernotasuna dituelako ezaugarri. Ondorengo arrazoiek ere hori erakusten dute: hauteskunde-mahaiak osatzen dituztenentzako lan gutxiago eragingo du botoa ematean; botoak zenbatzerakoan ziur asko ez da arazorik egongo; hauteskunde-mahai bakoitzean botoak zenbatzeko askoz ere denbora gutxiago behar izango da; eta, azkenik, hauteskundeetako behin-behineko emaitzen berri herritarrei emateko orduan, erabateko zehaztasunaz eta azkartasun handiaz jardungo da.

Autonomia Erkidegoan gaur egun indarrean dagoen hausteskundeei buruzko legeria zati batean aldatu duen erreforma honek errespetatu egin du 5/1990 Legearen, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzkoaren, I. eta II. idazpuruan aurreikusitako hauteskunde-sistemaren muina. Gainera, gaur egungo hauteskunde-prozesuaren oinarrizko ezaugarriak ere gorde egin ditu.

Egitura kontuan hartuta, legeak lau zati nagusi ditu: lehenengo, bigarren eta hirugarren atala eta indargabetze-xedapena eta azken xedapenak. Ondoren azalduko dugu zein den horien edukia:

  • Berrikuntzaren lehenengo zatia lehen atalean arautu da, eta bertan, beharrezko aldaketa eta zuzenketa teknikoak egin dira hauteskundeen euskal legea hobetu eta gaur egun indarrean dagoen araudira egokitzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak zein ahalmen eta eginkizun izango dituen zehaztu da batez ere, eta batzorde horren eskumenak bere jurisdikzioaren barrura mugatu dira. Legearen erreforman hobekuntza teknikoak ere sartu dira, eta baita hauteskunde-administrazioaren oharrak eta iradokizunak ere. Era berean, hauteskundeen arloan Konstituzio Auzitegiaren doktrinak interpretazioan egindako zuzenketak ere kontuan hartu dira, eta baita hauteskundeetako kontularitza kontrolatzeko prozesuan izandako aldaketak ere, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eta Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak emandako oinarrizko gomendioak jarraituta.

  • Bigarren zatian lege honetako berrikuntza nagusia jaso da, bigarren atalean «bozketa elektronikoaren jardunbidea» arautu delako. Zati honetan, beste batzuen artean, ondorengoak jaso dira: boto elektronikoaren osagaiak zeintzuk diren; Euskal Autonomia Erkidegoko eta lurralde historikoetako hauteskunde-batzordeek dituzten bermerako gaitasunak —hauteskundeetako software-aren inguruan hauteskundeen garbitasuna eta gardentasuna bermatzeko—; hauteskunde-mahaiek dituzten baliabide materialak; botoa eman aurreko eragiketak; botoa emateko jardunbidearen eta botoak zenbatzeko modu elektronikoaren eta posta bidezko botoak zenbatzeko moduaren izapideak. Hori guztia hautesleek argi eta erraz ulertzeko moduan arautu da.

  • Berrikuntzaren hirugarren zatiak posta arruntaren bidez botoa emateko prozedura jasotzen du, eta, horretarako, aplikatu beharreko arauetara bidaltzen du, hirugarren atalean.

  • Laugarren zatian, azken xedapenetako lehenengoak ezartzen du 1998. urtean izango diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan 5/1990 Legean aurreikusitako paper bidezko boto-sistema erabiliko dela. Horretaz gainera, hurrengo hauteskundeetarako, gaitasuna ematen zaio Eusko Legebiltzarrari, Jaurlaritzak aldez aurretik proposaturik, boto elektronikoa zein hauteskunde-barrutitan, sekziotan edo udalerritan ezarri behar den zehazteko, baita ere boto elektroniko hori eta paper bidezko botoa bateragarri diren ala ez erabakitzeko eta, hala badagokio, pixkanaka bozketa elektronikoa ezartzeko.

    Bukatzeko, erreforma honekin batera bozketa elektronikoaren inguruko kontzeptuen definizioak jaso dituen eranskin bat ere badoa, legearekin diharduenarentzat oso erabilgarria eta argigarria.

    Lehenengo atala.– Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko 5/1990 Legean egindako aldaketak

    Ondoren aipatzen diren atal eta xedapenak —Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko 5/1990 Legekoak—, ondoren esaten den moduan geratu dira idatzita:

    1. – 4. ataleko 3. lerroaldeko f) hizkia jarraian datorren moduan idatzi da:

      «f) Hausteskunde-administrazioko edozein organotako kide izatea, eta baita udaletako idazkari izatea eta eskualdeko hauteskunde-batzordeetako ordezkari izatea».

    2. – 5. ataleko 2. lerroaldeari c) hizkia gehitu zaio, jarraian datorren moduan idatzita:

      «c) Europako Batasuneko sektore publikoan:

  • Europako Legebiltzarreko diputatua».

    1. – 18. ataleko 1. lerroaldeko c) hizkia jarraian datorren moduan idatzi da:

      «c) Autonomia Erkidegoan bizi diren katedradun, Zuzenbide, Zientzia Politiko edo Soziologiako irakasle titular —lanean dihardutenak—, edo aitortutako itzaleko legelari direnen artetik aukeratutako bost batzordekide, Eusko Legebiltzarrak izendatuta, Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoek, federazioek, koalizioek edo hautesle-taldeek proposatuta».

    2. – 18. ataleko 3. lerroaldea jarraian datorren moduan idatzi da:

      «3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskun-de Batzordeko lehendakariak hauteskunde-batzordeak dituen eginkizunetan jardungo du bakarrik, hauteskundeen deialdia egiten denetik hautatutakoak aldarrikatu artean, eta hala, egokitzen bada, baita sortzen diren auzibideez emandako epaiak betetzen diren arte ere; horien artean sartzen da hauteskundeen erregimen orokorrean aurreikusitako babes-errekurtsoa, hauteskundeak direla-eta halakorik aurkezten bada».

    3. – 18. atalaren gaur egungo 3. eta 4. lerroaldeak 4.a eta 5.a izango dira, hurrenez hurren, aurrerantzean.

    4. – 20. ataleko 2. lerroaldeak eduki hau izango du:

      «2.– Eusko Legebiltzarrak beharrezko baliabide guztiak eskuratuko dizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeari, batzordeak bere egitekoak egoki burutu ditzan».

    5. – 21. ataleko 1. lerroaldeko b) hizkia honela idatzi da:

      «b) Estatutko Hauteskunde Batzordeak izendatutako bi batzordekide, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak proposatuta, lurralde historikoan bizi diren katedradun, Zuzenbide, Zientzia Politiko edo Soziologiako irakasle titularren, edo aitortutako itzaleko legelari direnen artetik aukeratuta. Batzordekide horiek hautagaiak zeintzuk diren aldarrikatu eta gero izendatuko dituzte. Horretarako, barrutian aurkeztutako hautagai-zerrenden lurralde-ordezkariek batzordekide izateko kargu horiek beteko dituzten pertsonak zeintzuk izan beharko duten proposatuko dute denek batera. Proposamen hori ez bada egiten hauteskunde-kanpaina hasi baino lehen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak proposatuko du izendapena».

    6. – 21. ataleko 3. lerroaldea honela geratu da idatzita:

      «3.– Lurralde historikoetako hauteskunde-batzordeetako lehendakariek dagokien hauteskunde-batzordeak dituen eginkizunetan jardungo dute bakarrik, hauteskundeen deialdia egiten denetik hautatutakoak aukeratu artean, eta, hala egokitzen bada, baita sortzen diren auzibideez emandako epaiak betetzen diren arte ere; horien artean sartzen da hauteskundeen erregimen orokorrean aurreikusitako babes-errekurtsoa, hauteskundeak direla-eta halakorik aurkezten bada kasuan kasuko barrutian. Beraz, halakorik gertatzen bada, lege honetako 23.2 atalean aurreikusitako epea luzatu egingo da».

    7. – Gaur egun 21. ataleko 3. lerroaldea dena atal horretako 4.a izango da aurrerantzean.

    8. – 22. ataleko 1. lerroaldeko b) hizkia honela geratu da idatzita:

      «b) Lurralde historikoko hauteskunde-batzordeak izendatutako bi batzordekide, barruti judizialean bizi diren Zuzenbide, Zientzia Politiko edo Soziologiako lizentziatuen artetik aukeratuta. Batzordekide horiek hautagaiak zeintzuk diren aldarrikatu eta gero izendatuko dituzte. Horretarako, barrutian aurkeztutako hautagai-zerrenden lurralde-ordezkariek batzordekide izateko kargu horiek beteko dituzten pertsonak zeintzuk izan beharko duten proposatuko dute denek batera. Proposamen hori ez bada egiten hauteskunde-kanpaina hasi baino lehen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak proposatuko du izendapena».

    9. – 29. atala honela geratu da idatzita:

      «Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearen eginkizuna izango da:

      1. Hauteskundeetan zehar askatasun publikoak gauzatzen direla bermatzea.

      2. Autonomia Erkidegoko erakundeen eta Estatuan Autonomia Erkidegoko eremura mugatuta dauden erakundeen baitako komunikabide publikoetan tarteak dohainik erabiltzeko eskubidea ezartzea eta bermatzea, eta tarte horiek banatzea hausteskundeen prozesuan zehar.

      3. Lurralde historikoetako hauteskunde-batzordeek egindako argibide-eskariez erabakitzea (behartze-indarrekoa izanik) eta bere eskumenekoak diren arloei buruzko jarraibideak ematea (derrigorrez betetzekoak izango dira).

      4. Lurralde historikoetako hauteskunde-batzordeek hartutako erabakiak ezeztatzea, bere kabuz edozein unetan, edo interesatuak hala eskatuta lege honen 134. atalean aurreikusitako epeen barruan, erabaki horiek ez badatoz bat Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak hauteskundeei buruzko legeriatik ateratako interpretazioaz.

      5. Hauteskundeei buruzko legeria ezartzea dela eta, interpretatzean lurralde historikoetan izango diren irizpideak bateratzea.

      6. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak proposatuta, hainbat eredu onartzea: eratze-agirienak, zenbaketen egiaztagirienak eta bilkura-agirienak, bai mahaietakoak nahiz lurralde historikoko hauteskunde-batzordeenak. Hautetsiak izendatzeko agiria ere onartuko du. Eredu horiek agirien kopiak berehala egin ahal izatea ahalbidetu beharko dute, autokopiatu egiten diren dokumentuen bidez edo antzeko beste jardunbide batzuen bidez.

      7. Hausteskundeetako mahaikideentzako argibideen eskuliburua aztertzea.

      8. Arau hauetan esaten denaz bat edo eskumena ematen dien beste edozein xedapenetan esandakoaz bat adierazitako kexu, erreklamazio edo errekurtsoez erabakitzea.

