Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Arautegia

Inprimatu

12/1998 LEGEA, maiatzaren 22koa, gizarte bazterkeriaren aurkakoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 105
  • Hurrenkera-zk.: 2519
  • Xedapen-zk.: 12
  • Xedapen-data: 1998/05/22
  • Argitaratze-data: 1998/06/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak

Testu legala

Eusko Legebeiltzarrak ondoko legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei:

Gizarte-bazterkeria gero eta jende gehiagok jasaten duenez, horri aurre egitea Mendebaldeko gizarteen erronka handienetako bat da. Larrituta ikusten dugu egituran finkatutako egoera dela, eta ez dago zalantzarik ondorengoak esateko gizarte-bazterkeriaz: hainbat dimentsio dituela, mugak zehaztu gabe daudela eta konplexuak direla, egoera hori sorrarazten duten eragileen artean harreman sakona dagoela eta gizartea bitan banatzeko prozesuaren agerpen dela.

Gizarte-bazterkeriaz dihardugunean, ez gara pobreziaz hitz egiten ari, pobrezia dena delako gizarteko ongizateko erdiko mailak dituen ondasun eta zerbitzuak eskuratzeko zailtasuna edo ezintasuna dela uste badugu. Harreman-sarearen prekarietatearekin batera, pobrezia da gizarte-bazterkeriaren agerpenik bistakoena, baina ez da gizarte-bazterkeriaren muina. Bazterkeria gizarte-eskubideak gauzatzeko ezintasuna edo gaitasunik eza da, batez ere lan egiteko eskubideaz baliatzeko ezintasuna, baina baita ere hezkuntza eta prestakuntza jasotzeko eskubidea, kultura, osasuna, etxebizitza duina izateko eskubidea edo gizarte-babesa jasotzeko eskubidea.

Zalantzarik gabe bazterkeriako prozesu eta egoerak, hau da, pertsonaren eta gizartearen artean dagoen lotura haustea, produkzio-prozesuan ez parte hartzearen ondorioa da, neurri handi batean.

Gure gizarte modernoan lana da gizartean eskubide eta betebeharrak eskuratzeko biderik hedatuena eta baita gizarteak pertsonarekiko gauza bera egiteko modua ere. Hori horrela izanik, lan egiteko eskubidea ezinbesteko eskubidea da oso osoko herritar bihurtzeko, eta erabateko esanahia eskuratzen du, gainera, eskubide politikoen artean.

Lan-merkatuan parte hartzen ez bada, edo oso neurri txikian hartzen bada parte, ia nahitaez bazterkeria nagusitzen hasiko da, eta horrek bete-beteko eragina izango du beste gizarte-eskubide batzuetan. Dinamika horrek harrapatuz gero, gabeziek eta menpekotasunek, bata bestearen ondoren pilatzeaz gainera, bata bestea indartu egingo dute.

Hala ere, gizarte-bazterkeria ezin dugu erraz bereizteko moduko egoera jakin batzuetara mugatu, bazterkeriak era askotako ondorioak dituelako eta hainbat gradutan agertzen direlako.

Gaiari ikuspegi orokor horretatik heltzen badiogu, pertsona batek bazterkeria jasaten duela esango dugu pertsonari herritar estatusa ematen dion gizarte-eskubideren bat edo batzuk ezin dituenean gauzatu, neurri handiagoan edo txikiagoan; hau da, baztertuta egongo da eskubide horiek aurrera eramateko beharko lituzkeen baliabideak bere esku ez dituen pertsona (direla pertsona-baliabideak, gizarte-baliabideak edo diru-baliabideak).

Gorago emandako azalpenen arabera, eta erabat zehatzak izateko asmorik eduki gabe, ondoren aipatzen diren pertsona-motak baztertuta daudela esan ahal izango dugu:

  1. jateko oinarrizko premiak betetzeko behar beste diru ez duten pertsonak.

  2. etxebizitza duin bat eskuratu eta baldintza onetan mantentzeko beharrezko baliabideak ez dituzten pertsonak,

  3. eta modu orokorragoan, oinarrizko gizarte-eskubideak (lan egiteko eskubidea, hezkuntza jasotzeko eskubidea, osasuna izateko eskubidea e.a.) eskuratzeko aukerarik ez duten pertsonak; izan ere, egoera horretan egonda, bizimodu independiente erabat normalizatua aurrera eramateko aukerarik gabe geratzen dira.

    Bazterkeriari aurre egiteko politikek aipatu ditugun egoera horiei guztiei egin behar diete aurre, jatorria zein den kontuan izan gabe, hau da, langabeziagatik dela, soldata txikiak direla, familia desegitea dela, gutxiengo etniko edo nazionaletako kidea izatea dela, gaixotasuna dela, minusbalia edo ezintasuna, alkoholzaletasuna, drogazaletasuna edo antzeko beste edozein arazo.

    Bazterkeria eragiten duten arrazoiak egiturazkoak direnez, ondorioek bata bestearen gainean pilatzeko joera dutenez, eta hainbat eratan agertzen denez, gizarteak, orokorrean hitz eginda, eta administrazio publikoek bereziki, arazoari aurre egin nahi badiote, jarduteko modu zabala abiarazi behar dute, bi helburu dituztela: batetik, egituran ezinbesteko aldaketak egiten hasi eta bideratzea, ezinbestekoak baitira gertakari hori gutxika-gutxika desagertarazteko; bestetik, bazterkeriako prozesu eta egoerek gizartean dituzten ondorio larriak arintzea epe laburrean.

    Jarduteko modu horrek, nahitaez, arlokako hainbat neurri izan beharko ditu, gizarteko era guztietako esparruetara iritsi ahal izateko. Euskal Autonomia Erkidegoan hainbat ahalegin egin dira, eta guztiak ere oinarrizko osagaiak dira bazterkeriaren aurka jarduteko eta pobrezia eragiten duten arrazoiak desagertarazteko. Hauek aipatuko ditugu: enpleguaren aldeko politika eta, zehazkiago esanda, langabeziari aurre egiteko ekimenak; lanbide-heziketa sustatzeko politika (prestakuntza-mota eta -maila lan-merkatuak dituen premiei egokitzeko asmoz); etxebizitza sozialak ugaritzeko politika; eskolan integratzeko ekintzak; osasun-zerbitzuak denen eskura jartzea edo gizarte-babeseko laguntzak sendotzea.

    Dena den, neurri horiek ahalik eta eraginkorrenak izateko, beti gogoan eduki behar da helburu hori, hau da, bazterkeriaren aurka jardutea, bai politika publiko horiek zer izango diren diseinatzean bai aurrera eramaterakoan, horietatik sortuko diren ondorio zuzenak nahiz zeharkakoak areagotzeko. Era berean, ezinbestekoa da koordinatuta jardutea, guztien arteko ondorioak etekin handiagoa emateko.

    Horiekin batera, diru-baliabiderik eza denez bazterkeriako prozesu eta egoeretan gehien ageri den ezaugarrietako bat, beharrezkoa da okerren dauden multzoei oinarrizko premia materialak betetzeko besteko bizitza-maila bermatzea.

    Administrazioak bi bide horietatik aurrera egitea (arlokako politiketatik eta gizarte-ongizateko politiketatik) aukeratu dute gure inguru sozioekonomikoko herrialdeek, gizarte-bazterkeriari aurre egiteko.

    Europako Batasunak ere estrategia horren alde egin du. Bermatutako gutxieneko errenta ezartzeko gomendatu zienetik Europako Parlamentuak botere publikoei 1988an, Batasuneko erakundeak estatu kideei nondik jo erakusten saiatu dira, horiek ere gizarte-bazterkeriari aurre egiteko asmoz.

    Gizarte Gaietarako Ministroen Kontseiluak 1989ko irailaren 29an hartutako Erabakiak prestakuntzaren, enpleguaren, etxebizitzaren, zerbitzuen eta osasun-laguntzaren aldeko ekintzak garatzeko gomendatzen du. 1992ko ekainaren 24an emandako Gomendioan (Gizarte Babeseko Sistemetan Behar Beste Baliabide eta Laguntza Izateko Irizpide Orokorrei buruzkoan), kontseiluak gutxieneko errenta bat finkatzea gomendatu zuen. 1992ko abenduaren 23an Batzordeak emandako Komunikazioak (hots, «Solidaritatearen aldeko Europarantz» Komunikazioak) gizarte-bazterkeriaren aurkako borroka areagotzea eta integrazioaren alde egitea du helburu. «Europako Gizarte Politika-Batasunerantz Emandako Aurrerapausoa» Liburu Zurian, Europako Batasunak arlo horretan aurrera eramango dituen ekimenen bilakaeraren berri izateko agiri erabakigarria den horretan, helburu horiek lehentasuna dutela adierazten da.

    Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, 1989. urtean Pobreziaren Aurkako Plan Integrala abiarazi zen, «Euskadi 93ko Europan» izeneko programaren baitan, eta plan hori izan da integrazio eta kohesio sozialaren alde aurrera egiteko tresna garrantzitsuena. Eredu hori jarraitu dute, gero, gainerako autonomia-erkidego gehienetako legeriek. Gainera, abian jartzeko orduan eta onurak jasoko zituzten herritarrengana iristeko orduan, azkar jardun da, eta eredugarria izan da azkartasun eta eraginkortasun hori.

    Erabilitako bidea ebaluatzeko orduan, orokorrean ona izan dela ikusi bada ere, badira, hala ere, zenbait hutsune planaren diseinuan eta garatzeko moduan.

    Aurkitu den hutsune nagusiak planaren hirugarren mailarekin du zerikusia, hau da, gizarteratzearekin, ez baitira lortu, hainbat arrazoi direla eta, hasieran jarritako helburu guztiak.

    Aipatu dugun hutsune horren jatorria plana abian jartzearekin zerikusia duten kontu batzuekin dago lotuta. Batetik, hasiera-hasieratik protagonismo handia hartu zuen gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrerak, eta, gainera, diru-laguntza horiek jasotzeko izapideengatik, administrazioak presio handia egiten zuen. Hori dela eta, ez dira hainbeste landu gizarteratzeko hitzarmenak, eta hitzarmen horiek orientazio-eta jarraipen-lana egitea eskatzen dute, eraginkortasunez egingo badira.

    Bestetik, arlokako politikak ez direnez zehaztu pobreziaren eta bazterkeriaren aurkako neurri zehatzetan, eta plana kudeatzen ziharduten administrazio publikoen artean koordinazio-arazoak egon direnez, horrek guztiak ere hirugarren maila modu mugatuan ezartzea ekarri du.

    Hala ere, aipatutako eragile horiek garrantzitsuak izan arren, ezin ditugu ahaztu Pobreziaren Aurkako Plan Integralean bertan, hirugarren mailaren diseinuan bertan, mugak zeudela. Muga horiek planak zituen hiru hutsune-motarekin daude lotuta.

    Lehenik, planean ez dago behar bezala zehaztuta zein den diru-laguntzek eta gizarteratzeak duten lotura, eta, ondorioz, zein harreman duten pobreziak eta bazterkeriak. Lehenago ere esan dugu pobrezia eta bazterkeria ez direla sinonimoak. Hau da, ez da egokia, besterik gabe, gizarte-bazterkeria diru-bazterkeriarekin lotzea edo diruz ondo ibiltzea gizartean ondo ibiltzearekin lotzea.

    Egoera hori hobeto definitu behar da, gizarteratzea beste modu batean ulertzeko; hau da, bereizi egin behar dira gizarteratzea eta pobreziari aurre egiteko ematen diren diru-laguntzak. Beraz, gizarteratzeko hitzarmenen helburua gaur egun bazterkeria jasaten duten pertsona guztien premiak betetzea izango da, bazterkeria hori arazo ekonomikoekin lotuta dagoen edo ez alde batera utzita.

    Bigarren, plan horrek ezagun du ez dela gehiegi sakondu gizarteratzeko eredua garatzeko moduari dagokionez. Hutsune hori batez ere kasu konkretuak —gizarteratzeko hitzarmenen bidez- arlokako neurri orokorrekin nola lotu ez finkatu izanarekin dago lotuta, eta, jakina, neurri orokor horiek dira kasu konkretuen oinarria. Plana ez da gauza izan esparru orokorreko plangintza aurrera eramateko.

    Bukatzeko, Pobreziaren Aurkako Plan Integralak garatzeko muga garbiak izan ditu (gizarteratzeari dagokionez) denboran mugatuta zegoen erakundeen arteko plana izateagatik, eta horrek ez diolako hainbestetan mesederik egin planaren edukiak gero araudien bidez zehazkiago garatzeari. Planari osotasunean eusteko (bere maila guztietan) lege-araudi orokor bat ez egotea oztopo handia izan da planaren hirugarren maila garatu ahal izateko.

    Pobreziaren Aurkako Plan Integralak dituen zatiak oso modu ezberdinean garatu dira araudien bidez, eta hori da, benetan, planaren gabeziarik handienetako bat. Denborarekin ikusi ahal izan da oinarrizko formulazio bakar bat behar dela, lege mailakoa, garai batean zehaztu ziren tresna guztiak bideratzeko.

    Badira, ordea, beste arrazoi garrantzitsu batzuk ere bazterkeriari aurre egiteko arloa lege berri baten bidez aurrera eramateko.

    Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarreraren inguruan eta gizarte-larrialdietarako laguntzen inguruan dagoen araudiak dituen hutsune edo gabeziak konpondu beharrarekin daude lotuta arrazoi horiek, eta, bereziki, ondorengoak dira arrazoiak:

  1. Ez dago garbi zehaztuta zein pertsonak duen gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzeko eskubidea, batez ere elkarrekin bizi eta afinitatezko edo odolezko loturarik ez duten pertsonen kasuan eta beste zenbait egoera bereziren kasuan.

  2. Araudia zorrotzegia da gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera eskuratzeko jartzen dituen irizpide batzuetan (ekonomiakoak ez diren irizpideetan), eta, gizarteko talde batzuekiko gutxienez, jarrera malguagoa eduki beharko litzateke.

  3. Gizarte-larrialdietarako laguntzak arautzean zorrotzegi jardun da; laguntza horiek aztertu eta baloratzeko eta horietaz erabakitzeko, autonomia behar dute oinarriko gizarte-zerbitzuek.

  4. Orokorrean, laguntza ekonomikoak kudeatzeko jardunbideak konplexuegiak dira.

  5. Ez dago arauhauste eta zigorrei buruzko erregimenik.

    Baina aipatu ditugun arrazoi horiek badute zerikusia Pobreziaren Aurkako Plan Integralak ohiz kanpokoa izateari uzteko duen beharrarekin; bazterkeriari aurre egiteko ereduak gure autonomia-erkidegoan dauden tresna arrunten artean kokatu behar dira.

    Esan bezala, beraz, eta 1994ko ekainaren 21eko akordioaren bidez Eusko Legebiltzarrak emandako jarraibideekin bat, gizarte-bazterkeriaren aurkako neurri bereziak jarduteko esparru arruntaren barruan sartu behar dira, eta alde batera utzi behar da Pobreziaren Aurkako Plan Integrala ohiz kanpokoa izatea. Bestalde, neurri horiek osagarriak direnez, ez da komeni hainbeste araudi egotea, eta dena lege batean jasoko da, nahiz eta gero lege hori araudi bidez garatu.

    Lege bidezko araudi berriaren oinarrizko ildoei dagokienez, azpimarragarriena gizarteratzearen arloan hartutako jarrera da. Bazterkeria bizitza independientea izateko beste baliabide pertsonal, sozial edo diruzkorik ez izatea dela kontuan edukita, legeak aipatzen duen tresna nagusia gizarteratzeko hitzarmenak dira. Hitzarmen horiek programa-dokumentuak dira, eta horietan parte hartzen duten aldeek zehazten dute gizarte arloko zein esku-hartze eta/edo jarduera berezi eraman behar diren aurrera bazterkeria jasaten duten pertsonak gizarteratzeko. Hitzarmen horietan sartuz gero, gizarteratzeko eskubidea gauzatzen da.

    Aurreikusiko diren salbuespenekin batera, gizarteratzeko hitzarmenen hartzaile ondorengo pertsona hauek izango dira: gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera eskuratzen dutenak, pertsona horien elkarbizitzako unitate ekonomiko independientean daudenak, eta oinarriko gizarte-zerbitzuen arabera tarteko epean edo epe luzean gizarteratzeko laguntza behar duen beste edozein pertsona. Hitzarmen horiek nolakoak izango diren udalak eta hartzaileek negoziatuko dute.

    Legeak areagotu egin ditu erakundeen artean beharrezko koordinazioa egoteko tresna politikoak, hain zuzen ere jarduera orokorrak aurrera eramateko beharrezkoak diren tresnak, gero horietan oinarritu daitezen banan-banako gizarteratzeko hitzarmenak.

    Horiek horrela izanik, legeak lege-maila eman dio Gizarteratzeko Sail Arteko Batzordeari, maila hori bera mantendu du Gizarteratzeko Erakunde Arteko Batzordeak, eta, gainera, Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren baitan Gizarteratzeko Batzorde Iraunkorra sortzea ere aurreikusi da; azkenengo hori izango litzateke bazterkeriaren aurka lanean diharduten gizarteko taldeek parte hartzeko organo nagusia. Bestetik, Gizarteratzeko Euskal Plana onartzea ere aurreikusi da legean. Plan horretan jasoko dira, koordinatuta eta orokorrean, baztertuta dauden pertsonak gizarteratzea lortzeko eskumena duten administrazioek aurrera eraman beharreko esku-hartze eta jarduerak gidatuko dituzten ildoak eta jarraibideak.

    Legeak berretsi egin du gutxieneko errenta jasotzeko eskubidea, hau da, gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera, hain zuzen ere maiatzaren 3ko 2/1990 Legeak gizarte-eskubideen parean jarri zuena. Sorburuan zegoen filosofiarekiko zintzoa izanda, testu berriak hasierako ideia hau du: bazterkeria eta horren erakuslerik bistakoena eta ezberdintasun-modu muturrekoena, hau da, pobrezia, gizarteko gertakariak direla eta egiturazko arrazoiengatik sortu eta garatzen direla, prozesu horietan harrapatuta geratzen diren pertsonekin zerikusirik izan gabe. Gizarte-solidaritatearen printzipioa oinarri hartuta, herritar guztiek denen artean banatu behar dute erantzukizuna, eta beharrezko bideak jarri behar dira denok aukera berdinak izateko eta gizarte-eskubideak aurrera eraman ahal izateko.

    Helburua hori izanda, gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera dutenek gizarteratzeko programa eta ekintzetan parte hartu beharko dute, hitzartutako edukia duten hitzarmenetan. Konpromiso hori dela eta, pertsonak gizarteko bizitzan modu aktiboan parte hartzeko eskubidea izango du eta sisteman barneratuko da, baina ez da sistemaren menpe geratuko. Era berean, garbi uzten du gizartearentzat beharrezkoa dela berak ere parte hartzea, eta horrela, bi aldeen arteko berdintasuna bermatzen da.

    Legean gizarte-larrialdietarako laguntzak ere jaso dira, edukia zein den zehaztuta. Laguntza horiek arautzerakoan bi egoera egokitu nahi izan dira; batetik, autonomia-erkidegoan kudeaketa berdintsua izateko esparru orokorra zehazten saiatu da, baina, bestetik, oinarriko gizarte-zerbitzuek erabakitzeko duten gaitasuna (laguntza horien premia zein den ebaluatzeari dagokionez) ere errespetatu behar zen.

    Laguntzak jaso edo ez jaso erabakitzeko irizpide batzuk (ekonomikoak ez, gainerakoak) aldatu egin dira neurri batean, eta, aldaketa horiek direla eta, premia duten pertsona batzuek laguntza jaso ahal izango dute, gaur egun ia inolako babesik gabe daudelako.

    Aldaketa horiekin batera, etxe independientea kontzeptua ere beste era batean zehaztu da, orain arteko araudiekin alderatuta. Horren ordez, elkarbizitzako unitate ekonomiko independientea kontzeptua jarri da. Kontzeptu berri hori jarrita, legeak modu egokiagoan hartu nahi ditu kontuan gure autonomia-erkidegoan elkarrekin bizitzeko dauden era askotako moduak (familia erakoak nahiz bestelakoak), horrela gaur egun dauden aukera guztiei erantzuteko.

    Diru-laguntzak zenbatekoak izango diren zehazteko konputagarriak izango ez diren diru-sarreren multzoa zabaldu egin da, batez ere lanik ez egiteko gogoa ez izateko. Hori horrela izanda, zenbait baliabide zenbatzerakoan, kanpoan geratu ahal izango dira diru-sarrera mota batzuei (norberaren edo besteren kontura egindako lanarenei) dagozkien ehuneko jakin batzuk. Aukera hori oso tresna garrantzitsua izango da bazterkeria jasaten duten pertsonei lan-munduan sartzen laguntzeko.

    Kudeatzeko modua aldatu egin da, laguntzak modu egokiagoan garatu eta banatzeko, eta izapideak egiteko modua ahalik eta gehien erraztu da.

    Aipatutako antolaketa berriaren ondorioz, eta Pobreziaren Aurkako Plan Integralean jasotako neurriak ez direnez ohiz kanpokoak izango aurrerantzean, finantziatzeko erregimen arrunt bat osatu da, ezaugarri hauek dituela:

    1. – Gizarte-laguntzaren arloan zuzeneko ekintzak aurrera eramateko eskumena duenez, Eusko Jaurlaritzak finantziatuko ditu lege honetan araututako laguntza ekonomikoei aurre egiteko beharrezko diru-baliabideak.

    2. – Foru-aldundiek eta udalek, urtero, diru-laguntzak eta gizarte arloko gainerako tresnak kudeatzeko eta lege honetan jasotako eskumenak aurrera eramateko beharrezko diru-baliabideak jasota utziko dituzte aurrekontuetan.

    3. – Gizarte-larrialdietarako laguntzak finantziatzeko diru-baliabideak Eusko Jaurlaritzak aldundiei eta aldundiek udalei nola banatu jakiteko irizpideak Gizarteratzeko Erakunde Arteko Batzordeak aztertuko ditu. Era berean, eta beharrezkoa bada, irizpide horiek aldatzea ere proposatuko du.

      Bukatzeko, arauhausteen eta horiei dagozkien zigorren araudi bat jaso da, hain zuzen ere era horretako lehenengoa gure legerian. Bazterkeriaren aurkako neurriak ezartzerakoan, baliabide publikoak justizia sozialaren eta erantzukizunaren printzipioa beteta banatzen direla bermatu beharko du araudi horrek, batetik, eta, bestetik, gizarteak gai horrekiko sentsibilitate handia duenez, salbuespenez agertzen diren irregulartasun batzuek gizarteak legeria osoarekiko susmo txarra izatea galerazi behar du.

Espainiako Konstituzioaren 9.2 atalean esaten denaz bat, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak, Euskadiko Autonomia Estatutuarenak, hauxe ezartzen du, modu orokorrean, atariko idazpuruko 9. atalean: euskal botere publikoek, bakoitzak bere eskumenen barruan, beharrezko neurriak hartuko dituzte norbanakoaren eta norbanakoak osatzen dituen taldeen askatasuna eta berdintasuna eraginkorrak eta benetakoak izateko baldintzak lortzeko eta horretarako dauden oztopoak kentzen saiatzeko.

Eskumen materialik ematen ez badute ere, atal horiek ordenamendu juridikoko balore nagusiak zehazten dituzte, eta botere publikoei pertsonen arteko berdintasuna (egoera soziala zein den alde batera utzita) lortzeko beharrezko tresnak erabiltzeko betebeharra ezartzen diete.

Era berean, I. idazpuruan (Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak izenekoan), 10. ataleko 12, 13, 14 eta 39. idazatietan, gizarte-zerbitzuen arloan Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen osoa duela esaten da.

Bestetik, Estatutuaren 12.2 atalak Euskal Autonomia Erkidegoaren esku uzten du lan arloan Estatuak emandako legeria betearaztea, helburu hauek izanda: lan-baldintzak gizartearen garapen-eta aurrerapen-mailara egokitzen saiatzea eta langileen trebakuntza eta prestakuntza osoa lortzea bultzatzea. Ildo horri segituz, Eusko Jaurlaritzak hainbat programa garatu ditu, enplegua eta lanerako prestakuntza sustatzeko.

Oinarri juridiko horien babesean, Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Legeak lan-tresna orokor bat arautu du, bertan direla, elkarren osagarri, gizarte-tresnak eta diru-laguntzak.

Legean gizarte-bazterkeriaren aurka prestatutako tresnak indarrean dauden gainerako legeetan jasotako era guztietako baliabide eta gizarte-laguntza ekonomikoen ordezkoak eta osagarriak dira, gizarteratzeko eskubidea izan ezik; eskubide hori gizarte-babeseko diru-laguntzak jaso edo jaso gabe ere gauzatu ahal izango delako, edo laguntza horiek nolakoak diren kontuan izan gabe gauzatu ahal izango delako. Hori dela eta, babesa eskuratzeko azkenengo maila da, eta gizarte-babeseko sistemaren babes arruntetik kanpora geratu diren pertsonei laguntza eskaintzeko eginkizuna izango du.

Pobreziaren Aurkako Planean zituen ezaugarriak gordeta, gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera honela dago definituta: aldian aldiko diru-laguntza da, bizitzeko oinarrizko gastuei aurre egiteko behar beste diru-baliabide ez duten pertsonen premiak betetzeko. Laguntza finalista denez (eskuratzen dutenek dirua jakiak erosteko erabili behar izateak erakusten duenez), laguntza hori besteren esku utzi ezina izango da, konpentsazioak edo beherapenak egiten direnean izan ezik (behar ez bezala eskuratutako laguntzak itzultzea dela edo Estatuko legeria orokorrean aurreikusitako erretentzio edo enbargoak direla).

Laguntzak orain eremu zabalagoa babesten du Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Legearekin. Horrekin lotuta, laguntza eskuratu ahal izateko baldintzak aldatu egin ditu legeak, eta orain ez dira hain zorrotzak.

Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarreraren araudi berrian azpimarra daitekeen beste gaietako bat da laguntza jasotzeko baldintzak betetzen direla erakutsi beharra dagoela gutxienez urtean behin. Dena delako unera arte pertsona bati zegokion gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera amaitzen baldin bada, eta egoera horrek elkarbizitzako unitate ekonomiko independienteko gainerako kideei kalte nabarmena egiten badie, kaltetu horientzako laguntza berehala eta lehentasunez izapidetzeko aukera egongo da. Bukatzeko, zenbait kasutan laguntza titularra ez den beste pertsona bati ordaindu ahal izango zaio.