      9. Hauteskundeetako eragiketetan modu ofizialean parte hartzen duten pertsona guztien zigor-jurisdikzioa izatea.

      10. Sortzen diren arau-hausteak zuzentzea, auzitegien esparrukoak ez baldin badira behintzat, eta egoki iritzitako isunak jartzea, 400.000 PTAra arte.

      11. Lege honen 12.2 atalak dioenaren arabera, hauteskundeak egin eta 100 egun igaro ondoren, ezintasunagatik, uko egiteagatik edo heriotzagatik bakanteren bat izaten bada, eusko legebiltzarkideei izendapen-agiriak ematea.

      12. Legeak edo hauteskundeen arloko beste edozein arauk emandako gainerako eginkizunak».

    10. – 30. atala honela geratu da idatzita:

      «1.– Lurralde historikoko eta eskualdeko hauteskunde-batzordeek, beren lurralde-ere-muan, ondoren aipatzen diren eskumenak izango dituzte:

      1. Hauteskundeetan zehar askatasun publikoak gauzatuko direla bermatzea.

      2. Arau hauetan esaten denaz bat edo eskumena ematen dien beste edozein xedapenetan esandakoaz bat adierazitako kexu, erreklamazio edo errekurtsoez erabakitzea.

      3. Hauteskundeetako eragiketetan modu ofizialean parte hartzen duten pertsona guztien zigor-jurisdikzioa izatea.

      4. Sortzen diren arau-hausteak zuzentzea, auzitegien esparrukoak ez baldin badira behintzat, eta egoki iritzitako isunak jartzea; isun horiek 100.000 PTAra artekoak izan ahal izango dira lurralde historikoko hauteskunde-batzordearen kasuan, eta 50.000 PTAra artekoak eskualdeko hauteskunde-batzordeen kasuan. Batzorde horiek, hain larria dela-eta beren aginpidea gainditzen duten zigorrak dagozkien jokabideen berri izanez gero, aginte-mailaz beren gaineko duten batzordeari jakinarazi ahal izango dizkiote, lege honen 66. atalean agindutakoa gertatuz gero salbu.

        Gorago aipatzen diren isunak ez ordaintzea gertatuz gero, dagokion hauteskunde-batzordeak zor-egiaztapena bidaliko dio Foru Aldundian eskumena duen organoari, isuna behartze-bidetik ordainarazteko.

      5. Legean berariaz aipatzen diren gainerako eskumen guztiak.

        1. – Gainera, lurralde historikoetako hauteskunde-batzordeek, Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak duen irizpide nagusia kontuan izanda, beste aukera hauek ere izango dituzte:

          1. Derrigorrez betetzeko jarraibideak ematea eskualdeetako hauteskunde-batzordeei, hauteskundeekin zerikusia duen edozein arlotan.

          2. Eskualdeetako hauteskunde-batzordeek eskatutako argibide guztiez erabakitzea; erabakia behartze-indarrekoa izango da.

          3. Eskualdeetako hauteskunde-batzordeek hartutako erabakiak indarrik gabe uztea beren kabuz edozein unetan, edo interesatuak hala eskatuta lege honen 134. atalean aurreikusitako epeen barruan, lurralde historikoko hauteskunde-batzordeak egindako interpretazioaz ez baldin badatoz bat erabaki horiek.

          4. Eskualdeetako hauteskunde-batzordeek testuak ulertzeko izango dituzten irizpideak bateratzea hauteskundeei buruzko edozein arlotan.

        2. – Eskualdeko hauteskunde-batzordeak bermatu beharko du hauteskunde-mahai bakoitzean badaudela botoa emateko beharrezko tresna eta osagaiak».

    11. – 38. ataleko 1. lerroaldean, argitaratzeko aipatzen den epea «zortzigarren egunean» izan beharrean «seigarren egunean» izango da.

    12. – 38. ataleko 3. lerroaldearen hasieran, «lurralde historikoko zabalkunde handieneko egunkarietan ere egingo da», hau esan behar du: «lurralde historikoko zabalkunde handieneko bi egunkarietan ere egingo da euskaraz eta gaztelaniaz».

    13. – 44. ataleko 1. lerroaldea honela geratu da idatzita:

      «1.– Hautaketak, egin ondorengo hiru egunen barruan jakinarazi beharko zaizkie doazkienei; jakinarazpenarekin batera, mahaikideei dituzten eginkizunei buruzko argibideen eskuliburua banatuko zaie. Mahaiburu eta mahaikide izendatutakoek zazpi egun izango dituzte kargua hartzea eragozten dien arrazoia agiri bidez eta justifikatuta eskualdeko hauteskunde-batzordearen aurrean azaltzeko. Batzordeak bost eguneko epearen barruan hartuko du erabakia, eta, hala badagokio, lehenengo ordezkoari jakinaraziko dio ordezkapena. Erabaki horren aurka ez da inora jotzerik izango. Nolanahi ere, lege honetan erabakitakoaren arabera hautaezina izateari arrazoizko zio iritziko zaio».

    14. – 46. ataleko 3. lerroaldea honela geratu da:

      «3.– Dekretuan hauteskundeak zein egunetan izango diren zehaztu beharko da. Egun horrek deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik berrogeita hamalaugarrena izan beharko du.

      Hauteskundeen deialdia egiten duen dekretua argitaratzen den egun berean sartuko da indarrean».

    15. – 47. atala honela geratu da idatzita:

      «1.– Hauteskunde-mahai bakar batean edo batzuetan baliogabetzea eragiteko moduko irregulartasunak izan eta berriz zatikako hauteskundeak egiteko, hauteskunde-mahai edo sekzio bateko edo batzuetako hauteskundeak baliorik gabekotzat jota egon beharko dira epai irmoaren bidez. Dena den, hauteskunde-mahai, sekzio bakar edo sekzioren batzuetan bozketa baliorik gabekotzat jotzeak ez du eragingo mahai horietan berriz hauteskundeak egitea, gune horietako emaitzek ez badute eragiten kasuan kasuko barrutiko ordezkarien banaketa aldatzea.

    1. – Zatikako hauteskundeen deialdia dekretu bidez egingo da, eta hala erabaki beharko du Jaurlaritzaren Batzarrak epai irmoaren berri izan eta hurrengo egiten duen lehenengo bileran. Zatikako hauteskundeak epai irmoa eman den egunetik hasi eta hiru hilabete baino lehen burutu beharko dira, eta botoa emateko ekintza hutsera mugatu ahal izango dira».

    1. – 54. ataleko 2. lerroaldea honela geratu da idatzita:

      «2.-Lurralde historikoko hauteskunde-batzordeek agiri guztien kopia bat egin eta Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordera bidaliko dute. Agiri horien jatorrizkoa lurralde historikoko hauteskunde-batzordeen zaintzapean geratuko da».

    2. – 56. ataleko 1. lerroaldearen amaieran, «agirisortaren jatorrizko alea» dioen lekuan, «agirisortaren kopia bat» jarri beharko da.

    3. – 68. ataleko 3. lerroaldea honela geratu da idatzita:

      «3.– Eusko Jaurlaritzak, hauteskunde-garaian, erakunde-kanpaina bat egingo du, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko argibideak emateko eta horietan esku hartzera bultzatzeko. Argibide hauek emango ditu: bozketak noiz eta non izango diren, hautesleak nortzuk diren, botoa emateko modua zein den eta postaz nola eman daitekeen botoa, eta bozketaren inguruko gainerako izapideen berri; dena den, inola ere ez du eragingo hautesleen botoaren aukeran. Erakunde-kanpaina aurrera eramateko, Euskal Autonomia Erkidegoaren baitako jabego publikoko komunikabideetako tarteak erabiliko dira, dohainik, eta baita Autonomia Erkidegora mugatuta dauden Estatuaren jabetzakoak ere».

    4. – 72. atala honela geratu da:

      «1.– Hauteskunde-kanpainan zehar, egunkari eta irrati pribatuetan iragarkiak kontratatzeko eskubidea izango dute hautagai-zerrendek, baina iragarki horietan egindako gastuak ezin izango du lege honen 147.2. atalean alderdi, federazio, koalizio eta haustesle-taldeentzako gehienez ere jarritako gastu-mugaren %20 baino handiagoa izan.

    1. – Hauteskundeetako iragarkien tarifak ez dira izango merkatuko gainerako iragarkientzat indarrean daudenak baino garestiagoak, eta hautagai-zerrenden artean ere ez da inolako bereizkeriarik egingo iragarki horiek sartu edo ez, duen prezioa nahiz kokalekua dela eta. Gainera, berariaz adierazi beharko da zer diren iragarki horiek.

    2. – Ezin izango da hauteskundeen iragarkiak egiteko telebista pribatuetako tarterik erosi».

    1. – 73. atalari 2. lerroalde berria gehitu zaio, oraingo testua 1. lerroalde gisa utziz:

      «2.– Debekatu egiten da ezein pintada egitea aurreko lerroaldeko b) letran aipatzen diren toki eta guneen kanpoaldean.

      Era berean, honelakorik ere ez da jartzerik izango:

  • Banderatxo, xingola eta antzeko elementurik.

  • Eranskailurik, bide-seinale edo hiri-seinaleztapenerako beste elementuetan.

  • Beste inolako propaganda grafikorik, panel, baranda, murru, lorategi eta abarretan, ez eta kartelik ere, Udalak horretarako jarritako lekuetatik kanpo.

  • Lurrean ezarritako tripode edo antzekorik.

  • Ez eta ere bandera edo pankartarik.

    Azkenik, debekatuta dago, orobat, orriak jaurtitzea».

    1. – 75. atala honela geratu da idatzita:

      «1.– Ordaindu gabeko irudi bidezko propaganda egiteko gordetako lekuetatik kanpora—lege honetako 73.1.b) atalean aipatzen dira leku horiek—, alderdi politiko, hauteskundeetarako federazio, koalizio eta taldeek baimena eskuratu duten merkataritza-guneetan baino ezin izango dute kartelik nahiz beste propaganda-modurik jarri.

    1. – Hautagai-zerrendek era horretako iragarkietan ezin izango dute lege honetako 147.2. atalean aurreikusitako gastu-mugaren %25 gainditu.

    2. – 73. atalean agindutakoetarako, udalek, hauteskundeetarako deia egin eta hurrengo zazpi egunen barruan, iragarkiak dohainik jartzeko erabilgarri dauden tokiak zeintzuk diren jakinaraziko diote kasuan kasuko eskualdeko hauteskunde-batzordeari.

    3. – Batzorde horrek zuzentasunez banatuko ditu esandako tokiak, hautagai-zerrenda guztiek toki erabilgarri bakoitzean azalera berdina eta antzeko baliagarritasuna izateko moduan banatu ere.

    4. – Hautagaiak zeintzuk diren adierazi ondorengo bigarren egunean, batzordeak hautagai-zerrenda bakoitzaren lurralde-ordezkariari edo haren eskudunari bakoitzaren iragarkietarako gordetako tokiak zeintzuk direnadierazi beharko dio».

    1. – 81. ataleko 2. lerroaldea honela geratu da:

      «2.-Hauteskunde-kanpainan zehar, Euskal Autonomia Erkidegoaren baitako jabego publikoko komunikabideetako eta Autonomia Erkidegora mugatuta dauden Estatuaren jabetzako komunikabideetako tarteak erabili ahal izango dituzte, dohainik, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara aurkezten diren alderdi politiko, federazio, koalizio eta taldeek».

    2. – 85. atala honela geratu da idatzita:

      «Jabetza publikoko komunikabideen antolaketak bermatu egingo du komunikabide horiek, beren informazio-saio guztietan, neutraltasunez eta aniztasun politiko eta sozialez jokatuko dutela, informazio-askatasunari zor zaion errespetuari kalterik egin gabe. Nolanahi ere, komunikabide horien administrazio-organoek hauteskunde-aldian hartutako erabakiak errekurritu ahal izango dira Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearen aurrean».

    3. – 87. ataleko 8. lerroaldea honela geratu da:

      «8.-Hauteskundeen deialdia egiten denetik bozketa egin baino bost egun lehenagora arteko epean, administrazio publikoen baitako erakunderen batek boto-asmoari buruzko inkestaren bat edo hauteskundeetarako sondeoren bat egiten badu, azterketa horien emaitzen berri hauteskundeetan parte hartuko duten erakunde politikoei eman beharko zaie eskabidea egiten dutenetik berrogeita zortzi ordu igaro baino lehen. Horretarako, inkesta edo sondeoa egin duen erakundeak dena delako azterketa egin dela jakinarazi beharko dio Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeari, azken horrek azterketen berri eman diezaien hautagai-zerrenden ordezkari orokorrei. Horrela, ordezkari horiek inkesta edo sondeoak eskatu ahal izango dituzte».

    4. – 92. ataleko 5. lerroaldea honela geratu da:

      «5.– Artekari bakoitzari buruzko orri-talona-rioak bost orrikoak izango dira: bata, ja-torrizkoa, ordezkariak edo honen izene-koak gorde dezan; bigarrena artekariari emango zaio izendapen-agiri gisa erabil-tzeko; hirugarrena eta laugarrena kasuan kasuko eskualdeko hauteskunde-batzor-dera bidaliko dira, batzordeak horie-tako bat artekariak kide diren hauteskunde-mahaira bidal dezan eta bestea botoa emateko eskubidea duten mahaira bidal dezan, bertako hautatzaile-zerrendatik kentzeko; bosgarrena, berriz, kasuan ka-suko eskualdeko hauteskunde-batzordea-ren eskuetan geratuko da».

    5. – 92. ataleko 7. lerroaldearen amaieran, «aldaki» hitzaren ondoren «erabilgarria» hitza gehituko da.

    6. – 94. ataleko 3. lerroaldearen amaieran, «aldaki» hitzaren ondoren «erabilgarria» hitza gehituko da.

    7. – Honela geratu dira idatzita 105. ataleko 1. eta 3. lerroaldeak:

      «1.– Botoa emateko eskubidea dagoela egiaztatzeko, erroldako egiaztatutako zerrendetan agertu edo erroldako berariazko egiaztagiria behar izango da, eta bi kasu horietan, gainera, hautesleak nor den erakutsi beharko du Nortasun Agiri Nazionalaren bidez, pasaportearen bidez edo jabearen argazkia duen gidatzeko baimenaren bidez».

      «3.– Atal honetako 1. lerroaldean aipatzen diren erroldako egiaztatutako zerrendetan, botoa emateko egunean adinez nagusiak diren hautesleak baino ez dira agertuko».

    8. – 106. atalari 4. lerroalde berria gehitu zaio, jarraian datorren moduan:

      «4.– Artekari edo eskudunek erreklamazioren bat egiten baldin badute bozketako edozein ekintza dela-eta, eta horrek hautesleek botoa emateko duten eskubide aktiboa ez gauzatzea eragiten baldin badu, mahaiak gehiengoaren bidez erabakiko du, eta baita bilkura-agirian jasota utzi ere erabakitakoa eta zein izan den erreklamazioaren arrazoia».

    9. – 111. atalean, «...beren botoaz galderarik egiterik ere izango,...» esaldiaren ondoren, honako hau gehitu da: «botoa eman aurretik».

    10. – 115. ataleko e) hizkian esaten dena kendu egin da.

    11. – 116. ataleko azken aipamen gisa ondorengoa gehitu da:

      «Eta, era berean, zuritzat baina baliozkotzat joko dira hauteskunde-barrutitik legez erretiratutako hautagai-zerrendari emandako botoak».

    12. – 120. ataleko 1. lerroaldean bi letra berri gehitzen dira:

      «1) Ekarritako eta hauteskunde-erroldan alta diren errolda-ziurtagiri berezien zenbatekoa.

    1. Ekarritako epai judizialen zenbatekoa».

    1. – 125. atalean 1. lerroaldea berria izango da, ondorengoa:

      «1.– Lurralde historikoko hauteskunde-batzorde bakoitza idazkariak bere eginkizunak aurrera eramaten dituen egoitzan bilduko da, hautagai-zerrenden ordezkariekin edo haien eskudunekin. Lehendakariak batzordea sortzeko agiria idatziko du eta berak, mahaikideek eta idazkariak izenpetuko dute, eta baita hautagai-zerrenden ordezkariek edo behar bezala egiaztatutako haien eskudunek».

    2. – Orain arte 125. ataleko 1, 2, 3 eta 4. lerroaldeak izan direnak aurrerantzean 2, 3, 4 eta 5.a izango dira.

    3. – 126. ataleko 7. lerroaldea honela geratu da:

      «7.-Batzordeak ezin izango du agiririk ez botorik baliorik gabe utzi. Dituen eskumenak mahai bakoitzean onartutako botoen kontaketa egiaztatzera mugatuko dira, mahaiek hartutako erabakiak kontuan izanda eta agirietan jasotakoaren arabera (horiek ezean, agiri horien egiaztagirietan esaten dena hartuko da kontuan). Dena den, salbuespena izango dira hurrengo atalean jasotako egoerak, baina akats material soilak, egitezko akatsak eta aritmetikakoak baino ezin izango dira zuzendu».

    4. – 127. atalaren 2. lerroaldea honela geratu da idatzita:

      «2.– Era berean, batzordeak ez ditu botoak zenbatuko hautesleen erroldak mahaiari izendatutako hautesleak baino gehiago baldin badira boto horiek, aurkeztutako erroldako egiaztagiriak edo epaitegietako epaiak direla medio gehitu beharrekoak gehituta gero. Salbuespena izango dira artekariek emandako botoak, eta akats materialak, egitezkoak eta aritmetikakoa izatea, eta kasu horretan zuzendu egingo dira.»

    5. – 128. atala honela geratu da idatzita:

      «1.– Botoen batuketa orokorra amaitzen denean, lurralde historikoko hauteskunde-batzordeak kasuan kasuko hauteskunde-barrutiko zenbaketa-egiaztagiria idatziko du, eta ondorengo datuak jaso beharko dira, berariaz, egiaztagiri horretan:

      1. Mahaiari zenbat hautesle dagozkion hauteskunde-erroldako zerrendetan esaten denaren arabera.

      2. Erroldako zenbat egiaztagiri berezi aurkeztu diren, hauteskunde-erroldan alta direla erakusteko.

      3. Epaitegietako zenbat epai aurkeztu diren.

      4. Zenbatek eman duten botoa.

      5. Zenbat boto izan diren baliorik gabekoak.

      6. Zenbat boto izan diren zuriak.

      7. Hautagai-zerrenda bakoitzak zenbat boto eskuratu dituen.

        1. – Aurreko pausoa eman ondoren, bilkura-agiria ere idatziko da, bertan jasotzeko bozketa orokorra egitean izandako gorabehera guztiak. Bilkura-agiria eta zenbaketa-egiaztagiria lehendakariak, mahaikideek eta hauteskunde-batzordeko idazkariak izenpetuko dute, eta baita hautagai-zerrenden ordezkariek edo behar bezala egiaztatutako haien eskudunek.

        2. – Boto-bilketa amaitzen denean, ordezkariek eta haien eskudunek egun bateko epea izango dute erreklamazioak eta kexuak adierazteko. Erreklamazio eta kexu horiek hauteskunde-mahaien bilkura-agirietan edo hauteskunde-batzordearen zenbaketa orokorraren bilkura-agirian jasotako gorabeherei buruzkoak baino ezin izango dira izan. lurralde historikoko hauteskunde-batzordeak bi egun izango ditu horietaz erabakitzeko.

        3. – Aurreko lerroaldean aipatzen den erabakiaren aurka hautagai-zerrenden ordezkariek edo haien eskudunek errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute lurralde historikoko hauteskunde-batzordearen aurrean egun bateko epean. Errekurtsoa aurkeztu eta biharamunean, hauteskunde-batzordeak espedientea —txosten eta guzti— Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordera bidaliko du. Bidaltze hori agintzen duen erabakia, bidalketa egin eta gero, barrutian parte hartu duten hautagai-zerrenden ordezkariei jakinaraziko zaie, eta baita dei egin ere Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearen aurrean agertzeko hurrengo egunean. Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak, aldeek diotena gehienez ere bi eguneko epearen barruan entzun ondoren, errekurtsoari buruzko erabakia hartuko du hurrengo egunean. Gero, erabaki horren berri emango dio kasuan kasuko lurralde historikoko hauteskunde-batzordeari, hautatutakoak izendatzeko».

    6. – 129. atalari 1. lerroalde berria gehitu zaio:

      «1.– Aurreko ataleko hirugarren eta laugarren lerroaldeetan aurreikusitako epeak igaro eta ez bada erreklamaziorik edo kexurik agertu boto-zenbaketa orokorragatik, edo aurkeztutakoei buruz Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak erabakia hartuta baldin badu, lurralde historikoko hauteskunde-batzordeek hautetsiak izendatuko dituzte hauteskundeen egunetik hogei egun igaro baino lehen. Horretarako, hautagai-zerrendei dagozkien aulkiak banatuko dira, lege honetako 11. eta 12. ataletan aurreikusitako banaketa-arauez bat».

    7. – 129. atalean orain arte 1, 2, 3, 4 eta 5. lerroaldeak izan direnak aurrerantzean 2, 3, 4, 5 eta 6.a izango dira, eta honela geratu dira idatzita:

      «2.– Gorago aipatutako eginkizun guztiak amaitu ondoren, lurralde historikoko hauteskunde-batzordeak izendapenen agiria idatziko du, bi kopiatan, eta lehendakariak, idazkariak eta une horretan bertan diren hautagai-zerrenden ordezkariek edo haien eskudunek izenpetuko dituzte.