Gizarte-larrialdietarako laguntzak honela daude definituta legean: aldian aldikoak ez diren diru-laguntzak dira, finalistak, gastu zehatzei aurre egiteko helburua dutenak (ohikoak edo ohiz kanpokoak izan daitezke gastu horiek, eta gizarte-bazterkeria eragin dezaketen egoerei aurre egin, egoera horiek konpondu edo saihesteko beharrezkoak). Besteren esku jarri ezinak dira, gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrerak dituen muga berekin.

Legeak zehatz-mehatz jaso ditu zeintzuk diren laguntza hau jasotzeko aukera eman dezaketen gastu bereziak; dena den, eta oinarrizkoenean, gaur egun indarrean dagoen jardueren eredua mantendu da.

Etxebizitza bat edo ohiko bizilekua erosteagatik sortutako gastuen kasuan, legeak berrikuntza bat jaso du, laguntza horiek maileguak bailiran eskuratu ahal izango direlako; kasu horretan gerta liteke laguntzak jasotzen dituenak zorra duela onartzen duela dioen agiri bat izenpetu behar izatea.

Gizarte-larrialdietarako laguntzak jaso ahal izateko, diruzkoak ez diren baldintzak oinarrizkoenean berdin geratu dira, gaur egun dagoen araudiarekin alderatuta.

Gizarte-larrialdietarako laguntzak eskuratu ahal izateko, aurrekontuan behar beste diru egon beharko da, eta, gainera, gizarte-zerbitzuek frogatu beharko dute benetako premia dagoela. Egoera halakoa izanda, legeak oinarrizko eginkizuna onartu die oinarriko gizarte-zerbitzuek egingo dituzten balorazioei (laguntzak eman edo ez erabakitzea dela eta), hor ikusiko baita ematea bidezkoa den eta zenbateko laguntza emango den.

Antolatzeko sistema bat ere prestatu du legeak, eta parte hartzen duten administrazio guztiak koordinatzea du oinarri.

Horretarako, Gizarteratzeko Erakunde Arteko Batzordea sortu da, eta, erakundeen arteko lankidetza eta koordinazioa bultzatuko dituen organo nagusia izanik, eginkizun hauek izango ditu: legea garatzeko, ezartzeko eta, beharrezkoa bada, berrikusteko arauak zehazteko irizpideak proposatzea, Gizarteratzeko Euskal Planaren proposamena idaztea, administrazioei koordinatzeko neurriak gomendatzea, kudeaketaren kalitatea kontrolatzeko txostena idaztea eta gizarte-larrialdietarako laguntzak finantziatzeko erabiliko diren diru-balia-bideak banatzeko irizpideak aztertzea.

Era berean, legean erakundeentzako gizarteratzearen inguruko gune berezi bat sortu da, eta oinarrian hau du: administrazio publikoen arteko koordinazioa, bazterkeriaren aurka diharduten gizarteko sektoreen parte-hartzea eta administrazio horietan gizarteratzearekin zerikusia duten arloetan eskumenen bat (zuzena edo zeharkakoa) duten sailen arteko beharrezko lankidetza eta koordinazioa.

Helburu horrekin, Eusko Jaurlaritzaren eskumenen baitan, Gizarteratzeko Sail Arteko Batzordea eta Gizarteratzeko Batzorde Iraunkorra sortu dira; azken hori aholku-batzordea izango dena Eusko Jaurlaritzarentzat, gizarteratzearekin zerikusia duten arloetan.

Batzorde Iraunkorra Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren baitan egongo da, eta hori hala izateak Gizarte Zerbitzuen Legea aldatu beharra eskatu du, kontseiluaren osaera egoera berrira egokitzeko. Aldaketa hori laugarren xedapen gehigarrian gauzatu da, eta aldaketa egiteko arrazoia hau izan da: parte-hartzean oinarritutako gune bat sortu nahi bada bazterkeriari aurre egiteko, egokiagoa zela pentsatu da dagoeneko baden gune batez baliatu eta hori indartzea.

Kontuan eduki behar da parte-hartzean oinarritutako organo batean, nahitaez, jende askok egon behar duela, eta, gainera, gune horren alde publikoan, administrazioarenean alegia, ia oso-osorik gaur egun Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluan daudenak egongo lirateke. Beste gune bat sortu izan balitz, bikoiztasunak sortuko lirateke bi organoen osaeran.

Egoera hori izanda, Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren baitan batzorde iraunkor bat sortzea erabaki da, nolabait arlokakoa edo berezitua izango dena, bazterkeriari aurre egiteko.

Ondorioz, aurrera begira ez da harritzekoa izango batzorde iraunkor bereziak sortzea inmigrazioarekin, adinekoekin, ezintasunekin eta abarrekin zerikusia duten gaiak aztertzeko.

Hala jardunda, gainera, Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseilua sendotzea lortuko da, gune nagusi eta gizarte-zerbitzuen arloko gainerako zerbitzuen erreferentzia bihurtuko litzatekeelako, nahiz eta oraindik beste gune batzuek ere jarraitu. Guneok, teorikoki haren baitan batzorde iraunkor gisa biltzeko modukoak izanda ere, eskuratutako lorpen, tradizio eta gaur egungo indarragatik nortasun propioarekin jarraitu behar dute, eta hauexek dira, hain zuzen: Gazteriaren Kontseilua, Emakumearen Kontseilua eta Drogramenpekotasunen Kontseilua.

Dena den, kontuan eduki behar dugu Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Batzorde Iraunkorrean badirela Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluan ez diren talde batzuk ere (enpresariak). Hori dela eta, kontseilua osatzeko modua aldatu egin behar da, batzorde iraunkor batean ez dadin osoko bilkuran baino ordezkaritza zabalagoa egon.

Bukatzeko, legean arauhausteei eta horien zigorrei buruzko araudia jaso da, legean aipatzen diren diru-laguntzak emateko, luzatzeko edo ukatzeko nahiz handiagoak edo txikiagoak izateko aukerarekin zerikusia duten datu ekonomikoak edo bestelakoak ezkutatu edo okertzen dituztenei atzera eragiteko edo pertsona horiek zigortzeko.

Arauhausteak zenbaterainoko larritasuna izango duen jakiteko, irizpide hauek erabiliko dira: iruzurraren ondorioz laguntza jasotzea lortu den edo ez, iruzurraren bidez zenbateko diru-kopurua eskuratu den eta, azkenik, arauhauslearen elkarbizitzako unitate ekonomiko independienteak zenbateko diru-sarrerak zituen araua hautsi zenean.

Zigorra jartzerakoan, ondorengoak izango dira kontuan: pertsonak zenbaterainoko utzikeriaz eta intentzioz jardun duen, pentsatzeko zenbateko gaitasuna duen, zenbateko kopurua jaso duen behar ez bezala, laguntzei eragin ziezaieketen inguru eta abarren berri emateko duen obligazioa zenbateraino ez duen bete, egoera berriaren edo familiaren egoeraren berri emateko administrazio publikoek errekerimenduren bat eginda zuten edo ez. Horien arabera, zigorrak ekonomikoak —isunak- edo bestelakoak izan daitezke, hau da, ohartarazpena baino ez. Dena den, kasu guztietan, behar ez bezala eskuratutako kopuruak edo behar zen baino neurri handiagoan eskuratutakoak itzuli egin beharko dira beti.

  1. atala.– Helburua.

    Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan bazterkeriaren (pertsonaren, gizartekoaren nahiz lanekoaren) arriskuari aurrea hartzeko eta bizitza independientea aurrera eramateko beharrezko baliabiderik (pertsonarenik, gizartekorik nahiz ekonomikorik) ez dutenei gizartean sartzen laguntzeko beharrezkoak diren tresnak (gizarte arlokoak zein laguntza ekonomikoak) arautzea da lege honen helburua.

    Era berean, ukitutako pertsonen bazterkeriari aurrea hartzeko eta pertsona horiek gizarteratzeko ahaleginak sendotzeko beharrezkoak diren plana, programak eta erakundeen arteko loturak antolatzea ere bada legearen helburua.

  2. atala.– Bazterkeriaren aurkako borrokarako tresnak.

    Gizarteratzeko eta bazterkeriari aurrea hartzeko erabiliko diren tresnak ondoren datozenak izango dira:

    1. Gizarteratzeko hitzarmenak: programak jasotzen dituzten dokumentuak dira, eta horietan pertsonei gizartean eta lan-munduan sartzen laguntzeko beharrezkoak diren gizarte arloko ekintza bereziak jasotzen dira.

    2. Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera: bizi ahal izateko oinarrizkoak diren gastuei aurre egiteko laguntza ekonomikoa da.

    3. Gizarte-larrialdietarako laguntzak: gizarte-bazterkeriari aurre hartu, egoera hori konpondu edo saihesteko beharrezkoak diren gastu bereziak (ohikoak edo ohiz kanpokoak) ordaintzeko laguntza ekonomikoak dira.

  3. atala.– Elkarbizitzako unitate ekonomiko independientea.

  1. – Lege honetan aipatzen direnetarako, ondorengo pertsonak edo pertsona-taldeak hartuko dira elkarbizitzako unitate ekonomiko independientetzat, etxebizitza edo alojamendu batean bizi direnean:

    1. Etxebizitza edo alojamendu batean bakarrik bizi diren pertsonak.

    2. Etxebizitza edo alojamendu batean elkarrekin bizi diren bi pertsona edo gehiago, bi diren kasuan ezkonduta baldin badaude, edo, ezkontzaren antzeko lotura izanda, harreman iraunkorra baldin badute, adopziozko lotura badute, edo 4. eta 2. mailako odol-ahaidetasuna edo ezkon-ahaidetasuna, hurrenez hurren, baldin badute.

      Lege honetan aipatzen direnetarako, ezkontzaren antzeko lotura izanda harreman iraunkorra dagoela behar den moduan egiaztatu beharko da.

    3. Aurreko idazatian aipatzen den lotura-moduetakoren batean izan gabe ere, etxebizitza edo alojamendu batean elkarrekin bizi diren bi pertsona edo gehiago, premia larria dutelako (premia hori frogatzeko modukoa izango da).

  2. – Salbuespenetan bada ere, elkarbizitzako unitate ekonomiko independientetzat hartu ahal izango dira aurreko zenbakian aipatzen diren unitateekin etxebizitza edo alojamendu berean bizi diren gainerako pertsonak.

  3. – Lege honetan jasotakoetarako, ondorengoa izango da etxebizitza edo alojamendua: modu independientean bizitzeko pertsona bakar batek edo gehiagok ohiko bizileku gisa erabiltzen duen gunea, aginte edo erregimen komun baten pean egon gabe.

    Araudi bidez zehaztu ahal izango da elkarbizitzako zein gune hartuko den etxebizitza edo alojamendu independientetzat, lege honetan aipatzen direnetarako.

  1. atala.– Definizioa eta ezaugarriak.

  1. – Gizarteratzeko hitzarmenak programa-dokumentuak dira, eta horietan, parte hartzen duten aldeek, ados jarrita, zehazten dituzte elkarbizitzako unitate ekonomiko independientean bizi diren kideak gizarteratzea eta lan-munduan sartzea lortzeko edo horien bazterkeria-arriskuari aurrea hartzeko beharrezko diren ekintza bereziak.

  2. – Lehen aipatutako gizarteratzeko hitzarmenetan jasotzeko moduko ekintzak era honetakoak izango dira:

    1. Pertsonaren egonkortasuna, elkarbizitzan oreka izatea eta gizarteratzea nahiz gizartean parte hartzea (batez ere eguneroko bizitzako ingurunean) lortzeko beharrezkoak diren osagaiak garatzen lagunduko duten ekintzak.

    2. Osasun-sistema orokorrean sartzea erraztuko duten ekintzak, batez ere medikuntzako tratamendu bereziak behar direnean, edo desintoxikatzeko eta ohiturak galtzeko ekintza bereziak eraman behar badira aurrera.

    3. Hezkuntzako eta prestakuntzako ezagupen berriak lortzeko beharrezko jarrerak eta ohiturak garatzea erraztuko duten ekintzak.

    4. Prestakuntzako jarduera bereziak (araututakoak edo arautu gabeak) dena delako pertsonak dituen ezagupenak edo gaitasun profesionalak produkzio-sistemak dituen premietara egokitzen laguntzeko.

    5. Lanpostu bat eskuratzen lagunduko duten ekintzak, bai besteren kontura lan eginda edo baita norberaren enpresa sortzeko dauden aukerez baliatuta.

    6. Gizarteratzea bermatzeko beharrezkoak izan daitezkeen beste ekintza batzuk.

  3. – Ezin izango dira sartu gizarteratzeko hitzarmenen barruan lan-esparrukotzat hartzeko modukoak diren ekintzak, non eta ekintza horiek ez diren lan-esparruko kontratu batean oinarritzen.

  1. atala.– Parte hartzen duten aldeak.

  1. – Gizarteratzeko hitzarmenetan hauek hartuko dute parte: batetik, udalek, eta, bestetik, bazterkeria edo horren arriskua jasateagatik gizarteratzeko hitzarmenen hartzaile izan daitezkeen pertsonek.

  2. – Kasu guztietan, gizarteratzeko hitzarmenak sinatuko dira gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzeko eskubidearen titular direnekin.

  3. – Udalak ahalbide hauek izango ditu:

    1. Gizarteratzeko hitzarmenen hartzaile egin ahal izango ditu elkarbizitzako unitate ekonomiko independienteko beste kide batzuk, horien bazterkeria eragiten duten arrazoiak, zorrozki hitz eginda, ekonomikoez bestelakoak baldin badira.