    1. – Agiri horren aleetako bat hauteskunde-batzordean geratuko da artxibatuta, horretarako irekitako espedientean, eta jatorrizkoa, berriz, Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordera bidaliko da.

    2. – Izendapenen agirian datu hauek idatzi beharko dira:

      1. Hautesleak zenbat izan diren.

      2. Botoa zenbat pertsonak eman duen.

      3. Baliorik gabeko zenbat boto izan diren.

      4. Balio duten zenbat boto izan diren.

      5. Zenbat boto zuri izan diren.

      6. Hautagai-zerrendek zenbat boto eskuratu dituzten.

      7. Hautagai-zerrenda bakoitzak zenbat boto eta aulki eskuratu dituen.

      8. Izendatutako hautetsien izenen zerrenda.

    3. – Izendapenen agirian, izandako erreklamazioak nahiz kexuak eta horiei buruz hartutako erabakiak jasoko dira, eta baita Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearen aurrean aurkeztutako errekurtsoa (halakorik egon bada) eta horretaz hartutako erabakia.

    4. – Izendapenen agirien egiaztatutako kopiak egingo dira eta hautagai-zerrenden ordezkariei edo eskudunei edo artekariei banatuko zaizkie, eskatzen baldin badituzte. Hautagai-zerrenda bakoitzari ezin izango zaio agiri edo egiaztagiri bat baino gehiago eman».

    1. – Orain arte 129. ataleko 6, 7 eta 8. lerroaldeak izan direnak aurrerantzean 7, 8 eta 9.a izango dira, hurrenez hurren.

    2. – 132. atalean, «lege honen 29.f) eta 30.2 ataletan» dioen lekuan, aurrerantzean «lege honen 29.j) eta 30.1.d) ataletan» esan beharko du.

    3. – 136. ataleko 2. lerroaldean «lege honen 30.2 atalean» dioen lekuan, «lege honen 30.1.d) atalean» esan beharko du aurrerantzean.

    4. – 138. ataleko 5. lerroaldea honela geratu da:

      «5.– Administratzaile orokorrak argibideak eman beharko ditu Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordean, alderdi, federazio, koalizio edo taldeek eta horien hautagai-zerrendek izandako diru-sarrerak eta egindako gastu guztiak direla eta. Era berean, aurrekoen kontularitzari buruzko erantzukizuna ere izango du; kontularitza horretan, gutxienez, lege honetako 140. ataleko 1. lerroaldean aurreikusitako zehaztasun guztiak jaso beharko dira».

    5. – 140. ataleko 1. lerroaldean, «kontaduritza zehatza egin beharko dute» dioen esandiaren ostean, ondorengoa gehituko da: «eta kontaduritza hori indarrean dagoen Kontaduritzako Plan Orokorrean jasotako printzipio orokorren araberakoa izango da kasu guztietan.»

    6. – 140. ataleko 2. lerroaldeko azkenengo zatian «hauteskunde-eguna artekoan» dioen lekuan «hautetsiak izendatu arte» jarri behar da.

    7. – 143. ataleko 3. lerroaldea honela geratu da:

      «3.– Dirua alderdiek jartzen dutenean, jarritako diru hori nondik datorren adierazi beharko da, eta, kasua bada, diru hori eman duen kontuaren finantza-erakundeko kontu-zenbakia zein den ere adierazi beharko da».

    8. – 144. atalari 1. lerroalde berria gehitu zaio, eta honela geratu da:

      «1.– Eusko Jaurlaritzak hauteskundeetako diru-laguntza publikoen bi aurrerakin emango ditu, bata kanpainako lehenengo egunaren aurretik, eta bestea bozketa ondoren».

    9. – Orain arte 144. atalaren 1, 2, 3, 4 eta 5. lerroaldeak izan direnak atal horren berorren 2, 3, 4, 5 eta 6. lerroaldeak izango dira aurrerantzean.

    10. – 144. atalari 7 eta 8. lerroaldeak gehitu zaizkio. Hau diote:

      «7.– Hauteskundeak izan ondoren, eta Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordean hauteskundeetako diru-kontuak aurkezteko epea amaitu eta hamabost egun igaro baino lehen (lege honen 149. atalean aipatzen da hori), Ogasuneko ardura duen Sailak administratzaile orokorrei hautagai-zerrendei dagokien diru-laguntzen 100eko 90 ordainduko die, bigarren aurrerakin gisa, beti ere hauteskundeetan izandako emaitzak kontuan izanda. Emaitza horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta egon beharko dute eta laguntzei, kasua bada, atal honetako 2. lerroaldean aipatzen den aurrerakina deskontatu egingo zaie.

    1. – Bigarren aurrerakina Ogasunean ardura hori duen Sailean eskatu beharko dute kasuan kasuko administratzaile orokorrek, eta hauteskundeetan aurkeztu den alderdi, federazio, koalizio edo taldeari azkenean dagokion diru-laguntzaren zenbatekotik deskontatuko da. Alderdi, koalizio eta federazioek aurrerakin hori eskuratu nahi baldin badute, eskabideaz batera, aurreratuta eskuratutako diru-laguntza osoaren 100eko 10eko bermea aurkeztu beharko dute, finantza-erakundeek emanda. Izan ere, Idazpuru honetako V. atalburuan eta lege honetako 80.3 eta 154. ataletan aurreikusitakoaz bat, beharbada deskontu batzuk izango dituztenez laguntzetan, horiei aurre egiteko gauza izan behar dute».

    1. – 146. ataleko lehenengo lerroaldean «hauteskunde-eguna artekoan» dioen lekuan, horren ordez «hautetsiak izendatu arte» jarri behar da.

    2. – 148. atala honela geratu da idatzita:

      «1.– Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak eta lurralde historikoetako hauteskunde-batzordeek idazpuru honetako ataletan jasotako atalak betetzen direla zainduko dute. Gai hori dela eta, Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearen eginkizuna izango da hauteskundeetako kontularitza kontrolatzea, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren laguntzarekin.

      Lurralde historikoko hauteskunde-batzordeek, kasua bada, idazpuru honetan jasotako arauak bete diren edo ez jakinarazi ahal izango diote Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeari, hauteskundeak izan eta hurrengo ehun egunen barruan.

    1. – Herri Kontuen Euskal Epaitegiak proposatuta, hauteskundeetan parte hartuko duten hautagai-zerrendek zein kontrolbide jarraituko duten eta zer-nolako agiriak aurkeztu beharko dituzten jakiteko jarraibideak eman ahal izango ditu Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak. Era berean, kontularitzako zein irizpide jarraitu ere erabaki ahal izango du, Kontularitzako Plan Orokorrean esaten denaz bat.

      Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak idatziz erabaki beharko du hautagai-zerrenden administratzaile orokorrek egindako argibide-eskari guztiez.

    2. – Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, kontrolatzea bere eginkizuna denez, hautagai-zerrenden administratzaile orokorrei kontularitzari buruzko informazioa edo hauteskundeetako jarduerei buruzko informazioa eskatu ahal izango die, beharrezkoa dela iruditzen bazaio.

    3. – Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatzen dituen datuak eman egin beharko dizkiote erakunde publiko eta pribatuek, kontrol-lana aurrera eraman ahal izateko, bere eginkizuna baita.

    4. – Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak hautagai-zerrenden administratzaile orokorrek aurkeztutako datuak benetakoak diren edo ez jakiteko ikerketak egin ahal izango ditu, eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak ere gauza bera egin ahal izango du, Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak horretarako baimena ematen baldin badio.

    5. – Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak edo Herri Kontuen Euskal Epaitegiak hauteskundeetako kontularitza aztertzeko aurrera eramandako ikerketak direla-eta hauteskundeetako delituren baten zantzua dagoela uste bada, Ministerio Fiskala jakinaren gainean jarriko dute, egoki iritzitako neurriak har ditzan».

    1. – 149. atala honela geratu da:

      «1.– Aulkiren bat eskuratu duen edo hauteskundeetako diru-laguntzen aurrerakinen bat eskatu duen hautagai-zerrendako administratzaile orokorrak, hauteskundeak izan eta hurrengo hirurogei egunak igaro baino lehen, kontularitza zehatz eta agirien bidez frogatutakoa aurkeztu beharko du Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearen egoitzan.

      Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak Herri Kontuen Euskal Epaitegira bidaliko du informazio horren kopia bat.

    1. – Herri Kontuen Euskal Epaitegiak hirurogei eguneko epea izango du aurkeztu dizkioten agiriak aztertzeko; horren inguruan, hautagai-zerrenden administratzaile orokorrari edozein agiri eskatu ahal izango dio, kontularitzari buruz emandako datuak agiri bidez justifikatzeko eta baita lege honen 142.3 eta 4. atalean erabakitakoa betetzeko.

      Era berean, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak hautagai-zerrendekin harreman ekonomikoak izan dituzten hirugarrenei dei egin ahal izango die, dagoen informazioa benetan hala den baieztatzeko edo informazio hori osatzeko.

    2. – Hauteskundeak izan eta hurrengo ehun eta hogei egunak igaro baino lehen, hauteskundeetako kontularitzei buruzko eta horietan ageri diren diru-sarrera eta gastuen egiaztapenei buruzko motibatutako irizpena emango du Herri Kontuen Euskal Epaitegiak. Irizpen horretan adieraziko du hauteskundeen kontuetan diru-sarreren eta gastuen arteko harremana justifikatuta dagoela; edo justifikatu gabeko diru-sarrerak daudela nahiz murriztutako gastu-partidak daudela. Azken horien kasuan, hauteskundeetako arauak hautsi egin direla erabakiko du. Hori dela eta, dena delako alderdi, federazio, koalizio edo taldeak hauteskundeetako diru-laguntzarik ez jasotzeko edo gutxiago jasotzeko proposatu ahal izango du, idazpuru honetako VII. atalburuan aurreikusitakoaz bat.

    3. – Aurreko lerroaldean aipatzen den irizpenaren berri hautagai-zerrenda bakoitzeko administratzaile orokorrari jakinaraziko dio Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, eta baita hamabost eguneko epea eman ere alegazioak aurkezteko».

    1. – 150. atala honela geratu da idatzita:

      «1.– Goian aipatutako irizpena eta horri dagozkion alegazio eta proposamenak Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordera bidaliko ditu Herri Kontuen Euskal Epaitegiak.

    1. – Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak administratzaile orokorrak aurkeztutako alegazioez erabaki eta gero, aulkiren bat lortu duten hautagai-zerrendei hauteskundeetako diru-laguntzetatik zenbat dagokien erabaki eta argitaratuko du, hauteskundeak izan eta ehun eta laurogei egun igaro baino lehen, lege honetako hurrengo atalean erabakitakoaz bat.

    2. – Hauteskundeetako diru-laguntzak zenbatekoak diren Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, Eusko Jaurlaritzak, Ogasunaren ardura duen Sailaren bidez, diru-laguntza horien zenbatekoa ordainduko die, jasotzeko eskubidea duten hautagai-zerrendetako administratzaile orokorrei, 80.3, 144.5 eta 8 eta 154. ataletan esaten dena kontuan eduki beharko bada ere».

    1. – 151. ataleko 1. lerroaldearen ordez ondorengo testua jarri da, lehengo 2 eta 3. lerroaldeak orain 3.a eta 4.a direlarik.

      «1.– Euskal Autonomia Erkidegoak hauteskunde-gastuetarako diru-laguntzak emango dizkie alderdi politikoei, federazioei, koalizioei eta hauteskunde-taldeei, ondorengo arauen arabera:

      1. Eusko Legebiltzarrerako lortutako eserleku bakoitzagatik hiru milioi pezeta.

      2. Hautagai-zerrenda bakoitzak ateratako boto bakoitzeko ehun pezeta, beti ere zerrendakide batek gutxienez dagokion barrutian eserleku bat lortu badu.

      3. Bost milioi pezeta hauteskunde-barrutiko, hauteskunde-barrutiko gutxienez eserleku bat lortu dutenei.

        1. – Aurreko zenbakian aipatutako diru-laguntzak ez ezik, hauteskunde-gastuetarako ere dirulaguntzak emango dira, hautesleei zuzenean eta pertsonalki propaganda, kartazalak eta boto-paperak edo beste edozein hauteskunde-iragarki bidali izateagatik, ondorengoaren arabera:

          1. Hautesleko hogeita bost pezeta ordainduko dira kasuan kasuko hautagai-zerrenda aurkeztu den eta eserleku bat lortu duen barruti bakoitzean.

          2. Diru-laguntza ez da egongo lege honetako 147. atalean aurreikusitako mugaren pean, beti ere zenbaki honetan aipatzen den jardunaren benetako harremana justifikatu denean».

    2. – Xedapen gehigarrietako lehenengoari beste atal bat, hirugarrena, erantsiko zaio. Honela dio:

      «3.– 20.3. eta 132 Bigarren III. ataletan jasotakoaren arabera sortutako gastuak Eusko Legebiltzarreko aurrekontu-atalaren gastuen egoeraren kontura finantzatuko dira».

    3. – Xedapen gehigarrietako laugarreneko testuak orain «bost egun» dio, baina «zazpi egun» behar du.

    4. – Azken xedapenei beste bat, laugarrena, erantsiko zaie. Honela dio:

      «Eusko Jaurlaritzak ahalmena du lege hau garatzeko egoki iritzi dituen xedapenak emateko»

      Bigarren atala.– Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko 5/1990 Legearen V. idazpuruan beste atalburu bat eranstea, X. atalburua hain zuzen. Honela du izena: «Bozketa elektronikoari dagokion jardunbidea»

      Bozketa elektronikoari dagokion jardunbidea Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen V. idazpuruan erantsitako atalburu batean arautu da, X. atalburuan hain zuzen, ondoren adierazten den modura. Hala ere, bigarren atal honetan aurreikusten ez den guztirako, orain indarrean dagoen Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legean ezarritakoa izango da aplikaziokoa.

      «132. atala. Bigarrena.– Boto elektronikoari dagozkion elementuak, Biltzar Nagusien eta Eusko Jaurlaritzaren eskurantzak eta alderdi, federazio, koalizio eta taldeen partaidetza

      1. – Honako elementu hauek sartzen dira boto elektronikoaren sisteman:

        1. Banda magnetikoa duen bozketa-txartela.

        2. Hautestontzi elektronikoa.

        3. Botoa emateko pantaila.

        4. Hauteskunde-kabina.

        5. Softwarea edo hauteskundeetako programa informatikoa.

          II.–

          1. – Hautestontzi elektronikoaren eta botoa emateko pantailaren hauteskunde-softwa-rea honako hau da: programa informati-koen multzoa hautestontzia ireki eta ixteko, mahaiak balioztatutako banda magnetikoa duten txartelen bidez botatzeko, hautestontzian erregistratutako banda magnetikoa duten txartel-kopurua kontrolatzeko, botoak zenbatzeko eta mahaiko hauteskunde-emaitzak jakinarazteko; eta hori guztia lege honen arabera egiteko aukera eman behar dute.

          2. – Horrezaz gain, hauteskundeetako softwareak ondoren adierazten diren datu hauek eduki beharko ditu hauteskunde-barruti bakoitzeko:

            1. Hauteskunde-prozesuaren eguna.

            2. Aldarrikatutako hautagai-zerrenda bakoitzaren izena eta, hala egokituz gero, sigla eta sinboloa; baita boto zuria emateko aukera eta boto baliogabea ematekoa ere, lege honetako 132. Laugarren I.2 atalean azaltzen denmodura.

            3. Hautagaien izenak, aldarrikatutako hautagai-zerrendan azaltzen diren hurrenkeran; ez dira ordezko hautagaiak sartuko.

          3. – Halaber, hauteskunde-mahaietarako, mahai bakoitzaren identifikazioa eta kokapena edukiko du. Honako datu hauek azalduko dira: lurralde historikoa, udala, barrutia, sekzioa eta mahaia; bai eta hautesleen kopurua, boto emaileen kopurua, boto baliogabeen kopurua, boto zurien kopurua eta hautagai-zerrenda bakoitzak eskuratutako boto-kopurua ere, aldarrikatutako hurrenkeraren arabera. Hautagai-zerrenda bakoitzaren izena eta siglak adieraziko dira.

            III.–

          1. – Boto elektronikoaren hauteskunde-softwarean hauteskunde-mahai bakoitzeko bozketaren eta boto-zenbaketaren gardentasuna eta objektibotasuna ziurtatu ahal izateko, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak honako hauek egin beharko ditu:

            1. Lege honetako 132. Zazpigarren I. a) atalean aipatutako hauteskunde-softwarearen funtzionamendu-baliozkotasuna onartu, aurreko 132. Bigarren II. 1. eta 3. ataletan zehaztutakoei dagokienez.

            2. Onartutako hauteskunde-softwarea, aurreko atalean aipatutakoa, hauteskunde-mahai bakoitzerako egokitu.

            3. Aipatutako hauteskunde-software egokitua egon egongo dela eta eskualdeko hauteskunde-batzordee-tara eta mahaietara banatuko dela ziurtatu, euskarri magnetikoan eta behar adina kopia, lege honetako 132. Hirugarren. II. 1. atalean aurreikusten dena bete dadin.

            4. Hauteskundeen ondoren hauteskunde-softwarearen euskarri magnetikoak jaso, eta amaieran euskarri horiek hautsi egingo direla ziurtatu.

            5. Legeak edo bestelako xedapenek hauteskunde-softwareaz agindutako beste edozein egiteko.

          2. – Lurralde historikoko hauteskunde-batzor-deek onartuko dute beren barrutiei dagokien hauteskunde-softwarearen baliozkotasuna, lege honetako 132. Bigarren II. 2. atalean aurreikusten diren xehetasunei dagokienean. Lurralde historikoko hauteskunde-batzordeek onartuko dute, halaber, banda magnetikoa duen bozketa-txartelaren eredu ofiziala, IV. azpiatalean adierazten den dekretuko irizpideetan ezarritakoaren arabera.

          3. – Hauteskunde-batzordeek Eusko Legebiltzarreko informatika-zerbitzuaren laguntza izango dute 1. eta 2. puntuetan azaldutako egitekoak gauzatu ahal izateko, informatika-zerbitzu hori baita laguntzeko eta aholkuak emateko organoa.

            Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko bileretan parte hartuko du Eusko Legebiltzarreko Informatika Zerbitzuko arduradunak; arduradunak hitza izango du, baina botorik ez. Lurralde historikoko hauteskunde-batzor-deek, halaber, eskatu ahal izango dute aipatu berri dugun zerbitzuko arduradunak beren bileretan parte hartzea, hitzarekin baino botorik gabe, egoki irizten dutenean. Arduraduna joatea ezinezkoa bada ordezkoren bat bidaliko da.

          4. – Aldarrikatutako hautagai-zerrenda bakoitzeko ordezkari nagusiak edo berak izendatutako informatikako aditu batek eskuratu ahal izango du Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordetik, behin betiko onartu baino lehen, lege honetako 132. Bigarren II. atalean araututako hauteskunde-softwarearen funtzionamendu onari buruzko informazioa. Hauteskunde Batzorde horrek zehaztuko du horretarako prozedura egokia zein den.

            IV.–

          1. – Eusko Jaurlaritzak dekretu bidez zehaztuko ditu bozketa elektronikorako eredu ofiziala, eta atal honen I. zenbakian aipatutako elementuek eta ekipamendu-gailuek -hauteskunde-mahai bakoitzak izan beharrekoak finkatuz- izan beharreko ezaugarri teknikoak eta homologatzeko baldintza orokorrak ezarriko ditu, era horretan lege honek bozketarako ezarritako fidagarritasun, segurtasun eta isilpekotasun eskakizunak bete ditzaten.

            Dekretuan ezarriko dira, halaber, hauteskunde-kabinen ezaugarriak eta lege honetan aurreikusten diren hauteskunde-agiriak nolakoak izango diren, eta nola inprimatu, prestatu eta banatuko diren.

          2. – Eusko Jaurlaritzaren egitekoa izango da, Herrizaingo Sailaren bitartez, hauteskunde-mahai bakoitzerako hautestontzi elektronikoa, botoa emateko pantaila eta hauteskunde-kabina izango direla eta bozketa hasi baino gutxienez ordubete lehenago banatuko direla ziurtatzea.

          3. – Herrizaingo Sailak, ez beste inork, prestatu eta banatuko ditu banda magnetikoa duten bozketa-txartelak, hauteskunde-agi-riak eta beharrezkoak izan daitezkeen gainerako elementuak, hauteskundeetako softwarea izan ezik, 1. puntuan aipatu den dekretuan ezarritako moduan eta momen-tuan. Ziurtatu behar du elementu horiek guztiak eskualdeko hauteskunde-batzor-deei emango zaizkiela, gero hauteskunde-mahaietara bidali ahal izateko.

            1. – Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan azalduko dira hauteskunde-mahai bakoitzeko hautestontzi elektronikoko softwarean eta botoa emateko pantailetan dauden mezuak, eta bai hauteskunde-agirietako testua ere».