    2. Gizarteratzeko hitzarmenetatik kanpora utzi ahal izango ditu gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera eskuratzeko eskubidearen titular diren pertsonak, horien baztertzea soil-soilik arrazoi ekonomikoek eragindakoa den kasuetan.

    3. Hala eskatzen duen edozein pertsonarekin izenpetu ahal izango du gizartzeratzeko hitzarmena, baldin eta oinarriko gizarte-zerbitzuen iritziz gizarteratzeko esku-hartze edo jarduera berezi baten premia baldin badu pertsona horrek, tarteko epean eta epe luzean aurrera eramateko.

      1. atala.– Hitzarmenak egitea eta izena ematea.

      1. – Udalek pertsona bakoitzaren diagnostikoa egingo dute, gizarteratzeko hitzarmenen hartzaile diren pertsonek gizarteratzeko edo lan-munduan sartzeko zer-nolako premiak dituzten ikusteko.

        Diagnostikoa kontuan izanda, ondoren, gizarteratzeko hitzarmenaren proposamena diseinatuko dute udalek pertsona bakoitzarentzat. Proposamen horretan, parte hartzen duten aldeek zein konpromiso izango dituzten zehaztuta utziko da, eta, zehazki, aldeek hartzaile izango direnen ekonomi, gizarte-eta lan-integrazio eraginkorrena bultzatzeko neurriei buruzko konpromisoak; horrezaz gainera, aplikatutako ekintza berezien egokitasunaren ebaluazioa egiteko maiztasuna ezarriko da.

        Gizarteratzeko hitzarmenaren proposamenak dioenaz negoziatu ondoren, udalek gizarteratzeko hitzarmenaren behin betiko testua idatziko dute, eta ondoren bi aldeek izenpetuko.

      2. – Parte hartzen duten aldeek gizarteratzeko hitzarmenak idazteko, udalak oinarriko gizarte-zerbitzuez baliatuko dira, eta kontuan eduki beharko da gizarteratzeko guztira zenbat ekintza eraman ahal izango den aurrera, horien artean daudelarik eskumena duten gainerako erakunde publiko edo pribatuen jabetzakoak direnak.

      3. – Aipatutako helburuak lortzeko, gainerako euskal administrazio publikoek eta erakunde pribatuek (Gizarte Zerbitzuen Entitate Laguntzaileen Erregistroan izena emanda dutenak) udalekin batera jardutean, printzipio hauek bete beharko dituzte: koordinazioa, lankidetza eta herritarrei zerbitzuak eskaintzea.

      1. atala.– Parte hartzen duten aldeen betebeharrak.

      1. – Gizarteratzeko hitzarmenetan parte hartzen duten aldeek betebehar hauek izango dituzte:

        1. Gizarteratzeko hitzarmenean egingo dituztela hitz eman duten ekintzak aurrera eramatea.

        2. Hitzemandako jarduerak aurrera eramateko eragina izan dezaketen gertakariren batzuk sortu badira, horien berri ematea.

        3. Izenpetu den gizarteratzeko hitzarmenaren helburuen ondorio diren jarduera guztiak burutzea.

      2. – Kasu guztietan, eta gizarteratzeko hitzarmena izenpetzean hartutako konpromiso guztien gainetik, hitzarmen hori ez da inoiz ere oztopo izango hartzaileek hitzarmenean aurreikusi gabeko lanposturen bat eskuratu edo beste prestakuntza-moduren bat jaso ahal izateko. Dena den, egoera horiek hitzarmena berrikustea eragin ahal izango dute.

      3. – Gizarteratzeko hitzarmenetan jasota dauden jarduerak eta esku-hartzeak, 6.3 atalean jasotako printzipioen arabera, udalek edo dena delako eremuan eskumena duten gainerako administrazio edo erakundeek eramango dituzte aurrera. Bakoitzak bere programak betearaziko ditu, programetan bertan jasotako moduan.

      1. atala.– Berrikustea, aldatzea eta aldi batez indarrik gabe uztea.

      1. – Gizarteratzeko hitzarmenak finkatu egin beharko du nolako maiztasunarekin egingo den haren ebaluazioa. Ebaluazio horren eretzean edo esku hartzen duten aldeek hala erabakitzen baldin badute, aldez aurretik aldeetakoren batek hala eskatuta edo, bestela, ezinbestekoa baldin bada dena delako arrazoiagatik, gizarteratzeko hitzarmena berrikusi edo aldatu egin ahal izango da, edo baita indarrik gabe utzi ere.

      2. – Aparteko larritasuneko egoeretan, hau da, titularrak ezin duenean bete, aldi baterako etenda utzi ahal izango da hitzarmenetik sorturiko konpromisoak bete beharra, harik eta horretarako bidea ematen duen egoera desagertu edo aldatu arte.

      1. atala.– Amaitzeko arrazoiak.

        Gizarteratzeko hitzarmena amaitzea eragingo du:

        1. Gizarteratzea dela eta hitzarmenean jarritako helburuak lortzeak.

        2. Onuradunak, bere erruz, hartutako konpromisoen ondoriozko ekintzak aurrera ez eramatea.

        3. Parte hartzen duten aldeek hori egitea erabakitzeak.

        4. Hasieran jarritako epea betetzeak, epe hori luzatzea erabakita ez badago behintzat.

        5. Ordenamendu juridikoan jasotako gainerako arrazoiek.

  1. atala.– Erakundeen antolaketa.

    Euskal Autonomia Erkidegoan gizarteratzearen arloan erakundeek duten antolaketa ondorengoek osatzen dute:

    1. Gizarteratzeko Batzorde Iraunkorrak.

    2. Gizarteratzeko Erakunde Arteko Batzordeak.

    3. Gizarteratzeko Sail Arteko Batzordeak.

  2. atala.– Gizarteratzeko Batzorde Iraunkorra.

  1. – Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren baitan Gizarteratzeko Batzorde Iraunkorra osatuko da, eta gune hori izango da bazterkeriaren aurkako lanean diharduten gizarteko sektoreek parte hartzeko gune berezia. Era berean, lege honetan aipatzen diren gaien inguruko lege-egitasmoak, xedapen orokorrak edo araudiak proposatu edo agindu behar baditu Eusko Jaurlaritzak, zalantzak argitu eta aholkularitza jasotzeko gunea ere batzorde iraunkor hori izango da.

  2. – Ondorengoak izango dira Gizarteratzeko Batzorde Iraunkorreko kide:

    1. Euskal administrazio publikoetako hemezortzi ordezkari, honela banatuta:

      –Eusko Jaurlaritzak izendatutako sei ordezkari; horietako bat batzordeburua izango da eta beste bat idazkaria. Idazkariak hitz egiteko eta botoa emateko aukera izango du.

      –Foru-aldundiek izendatutako bi ordezkari.

      –Ordezkaritza handiena duen euskal udalen elkarteak izendatutako sei ordezkari, Autonomia Erkidegoan diren udalerri-mota ezberdinak islatzen saiatuz.

    2. Helburu nagusia bazterkeriari aurre egitea duten erakunde pribatuek izendatutako zortzi ordezkari, erakunde pribatu horiek Gizarte Zerbitzuen Entitate Laguntzaileen Erregistroan izena emanda egon beharko dutelarik. Ordezkari horiek guztiak edo horien zati bat aukeratzeko orduan denak ados jartzen ez baldin badira, gizarte-zerbitzuen arloko eskumenak dituen saileko sailburuak izendatuko ditu.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen elkarteek izendatutako lau ordezkari, orokorrean ezartzekoa den araudiaren arabera enpresarien erakunde-ordezkaritza duten elkarteen artetik aukeratuta.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sindikatuek eta sindikatu-konfederazioek eta gutxienez langileen ordezkarien eta enpresa-komiteko kideen eta administrazio publikoetako organoen %10 eskuratu duten sindikatuek eta sindikatu-konfederazioek izendatutako lau ordezkari.

    5. Gizarte Lanean Diplomatutakoen eta Gizarte Laguntzaileen Elkargo Profesionalak izendatutako ordezkari bat.

    6. Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko ordezkari bat.

  3. – Aurreko lerroaldeko b) eta d) idazatietan aurreikusitako ordezkaritza lau urtetarako izango da.

  4. – Eginkizun hauek izango ditu Gizarteratzeko Batzorde Iraunkorrak:

    1. Bazterkeria jasaten duten pertsonen oinarrizko premiak zeintzuk diren ikusi eta aztertzea, horren arabera Gizarteratzeko Erakunde Arteko Batzordeari bazterkeriari zein eratan aurre egin dakiokeen erakusteko.

    2. Gizarteratzeko Euskal Planaren proposamenari buruzko iritzia ematea, derrigorrez.

    3. Gizarteratzeko Euskal Plana betetzen den edo ez ikusteko eta ebaluaketa egiteko txostena urtero idaztea. Lege honen 40.2 atalean aurreikusten diren eraginetarako, aipatutako txostena Jaurlaritzari bidali beharko zaio Gizarteratzeko Euskal Plana ezarriko den azken hiruhilabetekoa baino lehen.

    4. Lege honetan aipatzen diren laguntza ekonomikoen zenbatekoak finantziatzeko izendatutako diru-baliabideei buruzkoan, Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren lege-aurregitasmoaz informatzea.

    5. Bazterkeria jasaten duten pertsonak gizarteratzeko zein jarduera eraman beharko litzatekeen aurrera proposatzea eskumena duten gainerako organo edo erakunde publikoei eta arlo horretako eginkizunak dituzten erakunde pribatuei.

    6. Gizarte-bazterkeriaren inguruan emandako arauak, programa orokorrak edo arlokakoak direla eta, aldeko edo kontrako iritzia ematea, derrigorrez, horien guztien eremua Euskal Autonomia Erkidegoa baldin bada.

    7. Batzordearen antolaketa eta funtzionamenduari buruzko araudia idaztea.

      1. atala.– Gizarteratzeko Erakunde Arteko Batzordea.

      1. – Eskumena duten euskal administrazio publikoek lege honetan jasotzen diren jarduerak aurrera eramatea dela eta, elkarren artean koodinatuta ibiliko direla ziurtatzeko, Gizarteratzeko Erakunde Arteko Batzordea sortu da, eta batzorde hori izango da elkarlanerako erakunde nagusia.

      2. – Gizarteratzeko Erakunde Arteko Batzordeak ondorengo kideak izango ditu:

        1. Eusko Jaurlaritzako hiru ordezkari, Gobernu Kontseiluak izendatutakoak, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen saileko sailburuak proposatuta; horietako bat, batzordeburu-lanetan arituko dena, esandako sailekoa izango da.

        2. Foru-aldundiek izendatutako ordezkari bana.

        3. Ordezkaritza handiena duen euskal udalen elkarteak izendatutako hiru ordezkari.

          1. atala.– Gizarteratzeko Erakunde Arteko Batzordearen eginkizunak.

            Gizarteratzeko Erakunde Arteko Batzordeak eginkizun hauek izango ditu:

            1. Lege hau garatzeko, ezartzeko eta, hala behar badu, berrikusteko irizpideak proposatzea.

            2. Gizarteratzeko Euskal Planaren proposamena egitea.

            3. Lege honetan jasotako arloen inguruko jarduerak koordinatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko proposatzea euskal administrazio publikoei; batez ere jarduerak aurrera eramateko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak aztertu beharko dira ondo.

            4. Gestioaren kalitatea neurtzeko txostena hiru urtez behin idatzi beharko du, lege honetan jasotzen dena aurrera eramateko eta betearazteko orduan erakundeetako hiru mailek parte hartzeak sor ditzakeen gabeziak edo akatsak aurkitzeko. Beharrezkoa bada, legean esaten dena behar bezala bete eta garatzeko ekintza zehatzak proposatuko ditu. Lege honen 40.2 atalean aurreikusten diren eraginetarako, aipatutako txostena Jaurlaritzari bidali beharko zaio Gizarteratzeko Euskal Plana ezarriko den azken hiruhilabetekoa baino lehen.

            5. Eusko Jaurlaritzak foru-aldundiei eta foru-aldundiek udalei gizarte-larrialdietarako laguntzak finantziatzeko diru-baliabideak nola banatu jakiteko irizpideak aztertzea. Beharrezkoa bada, irizpide horiek berrikusi egingo dira.

            6. Ordenamendu juridikoak bere ardurapean jarritako gainerako eginkizun guztiak.

          2. atala.– Gizarteratzeko Sail Arteko Batzordea.

          1. – Eusko Jaurlaritzak gizarteratzearen arloan aurrera eramango dituen jarduerak koordinatzeko organoa izateko, Gizarteratzeko Sail Arteko Batzordea sortu da, eta gizarte-zerbitzuen arloan eskumenak dituen sailari egongo da atxikita.

          2. – Batzorde horretako buru gizarte-zerbitzuen arloan eskumenak dituen saileko sailburua izango da. Hamabi ordezkari izango dira batzordekide, gutxienez zuzendari-maila dutenak, eta ondorengo sail edo erakundeetan eskumena duten sailburuek izendatuko dituzte:

            • Ogasuna.

            • Enplegua.

            • Enplegurako prestakuntza.

            • Gizarte-zerbitzuak.

            • Justizia.

            • Drogamenpekotasunak.

            • Hezkuntza.

            • Osasuna.

            • Gazteria.

            • Etxebizitza.

            • Herritarren segurtasuna.

            • Gizon-emakumeen arteko berdintasuna.

          3. – Gizarteratzeko Sail Arteko Batzordeak eginkizun hauek izango ditu:

            1. Bazterkeriari aurre egiteko har daitezkeen esku-hartze eta jarduera bereziak eta hori jasaten duten pertsonei gizartean eta lan-munduan sartzen laguntzeko har daitezkeen esku-hartze eta jarduera orokorrak zeintzuk diren ikustea eta jasota uztea. Hori guztia Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak dituen eskumenen barruan jardunda egin beharko da.

            2. Bazterkeria jasaten duten pertsonek goian aipatutako esku-hartze eta jarduera horietan parte hartuko dutela bermatzeko printzipio orokorrak proposatzea; beharrezkoa bada, bazterkeria jasaten duten pertsonek esku-hartze edo jarduera orokor bakoitzetik jasoko duten diru-laguntza gutxienez zenbatekoa izango den edo haientzat nolako ekintza eramango den aurrera zehaztuko da.

            3. Gizarteratzearen arloan sailen artean aurrera eramandako esku-hartze eta jarduerak koordinatzeko proposamenak egitea eta, beharrezkoa bada, sail bat baino gehiagori eragiten dioten jardueren gastuak sailen artean banatzeko irizpideak ezartzea.

            4. Bazterkeriari aurre egiteko aurrera eramandako esku-hartze edo jarduerak aztertzea. Beharrezkoa bada, beste proposamen batzuk egitea ere aztertuko da, bazterkeriarekin zerikusia duten egoerek eragindako arazoak zeintzuk diren ikusita.

            5. Sailek Gizarteratzeko Euskal Plana betetzeko ildo nagusiak proposatzea; gizarteratzeko sailetako programen bidez beteko dute plana.

            6. Gizarteratzeko Euskal Plana zenbateraino bete den jakiteko, planaren jarraipen-eta ebaluazio-txostena urtero idaztea; txosten horretan, nahitaez, gizarteratzearen arloan lortutako helburuen ebaluazioa egin beharko da. Lege honen 40.2 atalean aurreikusten diren eraginetarako, aipatutako txostena Jaurlaritzari bidali beharko zaio Gizarteratzeko Euskal Plana ezarriko den azken hiruhilabetekoa baino lehen.

            7. Batzordearen antolaketa eta funtzionamenduari buruzko araudia idaztea.

            8. Ordenamendu juridikoak izendatzen dizkion gainerakoak.

              1. atala.– Gizarteratzeko Euskal Plana.

              1. – Gizarteratzeko Euskal Planak hiru urteko iraupena izango du eta bazterkeria jasaten duten pertsonak gizarteratzea lortzeko eskumena duten administrazioen esku-hartzea eta jarduera bideratuko duten ildoak jasoko ditu, modu koordinatu eta orokorrean.

              2. – Gizarteratzeko Euskal Plana Gizarteratzeko Erakunde Arteko Batzordeak idatziko du eta Eusko Jaurlaritzak onartuko, aldez aurretik Gizarteratzeko Batzorde Iraunkorrak derrigorrezko txostema emanda. Eusko Jaurlaritzak gero Eusko Legebiltzarrera bidaliko du, komunikazio moduan.

              1. atala.– Gizarteratzeko programak.

                Gizarteratzeko Euskal Plana gauzatzeko, administrazioek, bakoitzak bere eskumenen barruan, hainbat programa idatzi eta eramango dituzte aurrera.

  1. atala.– Definizioa eta ezaugarriak.

  1. – Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera aldian-aldian emango den laguntza ekonomikoa da, eta helburua bizi ahal izateko oinarrizko gastuei aurre egiteko behar beste baliabide ekonomiko ez dutenen premiak betetzea da.

  2. – Laguntzaren ezaugarriak:

    1. Indarrean dagoen legeriaren arabera laguntzaren titularrak edo honen elkarbizitzako unitate ekonomiko independienteko beste edozein kidek jaso ditzakeen era guztietako baliabide eta gizarte-laguntza ekonomikoen osagarria izango da laguntza hau, eta subsidiarioa izango da.

    2. Elkarbizitzako unitate ekonomiko independienteko kide guztientzako emango den laguntza izango da, eta janariak erosteko erabiliko da.

    3. Besteri eman ezina izango da, eta ondorioz, ezin izango da:

      –obligazioen berme gisa eskaini.

      –osorik edo zati bat eman.

      –konpentsazio edo beherapenik izan, non eta ez den behar ez bezala eskuratutako laguntzak itzultzeko.

      –erretenitu edo enbargatu, Estatu osorako legeriatik ezartzekoak diren legeetan aipatzen diren kasuetan eta lege horietan jartzen diren mugekin izan ezik.

      1. atala.– Eskubidedunak.

      1. – Lege honetan jasotzen diren baldintzak beteta, gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera eskuratu ahal izango dute ondorengo baldintzak betetzen dituzten pertsonek:

        1. Elkarbizitzako unitate ekonomiko independientea osatzea laguntzaren eskabidea aurkeztu baino urtebete lehenagotik gutxienez. Epe hori bete beharrik ez dute izango ondorengoek:

          –Ekonomikoki beren kargu adin txikikoak edo ezintasunen bat duen pertsona dutenek, edo beste pertsona batekin ezkonduta daudenek edo ezkontzaren antzeko beste lotura-moduren baten bidez harreman iraunkorra dutenek.

          –Elkarbizitzako unitate ekonomiko berria osatu dutenek, banandu, dibortziatu edo ezkontzaren nulitatea lortu dutelako (ezkonduta egonda nahiz izatezko bikotea osatzen zutela), betiere unitate berria lehenagoko elkarbizitzako unitate ekonomiko independientea osatzen zuten pertsona berek bakarrik osatzen baldin badute.

          –Elkarbizitzako unitate ekonomiko independiente berria osatzen dutenek, gurasoak, tutoreak edo legezko ordezkariak hil direlako.

        2. Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten herrietakoren bateko Erroldan azaltzea eskabidea aurkeztu baino urtebete lehenagotik gutxienez.

          Europako Batasuneko herritarrak ez direnen kasuan, beharrezkoa izango da aurreko lerroaldeko baldintzak bete edo autonomia-erkidegoan gutxienez hiru urtez legez bizi izan direla erakustea, eta hamar urte horietatik hamabi hilabete justu eskabidea egin aurrekoak izan beharko dira, epe laburragoak bete beharko direnean izan ezik, nazioarteko hitzarmenetan esaten dena beteta edo, halakorik ezean, elkarrekikotasun-printzipioaren arabera.

        3. Behar beste baliabide ez izatea. Behar beste baliabide ez dagoela pentsatuko da ondorengo baldintza guztiak betetzen baldin badira:

          –Hileroko irabaziak kasuan kasuko gizarteratzeko gutxieneko diru-sarreraren hileroko zenbatekoa baino txikiagoak izatea, lege honen VI. atalburuan ezartzen denaz bat.

          –Lege honen 3.2 atalean eta hori garatuko duten araudietan jasotakoaren arabera elkarbizitzako unitate ekonomiko independientetzat har daitezkeen pertsonen kasuan, pertsona horiek etxebizitza edo alojamendu berean bizi badira beste pertsona batzuekin (3.1.b atalean aipatutako lotura-moduren batekin), pertsona horiek guztiek, kasuan kasuko denbora-tarterako, dituzten irabaziak legokiekeen gizarteratzeko gutxieneko diru-sarreraren gehienezko kopurua bider bost baino txikiagoak izatea; hori guztia inolako baliabiderik ez baldin badute eta aipatutako lotura-moduen arabera elkarrekin zenbat pertsona bizi diren kontuan izanda.

          –Lege honen VI. atalburuan ezartzen denaren arabera, dena delako ondarea izatea, baina ondare hori legokiekeen urte osoko gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera bider lau eginda ateratako kopurua baino txikiagoa izatea, betiere inolako baliabiderik ez baldin badute eta aipatutako lotura-moduen arabera elkarrekin zenbat pertsona bizi diren kontuan izanda.

        4. 25 urte baino gehiago eta kasuan kasuko legerian zahartzaroa dela eta pentsio publikoa eskuratzeko jarritako gutxieneko adina baino urte gutxiago edukitzea.

          Salbuespena izango dira 25 urtetik beherakoak, baldintza hauetan: gainerako baldintza guztiak beteta, ekonomikoki beren ardurapean baldin badituzte adin txikikoak nahiz ezintasunen bat duten pertsonak, edo aitarik edo amarik gabeko umezurtzak badira 25 urtez beherako horiek. Halaber, salbuetsitzat joko dira 25 urtetik beherakoak, gainerako baldintza guztiak betetzen badituzte eta beste pertsona batekin ezkontzaz edo ezkontzaren antzeko harremanez loturik badaude sei hilabete lehenagotik gutxienez.

      2. – Elkarbizitzako unitate ekonomiko independiente berean pertsona bat baino gehiago egonda ere laguntzaren titularra izateko baldintzak betetzen dituztenak, gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera bakar bati baino ezin izango zaio eman.

      1. atala.– Eskubidedunen betebeharrak.

        Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera eskuratzeko eskubidedunek betebehar hauek izango dituzte:

        1. Emateko arrazoia izan diren egoerei aurre egiteko erabiltzea laguntza.

        2. Lege honetan erabakitakoaren arabera, laguntza aldatu, bertan behera utzi edo amaitzea eragin dezaketen egoeren berri ematea.

        3. Titularrak ohiko bizilekua aldatu egiten badu, horren berri ematea, gizarteratzeko hitzarmenean aurreikusita leudekeen berezitasunak baztertu gabe.

        4. Akatsen bat dela eta eskuratutako edo dagokionetik gora eskuratutako kopuruak itzultzea.

        5. Gizarteratzeko hitzarmena negoziatu, izenpetu eta betetzea administrazioarekin, lege honetako II. atalburuan aipatzen diren egoeretan eta moduan.

        6. Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen zaionean, gizarteratzeko hitzarmenean aurreikusita leudekeen berezitasunak baztertu gabe.

        7. Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarreraren helburuen ondoriozko betebehar guztiak, araudi bidez zehaztuta baldin badaude.

      2. atala.– Zenbatekoa zehaztea.

      1. – Elkarbizitzako unitate ekonomiko independiente bakoitzari gizarteratzeko gutxieneko diru-sarreratik hilero zenbateko diru-kopurua emango zaion jakiteko, eragiketa hau egingo da: pertsona bakar bati hilero emateko jarritako kopuruari araudi bidez ezarritako osagarri batzuk gehituko zaizkio, titularrarekin batera bizi den pertsona bakoitzeko (halakorik dagoenean).

      2. – Pertsona bakar batek osatzen duen elkarbizitzako unitate ekonomiko independienteak hilero zenbat jasoko duen eta titularrarekin bizi diren gainerako pertsona bakoitzeko zenbateko osagarriak eskuratuko diren Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren Legean zehaztuko da, urtero.

      3. – Elkarbizitzako unitate ekonomiko independiente bakoitzari eman beharreko gizarteratzeko gutxieneko diru-sarreraren hileroko zenbatekoa oso-osorik emango da unitate horrek inolako baliabiderik ez duenean. Besterik gertatzen da unitate horrek baliabideren bat baldin badu, kasu horretan baliabideei dagokiena zenbateko horretatik kendu egingo delako, eta gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera kenketa hori egitearen emaitza izango delako, lege honen 38. atalean zehaztutako moduan.

      4. – Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarreraren hileroko zenbatekoa kontsumo-prezioen indizearen eta lanbidearteko gutxieneko soldataren igoeren arabera berraztertu beharko da, eta ezingo da izan indize horietatik gehien igotzen dena baino apalagoa.

      1. atala.– Sortzapena eta ordaintzea.

      1. – Eskabidea aurkeztu eta hurrengo egunetik hasita egingo da laguntzaren sortzapena.

      2. – Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera hilabetea bete ondoren ordainduko da.

      1. atala.– Eskubidearen iraupena eta aldian aldiko berrikusketak.

      1. – Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzeko eskubidea edukiko da laguntza emateko arrazoiek dirauten artean eta titularrak lege honetako 19. atalean aipatzen diren betebeharrak betetzen dituen artean.

      2. – Eskumena duen organoak aldian-aldian berrikusi egingo ditu egoerak bere kabuz, gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera jaso ahal izatea eragin zuten arrazoiek bere horretan dirauten edo ez ikusteko. Lan hori egiteko, laguntza jasotzeko eskubidea dutenei administrazioak eskatutako lekura joan eta elkarlanean aritzeko eskatu ahal izango zaie. Dena den, kasu guztietan urtean behin behintzat berrikusiko da laguntzak jasotzeko arrazoirik badagoen edo ez oraindik.

      1. atala.– Zenbatekoa aldatzea.

        Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarreraren zenbatekoa aldatzeko arrazoia izango da elkarbizitzako unitate ekonomiko independienteko kideen kopuruan edo laguntza kalkulatzeko oinarritzat hartutako baliabideetan gertatutako aldaketa. Zenbatekoa aldatzeko jardunbidea zehaztu egingo da.

      2. atala.– Eskubiderik gabe uztea.