              «132. atala.– Hirugarrena.– Mahaietako baliabideak eta bozketa elektronikoaren aurretik egin beharreko eragiketak

              I.–

              1. – Hauteslekutzat jotzen da hauteskunde-mahai bakarra kokatzen den hautategi batean dagoen esparrua, agindu honetan eta Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko 5/1990 Legearen 38.1, 132. Laugarren eta 132. Bosgarren ataletan aurreikusten den eraginetarako.

              2. – Hauteskunde-mahai bakoitzak hautestontzi elektroniko bi izango du, bata elektronikoa eta bestea posta bidezko botorakoa bozketa paper eta kartazalekin, hauteskunde-kabina bat, gutxienez, edo, kabinarik izan ezean, hautesleari isolatzeko aukera emango dion lekuren bat, botoa emateko pantaila batekin.

              3. – Bozketa elektronikoa egin ahal izateko elementu eta ekipamendu-gailu guztiez gain, hauteskunde-mahaiak agiriak eta beharrezkoa den gainerako dokumentazioa eduki beharko ditu, eta bai hautesle-erroldaren zerrenda ziurtatua ere.

              4. – Hauteskunde-mahaia eratzeko unean edo eratu ondoren hautalekuan elementu horietakoren bat ez badago, mahaiburuak berehala jakinaraziko dio eskualdeko hauteskunde-batzordeari, falta diren gauzak ekar ditzan.

              5. – Hautategi bakoitzak dagokion hauteskunde-barrutian aldarrikatutako hautagaien eta hautagai-zerrenden izenak jasotzen dituen boletin ofizialaren ale bat edukiko du, hautesleek ikusteko moduan. Horren xedea informazioa ematea besterik ez da.

                II.–

              1. – Bozketa hasi aurretik, hauteskunde-mahai bakoitzeko mahaiburuak hauteskunde-softwarea eta bozketa elektronikoa egiteko beharrezkoak diren elementuak eskuratuko ditu, kartazal prezintatu batean. Kartazal horretan dagokion mahaiaren identifikazioa idatzita egongo da eta mahaiburuari emango zaio. Mahaiburuak jaso izanaren agiria izenpetu beharko du.

                Elementuren bat ez egon arren, bozketa hasi baldin badaiteke, mahaiburuak bozketari hasiera emango dio, baina gora-behera horren berri eman beharko dio eskualdeko hauteskunde-batzordeari, falta diren elementuak ekar ditzaten.

              2. – Hori eta gero, mahaiburuak hautestontzi elektronikoa irekiko du eta banda magnetikoa duten txartelak gorde behar dituen kutxa hutsik dagoela egiaztatuko du. Ondoren, hautestontzia prezintatu edo irekitzeko gailua blokeatu egingo du.

              3. – Horren ostean, mahaiburuak bozketa elektronikoa hasi ahal izateko eragiketak gauzatuko ditu: hautestontzi elektronikoa eta botoa emateko pantailak aktibatuko ditu, eta guztia prest egongo da bozketa hasteko».

                «132. atala.– Laugarrena.– Bozketa elektronikoa

                I.–

              1. – Hautesleak banan-banan inguratuko dira dagokien mahaira eta mahaikideetako batek banda magnetikoa duen bozketa-txartel balioztatu bana emango die.

              2. – Hori eta gero, hauteslea kabinara sartuko da eta botoa emateko pantailan banda magnetikoa duen bozketa-txartela sartuko du, nahi duen aukera egin dezan. Horretarako, dagokion hauteskunde-barrutiko hautagai-zerrenden izenak, siglak eta sinboloak azalduko dira pantailan. Lerroka ipiniko dira, ezkerretik eskuinera, aldarrikatu diren hurrenkerari jarraituta. Boto zuria eta baliogabea emateko aukerak ere azalduko dira, azken lerroetan.

              3. – Aukera egin ondoren, botoa emateko pantailan hautatutako hautagai-zerrenda azalduko da, bertan aldarrikatutako hautagaiekin. Hautesleak egindako aukera baieztatu beharko du. Baieztatu nahi ez badu, hautesleak beste aukeraren bat egin ahal izango du.

                Aukera baieztatu ondoren, hautatu den botoa banda magnetikoa duen txartelean grabatuko da. Botoa emateko pantailak txartel hori itzuli egingo du hautesleak eskura dezan.

              4. – Ondoren, hauteslea hautestontzi elektronikoa dagoen tokira joango da eta bere izen-abizenak esango dizkio mahaiburuari. Mahaikideek eta artekariek erroldako zerrendaren ale egiaztatua edo aurkeztutako errolda-egiaztagiria ikusi ahal izango dute, boto-emailearen izen-abizenak badauden eta nortasuna zein duen egiaztatzeko. Nortasun Agiri Nazionala edo Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko 5/1990 Legearen 105. atalean adierazten diren agiritakoren bat aurkeztuta justifikatzen da nortasuna.

              5. – Hori eta gero, hautesleak banda magnetikoa duen txartela mahaiburuari eskura emango dio eta mahaiburuak guztien begi-bistan «botoa eman du» edo «vota» esango du eta banda magnetikoa duen txartela hautestontzi elektronikoan sartuko du, hantxe geratuko delarik behin hauteskunde-softwarean daraman informazioa euskarri magnetikoan erregistratu eta gero. Erregistro horien segida zoriaren araberako prozedura baten bidez zehazten da.

              6. – Banda magnetikoa duen txartela hautestontzian sartu ondoren, hautesleak botoa eman duela ipiniko dute mahaikideek mahaiko hautesle-erroldaren zerrenda egiaztatuan. Hautesle guztiek izango dute eskubidea botoa eman dutela behar bezala ipini duten ikusteko, aipatutako zerrenda egiaztatuan.

              7. – Mahaiko erroldaren zerrenda egiaztatuaren eranskin batean idatziko dira mahaiko erroldan inskribatuta egon ez arren bertan botoa eman duten hautesleen izena, hala egokituz gero. Inskribatu gabe botoa eman ahal izateko errolda-egiaztagiri berezia edo epai-agiria aurkeztu behar da.

              8. – Hautesleek ezin izango dute hauteskunde-mahaia dagoen hautategitik irten banda magnetikoa duen bozketa-txartela hartuta, mahaiko baimenik gabe behintzat.

      2. – Hautesleren batek banda magnetikoa duen bozketa-txartelean botoa grabatzeko edo txartela mahaiburuari emateko eragozpenik badu, bere konfiantzako pertsonaren batek lagun diezaioke, honako kasu hauetan:

        1. Irakurtzen ez badaki.

        2. Muga fisikoren bat badu eta horrek boto elektronikoaren eragiketaren bat egitea galarazten badio.

        3. Hirurogeita hamar urte baino gehiago baldin baditu.

          Hala ere, hautesle bati laguntzen dion konfiantzako pertsonak ezingo dio beste inori lagundu hauteskunde-mahai berean edo beste mahai batean, salbu eta lerro zuzeneko lehen mailako odol-ahaidetasuna edo bigarren mailako kolaterala dutenei.

          III.–

          1. – Mahaiburua konturatzen denean banda magnetikoa duten bozketa-txartelak falta direla edo ez dutela funtzionatzen, edo lege honetako 132. Bigarren I. atalean bozketa elektronikorako adierazitako elementu edo tresnaren bat ondo ez dabilela, boto elektronikorako materialaren arduradunari esango dio. Egoera aztertu eta boto elektronikorako materialaren arduradunari entzun ondoren, mahaiburuak erabakiko du arazoa konpontzen den bitartean bozketarekin jarraitu daitekeen edo, aitzitik, bozketa eten egin behar den. Bozketa eteten bada, eskualdeko hauteskunde-batzor-deari jakinarazi beharko zaio, batzorde horrek falta diren elementuak ekarri edo gaizki dabiltzanak konpondu ditzan. Ondoren, bozketarekin jarraituko da eta etenaren iraupenaren arabera luzatuko da. Mahaiburuak eraba-kiko du zenbat denboraz luzatu, gainon-tzeko mahaikideekin hitz egin ondoren. Nolanahi ere, jendeari jakinarazi egingo zaio bozketa luzatu egin dela, hautategiko sarreran.

          2. – Irregulartasuna hautestontzian euskarri magnetikoan sartutako hauteskunde-softwarea ez dabilelako gertatzen bada, eta hautestontzia berriro martxan jartzea beharrezkoa bada, hautestontzia hustu egingo da eta bertan dauden banda magnetikoa duten bozketa-txartelak atera egingo dira. Gero, berriro sartu eta erregistratuko dira hautestontzian. Azkenik, mahaiburuak bozketa berriro hasteko agindua emango du, aurreko zenbakian adierazitakoaren arabera.

            1. – Bozketa bertan behera uzten bada, mahaiburuak ezin egin izango du boto-zenbaketa. Ostera, banda magnetikoa duten txartel guztiak apurtu egingo ditu, hautestontzian sartuta egon ala ez, eta euskarri magnetikoan dagoen hauteskunde-softwarea atera egingo du hautestontzitik. Hauteskunde-softwarea eta gainerako materiala eta agiriak dagokion lurralde historikoko hauteskunde-batzordera bidaliko dira.

            2. – Edozein arrazoi dela-eta hautesleren bati ezinezkoa baldin bazaio banda magnetikoa duen bozketa-txartela erregistratzea botoa emateko pantailan edo hautestontzi elektronikoan, mahaiak txartela une horretantxe apurtuko du, eta hautesleari beste txartel balioztatu bat emango dio botoa eman ahal izateko.

              VI.–

              1. – Bozketa-tramitean mahaikideek hauteslea fede txarrez dabilela ikusten badute, hau da, behin eta berriro banda magnetikoa duten bozketa-txartel balioztatuak eskuratu arren ez duela botoa emateko eskubidea gauzatzen, mahaiburuak egoki irizten dituen neurriak hartuko ditu bozketaren ohiko jarduera eragotzi edo oztopatu nahian burutzen diren ekintzak ekiditeko. Nolanahi ere, hautesleak eskuratu arren erabili ez dituen banda magnetikodun bozketa-txartel balioztatuak apurtu egingo ditu mahaiak.

              2. – Hautesle batek, mahaikideengandik banda magnetikoa duen bozketa-txartela eskuratu ondoren, bere kabuz erabakitzen badu ez duela botoa emateko eskubideaz baliatu nahi, mahaiburuari jakinaraziko dio. Mahaiburuak aipatutako txartela itzultzeko eskatu dio eta mahaiak une horretantxe apurtuko du.

                VII.–

              1. – Jendaurreko bozketa amaitu ondoren, mahaiburuak bozketa-paperak gordetzen dituzten kartazalak sartuko ditu posta bidezko botoentzat jarritako hautestontzian.

              2. – Behin bozketa-kartazalak sartu eta gero, mahaiburuak hautestontzitik banan-banan aterako ditu kartazal horiek. Haiek zabaldu ondoren, ahots goraz irakurriko du botaturiko hautagai-zerrendaren deitura, boto-papera bertan diren mahaikideei, artekariei eta eskudunei erakusten diela.