      1. – Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera eskuratzeko eskubiderik gabe geratuko da eskubideduna ondorengo arrazoiengatik:

        1. Eskubidea izateko eskatutako baldintzetakoren bat ez betetzea aldi batez.

        2. Gizarteratzeko hitzarmen bat negoziatu edo izenpetzeari uko egitea, lege honetako II. atalburuan esaten den moduan.

      2. – Era berean, gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzeko eskubidea bertan behera utzi ahal izango da titularrak edo titularraren elkarbizitzako unitate ekonomiko independienteko kideren batek ez baldin baditu betetzen gizarteratzeko hitzarmenean hartutako konpromisoak.

      3. – Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzeko eskubidea bertan behera uzten baldin bada, ez da laguntzarik ordainduko, eta eskubideak bertan behera utzita jarraituko du egoera horren eragileek bere horretan jarraitzen baldin badute. Egoera hori, ordea, ez da luzatuko jarraian izandako 18 hilabetez baino gehiago. Izan ere, epe hori igarota, laguntza jasotzeko eskubidea amaitu egingo da.

      4. – Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzeko eskubidea bertan behera uztea eragin zuten arrazoiak desagertuz gero, une horretan laguntzaren sortzapena hasteko baldintzak betetzen diren aztertuko du administrazioak, bere kabuz edo interesatuak eskatuta. Hala badagokio, laguntza zenbatekoa izango den ere zehaztuko da. Laguntza berriz jasotzen hasteko baldintzak betetzen diren egunaren hurrengotik hasiko da laguntzaren sortzapena.

      1. atala.– Laguntza kautelaz bertan behera uztea.

        Laguntza kautelaz ez ordaintzea erabaki ahal izango du horretarako eskumena duen organoak, laguntza onartzeko edo mantentzeko baldintzetakoren bat ez dela betetzen erakusten duten zantzuak somatu baldin badira elkarbizitzako unitate ekonomiko independientean. Halako kasuetan, laguntza mantendu, bertan behera utzi edo amaitu egingo den erabaki beharko du organo horrek hiru hilabete igaro baino lehen.

      2. atala.– Eskubidea amaitzea.

      1. – Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzeko eskubidea amaitu egingo da ondorengo arrazoiengatik:

        1. Titularra hil egiten bada.

        2. Laguntza emateko eskatzen ziren baldintzetakoren bat ez bada betetzen.

        3. Baldintza bertan behera utzita egoten bada jarraian 18 hilabete baino gehiagoan.

        4. Titularrak uko egiten badio laguntzari.

        5. Zigor-jardunbide baten bidez hala erabakitzen bada.

        6. Lege honetako 47.2 atalean aurreikusitako betebeharra ez baldin bada betetzen, gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzeko eskubidea onartuta zutenen kasuan.

      2. – Dena delako unerarte gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzeko eskubidea zuenari eskubide hori kentzeak elkarbizitzako unitate ekonomiko independienteko beste kide batzuei kalte nabarmenak eragiten badizkie, pertsona horiek laguntza jaso ahal izateko izapideak berehala eta lehentasuna izanda burutuko dira.

      1. atala.– Titularra ez denari ordaintzea laguntza.

      1. – Araudi bidez zehaztuko diren moduan eta kasuetan, eta, kasu guztietan, legez adierazten bada titularrak ez duela gaitasunik edo titularrak ez baldin badu bete hartutako obligazioa (laguntza dagokion helburuak lortzeko erabiltzea), laguntza titularra ez den beste pertsona bati ordaintzea erabaki ahal izango du horretarako eskumena duen organoak.

      2. – Laguntza, aurreko lerroaldean aipatzen denez, beste pertsona bati ordaintzeak ez du eragingo, inoiz ere, laguntza jasotzeko eskubidearen titularitatea aldatzea.

  1. atala.– Definizioa eta ezaugarriak.

  1. – Gizarte-larrialdietarako laguntzak laguntza ekonomikoak dira, aldian-aldian emango ez direnak, eta helburua gastu berezi batzuk egiteko behar beste baliabide ez duten pertsona batzuei laguntzea da. Gastu horiek arruntak edo ohiz kanpokoak izango dira, eta beharrezkoak gizarte-bazterkeriarik ez izateko edo bazterkeriaren ondorioak arintzeko.

  2. – Era horretako gastutzat ondorengoak hartuko dira:

    1. Ohiko etxebizitza edo alojamendua eduki eta mantendu ahal izateko beharrezkoak diren gastuak; horren barruan sartuko dira:

      –Errentaren gastuak.

      –Etxebizitza edo alojamendua erosteko, gizarte-larrialdiko egoera baino lehen eskatutako maileguaren interesak ordaindu edo amortizatzeko sortutako gastuak.

      –Energiak, urak, estoldak, zaborrek eta hiri-eta landa-ondasun higiezinen gaineko zergak eragindako gastuak.

    2. Ohiko etxebizitzan edo alojamenduan bizi ahal izateko eta oinarrizko osagaiak edukitzeko beharrezko gastuak.

    3. Elkarbizitzako unitate ekonomiko independienteko pertsona baten edo gehiagoren lehen mailako premiek eragindako gastuak, hala nola janztea, hezkuntza eta prestakuntza eta osasun-laguntza jasotzea, baldin eta sistema publikoek eskaintzen ez badizkiete zerbitzu horiek.

    4. Gorago aipatutako gastu-moduren batengatik lehenagotik zorpetuta egoteagatik sortutako gastuak edo bizitzako oinarrizko beharrizanei erantzuteko beharrezko gastuengatik zorpetuta egoteagatik sortutakoak.

  3. – Laguntza horien ezaugarriak:

    1. Finalistak izango dira, eta zertarako eman diren, horretarako baino ezin izango dira erabili.

    2. Indarrean dagoen legeriaren arabera laguntzaren onuradunak edo honen elkarbizitzako unitate ekonomiko independienteko beste edozein kidek (edo lege honen 29.2 atalean aurreikusitakoaz bat, etxebizitza edo alojamendu berean bizi diren beste pertsona batzuek) jaso ditzakeen era guztietako baliabide eta gizarte-laguntza ekonomikoen osagarria izango da laguntza hau, eta subsidiarioa izango da.

    3. Besteri eman ezina izango da, eta ondorioz, ezin izango da:

      –obligazioen berme gisa eskaini.

      –osorik edo zati bat eman.

      –konpentsazio edo beherapenik izan, non eta ez den behar ez bezala eskuratutako laguntzak itzultzeko.

      –erretenitu edo enbargatu, Estatu osorako legeriatik ezartzekoak diren legeetan aipatzen diren kasuetan eta lege horietan jartzen diren mugekin izan ezik.

  4. – Ohiko etxebizitza edo alojamendua erosi egiten baldin bada, eta hain zuzen ere araudiz ezarritako moduan, laguntza horiek maileguen erakoak izateko aukera egongo da, eta, hala behar badu, laguntza hartzen duenaren eta, etxebizitza edo alojamendu berean elkarrekin bizi direlarik, orobat jaso lezaketenen egoera ekonomiko eta sozialari egokitutako ezaldi bat ezarriko da.

  1. atala.– Laguntzak lor ditzaketen pertsonak.

  1. – Lege honetan jasotzen diren baldintzak beteta, gizarte-larrialdietarako laguntzak lortu ahal izango dituzte ondorengo baldintzak betetzen dituzten pertsonek:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten herrietakoren bateko Erroldan azaltzea, eskabidea aurkeztu baino sei hilabete lehenagotik gutxienez.

    2. 18 urte beteta edukitzea.

      Salbuespena izango dira adin horretara iristen ez direnak, baldintza hauetan: gainerako baldintza guztiak beteta, ekonomikoki haien kontu dauden pertsonak baldin badituzte ardurapean, edo aitarik edo amarik gabeko umezurtzak badira 18 urtez beherako horiek.

    3. Lege honetako 28.2 atalean aipatzen diren gastu bereziei aurre egiteko behar beste baliabide ez izatea; gastu horiek elkarbizitzako unitate ekonomiko independienteko kideei eragiten dietenak izan beharko dira. Behar beste baliabide ez dagoela pentsatzeko, ondorengo baldintza guztiak bete beharko dira:

      –Azkenengo urtean zehar edo laguntza eskatzeko arrazoia diren gastuen erreferentzia den denbora-tartean, irabaziak legokiokeen gizarteratzeko gutxieneko diru-sarreraren gehienezko zenbatekoa (betiere elkarbizitzako unitate ekonomiko independientean zenbat kide diren kontuan izanda) baino %150 txikiagoak izatea, lege honen VI. atalburuan ezartzen denaz bat.

      Aurrekoa hala bada ere, araudi bidez zehaztuko diren kasu batzuetan, eskatzailearekin ohiko etxebizitza edo alojamenduan bizi diren beste pertsona batzuen irabaziak ere kontuan hartu ahal izango dira, pertsona horiek ere laguntzen onuradunak izateko aukera baldin badute.

      –Lege honen 3.2 atalean eta hori garatuko duten araudietan jasotakoaren arabera elkarbizitzako unitate ekonomiko independientetzat har daitezkeen pertsonen kasuan, pertsona horiek etxebizitza edo alojamendu berean bizi badira beste pertsona batzuekin (3.1.b atalean aipatutako lotura-moduren batekin), pertsona horiek guztiek, kasuan kasuko denbora-tarterako, dituzten irabaziak dagokien gizarteratzeko gutxieneko diru-sarreraren gehienezko kopurua bider bost baino txikiagoak izatea; hori guztia inolako baliabiderik ez baldin badute eta aipatutako lotura-moduen arabera elkarrekin zenbat pertsona bizi diren kontuan izanda.

      –Lege honen VI. atalburuan ezartzen denaren arabera, dena delako ondarea izatea, baina ondare hori legokiekeen urte osoko gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera bider lau eginda ateratako kopurua baino txikiagoa izatea, betiere inolako baliabiderik ez baldin badute eta aipatutako lotura-moduen arabera elkarrekin zenbat pertsona bizi diren kontuan izanda.

  2. – Etxebizitza edo alojamendu berean onuraduna izateko baldintzak betetzen dituen pertsona bat baino gehiago egonez gero, eta pertsona horiek gastu berari aurre egiteko laguntzak eskatu baldin badituzte, kasu horietan gizarte-larrialdietarako laguntza bat baino ez da emango.

  1. atala.– Onuradunen betebeharrak.

  1. – Gizarte-larrialdietarako laguntza eskuratu duten onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

    1. Emateko arrazoia izan diren egoerei aurre egiteko erabiltzea laguntza.

    2. Laguntzak jasotzeko eskubidea izatearekin zerikusia duten gertaerak izan badira, horien berri ematea.

    3. Onuradunak ohiko bizilekua aldatu egiten badu, horren berri ematea.

    4. Akatsen bat dela eta eskuratutako edo dagokionetik gora eskuratutako kopuruak itzultzea.

    5. Araudi bidez zehaztuko den moduan, zorra dagoela onartzen duen agiria izenpetzea.

    6. Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen zaionean.

    7. Gizarte-larrialdietarako laguntzaren helburuen ondoriozko betebehar guztiak, araudi bidez zehaztuta baldin badaude.

  2. – Onuradunak ez baldin baditu laguntzak dagokien helburuak betetzeko erabiltzen, bere betebeharra hori izanda ere, laguntza hori onuraduna ez den beste pertsona bati ordaintzea erabaki ahal izango du horretarako eskumena duen organoak. Laguntza beste pertsona bati ordaintzeak ez du eragingo, inoiz ere, hasierako titularitatea aldatzea.

  1. atala.– Zenbatekoa zehaztea.

  1. – Lege honetako 28.2 atalean zehaztutako gastu berezi bakoitzerako gehienezko kopuru orokor batzuk finkatuko dira araudi bidez, eta gizarte-larrialdietarako laguntzen bidez ezin izango da, inoiz ere, kopuru horiek baino gehiago ordaindu.

  2. – Lege honetako 28.2 atalean zehaztutako gastu berezi bakoitza dela eta eskabidegile bakoitzari zenbat ordainduko zaion jakiteko, ondorengo irizpideak hartuko dira kontuan:

    1. Aurreikusitako gastu berezi bakoitza dela eta eskabidegile bakoitzari gehienez ere zenbat ordainduko zaion, honen arabera zehaztuko da:

      –Eskabidegileak, elkarbizitzako unitate ekonomiko independienteko gainerako kideek eta, halakorik baldin badago, lege honetako 3.2 atalean aurreikusitakoaren arabera, laguntzen onuradunak izan daitezkeen gainerako kideek zenbat baliabide dituzten kontuan izanda.

      –Egindako edo egitekoak diren gastu berezien kostua zenbatekoa den.

      –Atal honetako 1. lerroaldean aipatzen diren gehienezko kopuruak kontuan izanda.

    2. Eman daitekeen gehienezko kopurua murriztu egin ahal izango da ondorengoen arabera:

      –Aurrekontuak eskaintzen dituen aukeren arabera.

      –Oinarriko gizarte-zerbitzuek egindako balorazioaren arabera (gastua beharrezkoa den edo ez, bazterkeria jasaten duten pertsonei gizarteratzen laguntzeko zenbateko garrantzia duen edo lehentasunezkoa den edo ez kontuan izanda).

      1. atala.– Laguntza ematea eta ordaintzea.

      1. – Gizarte-larrialdietarako laguntza emateko, aldez aurretik ondorengoa egin beharko da: oinarriko gizarte-zerbitzuek benetan premiazko egoera bat dagoela ikusi beharko dute, batetik, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan helburu horretarako diru-kopuruak jasota egon beharko dira.