              3. – Horren ondoren, mahaiburuak ahots goraz jakinaraziko du denetara zenbat bozketa-kartazal atera diren hautestontzitik, mahaikideetako batek, mahaiburuari, lehen adierazitako zenbatekoa bezainbat banda magnetikodun bozketa-txartel balioztatu entrega diezazkion.

              4. – Hurrena, mahaiburuak, parte hartzen duten mahaikideak, artekariak eta eskudunak bertan daudela, botoa emateko pantailan banda magnetikoa duen bozketa-txartela grabatuko du bozketa-paper bakoitzean jasotako aukerarekin. Horren ondoren, esaniko txartel grabatua hautestontzi elektronikoaren barruan sartuko du, eta dagokion bozketa-papera suntsituko du segidan, hurrengo 5. zenbakiaren arabera baliogabetzat jotzen direnak izan ezik. Eragiketa hauek bata bestearen ondoren egingo dira txartel bakoitzarekin eta posta bidezko boto-paper bakoitzarekin.

              5. – Mahaiak baliogabetzat jotako boto-paperak, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen 5/1990 Legearen 115. atalean agindutakoari jarraiki, mahaikideek sinatu beharko dituzte eta bilkura-agirian artxibatu beharko dira mahaiak daukan gainerako hauteskunde-dokumentazioarekin batean.

                1. – Behin aurreko eragiketak eginik, artekariek botoa eman ahal izango dute, bai izen-deiturak bai artekari direla hautesle-erroldaren zerrenda egiaztatuaren eranskin batean zehaztuz, beti ere mahaiaren erroldan hautesle gisa inskribaturik agertzen ez badira. Horren ondoren mahaia osatzen duten kideek botoa eman ahal izango dute, eta mahaiburuak emango du botoa azkena. Mahaiburuaren bozketa-txartel banda magnetikoduna mahaikideetako batek sartuko du hautestontzi barruan».

                  «132. atala.– Bosgarrena.– Hauteskunde-mahaietako boto-zenbaketa elektronikoa eta boto-zenbaketa orokorra

                1. – Boto baliogabea izango da:

                  1. Banda magnetikoa duen txartelean grabatutako aukera boto baliogabea izan bada.

                  2. Banda magnetikoa duen bozketa-txar-telean inolako aukerarik grabatu ez bada, txartela ez delako botoa emateko pantailan erabili.

                    II.–

                    1. – Boto zuria izango da:

                      1. Banda magnetikoa duen txartelean grabatutako aukera boto zuria izan bada.

                      2. Banda magnetikoa duen txartelean grabatutako aukera dagokion hauteskunde-barrutian legez erretiratu den hautagai-zerrendaren bat izan bada.

                    2. – Mahaiko boto-zenbaketan legez erretiratutako hautagai-zerrenda bati emandako botoak erretiratutako hautagai-zerrenda horri zenbatuko zaizkio, eta hala azalduko da mahaiko zenbaketa-egiaztagirian. Ondoren, zenbaketa orokorrean, dagokion lurralde historikoko hauteskunde-batzordeak boto horiek boto zuritzat joko ditu.

                      III.–

                    1. – Mahaikideek botoa eman orduko, mahaiburuak bozketa amaitutzat emango du eta hautestontzi elektronikoaren zirrikitua prezintatu egingo du. Horrela, gero boto gehiago sartuta ere ez da operatiboa izango.

                    2. – Ondoren, mahaiburuak ixteko eragiketak eta hautestontzi elektronikoan erregistratutako boto guztien zenbaketa egingo ditu, etenik gabe, mahaiko boto-zenbaketa lortu ahal izateko.

                    3. – Mahaiburuak ozenki irakurriko ditu hautestontzi elektronikoaren pantailan azaltzen diren bozketa-zenbaketaren emaitzak, eta honako datu hauek emango ditu:

                      1. Mahaiko hautesle-erroldan dauden hautesleen zenbatekoa, Hautesleen Errolda Bulegoaren Ordezkaritzaren arabera.

                      2. Hautestontzi elektronikoan erregistratutako hautesle-kopurua.

                      3. Boto baliogabeen kopurua.

                      4. Boto zurien kopurua.

                      5. Hautagai-zerrenda bakoitzaren botoak.

                    4. – Horren ostean, mahaiburuak mahaiko zenbaketa-egiaztagiriari dagokion inprimakia beteko du. Horretarako, pantailatik kopiatuko ditu aipatu berri ditugun datuak. Kopiatutako datuak behar bezala transkribatu direla ziurtatuko da.

                    5. – Datu horiek Eusko Jaurlaritzari bidaliko zaizkio, hauteskundeen emaitzei buruzko behin-behineko informazioa emateko, beste eraginik gabe. Sekula ere ezingo dira datuak bidali hauteskunde-mahaitik ordenadore nagusira kontaketa bukatu baino lehen. Era berean, datu horiek Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi, federazio, koalizio eta hauteskunde-taldeen esku jarriko dira ahalik eta lasterren eta gardentasunik handienaz. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak terminalak jarriko ditu aipatutakoen egoitzetan.

                    6. – Hori eta gero, mahaiburuak boto-zenbake-taren aurkako kexarik edo erreklamaziorik dagoen galdetuko du eta bilkura-agirian idatziko dira. Azkenik, mahaiburuak, mahaikideek eta artekariek zenbaketa-egiaztagiria izenpetuko dute.

                    7. – Eragiketa hori egin eta berehala, denborarik galdu gabe, zenbaketa-egiaztagiriaren kopia ipiniko da hautategiaren sarreran. Zenbaketa-egiaztagiriaren beste kopia bat EAEko Administrazioak izendatutako pertsonari emango zaio, hauteskundeen emaitzei buruzko informazioa emateko, beste eraginik gabe. Hala eskatzen duten artekariei, eskudunei eta hautagaiei ere kopia bana emango zaie. Hautagai-zerrenda bakoitzeko kopia bat baino ez da emango.

                      IV.–

                    1. – Hautestontzi elektronikoaren zirrikitua prezintatu eta lehenago aipatu diren zenbaketa-eragiketak hasi ondoren, hauteskunde-mahaiko zenbaketa-egiaztagiria betetzea eragozten duen gora-beherarik izanez gero, dagokion lurralde historikoko hauteskunde-batzordeari eman behar zaio gora-behera horren berri eta hautestontzi elektroniko prezintatua bertara eraman beharko dute mahaiburuak, mahaikideek eta, nahi izanez gero, artekariek eta eskudunek, gainerako agiriekin batera. Gora-be-hera hori bilkura-agirian adierazi beharko da. Kasu horretan, mahaiburuak Ertzaintzaren laguntza eskatu ahal izango du, bidaia egiteko erraztasunak eman di-tzan, eta hautestontzia eta hauteskunde-agiriak babestu ditzan, hauteskunde-batzordera heldu bitartean.

                    2. – Lurralde historikoko hauteskunde-batzordeak hautestontzi elektronikoa eta hauteskunde-agiriak jasoko ditu eta ahalik eta azkarren hasiko da mahaiko boto-zenbaketa jakiteko eragiketak egiten, mahaikideen eta, hala nahi badute, artekarien eta eskudunen aurrean. Ondoren, mahaiko zenbaketa-egiaztagiria beteko da, lege honetako 132. Bosgarren III. 3. atalean eta hurrengoetan ezartzen denaren arabera.

                      V.–

                    1. – Lehenago adierazitako zenbaketa-eragiketak amaitu ondoren, mahaiburuak, mahaikideek eta artekariek bilkura-agiria bete eta izenpetuko dute. Bilkura-agirian zehatz-mehatz jarriko dira datu eta gora-behera hauek:

                      1. Aurkeztutako errolda-egiaztagiri berezien zenbatekoa, erroldan alta ematekoak direnak.

                      2. Aurkeztutako epai-agirien zenbatekoa.

                      3. Mahai horretan erroldatuta egon ez arren, botoa eman duten artekarien zenbatekoa.

                      4. Izandako kexen eta erreklamazioen azalpen laburra, kexa edo erraklamazioa egin duen pertsona ere adieraziko delarik.

                      5. Egindako kexei eta erreklamazioei buruz mahaiak hartu dituen erabakiak eta boto partikularrak, egon baldin badaude.

                      6. Jakin beharrekoa dela irizten den beste edozein gora-behera edo gertakari.

                    2. – Azkenik, boto elektronikorako materiala zaintzeko arduradunak banda magnetikoa duten bozketa-txartel guztiak bilduko ditu, hautestontzian egon ala ez. Gero, txartel horiek ezabatu eta, ahal izanez gero, berriro erabiliko dira, Herrizaingo Sailaren ardurapean eta Eusko Legebiltzarreko Informatika Zerbitzuaren ikuskapenarekin.

                      VI.–

                    1. – Hauteskunde-agirien lehenengo kartazalak honako hauek edukiko ditu:

  • Mahaiaren eratze-agiriaren jatorrizko alea.

  • Zenbaketa-egiaztagiriaren jatorrizko alea.

  • Bilkura-agiriaren jatorrizko alea.

  • Hauteskunde-mahaiko hauteskunde-softwarearen euskarri magnetikoak.

  • Hautesle-erroldaren zerrenda egiaztatua.

  • Aurkeztutako errolda-egiaztagiriak eta epai-agiriak.

  • Balioa ukatu zaien nahiz erreklamazio edo dudarik sorrarazi duten posta bidezko boto-paperak.

  • Hauteskunde-mahaiko beste edozein agiri.

    1. – Bigarren, hirugarren eta laugarren kartazalek honako agiri hauek edukiko dituzte:

  • Mahaiaren eratze-agiriaren hitzez hitzeko kopia.

  • Zenbaketa-egiaztagiriaren hitzez hitzeko kopia.

    Mahaiburuak, mahaikideek eta bertan dauden artekariek izenpetuko dituzte kopia biak.

    1. – Lurralde historikoko hauteskunde-batzordeak Eusko Legebiltzarreko Informatika Zerbitzura, EAEko Hauteskunde Batzordearen laguntzako organora hain zuzen, bidali beharko ditu hauteskunde-mahai bakoitzeko euskarri magnetikoak, agirien lehenengo kartazalean daudenak, lege honetako 132. Bigarren III. 1.d) atalean aurreikusitako eraginetarako. Gauza bera egingo dute eskualdeko hauteskunde-batzordeek hauteskunde egunean erabili ez diren hauteskunde-softwa-rearen kopiekin.

    2. – Mahai bakoitzeko hauteskunde-agirien lehenengo kartazala aztertu ondoren, mahairen bateko zenbaketa-egiaztagiria falta dela ikusten bada, hautagai-zerrenden ordezkariren batek edo haren eskudunak aurkeztutako zenbaketa-egiaz-tagiriarekin ordeztu ahal izango da. Ondoren, mahaiari dagokion epaileari ofizioa bidaliko zaio eta epaileak ahalik eta azkarren aurkeztu beharko du agirien laugarren kartazala, berak eskuratu duena hain zuzen. Kartazal horretan dagoen zenbaketa-egiaztagiria hautagaiak aurkeztutakoarekin bat datorren ikusiko da eta, bat ez badator, epailearen zenbaketa-egiaztagiria hartuko da aintzat. Ordezkariek edo eskudunek kontraesanean dauden kopiak aurkezten badituzte, ez da bat bera ere kontuan hartuko eta zenbaketa orokorraren bilkura-agirian bakoitzaren bozketa ezberdinak jasoko dira. Nolanahi ere, boto horien zenbaketa behin-behinekoa izango da, agiriak legeak ezarritakora egokitzen direla adierazten duen ziurtapen fede-emangarria ematen den arte».

      «132. atala.– Seigarrena.– Hauteskundeei buruzko arau-hausteak boto elektronikoari dagokionez

      Hauteskunde-batzorde eskudunak 20.000 pezetatik 200.000 pezeta bitarteko isunak jarriko ditu, agintarien edo funtzionarioen kasuan, eta 5.000 pezetatik 100.000 pezeta bitartekoak, partikularren kasuan, boto elektronikoaren jardunbidea dela-eta honako arau-hauste hauetakoren bat egiten dutenei, nahiz eta ez diren hauteskunde-delituak. Hala ere, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko 5/1990 Legean isunetarako zenbateko handiagoak ezartzen badira, legeak dioena izango da aintzat hartuko dena.

      1. Nahita aldatzea, manipulatzea edo erabilgaitz uztea, fisikoki nahiz mekanikoki, boto sistema elektronikoaren erabilerarako eta jardunbiderako beharrezkoak diren elementu teknikoak eta tresna elektronikoak.

      2. Banda magnetikoa duten bozketa-txartelak zenbatzeko programa elektronikoak aldatzeko asmoz jardutea hauteskunde-mahaian.

      3. Banda magnetikoa duten bozketa-txartelak fabrikatzea, banatzea, merkaturatzea eta desegoki erabiltzea, lege honek beren beregi baimentzen dituen jardueretatik kanpo.

      4. Banda magnetikoa duten txartelak apurtzea bozketaren edo mahaiko boto-zenbaketaren edozein unetan, lege honetako 132. Laugarren atalaren IV., V. eta VI. lerroaldeetan aurreikusten den kasuetan izan ezik.

      5. Mahaiburuak emandako banda magnetikoa duen bozketa-txartel balioztatua beste txartel batekin ordeztea.

      6. Banda magnetikoa duen bozketa-txartel dagoeneko balioztatua manipulatzea eta, horren ondorioz, hautesleari txartel horrekin botatzea ezinezkoa gertatzea.

      7. Banda magnetikoa duen bozketa-txartel balioztatua hartuta hauteskunde-mahaia dagoen hautategitik irtetea mahaiaren baimenik gabe, lege honetako 132. Laugarren I.8 atalean xedatutakoaren arabera.

      8. Bozketa etenez gero hauteskunde-mahaiko boto-zenbaketa egitea, lege honetako 132. Laugarren IV. atalean aurreikusitakoaren arabera; baita boto-zenbaketa bozketa-eguneko arratsaldeko zortziak baino lehenago egitea ere».

        «132. atala. Zazpigarrena.– Amaierako xedapenak

      1. – Herrizaingo Sailak, hauteskunde-gaietan Euskadiko Autonomia Erkidegoko organo eskuduna baita, laguntzako betebehar hauek izango ditu:

      1. Hauteskunde-barruti bakoitzeko boto elektronikoaren softwarea lantzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeari ematea, hauteskunde mahai bakoitzerako egokitu gabe. Hori hautagai-zerrendak aldarrikatu eta gero egingo da.

      2. Botatzeko jardunbide automatiko berriak herritarrei jakinaraztea eta azaltzea, hauteskundeetarako deialdia egin baino lehen.

      3. Hauteskunde-mahaietako kideei bozketa elektronikoaren jardunbideari buruzko prestakuntza ematea. Horretarako, kide horiek informazioa emateko antolatzen den bilerara joan beharko dute.

        1. – Hautagaien aldarrikapenaren aurkako errekurtsorik jartzen bada, I.a) atalean adierazi den hauteskunde-softwarea beranduago banatuko da errekurtsoak izan diren hauteskunde-barrutietan, errekurtsoak erabakitzen direnean hain zuzen, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko 5/1990 Legearen 67. atalean ezarritakoaren arabera».

          Hirugarren atala.– Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko 5/1990 Legearen V. idazpuruan beste atalburu bat eranstea, XI. atalburua hain zuzen. Honela du izena: «Posta arrunt bidez botatzeko jardunbidea»

          Zortzigarren 132. atal berria gehitzen da

          «132. atala. Zortzigarrena.– Posta arrunt bidezko botoaren tramitazioa

          Bozketa-egunean botoa emateko eskubidea gauzatzea dagokien herrian egongo ez direla pentsatzen dutenek edo bertara joaterik izango ez dutenek posta bidez eman dezakete botoa, Hauteskundeen Erregimen Orokorraren Lege Organikoari jarraiki».

          INDARGABETZE XEDAPEN BAKARRA

          Indargabetuta daude abuztuaren 3ko 250/1993 Dekretua, «Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan aplika daitezkeen hauteskunde-arauak garatzen dituena», 1994ko maiatzaren 9ko Agindua, «Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak onartu beharreko hauteskunde-agirien ereduak argitaratzeari buruzkoa», eta lege honetan ezarritakoari kontrajartzen zaizkion gainerako xedapen guztiak.

          AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Bigarren atalaren aplikazioa.

          1. – Boto elektronikoari buruz lege honetako bigarren atalean xedatutakoa ez da aplikatuko 1998an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan.

          2. – Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeetan hori aplikatzeko adierazpena Eusko Legebiltzarrak egingo du, Jaurlaritzak proposaturik. Legebiltzarrak zehaztuko du boto elektronikoa zein hauteskunde-barrutitan eta zein sekzio edo udalerritan aplikatu beharko den, paper bidezko botoa eta boto elektronikoa bateragarri diren ala ez, bai eta, hala badagokio, pixkanaka bozketa elektronikoa ezartzea ere.

            AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Indarrean jartzea.

            Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Lege honen eraginetarako jakin beharreko kontzeptuak:

  1. Hauteskunde-kabina: Esparru itxia da eta bertan botatzeko-pantaila ipiniko da, hautesleak bere aukera inork ikusi gabe egin ahal izateko.

  2. Hauteskunde-softwarearen kopia euskarri magnetikoan: Segurtasun-disketea da, hauteskunde-softwarearen jatorrizkoa (glosario honetako d) hizkian definitua) hondatzen denean edo behar bezala ez dabilenean ordezteko.

  3. Boto-zenbaketa elektronikoa: Hautestontzi elektronikoan egin behar den eragiketa-multzoa, hauteskunde-mahai bakoitzeko hautestontzi elektronikoan erregistratutako banda magnetikoa duten txartel balioztatuak zenbatzeko eta txartel horien edukia ikusteko.

  4. Hauteskunde-softwarearen jatorrizkoa euskarri magnetikoan: Diskete bat da; mahaiburuak hautestontzi elektronikoa eta botoa emateko pantailak aktibatzeko balio du, hautestontzia eta bozketa-elektronikoa ixteko, eta bai mahaiko botoak zenbatzeko ere, bozketaren amaieran.

  5. Botoa emateko pantaila: Hautesleak botoa emateko pantailan sartuko du banda magnetikoa duen bozketa-txartela, zer botatu aukeratzeko pantailan, lapitz elektronikoaren bitartez. Horrela, hautesleak egindako aukera grabatu egingo da sartutako txartelean. Txartelak aurretik balioztatu egin behar dira makinan edo mahaiburuaren hautestontzian.

  6. Boto elektronikorako materiala zaintzeko arduraduna: Boto elektronikoaren gaietako aholkulari teknikoa da eta mahaiburuaren agindupean jarduten du. Pertsona fisikoa da eta beraren ardura da hautategi bakoitzean boto elektronikorako falta diren elementuen eta tresnen horniketa eta gerta daitezkeen akatsen konponketa, mahaiburuaren eta mahaikideen aginduei jarraituz. Halaber, hauteskunde-mahaietako boto-zenbaketa amaitzean banda magnetikoa duten txartel guztiak jaso behar ditu, mahaiko hautestontzi elektronikoan egon ala ez.

  7. Hauteskunde-mahaiko hautestontzi elektronikoaren eta botoa emateko pantailaren hauteskunde-softwarea: Boto elektronikorako sistemaren egitekoak biltzen dituen aplikazio informatikoa. Honako egiteko hauek biltzen ditu funtsean: hautestontzi elektronikoa irekitzea eta ixtea, mahaiak balioztatutako banda magnetikoa duten txartelen bidez botatzea, hautestontzian erregistratutako txartel-kopurua kontrolatzea, botoak zenbatzea eta mahaiko hauteskunde-emaitzak jakinaraztea.

  8. Banda magnetikoa duen bozketa-txartel balioztatua: Hautestontziaren balioztatze-aparatuan aktibatutako euskarria da. Mahaikide batek emango dio hautesle bakoitzari, botoa emateko pantailan sartu ahal izateko. Txartel hori ez da norberarena. Hautesleak boto-aukera erregistratzeko euskarria da.

  9. Banda magnetikoa duen bozketa-txartel balioztatugabea: Hauteskunde-mahaiak hautestontzi elektronikoan dagoen balioztatze-aparatuan aktibatu beharreko euskarria da.

  10. Hautestontzi elektronikoa: Mahaiburuaren esku dagoen makina da. Honako osagai hauek ditu: balioztatze-aparatua, banda magnetikoa duten txartelak gordetzeko ontzia, botoen erregistragailua eta irakurgailua duen ordenadorea, irudikatzeko pantaila eta teklatua.

    Makina horrek aukera ematen du banda magnetikoa duten mahaiko txartelak balioztatzeko, hartzeko, erregistratzeko eta botoa emateko pantailan grabatu den aukera kontuan hartzeko; aukera ematen du, halaber, boto-zenbaketarako eragiketa automatikoak egiteko, bozketa amaitu ondoren.

  11. Boto elektronikoa: Hautesleak gauzatzen duen eragiketa-multzoa botoa modu automatikoan emateko, kartazalik eta paperezko boto-txartelik erabili gabe.

    Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

    Vitoria-Gasteizen, 1998ko ekainaren 29an.

    Lehendakaria,