      2. – Laguntzak emateko argitaratuko den erabakian zehaztutako moduan ordainduko dira gizarte-larrialdietarako laguntzak, eta ordaintzea erabakia hartu duen organoaren eginkizuna izango da.

      3. – Oinarriko gizarte-zerbitzuek erabakitzen dutenaren arabera, laguntzak dena batera edo zatituta ordainduko dira. Laguntza emango duen erabakian, eskumena duen organoak zehaztu egin beharko du zein izango den ordaintzeko modu zehatza, eta, era berean, egindako gastuen fakturak edo egiaztagiriak aurkezteko epea ere finkatu beharko du. Epe horren barruan ez badira aurkezten aipatutako fakturak edo egiaztagiriak, emandako laguntzak itzultzeko jardunbideari ekingo zaio, beharrezkoa bada.

  1. atala.– Baliabideak orokorrean kontuan hartzea.

    Lege honetan aipatzen diren laguntzak ematea dela eta, eskabidegileak, elkarbizitzako unitate ekonomiko independienteko gainerako kideek eta laguntzen onurak jaso ditzaketenek (halakorik baldin badago, 3.2 atalean erabakitakoaz bat) zenbat baliabide dituzten jakiteko, horiek guztiek dituzten baliabideak hartuko dira kontuan.

  2. atala.– Irabaziak zehaztea.

  1. – Irabaziak zenbatekoak diren zehazteko, norbere edo besteren kontura egindako lanak emandakoak eta ondasunek, pentsioek edo beste edozein tituluk emandakoak hartuko dira kontuan.

  2. – Irabaziak zehazteko orduan, gerta liteke irabazi batzuk ez zenbatzea: hain zuzen ere finalistak diren gizarte-laguntza eta diru-sarrera batzuk eta norbere edo besteren kontura egindako lanagatik lortutako irabazien ehuneko jakin batzuk; azken horiek eskabidegileak, elkarbizitzako unitate ekonomiko independienteko gainerako kideek edo 3.2 atalean aipatzen diren pertsonek egindako lanari buruzkoak izango dira.

  3. – Zer irabazi den jakiteko orduan hilabetea hartzen baldin bada erreferentzia moduan, eskabidea egin den uneko hilabetea hartuko da kontuan. Erreferentzia hilabetea baino handiagoa edo urte osokoa bada, justu eskabidea egin aurreko hilabeteak izango dira erreferentzia.

  1. atala.– Ondarea zehaztea.

  1. – Elkarbizitzako unitate ekonomiko independientearen ondarea ondasun higigarri eta higiezin hauek osatuko dute: unitateak jabetza, edukitza edo usufruktuaren titulu juridikoz dituen guztiak.

  2. – Elkarbizitzako unitate ekonomiko independientearen ondarearen balorazioa egiterakoan, ez da kontuan hartuko unitate horren ohiko bizilekua edo alojamendua den etxebizitza, non eta ez den jabetzan duen aparteko balioko etxebizitza eta erraz dirutzekoa.

    Lege hau garatuko duten arauetan zehaztu egin beharko dira aurreko lerroaldean aipatzen diren baldintzak. Dena den, ondasuna aparteko baliokoa den edo ez erabakitzerakoan, kontuan eduki beharko da etxebizitza hori dagoen herrian etxeek katastroan duten balioaren batez bestekoa zein den.

  3. – Era berean, balorazioa egiterakoan ez da kontuan hartuko familiaren tresneria (altzari, jantzi, etxeko tresna...), horretan aparteko balioa duten eta erraz dirutzekoak diren ondasunak ez badaude behintzat.

  1. atala.– Behar ez bezala eskuratutako laguntzak.

  1. – Arau honetan aipatzen den edozein laguntza-modu eman duten administrazioek behar ez bezala emandakoak berriz jaso beharko dituzte.

  2. – Behar ez bezala eman eta gero berriz eskuratzen dituzten kopuruak, halakorik baldin badago, hasieran zuten helburu bera betetzeko erabiliko dira, horretarako jarriko den jardunbideari jarraituta.

  1. atala.– Preskripzioa eta iraungitzea.

  1. – Behar ez bezala eskuratutako kopuruak berriz itzultzeko betebeharra amaitu egingo da Euskadiko Ogasun Orokorraren eskubide eta betebeharrei ezartzekoa zaien araudian aurreikusitakoaz bat.

  2. – Laguntzak oroharreko prezioan eta dena batera jasotzeko eskubidea urtebetera amaitu egingo da, eta epe hori interesatuari laguntza eman zaiola formalki jakinarazi eta hurrengo egunetik hasiko da zenbatzen.

  3. – Aldian-aldian jasotzeko laguntzak direnean, hileroko laguntza jasotzeko eskubidea laguntza bakoitzaren mugaeguna igarotzen denetik urtebetera amaituko da.

  1. atala.– Diru-laguntzen urteko zenbatekoa.

  1. – Aurrera doan urtean gizarteratzeko gutxieneko diru-sarreraren titularrak izan direnek gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera eta gizarte-larrialdietarako laguntza dela eta urte osoan zehar jaso ahal izango duten zenbatekoa ezin izango da, inoiz ere, titularraren ezaugarriak dituen elkarbizitzako unitate ekonomiko independiente batek gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera dela eta gehienez jaso ahal izango lukeenaren %175 baino handiagoa izan.

  2. – Gizarte-larrialdietarako laguntzaren onuradunentzat gizarteratzeko gutxieneko diru-sarreraren titularrak izan ez badira, aurreko lerroaldean aipatzen den ehunekoa %125ekoa izango da.

  1. atala.– Printzipio orokorra.

    Lege hau eta berau garatuko duten xedapenak aurrera eraman eta ezartzeko eskumena dutenak, ondorengo ataletan esango denaz bat, Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak eta udalak izango dira.

  2. atala.– Eusko Jaurlaritzaren eskumenak.

  1. – Eusko Jaurlaritzak, dena delako esparruan eskumena duten sailen bidez, eginkizun hauek izango ditu:

    1. Lege hau garatuko duten arauak idatzi eta onartzea.

    2. Gizarteratzeko Sail Arteko Batzordea eta Gizarteratzeko Batzorde Iraunkorra abian jartzea, horiek egingo dituzten lanei bultzada ematea eta, era berean, Gizarteratzeko Erakunde Arteko Batzordea osatzea bultzatzea.

    3. Gizarteratzeko Euskal Plana idaztea eta plan hori Eusko Legebiltzarrera bidaltzea, komunikazio moduan.

    4. Gizarteratzeko Euskal Plana aurrera eraman ahal izateko behar beste baliabide orokor prestatzea. Horretarako, sailetan programak prestatu beharko dira eta gero horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren lege-aurregitasmoan sartu, urtero.

    5. Legean aurreikusten diren gizarte arloko laguntza ekonomikoei eta gainerako tresnei buruzko estatistikak planifikatu, koordinatu eta diseinatzea eta baita estatistika horiek egin eta mantentzea ere, estatistikei buruzko arauek diotena beteta.

    6. Ordenamendu juridikoak bere ardurapean jarritako gainerako eginkizun guztiak.

  2. – Eusko Jaurlaritzak, gizarte-zerbitzuen esparruan eskumena duen sailaren bidez, hiru urtean behin memoria bat idatziko du, ondorengoetan oinarrituta: Gizarteratzeko Batzorde Iraunkorrak prestatutako txostenean (11.4 c atalean dago aurreikusita), Gizarteratzeko Erakunde Arteko Batzordeak prestatutakoan (13 d atalean dago jasota) eta Sail Arteko Batzordeak prestatutakoan (14.3 f atalean dago aurreikusita). Memoria hori gero Eusko Legebiltzarrera bidaliko du Gizarteratzeko Euskal Plana ezarriko den azkenengo hiruhilabetekoan.

  1. atala.– Foru-aldundien eskumenak.

    Foru-aldundiek eginkizun hauek izango dituzte:

    1. Gizarteratzeko Euskal Plana betetzea dela eta onartutako gizarteratzeko foru-programak idatzi eta garatzea.

    2. Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera ematea onartu edo ukatzea eta, beharrezkoa den kasuetan, laguntza horiek berrikusi, aldatu, bertan behera utzi eta ematen amaitzea.

    3. Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera ordaintzea hilero.

    4. Ordenamendu juridikoak beren ardurapean jarritako gainerako eginkizun guztiak.

    5. Bere eskumen-esparruaren barruan zigortzeko ahalmenaz baliatzea, lege honen X. atalburuan eta hori garatuko duten arauetan jasoko denaz bat.

  2. atala.– Udalen eskumenak.

    Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eginkizun hauek izango dituzte:

    1. Hala egokitzen bada, Gizarteratzeko Euskal Plana betetzea dela eta onartutako gizarteratzeko udal-programak idatzi eta garatzea.

    2. Bazterkeria jasaten duten pertsonak nortzuk diren jakin eta zein premia duten aztertzea.

    3. Gizarteratzea lortzeko oinarriko gizarte-zerbitzuek aurrera eramango dituzten esku-hartze eta jarduerak idatzi, sustatu eta garatzea.

    4. Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera lortzeko eskabideak jaso eta espedienteak bideratzea, erabakiaren proposamena ere egiten dela.

    5. Gizarteratzeko hitzarmenak negoziatu, idatzi eta izenpetzea. Eginkizun hori oinarriko gizarte-zerbitzuena izango da.

    6. Gizarte-larrialdietarako laguntzak ematea onartu eta ukatzea.

    7. Gizarte-larrialdietarako laguntzak ordaintzea.

    8. Lege honetan aurreikusitako laguntza ekonomikoen eta kasuan kasuko gizarteratzeko hitzarmenen titular eta onuradunen etengabeko jarraipena egitea. Beharrezkoa bada, gizarteratzeko hitzarmenak aldi batez bertan behera uztea, berrikustea eta aldatzea, lege honetako 8. atalean aurreikusitakoaz bat.

    9. Ordenamendu juridikoak beren ardurapean jarritako gainerako eginkizun guztiak.

    10. Bere eskumen-esparruaren barruan zigortzeko ahalmenaz baliatzea, lege honen X. atalburuan eta hori garatuko duten arauetan jasoko denaz bat.

  3. atala.– Finantziazioa.

  1. – Gizarte-laguntzaren arloan zuzeneko ekintzak aurrera eramateko dagoen eskumenagatik, urtero Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan lege honetan jasotzen diren laguntza ekonomikoak finantziatzeko beste diru jasota utziko da.

  2. – Foru-aldundiek eta udalek beren aurrekontuetan urtero lege honetan jasotzen diren eskumenak betetzeko beste baliabide ekonomiko jasota utziko dute.

  1. atala.– Foru-aldundien eskumenak eskuordetzea.

    Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetako foru-aldundiek udalen esku utzi ahal izango dituzte haiei zegozkien eginkizun batzuk, hain zuzen ere gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera ematea onartu, ukatu edo laguntza hori aldatu, bertan behera utzi, amaitu eta ordaintzearekin zerikusia duten eginkizunak.

  1. atala.– Eskabideak.

  1. – Lege honetan aipatzen diren gizarte arloko laguntzak (laguntza ekonomikoak edo bestelakoak) onartzeko, aldez aurretik eskabidea aurkeztu beharko du interesatuak bizi den udaleko udaletxean.

    Oinarriko gizarte-zerbitzuek lege honetan aipatzen diren gizarte arloko tresnak eta laguntza ekonomikoak tramitatzeko beharko duten informazio eta orientazio guztia eskainiko diete eskabidegileei.

  2. – Eskabidearekin batera lege honetan eta legea garatuko duten arauetan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla erakusten duten agiriak ere aurkeztu behar dira.

  1. atala.– Instrukzioa.

  1. – Espedientea bideratzea eskabidegilea bizi den udalaren eginkizuna izango da.

  2. – Kasu guztietan, udalak aurkeztu diren eskabide guztien edukia aztertuko du, eta beharrezkoak diren datuak eta txostenak eskatuko dizkie beste erakunde publiko edo pribatu batzuei edo eskaria egin duen pertsonari berari. Dena den, eskumena duten beste euskal administrazio publiko batzuek kontrolatu eta berrikusteko beste jarduera batzuk ere burutu ahal izango dituzte, aurrerago.

  3. – Aurreko lerroaldean aipatzen diren datuak eta txostenak eskabidegileak lege honetan eskatzen diren baldintzak betetzen dituen edo ez ikusteko ezinbestekoak direnak baino ez dira izango.

  1. atala.– Baliabide eta laguntza ekonomikoak aztertzea.

  1. – Eskabidegileak edo elkarbizitzako unitate ekonomiko independienteko kideek baliabide eta laguntzaren bat eskuratzeko eskubidea baldin badute, laguntza edo baliabide horiek oso-osorik erabili diren aztertuko du udalak.

  2. – Eskabidegileak edo elkarbizitzako unitate ekonomiko independienteko kideek laguntza ekonomikoren bat jasotzeko eskubidea eskuratu eta eskubide horretaz ez baldin badira baliatu (baita jakiak eskuratzeko eskubidea ere, ezkontzazko elkarbizitza amaitu den kasuetan), udalak jakinaraziko dio eskabidegileari, espedientea izapidetzen amaitu baino lehen, eskubideaz baliatu behar duela, indarrean dagoen legeriak dioenaz bat. Obligazio bera egongo da gizarteratzeko gutxieneko diru-sarreraren titularrak direnekiko, eskubide horiek laguntzaren ondoren sortzen baldin badira.

  3. – Eskabidegileak ez baldin badu betetzen aurreko lerroaldean aipatzen den obligazioa, udalak, besterik gabe, espedientea artxibatzeko aukera izango du.

  4. – Araudi bidez zehaztuta egongo diren ohiz kanpoko egoeretan, 2. lerroaldean aipatzen den betebeharra ez betetzeko aukera izango du eskabidegileak.

  1. atala.– Erabakitzeko epea eta administrazioaren isilbidea.

  1. – Laguntza ekonomikoen kasuan, erabakia hartzeko eskumena duen organoak laguntza ematen edo ukatzen dela dioen erabakia eskabidea aurkeztu zen egunetik gehienez ere bi hilabete igaro aurretik eman beharko du.

    Epe hori igaro eta berariazko erabakirik ez baldin bada hartu, gizarteratzeko gutxieneko diru-sarreraren kasua bada, laguntza eman dela adieraziko du horrek. Gizarte-larrialdietarako laguntzen kasuan, berriz, laguntzarik ez dela eman adieraziko du.

  2. – Gizarte arloko tresnen kasuan, eskumena duen organoak gehienez ere bi hilabeteko epea izango du, tresna horietaz baliatzeko asmoz aurkeztutako eskabideak jasotzen direnetik, laguntza ukatzen duen erabakia hartzeko edo eskabidegilearekin kasuan kasuko gizarteratzeko hitzarmena izenpetzeko.

    Epe hori igaro eta gizarteratzeko hitzarmenik izenpetu ez bada, hitzarmena izenpetzeko eskabideari administrazioak uko egin diola pentsatu beharko da.

  3. – Aurreko zenbakietan aipatzen diren epeak eten egingo dira, eskabidea aurkeztu duenari egoztekoa den arrazoiren batengatik geratu bada jardunbidea.

  1. atala.– Isilpekotasuna.

    Eskumena duten organoek espedienteak izapidetzerakoan lortutako datuak isilpean gordeko dituztela bermatuko dute euskal administrazio publikoek.

  2. atala.– Laguntzak eskatzen dituztenen eskubideak.

    Laguntzak ukatzen dituzten erabakien aurka kasuan kasuko errekurtso administratibo eta jurisdikzionalak jarri ahal izango dira.

    Errekurtso horiek jartzeaz gainera, interesatuek kexa arrazoitua bidali ahal izango diote gizarte-eskubideen arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari.

  1. atala.– Erantzukizuna duten pertsonak.

    Lege honetan arauhaustetzat hartutako ekintzetan (zerbait egin edo ez egiteagatik) parte hartzen dutenak izango dira erantzukizuna duten pertsonak.

  2. atala.– Arauhauste arinak.

    Hauek dira arauhauste arinak:

    1. Laguntzaren titularrak edo onuradunak, ohiko bizilekua aldaturik, aldaketa horren berri ez ematea, horretarako obligazioa izanda, baldin eta aldaketa horren ondorioz ez bada sortzen lege honetan aurreikusitako laguntzetakoren bat jasotzeko eskubidea edo behar ez bezala laguntza mantentzen jarraitzeko eskubidea.

    2. Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera edo gizarte-larrialdietarako laguntzak lortu edo mantentzeko egindako iruzurrak, lortu nahi zen helburua (laguntza eskuratu edo luzatzea) erdietsi ez bada.

    3. Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera edo gizarte-larrialdietarako laguntzak lortu edo mantentzeko egindako iruzurrak, ondorengo kasuan: iruzur horien bidez laguntzaren bat behar ez bezala eskuratu baldin bada, baina ustezko arauhauslearen unitate ekonomikoaren ezaugarriak dituen elkarbizitzako beste unitate ekonomiko independiente bati gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera dela eta urte osorako egokituko litzaiokeen gehienezko kopuruaren %50 edo gutxiago eskuratu baldin bada.

  3. atala.– Arauhauste larriak.

    Hauek dira arauhauste larriak:

    1. Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera edo gizarte-larrialdietarako laguntzak lortu edo mantentzeko egindako iruzurrak, ondorengo kasuan: iruzur horien bidez laguntzaren bat behar ez bezala eskuratu baldin bada, baina ustezko arauhauslearen unitate ekonomikoaren ezaugarriak dituen elkarbizitzako beste unitate ekonomiko independiente bati gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera dela eta urte osorako egokituko litzaiokeen gehienezko kopuruaren %50 baino gehiago eta %100 baino gutxiago edo %100 eskuratu baldin badu.

    2. Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera edo gizarte-larrialdietarako laguntzak lortu edo mantentzeko egindako iruzurrak, ondorengo kasuan: lortu nahi zen helburua erdietsi den edo ez alde batera utzita, arauhaustearen unean ustezko arauhauslearen elkarbizitzako unitate ekonomiko independienteak ezaugarri berak dituen elkarbizitzako beste unitate ekonomiko independiente bati gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera dela eta hilabeterako egokituko litzaiokeen gehienezko kopuruaren %200 baino gehiagoko eta %250 baino gutxiagoko edo %250eko baliabideak baldin baditu hilabetean.

  4. atala.– Arauhauste oso larriak.

    Hauek dira arauhauste oso larriak:

    1. Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera edo gizarte-larrialdietarako laguntzak lortu edo mantentzeko egindako iruzurrak, ondorengo kasuan: iruzur horien bidez laguntzaren bat behar ez bezala eskuratu baldin bada, baina ustezko arauhauslearen elkarbizitzako unitatearen ezaugarriak dituen elkarbizitzako beste unitate ekonomiko independiente bati gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera dela eta urte osorako egokituko litzaiokeen gehienezko kopuruaren %100 baino gehiago eskuratu baldin bada.

    2. Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera edo gizarte-larrialdietarako laguntzak lortu edo mantentzeko egindako iruzurrak, ondorengo kasuan: lortu nahi zen helburua erdietsi den edo ez alde batera utzita, arauhaustearen unean ustezko arauhauslearen elkarbizitzako unitate ekonomiko independienteak ezaugarri berak dituen elkarbizitzako beste unitate ekonomiko independiente bati gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera dela eta hilabeterako egokituko litzaiokeen gehienezko kopuruaren %250 baino gehiagoko baliabideak baldin baditu hilabetean.

  5. atala.– Arauhauste bat baino gehiago egotea.

    Lege honetako 53.b) eta 54.b) ataletan aipatzen diren iruzurrezko jarduerengatik, esandakoez gainera, gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera edo gizarte-larrialdietarako laguntza behar ez bezala eskuratu baldin bada -52 c), 53 a) eta 54 a) ataletan agertzen den eran-, hau da, arauhauste bat baino gehiago egin bada batera, burututako arauhauste larrienari dagokion zigorra baino ez da jarriko.

  6. atala.– Zigorrak.

  1. – Arauhauste arinen bat eginez gero, zigorra ohartarazpena izango da.

  2. – Arauhauste larriak eginez gero, isunak jarriko dira. Gutxieneko mailan, 20.000 PTAtik 30.000 PTArainokoak; tarteko mailan, 30.001 PTAtik 40.000 PTArainokoak; eta, gorengo mailan, 40.001 PTAtik 50.000 PTArainokoak.

  3. – Arauhauste oso larriak eginez gero, isunak jarriko dira. Gutxieneko mailan, 50.001 PTAtik 200.000 PTArainokoak; tarteko mailan, 200.001 PTAtik 350.000 PTArainokoak, eta gorengo mailan, 350.001 PTAtik 500.000 PTArainokoak.

  4. – Atal honetan aipatzen diren zigorrez gainera, behar ez bezala eskuratutako kopuruak itzuli egin beharko dira.

  1. atala.– Zigorrak mailakatzea.

  1. – Arauhausteen kalifikazioa egin eta gero, zigor ekonomikoak mailakatu egingo dira, gutxieneko, tarteko eta gorengo mailetan, burututako arauhaustea arindu edo astundu dezaketen egoerak kontuan izanda.

  2. – Ondorengoen arabera mailakatuko dira zigorrak:

    1. Arauhausleak zuen asmoa kontuan izanda.

    2. Arauhausleak pentsatzeko benetan zuen gaitasuna kontuan izanda.

    3. Behar ez bezala eskuratutako kopuruaren zenbatekoa kontuan izanda.

    4. Euskal administrazio publikoek aldez aurretik egindako errekerimenduak ez betetzea kontuan izanda.

    5. Familiako egoera kontuan izanda, batez ere egoera ekonomikoa.

    6. Kalifikatutako arauhaustea egin zenetik urtebetearen barruan beste arauhausterik (berdina edo beste era batekoa) egin den kontuan izanda. Arauhauste horiek administrazioaren erabakiaren bidez irmotzat hartuta egon beharko dira.

    7. Damutzerik egon den eta zigor-jardunbideari hasiera ematea eragin zuten kalteak konpondu diren edo ez kontuan hartuta, betiere damutzea edo kalteak konpontzea jardunbide hori amaitu baino lehen gertatu bada.

      GEHIGARRIZKO XEDAPENAK

Lege honen II. atalburuan aipatzen diren gizarteratzeko hitzarmenak izenpetuko dituzte udalek, legea indarrean sartzean gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzeko eskubidea duten pertsona guztiekin, baina gutxika-gutxika egingo da hori, oinarriko gizarte-zerbitzuek dituzten giza baliabideak eta baliabide materialak eskaintzen dituzten aukerak kontuan izanda. Dena den, lehentasuna izango dute bazterkeria errazen jasateko arriskua dutenek.

Lege honetako 18.1 b) eta 29.1 a) ataletan jasota dauden baldintzak ez zaizkie eskatuko maiatzaren 27ko 8/1994 Legearen 11.1 atalean aipatzen diren euskal gizataldeetako kideei (lege hori Euskal Autonomia Erkidegoaz Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeekiko Harremanei buruzkoa da). Dena den, aipatutako 11.1 ataleko baldintzak bete beharko dituzte.

Urriaren 18ko 5/1996 Legea, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa, aldatu egin da, hain zuzen ere 16.1 atalean. Honela geratu da atal hori:

«Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseilua aholkularitza-organo bat da eta Eusko Jaurlaritzaren barruan, gai horretan eskumenak dituen sailari atxikia. Kontseilu horretan ordezkariak izango dituzte bai Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta udalek, zein sindikatuek eta enpresarien, erabiltzaileen, gizarte-bolondresen eta gizarte-zerbitzuetan lan egiten duten profesionalen erakundeek».

Lege honetako 13. atalak jartzen dizkion eginkizunen arabera, Gizarteratzeko Erakunde Arteko Batzordeak bost urtez behin ebaluatuko du lege hau nola garatzen eta aplikatzen ari den eta, hala badagokio, berraztertzea egoki den. Gizarteratzeko Erakunde Arteko Batzordearen txostena Eusko Legebiltzarrari bidaliko zaio.

ALDIBATERAKO XEDAPEN BAKARRA

Eusko Jaurlaritzak lege hau araudi bidez garatzen ez duen artean, gaur egun indarrean dagoen araudia ezartzen jarraituko da, lege honetan jasotako xedapenen aurka ez doan guztian.

INDARGABETZEKO XEDAPEN BAKARRA

  1. – Maila bereko edo apalagoko arau guztiak indarrik gabe utzi dira, lege honetan xedatutakoarekin bat ez datorren guztian.

  2. – Berariaz indarrik gabe utzi dira ondorengo xedapenak:

    1. 2/1990 Legea, maiatzaren 3koa, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru Sarrerei buruzkoa.

    2. 200/1989 Dekretua, abuztuaren 31koa, «Euskadi 1993ko Europan» egitarauaren barnekoa den pobreziaren aurkako osoko planaren ondoriozko arlokako neurriak aztertu eta proposatzeko sail arteko batzordea sortzen duena.

    3. 25/1993 Dekretua, otsailaren 9koa, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru Sarrerari buruzko maiatzaren 3ko 2/1990 Legea garatzen duena.

    4. 26/1993 Dekretua, otsailaren 9koa, Gizarte Larrialdiko Egoeretarako Diru Laguntzak ezartzen dituena.

    5. Agindua, 1993ko otsailaren 10ekoa, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuarena, maiatzaren 3ko 2/1990 Legea garatzen duen otsailaren 9ko 25/1993 Dekretuan adierazitako baliabideak zehazteko sistema ezartzen duena.

    6. Agindua, 1993ko otsailaren 10ekoa, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuarena, gizarte-larrialdiko egoeretarako diru-laguntzak ezartzen dituen otsailaren 9ko 26/1993 Dekretua garatzen duena.

Lege honetako 3.1 b) ataleko bigarren lerroaldean aipatzen den egiaztapena, interesatuek izena emateko aukera duten legezko erroldaren bat dagoen kasuetan, errolda horretan emandako ziurtagiriaren bidez egin beharko da.

Lege honetan aurreikusi ez diren egoeretan, ondorengoak ezarriko dira:

–Administrazio-jardunbideari dagokionez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Jardunbide Komunari buruzkoa.

–Zigortzeko jardunbideari dagokionez, gaiaren inguruan indarrean dagoen legeria orokorrean aurreikusitako arau sustantibo eta jardunbidezkoak.

–Laguntzak emateko erregimenari dagokionez (gizarte-larrialdietarako laguntzak direla eta), diru-laguntza eta laguntzei buruzko araudi orokorra.

Baimena eman zaio Eusko Jaurlaritzari lege hau garatu eta ezartzeko beharrezko xedapenak eman ditzan.

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Beraz, lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko maiatzaren 22an.

Lehendakaria,

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (17)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.